Arautegia
InprimatuAGINDUA, 1996ko urtarrilaren 5ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, irakasleentzako bigarren hizkuntz eskakizunari (HE2ri) EGArekiko balioaitormena luzatzen diona.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 28
- Hurrenkera-zk.: 724
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 1996/01/05
- Argitaratze-data: 1996/02/08
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak betidanik bilatu du euskarazko agirien panorama sinpletzea, hiritarrek gehigarrizko kargarik eta konplikaziorik izan ez dezaten. Unibertsitate aurreko ikastetxe pribatuetako irakasleek, bereziki, agiri desberdinen arteko harremanezaren edo bateratzemaila murritzaren ondorio konplikatuak dituzte. Irakasle horien egoera ezaguturik, eta alor horretako patronalaren eta sindikatuen eskeari baiezko erantzuna eman asmoz, ikastetxe pribatuetan euskara edo euskaraz irakatsi ahal izateko bete behar dituzten baldintzak herriirakasleei eskatzen zaizkienetara hurbiltzeko konpromisoa hartu zuen Sailak joan den urteko maiatzean. Zehatzago, 199596 ikasturtearen hasierarako edota, beranduenik ere, 1996ko urtarrilaren bukaeran hizkuntz eskakizunak egiaztatzeko probak egin baino lehen, konpromiso hori betetzeko hitza emana du. Azken hilabeteotan hainbat bide landu ditu Sailak, egoera konplexu samarra osabetezko eran eta epe laburrean konpondu nahirik. IRALEren lehen txandako ikasketarientzako azterketaaldia gaingainean dagoenez, konponbide zabala ekarriko lukeen asmoa geroko utziaz lehenengo urratsa behintzat lehenbailehen aurrera eramatea premiazkoa dirudi. Horrela, agindu honen bidez bigarren hizkuntz eskakizunari EGArekiko balioaitormena luzatuz, ikastetxe pribatuetako irakasleek txandaamaierako azterketan HE2ren probara aurkeztuz eta hura lortuz euskara edo euskaraz irakatsi ahal izateko 1983ko elebitasundekretuaren 9b) atalaren baldintza betea izango dute. Horrela, Sailak ikastetxe pribatuekin hartutako konpromisoaren muinari aurrez aurre erantzungo zaio. Guzti honen ondorioz, honako hau
atala.- Hezkuntza Sailaren 1982ko irailaren 20ko Aginduaren 2. atalari (EHAA: 1982/11/6) 7. puntua eransten zaio, honela: 'Hemendik aurrerantzean sor daitezkeen bestelako euskarazko agiriei balioaitormena luza diezaieke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak.'
atala.- Irakasleentzako bigarren hizkuntz eskakizuna (HE2) eskuratzeko probak gainditu edo gaindituko dituztenak EGAduntzat joko dira.
Honako agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 1996ko urtarrilak 5.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
INAXIO OLIVERI ALBISU.