Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 1991ko urriaren 4ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailbusuarena, Euskararen Gaitasun Agiriaren 1992ko programa eta azterketa-eredua finkatzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 231
  • Hurrenkera-zk.: 3467
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1991/10/04
  • Argitaratze-data: 1991/11/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Euskararen Gaitasun Agiriari buruzko 1982ko irailaren 20ko (EHAA: 1982/11/6) Aginduak azterketaren programa eta azterketa-eredua jakin araztearen ardura Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari dagokiola adierazten du bere 1. atalean. Horren ondorioz, honako hauXEDATU DUT: 1. atala.- 1992an egingo diren Euskararen Gaitasun Agiriaren azterketetarako programa honako liburuok osatzen dute: - Euskararen Gaitasun Agiria: Programa (Glotodidaktika-lanak 7, Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusiak argitaratua, azken argitalpena); - Euskaltzaindiak Batasunerako Eskaini Dituen Erabakiak (Glotodidaktika-lanak 8, Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusiak argitaratua. Azken argitalpenak Euskaltzaindiak maileguzko hitz berriei buruz hartu dituen erabakiak jasotzen ditu). 2. atala.- Lehen atalean aipatzen den lehen liburuan agertzen den azterketa-eredua honako aldaketokin ematen da ontzat: 2.1 Atariko proba 2.1.1. Idatzizko eta ahozko azterketetan parte hartu ahal izateko, aukera anitzeko galdekizunaz osatutako atariko proba bat gainditu behar du azterketariak; 2.1.2. Galdekizun horrek ehun galdera izango ditu, bakoitzak lau aukera dituela, entzutezko ulermeneko galderetan izan ezik (hiru aukera soilik); 2.1.3. Atariko probak ordubete iraungo du, gehi entzutezko ulermeneko zinta pasatu eta horri dagozkion galderak erantzuteko behar den denbora; 2.1.4. Entzutezko ulermena neurtzeko galderak gehienez 18 izango dira; 2.1.5. Entzutezko ulermena neurtzeko galderei dagokien zinta, osorik eta zuzen, behin bakarrik entzun ahal izango da; 2.1.6. Beste galderek euskararen erabilera zuzen eta egokiaren edozein alderdirekin izan dezakete zer ikusirik; 2.1.7. Erantzun zuzen bakoitzeko, puntu bana emango zaio azterketariari. Erantzun okerrengatik ez da punturik kenduko; 2.1.8. Gainditze-muga 75 puntukoa izango da; muga hori berdintzen edo gainditzen duen orok azterketaren hurrengo zatira aurkeztu ahal izango du bere burua, inolako 'numerus clausus'ik gabe 2.1.9. Aurreko puntuaren arabera azterketaren hurrengo fasera pasa direnen kopurua galdekizun hori bete dutenen % 50era iristen ez bada, onartuen multzoa zabaldu egingo da. Horra nola: 75 puntuko gainditze-mugara iristen ez diren hurrengo azterketariak ere onartu egingo dira, gainditze-portzentaia %50 horretara hurbildu arte; 2.1.10. Gaindituen multzoa horrela zabalduta hurrengo azterketara pasatu beharrekoen kopurua %50era zehatz biltzen ez bada (hamartarrak biribildu ondoren), honela jokatuko da: gaindituen kopurua portzentaia horretatik hurbilen uzten duen puntu-kopurua hartuko da gainditze-mugatzat; 2.1.11. Aurreko hamar neurriok ez dira HABEk EGA azterketara bideratzen dituen azterketarien kasuan aplikatuko. Barne-aginpideaz ezarriko ditu HABEk bere bidezko ikasketariek neurri hauen ordez bete beharko dituzten matrikulazio-baldintzak. 2.2 Ahozko eta idatzizko probak Atariko proba hau EGA azterketan txertatzearen ondorioz aho-idatzizko azterketa-zatiei begira ondoko neurriok hartuko dira: 2.2.1. Ahozko eta idatzizko azterketa-zatien ariketak eta puntuazioak honela banatuko dira: TABLA 2.2.2. Kendutako ariketoi dagokien denbora azterketari kentzen zaio: azterketa idatziak, beraz, 2 ordu eta 20 minutu iraungo du, entzutezko ulermena neurtzeko ariketa pasatzeko denbora kontuan hartu gabe; 2.2.3. Kalifikazio-taula honela geratuko da: Puntuazioa Kalifikazioa 0 Agertu gabea 0,01 - 54,99 Gutxiegi 55 - 71,99 Nahikoa 72 - 82,99 Ongi 83 - 91,99 Oso ongi 92 - 100 Bikain. 2.2.4. Beste guztian orain arteko jardupideari eutsiko zaio. AZKEN XEDAPENA Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondorengo egunean jarriko da Agindu hau indarrean. Vitoria-Gasteiz, 1991ko urriak 4. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburua, FERNANDO BUESA BLANCO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.