Arautegia
InprimatuAGINDUA, 1994ko azaroaren 30ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, behin-betiko destinoa gaztelaniazkoa izan eta Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoan 2. hizkuntza-eskakizuna duen lanpostua betetzen ari diren irakasleak oraingo lanpostuetara atxikitzea arautzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 236
- Hurrenkera-zk.: 4522
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 1994/11/30
- Argitaratze-data: 1994/12/14
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Testu legala
Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 6/1989 Legeak ezartzen duenez Euskal Autonomi Elkarteko herri-administrazioek beren barneko egiturak arrazoizkotzeko eta antolatzeko tresna dituzte lanpostuzerrendak; horien bidez langileen beharrak adierazten dituzte eta sortutako lanpostuetarako eskatzen diren baldintzak zehazten dituzte. Unibertsitatekoez kanpoko Euskal Autonomi Elkarteko Irakasleen Kidegoei buruzko otsailaren 19ko 2/1993 Legeak, halaber, lanpostuen zerrendak arautzen ditu, zerrendok egiterakoan bete behar diren oinarrizko arauak eta ihardunbideak adieraziz. Hor aurrikusitakoaren indarrez, maiatzaren 4ko 124/1993 Dekretua argitaratu zen eta maiatzaren 25eko 153/1993 Dekretuak zuzenketa batzuk erantsi zizkion. Dekretu horrek unibertsitate mailakoak ez diren Euskal Autonomi Elkarteko ikastetxeetako maisumaistren,Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegoetako funtzionarioen lanpostuzerrendaonartzen du. Hau zen Euskal Autonomi Elkartean irakaslelanpostuen zerrenda espezialitateen eta hizkuntzaeskakizunen arabera norbanakoari egokituta egiten zen lehenengo aldia. Dekretu horren ondorioz, Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetako hainbat irakaslek betetzen zituzten lanpostuei bigarren hizkuntza-eskakizuna ezarri zitzaien, irakasle horiek bere garaian gaztelaniazko lanpostuetarako izendatuak izan baziren ere. Irakasle horietako askok 2. hizkuntza-eskakizuna egiaztatuta dute edo martxoaren 9ko 47/1993 Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian adierazten den modura, eragin horietarako baliokidea den tituluetakoren bat eskuratua dute; edo, bestela, 2. hizkuntzaeskakizuneko lanpostuak hiru urtez betetzeko ahalmena ematen duen IGA (irakasgaitasunaitormena) dute. Horrenbestez, beharrezkoa da baldintzak betetzen dituzten irakasle horiek 2. hizkuntzaeskakizunari dagokion lanpostua beren ikastetxean eta espezialitatean eskuratu ahal izateko ihardunbidea ezartzea. Behar hori apirilaren 19ko 163/1994 Dekretuaren bigarren xedapen gehigarrian jasoa dago. Xedapen horrek dioenez 2. hizkuntza-eskakizunarekin sailkatutako lanpostura atxikitzeko ihardunbidea finkatzeko ahalmena Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari ematen zaio. Azaldutako guztiaren ondorioz eta eman dizkidaten aginpideen indarrez,XEDATU DUT: 1. atala.- Xedea. behin-betiko destinoa gaztelaniazko lanpostuetan duten Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko funtzionarioak orain betetzen duten lanpostura atxikitzeko ihardunbidearen deialdia arautzea da agindu honen xedea. Orain betetzen duten lanpostua 2. hizkuntzaeskakizunarekin sailkatuta dago maiatzaren 4ko 124/1993 Dekretuan onartutako lanpostuzerrendan. 2. atala.- Esparru subjektiboa Agindua argitaratzerakoan honako baldintza hauek betetzen dituzten funtzionarioek hartu ahal izango dute parte deialdi honetan: a) Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegokoak edo Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegokoak izatea. b) Ihardunean egotea. c) Atxiki nahi duen 2. hizkuntzaeskakizuneko lanpostuari dagokion ikastetxe eta espezialitate berean gaztelaniazko lantokiaren jabe izatea, izendapen eta guzti. d) 2. hizkuntza-eskakizuna egiaztatuta izatea, martxoaren 9ko 47/1993 Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak eragin horietarako baliokidetzat aitortzen duen tituluren bat edukitzea edo, bestela, IGA ( irakasgaitasunaitormena)aldi baterako egokitzapena edukitzea. 3. atala.- Esparru objektiboa Agindu honen eraskinean adierazten diren ikastetxeetan eta espezialitateetan gauzatu ahal izango da ihardunbidea. Deialdian parte hartzen duten funtzionarioek eskuratu nahi dituzten lanpostuek 2. hizkuntzaeskakizuna aitortuta izan behar dute, maiatzaren 4ko 124/1993 Dekretuaren bidez; horrezaz gain, lanpostuak ez dira aldez aurretik euskarazko lanpostuetan behinbetiko izendapena lortu duten funtzionarioek beteta egongo. 4. atala.- Eskabideen aurkezpena 1.- Hezkuntzako lurralde ordezkaritzetan banatuko zaizkien eredu normalizatuen arabera aurkeztu beharko dituzte eskabideak parte hartzaileek. Eskabideekin batera deialdian parte hartzeko eskatzen diren baldintzakbetetzen direla egiaztatzen dituzten agiriak aurkeztu beharko dira 2.- Eskabideak eta aurreko lerroaldian aipatzen diren agiriak, Hezkuntzako lurralde ordezkaritzetan aurkeztu ahal izango dira, edo baita Herri-Administrazioen Araubidearen eta Guztientzako Administrazio-Ihardunbidearen Legearen 38.4. azpiatalean aipatzen den edozein egoitzatan ere, agindu horrek ezartzen dituen betebeharren arabera. 3.- Eskabideak eta agiriak aurkezteko epea 10 astegunekoa izango da, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. 5. atala.- Hautapenbatzordea Agindu hau argitaratu eta hurrengo 5 astegunetan hautapenbatzordea eratuko da. Hautapenbatzordeko kideak honako hauek izango dira: a) Langilegoaren Kudeaketa zuzendaria edo ordezkoren bat, batzordeko lehendakaria izango dena. b) Ikuskari nagusiak izendatutako hezkuntzako bi ikuskari tekniko. c) Ordezkotzarik gehien duen sindikatu bakoitzak aukeratutako irakasle bana. d) Langilegoaren Kudeaketa zuzendariak izendatutako funtzionario bat. Batzordeko idazkaria izango da, hizpideduna baina hautespiderik gabea. 6. atala.- Atxikitzeko ihardunbidea Eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo bost astegunetan bilduko da hautapenbatzordea lanpostuak esleitzeko ihardunbidea gauzatzeko. Honela garatuko da ihardunbidea ikastetxe eta espezialitate bakoitzeko: - Dauden lanpostuak hautagaiak adina edo gehiago baldin badira, hautagai guztiak eskuratuko dute, besterik gabe, lanpostu bana. - Dauden lanpostuak hautagaiak baino gutxiago baldin badira, irizpide hauen araberako zerrenda osatuko da: 1.- Lanpostuari dagokion kidegoan funtzionario gisa aritutako denbora. 2.- Ikastetxean behin-betiko izendapenarekin eramandako denbora. 3.- Langileen Erregistroan zenbakirik txikiena izatea. Zerrendarenhurrenkera kontuan hartuta egingo da lanpostuen esleipena. Eskabideak izan dituen ikastetxe eta espezialitateetan ihardunbidea amaitu eta gero, hautapenbatzordeak gainerako lanpostuak esleitzeko dagokion proposamena egingo du. 7. atala.- Deialdiaren erabakia. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren agindu bidez erabakiko da deialdia eta, gero, dagozkion izendapenak egiteari ekingo zaio. 8. atala.- Aldi baterako atxikipenak. IGA, aldi baterako egokitzapena, duten irakasleak ez dira behin-betiko atxikiko 2. hizkuntzaeskakizuna duten lanpostuetara, hizkuntza-eskakizun hori egiaztatzen ez badute behintzat. Hiru urteko epea izango dute, lehenengo atxikipenaren egunetik hasita, 2. hizkuntzaeskakizunaeskuratzeko. AZKEN XEDAPENAK Lehena.- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langilegoaren Kudeaketa zuzendariak aginpidea du agindu honen edukina garatzeko. Bigarrena.- Agindu honen aurka interesdunek Administrazioarekiko AUZI-ERREKURTSOA jarri ahal izango dute Administrazioarekiko Auzietarako Eskumena arautzen duen Legeko 37.1 azpiatalaren arabera eta azaroaren 26ko Herri-Administrazioen Araubidearen eta Guztientzako Administrazio-Ihardunbidearen 30/1992 Legeko 109.c) puntuaren eta hamargarren xedapen gehigarriaren arabera. Hirugarrena.- Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean. Vitoria-Gasteiz, 1994ko azaroak 30. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua, FERNANDO BUESA BLANCO.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (6)
- Ikus: 160/1994 DEKRETUA, apirilaren 19koa, Euskal Autonomi Elkarteko unbetsitateaz kanpoko ikstetxeetako ikasleen eskubide eta betebeharrei dagokiona.
- Ikus: 150/1993 DEKRETUA, maiatzaren 25ekoa, «Legazpiko Industrialdea, S.A.» baltzu publikoaren 1993ko aurrekontuak onartzen dituena.
- Ikus: 123/1993 DEKRETUA, maiatzaren 4koa, Euskal Autonomi Elkarteko ikastetxe publikoen sarean biltzeko, Ikastolek duten aukera-eskubideaz baliatzeko prozedura arautzen duena.
- Ikus: 47/1993 DEKRETUA, martxoaren 9koa, irakaspostuetarako hizkuntza eskakizunak eta derrigortasun egunak zehazteko irizpideak finkatzen dituena.
- Ikus: 2/1993 LEGEA, otsailaren 19koa, Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Unibertsitatekoez kanpoko Irakaskuntzarako Irakasleen Kidegoei buruzkoa.
- Ikus: 6/1989 LEGEA, uztailaren 6koa, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa.