Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 1995eko urriaren 16koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, horniduren kontratazioak eta kontsultoria eta sorospen arloko kontratazio jakin batzuk egiteko mahai bakarra sortzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 211
  • Hurrenkera-zk.: 4475
  • Xedapen-zk.: 427
  • Xedapen-data: 1995/10/16
  • Argitaratze-data: 1995/11/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ogasun

Testu legala

Saila gaiez hornitzeko Kontratazio Mahaiko kide berriak finkatu ziren, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 1988ko maiatzaren 10eko Aginduz. Era berean, Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzaren egitura eta kideak aldatu egin ziren uztailaren 18ko 380/1995 Dekretuz eta, kontratazioetarako erregimen berria onartu dadin arte, Sail bakoitzarenak izango dira honako eskuduntza hauek, hau da, horniduretarako, kontsultorietarako eta proiektuak eta aurreproiektuak idazteko sorospenetarako espedienteen izapideak egitekoa eta 50.000.000 PTA baino gutxiagoko aurrekontua duten obretarako kontratuen zezendaritza teknikoa eramatekoa. Bidezkoa da beraz, kontratazio-mahai bakarra sortzea. Ondorioz eta eman zaizkidan ahalmenez baliatuz, hauxeXEDATU DUT:Atal bakarra.- 1. Hornidura, kontsultoria eta proiektuak eta aurreproiektuak idazteko sorospen mailako kontratuen espedienteei izapideak eginarazteko eta 50.000.000 PTA baino gutxiagoko aurrekontua duten obren kontratuen zuzendaritza teknikoa egiteko Kontratazio Mahai bakarra sortzen da. 2. Honako kide hauek osatuko dute mahai hori: 1.- Lehendakaria: Baliabideen zuzendaria. 2.- Lehendakariordea: lehendakariaren kargua bete gabe egotea, kanpoan edo gaisorik egotea edo beste legezko kausaren bat ematea gerta dadinean, Baliabideen Zuzendaritzako zerbitzuen arduradunak egingo du horren ordezkotza, kontratuen gaia kontutan hartuta. 3.- Bokal bat, Ekonomi Kontrolerako Bulegoaren ordezkotza egingo duela. Zuzendariak izendatuko du. 4.- Bi bokal, Hezkuntza Administraziorako Sailordetzaren ordezkotza egingo dutela. Sailburuordeak izendatuko ditu. 5.- Idazkari bat, Zuzenbidean lizentziaduna dena eta sailburuaren Kabinete Teknikoaren Zuzendaritzari atxikita dagoena. Mahaiko aholkulari juridiko eta idazkari izatea izango dira bere egitekoak. ALDIBATERAKO XEDAPENA Agindu honetan xedatzen dena aplikagarri izango zaie iadanik hasita egon eta agindu hau indarrean jartzean onarpena jaso gabe dauden kontratazioespedienteei. INDARGABETZE XEDAPENA Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailerako horniduren Kontratazio Mahaiko kide berriak finkatu eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak 1988ko maiatzaren 10ean emandako Agindua indargabetuta gelditzen da. AZKEN XEDAPENA Agindu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean jarriko da indarrean. Vitoria-Gasteiz, 1995eko urriak 16. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua, INAXIO OLIVERI ALBISU.