Arautegia
InprimatuLehendakaritza eta Zuzentza-Sailburuaren 1986.eko Urtarrilaren 10eko AGINDUA, Lehendakaritza eta Zuzentza-Sailaren Ihardutze-Egiturari buruzko Urriaren 23ko 339/1984 Dekretoko 17.k) atalean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria araupetzen duen Irailaren 25eko a), b), d), e), f) eta h) letretan Saileko Zerbitzu-Artezkariari aitortutako agintepideen egiterapena, beste ihardutze-sail bati aldibaterako emanez.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Lehendakaritza eta Justizia
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 9
- Hurrenkera-zk.: 74
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 1986/01/10
- Argitaratze-data: 1986/01/16
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa; Gobernua eta herri administrazioa
Deskribapenak
Testu legala
Lehendakaritza eta Zuzetza-Saileko Zerbitzuen Artezkaritza-kargua, Maiatzaren 21eko 124/ 1985 Dekretoz bertako arduradunaren kargu-uztea gertatu izanagatik, hutsik gelditu denez gero, eta, kargu hori betetzeko erabakia hartzen ez den bitartean, Artezkaritza horri aitortutako eginkizunak bete beharrezkoak direla ikusita eta Jaurlaritzari buruko Ekainaren 30eko 7/1981 Legeko IV atalburuan jarritakoarekin bat etorriz, zera ERABAKITZEN DUT: Lehenengo atala.- Zerbitzuen Artezkaritza-kargua hutsik dirauen artean, esku ematen zaio Jaurlaritzako Teknika-Idazkaritza Nagusiko eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Artezkariari, Lehendakaritza eta Zuzentza-Sailaren Ihardutze-Egiturari buruzko Urriaren 23ko 339/1984 Dekretoko 17.k) atalak eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria araupetzen duen Irailaren 13ko 193/1982 Dekretoko 25. ataleko a), b), d), e), f) eta h) letretan jarritakoak Artezkari horri aitortzen dizkion agintepideak egiteratzeko. Bigarren atala.- Esku ematen zaio ezein ekintzaren ezagutza eta erabakia Sailburuak eska dezanaren kaltetan gabe egiten da esku-emate hau. Gasteiz, 1986.eko Urtarrilak 10 Lehendakaritza eta Zuzentza-Sailburua. JUAN RAMON GUEVARA SALETA.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: Urriaren 23ko 339/1984 DEKRETOA. Lehendakaritza eta Zuzentza-Sailaren Ihardutze-Egitura finkatuz. (Hutsen zuzenketa.)
- Ikus: Urriaren 23ko 339/1984 DEKRETOA. Lehendakaritza eta Zuzentza-Sailaren Ihardutze-Egitura finkatuz.
- Ikus: Irailaren 13ko 193/1982 DEKRETOA, Euskal Herriko A intaritzaren Aldizkaria araupetuz.