Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea sortu eta Euskaltegiak Araupetzen dituen Azaroaren 25eko 29/1983 Legearen hemeretzigarren artikulua garatzen duen 1985.eko Uztailaren 12ko Kultura Saileko AGINDUA.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Turismoa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 147
  • Hurrenkera-zk.: 1475
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1985/07/12
  • Argitaratze-data: 1985/07/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Erresumarenak ziren Lanbide-Antolapenaren alorreango egitekoak eta zerbitzuak Maiatzaren 8ko 812/85 Errege-Dekretoz Euskal Herriko Autonomia-Elkarteari eskuratu zirenez, ezinbesteko gertatzen da Autonomia-Elkartean alor horrentango agintepideak agiteratu bear duten ihardutze-sailak zehaztea. Hori dela eta, Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailburuaren saloz, Jaurlaritza-Batzarrak 1985.eko Uztailaren 2an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, zera ERABAKITZEN DUT: 1. Atala.- Maiatzaren 8ko 812/85 Errege-Dekretoaren indarrez Euskal Herriko Autonomia-Elkarteari eskuratu eta 1985.eko Ekainaren 11ko Dekretoz Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailari emandako egitekoak eta zerbitzuak Sail honetako Lanbide-Sailordetzari atxikita gelditzen dira. 2. Atala.- Lantegia bertan kokatuta dagoeneko Kondaira-Lurraldeko Laneko Lurralde-Ordezkariak izango du lanbide-antolapenari buruzko zehaztapidetzak hasiarazteko eta erabakitzeko agintepidea, aipaturiko 812/85 Errege-Dekretoz eskuratutakoak izan eta ondoren aipatzen direnetarako: lanorduak gutxitzeko baimena taldeka ematea, teknikabide, ekonomia eta besterik ezineko zioak direla bide lan-harremanak geldiarazteko eta ezabatzeko eta akuratzailearen lege-nortasuna ezabatzeko, eta aipatutakoetan eta ugasaba hil, gozamen dun izan edota gaieztasuna duelako legeek agintzen duten modu eta neurritan langabeziaren legezko egoera aitortzeko. 3. Atala.- Aurreko atalean aipaturiko zehaztapidetzak hasiaraztea eta erabakitzea, baina zehaztapidetzok bere lantegia Autonomia-Elkarteko Kondaira-Lurraldeetatik bitan nahiz hiruretan kokatuta dituzten Enpresei egoki dakizkiela, Lanbide-Artezkariaren agintepide eizango dira. 4. Atala.- Lanbide-Ordezkariek eta Lanbide-Artezkariak 1. Auzpidean hartutako erabakiaren aurka, hala gertatuz gero, gora jotzea egin ahal iznago da, Lanarien Araudiak aipatuari buruzko Martxoaren 10eko 8/80 Legeko 51. atalean, Apirilaren 14ko 696/80 Errege-Dekretoan eta, horren ezean, Arduralaritzabide-Legean berariz, jarritako epearen barruan eta biderapenak eginez; gorajotze horren ebazpena Lanbide-Sailordetzak egingo du. INDARGABETZEKO ERABAKIA Dekreto honetan ohartemandakoaren aurkako maila bereko edo apalagoko manu guztiak indargabetuta gelditzen dira. AZKEN ERABAKIA Dekreto hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadineko egunean bertan jarriko da indarrean. Gasteizen, 1985.eko Uztailak 2. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailburua, JON IMANOL AZUA MENDIA.Azaroaren 25eko 29/ 1983 Legearen 19. artikuluak dioenez, euskaltegi publikoan irakasle-leku bat hutsik gelditzean, bertako titularrak merezimendu-lehiaketa deia egingo du hori betetzeko, euskaltegi publikoetan Lanean ari diren irakasle guztiek parte har dezaketelarik, deialdiak agindutako moduan. Azaroaren 25eko 29/ 1983 Lege beraren 13. artikuluak arautzen duenez, Jaurlaritzaren Dekretuz sortu eta HABEri atxikitakoak, eta Foru Diputazioek, Udalek edo horien menpeko erakundeek sortutakoak dira euskaltegi publikoak. Honen arabera, eta edozein euskaltegi publikotan diharduen irakaslegoaren mugikortasuna errazteko asmoz, eta HABEren Zuzendari Orokorraren proposamenez, XEDATZEN DUT: Lehenengoa.- HABEren Erregistroan inskribaturiko euskaltegi publikoetan hutsik gelditutako irakasle-lekuak euskaltegi publikoetan lanean ari diren irakasleen arteko meritu-lehiaketaz beteko dira, Azaroaren 25eko 29/ 1983 Legearen 19. artikuluan ezarritako prozeduraren arabera. Biganena.- Urteko lehen lau hilabeteen barruan egingo dira meritu-lehiaketarako deialdiak, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian edota Lurralde Historikoetako Aldizkari Ofizialetan argitaratuko den euskaltegi publikoaren titularraren Ebazpenez. Euskaltegi publikoetako titularrek, Aldizkari Ofizialean deialdiak argitaratu aurretik, HABEren Zuzendari Orokorrari eman beharko diote horien berri, Azaroaren 25eko 29/ 1983 Legearen 20. artikuluan eta Lege horren 20. artikulua garatzen duen 1984.eko Ekainaren 8ko Kultura Sailaren Aginduaren 9. artikuluan aurrikusten denez, HABEren Zuzendari Orokorrak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian deialdi guztiak batean argitara ditzan urtero maiatzean. Hireegarrena.- Irakasle-lekuaren edukia, izena eta ezaugarriak, eta, era berean, beteko diren postuen eskatzaileek beharko dituzten baldintzak deialdiak arautuko dituzten baseetan mugatuko dira. Laugarrena.- Euskaltegi Publikotan lanean diharduten irakasle guztiek har dezakete parte meritu-lehiaketan: a) HABEren euskaltegietako irakasleek. b) Administrazio Lokalaren menpeko euskaltegietako irakasleek (Foru Aldundi, Udal edo hauen menpeko Erakundeetakoek). Bostgarrena.- Deitutako meritu-lehiaketetan parte hartzeko eskariak II Eranskinean ematen den instantzia normalduaren bidez egingo dira eta dagokion euskaltegi publikoaren titularrari zuzenduko zaizkio. Deialdia egiten duen euskaltegi publikoaren errejistroan edo Prozedura Administratiboaren Legeko 66. artikuluak aipatzen duen lekuan aurkeztu beharko dira eskariak, honako agiri hauekin batera: a) Dagokion euskaltegi publikoaren zerbitzu-orria, HABEko Ikuskatzailetzak egiaztatua. b) Azal daitezen merituen ziurtagiriak. c) Eskatzen diren lekuen zerrenda, hobetsienez hobetsien. Eskariak egiteko epea 15 egunekoa izango da, dagokion deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian edo Lurralde Historikoarenean argitara dadin biharamonetik hasita. Ere berean, arau hauetako bigarren puntuaren 2. atalean aipatu diren ondorioetarako, eskatzaileek epe honen barruan bidaliko dute HABEren Zuzendaritza Orokorrera, deialdia egin duten euskaltegi publikoetan eskatutako postuen zerrenda, hobetsienez hobetsien. Seigarrena.- I. Eranskinean aurrikusitako baremoaren arabera baloratuko dira merituak, eta horretarako, deialdia egin duen euskaltegiak Epaimahaia izendatuko du, beti ere bertan HABEren ordezkari bat izango delarik. Eskarian aipatu ez diren edota aipatu arren eskatzaileek moldez kreditatu gabeko merituak ez dira aintzakotzak hartuko. Zazpigarrena.- HABEren Zuzendari Orokorrak eta deialdia egin duten euskaltegi publikoek izendatutako mahaiburuen lehendakariek osatzen duten irakasle-lekuen esleipenerako Batzorde Teknikoak esleituko ditu deialdietako lekuak. Horretarako, eta merituen balorazioa egin ondoren, deialdia egin duten euskaltegi publikoetako bakoitzak dagokion proposamena egingo dio HABEren Zuzendaritza Orokorrari, irakasle-lekuen esleipenerako Batzorde Teknikoa molda dadin, eta honek ebatziko du deialdietako lekuen esleipena, euskaltegiek aurkeztutako proposamenak ikusiz eta lehiakideek lortutako puntuazioak eta eskarietan azaldutako hobespenak kontuan harturik. Deialdia egin duten euskaltegi publikoetako titularren euskaltegiaren deialdietako postuak eslei ditzan behin behineko Ebazpena argitaratuko dute Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian edota Lurralde Historikoenetan. Zilegi izango da behin behineko Ebazpenaren aurka murtziloak aurkeztea, bera argitara dadin egunaren biharamonetik 15 egunen barruan. Epe hori igaro eta murtziloak ebatziz gero, behin betiko egingo ditu lehiaketaren emaitzak dagokion, eta era berean Aldizkari Ofizialean argitaratuko den, Ebazpen batek. Zorkigarrena.- Meritu-lehiaketaren bidez euskaltegi publikoren batean irakasle-lekua eskura dezaten HABEren Euskaltegi publikoetako langileek eta funtzionari diren Administrazio Lokalaren menpeko euskaltegietakoek, Abuztuaren 2ko 30/ 1984 Legearen 29. 3 a) artikuluan aurreikusitakoaren arabera, beren gogozko eszedentzi egoerara igaroko dira jatorrizko euskaltegian eta dagokien udal-euskaltegi publikoan bertako irakaslegoaren egoeran eta lege-errejimen berean sartuko dira. Meritu-lehiaketaren bidez leku berria eskura dezaten aurreko puntuan aipatu gabeko Administrazio Lokalaren menpeko euskaltegi publikoetako irakasleek hasierako egoera juridikoa mantenduko dute, lehiaketaren ondoren arituko diren euskaltegsa edozein delarik ere. Bederatzigarrena.- Ez da onartuko meritu-lehiaketaren bitartez eskuratutako irakasle-lekuari uko egiterik, karguaren jabetza ikasturte berriaren hasierako dataz hartu beharko delarik. Hamargarrena.- Meritu-lehiaketa ebatzi ondoren gerta daitezen betekizunak, izaera libreko aukera-frogatarako deialdi publikoaren bidez beteko dira, aipaturiko A:a roaren 25eko 29/1983 Legearen 19. artikuluko 2. paragrafoan aurreikusitakoaren arabera. XEDAPEN IRAGANKORRA Agindu honen bigarren artikuluan araututako meritu-lehiaketarako deialdiaren epea, 1985ari dagokionean, urtearen hiru azken hiruhilabetealdira pasatzen da, behin Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren indarrean jarriz gero, HABEren Zuzendari Orokorrak deialdi guztiak batean aurtengo Urrian argitaratuko beharko dituelarik eta leku berria eskura dezaten irakasleek horretan, 1985eko Azaroaren lean hasi beharko dutelarik. Gasteiz, 1985.eko Uztailaren 12an. Kultura eta Turismo Sailburua, LUIS MARIA BANDRES UNANUE.I. ERANSKINA MERITU-BAREMOA Puntuak 1.- ZerbitzuakI.l. Euskaltegi publikoan edo HABEren Glotodidaktika Taldean zerbitzu aktiboan emandako urteko............................ 2 1.2. Euskaltegi publikoko Idazkari bezala emandako urteko............................ 0,5 1.3. Euskaltegi publikoko Zuzendari bezala emandako urteko . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 1 1.4. HABEko Ikuskatzaile bezala emandako urteko................................... 3 1.5. HABEren Zuzendari Orokorrak edo bertako Batzorde Akademikoak onartutako proiekturen batean partaide izateagatik, gehienez............................... 3 2.- Argitalpenak Alfabetatze, Euskalduntze edo Glotodidaktika arloko argitalpenengatik, gehienez. . . . . . . . . . . . 10 3.- Ikasketak 3.1. Euskal Filologiako edo Pedagogiako Doktoradutzagatik............................ 8 3.2. Euskal Filologiako edo Pedagogiako Lizentziaturagatik ........................... 5 3.3. Beste Lizentziatura edo Goi Mailako Titulazioagatik............................... 2 3.4. Euskal Filologian espezialdutako IrakasleDiplomagatik........................... 2 3.5. Euskaltzaindiaren B tituluagatik . . . . . . . . . . 1 4.- Beste zenbail meritu Aurreko zerrendetan aipatu ez diren beste meritu edo burututako zerbitzuengatik, gehienez ....................................... 10 FORMULARIO