Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

Kultura-Sailaren 1981garreneko Abuztuaren 12ko AGINDUA, Euskal Dema eta Kirol-Baterakundea sortarazteko araupideak jarriaz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Kultura
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 64
  • Hurrenkera-zk.: 716
  • Xedapen-zk.: 23
  • Xedapen-data: 1981/08/12
  • Argitaratze-data: 1981/09/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Ekainaren 15eko 72/1981 Dekretoak, bere 2garren Atalean, Euskal Dema eta Kirolen ARABA, GIPUZKOA eta BIZKAIAngo Baterakundeak sortarazteari buruzko orotariko oinarri-irizpideak dakartza. Esandako agintza hoiei buruzko arazoak araupetzea beharrezko gertatzen da, beraz, Euskal Dema eta KirolBaterakundeak sortarazteko bideak jartzeko. Hori dela eta, Sail honek honeko hau ERABAKITZEN DU Lehenengo Atala.-Euskal Dema eta Kiroletako ARABA, GIPUZKOA eta BIZKAIko Kirolzale, epaile eta kronometratzaile guztiei, bakoitzari dagokionaren arauera, Gasteizen, Donostian eta Bilbon izango diren biltzarretarako deia egiten zaie. 2garren Atala.-Biltzar hoiek, Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta gehienezko hirurogei (60) egutegi-eguneko epearen barruan egingo dira. 3garren Atala.-Gara-adineko izan eta Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedin egunean KIROLZALE-TARAMAko txartelaren jabe izan daitezen dagokien Kondaira-Lurraldeko kirolzale, epaile eta kronomatratzaile guztiek izango dute Biltzarrean eskuhartzeko eskubidea. 4garren Atala.-Kultura-Saileko Kirol-Artezkaritzak, aurreko Atalean ohartemandakoaren arauera, Biltzarrean eskuhartzeko eskubidea duten kirolzale, epaile eta kronomatralarien behin-behingo zerrenda bat egingo du. Izen-zerrenda hori Kirolen Lurralde-Artezkaritzetan jarriko da agirian. 5garren Atala.-1. Behin-behingo zerrenda hoien aurkako zuzenketa-eskeak, Kirol-Artezkaritzan edo dagokien Lurralde-Ordezkaritzetan berenez edo ArduralaritzabideLegean ohartemandako ezein bidetatik aurkeztutako idatziz egin beharko dira. 2. Zuzenketa-eskeak, izen-zerrendok Kirolen LurraldeOrdezkaritzetan agirian jarri eta gehienezko hilabeteko epearen barruan egin beharko dira, Kirol-Artezkaritzari bidalitako idatziz, eta honek gehienezko hamabost eguneko epearen barruan emango du bere ebazpena. 3. Erabakiok doazkienei jakinarazi beharko zaizkie. 4. Bigarren zatian aipatutako epeak bukatu ondoren, Kirol-Artezkaritzak Biltzarrean eskuhartzeko eskubidea dutenen behin-betiko izen-zerrendak ezagutaraziko ditu. 6garren Atala.-1. Honako hauek erabaki ahal izango dituzte BILTZARREAN Euskal Dema eta Kiroletako kirolzale, epaile eta kronometratzaileek, Kirol-Artezkaritzaren izeneko ordezkariaren mahaipurutzapean: a) Euskal Dema eta Kirol-Baterakunde gisa eratzea. b) Euskal Dema eta Kirolen izenekoez osatutako ArarteBatzorde bat izendatzea, honako ordezkari hauekin: SOKATIRAREN izeneko ordezkari bat. IDIDEMAREN izeneko ordezkari bat. AIZKOLARIEN izeneko ordezkari bat. ARRIJASOTZAILEEN izeneko ordezkari bat. Gainontzeko dema eta kirolen ordezkari bat. Epaile eta kronometratzaileen izeneko ordezkari bat. Ezingo dute, horrela hautatutako Arartelariek, bere burua aurkeztu Baterakundeko Artezkaritza-Batzordea eratzeko egin daitezen lehenengo hauteskudetara. 7garren Atala.- Kirolzaleek, kirol-moeta batzutan aritzen direnak badira ere, ezingo dute Ararte-Batzordea hautatzeko boto bana baino gehiago eman. 8garren Atala.- 1. Hauteketa, Biltzarrak Ararte-Batzorde bat eratzea erabakitzen badu, dei-bidezkoa izango da. 2. Boto-ematezko txarteletan hautagaiaren izena jarri beharko da, eta norbait kirol-moeta batzuen izeneko hautagai gisa agertzen bada, zein kirol-moetarako izendatu nahi den. 9garren Atala.-1. Kirol-moeta bakoitzean boto gehien izandakoa aterako da hautatuta. 2. Hautagai bat kirol-moeta batzuetarako aurkeztu eta hoietako batzuetan berak boto gehien izan, boto-kopuru haundiena bertarako izandakorako izendatuko da. Hoietan boto-berdintasuna gertatuz gero, kirol-moeta bat aukeratu beharko du Biltzarraren aurrean. 10garren Atala.- 1. Honako hauek egingo ditu ArarteBatzordeak: a) Baterakundearen Araudiaren egitasmoa. b) Araudia onartu eta hauteskundeak egin daitezenarterako Euskal Dema eta Kirolen alorreango behin-behingo oraontzabideak. 2. Ararte-Batzordeak astean bilkura bat egingo du, gutxienez, berak jarri dezan egutegiaren arauera. kirol eta ekonomiaren aldetatikako bere ihardunari buruzko argipideak emateko. 11garren Atala.- 1. Ararte-Batzordeak gertatutako Araudiaren egitasmoa, berak horretarako deia egindako kirolzale, epaile eta kronometratzaileen Biltzarrak ontzat eman beharko du. 2. Atal honek dion Biltzar horretan Artezte-Batzordea izango da mahaipuru. 3. Biltzarrak Araudi-egitasmoa onartu ondoren ArarteBatzordeak Kultura-Saileko Kirol-Artezkaritzari bidali beharko dio, behin-betiko onarpena eman diezaion. 12garren Alala.- Arazo hauek araupetu beharko ditu Euskal Dema eta Kirol-Baterakundearen Araudiak: A) Bazkunaren egoitza eta ihardutze-eremua. B) Ordezkaritza Jaurpide eta arduralaritza-sailak. C) Ordezkari eta Jaurpide-karguetarako hautatze-modua, kide guztien askatasunezko, berdineango eta isilpeko botoematez beteko direla bermatuz. D) Baterakundeko Jaurtze eta Ordezkaritza-Sailen ihardutze-modua; honek, beti, demokraziaren arauzkoa izan beharko du. E) Euskal herri-kiroletan ihardun eta bere legezko egoitza Euskal Autonomia-Elkartetik kanpo izan dezaten kirolzaleek Baterakundeak eratutako lehiaketetan eskuhartzeko bete beharko dituzten betekizunak. F) Baterakundearen ekonomia-dirubidetzazko jaurpideak, eskuarte guztien nondikakoa, erabilkera eta zertarakoa zehaztuz. G) Baterakundearen agiripaper-bideak, kirolzaleen, epaileen eta kronometratzaileen eta kirol-bazkunen erroldeliburua, biltzarragiri-liburua eta kontaduritza-liburuak gutxienez barne direla. H) Barne-zentzapideak. I) Baterakundea ezabatzeko eta deusezteko zioak. 13garren Atala.- Eusko Jaurlaritzako Kirol-Artezkaritzak, 8garren eta 9garren Ataletan zehaztutako betekizunak beteta ikusi ondoren, horretzazko agirisorta eskuratu eta gehienezko 20 eguneko epearen barruan dagokion Kondaira-Lurraldeko Euskal Dema eta Kirol-Baterakundearen Araudia onartu, eta Euskal-Baterakundeen erroldean sartuko ditu. 14garren Atala.- Ukatzezko erabakiak, gertatuz gero, zio eta guztizkoa izan beharko du. 15garren Atala.- Eusko Jaurlaritzako Kirol-Artezkaritzaren erabakiak arduralaritza-bidea bukatu egingo dute, eta arduralaritza-auzipideetatik jazarri ahal izango zaie. 16garren Atala.- Baterakundea Euskal Baterakundeen Erroldean sartzeak harekiko aitorpen osoa darama berebaitan. 17garren Atala.- Kondaira-Lurralde bakoitzean Euskal Dema eta Kirol-Baterakunde bakar batek baino ezingo du erroldean sartzea eskatu. AZKEN ERABAKIA 1. Kirol-Artezkaritza Nagusiari agindu hau erabiltzeko eta egiteratzeko beharrezko eritziz diezaien erabaki guztiak hartzeko eskua ematen zaio. 2. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedin egunean bertan jarriko da indarrean. Gasteiz, 1981garreneko Abuztuak 12. Kultura-Sailburua, RAMON LABAIEN SANSINENEA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.