Arautegia
InprimatuAGINDUA, 1992ko abenduaren 28koa, Herrizaingo Sailburuarena, Ertzaintzaren Laguntzarako Atal Teknikoaren egitura aldatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Herrizaingoa
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 7
- Hurrenkera-zk.: 74
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 1992/12/28
- Argitaratze-data: 1993/01/13
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Sailak; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
1993ko urtarrilaren 5ean 2 zenbakiko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian sartu zen aipatutako Dekretuaren testuan huts egin zela ohartuta, dagokion zuzenketa egiten da hemen: Azken xedapenetatik bigarrenean, honako hau dioen lekuan: «Dekretu honek 1993ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra», beste hau esan behar du: «Euskal Herriko Agintari-tzaren Aldizkarian argitaratzen den: egunean bertan hartuko du indarra Dekretu honek».Herrizaingo Sailaren egitura organikoa ezartzen duen ekainaren 18ko 372/1991 Dekretuak (ekainaren 29ko 132 zenbakidun EHAA) zera dio bere 16. atalean, egituraz Zuzendaritza maila izango duen Ertzaintzaren Laguntzarako Atal Teknikoak, bere sorrera-araua izan zen irailaren 23ko 212/1986 Dekretuan (urriaren 10eko 195 zenbakidun EHAA) ohartemandako eginkizun eta eskuduntzak bere esku izaten jarraituko duela, hauen egituraketa 1987ko abenduaren 23ko Aginduz (1988ko urtarrilaren 20ko 12 zenbakidun EHAA) aldatu zen 1986ko azaroaren 17ko Aginduz (azaroaren 27ko 234 zenbakidun EEAA) eratutako bere antolaketa-arau bereziaren bidez burutuko dela. Administrazioaren ihardute-sail horrek izendatuta dituen eskuduntzen ohizko garapenean jasotako esperientziak ezinbestekoa egiten du gaurreguneko eta etorkizunean sor daitezkeen premiei aurre egin diezaien berregituraketa. Hori dela eta, eta aipatu 372/1991 Dekretuaren azken xedapenetatik lehenengoan adierazitakoarekin bat etorriz, honako hauXEDATU DUT: 1. atala.- Ertzaintzaren Laguntzarako Atal Teknikoa, atal, arlo eta sailetan egituratzen da, egituraz Zuzendaritza maila izango duelarik, beti ere Agindu honetan ohartemandakoaren arabera bere arduradun izan dadinaren agintaritzapean. 2. atala.- Atal hauetan antolatzen da Ertzaintzaren Laguntzarako Atal Teknikoa: Giza-baliabideen Atala, Teknika Atala, Informatika Atala, Kabinete Teknikoaren Atala eta Lege Atala. 3. atala.- 1.- Aurreko atalean jasotakoaren kaltetan gabe eta hurrengo idazatietako edukiaren kaltetan gabe antolatzen dira, Ertzaintzaren Laguntzarako Atal Teknikoaren Zuzendariaren menpe zuzenean, Kontratazio Arloa eta Kontularitza eta Aurrekontuen Arloa. 2.- Giza-baliabideen Atala honako arlo hauetan banatzen da: Lanarien Arloa, Sindikatuekiko Harremane-tarako Arloa, Psikoteknia eta Gaikuntza Arloa eta Antolaketa eta Garapen Arloa. 3.- Teknika Atala honako arlo hauetan banatzen da: Hornikuntza Arloa, Mantenimendu Arloa, Proiektu eta Eraikuntzen Arloa, Proiektu Berezien Arloa, Segurtasun eta Komunikazioen Arloa eta Estandarizazio eta Homologazio Arloa. 4.- Informatika Atala honako arlo hauetan banatzen da: Informatikazko Garapenerako Arloa, Sistemen Arloa eta Plangintza Arloa. 5.- Kabinete Teknikoaren Atala honako arlo hauetan banatzen da: Laborategi Arloa, Helikopteroen Arloa eta Dokumentazio eta Azterlan Arloa. 6.- Lege Atala honako arlo hauetan banatzen da: Lege Arloa, Administrazio Arloa eta Kalteen Ordain-es--kerako Arloa. 4. atala.- 1.- Egituraz Ertzaintzaren Laguntzarako Atal Tenikoren Zuzendariaren menpe dagoen arren, Helikopteroen Arloa eta Laborategi Arloko Kimika, Ikus-entzutekoak etz Segurtasun Sailak Krimen Ikerke-tarako Zuzendariaren menpe egongo dira izendatuta dituzten lanak burutzeko orduan. 2.- Honez gain, eta egituraz Ertzaintzaren Laguntzarako Atal Teknikoaren Zuzendariaren menpe dagoen arren, Lege Atala Segurtasun Sailburuordearen Kabi-netearen esanetara ere egongo da ihardunean. XEDAPEN GEHlGARRIA Irailaren 23ko 212/1986 Dekretuz (urriaren 10eko 195 zenbakidun EHAA) Ertzaintzaren Laguntzarako Atal Teknikoari izendatzen zaizkion eskuduntzen egituraketa, oraingo honen bidez onartzen den egituraren bidez antolatzen dena, Herrizaingo Sailaren egitura organikoa onartzen duen ekainaren 18ko 372/1991 Dekretuz (ekainaren 29ko 132 zenbakidun EHAA) Saileko beste ihardute-sail batzuei izendatutako eskuduntze-kin bat etorriz ulertuko da. INDARGABETZE XEDAPENA Indargabe gelditzen dira Ertzaintzaren Atal Teknikoa sortu zuen Herrizaingo Sailburuaren 1986ko azaroaren 17ko Agindua (abenduaren 27ko 234 zenbakidun EHAA) eta hau aldatu zuen 1987ko abenduaren 23koa (1988ko urtarrilaren 20ko 12 zenbakidun EHAA) . AZKEN XEDAPENA Agindu honek EHAAn argitara dadin egunaren bi-haramunean hartuko du indarra. Vitoria-Gasteiz, 1992ko abenduak 28. Herrizaingo Sailburua, JUAN MARIA ATUTXA MENDIOLA.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (6)
- Ikus: AGINDUA, 1995eko abenduaren 11koa, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuarena, zorizko jokoetarako makina eta tresna automatikoen bitartez egiten diren jokoen gaineko tasaren errekargua ordaindu dela egiaztatzeko ezaugarriaren 1996 urteko eredua onartze
- Ikus: AGINDUA, 1994ko abenduaren 23koa, Ekonomi eta Ogasun sailburuarena, zorizko jokoetarako makina eta tresna automatikoen bitartez egiten diren jokoen gaineko tasaren errekargua ordaindu dela egiaztatzeko ezaugarriaren 1995 urterako eredua onartzen duena.
- Ikus: 372/1991 DEKRETUA, ekainaren 18koa, Herrizaingo Sailaren egitura organikoa ezartzen duena. (Hutsen zuzenketa).
- Ikus: 372/1991 DEKRETUA, ekainaren 18koa, Herrizaingo Sailaren egitura organikoa ezartzen duena.
- Indargabetzen du: Herrizaingo Sailaren 1986.eko Azaroaren 17ko AGINDUA, Ertzaintzaren Unitate Tekniko Laguntzailea egituratuz.
- Ikus: Irailaren 23ko 212/ 1986 DEKRETUA, Ertzaintzaren Unitate Tekniko Laguntzailea sortzen duena.