Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 1995eko maiatzaren 12koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, antolaeraren egitura egokitzeari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 102
  • Hurrenkera-zk.: 2188
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1995/05/12
  • Argitaratze-data: 1995/05/31

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren egitura organikoa arautzeko den apirilaren 12ko 107/1988 Dekretuaren zazpigarren atalean agintzen denez, Hezkuntza Administraziorako sailburuordearen menpe aurrekontuetarako eta kudeaketa planerako kabinete bat dago zuzen-zuzenean. Administrazio-unitate horren egitekoak izango dira Saileko aurekontuen aurreproiektua egitea, kudeaketa plana kontrolatzea, aurrekontuetako programak gauzatzea eta neurri zuzentzaileak proprosatzea eta aginduzko ekonomia-txostenak ematea. Bestalde, apirilaren 12ko 107/1988 Dekretuko gehigarrizko xedapenetatik lehenengoan, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari ahalmena ematen zaio dekretu hori garatzeko eta aplikatzeko behar diren arauak emateko, bai eta administrazio-unitate mailako edo beheragoko unitate organikoak batu, sortu eta kentzeko ere. Horretarako, dena den, beharrezkoa izango da aurrekontuetan aurrikusi gabeko gastuigoerarik ez egotea eta aginduzko txostenak edukitzea. 1995eko maiatzaren 8an, Hezkuntza Administraziorako sailburuordeak Hezkuntza Administraziorako zuzendariari eskuduntza delegatzeari buruzko erabakia hartu zuen. Delegazio hori Saileko aurrekontuen aurreproiektua egiteko ahalmenean datza. Aldaketa horrek, bestalde, ez dakar gastu-igoerarik. Horiek horrela, hauXEDATU DUT: Lehenengoa.- Hezkuntza Administraziorako Sailordetzatik aurrekontuetarako eta kudeaketa planerako kabinetea kentzea eta lanpostuak, 071051, 071138, 072110 eta 072119 kodeak dituztenak (dagozkien dotazioak), Hezkuntza Administraziorako Zuzendaritzako Aurrekontu eta Ekonomia-Kontrolerako Zerbitzuari atxikitzea. Horren ondorioz, lanpostu horien monografien funtzioak egokitu egin beharko dira. Bigarrena.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak agindu honek. Vitoria-Gasteiz, 1995eko maiatzak 12. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua, IÑAXIO OLIVERI ALBISU.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.