Arautegia
InprimatuAGINDUA, Lan eta Gizartesegurantza Sailaren 1987.eko Ekainaren 29koa; Euskal Herrian Kooperatibek heuren Estatutoak egokitzeko epea luzatuz.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Lana eta Gizarte Segurantza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 135
- Hurrenkera-zk.: 1627
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 1987/06/29
- Argitaratze-data: 1987/07/09
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Ekonomia
Deskribapenak
Testu legala
1985.eko Apirilaren 26ko Aginduak, egoitza Euskal Herriko Autonomia Elkartean izan eta Otsailaren 11ko 1/1982 Legearen aplikazio-eremuak hartzen dituzten koopetatiben estatutoak egokitzeko aldibaterako epeak ezarri zituen. Aipatu Aginduan, prozedurazko betebehar batzuen arabera, egokitze horretarako hainbat epe jasotzen ziren. Hala ere, eraginkortasun mailako eta prozesua arintzeko arrazoiak, prozesu horretarako epe-muga bakarra sartzea komenigarria egiten dute, gaurregun indarrean daudenak horretan bil daitezen eta, era berean, kooperatiba guztientzat aplikagarria izan dadin, haseran zuten erregistroagatik bereizketarik izan gabe. Hori horrela, eta Ekainaren 16ko 240/1987 Dekretuko 3.1 artikuluan xedatutakoaren arabera XEDATZEN DUT: Artikulu bakarra.- 1985.eko Apirilan 26ko Aginduaren 7. eta 8. artikuluetan ezarritako epe guztiak 1987.eko Abuztuaren 31rarte luzatzen dira, hori delarik estatutoak egokitzeko azken eguna. AZKEN XEDAPENA Agindu hau Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitara dadin egunean berean sartuko da indarrean. Gasteiz, 1987.eko Ekainak 29. Lan eta Gizartesegurantza Sailburua, JOSE IGNACIO ARRIETA HERAS.