Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 1995eko azaroaren 21ekoa, Osasun sailburuarena, Euskadiko Trasplanteen Batzorde Aholkuemailea sortzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Osasuna
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 237
  • Hurrenkera-zk.: 5260
  • Xedapen-zk.: 4
  • Xedapen-data: 1995/11/21
  • Argitaratze-data: 1995/12/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Sailak

Testu legala

Organoen eta ehunen erauzketak eta trasplanteak berebiziko garrantzia dute, batetik teknika maila gorena eskatzen dutelako eta, beste aldetik, koordinazioa ere bikaina izan behar dutelako. Gainera, Medikuntzako alor asko hartzen dituzte beren baitan eta osasun zentroen arteko elkarlana, EAEn nahiz EAEtik kanpo, ezinbestekoa dute. Ildo horri jarraituz arautu ziren organoen eta ehunen erauzketak eta trasplanteak egiteko osasun zentroek bete beharreko oinarrizko baldintzak eta horien kreditazioa (Osasun eta Kontsumo sailburuaren 1990eko urriaren 16ko Agindua); handik bi urtetara Euskal Autonomi Elkarteko trasplanteetarako KoordinazioEkipoa antolatu zen (Osasun sailburuaren 1992ko martxoaren 10eko Agindua). Orduz gero alor honetan egindako lana eta izandako esperientzia aintzat hartuz, egoki ikusten da organoen eta ehunen trasplanteetan parte hartzen duten erakunde aholkuemaileak -zeinetan osasun arloko goi mailako profesionalek parte hartzen baitute -taxuz arautzea, horrela, Osakidetzari eman diezaioketen laguntza operatiboa eta aholkularitza hobea izan dadin. Uztailaren 11ko 369/1995 Dekretuak Osasun Sailaren eta Osakidetza administrazio erakunde autonomoaren egitura organikoa eta funtzionala arautu zituen. Dekretu horren 12. atalean jasotzen denez, Osakidetzari aholku emateko erakundeak, bertan parte har dezaketenak eratu ahal dira, beti ere Osasun sailburuak emandako agindu baten bidez. Hori dela eta, hauxeXEDATU DUT: 1. atala.- Euskadiko Trasplanteen Batzorde Aholkuemailea sortzea; Osakidetzako Osasun Laguntzarako Zuzendaritzari atxikiko zaio eta bere helburua hau da: organoen eta ehunen erauzketetan eta trasplanteetan aholkularitza ematea. 2. atala.- Honako hauek dira Euskadiko Trasplanteen Batzorde Aholkuemailearen egitekoak: a).- Parte hartzen duten unitateen beharrizanak aztertzea. b).- Burututako osasun zerbitzuak ebaluatzea (kalitatea eta eraginkortasuna). c).- Baliabideak hobeto erabiltzeko unitateen arteko antolamenduari eta prozedurari buruzko jarduerak proposatzea. d).- Organo-ehunen erauzketak eta trasplanteak egiteko azterpide koordinatuak proposatzea. e).- Erakundeen arteko hitzarmenak, jarduerak eta agiriak sustatzea, ahalik eta etekin onena lortzeko. f).- Jarduera operatiboak, ikerketa klinikoa eta profesionalen etengabeko prestakuntza bultzatzeko lehentasunak eta plangintzak aztertzea. g).- Organo-ehunen erauzketak eta trasplanteak egiteko osasun zentroek bete beharreko oinarrizko baldintzak eta horien kreditazioa arautzen dituen Osasun eta Kontsumo sailburuaren 1990eko urriaren 16ko Aginduan jasotako edozein jarduera dela-eta, kreditazio horren inguruko gorabeheren berri ematea Osasun Sailari. h).- Organoak beste autonomi, eskualde edo nazio mailako elkarteekin, edo nazioartekoekin elkarraldatzeko zereginetan aholkularitza lana ematea, eta kanpoko antzeko batzorde edo erakundeekin harremanak estutzea. i).- Itxarote-zerrendak ikuskatzea eta horiei buruzko txosten teknikoak egitea. j).- Organo-emaileen kopurua handitzeko bultza daitezkeen ekimenetan aholku ematea. k).- Euskal Autonomi Elkartearen esparruan organoak emateaz, erauzteaz eta trasplantzeaz egiten diren jarduerei buruz eta horiek ebaluatzeari buruz txostenak idaztea. l).- Trasplante mota bakoitza aztertzeko berariazko azpibatzordeak sortzea. m).- Oro har, osasun mailako agintaritzak organoak emateaz, erauzteaz, garraiatzeaz eta trasplantzeaz eska diezaiokeen aholkularitza lana ematea. 3. atala.- Batzorde Aholkuemaileak berezko arautegia izango du; arautegiak jasotzen ez duenetan, Herri-Administrazioen Lege-Jaurpideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aplikatuko da. 4. atala.- Batzorde Aholkuemaileak honako kideak, Osakidetzako zuzendari nagusiak izendatuta, izango ditu: lehendakari bat, idazkari bat eta, gutxienez, bederatzi kide. Izendapena Osasun sailburuak egingo du, Osakidetzako zuzendari nagusiaren proposamenez. Beti ere banaketa hau hartuko da kontuan: - Lehendakaria, Osakidetzako Osasun Laguntzarako zuzendaria edo hau eskuordetzen duena. - Idazkaria, Euskal Autonomi Elkarteko trasplanteetarako koordinatzaile nagusia. - Kideak, gutxienez bederatzi, trasplanteekin zerikusia duten espezialitateetako profesionalak. 5. atala.- Batzordekideak lau urtetarako izendatuko dira; bi urtez behin kideen erdiak berritu behar dira, lehendakaria salbu; pertsona bera hautatu daiteke karguak berritzen direnean. Batzordea gutxienez urtean behin bilduko da. 6. atala.- Batzorde Aholkuemaileak proposatuta eta egokia ikusten denean, bileretan aztertu beharreko gaietan adituak diren profesionalak gonbidatuko dira parte hartzera, bai bileretan, bai Batzordearen jardueretan ere. 7. atala.- 1.- Lehendakariak, Batzordearen ordezkotza egiteaz gainera, honako funtzioak izango ditu: a) bilkurak deitzea eta bertako gai-zerrenda taxutzea. b) bilkuretako burua izatea eta eztabaidak bideratzea. c) bozketetan berdinketa gertatzen denean, erabakia hartzea bere botoaren bitartez. d) bere karguari dagozkion gainerako zereginak. 2.- Idazkariak, berez dagozkion funtzioak betetzeaz gainera, honako zereginak izango ditu: a) Batzorde Aholkuemailearen helburuak lortzeko jarduerak bultzatzea. b) Batzorde Aholkuemaileak hartutako erabakiak burutzea. 8. atala.- Giltzurrun Transplanteen Azpibatzordea sortzen da; Euskadiko Trasplanteen Batzorde Aholkuemailearen funtzio berberak izango ditu, baina bereziki bere esparruko jardueretara mugatuak. Batzordeko kideak Osasun sailburuak izendatuko ditu Osakidetzako zuzendari nagusiak proposatuta, eta honakoak izango dira: lehendakari, Osakidetzako Osasun Laguntzarako zuzendaria edo hau eskuordetzen duena; idazkari, Euskal Autonomi Elkarteko trasplanteetarakokoordinatzaileetako bat; eta kideak, gutxienez hamabi, giltzurrin trasplanteekin zerikusia duten espezialitateetako profesionalak. Batzordekideak lau urtetarako izendatuko dira; bi urtez behin kideen erdiak berritu behar dira, lehendakaria salbu; pertsona bera hautatu daiteke karguak berritzen direnean. Azpibatzorde hau gutxienez urtean bitan bilduko da. 9. atala.- Otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuan ezarritako ordainsariak kenduta, Batzorde Aholkuemaileko kideek eta kolaboratzaileek ez dute bertan egindako lanagatik ordainketarik jasoko. 10.- Batzorde Aholkuemaile hau jardunean ipintzeko behar den administrazio aldeko euskarria Osakidetzak emango du. AZKEN XEDAPENA Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean agindu hau. Vitoria-Gasteiz, 1995eko azaroak 21. Osasun sailburua, IÑAKI AZKUNA URRETA.