Arautegia
InprimatuAGINDUA, 1989.eko abuztuaren 1ekoa, Garraio eta Herrilan Sailburuarena, bere agintepideen ordezkotza aldibaterako Sailburuordeei emanez.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Garraioak eta Herrilanak
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 150
- Hurrenkera-zk.: 2160
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 1989/08/01
- Argitaratze-data: 1989/08/07
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak
Testu legala
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legeko IV Idazpuruak agintepideen ordezkotza ematea araupetzen du. Aipatu arau horretako 39.4, 40 eta 42 atalek, 26. atalari dagokionean, Sailburuei eskuratzen dizkieten ahalmenaz baliatuz, eta oporraldia hartzearen ondorio den kanpoaldirako, honako hau,XEDATU DUT: Lehenengo atala.- Garraio eta Herrilan Sailaren egitura organikoaren aldaketari buruzko Eusko Jaurlaritzaren uztailaren 28ko 188/1988 Dekretuaren 1 atalean, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legeko 26 atalari dagokionean, izendatutako ondorengo agintepideen iharduna Herrilan eta Garraio Sailburuordeei, batari zein besteari, eskuratzea ordezkotzan abuztuaren 7tik 26rarte: a) Legez aitortzen zaizkien agintepideetan Sailaren ordezkotza, zuzendaritza, kudeaketa eta ikuskaritza burutzea. b) Saileko organu eta agintari ezberdinen artean sortzen diren eskurantza auziak erabakitzea. c) Sailaren agintepide diren gaietan Lege Egitasmoak Jaurlaritzari proposatzea, honek onar ditzan. d) Ordenamendu juridikoak araututakoarekin bat etorriz ordezkotzan eman daitezkeen gainerakoak. Bigarren atala.- Lehenengo atalan aurrikusitako epea igaro ondoren, agintepideen ordezkotza indarrik gabe geratuko da. Hirugarren atala.- Agindu hau 1989.eko abuztuaren 7an jarriko da indarrean. Gasteiz, 1989.eko abuztuak 1. Garraio eta Herrilan Sailburua, PEDRO RUIZ DE ALEGRIA ROGEL.