Arautegia
InprimatuAGINDUA, 1992ko azaroaren 16koa, Nekazaritza eta Arrantza Sailburuarena, Euskal Autonomi Elkarteko itsasketa-arrantzako ikasketetarako onetsitako zentroen funtzionamendua araupetzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Nekazaritza eta Arrantza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 239
- Hurrenkera-zk.: 3490
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 1992/11/16
- Argitaratze-data: 1992/12/09
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Deskribapenak
Testu legala
Itsasketa-arrantzako ikasketen alorreko zerbitzuak estatutik EAEra aldatzeari buruzko abenduaren 29ko 3391/1981 Erret Dekretuaren bidez, Batzorde Mistoaren erabakia onetsi zen, zeinek zehaztu baitzituen autonomi elkarte honi transferituta gelditzen ziren zerbitzu edo eginkizunak eta eskuarte material eta pertsonalak, baita haien koordinazio, orientazio eta gainikusketa ere, bertan jasotako hezkuntza-antolamenduko eskumenak Autonomi Estatutuko 16. artikuluan aurrikusitako eran erabiltzeko. Hezkuntza eta administrazio alorretan onetsitako zentro ezberdinen tratamendu bateratsua ezartzeko xedeaz, bidezko da hauen eta Nekazaritza eta Arrantza Sailaren arteko harremanen markoa araupetzea, sail honi egotzi bait zaizkio, otsailaren 6ko 15/1991 Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriz, itsasketa-arrantzako hezkuntzaren arloan bereganaturiko eginkizunak. Hori dela bide, Arrantza Zuzendaritzak proposatu ondoren, hauxeXEDATU DUT: IKASTAROETARAKO BAIMENAK 1. atala.- Itsasketa-arrantzako ikasketak, Euskal Autonomi Elkartean, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren menpekoa den Pasaiako Itsas-arrantzarako Ikastetxe Politeknikoan burutuko dira, hala nola horrela onetsitako zentroetan ere, hots, Bermeoko Itsaslanbide Ikastetxean eta Ondarroako «Antiguako Ama» Itsasketa eta Arrantza Ikastetxean. Arrantzako kapitain eta itsasuntzi-mekanikari nagusiaren titulazioetarako ikasketa eta azterketak Pasaiko Itsas-arrantzarako Ikastetxe Politeknikoan bakarrik burutuko dira. 2. atala.- Onetsitako zentroetan itsasketa-arrantzako ikasketak emateko, bai lanbide-titulazioak lortzeko eta bai arautu gabeko ikasketak garatzeko ere, beharrezkoa izango da ikasturte akademikoa hasi baino lehen Arrantza Zuzendaritzaren baimena izatea, zentroko zuzendariak horretarako eskabidea bideratu ondoren. 3. atala.- Baimenerako eskabideak, gutxienez, honako datu hauek edukiko ditu: 1) Irakaslegaori dagokionez: izenen zerrenda, izendeiturak, NAN, eta delako ikasturte akademikoan plantila osatuko duten irakasleetako bakoitzak duen lanbide-titulazioa eta ikasturtean zehar emango dituen ikasgaiak agertaraziz. 2) Zentroaren azpiegiturari dagokionez: eskola-erabilerarako, irakaskutza praktiko zein teorikorako, dagoen ikasgela kopurua, bakoitzaren azalera, solairuaren planoan duen kokapena, ikasle-edukiera eta erabilpen ordutegia adieraziz. 3) Ekipamenduei dagokienez: zentroak erabil ditzakeen irakaskuntza-eskuarteen eta praktiketarako gaien (makineria, motoreak, etab.) zerrenda xehekatua. 4) Ikasturte akademikoan zehar egiten diren eta 1, 2 eta 3. puntuekin zerikusirik duten aldaketak Arrantza Zuzendaritzari jakinaraziko zaizkio. Zentroek, Arrantza Zuzendaritzariari eman beharreko irakaskuntzari buruz eta ikasturte akademikorako aurrikusitako garapenari buruz, haren edozein alderdiri doakiola, interesgarri diren datu guztiak eman beharko dizkiote, bidezko den ebazpena emateko xedeaz. 4. atala.-Arrantza Zuzendaritzak jarraian adieraziko diren beharkizunak betetzen direnean bakarrik emango du eskatutako baimena: 1) Irakaslegoak lanbide-titulu bakoitzaren irakaskuntzarako exigitutako gutxienezko titulazioa izatea, I. eraskinean zehazten den eran. 2) Zentroak II eta III. eraskinetan, hurrenez hurren, adierazten diren irakaskuntza eta praktiketarako gaiak izatea. 3) Irakasleen koadroa eta irakasle bakoitzaren irakastorduak, Arrantza Zuzendaritzaren aburuz, ikas-egitarauak emateko eta zentroaren urteko egitarauak betetzeko egokiak izatea. Edozelan ere, honi buruzko indarreko legeria beteko da. IRAKAS-FUNTZIONAMENDUA 5. atala.- Baimendu eta onetsitako ikastegien funtzionamendua ondoko arau hauei lotuko zaie: a) Titulazio eta ikastaro bakoitzeko, gehienezko eta gutxienezko ikasle kopurua 35 eta 10 ikaslekoa izango da, hurrenez hurren. Aurreko lerroaldean aurrikusitakoaren odorioetarako, ikastaroa osatzen duten ikasgaietarik gutxienez erdietan matrikulatuta dauden ikasleak bakarrik konputatuko dira. b) Onetetsitako ikastegiek ezin matrikula dezakete ikasle ofizialak baizik. c) Behin baimena eskuratuz gero, ikastegiek, urte akademikoaren hasiera baino lehen, irakastegunen egutegia, irakaslegoaren ordutegia eta ikaslegoarentzako ordutegia argitaratu beharko dituzte iragarki oholean eta, halaber, datu hauek Arrantza Zuzendaritzara igorriko dituzte. AZTERKETAK 6. atala.- Baimendu eta onetsitako zentroek, emateko baimena duten ikasketetako titulu eta ziurtagiriak lortzeko azterketak egin ahal izango dituzte, Arrantza Zuzendaritzak onetsitako egitarauen edukinen arabera. - Araututako ikasketetako azterketak, egitaraua eta irakastorduak bete eta Arrantza Zuzendaritzaren baimena eskuratu ondoren, ondoko data hauetan egingo dira: Lehenengo deialdia: ekainean. Bigarren deialdia: irailean. Salbuespen legez, eta arrantzako sektorearen beharrizanen arabera, Arrantza Zuzendaritzak adierazitakoak ez diren beste azterketa-data batzuk baimendu ahal izango ditu, irakas-zentroek horrela eska badezate. Behemailako lanbide-ziurtagiri eta titulazioak lortzeko azterketa-datak Arrantza Zuzendaritzak. ikastaroak baimentzean, emango duen ebazpenean zehaztuko dira, ikastaroen iraupen eta egutegiaren arabera. - Matrikulazioa inprimaki ofizialean egingo da ikasturte bakoitzeko irailaren 30a baino lehen eta ikastegian, zeinek urriaren 10a baino lehen Arrantza Zuzendaritzara igorriko baitu; matrikulazioak ekain eta iraileko deialdietarako balioa izango du. EPAIMAHAIAK 7. atala.- Arrantza Zuzendaritzak izeneztatuko ditu epaimahai kalifikatzaileak, eta euren osaketa honako hau izango da: - Mahaiburua: Arrantzako zuzendaria edo berak eskuordetza ematen dion pertsona. - Idazkaria: Azterketa egiten deneko ikastegi onetsiko zuzendaria. - Bokalak: - Onetsitako ikastegian aztertu behar den ikasgaia ematen duen irakaslea. - Arrantza Zuzendaritzaren menpeko irakaslegoko kide bat, aztertu beharreko titulazio-eremukoa. - Arrantza Zuzendaritzak izendatutako kide bat. IKUSKAPENA 8. atala.- Itsasketa-arrantzako ikasketetan onetsitako zentroen irakas-funtzionamendua gainikusi, ikuskatu eta orientatzea Arrantza Zuzendaritzari dagokio, baita haien hezkuntza-emaitzaren aldizkako ebaluazioak egitea ere. Aurreko lerroaldean adierazitako ikuskapen lanak horretarako izeneztatu, zuzendaritzaren menpekoa izan eta iharduneko irakaslearen egoeran dagoen pertsonalak burutuko ditu. AZKEN XEDAPENA Lehena: Arrantza Zuzendaritzak agindu hau garatu eta aplikatzeko beharrezkoesten dituen ebazpenak emango ditu. Bigarrena: agindu hau EHAAn argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean. Vitoria-Gasteiz, 1992ko azaroak 16. Nekazaritxa eta Arrantza Sailburua, JOSE MANUEL GOIKOETXEA ASKORBE.I. ERASKINA TABLAII. ERASKINA TABLAIII. ERASKINA TABLA