Arautegia
InprimatuAGINDUA, 1991ko abenduaren 30ekoa. Ogasun eta Finantza Sailburuarena, zuzenbide pribatuko herri-izaikiek eta herri-baltzuek Ogasun eta Finantza Sailari igorri behar dizkioten ekonomi eta dirubidealdetikako argipideak zehazten dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Ogasuna eta Finantzak
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 22
- Hurrenkera-zk.: 318
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 1991/12/30
- Argitaratze-data: 1992/02/03
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Ogasun
Testu legala
Euskal Herriko Ogasuntza Nagusiko Antolarauen alorrean indarrean dauden manuei buruzko, maiatzaren 17ko 1/1988 Legegintza·Dekretuko 60. atalaren 2. idazatiko b) hizkian esaten denez, ekonomi eta dirubideen zaingoa da Euskadiko Autonomi Elkarteko Administraritza Nagusiaren eta Iraskunde-mailakoaren ekonomi ekinbidearen artekaritza-zaingoa egiteko eretako bat. Halaber, Ogasun eta Finantza Sailaren egitura eta egitekoak finkatzen direneko, irailaren 24eko 505/1991 Dekretuan Kontuhartzailetza Zuzendaritzari emateIi dio Autonomi Elkarteko Iraskunde-Administraritza osatzen duten Izaikien kontaduritzatikako argipideketa toki bateratzeko eta banatzeko eta Diruegitamu Nagusien kitatzeko gaitasuna, haien urteko kontuak Diruegitamu Nagusi horren zati dira eta. Bata bestearen ondorengo, Ekonomi eta Ogasun Sailaren 1985.eko urriaren 8ko eta Ogasuu eta Finantza Sailaren 1987.eko abenduaren 22ko Aginduen bidez jarri zen indarrean orain artekoan erabili izan den ekonomi eta dirubideen argipideak emateko ihardunbidea. Hala ere, bai kontaduritzako Egitamu Nagusi berriak, baita Zuzenbide Pribatuko Herri-Tzaikien eta Herri-Baltzuen aurrekontuen informatika-bidezko arta eta jarraipenerako erapidetza lanean jartzeak ere, gorago aipatutako Aginduetan eskatzen diren argipideak esandako Egitamuaren eta informatika-bidezko erabilera berriaren beharrei egokitzea beharrezko egiten dute, informatikaren erabilera honako helburuok lortzearren ezartzen dela: - bizkortasuna, xehetasunak toki batean baino gehiagotan biltzen aritzeari eta dirubide-egoerak toki batean baino gehiagotan izateari itzuri eginez, eta txostenak aldi laburrean lortuz. - argipideen eraginkortasuna eta fidagarritasuna, aritmetika-aldetikako zein xehetasunen barne-egokitasun aldetikako okerrei itzuri eginez. - xedapendegi haundia eskuera izatearen ondorioz, argipidetara errez iritsi ahal izatea, argipide horietarako sarrera bai Sailei eratxikirik dauden Zuzenbide Pribatuko Herri-Izaikiek eta Herri-Baltzuek, baita beren egitekoak betetzeko argipide horien beharra izan dezaten bestelako ihardutze-sailek ere izango dutela. - argipideak gehitzeko, Euskadiko Autonomi Elkarteko Enpresari aldetikako Herri-Alorraren osoango ikuspegia erraztuz. Horren indarrez, XEDATZEN DUT: 1. atala.- Euskadiko Autonomi Elkarteko Iraskundemailako Administraritza osatzen duten Zuzenbide Pribatuko Herri-Izaikfek eta Herri-Baltzuek, Ogasun eta Finantza Sailaren Kon.tuhartzailetza Zuzendaritzari, aurrekontuen arta eta jarraipenerako Erapidetzari dagozkion informatika-bideez baliatuz eta halaber honi erasten zaion I. Eraskinean ematen diren eredutarako irarkiak bete eta izaiki bakoitzeko buru edo zuzendari nagusiak behar denez izenpetuz, hiru hilabetez behin igorri beharko dezkiote ondorengo argipideak: a) Domu eta Ustiakuntzako Aurrekontuak: benetan egiteratakoen xehetasunak (1 eta 2 Ereduak). b) Domu eta Ustiakuntzako Aurrekontuak: hurrengo hiru hilabetealdirako eta geratzen den urte-zatirako asmotan direnak (3 eta 4 Ereduak). c) Baltzuen arteko mugimenduak: benetako xehetasunak (5 Eredua). 2. atala.- Argipideak egutegiko hiru hilabetekoei burtizkoak izango dira eta Kontuhartzailetza Zuzendaritzaren eskutan, dagokion hiru hilabetekoaren hurrengo hilaren azken eguna baino lehen izan beharko dute. 3. atala.- Agizko kontu-aldaketei, domutitako kontualdaketei nahiz domua haundiagotzeko jarritako diruei dagozkien baltzak eska daitezenetan, II. Eraskinean azaltzen den ereduaren arauera beteko da Diruzaintzako Aurrekontua. 4. atala.- 1. Ekonomi urtea amaitu ondorengo hiru hilabeteen barruan, hots, hurrengo urteko martxoaren 31 baino lehen, Euskadiko Autonomi Elkarteko Iraskunde-mailako Administraritzaren osakide diren Zuzenbide Pribatuko Herri-Izaikiek eta Herri-Baltzuek, merkataritza eta erroldaritza-aldetik dituzten beharrak betetzearen kaltetan gabe, Ogasun eta Finantza Sailaren Kontuhartzailetza Zuzendaritzari ondoren ematen diren argipideak igorri beharko dizkiote: a) Akziokako Baltzuei buruzko Legearen eraberritutakoIdazkia onartzen deneko, abenduaren 22ko 1564/1989 Legegintza-Dekretuan eta Kontaduritzako Egitamu Nagusia onartzen deneko, abenduaren 20ko 1643/1990 Errege-Dekretuan araututakoari jarraiki dagokionez, kontu-arakaketa egindako agizko nahiz laburtutako Urteko Kontuak, honako hauek barne dituztela: 1.- Kontu-garbitasunak (III. Eraskinean ematen den ereduaren arauera) edo laburtutako Kontu-garbitasuna (IV. Eraskinean ematen den ereduaren arauera). 2.- Galeren eta Irabazien Kontua (V. Eraskinean ematen den ereduaren arauera) edo Galeren eta Irabazien laburtutako Kontua (VI. Eraskinean ematen den ereduaren arauera). 3.- Argipide-Txostena (VII. Eraskinean ematen den ereduaren arauera) edo laburtutako Argipide-Txostena (VIII: Eraskinean ematen den ereduaren arauera). b) Ikerlaritzaren urteko kontuei buruzko txostena. c) Eraenpideko txostena. d) Aurrekontuak eta legeak bete direla adierazizko eta barne-zaingorako ihardunbideak ikuskatzeko kanpokoen txostenak. e) Aurrekontu Nagusietan ekonomi urterako egitaraututako helburuak zenbateraino bete diren adierazizko argipide-txostena. f) Zuzendaritzakoek urteko orobarnezko lansarietan eta suspergarritarako sortutako zorra zehatz-mehatz. 2. Aurreko puntuko a), b) eta c) idazatietako argipideak, halaber, Herri-Izaiki eta Baltzuek osatutako taldeentzat, sendetsita aurkeztuko dira. BALIOGABETZERO XEDAPENA BALIOGABETZEKO XEDAPENA Baliogabetuta geratzen dira: Merkataritzako Ihardutze-Erakunde Burujabeek, Zuzenbide Pribatuko Herri-Izaikiek eta Herri-Baltzuek Ekonomi eta Ogasun Sailari igorri beharko dizkioten ekonomi eta dirubidealdetikako argipideak onartzen direneko, Ekonomi eta Ogasun Sailaren 1985.eko urriaren 8ko Agindua, eta Merkataritzako Ihardutze-Erakunde Burujabeek, Zuzenbide Pribatuko Herri-Izaikiek eta Herri-Baltzuek Ogasun eta Finantza Sailari igorri baharko dizkioten ekonomi eta dirubide-aldetikako argipideak aldatzen direneko Ogasun eta Finantza Sailaren 1987.eko abenduaren 22ko Agindua. AZKEN XEDAPENNAK Lehenengoa.- Agindu hau osabideratzeko arauak emateko ahalmena ematen zaio Kontuhartzailetza Zuzendaritzari. Bigarrena.- Agindu honetan ematen diren arauak argitaratzen diren egunaren biharamonean jarriko dira indarrean eta hemen esaten dena ezarriko zaien lehenengo argipideak laugarren hiru hilabetekoari eta 1991.eko abenduaren 31n amaitutako ekonomi urte osoko kontuei buruzkoak izango dira. Vitoria-Gasteiz, 1991ko abenduak 30. Ogasun eta Finantza Sailburua, JOSE LUIS LARREA JIMENEZ DE VICUÑA.I ERASKINA TABLA TABLAII. ERASKINA / AXEXO II TABLAIII. ERASKINA TABLA IV. ERASKINA TABLAV. ERASKINA TABLA VI. ERASKINA TABLA VII. ERASKINA TXOSTENAREN EDUKIA 1.- Urteko kontuak aurkezteko oinarriak. a) Irudi zintzoa: - Irudi zintzoa erakusteko, kontaduritzan legezko erabakirik ez ezartzeko izandako ohiz kanpoko arrazoiak eta jokaera horrek enpresaren ondare, dirubidezko egoera eta ondurioei buruz duen eragina. - Barne jaso beharreko osagarrizko argitasunak, irudi zintzoa erakustekotan legezko erabakiak ezartzea nahikoa ez denean. b) Kontaduritzazko printzipioak: - Nahitaezko kontaduritza-printzipioren bat ez ezartzea arrazoitzen duten ohiz kanpoko arrazoiak. - Ezarritako aukerako kontaduritza-printzipioak. c) Argitasunen alderaketa: - Aurreko ekonomi urtearen kontu-garbiketaren egitura eta galera-irabazien kontua aldatzea arrazoitzen duten ohiz kanpoko arrazoiak. - Ekonomi urteko kontuak aurrekoekin alderatzea eragozten duten zergatien azalpena. - Aurreko ekonomi urteko zenbatekoen egokitzearen azalpena alderaketa errazteko eta, osterantzean, egokitze honen egin-ezina. d) Diru-atalen taldekatzea. Kontu-garbiketan edota galera-irabazien kontuan taldeka jarritako diru-atalen xehakapena. Ez da beharrezkoa izango aurreko argitasunak aurkeztea baldin banantze hori txostenaren beste zati batzutan ageri bada. e) Zenbait diru-ataletan bildutako osagaiak. Kontu-garbiketaren bi diru-atal edo gehiagotan jaso-ta dauden ondarezko osagaien ezagutarazpena zenbat jotzen duten esanez, hala nola diru-atalak eta haietako bakoitzean barne jasotako zenbatekoa zehaztuz. 2.- Ondorioen banaketa. - Etekinak banatzeko saloari buruzko argitasunak, honako erabide honi jarraiki: Banaketako oinarriak Zenbat Galera-irabaziak Gerakina Borondatezko gordekizunak Beste gordekizunak. ................ Guztitara.............. Banaketa Zenbat Legezko gordekizunetara Berarizko gordekizunetara Borondatezko gordekizunetara ...................(e)tara Akzio-sarietara ..................(e) tan Aurreko ekonomi urteetako galerak ordaintzera... Guztitara ............ - Ekonomi urtean gerora-ordaintzeko akzio-sariak banatzeari dagokionez, haien zenbatekoa eman beharko da jakitera eta behar adinako diru-eskuera badela agerterazteko arauz egindako ohartematezko kontaduritza egoera jaso. - Akzio-sariak banatzeko mugapenak. 3.- Balioa neurtzeko arauak Honako diru-ataloi buruz ezarritako kontaduritzazko erizpideak azalduko dira: a) Irekitze-gastuak; kontu bakoitzarentzat erabilitako domugintza, kitapen eta, hala balegokio, garbiketaerizpideak adieraziz. b) Mugiezineko gauzazkoez besteko ondasunak; kontu bakoitzarentzat erabilitako domugintza, kitapen, emenio eta, hala balegokio, garbiketa-erizpideak adieraziz. Hala balegokio, bost urtez goitiko aldian merkataritza-baltzaren kitapenaren zuribidea. c) Mugiezineko; kontu bakoitzarentzat honako hauei buruzko erizpideak adieraziz: - Kitapena eta emendio-izendapena. - Korrituen domugintza eta trukeko aldeak. - Zabaltze, berritze eta hobetze-gosteak kontaduritzan sartzea. - Baltzuak bere mugiezineko ondasunentzat egindako lanen gosteak zehaztea. - Baltzu-ondasunetan zenbateko zehatzez ageri diren mugiezineko gauzazko ondasunetan diru-atalak. - Lege baten babespean egindako balio-egunekotzeak. - Mugiezineko gauzazko ondasunen dirubidezko alogera-hitzarmenak kontaduritzan sartzea. d) Balore mugikorrak eta antzeko dirubidezko beste diru-ezartze batzu, epe laburrean eta luzean bereiziz; kontu bakoitzarentzat balioaz neurtzeko erizpideak adieraziz, eta bereziki balioa neurtzeko zuzenketei buruz erabilitakoak zehaztuz. e) Merkataritzakoez besteko maileguak, epe laburrean eta luzean bereiziz; kontu bakoitzarentzat balioa neurtzeko erizpideak adieraziz, eta bereziki balioa neurtzeko zuzenketetan erabilitakoak zehaztuz eta, hala balegokio, geroagokoen korntuen ondorioei eratxikitzea. f) Errekeituak; kontu bakoitzarentzat balioa neurtzeko erizpideak adieraziz, eta bereziki balioa neurtzeko zuzenketei buruz erabilitakoak xeheki emanez. Gainera, baltzu-ondasunetan zenbateko zehatzez ageri diren diru-atalen balioa neurtzeko zehaztuko dira. g) Baltzuaren eskutan dauden berenezko akzioak. h) Dirulaguntzak; ondorioei eratxikitze-politika adieraziz. i) Bizisari eta antzeko betebeharrentzako emendioak; kontabilizatze-politika adieraziz eta babestutako arrisku bikoitza ikertu eta hainbatzeko bidea orohar azalduz. j) Beste emendio batzu, kontabilizatze-politika adieraziz eta aipatu emendioetan jasotzeko arriskuak zein gastuak ikertu eta hainbatzeko bidea orohar azalduz. k) Zorrak, epe labur eta luzean bereiziz; kontu bakoitzarentzat balioa neurtzeko erizpideak adieraziz; eta bai korritu zein geroagoko hobariengatikako gastuak garbitzekoak ere. l) Baltzuekiko zerga; haiek kontaduritzan sartzeko erizpideak adieraziko dira. m) Estranjeriako dirutan egindako tratua; honako hau adieraziko da: - Estranjeriako dirutan dauden aldaroak balioesteko erizpideak. - Gaurregun zein hasieran estranjeriako dirutan egindako ondare·gaiek pezetatan duten truke-mota haztatzeko erabilitako bidea. - Trukeko aldeak kontabilizatzeko erizpideak. n) Diru-sarrerak eta gastuak. 4.- Irekitze gastuak Idazpuru honetan azken ekonomi urtean zehar sartutako kontu bakoitzaren mugimenduaren azterketa; honako hau adieraziz: · Hasierako aldaroa · Gehiketak · Kitapena · Garbiketa · Azken aldaroa Garrantzizko diru-atalen bax balitz, duen izaera zein zenbatekoagatik, gehigarrizko argitasunak emango dira. 5.- Mugiezineko gauzazkoez besteko ondasunak Idazpuru honetan sartutako kontu bakoitzaren azterketa, hala nola ekonomi urtean zehar bakoitzak pilatutako kitapen eta emendioena ere; honako hau adieraziz: · Hasierako aldaroa · Gehiketak edo izendapenak · Beste kontu batetik aldatzeagatikako gehikuntzak. · Beherapenak edo murrizteak · Beste kontu batera aldatzeagatikako gutxitzeak · Azken aldaroa Garrantzizko alderdirik izanez gero, zehaztu eta haien erabilerari (patenteak, baimen-uzteak, etabar), amaiera-egunari eta kitapen-aldiari buruzko gehigarrizko argitasunak emango dira. 6.- Mugiezineko gauzazko ondasunak 6.1. Idazpuru honetan sartutako kontu bakoitzaren mugimenduaren azterketa, hala nola ekonomi urtean zehar bakoitzak pilatutako kitapen eta emendioena ere: · Hasierako aldaroa · Gehiketak edo izendapenak · Beste kontu batetik aldatzeagatikako gehikuntzak · Beherapenak edo murrizteak. · Beste kontu batera aldatzeagatikako gutxitzeak · Azken aldaroa Egunekotzeak egiten direnean, hau adierazi beharko da: - Baimentzen duen legea. - Kontu bakoitzarentzako balio-gehitzeuen zenbatekoa, eta bai pilatutako kitapenen gehitzearena ere. - Egunekotzearen eragina kitapenarentzako izendapenarekiko eta, beraz, hurrengo ekonomi urteko ondorioarekiko. 6.2. Honi buruzko argitasunak: - Ekonomi urtea bukatzean pilatu ta lege baten babespean egindako balio-gehitzearen garbien zenbatekoa eta aipatu balio-gehitzearen eragina kitapena· rentzako eta emendioioentzako izendapenari buruz ekonomi urtean. - Dirubidezko alogeraz edukitako ondasunei buruz· ko argitasunak: ondasun horien hasierako gostea, eroste-aukeraren balioa kanpo utzirik, hitzarmenaren iraupena, igarotako urteak, aurreko urteetan eta ekonomi urtean ordaindutako sariak, ordaintzeko dauden sariak eta eroste-aukeraren balioa. - Osagai-sortaka erabilitako kitapen-biderkariak. - Taldearen enpresei erosi ta mugiezineko gauzazko ondasunetan egindako diru-ezartzeen ezaugarriak, haien kontaduritza-balioa eta bakoitzak pilatutako kitapena adieraziz. - Espainiako lurraldetik kanpo egon ta mugiezineko gauzazko ondasunetan egindako diru-ezartzeen ezaugarriak, haien kontaduritza-balioa eta bakoitzak pilatutako kitapena adieraziz. - Ekonomi urtean domuturiko korritu eta trukeko-aldeen zenbatekoa. - Ustiaketari zuzenean eratxiki gabeko mugiezinaren ezaugarriak haien kontaduritza-balioa eta bakoitzak pilatutako kitapena adieraziz. - Erabat kitaturiko, teknikoki zeharkituriko edota erabili gabeko ondasunen zenbatekoa eta ezaugarrika. - Bermeei eta itzulpeneei eratxikitako ondasunei buruzko argitasunak. - Mugiezineko gauuzazko ondasunekin zerikusia izan ta hartutako dirulaguntzak eta emaitzak. - Erosteko agintza irmoak eta dirubide-iturri somagarriak, hala nola saltzeko agintza irmoak ere. - Mugiezineko gauzazko ondasunei dagokien ajolazko beste edozein argitasun, esate baterako, alogerak, aseguroen erantzumena, auziak, bahikuntzak eta antzeko egoerak. 7.- Dirubidezko mugiezinak 7.1. Idazpuru honetan sartutako kontu bakoitzaren eta honek ekonomi urtean izandako emendioen mugimenduaren azterketa, bai epe luzeko eta bai epe laburreko, honako hau adieraziz: · Hasierako aldaroa · Gehitzeak edo izendapenak · Beste kontu batetik aldatzeagatikako gehikuntzak · Beherapenak edo murrizteak · Beste kontu batera aldatzeagatikako gutxitzeak · Azken aldaroa 7.2. Honi buruzko argitasunak: - Baltzuak zuzendaria edota zeharka, gutxienez ere, Bursan kotizatzen duten haiengatik kapitalaren %3 eta %20 gainerakoagatik daukan enpresen izena eta egoitza. · Haien ihardute-arloak · Zuzenean eta zeharka daukaten domuaren zatia, biak bereiziz. · Azken ekonomi urteko domuaren, gordekizunen eta ondorioaren zenbatekoa, agiz bestekoak xekekatuz. · Liburuen arabera domuan dagoen partekizunaren balioa. · Ekonomi urtean hartutako akzio-sariak. · Akzioek Bursan kotizatzen duten ala ez adierazi eta, hala belegokio, ekonomi urteko azken hiru-hilabetearen azken kotizazioa eta kotizazioa ekonomi urtea bukatzean. Puntu honetan eskatutako argitasunak bakar-bakarrik isilpetu litezke baldin haien izaera dela eta kalte larriak eragingo balizkiete gai dituzten baltzuei; hori gertatuz gero isilpetze hori arrazoitu behar litzateke. - Aurreko puntuko argitasun horiek, elkartutako enpresei buruz. - Balore mugikorrak eta antzeko beste dirubidezko diru-ezartzeak, entregatuak edota bermeei atxikitakoak. - Akziozko Baltzuen Legearen Idazkera Eraberrituaren 86. atalean agindutakoa beteaz, zuzenean zein zeharka, %10etik gora partizipaturiko baltzuei egindako jakinerazpenak. . - Erosteko agintza irmoak eta dirubide-iturri sumagarriak, eta bai saltzeko agintza irmoak ere. - Ekonomi urtea bukatu ta hurrengo bost urteetako bakoitzean amaitzen diren dirusari bereango eta antzeko baloreen zenbatekoa, eta gainerakoak haien azken epe-mugararte; jaulkitzaileka bereiziz (taldearen enpresak, elkartutako enpresak eta bestelakoak) - Balore mugikorren eta antzeko beste dirubidezko diru-ezartze batzuren xehekapena bideraturik dauden diru-motaren arabera, eta hala balegokio, diren trukeko aldeen erantzumena, taldearen enpresek, elkartutako enpresek eta bestelakoek jaulkitakoak bereiziz. - Zorpidetu ta eskuratu gabeko korrituen zenbatekoa. - Dirusari bereango baloreen eta antzeko bataz-besteko emankortasun-neurria, kideko taldeka eta, beti ere, taldearen enpresek, elkartutako enpresek eta bestelakoek jaulkitakoa bereiziz. - Balore mugikorrei eta antzeko beste dirubidezko diru-ezartze batzuri dagokien ajolazko beste edozeinb argitasun, esate baterako, auziak, bahikuntzak eta. 8.- Merkataritzakoez besteko maileguak Honi buruzko argitasunak, epe laburra eta luzea bereiziz: - Estranjeriako dirutan egindako maileguen xehakapena hitzarturik dauden diru-motaren arabera eta, hala balegokio, diren trukeko aldeen erantzumena. - Ekonomi urtea bukatu ta hurrengo bost urteetako bakoitzean amaitzen diren mailegunen zenbatekoa, eta bukatu arte gainerakoetan, taldearen enpresen, elkartutako enpresen eta bestelakoen arabera bereiziz. - Bermeei atxikitako maileguak. - Enpresak emandako maileguak direla eta hartutako edozetariko bermeen ezaugarriak eta zenbatekoa (bermatzeak, gaudimenak, bahikinak, jabetza-gordekizunak, berreroste-ituneak eta). - Zorpidetu ta eskuratu gabeko korrituen zenbatekoak. - Maileguen jabetasun, erabilgarritasun edota balioneurketari datxekion ajolazko edozein argitasun, esate baterako, auziak eta honen irudikoak. 9.- Errekeituak Honi buruzko argitasunak: - Erosteko eta saltzeko agintza irmoak, hala nola errekeituei dagozkien geroko hitzarmenei buruzko argitasunak ere. - Berme, gaudimen gisa uzte, bahitura etz antzeko beste arrazoiak direla eta diren errekeituen erabilgarritasunaren mugak, zer diru-atali datxezkien eta zer eragina duten denboran, adieraziz. - Baltzu-ondasunetan zenbateko zehatzez ageri diren errekeituen zenbatekoa. - Errekeituen jabetasun, erabilgarritasun edota balio-neurketari datxekion ajolazko beste edozein argitasun, esate baterako, auziak, aseguroak, bahikuntzat eta. 10.- Berenezko diru-baltzak 10.1. Idazpuru honetan sartutako kontu bakoitzaren mugimenduen azterketa; gehikuntzen etorburuak eta gutxitzeen zergatiak adieraziz, eta bai aurreneko eta azkeneko aldaroak ere. Berenezko Akzioak diru-atalaren mugimendua ere jasoko da. 10.2. Honi buruzko argitasunak: - Akzio-kopurua eta haietariko bakoitzaren izeneko balioa, akzio-motaka bereiziz, hala nola haiei emandako eskubideak eta agian dauzkaten mugapenak ere. Orobat, hala balegokio, egiteko dauden ordainkizunak eta hauek ordain erazteko eguna adieraziko dira akzio mota bakoitzarentzat. - Dabilen domua handiagotzea, hau: hartzeko akzio kopurua, haien izeneko balioa, jaulkitze-hobaria, hasierako ordainkizuna, ekarriko dituzten cskubideak eta izango dituzten mugapenak; hala nola hartzeko lehentasunezko eskubiderik baden ala ez afziodun zein zoragiridunen alderako; eta hartzeko emandako epea. - Akziodun-batzarrak administratzaileek ibilian jar dezaten baimendutako domuaren zenbatekoa, baimen hori noiz arte hedatuko den adieraziz. - Sortzaile aldeari erantsitako eskubideak, gozamentxartelak, zor-agiri bihurgarriak eta antzeko jabe-agiriak edo eskubideak, zenbat diren eta ematen dituzten eskubideen hedadura adieraziz. - Gordekizunen erabilgarritasuna mugatzen duten baldintza bereziak. - Baltzuak edo horren ixenean ari den bitartekoak dituen berenezko akzioen zenbakia, balio nominala eta batezbesteko eroste-prezioa, aurrikusitako azken zertarakoa eta berenezko akzioak erosteagatik gordekizunen zenbatekoa bereiziz. - Beste baltzu batek duen domu zatiari buruzko argipidea, hala balegokio. - Balore-azokan onartutaku baltzuaren akzioak. 11.- Dirulaguntzak - Hartutako dirulaguntzei buruzko baldintzak eta zenbatekoari buruzko argipidea. 12.- Zahar-saritako eta antzerako betebeharretako emendioak 12.1. Kontu honek urtean zehar izandako gorabeheren azterketa, iharduneango lanarigoari eta gozamensaridunei dagozkien emendioak bereiziz, honako hauek aipatuz: · Hasierako aldaroa · Dirubaltzak, jatorria bereiziz · Erabilpenak · Azken aldaroa 12.2. Honako hauei buruzko argipidea: - Babespeko arriskuak - Erabilitako domugintza-moeta. 13.- 1 taldeko gainontzeko emendioak 13.1. Urtean zehar kontu bakoitzak izandako mugimenduaren azterketa, honako hauek aipatuz: · Hasierako aldaroa · Dirubaltzak · Erabilpenak · Azken aldaroa 13.2. Erantzumenpeko arriskuei eta gastuei buruzko argipidea. 14.- Merkataritzaz besteko zorrak Epe iuzea eta laburra bereiziz, honako hauei buruzko argipidea: - Urte amaieratik abiatuta ondorengo urte bakoitzean bukatzen diren zorren zenbatekoa eta hoien kentzea, taldeko enpresak, bateratutako enpresak eta gainontzekoak bereiziz. Xehetasun hauek banaka emango dira zorrekiko diruatal bakoitzari dagokionez, kontu garbiketari buruzko lege-eskemaren arabera. - Benetako bermea duten zorren zenbatekoa. - Zein dirutan akurapenak eginik daudenaren arabera estranjeri dirutan zorren banaketa egitez eta, hala balegokio, trukeko aldeekiko erantzumena. - Beherapen arloetan eskuerango zenbatekoa, halaber enpresari emandako malgu-polizak eta hoien mugapenak. - Zorra sortu eta ordaindu gabeko dirubide-gastuen zenbatekoa. - Urte amaieran ateratako bonu eta obligazioei buruzko zehaztapena, bakoitzaren ezaugarririk garrantzitsuenak banatuz (korritua, bermak, baterakizuntasun baldintzak, etabar). 15.- Zergapidezko egoera - «Herri-Administraritzak» deritzan izenpurupeko aldaroaren xehetasuna. - Urteko kontaduritza-emaitzaren eta zergapidezko emaitzaren arteko desberdintasunari buruzko argipidea. BALTZUEKIKO ZERGAPIDEEN ZERGAGAIA ETA EMAITZA BAKERKARTZEA Urteko kontaduritza-emaitza .................................. Gehikuntzak Gutxitzeak Etengabeko aldeak ....................................... Aldi-baterako aldeak: - urtean hasitakoak ..................................... - aurreko urteetan hasitakoak ................................. Aurreko urteetako zergagai ezezkoiekiko ordezkoa ............ (..) Zergagaia (azken emaitza) ........ - Horrezaz gain, honako argipide hau eman beharko da: · Urteari eta aurreko urteei eratxikitako zergapidezko zorraren eta urte hauengandik ordaindutako edo ordaindu beharreko zergapidezko zorraren arteko aldea, alde horrek etorkizuneko zergapidezko zorrari dagokionez garrantzirik duenaren heinean. · Zergapidezko kitapenik gabeko aurreko zergagai ezezkoiak, hori egin ahal egiteko baldintzak eta epea jarriz. - Urtean zehar erabilitako zergapide-bultzagarrien zenbatekoari eta horien izateari buruzko argipidea, hots, diruezarketarekiko desgrabazioak eta murriztapenak, lanbidea sortzeagatik, etabar., eta bai kentzeko daudenak ere. - Zerga-bultzagarriei buruz emandako hitzak. - Zergapidetza-arakaketa egin daitekeeneko urteak. - Ezein gainontzeko argipide garrantzitsu zergapidezko egoerari dagokionez. 16.- Bitartekoekin hitzarmendutako bermak eta gainontzeko ustezko zorpideak - Bitartekoekin hitzarmendutako bermen zenbateko osoa, eta bai kontu-garbiketako zorretan sartutako zenbatekoak ere. Argipide hau berma-moetak banatuz egingo da eta taldeko enpresekin, bateratutakoekin eta gainontzekoekin lotutakoak bereiziz. - Ustezkoen izakera, zenbaketa neurtzeko sistema eta zein egileren menpe dagoen, ondarearekiko eta emaitzekiko agizko ondorioak zehaztuz; hala balegokio, neurketa hau galerazten duten arrazoiak jarriko dira eta bai dauden arrisku gutxienak eta gehiengoak ere. 17.- Dirusarrerak eta Gastuak Honako hauei buruzko argipidea: - Taldeko eta bateratutako enpresekin egindako salerosketak, honako xehetasun hauek emanez: · Egindako erosketak eta erosketen itzulpena eta « rappelak». · Egindako salmentak eta erosketen itzulpena eta « rappelak». · Hartutako eta emandako zerbitzuak. · Ordaindutako eta egaritako mozkinak. · Akzio-sariak eta banatutako gainontzeko irabaziak. - Estranjeri dirutan egindako salerosketak, erosketak, salmentak eta hartutako eta emandako zerbitzuak bereiziz. - Baltzak bere ohizko ekintzen barruan burututako aleen koputu garbiaren banaketa, ekintzak mailaka jarriz, eta bai geografi merkatuka. Gai honi buruz eskatutako argipidea kentzea zuritu egin beharko da, horien izaera dela eta gizarteari kalte handiak ekar diezaiokeenean. - Ohiz kanpoko dirusarrerak eta gastuak, aurreko urteei dagozkien dirusarrerak eta gastuak barne. - Mugiezineko salmenten zerrenda lortutako emaitzen xehetadunak emanez (galera edo irabazia). 18.- Gainontzeko argipidea Honako hauei buruzko argipidea: - Urtean zehar Administraritza-erakundeko kideek jasotako lan-sarien, egun-sarien eta ezein moetatako ordainsarien zenbatekoa, zergatia dena dela. Argipide hau modu orokorrean eta ordaintzezko zernolakoka emango da. - Administraritza-erakundeko kide taldeari emandako mailegu eta diru-aurrerapenen zenbatekoa bereiztuko da, korritu-moeta, funtsezko baldintzak eta itzulitako zenbatekoak aipatuz, eta bai haien kontura berma gisa leporatutako betebeharrak ere. - Administraritza-erakundeko oraingo eta lehengo kideentzako bizitza-aseguruaren eta zahar-sariaren arloan leporatutako betebeharren zenbatekoa. Argipide hau orohar emango da eta giza zerbitzuak banatuz. - Urtean zehar lana eman zaieneko gizabanakoen batasbestekoaren kopurua, mailaka banatuz, eta kopuru osoa banaketa berarekin, eta aurreko urteko argipidearen eretzean: TABLA - Administraritza-erakundearen osaketa urtearen amaieran: Izena Kargua - Euskadiko Autonomi Elkarteko Erakunde-mailako Administraritza osatzen duten beste Erakunde eta Baltzuekin egindako akurapen guztien zerrenda. 19.- Ixtearen ondorengo gertakizunak - Ixtearen ondorengo gertakizunei buruzko argipide osagarria aipatu egunera urteko kontuei eragiten ez dietenak, baina horiek ezagutzea dirubideketa-txostenaren gozamendunei baliagarri izan daitezenak. - Iharduneango enpresaren erabilpenari eragin diezaioten kontuen ixtearen ondoren gertatutakoei buruzko argipide osagarria. 20.- Dirubideketa-taula Urtean lortutako dirubideketa-eskuarteak zehaztuko dira, eta bai horien ezarpena eta erabilpena ere eta akurapen horien eragina indarrean dagoen domuari dagokionez. ' Ondorio hauetarako bete beharko da erantsitako eredua. DIRUBIDEKETAKO TAULA TABLA VIII. ERASKINA TXOSTENAREN EDUKIA, LABUR EMANDA. 1.- Urteko kontuak aurkezteko oinarriak a) Irudi garbia: - Irudi garbia azaltzeko kontularitza arloan erabakitakoak ez erabili izateko berariazko arrazoiak, eta horrela iharduteak ondarearekiko, finantza-egoerarekiko eta enpresaren emaitzekiko izan duen eragina. - Irudi garbia azaltzeko erabakiak erabiltzea nahikoa ez denean sartu behar den informazio osagarria. b) Kontularitza oinarriak: - Derrigorrezko kontularitza-oinarri bat ez erabiltzeko barariazko arrazoiak, eta ondarearekiko, finantzaegoerarekiko eta emaitzekiko eragina azaltzea. c) Informazio erkaketa: - Aurreko urteko galketen-kontu eta kitapen-egitura aldatzeko berariazko arrazoiak. - Urte honetako kontuak eta aurreko urtekoak elkarrekin ez alderatzeko arrazoiak azaltzea. - Erkaketa samurrago egiteko, aurreko urteko kopuruen egokitzea azaltzea eta, bestela, egokitze hori ez egiteko ezina. d) Hainbat ataletan jasotako osagaiak: Ondarea osatzen duten gaiak izendatzea. haien zenbateko eta guzti, kitapeneko bi edo atal gehiagotan jasota daudenak, horiek eta honetako bakoitzaean sartutako zenbatekoak izendatuz. 2.- Emaitzak banatzea: - Irabaziak banatzeko saloari buruzko informazioa, honako eskema honen arabera: Banaketarako oinarriak Zenbatekoa Galerak eta irabaziak Gerakina Borondatezko gordekizuna Beste zenbait gordekizun ................................. Guztira............... ............... Banaketa Legezko gordekizunentzako Berariazko gordekizunentzako Borondatezko gordekizunentzako ................................................tzako Akzio-sarientzako ................................................tzako Aurreko urteetako zorrak berdintzeko .......................................... Guztira.............................. - Urtean akzio-sari banaketarik izango balitz, haien zenbatekoa adierazi eta behar adina ordainkizun izatea agerian uzteko derrigorrez egindako aurretiazka kontuen egoera-orria ere sartu egin behar da. - Akzio-sarien banaketarako mugaketak. 3.- Balioeapen-arauak Ondoren adieraziko diren ataletan erabilitako kontularitza irizpideak izendatuko dira: a) Ezartze-gastuak: kontu bakoitzean erabilitako domugintza, kitapen eta, halakorik balegokio, saneamentu irizpideak adieraziz. b) Gauzazkoz besteko mugiezinak: kontu bakoitzean erabilitako domugintza, kitapen eta, hala balegokio, saneamentu irizpideak adieraziz. Halakorik balegokio, merkataritza baltzaren kitapena bost urteko epea baino luzeagoan. c) Gauzazko mugiezinak: kontu bakoitzean honako hauei buruzko irizpideak adieraziz: - Kitapen eta hornikuntzak izendatzeari buruzkoak. - Korrituen domugintza eta harturen aldaketei buruzkoak. - Handitze, berritze eta hobetze-kostuen kontularitzari buruzkoak. - Mugiezinetan baltzuek egin dituzten lanen kostuak zehazteari buruzkoak. - Hainbateko jakin batekin ogasunean bilduta dauden gauzazko mugitzinen atalei buruzkoak. - Lege batean babesean egindako balio-gaurkotzeari buruzkoak. - Gauzazko mugiezinen dirubidezko aloger-hitzarmenen kontularitzari buruzkoak. d) Higigai-balore eta antzeko beste zenbait diruezarketa, epe motz eta luzerakoak bereiz direla; kontu bakoitzean balioespen, eta, bereziki, balio-zuzenketei buruz erabilitako irizpideak adieraziz. e) Merkataritzaz besteko maileguak, epe motz eta luzerakoak baereiz direla; kontu bakoitzean baliospen eta, bereziki, balio-zuzenketei buruz erabilitako irizpideak adieraziz eta, hala balegokio, gerokotutako korrituek emaitzei egoztearenak. f) Salgaiak, kontu bakoitzean balioespen irizpideak adieraziz, eta bereziki balio-zuzenketei buruzkoan erabilitakoak zehaztuz. Gainera, ogasunean hanibateko jakin batekin bilduta dauden atalen balioespen-irizpideak ere zehaztu egingo dira. g) Baltzuaren esku dauden akzioak, bereak. h) Dirulaguntzak, emaitzekiko egozketa-politika adieraziz. i) Pentsiotarako eta antzeko betebeharretarako jota dauden hornikuntzak; kontularitza-politika adieraziz eta betetako arrisku guztien hainbaketa eta balio-emate metodoaren azalpen orokorra eginez. j) 1 saileko beste hornikuntza batzu; kontularitzapolitika adieraziz eta hornikuntza horietan jasotako gastu edo arriskuen hainbaketa eta balio-emate metodoaren azapen orokorra eginez. k) Zorrak, epe motzerakoak eta luzerakoak bereiz direla; kontu bakoitzean balioespen irizpideak adieraziz; eta baita gerokotutako hobari edo korrituengatikako gastuen saneamenduari buruzkoak. l) Baltzu-zerga; haren kontularrtza egiteko erabili diren irizpideak adieraziko dira. m) Kanpoko dirutan egindako eskualdaketa. honako hau adieraziko da. - Kanpoko dirutan izandako aldaroen balioespenirizpideak Orain edo hasieran kanpoko dirutan adierazitako ondare-osagaiak pezetatan jartzeko erabili den truke neurria ateratzeko ihardunbidea. - Diru-aldaketen gora-beheren kontularitza-irizpideak. n) Sarrera eta gastuak. 4.- Ogasun mugiezinekoa Ogasun mugiezineko atalen gorabeheren azterketa, kitapen laburraren arabera, atal bakoitzean hornikuntza eta kitapenak bereiz direla, honako hauek adieraziz: ·Hasierako aldaroa. ·Gehigarriak. ·Bajak. .Azken aldaroa. 5.- Baltza-domua Akzio mota zenbait egonez gero, kopurua eta bakoitzaren izeneko balioa adieraziko da. Halaber, akziodunen osaketa adieraziko da. 6.- Zorrak Baltzuak dituen bost urte baino. zaharragoko zer guztien zenbateko osoa, eta baita ondasunezko bemea duten zer guztiena ere, era eta izaera adieniz. 7.- Taldearen baitako eta elkartutako enpresak Zuzenean edo zeharka, gutxienez enpresako domuaren ehunetik hiru, balore-azokan sartuta dauden enpresak izanez gero, edota gainontzekoetan ehunetik hogei baltzuak duen enpresen izen eta egoitza. 8.- Horietaz besteko informazioa Honako hauei buruzko informazioa: - Soldata, egun-sari eta urtean zehar administrazioorganuko dideek, bat dela edo bestea dela, zorpidetutako edozein ordain-sariren zenbatekoari buruzkoa. - Administrazio-organuko kideei emandako mailegu eta diru-abantzuen zenbatekoak bereiz jarri beharko dira; korrituen neurri, oinarrizko ezaugarriak eta itzulitako kopuruak eta baita haien pentzutan bermetzat hartu dituzten betebeharrak ere adierazi egingo dira. - Administrazio-organuko kideentzat, lehengoentzat eta oraingoentzat, pentsio eta bizitza-aseguruetarako hartu diren betebeharren zenbatekoa. Informazio hau bere osoan hartuta emango da eta zerbitzu bakoitza bereiz dela. - Bataz beste urtean lanean aritu direnen kopurua, mailaz-maila banatuta, eta kopuru osoa banaketa berbera eginez, eta aurreko urteko informazio berberarekiko alderaketa eginez. - Urtearen bukaerako Administrazio Batzordearen osaketa. Izena Kargua - Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioko beste Herri-Elkarte eta Erakundeekin izandako eragiketa guztien zerrenda. - Saldutako mugiezinen zerrenda, salketan izandako emaitza zehaztuz (galera ala irabazia). 9.- Informazio osagarria Aurkeztu behar diren urteko kontuak ulertzea samurtzeko behar den beste edozein informazio adierazi beharko da; beti ere, ondarearen irudi garbia, finantzen eta emaitzen egoera erakutsi aldera. 10.- Finantzabido-taula Ohizko txostenean erabiltzen den ereduaren antzekoa aurkeztuko da.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Indargabetzen du: Herriogasun eta Dirubideetarako Sailaren 1987.eko Abenduaren 22ko AGINDUA, Merkataritza-Erakunde Burujabeek, Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Izaikiek eta Herri-Baltzuek, Herriogasun eta Dirubideetarako Sailera bidali behar dituzten ekonomia-dirubidezko
- Indargabetzen du: Herriogasun eta Dirubideetarako Sailaren 1987.eko Abenduaren 22ko AGINDUA, Merkataritza Erakunde Burujabeek, Norbanako-alorreko Legepeko Herri Izaikiek eta Herri-Baltzuek, Herriogasun eta Dirubideetarako Sailera bidali behar dituzten ekonomia dirubidezko