Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 1992ko martxoaren 20koa, Herrizaingo Sailburuarena, Euskal Autonomi Elkarteko Ertzaintzan mailaz igotzeko ikastaroak araupetzen dituzten arauak indargabetzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Herrizaingoa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 61
  • Hurrenkera-zk.: 891
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1992/03/20
  • Argitaratze-data: 1992/03/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
XEDATU DUT : 1. atala.- Unibertsitatekoaz besteko hezkuncza mailetako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxe publiko eta itunepekoetan ikasleak onartzeko, agindu honetan xedatutakoaren arabera egingo da 92-93 ikasturteari dagokionez. Ikastetxe berean hurrengo ikasturteak egiteko ez da onarpen prozesu beharrik. 2. atala.- Ikasleak Onartzeari buruzko Dekretuko Eraskinean aipatzen den familia unitateko urteko errentaren egiaztagiriak 1990. Urte Fiskalari dagozkionak izango dira. Banakako Zenbatespen Objetiboaz edo Zuzenaz baliatuz errenta aitorpena egin dezaten zergadunek, aipatutako Urte Fiskalari dagokionaren aldaki bat aurkeztu beharko dute. 3. atala.- Hezkuntza Bereziko, Haur Hezkuntzako (2. zikloa), Lehen Hezkuntzako eta Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko ikastetxe publiko eta itunepekoentzat honako egutegi hau ezartzen da: a) Eskabideak aurkeztea: apirilaren letik apirilaren 10a arte, biok barne. b) Behin-behineko zerrenden argitalpena: apirilaren l5ean. c) Behin-behineko zerrenden murtziloak: rnaiatzaren 6a arte, berau barne. d) Behin betiko zerrenden argitalpena: maiatzaren 11n. e) Matrikulak egiteko aldia: ekainaren l5etik 26a arte, biok barne. 4. atala: Batxilerreko eta Lanbide Heziketa ikastetxeentzat ezarritako egutegia hauxe da: a) Eskabideak aurkeztea: maiatzaren l5etik 30a arte, biok barne. b) Behin-behineko zerrenden argitalpena: ekainaren 13a baino lehen. c) Behin-behineko zerrendei buruzko murtziloak: ekainaren 17a arte, berau barne. d) Behin betiko zerrenden argitalpena: ekainaren 23a baino lehenago. e) Matrikulak egiteko aldi arrunta: ekainaren 29tik uztailaren 10a arte, biok barne. f) Matrikulak egiteko aldi berezia: irailaren 7tik 12a arte, biok barne. 5. atala.- Agindu honen eraskin 1ez argitaratzen diren inprimakin ereduen arabera egin beharko dira. eskabideak. Agindu honetako 3. atalean aipatutako ikastetxeetarako, I. eta II. eraskinen arabera, eta 4. atalean aipatutakoetarako, III. eraskinaren arabera. 6. atala.- Ikasketak egin nahi diren ikastetxean aurkezcuko dira eskabideak. Jasotzeko epea amaitu ondoren, ikastetxe bakoitzak bere Lurralde Ordezkaritzara bidaliko du eskabideen aldaki bana. 7. atala.- Matrikularako epea amaitu eta gero, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko ikastetxeek Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzari bidaliko diote izenen zerrenda, ikasturteka eta hizkuntza ereduen arabera eginda; horretarako epea ez da astebetekoa baino handiagoa izango. Gero edozein aldaketa egiteko Lurralde Ordezkarítzak eman beharko du baimena. 8. atala.- Ikasleak onartzeko emandako erabakíen aurka egin daitezen galdakizunak Ikastetxeko Eskola Kontseiluari zuzenduko zaizkio; eta honen erabakiaren aurka, Hezkuntzako Lurralde Ordezkariari egin ahal izango zaio galdakizuna, martxoaren l7ko 61/1992 Dekretuko 15. atalean ezarritako moduan (martxoaren 25eko EHAA). GEHIGARRIZKO XEDAPENAK Lehenengoa.- Agindu honen ezarpen eremutik kanpo gelditzen da Hizkuntza Eskola Ofizialetan eta «Juan Crisóstomo de Arriaga» izeneko Bilbaoko kontserbatorioan ikasleak onartzea. Bigarrena.- Heziketa berezia behar duten ikasleen onarpena, bakoitzaren mailako ikastetxeentzat ezarritako ihardunbideari eta egutegiari lotuta egingo da; Lurralde Ordezkaritzak izango dira hori egiteko eta betetzeko erantzunkizuna izango dutenak. AZKEN XEDAPENA Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argítaratzen den egunaren biharamunetik sortuko ditu ondorioak Agindu honek. Vitoria-Gasteiz, 1992ko martxoak 18. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburua, FERNANDO BUESA BLANCO.Orain arte burutako aukeratze eta gaitze prozesu ezberdinek, alde batetik, eta Herrizaingo Sailaren egitura organikoan maiatzaren l4eko 311/1991 Dekretuaren eta ekainaren l9ko 372/1991 Dekretuaren bidez egin diren aldakuntzek, bestetik, beharrezko egiteko dute Euskal Autonomi Elkarteko Ertzainzan mailaz igotzeko indarrean dauden arauak indargabetzea. Horregatik eta Euskal Autonomi Elkarteko Ertzainzaren Araudian ohartemandakori atxikiz, honako hau XEDATU DUT: 1. atala.- Ondoren zehazten diren xedapenak indargabetzea: - Herrizaingo Sailburuaren 1984eko abenduaren l7ko Agindua, Euskal Autonomi Elkarteko Ertzaintzan Mailaz Igotzeko Ikastaroetara iristeko aukeratze saioak arautzen dituena (EHAA, 8, 1985-1-11). - Herrizaingo Sailburuaren 1986ko martxoaren 4eko Agindua, 1984eko abenduaren l7ko Aginduko 5. atalaren 4. idazatian jarritako saioa kentzen duena (EHAA, 55, 1986-3-20). - Herrizaingo Sailburuaren 1986ko ekainaren 24eko Agindua, Euskal Autonomi Elkarteko Ertzaintzako Kabu Lanposturako Mailaz Igotzeko Ikastaroetako irakaskuntzen egitaraua zehaztu eta kalifikatzeko era arautzen duena (EHAA, 132, 1986-7-4). - Herrizaingo Sailburuaren 1987ko ekainaren 11 ko Agindua, 1984eko abenduaren l7koa agindua aldatzen duena (EHAA, 125, 1987-6-25). 2. atala.- Segurantza Sailburuordeak dagokion deialdian hartutako Erabakian xedatutakoari atxikiz egingo dira Euskal Autonomi Elkarteko Ertzaintzan mailaz igotzeko ikastaroetarako aukeratze jardunbidea eta gaitze aldia. AZKEN XEDAPENA Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hartuko du indarra Agindu honek. Vitoria-Gasteiz, 1992ko martxoak 20. Herrizaingo Sailburua, JUAN MARIA ATUTXA MENDIOLA.