Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

Ekonomia eta Herriogasun-saileko Sailburu Jaun Txit Gorenaren 1984.eko ekainaren 5eko AGINDU, Euskal Herriko autnomia-Elkartearen dauden Aurrezki-kutxetan, bereiziki araupetutako maileguen ehunekoan kontutan hartzeari buruz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasuna
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 98
  • Hurrenkera-zk.: 1126
  • Xedapen-zk.: 30
  • Xedapen-data: 1984/06/05
  • Argitaratze-data: 1984/06/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Ekonomia

Testu legala

Autonomia-Estatutoak, etxebizitza-alorrean, Jaurlaritzari emanten dizkion agintepideez baliatuz, honek honako Dekreto hauek eman ditu: - Hirigintza eta eraikintzetango ondarea bereoneratzeari buruzko abenduaren 5eko 278/1983 Dekretoa. -Jakineko etxebizitzak erosteko, irabazpide gutxiko pertsoneai edo familiei laguntzak emateko egitamuaren oinarri arauak araupetzen dituen Ekainaren 5eko 142/1984 Dekretoa. - Agintaritza-Babespeko jaurpideei atxiki gabeko etxeen dirubidedetzi buruzko Ekainaren 5eko 143/1984 Dekretoa. Aipatutako Dekretoek araupetzen dituzten alorrari buruzko Laguntza-neurriek hedapen eta eraginkortasun osoa izan dezaten, funtsezko baldintzetariko bat, Euskal Herriko Autonomia-Elkartean dauden Aurrezki-Kutxek, neurri horien babespean eman ditzaten dirulaguntzak bereiziki arauperutako maileguen ehunekoan kontatu ahal izatea da. Otsailaren 8ko 360/1984 Errege-Dekretoak Autonomia-Elkarteei ahalmena ematen die, funtsezko beharren dirubideak egiteko izan eta horretarako Autonomia-Elkarteek izenda ditzaten maileguak aipatutako ehunekoan sartu ahal izateko. Huri horrela eta Euskal Herriko Autonomia-Elkartean egoitza izan eta Aurrezki-Kutxen menpetasunari buruzko Martxoaren 16ko 45/1981 Dekretoko 7-1-a) atalean ohartematen denaren arauera, honako hau ERABAKITZEN DUT: Lehenengoa.- Agindu honen Bigarren zenbakian aipatzen diren Dekretoak osabideratuz izenpetu daitezen edo izenpetutako Itunek ezartzen dutenaren arauera, Euskal Herriko Autonimia-Elkartean egoitza izan dezaten Aurrezki-Kutxek eman ditzaten maileguak, aipatutako Aurrezki-Kutxetan bereiziki araupetutako maileguen ehunekoetan hartzezkoak izan daitezela honako hein hauen arabera: - %11ko urtesaria izan dezaten maileguentzako, % 100-a. - % 14ko urtesaria izan dezaten maileguentzako, % 43-a. Bigarrena.- Lehenengo atalean aipatzen diren Dekretoak, honako hauek dira: a) Hirigintza eta eraikintzetango ondarea bereoneratzeari buruzker Ahenduaren 5eko 278/1983 Dekretoa. b) Jakineko etxebizitzak erosteko, irabazpide gutxiko pertsonei edo familiei laguntzak emateko egitamuaren oinarri-arauak araupetzen dituen Ekainaren 5eko 142/1984 Dekretoa. c) Agintaritza-Babespeko Jaurpideei atxiki gabeko etxeen dirubidetzei buruzko Ekainaren 5eko 143/1984 Dekretoa. Hirugarrena.-Agindu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egun berean jarriko da indarrean. Gasteizen mila bederatzirehun eta larogeita laugarreneko Maiatzak lau. Ekonomia eta Herriogasun-Saileko Sailburua, JOAKIN OTXOA SARATXAGA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.