Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

Herrizaingo Sailburuaren 1988.eko ekainaren 7ko AGINDUA, zenbait eskumen Sailburuaren Kabinete Aholkulariari delegatuz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Herrizaingoa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 111
  • Hurrenkera-zk.: 1239
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1988/06/07
  • Argitaratze-data: 1988/06/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

1988.eko maiatzaren 9ko Euskal Herriko Aldizkari Ofizialeko 88. alean argitaratutako aipatu Aginduaren testuan hutsak egon direla ohartuta, horien zuzenketak ematen dira honen ondoren: 2627. orrialdean, 1. artikuluan, herrien zerrendan, honako hau dioenean: «Riotegui», honako hau esan behar du: «Roitegui». Orrialde eta artikulu horietan bertan eta aipatu zerrendan, honako hau dioenean «Salvatierra», honako hau esan behar du «Salvatierra (Hazi eta Mindegi-Landareetarako Zerbitzuak jarritako mugen arabera ezarritako eskualdea). 2628. orrialdean, 2. artikuluan, honako hau dioenean «...-teko ez diren patata hazkuntzei,...», honako hau esan behar du »...-teko ez diren patata hazkuntzei edo horren uztei...»Maiatzaren l9ko 209/87 Dekretuz Ertzantzaren Zuzendari Nagusiari atxiki zitzaizkion eskumenak Herrizaingo Sailburuaren esku gelditu direnez hark bere kargua uzteagatik, eskumen horiek Saileko beste Organuren bati delegatzea bidezkoa da, bere zuzendaritza eta administrazio-lanari beharrezkoa zaion eraginkortasuna emateko. Guzti horregatik, zera XEDATZEN DUT: Lehenengo.- artikulua: Ertzantzaren Zuzendaritza Nagusia hutsik egon dadin artean, Herrizaingo Sailaren Egitura Organikoari buruzko maiatzaren l9ko 209/1987 Dekretuz horri atxiki zitzaizkion zereginak betetzea, Sailburuaren Kabinete Aholkulariaren esku geldituko da. Bigarren artikulua: Delegaketa hori, Sailburuak, horretatik erator dadin edozein ekintzaren berri izatea eta erabakitzea eskatzearen kaltetan gabe izango da. AZKEN XEDAPENA Agindu hau, Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitara dadin egun berean sartuko da indarrean. Gasteiz, 1988.eko ekainak 7. Herrizaingo Sailburua, LUIS MARlA RETOLAZA IBARGUENGOlTIA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.