Arautegia
InprimatuEnerjia-Artezkaritzaren 1985.eko Uztailaren l7ko ERABAKIA, Euskal Herriko Autonomia-Elkartean egoitza duten Aseguro, Domugintza eta Aurrezki-Erakundeen eta Gizarte-Emendiotarako Borondatezko Erakundeen Teknika-Emendioak betetzeko gai diren baloreei buruz.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasuna
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 179
- Hurrenkera-zk.: 1815
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 1985/07/17
- Argitaratze-data: 1985/09/05
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Ekonomia
Testu legala
Atal bakarra: Dekreto honen 4. atalaren seigarren idazatiak aipatzen duen bermea, Behin-behingo Ustiatze-Baimenak jaso nahi dituen Darabiltzan Enpresak egin behar izango du, esku-diruz, banku-gaudimenaz, Aurrezki-Kutxez edo Abuztuaren 2ko 33/ 1984 Legearen menpe dauden Aseguro-Erakundeez egiteko bide dagoela eta zehaztutako baimenak dirauen artean dirukopuruaren gehienezko zenbatekoan jarraitu behar izango dela; zenbateko hori, Dekreto honek aipatzen dituen ekintza egitearen ondorioz, diru-zigorren eta bai Autonomia-Elkarteko Arduralaritzari, Foru-Diputazioei eta Toki-Erakundei zor diezaien beste edozein zenbatekoren nahitaezko ordainketari ere atxikita geldituko dela. AZKEN ERABAKIA Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadineko egunean bertan jarriko da indarrean. Gasteiz, 1985.eko Urriak 23. Herrizaingo-Sailburua, LUIS M· RETOLAZA IBARGUENGOITIA.Eusko Legebiltzarrak, Autonomia-Estatutoaren 10.23 atalak Gizarte-Emnediotarako Borondatezko Erakundeen alorrean aitortzen dizkion agintepideez baliatuz, Urriaren 27ko 25/1983 Legea eman zuen. Aipatutako Legearen 24. atalak, Gizarte-Emendiotarako Erakundeen diruak bere zernolakoaren arauerako segurantza, eskurakortasuna eta emankortasuna irizpide izanik ezarriko direla agintzen du. 22.3 atalak aipatutako batzordeari aurrez iritzia eskatu ondoren, diru horien benetako balioei eutsi beharra kontutan izanik eta ekonomiaren guztizko baldintzen eretzean, Lege hau osabideratuz emango diren eta ezarketa horien balioa neurtzeko irizpideak zehaztuko dituzten arau-mailako manuek esan dezaten ogasunetan egingo da ezarketa hori. Era berean, Gizarte-Emendiotarako Borondatezko Erakundeei buruzko Legearen Araudia onartzen duen Otsailaren 20ko 87/1984 Dekretoaren 68 eta 69. ataletan, Ekonomia eta Herriogasun-Sailak, urteoro, 68. atalaren b) idazatian esandako diruezarketak egiteko gai diren baloreen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar duela agintzen du. Bere aldetik, Autonomia-Estatutoaren 11. 2. a) atalak, legeak osabideratzea eta diruizendapen diruetxe eta aseguruen alorrean Erresumako Oinarrizko Legeak egiteratzea Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen agintepidea dela adierazten du. Hori horrela eta aipatutako ataletan agindutakoarekin bat etorriz, honako hau ERABAKITZEN DUT: Lehenengoa: Euskal Herriko Autonomia-Elkartean egoitza duten Aseguro, Domugintza eta Aurrezki-Erakundeen eta Gizarte-Emendiotarako Borondatezko Erakundeen Teknika-Emendioak Eraskinean aipatzen diren balore mugikorretan ezarri behar izango dira; guzti hori, Norbanako Jabetzapeko Aseguro, Domugintza eta Aurrezki-Erakundeen Teknika-Emendioen ezarketa araupetzen duen Uztailaren 2ko 1341/1978 Errege-Dekretoan eta Gizarte-Emendiotarako Borondatezko Erakundeei buruzko Legearen Araudia onartzen duen Eusko Jaurlaritzaren Otsailaren 20ko 87/1984 Dekretoaren 68. atalean zehazten diren banaketen arauera. Bigarrena: Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadineko egunean bertan sartuko da indarrean. Gasteiz, 1985.eko Uztailak 17. Ekonomia eta Herriogasun-Sailburua, FERNANDO SPAGNOLO DE LA TORRE. AIPATZEN DEN ERASKINA TAULA