Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

AGiNDUA, 1989.eko ekainaren 27koa, Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapenerako Sailburuarena, Administrazio eta Lege Arloko Euskarako ItzultzaileDiploma sortzen duena, 16/83 Legeko 6. atalean ezartzen diren ondorioetarako.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza, Justizia eta Autonomia-Garapena
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 127
  • Hurrenkera-zk.: 1851
  • Xedapen-zk.: 186
  • Xedapen-data: 1989/06/27
  • Argitaratze-data: 1989/07/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Zuzendaritzaren 1986.eko irailaren 29ko Erabakiz onartutako programa garatzen aritu izan da Administrazio eta Lege Arloko Itzultzaile Eskola; hiru ikasturteetan zehar garatu dela programa hori. Bestalde, irailaren 23ko 203/ 1986 Dekretuz sortu zen Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen barruan eratuta egon da Eskola hori hasiera-hasieratik. Ondorioz, lehenengo ikasle taldeak, ikasturte honetan amaitu ditu bere ikasketak Eskola horretan. Honako hauek kontutan hartuz: eman diren ikasketen maila eta horien iraupenaldia, eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen Errejimen Juridikoari buruzko 16/1983 Legeak eta bai aipatu den 203/86 Dekretuko 15. atalak ere, Funtzio Publikora sartzeko merezimendu-balioa izango duten egiaztagiri eta diplomak emateko ahalbideak ematen dizkiotela Erakunde horri. Ondorioz, beharrezkoa da, diploma hori sortzea. Horiek horrela, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Zuzendaritzaren proposamenez, honako hau XEDATU DUT: Lehenengoa. - «Administrazio eta Lege Arloko Euskarako Itzultzaile-Diploma» sortzea, Agindu honek hartzen duen eremu barruan eta ezartzen dituen ondorioetarako. Bigarrena.- Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Zuzendariak emango du, H.A.E.E.-ko Zuzendariaren 1986.eko irailaren 29ko Erabakiz onartu eta Administrazio eta Lege Arloko Itzultzaileen Eskolaren programa akademikoak hartzen dituen hiru ikasturteak gainditu dituzten ikasleen aldeko «Administrazio eta Lege Arloko Euskarako Itzaultzaile-Diploma» hori. Hirugarrena.- Merezimendu balioa eman ahal izango zaio «Administrazio eta Lege Arloko Euskarako Itzaultzaile-Diploma»-ri, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Publikoetako lanpostuak betctze eta horietarako langileak aukeratze-prozesuak burutzerakoan. Gasteiz, 1989.eko ekainak 27. Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapenerako Sailburua, JUAN RAMON GJEVARA SALETA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.