Arautegia
InprimatuAGINDUA, 1995eko abenduaren 11koa, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuarena, zorizko jokoetarako makina eta tresna automatikoen bitartez egiten diren jokoen gaineko tasaren errekargua ordaindu dela egiaztatzeko ezaugarriaren 1996 urteko eredua onartzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Ogasuna eta Herri Administrazioa
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 244
- Hurrenkera-zk.: 5476
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 1995/12/11
- Argitaratze-data: 1995/12/26
Gaikako eremua
- Gaia: Segurtasuna eta justizia; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Herrizaingoa; Ogasun
Deskribapenak
Testu legala
ATALBURUA Botikinerako baimena emateko ihardunbidea 12. atala.- Hasiera 1.- Botikina jartzea egokitzat jotzen duen erabakian, botikinerako baimenerako ihardunbideari ekiteko akordioa ere jasoko da, botika-barrutia eta/edo udalerria eta deialdiko gainerako ezaugarriak ere aipatu beharko direlarik. 2.- Erabaki hori botika-barrutiko edo udalerriko botikako botikari titular guztiei jakinaraziko zaie, bi hilabeteko epean, egokitzat jotzen badute, botikin bat jartzeko baimenerako eskea egin dezaten. Eskeaz gainera, agiri hauek aurkeztu beharko dituzte: a) botikina jarri nahi deneko lokalaren xehetasunezko planoak, teknikari agintedunak eginak, botikina lehenengo aldiz jartzen denean. Leku hori aurrez botika edo botikina izan bada, nahikoa izango da dekretu honetako baldintzetara lokala egokitu izaneren kreditazioa. b) Botikinak jendea hartzeko edukiko duen ordutegiaren proposamena. c) botika-zerbitzua ematen arituko diren langileak. d) botikinaren ihardunaren plana. Hauek jaso beharko ditu: - Erantsita dagoeneko botikarekiko koordinazioa, sendagai eta osasun-gaien horniketa, gaixoei segimendua egin eta osasun-programak ezartzearen inguruan. - Epeak eta erantzun motak, sendagaiak eta osasunproduktuak ematerakoan. e) Dagokion tasa ordaindu izana justifikatzen duen agiria. 13. atala.- Eskabideak baloratzea 1.- Aurkeztutako agiriak, bereziki proposatutako iharduketa plana, Farmazia Zuzendariordetzak baloratuko ditu, udal edo toki erakunde eskatzaileari eta kasuan kasuko botikarien kolegio ofizialari hitza emanda. 2.- Agiriak baloratzerakoan eskaria egin duten botikariei ere hitza eman dakieke, egindako eskearen gainean edozer zehaz dezaten, eta egiten zaizkien oharren ondorioz aldaketak proposa ditzaten. 14. atala.- Proposamena eta alegazioak 1.- Proposamen egokiena eginda, gainerako eskatzaileei -egonez gero- pasako zaie, hamar eguneko epean egokitzat jotako alegazioak aurkez ditzaten. 2.- Alegazioak -aurkeztuz gero- aztertu ondoren, Osasun Aseguramendu eta Kontrataziorako zuzendariak erabakia hartuko du eta aukeratu duen botikariari bi hilabeteko epea emango dio, obrarako proiektua, teknikari agintedunak egina eta dagokion kolegio profesionalak sendetsia, aurkez dezan. Proiektua botikina jarri nahi deneko lekuari buruzkoa izango da, dekretu honetan zehaztutako ezaugarrien araberakoa. 15. atala.- Uko egitea 1.- Aurreko atalean esandako epea igaro ostean, botikariak eskatu zaizkion agiriak ez baditu aurkezten, deialdian parte hartzeari uko egin diola ulertuko da. 2.- Kasu horretan, Osasun Sailak, Farmazia Zuzendariordetzaren bitartez, gainerako eskabideak aztertuko ditu, egonez gero, eta botikina bere ustez aproposena den botikariari esleitzeko proposamena egingo du. 16. atala.- Botikina jartzeko baimena 1.- Osasun Aseguramendu eta Kontrataziorako zuzendariak, aurkeztutako agirien egokitasuna ziurtatu ondoren, botikina jartzeko baimena eman edo ukatu egingo du. 2.- Erabaki horren aurka errekurtso arrunta aurkez dakioke Osasun sailburuordeari. 3.- Herri-Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 43.2 atalean esandako baldintzetan, botikina sortzeko baimena emantzat joko da, 11. atalean aipatzen diren agiriak aurkezten direnetik bi hilabete iragan ondoren, Osasun Aseguramendu eta Kontrataziorako zuzendariak erabakirik hartzen ez badu. 4.- Botikina jartzeko baimena ihardunerako baimena lortzearen menpe egongo da. 17. atala.- Botikinaren ihardunerako baimena 1.- Botikina sortzeko baimena eman ostean, botikariari bi hilabeteko epea emango zaio Autonomi Elkarteko Ordenazio Farmazeutikoari buruzko ekainaren 17ko 11/1994 Legearen 32.b) atalean ezarritako ihardunerako baimena eska dezan. 2.- Ihardunerako baimena Osasun Aseguramendu eta Kontrataziorako zuzendariak emango du, sortzeko baimena emateko oinarri izan ziren baldintzak eta betekizunak beteta daudela ziurtatu ondoren. Erabaki hori dagokion botikarien kolegio ofizialari jakinaraziko zaio. 3.- Ihardunerako baimena emantzat joko da, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 43.2. atalean agindutako baldintzetan, eskaera aurkeztu eta bi hilabetetara Osasun Aseguramendu eta Kontrataziorako zuzendariak dagokion erabakia hartzen ez badu. 4.- Atal honen 1. idazatian aipatzen den epea igaro eta interesdunak, bere erruz, ez badu ihardunerako baimenik eskatzen, beste bi hilabete pasatu ondoren ez badu eskerik egiten botikina sortzeko baimenerako baldintza bete gabetzat joko dela ohartaraziko zaio. Beraz, baimena indarrik gabe geratuko da eta eskea egin duten beste botikari batzuekin, egonez gero, egingo dira izapideak. 5.- Epea igarotzearen errua eskatzailearena ez bada, eskatzaileak egoera hori egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko ditu epea iraungi baino lehen. Kasu horretan, Osasun Aseguramendu eta Kontrataziorako zuzendariak epearen zenbaketa etetzea erabaki ahal izango du, ahalik eta ihardunerako baimena eskatzea oztopatzen duten kausak desagertzen diren arte. Dena dela, etetzeak ezingo du inola ere 2 hilabete gainditu. 18. atala.- Botikina jendeari zabaltzea 1.- Ihardunerako baimena jakinarazten zaioneko egunaren ondoko 10 egunen barruan zabaldu beharko da botikina jendearentzat, aldi baterako botikina denean salbu. Azken kasu horretan, erabakian 10 eguneko epea noiz hasi beharko den kontatzen jaso beharko da. Jendearentzat zabaltzen den egunean, botikinak baliabide tekniko eta material nahikoaz hornituta egon beharko du. 2.- Jendearentzat zabaldu baino lehen, interesatuak botikina zein egunetan zabalduko den jakinarazi beharkodio Osasun-Administrazioari eta dagokion botikarien kolegio ofizialari. 19. atala.- Baimena iraungitzeko kasuak 1.- Botikinerako baimena iraungitzeko kausa, hauek izan daitezke: a) botikariak uko egitea; b) baimendutako botika-iharduketarako plana ez betetzea. c) erantsita dagoeneko botika eskualdatzea; d) erantsita dagoeneko botikako botikari titularra hiltzea, erretiratzea, ezgaituta gelditzea edo ausentziari buruzko deklarazio judiziala. e) Autonomi Elkarteko Ordenazio Farmazeutikoari buruzko ekainaren 17ko 11/1994 Legearen 25.5. atalean jasotako arrazoiak. 2.- Osasun Aseguramendu eta Kontrataziorako zuzendariaren erabaki-bidez formalizatuko da baimenaren iraungitzea. 3.- Erabaki horren aurka errekurtso arrunta aurkez dakioke Osasun sailburuordeari. 20. atala.- Botikariak uko egiteagatiko iraungitzea 1.- Botikinaren arduradun moduan jarraitzeari uko egitearen berri, Osasun-Administrazioari gutxienez hiru hilabete lehenago eman beharko zaio. 2.- Botikinaren arduradun moduan jarraitzeari uko egiteko asmoa jakinarazi ondoren, OsasunAdministrazioak botika-barrutiko edo udalerriko gainereko botikariei emango die horren berri, bi hilabeteko epean, egokitzat jotzen badute, 10. atalean jasotako agiriak aurkez ditzaten. Ondoren, dekretu honetan ezarritako izapideak egingo dira. 21. atala.- Iharduketa plana ez betetzeagatiko iraungitzea 1.- Botika-zerbitzurako baimendutako plana ez bada betetzen, Farmazia Zuzendariordetzari dagokio Osasun Aseguramendu eta Kontrataziorako zuzendariari kasuan kasuko proposamena egitea. 2.- Osasun Aseguramendu eta Kontrataziorako zuzendariak proposamena botikinaren ardura duen botikariari emango dio jakitera, hamar eguneko epean egokitzat jotako alegazioak aurkez ditzan. 3.- Alegazioak aztertu ondoren, Osasun Aseguramendu eta Kontrataziorako zuzendariak dagokion erabakia hartuko du. 4.- Erabaki horren aurka errekurtso arrunta aurkeztu ahal izango zaio Osasun sailburuordeari. 22. atala.- Botika eskualdatzeagatiko iraungitzea. 1.- Botikin bat erantsita duen botikaren bat eskualdatu egiten denean, botikak eskualdatzeko ihardunbidea ezartzeko den urtarrilaren 17ko 29/1995 Dekretuaren 11.2. eta 12.2. ataletan aipatzen den eskualdatzeko baimena emateak botikinerako baimena iraungitzea ekarriko du. 2.- Osasun-Administrazioa botikaren bat eskualdatzeko asmoaren jakitun dagoenean, eta udalerria edo auzoa edota alderdiren bat, zati luze batean botikazerbitzurik gabe egon ez dadin, Farmazia Zuzendariordetzak, egoera aztertu ondoren, botikinerako baimenerako deialdia egitea proposa diezaioke Osasun Aseguramendu eta Kontrataziorako zuzendariari. 3.- Botika baten zati banaezin bat beste kotitular bati eskualdatzen bazaio, botikinak botika horri lotuta jarraituko du, botikari hartzaileak uko egiten ez badio, behintzat. 23. atala.- Botikari titularra hiltzeagatiko iraungitzea 1.- Botikinaren ardura duen botikaria hil, erretiratu edo ezgaituta gelditzen bada, edo botikariaren ausentziari buruzko deklarazio judiziala egiten bada, botikinerako baimena iraungi egingo da. Hala ere, botikina erantsita dagoeneko botikaren arduradunak arduradun izaten jarraitu ahal izango du, botikinerako beste baimen bat emateko espedienteari izapideak egiten zaizkion artean. 2.- Osasun-Administrazioa, botikinaren ardura duen botikaria hil, erretiratu edo ezgaituta gelditu denaren, edo botikariaren ausentziari buruzko deklarazio judiziala egin denaren jakitun dagoenean, Farmazia Zuzendariordetzak, egoera aztertu ondoren, botikinerako baimenerako deialdia egitea proposa diezaioke Osasun Aseguramendu eta Kontrataziorako zuzendariari. 3.- Botikinerako baimena eman ostean, aurreko botikarekin bertako arduradunaren bidez behinbehingoz zuen lotura hautsi egingo da. 24. atala.- 11/1994 Legearen 25.5. atalean jasotako arrazoiengatiko iraungitzea. 1.- Autonomi Elkarteko Ordenazio Farmazeutikoari buruzko ekainaren 17ko 11/1994 Legearen 25.5.a) atalean jasotako kasuetan, botikaren ihardunerako baimena emateak botika behin-betiko ixtea ekarriko du. Ixtea, dekretu honen 18.2. atalean jarritakoaren arabera, Osasun Aseguramendu eta Kontrataziorako zuzendariaren erabaki-bidez egingo da. 2.- 11/1994 Legearen 25.5.a) atalean jasotako kasuetan, urruntasunagatik, komunikatzeko zailtasunagatik, edota egoiliarrak leku batean aldi baterako bildu izanagatik botikina jartzeko baimenerako egon ziren arrazoiak iadanik ez daudela egiaztatu egin beharko du, Osasun-Administrazioak ofizioz, edo interesatuta dagoen alderdiak. Arrazoien desagertzea egiaztatu ondoren eta eraginpean dagoen botikariari entzun ondoren, Osasun Aseguramendu eta Kontrataziorako zuzendariak dagokion erabakia hartuko du. ALDIBATERAKO XEDAPENAK Lehenengoa.- Botikinetarako baimena eskatuz, Autonomi Elkarteko Ordenazio Farmazeutikoari buruzko ekainaren 17ko 11/1994 Legea indarrean sartu baino lehen aurkeztu ziren eskabideei, eskabideak aurkezterakoan indarrean zegoen legeria aplikatuko zaie. Botikinetarako baimena eskatuz, ekainaren 17ko 11/1994 Legea indarrean sartu ondoren aurkeztutako eskabideei dekretu honetan xedatutakoa aplikatuko zaie. Bigarrena.- Dekretu hau indarrean sartu baino lehenago baimendu ziren botikinek, bi hilabeteko epea edukiko dute 12.2 ataleko a), b), c) eta d) idazatian zehaztutako agiriak Osasun-Administrazioari aurkezteko. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Ihardunbideari buruz dekretu honetan jaso ez diren kasuetan Herri-Administrazioen LegeJaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aplikatuko da. Bigarrena.- Osasun sailburuari ahalmena ematen zaio dekretu hau garatzeko eta aplikatzeko behar diren beste xedapen emateko. Hirugarrena.- Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen deneko egunaren biharamunean sartuko da indarrean. Vitoria-Gasteizen, 1995eko azaroak 28. Lehendakaria, JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO. Osasun sailburua, IÑAKI AZKUNA URRETA.Bingo jokoaren gaineko zergari eta zorizko jokoetako makina eta tresna automatikoen bitartez egiten diren jokoen gaineko tasari buruzko urriaren 16ko 6/1992 Legearen bidez ezarri zen tasaren errekargua, zein 1993ko urtarrilaren 1ean jarri baitzen indarrean. Lege horrek, gainera, Eusko Jaurlaritzako Ekonomi eta Ogasun sailari eman zion bai tasa kudeatzeko agindua bai kudeaketa burutzeko beharrezko diren zerbitzuak eskaini ahal izateko lurralde historikoetako foru aldundiekin hitzarmenak izenpetzeko ahalmena. Ondorioz, horretarako itunak izenpetu ziren eta Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailaren 1993ko urtarrilaren 13ko aginduaren bitartez Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ziren. Ekonomi eta Ogasun sailburuaren 1994ko abenduaren 23ko Aginduaren bidez onartu zen zorizko jokoetarako makina eta tresna automatikoen bitartez egiten diren jokoen gaineko tasaren errekargua ordaindu dela egiaztatzeko ezaugarriaren 1995. urteko eredua, horrela makina horiek hobeto kontrolatuta egongo zirelakoan eta arlo horretan diharduten enpresek zergabetebeharrak hobeto beteko zituztelakoan. Xedatutakoaren ondorioz, 1996. urteko ezaugarrien ereduak jarri behar direla kontutan hartuta, hauxeXEDATU DUT: 1. atala.- Ezaugarri ereduen onarpena Zorizko jokoetarako makina eta tresna automatikoen bitartez egiten diren jokoen gaineko tasaren 1996ko errekargua ordaindu dela egiaztatzeko ezaugarrien ereduak onartu dira eta agindu honen eraskinean daude jasota. 2. atala.- Betebehar formalak. 1.- Zergatutako makina zein lurralde historikokotan kokatuta dagoen, bertako Foru Aldundiak luzatuko ditu agindu honetan onartutako ezaugarriereduak, diru sarrera egin dela egiaztatu ondoren. 2.- Ezaugarria makinari itsatsita jarriko da, ondo ikusteko eta behar beste irauteko moduan. Behar hori ez betetzea zerga arauen hauste arintzat joko da, bai makina edo tresna ustiatzeko baimena duen enpresa titularrarena bai tresna hori instalatuta dagoen toki edo lokalaren enpresariarena. AZKEN XEDAPENA Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean agindu hau. Vitoria-Gasteiz, 1995eko abenduak 11. Ogasun eta Herri Administrazio sailburua, JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: AGINDUA, 1994ko abenduaren 23koa, Ekonomi eta Ogasun sailburuarena, zorizko jokoetarako makina eta tresna automatikoen bitartez egiten diren jokoen gaineko tasaren errekargua ordaindu dela egiaztatzeko ezaugarriaren 1995 urterako eredua onartzen duena.
- Ikus: AGINDUA, 1996ko abenduaren 27koa, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuarena, zorizko jokoetarako makina eta tresna automatikoen bitartez egiten diren jokoen gaineko tasaren gainordaina ordaindu dela egiaztatzeko ezaugarriaren 1997 urteko eredua onartze
- Ikus: AGINDUA, 1992ko abenduaren 28koa, Herrizaingo Sailburuarena, Ertzaintzaren Laguntzarako Atal Teknikoaren egitura aldatzen duena.