Arautegia
InprimatuHerriogasun eta Dirubideetarako Sailaren 1987.eko Abenduaren 22ko AGINDUA, Merkataritza Erakunde Burujabeek, Norbanako-alorreko Legepeko Herri Izaikiek eta Herri-Baltzuek, Herriogasun eta Dirubideetarako Sailera bidali behar dituzten ekonomia dirubidezko argipide txostenak aldatuz.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Ogasuna eta Finantzak
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 7
- Hurrenkera-zk.: 69
- Xedapen-zk.: 396
- Xedapen-data: 1987/12/22
- Argitaratze-data: 1988/01/13
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Ogasun; Sailak
Testu legala
Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Ekainaren 22ko 12/83 Legeak, 67, ataleko 2. txataleko b) idazatian, dioenez, ekonomia dirubideen aldetikako arta, Autonomia Elkarteko Arduralaritza Nagusiaren eta Erakundegoren mailako Arduralaritzaren ihardunaren artekaritza zaingoa egiteko moduetariko bat da. Ekonomia eta Herriogasun Sailaren 1985.eko Urriaren 8ko Aginduz, orain arte erabili den ekonomia dirubidezko argipide sistema bat ezarri zen. Sistema horretaz baliatuz izandako hazturak aholkugarri egiten du hori aldatzea eta laburtzea, bai Merkataritza Erakunde Burujabeek, Norbanako-alorreko Legepeko Herri Izaikiek eta Herri Baltzuek bere argipideak errezago eman ditzaten, eta bai argipide horien egitura eta xehetasunak gaurko beharrei egokitzeko, hori guzti hori zaingo-egitekoak hobeki betetzeko xedez. Esandakoaren ondorioz, Herriogasun eta Dirubideetarako Sailak beharrezko deritzo 1985.eko Urriaren 8ko Agindua aldatzeari. Hori dela eta, honako hau ERABAKITZEN DUT: 1. Atala: Agindu honen 4. Atalak aipatzen dituen Merkataritza Erakunde Burujabeek, Norbanako-alorreko Legepeko Herri lzaikiek eta Herri Baltzuek, Artekaritza Artezkaritzaren bitartez, atxikitzen diren ereduen arauerako honako argipide hauek bidali behar izango dituzte Herriogasun eta Dirubideetarako Sailera: - Egoeraren, Kontu Garbitasuna ( 1 Eredua). - Galeren eta Irabazien Zerrenda ( 2. Eredua). - Diru Baltzen nondikakoen eta zertarakoen zerrenda (3. Eredua). - Dirubidue Zerrendei buruzko Oharrak, I Eraskinean zehazten diren betetze arauei jarraituz. - Baltzu domuaren eta Ustiapenaren Diruegitamuak, benetako xehetasunak eta haztapen berria (4. eta 5. Ereduak). - Baltzu domuaren eta Ustiapenaren Diruegitamuak, benetakoa azken haztapenarekin erkatuz (6. eta 7. Ereduak). Agizko eta Baltzu domuaren eskuraketak eskatu daitezenetan, Diruzaingoaren Diruegitamua beteko da (8. Eredua). 2. Atala: 1. Atalak aipatzen dituen agiri paper guztiak, jatorrizko agirietan bidali behar izango dira eta Erakunde bakoitzeko Artezkari Nagusiak izenpetuta egongo. 3. Atala: Argipideak hiruhilabetekal bidali behar izango dira eta inoiz ere dirubideen zehaztapen zerrendei dagokienaren hurrengo hilaren 30 baino beranduago, hots: Honako egun hauetarako argipideak: Epea Abenduaren 31rakoa Urtarrilaren 30erarte Martxoaren 31rakoa Apirilaren 30erarte Ekainaren 30erakoa Uztailaren 30erarte Irailaren 30erakoa Urriaren 30erarte 4. Atala: Agindu honetan sartutako arauei atxikitako Erakundeak, Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen 23. atalean zehazten diren Herri Baltzuak eta merkataritzazko Erakunde Burujabeak izango dira. LEHENENGO AZKEN ERABAKIA Agindu honetan sartutako arauak, 1987.eko Abenduaren 31ko Dirubideen Zehaztapen Zerrendei buruzko argipideak aurkezteko izango dira erabilgarri. BlGARREN AZKEN ERABAKIA Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunean bertan sartuko da indarrean, eta esku ematen zaio Artekaritza Artezkaritzari agindua osabideratzeko arauak emateko. Gasteiz, 1987.eko Abenduak 22. Herriogasun eta Dirubideetarako Sailburua, FERNANDO SPAGNOLO DE LA TORRE. TAULA
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Indargabetutakoa: AGINDUA, 1991ko abenduaren 30ekoa. Ogasun eta Finantza Sailburuarena, zuzenbide pribatuko herri-izaikiek eta herri-baltzuek Ogasun eta Finantza Sailari igorri behar dizkioten ekonomi eta dirubidealdetikako argipideak zehazten dituena.
- Ikus: Ekainaren 22ko 12/1983 LEGEA, Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauekikoa.
- Zuzendutakoa: Herriogasun eta Dirubideetarako Sailaren 1987.eko Abenduaren 22ko AGINDUA, Merkataritza-Erakunde Burujabeek, Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Izaikiek eta Herri-Baltzuek, Herriogasun eta Dirubideetarako Sailera bidali behar dituzten ekonomia-dirubidezko