Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 1993ko azaroaren 3koa, Osasun sailburuarena, Bihotz eta Odol-basoetako Gaisotasunei buruzko Euskadiko Kontseilu Aholkuemailea eratzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Osasuna
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 225
  • Hurrenkera-zk.: 3722
  • Xedapen-zk.: 6
  • Xedapen-data: 1993/11/03
  • Argitaratze-data: 1993/11/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Osasun Sailak egin dituen epidemiologi ikerketetan ikus daitekeenez, bihotz eta Odol-basoetako gaisotasunak eta, bereziki, gaisotasun koronarioak eta garun eta Odol-basoetako bapateko okertzeak, gaur egun ere, arazo benetan larriak dira, dauden hilkortasun eta gaisotze tasa handiak, eta ondorioz, horrek dakarren giza eta osasun mailako kostuak kontutan hartuz gero. Horregatik, Eusko Legebiltzarrak 1993ko ekainaren 23an onartu zituen erabakietan jasotzen den lehentasunetariko bat da hain zuzen ere, gaisotasun horiei aurre egitea. Bestalde, hartu behar diren erabakiak konplexuak direnez gero, irtenbideak aurkitzen lagunduko duten aholku-organoak eratzea komenigarria da. Abuztuaren 3ko 240/1993 Dekretuaren bidez, Osasun Saileko Kontseilu Aholkuemaileen araubidea onartu zen. Hori dela eta, hauXEDATU DUT: 1. atala.- Bihotz eta Odol-basoetako Gaisotasunei buruzko Euskadiko Kontseilu Aholkuemailea sortzea. Osasun Sailari atxikitako organoa izango da eta bihotz eta Odol-basoetako gaisotasunei buruz laguntza teknikoa emango du. 2. atala.- 1.- Bihotz eta Odol-basoetako gaisotasunei buruz, eta bereziki, gaisotasun koronarioei eta garun eta Odol-basoetako bapateko okertzeei buruz ekintzarako plan baterako proposamena egitea izango du eginbeharrik nagusiena, gero, Osasun Saileko organo kudeatzaileak onartu beharko duena. 2.- Planerako proposamenak, gutxienez, hauek jaso beharko ditu: a) Helburu nagusien eta ihardutzejarraibideen zerrenda, lehentasunak jarrita. b) Programa bereziak, xede operatiboak finkatuta. c) Beharrezkoak diren baliabideak. d) Organo eratzunkizundunak, plana aurrera eramateaz edo, kasuan kasu, organoen arteko koordinazio lanez arduratuko direnak. 3.- Zeregin hauek ere izango ditu: a) Bihotz eta Odol-basoetako gaisotasunei buruzko oinarrizko aurrehartzea eta osasun mailako hezkuntza gaietan lehentasuna duten planen norabide eta ekintzei buruz informazioa eman eta laguntzea. b) Maila guztietan (oinarrizko sorospena, hospitalizazioa, birgaiketa, ea.) gaisorik dauden pertsonekiko osasun mailako sorospenarekin eta diagnostiko goiztiarrarekin zerikusia duten alderdi guztiei buruz informazioa eman eta laguntzea. c) Osasun arloko profesionalak behar bezala prestatzen laguntzea eta, behar izanez gero, lankidetzan aritzea. d) Bihotz eta Odol-basoetako gaisotasunei aurrea hartzeko eta gaisoak zaintzeko osasun mailako programak eta zerbitzuak ganorazkoak eta eragileak diren ikertzeko eta ebaluatzeko proiektuetan proposamenak egin, laguntza eman eta, behar izanez gero, lankidetzan aritzea. 3. atala.- Bihotz eta Odol-basoetako Gaisotasunei buruzko Euskadiko Kontseilu Aholkuemailea lehendakari batek, idazkari batek eta 14 bokalek osatuko dute eta Osasun sailburuak izendatuko ditu. 4. atala.- Bokalak Osasun sailburuak izendatuko ditu. Kontseilua osatuko dutenak hauek izango dira: - Sociedad Vasco-Navarra de Cardiología elkartea ordezkatuz, lau bokal, hiru, kardiologian espezialista direnak, eta bat, bihotz eta Odol-basoetako kirurgian espezialista dena. - Neurologiako Euskal Elkartea ordezkatuz, bokal bat. - Bihotz eta Odol-basoetako kirurgian gaitasun ezaguna duten eta titularitate pribatukoak diren ospital etxeak ordezkatuz, bokal bat. - Osakidetzako sorospen zentruak ordezkatuz, lau bokal, bi, ospital eremukoak eta bi, oinarrizko sorospenekoak. - Osasun Saila ordezkatuko duten lau bokal:  Osasun Publikorako Zuzendaritzakoa, bat.  Osasun Plangintza, Antolaketa eta Ebaluaketa Zuzendaritzakoa, bat.  Osasun Informazio, Irakaskuntza eta Ikerketa Zuzendaritzakoa, bat.  Osakidetzako Osasun-Sorospeneko Zuzendaritzakoa, bat. 5. atala.- 1.- Kontseilua ordezkatzeaz gain, hauek izango dira lehendakariaren egitekoak: a) Bilkuretarako deia eta gai zerrenda egitea. b) Eztabaidetan buru izatea eta moderatzaile lanak egitea. c) Berdinketarik gertatzen bada, berdinketa hori bere botuaz apurtzea akordioak hartu ahal izateko. d) Lehendakari izateagatik berez datorzkion gainerako egitekoak. 2.- Idazkariak, berezkoak dituen egitekoez gain, hauek egingo ditu: helburuekin lotuta dauden iharduera guztiak bultzatu eta sortzen diren batzorde nahiz lantaldeak koordinatu. 6. atala.- 1.- Egitekoak betetzea errazagoa izateko, Kontseiluak idazkaritza tekniko bat sortuko du planak, programak eta gainerako proposamenak egin eta idatz ditzan. Gero, Kontseilu Aholkuemailearen Osoko Bilkurak onartu beharko ditu. 2.- Idazkariak eta, Kontseilu Aholkuemaileak izendatutako hiru kidek, gehienez ere, osatuko dute idazkaritza teknikoa. 7. atala.- 1.- Egitekoak betetzeko, idazkaritza teknikoak egokitzat jotzen dituen adina lantalde sortzea proposatu ahal izango dio Kontseiluari, ekintzak egingo direneko lehentasunezko eremuak, agindu honetan zehaztutakoak, kontutan hartuz. 2.- Kontseilu Aholkuemailearen kideez gain, kasuan kasuko gaiean gaitasun ezaguna duten pertsonek ere laguntzerik izango dute lantaldeetan, beren laguntza eta lanak interesgarritzat jotzen badira. 8. atala.- 1.- Iharduketak egiteko lehentasuna duten eremuak hauek dira: oinarrizko aurrehartzea, diagonosi goiztiarra eta bihotz eta Odol-basoetako sorospena. 2.- Aurrekoei laguntzeko ezinbestekoak dira arlo hauek: epidemiologi informazioa, hezketa etengabea eta ikerketa. 9. atala.- Kontseilu Aholkuemaile, idazkaritza tekniko eta lantaldeetako kideek dietak eta kalteordainak jaso ahal izango dituzte, abuztuaren 3ko 240/1993 Dekretuaren 7. atalean ezarritakoaren arabera, hala egokitzen bazaie. 10. atala.- Dekretu honetan agintzen ez den guztirako, abuztuaren 3ko 240/1993 Dekretuan eta Herri Administrazioen Lege-Jaurbidea eta Administrazioaren Ihardunbideari buruz azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoa izango da aplikagarri. GEHIGARRIZKO XEDAPENA Euskadin bihotz eta Odol-basoetako gaisotasunei buruzko ekintzarako plan bat aurkeztu beharko dio Kontseilu Aholkuemaileak Osasun Saileko zuzendaritza organoei, kontseilua sortzen denetik hasi eta sei hilabeteko epean. AZKEN XEDAPENA Agindu honek, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hartuko du indarra. Vitoria-Gasteiz, 1993ko azaroak 3. Osasun sailburua, JOSE IGNACIO AZKUNA URRETA.