Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

14/2023 LEGEA, azaroaren 30ekoa, Euskal Kultura Ondarearen maiatzaren 9ko 6/2019 Legea aldatzekoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Legea
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 238
  • Hurrenkera-zk.: 5570
  • Xedapen-zk.: 14
  • Xedapen-data: 2023/11/30
  • Argitaratze-data: 2023/12/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Euskadiko Herritar guztiei jakinarazten zaie Eusko Legebiltzarrak onartu egin duela 14/2023 Legea, azaroaren 30ekoa, Euskal Kultura Ondarearen maiatzaren 9ko 6/2019 Legea aldatzen duena.

  1. Euskal Kultura Ondarearen maiatzaren 9ko 6/2019 Legeak, 8. artikuluan, hiru babes-maila bereizi zituen: babes berezia, ertaina eta oinarrizkoa. Azken hori udalek onartutako udal-plangintzako katalogoen bidez zehazten zen. Xedapen horrek, ordea, ez zuen zehazten zer irizpideren arabera irits zitekeen tokiko balioa duen elementu bat oinarrizko babes kategoriara. Udal askok Eusko Jaurlaritzara jo dute definizio zehatzagoa eskatzeko, hirigintza-kasuistika hori kultura-ondarearekin modu arin eta bateragarrian kudeatu ahal izateko. Urte hauetako esperientziaren ondorioz, beraz, artikuluen aldaketa proposatu da, kultura-ondasun higiezin bat oinarrizko babes-mailan sartzeko irizpideak adierazita, hau da, zaharberritze zientifikoa edo kontserbatzailea merezi izatea.

    Legeak, halaber, ez zuen aldi iragankorrik zehazten udal-katalogoak egoera berrira egokitzeko, eta zehaztugabetasun-egoerak sortzen zituen, eta egoera horiek ez zuten bultzatzen kategoria horretan bildutako ondasunak bizigarritasuna bermatzeko behar ziren obra oinarrizkoenen subjektu izatea.

    Bi kasu horietan, Eudelen barruan adostasun zabala dago: hirigintzari eta kultura-ondareari eragiten dien gai horri erantzun egokia eta presazkoa eman behar zaio.

  2. Klima-aldaketa, energia-iturri fosilen agortzea eta horiek ekonomia globalean duten eragina, denboran zehar jasanezinak diren kostuen igoerekin, gero eta agerikoagoak eta nabarmenagoak dira planeta osoan. Gogoratu behar da NBEk berak eskatu zuela larrialdi klimatikoaren deklarazioa mundu osoan, CO2 emisioak erabat jaitsi arte. Trantsizio energetikoa eta ekologikoa ezinbestekoa da agertoki horretan; izan ere, isuriak murrizteko estrategiak gehitu behar dira dagoeneko martxan dagoen klima-aldaketa arintzeko, bai eta egokitze-estrategiak ere, inpaktuak minimizatzeko eta giza sistemen eta sistema ekologikoen erresilientzia handitzeko, eta garapen-ekimenak eta, bereziki, energia berriztagarrien ezarpena errazteko.

    Testuinguru horretan, energia-iturri berriztagarriak alternatiba jasangarri erreal gisa gero eta gehiago erabiltzen direnez, beharrezkoa da Euskal Kultura Ondarearen Legea aldatzea, iturri horiek ondareko ondasun higiezinetan sartzeko, bereziki bizitegi-izaerakoetan, energia-eraginkortasuna ondasun horien ondare-balioekiko errespetuarekin orekatuta lortzeko, eta higiezin horiek erabiltzeari uko egitea saihesteko, energia eskuratzeko kostu handiagoa dela eta. Baina, era berean, irtenbide integratzaileak bilatu behar dira, ondasun horien eta haien inguruneen gainean sor dezaketen eragina minimizatzen dutenak.

  1. Euskal kultura-ondarea osatzen duten ondasunak, dagokien babes-mailaren arabera, honelakoak izango dira:

    1. Babes berezia duten kultura-ondasunak: babes berezia jasoko dute lege honen 2.1 artikuluko kultura-balioetako bat duten EAEko kultura-ondasun higiezin, higigarri eta immaterial nabarmenenek.

    2. Babes ertaina duten kultura-ondasunak: babes ertaina jasoko dute lege honen 2.1 artikuluko kultura-balioetako bat duten EAEko kultura-ondasun higiezin eta higigarri garrantzitsuek.

    3. Oinarrizko babesa duten kultura-ondasunak: oinarrizko babesa duten kultura-ondasunak izango dira lege honen 2.1 artikuluan aipatutako kultura-balioetakoren bat duten eta udalek une bakoitzean indarrean dauden udalaren hirigintza-plangintzako katalogoetan hala zehazten dituzten kultura-intereseko higiezinak, zaharberritze zientifikoko edo zaharberritze kontserbatzaileko jarduketak merezi dituztelako.

      Nolanahi ere, oinarrizko babeseko kultura-ondasunen izaera galduko dute babes berezi eta ertainekotzat jo diren edo jotzen diren eta, beraz, Euskal Kultura Ondarearen EAEko Erregistroan sartuta dauden kultura-ondasunek.

  2. Aurreko sailkapena udal-babeseko kultura-ondasunen sailkapenarekin osatuko da. Azken horiek hirigintza-plangintzan eta udal-katalogoetan zehaztuko dira, eta tresna horietan ezarritako babes-araubidearen mende egongo dira.

  3. Bizirik dagoen egile baten kultura-ondasunaren babesa salbuespentzat joko da, eta kasu horretan titularraren berariazko baimena beharko da.

  1. Ondasun higiezin bat oinarrizko babesa duen kultura-ondasun deklaratzeko, babes-maila hori esleitu besterik ez da egin behar udalaren hirigintza-plangintzak unean-unean indarrean dituen katalogoetan, Euskal Kultura Ondarearen EAEko Erregistroan sartuta dauden ondasunen kasuan izan ezik.

  2. Horretarako, udalaren hirigintza-plangintzaren katalogoetan babes-maila espezifiko bat jaso beharko da, '6/2019 Legearen ondorioetarako, oinarrizko babesa duten kultura-ondasunak' izenekoa, eta hor sartuko dira lege honen 8.1.c) artikuluan aurreikusitako baldintzak betetzen dituzten kultura-intereseko ondasun higiezinak.

  3. Udalek Kultura Ondarearen EAEko Zentroari jakinarazi beharko diote oinarrizko babesa duten kultura-ondasun higiezin berrien deklarazioa.

  4. Deklarazioa Oinarrizko Babesa duten Kultura Ondasunen EAEko Erregistroan inskribatuko da. Erregistro horretan inskribatutako ondasunek babes berezia edo babes ertaina duten kultura-ondasun gisa deklaratzeko behar besteko balio badute, lege honetan azken horientzat aurreikusitako izapideak egin beharko dira. Kasu horietan, 15. artikuluan ezarritako babes-araubidea aplikatu beharko zaie, aldi baterako.

Oinarrizko babesa duen kultura-ondasun baten deklarazioa indarrik gabe utzi ahal izango da, osorik edo partez, deklarazioa egiteko erabili diren izapide berberak erabiliz.

  1. Euskal Kultura Ondarearen EAEko Erregistroan eta Oinarrizko Babesa duten Kultura Ondasunen EAEko Erregistroan inskribatutako ondasunek kode bana jasoko dute, identifikatu ahal izateko.

  2. Bi erregistroek honako hauen fede emango dute: bertan jasotako datuena, bertan inskribatuta dauden ondasunen identifikazioari eta kokapenari eragiten dieten jarduketena eta horien gainean egiten diren egintzena.

  3. Erregistro horietan inskribatuta dauden ondasunen titularrek jakinaren gainean jarriko dute Eusko Jaurlaritzan kultura-ondarearen eskumena duen saila, baldin eta edozein esku-hartze edo lekualdatze gertatzen bada edo beren ondasunei eragiten dieten egintza juridikoak eta bestelako gorabeherak gertatzen badira, hori idatziz jaso dadin.

  1. Titularrek ez badituzte betetzen Euskal Kultura Ondarearen EAEko Erregistroan eta Oinarrizko Babeseko Ondasunen EAEko Erregistroan inskribatutako kultura-ondasunak kontserbatzeko betebeharrak, foru-aldundiek eta udalek, ofizioz edo Eusko Jaurlaritzan kultura-ondarearen arloko eskumena duen sailak hala eskatuta, honako hauek agindu ahal izango dituzte:

    1. Babestutako kultura-ondasunetan egiten diren edozein motatako obra, lan edo jarduketa berehala etetea, lege honetan xedatutakoa urratuz gero.

    2. Aplikatu beharreko babes-araubidearekin bateraezina den ondasunaren erabilera etetea.

    3. Ondasun hori galtzea saihesteko beharrezkoak diren neurriak betearaztea edo eragindako kalteak konpontzeko.

  1. Oinarrizko babesa duten kultura-ondasunen elementu babestuei zaharberritze zientifikorako edo zaharberritze kontserbatzailerako irizpideak aplikatuko zaizkie, hain zuzen ere, ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzeko jarduketa babestuei buruzko abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuan aurreikusitakoak.

  2. Higiezineko elementuak ezin izango dira eraitsi, ez osorik, ez zati batean, baldin eta elementu horien kultura-balioek oinarrizko babesa duen kultura-ondasun gisa sartzea eragin badute udalaren hirigintza-plangintzaren katalogoan.

  1. Oinarrizko babesa, babes ertaina eta babes berezia duten kultura-intereseko ondasunetan energia berriztagarriak eta energia-eraginkortasuneko sistemak instalatzeko, ondare-inpaktua ebaluatzeko azterlanak egin beharko dira, organo eskudunak zehaztutako irizpide tekniko eta estetikoei jarraituz. Nolanahi ere, afekzio minimoaren eta itzulgarritasunaren irizpideak jarraituko dira, horiek kentzeak materialei eta babestutako ondasunari, oro har, ez eragiteko.

    Eusko Jaurlaritzan kultura-ondarearen arloko eskumena duen sailak bi urteko epean onartuko ditu EAEko ondare-inpaktua ebaluatzeko azterlanak erregulatzeko arauak.

  1. Lege honetan oinarrizko babes-araubidea arautzen duten aurreikuspenak hirigintza-plan eta udal-katalogo berrietan aplikatuko dira. Gainerako plan eta katalogoek indarrean jarraituko dute horietan ezarritako baldintzetan, eta sei urteko epean egokitu beharko dira araubide honetara.

  2. Epe horretan, halaber, udalek foru-aldundiei eta Eusko Jaurlaritzan kultura-ondarearen arloko eskumena duen sailari jakinarazi beharko diete 6/2019 Legearen ondorioetarako, oinarrizko babesa duten kultura-ondasunak' izeneko babes-maila espezifikoaren barruan udalaren hirigintza-plangintzaren katalogoan sartutako higiezinen zerrenda.

Beraz, Lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet, norbanako zein agintari direla, Euskadiko herritar guztiei.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 5a.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.