Arautegia
InprimatuAGINDUA, 1995eko ekainaren 26koa, Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuarena, Euskal Autonomi Elkartean animalia biziak garraiatzeko erabiltzen diren ibilgailuen erregistroa eratzen duen Agindua aldatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Industria, Nekazaritza eta Arrantza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 153
- Hurrenkera-zk.: 3182
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 1995/06/26
- Argitaratze-data: 1995/08/11
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Nekazaritza eta arrantza
Testu legala
Nekazaritza eta Arrantza sailbururaren 1994ko urriaren 13ko Aginduak Euskal Autonomi Elkartean animalia biziak garraiatzeko erabiltzen diren ibilgailuen erregistroa eratu zuen, uztailaren 24ko 2030/1981 Errege Dekretuak abere-osasunaren alorreko eskumenak transferitu zituenetik zegoen hutsunea beteaz, Epizootiei buruzko Lege eta Arautegia behar bezala aplika daitezen, eta Animaliak babesteko urriaren 29ko 6/1993 Legean animaliak garraiatzeko ezartzen diren baldintzak kontrolatzeko behar den tresna izan dadin. Agindu hori argitaratu zenetik denbora laburra igaro bada ere, erregistroa antolatu eta kudeatzeko eskudunak diren foru erakundeek hartutako esperientziak agindu horren edukin batzuen egokitasuna aztertu beharra ekarri du; azterketa horren ondorioz, erregistroari esleituriko eginkizuna betetzea ahalbidetzera zuzendutako aldaketa batzuk egin behar direla ikusi da, batez ere exigitu behar diren agiriei dagokienez. Ondorioz,XEDATU DUT:Atal bakarra.- 1994ko urriaren 13ko Aginduaren 2. atala honela geratuko da idatzirik: «1.- Animaliak garraiatzeko ibilgailuak dituzten pertsona eta enpresak beharturik egongo dira inskripzio egokia lortzera, ibilgailuei baimendutako gehienezko pisua 2.000 kg-tik gorakoa denean. 2.- Erregistroan inskribatzeko eskabideak foru organo eskudunari zuzenduko zaion eskaera-orriaren bidez egingo dira, honako agiri hauek erantsita: a) Ibilgailuaren titularra den pertsona edo enpresaren NAN edo IFKren kopia. b) Ibilgailuaren zirkulazio-baimenaren kopia. c) IATko txartel eguneratuaren kopia 3.- Eskabidean ibilgailuaren ezaugarri nagusiak adierazi beharko dira, bereziki honako hauek: a) Ibilgailuaren matrikula. b) Ibilgailuaren marka eta modeloa. c) Bastidorearen zenbakia. d) Ibilgailuaren gaitasuna, animalien espezie, arraza, adin, pisu eta abarren arabera garraia dezakeen kopuruari dagokionez. e) Ibilgailuaren titularraren nortasun eta datu pertsonalak. 4.- Foru organo eskudunak exigitu ahal izango du agiri osagarriak aurkez daitezela, bai halaber Animaliak babesteko urriaren 29ko 6/1993 Legearen 6. atalean eta Animaliak garraioan zehar babesteko arauak ezartzen dituen urtarrilaren 21eko 66/1994 Errege Dekretuan ezarritako beharkizunak betetzen direla benetakotzeko behar diren egiaztapenak egin daitezela.» AZKEN XEDAPENA Honako agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean. Vitoria-Gasteiz, 1995eko ekainak 26. Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburua, JAVIER RETEGUI AYASTUY.