Arautegia
InprimatuIndustria eta Merkataritza Sailaren 1987.eko Martxoaren 30eko AGINDUA, Euskal Herriko Autonomia Elkarteko «Gas Jartzaileen Prestakuntzarako Ikastaroak Emateko Erakunde Baimendunen Erregistroa» eratuz.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Industria eta Merkataritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 84
- Hurrenkera-zk.: 909
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 1987/03/30
- Argitaratze-data: 1987/04/29
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Hezkuntza
- Azpigaia: Industria
Testu legala
Gas Erregarrien Zerbitzu Publikoari buruzko indarrean dagoen Araudi Nagusia onartu zuen Urriaren 26ko 2913/1973 Dekretuak, Hirugarren Azken Xedapenaren bidez, Industria eta Energiako Ministraritzaren esku uzten du Dekretu horren erabaki osagarriak emateko ahalmena. 1985.eko Abenduaren l7ko Aginduaren bidez, Gas Erregarriak Jasotzen dituzten Instalazioei buruzko Agiripaperei eta horiek Zerbitzuan Jartzeari buruzko Manua, eta Gas Jartzaile Baimendunei eta Enpresa Jartzaileei buruzko Manua onartzen dira. Agindu horretan, jartzaileen prestakuntzarako erakunde baimendunen gali araupetzen du, beste batzuren artean, Industria eta Energiako Ministraritzak, gai horri buruzko titulazio profesional berezia finka dadin arrean; 12 art.-aren bidez, hori doakien erakunde publiko edo pribatuei, Zuzendaritza Nagusian horretarako irekitako Erregistro berezian izen eman beharra ezarriz. Autonomia Estatutuko 11.2.c) artikuluan, eta Estatuak Euskal Herriko Autonomia Elkarteari Industria, Energia eta Mehatzen alorreko zerbitzuak esku aldatzeari buruzko Maiatzaren 8ko 1255/81 Erret Dekretuko B 2. puntuan agindutakoaren arabera, Euskal Herriko Autonomia Eikarteak, Energia-Erregimenaren alorrean Estatuko oinarrizko legedia bere lurraldearen barruan garatzeko eta izapidetzeko agintea dauka. Hori horrela eta, gas jartzaileen prestakuntzarako ikastaroak ematen dituzten erakundeak kontrolatzeko bideren bat jartzeko beharra dela eta, behar honetan duelarik bere oinarria aipatutako erakundeek nahitanahiez izena eman behar duteneko Erregistroa egoteak, Erregistro horren sorrera eta arauketa egokitzat jotzen da. Guzti horregatik, 1981.eko Ekainaren 30eko Jaurlaritzari buruzko Legearen 26.4. artikuluan eta Jaurlaritzako Sailak sortarazten eta berregituratzen, eta Jaurlaritzaren egitekoak eta ihardutze-alorrak zehazten dituen Martxoaren llko 27/1987 Dekretuko 12 artikuluan agindutakoaren arabera,zera ERABAKITZEN DUT:I artikulua.- «Gas Jartzaileen Prestakuntzarako Ikastaroak Emateko Erakunde Baimendunen Erregistroau eratzen da, Industria Administrazioko Zuzendaritzari atxikiko zaiolarik. 2 artikulua.- Indarrean dagoen araudiaren arabera, Erregistroan izen ematea nahitaezkoa da gas jartzaileen restakuntzarak ikastaroak eman nahi ditzaten erakunde publiko eta pribatu guztientzat. 3 artikulua.- Izena emateko, aipatutako erakundeek eskaera aurkeztu beharko dute, txostenarekin batera, Industria Administraziorako Zuzendaritzaren aurrean, txosten horretan honako alde horiek jasoko direlarik: 3.1. Gaur eguneko ihardutze geografi-probintzi eremua eta eskatutakoa. 3.2. Garatuko diren ikastaro motak. 3.3. Ikastaro horien Zuzendari Teknikoaren izena eta titulazioa eta gasaren teknologia behar bezala ezagutzen duenaren egiaztagiria. 3.4. Gizaki eta materialei buruzko baliabideak, adibidez, irakasleak, tokiak, irakaskuntzarako eta praktikarako gaiak, etab. 3.5. Irakaskuntzarako metodologia, horren antolaketa eta aurrikusitako ebaluazio-sistema adieraziz. 3.6. Prestakuntza profesionalerako edo antzeko ikastaroei buruzko aurreko esperientzia, gasarekin zerikusia dutenak bereziki aipatuz. 3.7. Ikastaro ezberdinak emateko tarifen zerrenda. 4 arlikulua.- Industria Administrazioko Zuzendaritza horrek, izen ematea burutzeko, egokitzat jo ditzan txosten osagarriak eskatuko ditu eta horretarako irekitako Erregistro berezian izen ematea erabakiko du, erabaki hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko delarik. 5 artikulua.- Izena eman ondoren, gai horretan agintea duten lurralde organuei ekintzen haserarako baimena eskatuko zaie, gutxienez honakq horiek eman beharko direlarik: 5.1. Erregistro berezian izena eman denaren erabakiaren fotokopia. 5.2. Aurrikusitako ikastaroen programaketa. 6 artikulua.- Estatistika eta kontrola dela eta, beren ekintza burutzen duteneko dagokien lurralde-organuetan, lurralde horretan burututako ekintzen urteko txostena aurkeztu beharko dute eta, Industria Administrazioko Zuzendaritzan, ekintzako geografi-eremu guztian burututakoen laburpena. Txosten horretan, gutxienez honako horiek adierazi beharko dira: 6.1. Ikastaro mota bakoitzetik emandakoen kopurua. 6.2. Ikastaro mota bakoitzean parte hartutako ikas leen kopurua. 6.3. Gaitasun-saioak gainditu dituzten eta mota bakoitzeko jartzaile-karneta lortu duten jartzaileen kopurua. 6.4. Irakaskuntzako langilegoaren eta langilego zuzentzailearen koadroetan egondako aldaketak. 6.5. Materileei buruzko baliabideen gaur eguneraketa. 6.6. Hurrengo urterako aurrikusitako programaketa. 6.7. Tarifak eguneratzea. 7 Artikulua.- Izen ematea ezereztu, denboraldi batetarako geldierazi edo baimenaren geografi-eremua mugatu ahal izango da, Industria Administrazioko Zuzendaritzaren, horri buruzko agintea duten lurralde-organu edo ondoren ematen diren arrazoiak direla eta interesdun aldea denaren iniziatibaz: 7.1. Izen ematea ekarri zuten oinarrizko baldintzen aldaketa. 7.2. Hartutako betebeharrak ez betetzea. 7.3. Administrazioari eskatutako datuak ematerakoan, behin eta berrizko atzerapena. 7.4. Administrazioaren aholkuei arretarik ez jartzea, arrazoirik gabe. 7.5. Teoria eta praktika mailan behar bezala prestatu gabe egonik, jartzaileen hautaketarako gaitasun-saioetara behin eta berriz aurkeztea. Beti ere, dagokion espediente zigoremailea, Administrazio Prozedurari buruzko Legean agindutakoaren arabera bideratuko da. ALDIBATERAKO XEDAPENA Agindu hau indarrean sartzerakoan, 1985.eko Abenduaren l7ko Aginduaren bidez derogatua izan zen Industria eta Energiako Ministraritzaren 1983.eko Otsailaren 14ko Aginduan agindutakoaren arabera onartuta egon daitezen gas jartzaileen prestakuntzarako ikasta roak ematen ari diren erakunde pribatu edo publikoek, Agindu hau indarrean sartzen denetik hasi eta hiru hilabeteko epea izango dute 1 art.-an adierazitako Erregatroan izena emateko. Epe hori Erregistroan izenik eman gabe igarotzea, dagokion araudia ez betetzea bezala hartuko da, Administrazio Prozedurari buruzko Legean araupetutako prozedura zigoremailearen ondoritietarako. AZKEN XEDAPENA Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egun berean sartuko da indarrean. Gasteiz, 1987.eko Martxoak 30. Industria eta Merkataritzako'.Sailburua, RICARDO GONZALEZ ORUS.