Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

Kultura eta Turismo Sailburuaren 1986.eko Urtarrilaren 27ko AGINDUA, Astialditarako Eskolen onarpena konbalidatzoko eta Haur eta Gazteen Astialditarako Ekintzetarako Monitoreen eta Zuzendarien tituloak homologatzeko prozedimendua ezarriz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Turismoa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 19
  • Hurrenkera-zk.: 249
  • Xedapen-zk.: 391
  • Xedapen-data: 1986/01/27
  • Argitaratze-data: 1986/01/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Urriaren 22ko 343/1985 Dekretoko Azken Erabakiak, lege hau garatzeku eta betetzeko beharrezko diren arauak emateko esku ematen dio Kultura eta Turismo Sailburuari. Bai Haur eta Gazteen Astialdietarako Dinamizatzaileak hezitzeko eta horiei tituloak emateko, Dekreto hau indarrean jarri baino lehenagotik, indarrean zeuden legeen arabera onarpena emandako Ikastegi eta Erakundeek eta bai arau-baldintza berberez baliatuz emandako tituloen jabrek ere, hau da, lehenengoek duten onarpena konbalidatzeko eta bigarrenek beren tituloa homologatzeko mekanismoak ezartzen dituzte aipatutako Dekretoko Aldibaterako Erabakiek. Hala ere, aipatutako konbalidazio eta homologazioak lortzeko bete behar den prozedimenduaren pausoak zehaztu ditzan lege-garapen bat behar dute Dekreto horretako aginduek. Ondorioz, Sail honek, honako arau hauek ematen ditu: Lehenengo atala.- 1. 1976.eko Azaroaren 25eko Aginduak dinenaren arabera, Kanpaketa, Alberge eta Kolonia edu Gazte Kanpaketarako Buruzagiak hezitzeko, horiei tituloak emateko eta horien perfekzionamendurako onartuak izan diren eta Erabaki hau onartzean hezkuntzalana egiten jarraitzen duten eta Euskal Herriko Autonomia Elkartean beren egoitza duten Ikastegi eta Erakundeek, onarpen hori konbalidatu ahal izango dute Urriaren 22ko 343/1985 Dekretoa argitara dadin egunetik hasi eta sei hilabeteko gehienezko epearen barruan. 2. Aurreko atalak aipatzen duen konbalidaketa bideetara jo ahal izango dute baita ere Jaurlaritzak emandako behin-behingo onarpenen baten jabe izan daitezen Ikastegiek, Elkartek eta Erakundeek. Bigarren atala.- 1. Onarpenaren konbalidaketa nahi duten Erakundeek, beren egoitza han egon dadineko Lurralde Historikoko Foru Diputazioko Kulturako Diputaduari edo Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo Sailburuari egin beharko diote eskabidea, honako agiri hauek erantsiko dizkiotela: a) Bere garaian, behin-behingo edo behin-betiko mairpenaren gai izan zela akredita dezan agiria. b) Lan egin deneko urteetan zehar gauzatutako Kurtsoen Akten kopia, programak, irakaslegoa eta lanorduak zehaztuko direla. c) Eman diren kurtsoetan baizeko onarpena jaso duten partaideen zerrenda. 2. Konbalidazioren eskea egin baino lehen emandako tituloen homologazioa lortu ahal izateko. Erakunde eskegileek honako dokumentu hauek aurketu beharko dituzte gainera. d) Duten tituloa homologatzea nahi duten eta ikasle izandako guztien Tiuloaren edo Karnetaren fotokopia, titulo hori Haurren edo Gazteen Astialditarako Ekintzetarako Monitore edo Zuzendariarenarekin parekagarritzan dadinaren baldintzapean. e) Bakoitzaren Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia. f) Karnet erako bakoitzaren argazki bat. Hirugarren atala.- 1. Aurkeztutako dokumentazioak, okerrak edo hutsuneak izando balitu, okerrak edo falta diren dokumentuak bidal ditzala, hamar eguneko epearen barruan, eskatukio zaio eskabidea sinatu duenari, egingo ez balu, beste gabe, espedientea artxibatuko denaren oharra egingo zaiola. 2. Aurkeztu deneko dokumentazioak agiri guztiak izango balitu eta onarpenaren konbalidaziorako eskatzen diren baldintza guztiak betetzen direla akreditatuko balu, dagokion Kulturako Diputaduak edo, hala behar izan dadinean. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo Sailburuak, Erabakia emango du eskatutako konbalidazioa onartuz. 3. Erabaki horretan, honako hau utziko da berezki erasota: Astialditarako Eskolei Urriaren 22ko 343/1985 Dekretoko 5, 6 eta 7. atalek ezartzen dizkieten eginbeharrak Ikastegiak bete ditzanaren baldintzapean gelditzen dela Konbalidaketa, hain zuzen. 4. Euskal Herriko Autonomia osatzen duten hiru Lurralde Historikoetako Kulturako Diin dezaten erabaki guztiak bidaliko dizkiote batak besteari. Laugarren atala.- 1. Konbalidazio horrek, Urriaren 22ko 343/1985 Dekretoko erabakien arabera onartutako Astialditarako Eskoletin parekatuko ditu Ikastegi eta Erakunde eskegileak. 3. Konbalidatutako Ikastegiak bere· bizialdian zehar emandako tituluak, Haur eta Gazteen Astiladietako Ekintzetarako Monitore eta Zuzendari tituloarekin paregarriak izango balira, konbiladidatzezko Erabakiak, Urriaren 22ko 343/1985 Dekretuan agindutakoaren arauera, Eusko-Jaurlaritzak emandakoekin homologatuko dira. 3. Aurreko parrafoak aipatzen dituen tituluen homologazioa honetan gauzatzeko, konbalidatzezko Erabakia eman zueneko Foru Diputazioak, lehenengo parrafoko 2garren ataleko b eta c idazatietan et 2garren parrafoko a, b eta c idazatietan jastotako dokumentoak bidaliko dizkio Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo Sailari. Bosgarren Atala.- 1. Urriaren 22ko 343/1985 Dekretoa indarrean sartu aurretik Euskal Herriko Autonomia Elkarteko eremuan emandako Kanpamenduko, Albergeko eta Koloniako Buruzagitzaren eta Gazteen Kanpake tako Buruzagitzaren edo zernoiako berberetako tituluren jabe direnak, orduan indarrean zeuden legeen arrauera, Haur eta Gazteen Astialdietako Ekintzetarako Monitore eta Zuzendari izatearekin kidegarriak izanik eta aurreko ataletan konfiguratutako titu1oen homologazio-bidean sar ez daitezkeenak, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo Sailburuari bidalitako eske-idazki bidez homologa dezakete, Urriaren 22ko 343/1985 Dekretoak indarra hartu eta sei hilabeteko epearen barruan, honako dokumentazio honekin batera: a) Titulua eman zion Ikastegiaren izena, parte hartu zueneko ikastaroa eta bertan emandako egitaraua adierazten dituen txosten bat eta ikastaro horren iraupen-orduak. b) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia. c) Karnet neurriko argazki bat. 2. Aurkeztutako dokumentazioa osotua egon dadinean eta titulaaren homologaziorako eskatutako baldintza guztiak bertan jasota daudela behar bezala egiaztatu, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo Sailburuak Erabakia emango du eskabidea onartuz. 3. Homologatu ondoren, 1985.eko Urriaren 22ko 343/1985 Dekretoan eta Abenduaren 3ko Aginduan agindutakoaren arauera antolatutako ikastaroak gaindituz lor daitezenekin parekaturik geldituko dira tituluak. AZKEN ERABAKIA Agindu honek, E.H.A.O.-ean argitara dadin egunean hartuko du indarra. Gasteiz, 1986.eko Urtarrilak 27. Kultura eta Turismo Sailburua, LUIS MARIA BANDRES UNANUE.