Arautegia
InprimatuAGINDUA, 1989.eko urriaren 3koa, Euskal Autonomi Elkartetik eramaten diren eta hiltegirako diren gizentze-txerrien identifikazio eta markaketari buruzkoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Nekazaritza eta Arrantza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 194
- Hurrenkera-zk.: 2752
- Xedapen-zk.: 2
- Xedapen-data: 1989/10/03
- Argitaratze-data: 1989/10/16
Gaikako eremua
- Gaia: Osasun eta kontsumoa; Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Nekazaritza eta arrantza
Testu legala
Hiltegirako diren gizentze-txerriak, hala biziak nola hil ondokoak, identifikatu eta markatzeko nabaritu diren oztopoak ikusita eta Euskal Autonomi Elkarteko ustiakuntzen erregistroa eta txerrien identifikazioa eta osasunketa kanpainak arautzen dituen uztailaren 30eko 252/1985 Dekretua kontutan izanda,I honako hauXEDATU DUT: 1. atala.- Hiltegirako den edozein gizentze-txerrik tatuaia edo belarri-xafla bidezko identifikazioa eraman beharko du, Euskal Autonomi Elkartea pasaleku lez erabiltzen dutenak izan ezik. 2. atala.- Tatuaia jartzeko teknika arautzen duten baldintzak honako hauek dira: a) Lehorrezko tatuaia. b) Non: bizkarrean giltzurrun aldean, saihets-aldean edo ipurdialdean. c) Neurriak: zenbaki eta letrak, gutxienez 20 mm.ko tamainakoak. 3. atala.- Honelakoa izango da tatuaia: 1.- Lehenengo bi letrak VI, SS edo BI izango dira, abereak Arabako, Gipuzkoako edo Bizkaiko ustiakuntzetakoak direnaren arabera. 2.- Abel ustiakuntza kokatuta dagoen Lurralde Historikoari dagokion Abelazkuntza Zerbitzuak ezarriko ditu hurrengo lau zenbakiak. 4. atala. - Agindu honek, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta egun berean hartuko du indarra. Gasteiz, 1989.eko urriak 3. Nekazaritza eta Arrantza Sailburua, JOSE MANUEL GOIKOETXEA ASKORBE.