Arautegia
InprimatuHelduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea sortu eta Euskaltegiak Araupetzen dituen Azaroaren 25eko 29/1983 Legearen hogeigarren artikulua garatzen dueneko 1984.eko ekainaren zortziko Kultura Saileko AGINDUA.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Kultura
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 105
- Hurrenkera-zk.: 1251
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 1984/06/08
- Argitaratze-data: 1984/06/20
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak
Testu legala
Osakidetza-Zerbitzuko Artezkari Nagusia izendatzen duen Uztailaren 18ko 159/1983 Dekretoak, Artezkaritza horrek duen Sailburuordetzaren kargu-maila ez zuen aipatzen, Artezkaria izendatu zenetik Sailburuorde gisa iharduten bazuen ere; horregatik, hutsune hau betetzen da Dekreto honen bidez. Hori horrela, Maiatzaren 19ko 10/1983 Legeko Azken Erabakiak dioenaren arauera, Osasunketa eta Gizartesegurantza-Saileko Sailburuaren saloz, Lehendakaritza honek onartu ondoren eta Jaurlaritzak 1984.eko Maiatzaren 22an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT: 1. Atala.-Osakidetza-Zerbitzuko Artezkari Nagusiaren kargu-maila, Sailburuordearena izango da. 2. Atala.-Ekainaren 3Oeko 7/1981 Jaurlaritza-Legeak ohartematen dituen ondorioetarako, Arduralaritzako Goi-mailako Karguen Lanari-Estatutoari dagozkionetarako, Dekreto honek 1983.eko Uztailaren 18tik erakarriko ditu ondorioak. Gasteizen, mila bederatzirehun eta larogeita laugarreneko Maiatzak hogeita bi. Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA. Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailburua, ANJEL LARRAÑAGA.Azaroaren 25eko 29/1983 legearen hogeigarren artikuluak dioenez, Kultura Sailari dagokio, HABEren Zuzendaritza Batzordearen proposamenez, euskaltegi publiko eta pribatu homologatuetan ematen diren ikasketen ordenamendu orokorra eta inspekzioa, euskaltegi hauetako irakaslegoak behar duen titulazioa, euskaltegietarako erabiltzen diren lokalek bete beharko dituzten baldintza teknikoak eta oro har irakaskuntzari buruzko guztia arautzea. Era berean, euskalduntze eta alfabetatze irakaskuntzan egingo den ikastaldi bakoitzaren ondoren eman daitezkeen Diploma eta Agiriak arautzea aipatutako Sailari dagokio. Honen arabera eta HABEren Zuzendaritza Batzordearen proposamenez XEDATZEN DUT: 1. Atala Behar bezala sailkatuta dauden Euskaltegietan, nahiz publiko nahiz pribatutan, alfabetatze eta euskalduntze ikasketak eman ahal izango dira. Halaber, ikasketa hauek gainditu edota euskararen behar hain bateko maila iristen dutenentzat, hobekuntza edo prestakuntza teknikorako beste zenbait ikastaro edo programa ere antola dezakete euskaltegi hauek. 2. Atala Euskalduntze saioen helburua, euskaraz hitzegiten ez dakitenak euskaraz irakurri, idatzi eta mintzatzeko gai bihurtzea da. Euskalduntze-prozesua lau mailatan egongo da banatua. Laugarren maila egin duten ikasleak Euskararen Gaitasun Agirirako azterketara bideratuko ditu HABEk. 3. Atala Alfabetatze saioen helburua, euskararen erabilera zuzenerako prestatzea da eta era berrean euskaldunak hizkuntza horretan irakurri eta idazteko gaitasuna lortzea da. Alfabetatze-prozesua bi mailatan egongo da banatua: Bigarren maila egin duten ikasleak Euskararen Gaitasun Agirirako azterketara bideratuko ditu HABEk. Lehenengo artikuluan adierazitako hobekuntza edo prestakuntza teknikorako era daitezen ikastaroen amaieran ere, kasuan kasuko agiria lortzeko azterketara bideratu ahal izango ditu HABEk bere ikasleak. 4. Atala Orain arteko artikuluetan aipatu diren ikasketen edukiak eta horien ordu banaketa Glotodidaktika Taldeak egin eta Kultura Sailaren Aginduz onartuak izango dira, HABEren Batzorde Akademikoak aurrez bere informea emango duelarik. Agindu horretan xedatzen dena betetzea derrigorrezkoa da, aurreko artikuluetan aipatzen den Agiria eman ahal izateko. 5. Atala 1. Ikasleak, bai alfabetatze eta baita euskalduntze ikastaroetan ere, matrikulatzerakoan, Euskaltegiaren Zuzendariak, Talde Glotodidaktikoak ezarritako irizpideei jarraiki, jar ditzakeen frogak (ahozkoak edo idatzizkoa) egin beharko ditu. 2. Euskararen behar adineko ezagutza-maila frogatzen duten ikasleak, maila bat edo gehiago egitetik libre gera daitezke, matrikulatu nahi duten Euskaltegi Publiko zein pribatu homologatuetan eta Talde Glotodidaktikoak ezarritako irizpideei jarraiki, egingo zaizkien frogak gainditzen badituzte. 6. Atala Agindu honetan aipatzen diren Euskaltegietan matrikulatzeko gutxienez 16 urte beteak izan behar ditu ikasleak. 7. Atala 1. Oso-osorik edo neurri batean, HABEren presupostuetatik ateratako diru publikoz mantentzen diren euskaltegi guztietan, honako ikasle-kopurua egongo da ikas-taldeko: a) Euskalduntze saioetan gutxienez 12 eta gehienez 15. b) Alfabetatze saioetan gutxienez 12 eta gehienez 25. 2. HABEren ikuskatzailetzak, talde txikiagorik edo handiagorik sortzea onar lezake, egoerak horrela eskatuko balu, eta beti ere salbuespen gisa. 3. Artikulu honetan xedatua ez betetzeak, Euskaltegiari izendatutako diru-laguntza kentzea ekarriko luke. 8. Atala 1. Euskaltegi guztiek, bai publikoak eta bai pribatu homologatuek, horrela onartuak izan eta HABEren Euskaltegien Erregistroan sartu ahal izateko, honako baldintza hauek bete beharko dituzte: a) Gutxienez izan behar dituzte, 20 m2ko hiru gela, 30 m2ko aretoa eta 20 m2ko irakasle-gela. Eskola emateko erabiltzen diren gela guztiek, 20 m2ko izan behar dute gutxienez. b) Higiene aldetiko antolamendu egokia, argitasuna, bentilazioa etab. izatea, Lurralde Osasun Zerbitzuek emandako ziurtagiriaren bidez egiaztatuko delarik. c) Agindu honetan eskatzen diren baldintzak betetzen dituzten 4 irakaslez osatutako irakaslegoa izatea. Irakasle hauetariko bakoitzak astean gutxienez 20 ordu lektibo eman beharko ditu euskaltegian. d) Bere segurtasuna garantizatzen duten beharrezko baldintza teknikoak bete beharko ditu lokalak, Kultura Saileko arkitekto batek emandako ziurtagiriaren bidez egiaztatuko delarik. e) Azaroaren 25eko 29/1983 Legeak aipatzen dituen Gobernu Sailak osatuta izatea eta Euskaltegiaren Barne-Araudia honela badagokio. f) Euskaltegirako erabiliko diren lokalen jabe izan dadila titularra edo jabe ez balitz izan dezala irakaskuntza etengo ez dela bermatuko duen tituluren bat. Hori behar bezala ziurtatuko duelarik. 2. Euskaltegia onartzen dueneko Aginduak zehaztuko du Euskaltegi horrek une berean izan dezakeen ikaslegoaren gehienezko kopurua. 3. Artikulu honetan araututako baldintzak ez betetzeak, Euskaltegiaren pribatu homologatu izatearen onarpena ezeztatzea ekarriko luke. Edo Euskaltegien Erregistrotik Euskaltegi publiko izatearen inskripzioa ezabatzea. 9. Atala 1. HABErenak ez diren Euskaltegi Publikoetako irakasleen hautaketa egiteko -HABESEA 25/1983 Legearen 19. artikuluan zehazten den merezimendu-lehiaketa egin ondoren hutsik geratzen diren irakasle-lekuak beetetzseko, alegia-, eus kaltegiaren titularrak deialdi publikoa egin eta behar diren frogak jarriko ditu, HABEk horretarako markatuko dituen irizpideei jarraiki. Froga hauek zuzentzen dituen epaimahaian HABEren ordezkari bat izango da gutxienez, Zuzendari Orokorrak izendatua. 2. Bai lehen puntuan aipatutako euskaltegiek, eta bai pribatu homologatuek ere, HABEk ezarritako irizpide akademiko, pedagogiko eta didaktikoak jarraitu behar dituzte. 3. Artikulu honetan araututakoa ez betetzeak, euskaltegiaren pribatu homologatua izateko onarpena ezeztatzea ekar dezake. Edo Euskaltegien Erregistrotik Euskaltegi publiko izatearen inskripzioa ezabatzea. 10. Atala 1. HABEren Euskaltegien Erregistroan dauden Euskaltegietatik pasa daitezke HABEren ikuskatzaileak, behar diren aktak jasoz. Ikustaldi horietan, euskaltegiko irakasleek eskatzen dieten ahulkamendua emango dute, eta Agindu honen araberako baldintzak betetzen diren begiratuko dute. Halaber, euskalduntze eta alfabetatze ikasketarako ezartzen diren programa eta edukien jarraipena egingo dute, eta oro har, HABEren organoek eman ditzaketen aginduak betetzen direla baieztatuko. Hemen aipatutako zerbait behar bezala beteko ez balitz, Ikuskatzailetzak egoera hori normaltzea gomendatuko dio Euskaltegiko titularrari eta horretarako ematen zaion epean egoera konponduko ez balitz, Agindu honetako 2 eta 3 artikuluetan aipatzen diren Agiriei dagokienean, Euskaltegi horretan ematen diren ikasketak baliogabetzea eta Euskaltegien Erregistroan dagokion idazpena ezabatzea proposatuko dio Ikuskatzailetzak HABEren lehendakariari. . 2. HABEk subentzionatzen dituen euskaltegietako urteko balantzea, nominen ordainagiriak eta gainerantzeko kontabilitate-agiriak aztertu ahal izango ditu Ikuskatzailetzak. Irregulartasunik ikusiko balu, hori zuzentzeko eskatuko dio titularrari eta horrela egingo ez balu, emandako subentzioak ezezteatzea proposatuko dio HABEren Lehendakariari. 3. Artikulu honetan aipatzen diren lkuskatzaileok, HABEren Ikuskatzailetza Saileko partaide izango dira eta HABEren Zuzendari Orokorrak izendatuak. 11. Atala 1. Euskaltegi Publiko eta Pribatu homologatuetako irakaslegoak honako baldintza hauek bete beharko ditu: a) Magisterioduna, diplomatua edo lizentziatua izatea. b) EGA edo balio bereko beste tituluren bat edukitzea. BEHIN-BEHINEKO XEDAPENAK Lehenengoa Euskaltegi publiko eta pribatu homologatuentzat 8.1. artikuloko a) atalean aipatutako betebeharrak bi urtez indargabe gelditzen dira Agindu hau indarrean jatriko den unetik hasita. Epe hori jarraian urtebeteko aldiez luzatu ahal izango da gehienez hiru urtetarako HABEren Zuzendari Orokorrak, Euskaltegi bakoitzeko gorabeherak kontutan harturik, emango duen Ebazpenez. Epe hori eta lehengo paragrafoan aipatutako luzapenak igaroz gero, Euskaltegi guztiek bete beharko dituzte Agindu honetako 8. artikuluaren xedapenak. Bigarrena Agindu hau indarrean jarri eta hiru hilabeteren barruan HABEren Zuzendari Orokorraren Ebazpenez egingo da prestaketa frogetarako deialdi bat. Froga hauetara 11.1.a) artikuluan aipatzen diren baldintzak betetzeke 1984ko Martxoaren 29an helduei euskara irakasteko zentruren batean irakaskuntz lanetan ari diren irakasleak aurkeztu ahal izango dira, behin bakarrik egingo den deialdi honetako ezarriko diren beste baldintzak ere bete beharko dituztelarik. Froga hau gainditzeak ordezkatuko du Agindu honetako 11.1.a) artikuluaren eskakizuna. AZKEN XEDAPENA Euskal Hetriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean indarrean sartzen den Agindu hau, garatu eta aplikatzeko baimena ematen zaio HABEren Zuzendari Orokorrari.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (5)
- Ikus: Kultura eta Turismo Sailaren 1986.eko maiatzaren 15eko AGINDUA, Euskaltegi Publiko eta Pribatuetako irakaslegoaei eskatutako gutxieneko euskarazko titulazioa arautuz.
- Zuzendutakoa: Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea sortu eta Euskaltegiak araupetzen dituen Azaroaren 25eko 29/1983 Legearen hogeigarren artikulua garatze·n dueneko 1984.eko Ekainaren zortziko Kultura-Saileko AGINDUA. (Hutsen zuzenketa).
- Ikus: HABEren Zuzendaritza-Batzordearen Abenduak 17ko EBAZPENA, Euskaltegi Publiko eta Pribatu Homologatuetan Irakasle Laguntzaileaz baliatzeko arauak emanez.
- Garatzen du: Azaroaren 25eko 29/1983 LEGEA, Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzeako Erakunde Sortaraztezkoa eta Euskaltegiak Araupetzezkoa.
- Ikus: HABEren Zuzendaritza-Batzordearen 1984.eko Azaroaren 26ko EBAZPENA, euskaltegi publiko eta pribatu homologametan ordukako monitore laguntzaileen egitekoa arautuz.