Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 1994ko martxoaren 29koa, Osasun sailburuarena, Berezko eta Perinatal mailako Gaisotasunen Euskadiko Kontseilu Aholkuemailea sortzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Osasuna
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 73
  • Hurrenkera-zk.: 1360
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1994/03/29
  • Argitaratze-data: 1994/04/19

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Atal bakarra.- Bilbo, Hondarribia, Donostia eta Gasteizen urtarrilaren 16ko 18/1984 Dekretuaren bitartez eratu ziren euskaltegi publikoak ixtea. AZKEN XEDAPENA Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean. Vitoria-Gasteizen, 1994ko martxoak 29. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Kultura sailburua, JOSEBA ARREGI ARANBURU.Nazioarte mailan eta Euskal Autonomi Elkartean egin diren ikerketa epidemiologikoek aditzera ematen dutenaren arabera, garapena lortu duten herrietan nahiko arazo handia da berezko eta perinatal mailako gaisotasunek sortzen dutena, izan ere, morbimortalitate ugaria eta sozioosasun mailako koste asko ekartzen baitituzte. Ondorioz, gaisotasun horiei aurre hartzeak eta kontrolatzeak, lehentasun mailako garrantzia du Osasun Sailarentzako. Hala ere, hartu behar diren erabakiek zailtasuna dutenez, bidezkotzat jo da, irtenbideak topatzen lagunduko duten aholkularitza organuak sortzea. Osasun Saileko Kontseilu Aholkularien erregimenari buruzko abuztuaren 3ko 240/1993 Dekretua onartu denez, hauxeXEDATU DUT: 1. atala.- Berezko eta Perinatal mailako Gaisotasunen Euskadiko Kontseilu Aholkuemailea sortzen da. Osasun Sailari atxikitako organu aholkuemailea izango da eta berezko eta perinatal mailako gaisotasunei aurre hartzeko eta kontrolatzeko teknika mailako aholkuak emango ditu. 2. atala.- 1.- Berezko eta perinatal mailako gaisotasunei aurre hartzeko eta kontrolatzeko plan baten proposamena lantzea izango da Kontseilu honen egitekorik nagusiena. Osasun Saileko zuzendaritzaorganuek emango diote onarpena. 2.- Gutxienez honako alde hauek jaso beharko dira planaren proposamen horretan: a) Lehentasunen araberako helburu orokorren zerrenda eta ekintzabideak. b) Programa bereziak, helburu operatiboak finkatuz. c) Osasun mailako baliabideak finkatzea. d) Organu arduradunak finkatzea, bai garapenari dagokionetan eta bai organuen arteko koordinazioari dagokionetan ere, behar baldin bada. 3.- Horietaz aparte, honako egiteko hauek bete beharko ditu: a) Berezko eta perinatal mailako gaisotasunei lehenengo mailan aurrehartze gaiari dagozkienetan, lehentasundun joera eta ekintzaplanei buruzko informeak ematea eta aholkuak eskaintzea. b) Gaisotasuna hasierahasieran harrapatzeko diagnostikoari eta osasun sorospenei buruzko alde guztiei dagokienetan, informeak eta aholkuak ematea. c) Sendagileak behar den bezala trebatzeko aholkuak ematea eta, hala behar izanez gero, lan horretan lankide izatea. d) Berezko eta perinatal mailako gaisotasunei aurre hartzeko eta laguntzeko diren osasunprogramen eta zerbitzuen emankortasuna ikertzeko eta ebaluatzeko proiektuei buruzko proposamenak egitea, aholkuak ematea eta, hala behar izanez gero, horietan lankide izatea. e) Kontseiluak burutu dituen ekintzei eta berezko eta perinatal mailako gaisotasunei buruzko urteko memoria gertatzea. 3. atala.- 1.- Lehendakari batek, lehendakariorde batek, idazkari batek eta 12 bokalek osatuko dute berezko eta perinatal mailako gaisotasunen Euskadiko Kontseilu Aholkuemailea. Osasun sailburuak izendatuko ditu. 4. atala.- Honako banaketa hau kontutan hartuz egingo da bokalen izendapena: - Bokal bat, berezko gaisotasunen Euskal Autonomi Elkarteko Erregistroko Komite Aholkulemaileko ordezkotza egingo duena. - Bi bokal, Obstetrizia eta Ginekologiako Euskal Elkartearen ordezkotza egingo dutenak. - Bi bokal, Pediatriako EuskadiNafarroako Elkartearen ordezkotza egingo dutenak. - Bokal bat, Asociación Española de Diagnóstico Prenatal delakoko Euskal Sekzioaren ordezkotza egingo duena. - Hiru Bokal, Osakidetzako sorospen zerbitzuen ordezkotza egingo dutenak. - Hiru bokal, Osasun Sailaren ordezkotza egingo dutenak (bi Osasun Sailordetzakoak. Eta bat Osakidetzako Osasun-Sorospeneko Zuzendaritzakoa). 5. atala.- Kontseiluak bere arautegia eratuko du bere barneiharduera antolatu ahal izateko eta, hori ezean, Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean xedatzen direnak izango dira araubide. 6. atala.- 1.- Bere egitekoak betetzelanak erraztu ahal izateko, planak, programak eta gainontzeko proposamenak landu eta idazteko Idazkaritza Teknikoa sortuko du Kontseiluak bere baitan. Kontseilu Aholkuemailearen Plenoak emango dio balioa idazkaritza horri. 2.- Kontseilu Aholkuemaileak proposatu eta Osasun sailburuordeak izendatuko dituen idazkari batek eta 2 bokalek osatuko dute Idazkaritza Tekniko hori. 7. atala.- 1.- Egokitzat jotako nahi hainbat talde sortu ahal izango du Idazkaritza Teknikoak. Agindu honetan finkatzen diren eta lehentasuna duten ihardunarlo edo gai hartuko dira kontutan horretarako. 2.- Kontseilu Aholkuemaileko kideez aparte, aztertu behar den arloan izen handikoa izan eta bere aportazioak eta lanak interesgarritzat jo daitezeneko edozein pertsonak parte hartu ahal izango du lantalde horietan. 8. atala.- 1.- Berezko eta perinatal mailako gaisotasunen lehenengo mailako aurrehartzea, gaisotasuna hasierahasieran harrapatzediagnostikoa eta osasunsorospena deklaratzen dira lehentasundun ekintzaarlotzat. 2.- Honako hauek ere ezinbesteko laguntzaarlotzat jotzen dira: Informazio epidemiologikoa, etengabeko trebakuntza eta ikerketa. 9. atala.- Kontseilu Aholkuemaileko, Idazkaritza Teknikoko eta Lantaldeetako kideek, legozkiekeen dietak eta indemnizazioak eskuratu ahal izango dituzte, abuztuaren 3ko 240/1993 Dekretuko 7. atalean xedatzen denaren arabera. 10. atala.- Agindu honetan finkatzen ez direnetan, abuztuaren 3ko 240/1993 Dekretuan eta Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean xedatzen direnak aplikatuko dira. GEHIGARRIZKO XEDAPENA Kontseilua sortu eta 6 hilabeteko epearen barruan, Euskal Autonomi Elkartean ematen diren berezko eta perinatal mailako gaisotasunei buruzko EkintzaPlan baten proposamena aurkeztuko die Kontseilu Aholkuemaileak Osasun Saileko zuzendaritzaorganuei. AZKEN XEDAPENA Agindu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean jarriko da indarrean. Vitoria-Gasteiz, 1994ko martxoak 29. Osasun sailburua, JOSE IGNACIO AZKUNA URRETA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.