Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

Nekazaritza eta Arrantzu-Sailaren 1984.eko Ekainaren 22ko AGINDUA, Nekazaritza-Ikerlanetarako Aholku-Batzordeko kideak, Nekazaritza eta Arrantzu-Sailaren Ihardutze-Araudiari egokituz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Nekazaritza eta Arrantza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 113
  • Hurrenkera-zk.: 1388
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1984/06/22
  • Argitaratze-data: 1984/07/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Nekazaritza eta Arrantzu-Sailaren Ihardutze-Araudia onartzen duen Maiatzaren 29ko 147/1984 Dekretoko hirugarren azken erabakiak, Abenduaren 27ko 283/1983 Dekretoz sortarazitako Nekazaritza-Ikerlanetarako Aholku-Batzordeko kideak Araudi hoiretan ezartzen denari egokitzeko esku ematen dio Sail horretako Sailburuari. Hori horrela, honako hau ERABAKITZEN DUT: 1. Atala.-1. Nekazaritza-Ikerlan eta Suztapenerako Sailburuordetza ezabatu denez, Nekazaritza-Ikerlanetarako Aholku-Batzordearen Lehendakaritza, Nekazaritza-Arrantzuko Ikerlan eta Hezkuntzako Artezkariari dagokio. 2. Nekazaritza-Ikerlan Artezkaritzari, Nekazaritza-Suztapen eta Hezkuntza-Artezkaritzari eta Nekazaritza-Antolaketarako Sailburuordetraren ordezkariari, Artezkaritza eta Sailburuordetza horiek ezabatu direnez, dagozkien Batzordekidetzak, honako hauetaz ordezkatzen dira: - Nekazaritza eta Arrantzu-Saileko Ikerlan-Aholkularia. - Sailburuordeak izendatutako Nekazaritza eta Arrantzu-Sailburuordetzaren ordezkaria. 2. Atala.-Agindu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egun berean, jarriko da indarrean. Gasteizen, 1984.eko Ekainak 22. Nekazaritza eta Arrantzu-Sailburua, FELIX ORMAZABAL ASKASIBAR.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.