Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

2/2018 LEGEA, ekainaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Portuena eta Itsas Garraioarena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Legea
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 129
  • Hurrenkera-zk.: 3492
  • Xedapen-zk.: 2
  • Xedapen-data: 2018/06/28
  • Argitaratze-data: 2018/07/05

Gaikako eremua

  • Gaia: Garraio eta herri lanak; Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Hirigintza eta etxebizita

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Eusko Legebiltzarrak 2/2018 Legea, ekainaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Portuena eta Itsas Garraioarena onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei.

Ukaezina da Euskal Autonomia Erkidegoak itsasoarekin eta portuko jarduerarekin izan duen lotura historikoa, ekonomikoa eta soziala, eta etorkizunari begira, argi dago gure ekonomiaren, gizartearen eta politikaren bilakaerak harreman estua izan behar duela portuetan garatu daitezkeen jarduerekin, beharrezko azpiegiturak daudelako hainbat jarduera garatu ahal izateko, hala nola, merkataritzako, industriako, arrantzako, aisialdiko jarduerak, bertan kirol-nabigazioko jarduerak sartzen direlarik, eta aisia-jarduerekin batera, turismoa.

Euskal Autonomia Erkidegoko portu-tradizio luze eta sendoak eragin handia izan du, ekonomiaren eta gizartea aldetik, gure kostako herrien garapenean, eta arrantzako, merkataritzako eta industriako sektoreen sustapenari lagundu dio. Horri lotuta, kirol-nabigazioko jardunak eta jolas-jardunak, eta euskal itsasertzaren turismo-garapenak portuen, eta kiroleko eta aisialdiko portu-instalazioen eraikuntza eta antolaketa bultzatu dute Euskal Autonomia Erkidegoan. Kiroleko eta aisialdiko portu-instalazioak aisialdiko eta kalitatezko turismoarekin lotzen dira eta horrek, gainera, eragina dauka lurraldearen eta portua kokatzen den udaletako ekonomia ereduaren gain, eta kontuan hartu behar da portu-araubidea modu koherentean eta osotasunean erregulatzeko.

Autonomia Estatutuko 10.32 artikuluaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoak portuen gaineko eskumen esklusiboa du, betiere, interes orokorrekotzat jo ez diren portuetan. Eta Autonomia Estatutuaren bidez eskumenak ematen dituzten arauak gauzatzearren, Euskal Autonomia Erkidegoaren esku utzi ziren portuen arloan Estatuak zituen hainbat ondasun eta zerbitzu, maiatzaren 14ko 2380/1982 Errege Dekretuaren bidez.

Bestalde, 10.32 artikuluak berak eskumen esklusiboa ematen dio Euskal Autonomia Erkidegoari itsas-garraioaren arloan; izan ere, ekainaren 24ko 900/2011 Errege Dekretuaren arabera, itsas garraioaren arloan Estatuko Administrazio Orokorrak betetzen zituen zeregin eta zerbitzuak eskualdatzen zaizkio Euskal Autonomia Erkidegoari.

Gauzak horrela, Euskal Autonomia Erkidegoak bere eskumeneko portuen gain legegintzako eta betearazteko eskumen esklusiboa izan arren, Eusko Legebiltzarrak orain arte ez du esku hartu gaiari modu integralean heltzeko, portuen lege propio baten bitartez; gai hori zatikatuta eta sakabanatuta araututa dago. Beraz, azaldutako egoerak justifikatzen du atzeratu ezin den premia dela euskal titulartasuna duten portuen erregulazioa.

Bestalde, kontuan hartuta lotura dagoela itsas-garraioaren eta, oro har, garraio hori egiteko portuen artean, egokitzat jo da lege-testu berean jasotzea gai horri buruzko araudia, itsasertzeko portu eta instalazioak izan daitezen garraioaren beharrak estaliko dituen sistema bat arrantzarako, merkataritzarako eta kirol-nabigaziorako.

Lege honek sei kapitulu ditu, hiru xedapen gehigarri, bost xedapen iragankor, xedapen indargabetzaile bat eta lau azken xedapen.

  1. kapituluan, oinarrizko kontzeptuak eta eskumen objektiboaren eremua zehazten dira; haien bidez, argi mugatzen dira autonomiaren eskumenak. Horretaz gain, portuaren kudeaketa zuzenduko dituzten jarduteko printzipioak jasotzen ditu, besteak beste: iraunkortasuna, kudeaketa integratua eta intermodalitatea. Era berean, gure autonomia-erkidegoko portu askoren hiri-izaera ikusita, legea oinarritzen da portuko jardueraren eta portuetako udalerri eta hirietako eguneroko jardueraren arteko ezinbesteko bizikidetza baketsuan.

  2. kapituluak heltzen die bai portuko eremuaren hirigintza-antolamenduari bai euskal titulartasuna duten portuen eraikuntzari. Portuak antolatzeko eredua bi tresnetan oinarritzen da: portu-antolamenduaren plan bereziak eta portuko espazio eta erabileren mugaketa.

    Eremu horri dagokienez, testuak errespetatu egiten du autonomia-erkidegoan lurralde-antolamenduari eta hirigintzari buruz indarrean dagoen legeria, eta bertan finkatutako eredu orokorrari eusten dio. Ildo horretatik, portua antolatzeko plan berezia hirigintza-plana da, portua antolatzeko tresna bat, eta portu-barrutiaren hirigintzako erabilera arautuko du; hau da, hainbat aurreikuspen eta neurri jasoko ditu, behar bezala bermatzeko portuak modu eraginkorrean funtzionatzen dutela, portuaren espazioa modu efizientean ustiatzen dela, portua behar bezala garatzen dela, lurreko komunikazio-azpiegiturekin ondo konektatuta dagoela, eta portu- eta ingurumen-zerbitzuen eskariari egoki erantzuten zaiola.

    Bestalde, portuko espazio eta erabileren mugaketak zedarritzeko eta antolatzeko helburuak ditu, ez hirigintzakoak. Tresna horren helburua da zerbitzugunea zedarritzea eta portuen gune bakoitzerako aurreikusitako erabilerak geografikoki zehaztea eta antolatzea. Beraz, portua antolatzeko tresna bat da, ekonomia-kudeaketa eta portuetako azaleren banaketa arrazionala optimizatzeko sortua, ekonomia-kudeaketaren eta portuaren ustiaketaren ikuspuntutik, betiere.

    Horretaz gain, kapitulu honetan bi atal sartu dira euskal titulartasuna duten portuen eraikuntzari eta aldatzeari, eta jabari publikoa kontserbatzeari buruz.

  3. kapituluan, zuzenbide pribatuko entitate publiko bat sortzen da. Hori izango da tresna nagusia, itsas-kirol erabilerako portuen eta lotutako instalazioen gaian Euskal Autonomia Erkidegoaren politika gauzatzeko. Euskadiko Kirol Portuak sortzen da, Euskadiko Kirol Portua, SA sozietate instrumentalaren erakunde publikoko izaera juridikoa aldatuz. Zuzenbide pribatuko erakunde publikoko izaera hartuko du orain, berezko nortasun juridikoa izango du eta portuen arloko eskumenak dituen Eusko Jaurlaritzako sailari atxikiko zaio.

    Portuko itsas-aisialdiko azpiegiturak eta horiekin lotutako guneak kudeatzeko modu asko dago gaur egun. Horren aurrean, legeak Euskal Autonomia Erkidegoko portu azpiegitura guzti horien kudeaketa lege berri batean batzeko hautua egiten du. Eredu horrek elkartuko ditu, batetik, zuzenbide publikoaren mende egotea, administrazioaren agintea behar duten jarduera guztietan, eta bestetik, zuzenbide pribatuaren erregelen eta printzipioen mende egotea, bere jarduera garatzeari eta hirugarrenekin duten harremanari dagokionez.

    Ondorioz, legeak aurreikusten du etorkizunean Zumaiko Kirol Portua, SA sozietate publikoa desegitea, bere funtzioak erakunde berriak beteko dituelarik.

    Erakunde berri honen eskumena zabaltzen da itsas-aisialdiko erabileradun portu-azpiegitura guztietara eta horiekin lotutako erabilera-guneetara, egungoetara zein etorkizunean eraiki daitezkeenetara, Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenekoak direnetara, Jaurlaritzak esleitzen dionetara. Horren ondorioz, erakundearen jarduketa zabal daiteke etorkizunean Eusko Jaurlaritzak bere gain hartzen dituen beste azpiegituretara, gaur egun indarrean dagoen konstituzio- eta estatutu-esparruaren arabera.

    Hain zuzen, Euskadiko Kirol Portuak erakundea sortzean, aurrera egin nahi da Euskal Autonomia Erkidegoko itsas-aisialdi erabilerako portu guztien kudeaketa homogeneo eta integral baterantz; betiere pertsona erabiltzaile guztiei zerbitzu espezializatu batzuk eta kalitateko estandar bertsuak bermatuko zaizkie, eta, hori guztia, Administrazio publikoak bakarrik berma dezakeen berme, gardentasun eta zorroztasunarekin.

  4. kapitulua portuen araubide juridikoari buruzkoa da; lehenik eta behin, portu-zerbitzuak arautzen ditu. Gizartean eta ekonomian, portuei aitortzen zaizkien eraginak, zeinak kostaldeko herriei eragiteaz gain Euskal Autonomia Erkidego osoari ere eragiten baitio, portuko zenbait zerbitzu egoki bermatzea eskatzen du; eta kontuan hartu beharko dituzte portuko instalazioak funtzio askotarako erabiltzetik etorritako beharrak.

    Portuetako zerbitzuen antolamenduaren arabera, Portuko Administrazioak emango ditu zerbitzuok, zuzenean edo legez ezarritako edozein mekanismoren bidezko zeharkako kudeaketaz. Nolanahi ere, ez da zeharkako kudeaketa bidezko zerbitzurik eskainiko, baldin eta horrek badakar aginpideaz jardutea edo, beste edozein arrazoi dela medio, egokitzat jotzen bada zuzeneko kudeaketa.

    Portuetako zerbitzuen araudiari lotuta, legeak berrikusten du, orokorrean, portu-tasei buruzko araudia, tasak berriro zehaztuz eta berregituratuz; gainera, horrek aldarazten du irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuak onartutako Tasei eta Prezio Publikoei buruzko Legearen Testu Bateratuaren araudia, azken xedapenetako lehenengoan.

    Kapitulu honen bigarren atalean, portuko jabari publikoaren kudeaketa arautzen da; horretarako, ohiko erakundeetara jotzen du, partikularren erabilera ahalbidetzen baitu eta, erabileraren ezaugarrien arabera, baimenak eta emakidak ematea ere bai.

  5. kapituluak, itsas garraioari dagokionez, artikulu bakar batean arautzen du itsas garraioko enpresa operadoreen erregistro bat sortzea.

    Legearen VI. kapituluan, polizia-jarduera eta zehatzeko araubidea erregulatzen dira. Sektorearentzako zehatzeko araubideari heltzen dio, legezkotasunaren, tipikotasunaren, erantzukizunaren, atzeraeraginik ezaren eta proportzionaltasunaren printzipioetan oinarrituta.

    Arau-hausteen eta zehapenen araubideari dagokionez, lege honen ondorioetarako arau-haustetzat joko diren egintzak eta ez-egiteak tipifikatzen dira, eta hiru eratakoak bereizten dira, arinak, larriak eta oso larriak; gainera, zehatzeko ahalmena zer organok izango duten ere zehazten da. Lege-testuan, arau-hausteen eta horiei dagozkien zehapenen katalogo zehatza sartzen da; portuko demanioaren kontserbazioa kaltetu dezaketen jarduerak edo portu-eremuetan gauzatzen diren jardueren garapenerako kalterako izan daitezkeen jarrerak saihesteko disuasio-mekanismoa eratzea da, kautelazko neurriak eta hertsatzeko isunak barne.

    Azkenik, legearen azken zatiak hiru xedapen gehigarri, bost xedapen iragankor, xedapen indargabetzaile bat eta lau azken xedapen ditu.

Hona hemen lege honen xedea:

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko eskumenekoak diren portuei, eta portuko eta itsasoko instalazioei aplikagarri zaien araubide juridikoa ezartzea.

  2. Portuen plangintza-, antolamendu-, ustiapen-, eraikuntza-, zabalkuntza-, berrikuntza- eta mantentze-erregimenak ezartzea, bai eta portu-zerbitzuen jardunerako nahiz zerbitzuotan sartu eta erabiltzeko erregimenak ere.

  3. Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko portuko jabari publikoaren kudeaketa arautzea, erabilera-erregimena ezarriz.

  4. Euskal Autonomia Erkidegoaren Portuko Administrazioaren egitura eta funtzionamendua ezartzea eta Euskadiko Kirol Portuak zuzenbide pribatuko erakunde publikoa sortzea. Erakunde horren ardura izango da Euskadiko itsas-aisialdiko erabilerako portu-azpiegiturak eta horiekin lotutako erabilera-guneak kudeatzea, bai Jaurlaritzak esleitzen dizkionak, bai kontzesionario gisa hartutako kudeaketak, eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko Portuko Administrazioaren parte ere izango da.

  5. Portuko jabari publikoaren erabileratik eratorritako ekonomia- eta finantza-erregimena arautzea, bai eta portu-zerbitzuen jarduna ere.

  6. Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenekoak diren jarduera hauek arautzea: bidaiarien eta salgaien itsas garraioa eta itsas garraio mistoa.

  7. Zehapen-erregimena ezartzea autonomia-erkidegoko portu-jabari publikorako, eta EAEko Portuko Administrazioari dagozkion ikuskapen- eta kontrol-ahalak finkatzea.

  8. Euskal Autonomia Erkidegoko portuei portuko eta itsasoko instalazioetako irisgarritasun baldintzak bermatzea, baita beraien espazio eta erabilerak ere, indarrean dagoen araubide juridikoaren arabera.

  1. Lege hau EAEko itsasertzeko portuetan aplikatzekoa da, lege honen 3.a) artikuluaren terminoetan, baita Euskal Autonomia Erkidegoko eskumena duten obrei eta instalazioei ere.

  2. Lege hau, halaber, indarrean dagoen ordenamendu juridikoaren arabera eta edozein tituluren indarrez, Euskal Autonomia Erkidegoaren kudeaketari esleitzen zaion beste edozein porturi edo portuko zerbitzuguneko zati bati aplikatuko zaio.

  3. Era berean, lege hau aplikatuko zaio bidaiarien eta salgaien garraio, edo garraio mistoaren jarduerari behar bezala erregistratutako ontzietan, Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzean soilik dauden eta beste lurralde-eremu batzuetako portu edo puntuekin konexiorik ez duten portuen edo puntuen artekoari.

Lege honen ondorioetarako, definizio hauek hartuko dira kontuan:

  1. Portua: lurreko azpiegituren, instalazioen, espazioen eta atxikitako itsas uren multzoa da, portuko trafikoko jarduerak egiteko eta dagozkien zerbitzuak emateko prestatua.

  2. Portuetako trafikoa: portuetan egindako operazioak dira, ontzien sarrera, irteera, atrakatze, desatrakatze, egonaldi eta konponketei dagozkienak, baita ontzien eta lehorraren edo beste merkantzia-garraiobide batzuen arteko era guztietako transferentziei dagozkienak ere arrainak, hornidurak, bidaiariak edo eskifaiako kideak. Era berean, aldi baterako biltegiratzen dira salgaiak portuetako barrutietan.

  3. Kostaldeko portuko obra eta instalazioak: azpiegiturako eta eraikuntzako edo gainegiturako obra zibilak dira, baita portuko trafikoa errazteko portuaren eremuan eraiki edo kokatzen diren instalazio mekanikoak eta zerbitzu-sare teknikoak ere.

  4. Itsas instalazioak: portuaren izaera eduki ez arren, itsasertzean kokatuta dauden obra eta azpiegituren multzoa da; obra eta eraikuntza horiek ez dute eskatzen babesteko edo atrakatzeko obra finkorik egitea, eta ez dute modu esanguratsuan aldatzen kokaguneko ingurune fisikoa, esate baterako: moilak, ontzitegiak, ainguralekuak eta aisialdi nautikoan erabiltzen diren antzeko beste batzuk.

  5. Itsasoko operazioak: portuetan modu egitaratu eta zehatzean burutzen diren prozesuak dira; zehazki, hauek: atrakatu aurreko administrazio-kudeaketak, ontzia porturatzean burutu beharreko prozedurak, portutik igarotzean salgaiak manipulatzea eta bidaiariei zerbitzuak ematea.

  6. Portuko Administrazioa: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrak eta zuzenbide pribatuko Euskadiko Kirol Portuak erakunde publikoak osatzen dute, lege honek esleitzen dizkien eskumenak baliatzen dituzten heinean.

  1. Portuen arloan erakundeek eta gizarteak parte hartuko dute arau bidez sortuko diren organo aholku-emaileen eta parte-hartzaileen organoen bidez. Horien artean egongo dira, Portuko Udal Kontseilua izenpean, Portuko Administrazioaren eta portua duten udalerriez arduratzen diren udal-administrazioen arteko harremanez arduratuko diren organoak.

  2. Portuko udal-kontseiluak portuen alorreko aholkularitza, kontsulta eta eztabaidarako organoak dira, Autonomia Erkidegoko Administrazioak egikaritzen dituen eskumenen esparruan, eta haien erabakiak ez dira lotesleak.

  3. Organo horietan, administrazioek ez ezik, portuen sektorean inplikaturiko sektore ekonomiko, profesional eta sozialei ere emango zaie parte hartzeko aukera.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrari eskumen hauek dagozkio:

    1. Erregelamendu izaera duten xedapen orokorrak eta portuko politika arloan goragoko mailako planifikazio-tresnak onartzea.

    2. Autonomia Erkidegoaren eskumeneko portuko domeinu publiko osoaren planifikazioa, kudeaketa, eraikitzea, ustiapena, sustapena, garapena eta programazioa. Hori guztia, Euskadiko garapen iraunkorraren eta kohesio sozial eta ekonomikoaren betebeharrekin bat.

    3. Portu bakoitzaren kudeatzeko edo handitzeko modua zehaztea.

    4. Portu-antolamendurako plan bereziak onartzea.

  2. Portu alorrean eskumena duen sailak Autonomia Erkidegoaren portu-politika garatu eta gauzatuko du, eta hari dagokio titulartasun autonomikoko sistemaren koordinazioa eta kontrola, lege honetan eta bere garapenerako emandako arau-xedapenetan aurreikusitako baldintzetan. Horretarako, honako funtzio hauek izango ditu:

    1. Portu alorreko ekintzen planifikazioa.

    2. Portuko domeinu publikoaren kudeaketa, eraikitzea, ustiapena, kontserbazioa, babesa, defentsa eta diziplina.

    3. Autonomia Erkidegoko portuetan kontsezioak eta baimenak ematea, aldatzea edo kentzea.

    4. Portu eta azpiegitura eta portu-ekipamenduak eraikitzeko edo handitzeko proiektu berriak onartzea.

    5. Portu-zerbitzuak eskaintzea.

    6. Portu Espazio eta Erabileren Delimitazioak, portu bakoitzeko Zerbitzu eta Polizia Araudiak eta horien guztien Hondakin Planak onartzea.

    7. Inspekzio- eta kontrol-ahalmena portuetan egiten diren zerbitzu, operazio, okupazio eta oro har jardueretarako, edozein delarik ere portu-espazioaren erabilera-erregimena edo modua.

    8. Zehatzeko ahalmena erabiltzea 71. artikuluan ezarritako moduan.

    9. Hirigintza-planeamendurako tresnen onartzea edo berrikuntzari dagokion aginduzko txosten arrazoitua egitea, portuekin harreman zuzena duena. Portu-ustiapeneko eskumena eragiten duten zehaztapenak baloratzera mugatuko da txostena, eta positibotzat joko da txosten hori ez bada bi hileko epean igortzen eta jakinarazten.

    10. Barneko larrialdi-planak, istripuzko itsas-kutsadurako arrisku-planak, eta portu-instalazioak babesteko planak onartzea.

    11. Espresuki beste organo batzuei eman gabeko bestelako guztiak.

  1. Garapen sozioekonomikoaren elementu gisa, Euskal Autonomia Erkidegoko portuen kudeaketa arautuko da jasangarritasun, elkartasun, baliokidetasun, konkurrentzia libre, kudeaketa integratu eta irisgarritasun printzipioen arabera.

  2. Halaber, portuak kudeatuko dira hauek kontuan hartuta: instalazioen funtzio anitzeko erabilera, ingurunearen errealitate sozio-ekonomikoa eta aktibo publikoen arrazoizko errentagarritasuna, laneko segurtasunaren eta osasunaren printzipioei erreparatuz.

  3. Euskal Autonomia Erkidegoko portuen kudeaketa hauek bideratuko dute: batetik, portuen erabiltzaile gisa, herritarren interesak babesteko printzipioei errespetua izateak, bereziki ezintasuna duten edo mugikortasuna mugaturik duten pertsonen kasuan, portuetako zerbitzuak kalitate-baldintzetan eskuratzeko eskubidea bermatuz; bestetik, gizonen eta emakumeen arteko aukera berdinak emateko printzipioei errespetua izateak.

  4. Eraginkortasun-, koordinazio- eta lankidetza-printzipioek arautuko dituzte beste administrazio batzuekiko harremanak, bereziki plangintza sektoriala integratzeari, hirigintza-antolamendu egokiari eta itsasertza babesteari begira, lehiaren defentsaren alorrean indarrean dagoen arautegian ezarritakoa errespetatuz. Era berean, portuetako jardueren eta zerbitzuen antolaketa eta kudeaketa bideratuko dira portuetako udalerri eta hirietako azpiegituraren eta eguneroko jardueraren arteko bizikidetza baketsura.

  5. Euskal Autonomia Erkidegoko portuen kudeaketak intermodalitatea hartzen du bere gain, garraio-kateen gehienezko eragimena lortzeko, eta logistika-eremuak sortzen ditu ekoizte-prozesuei balio erantsia sartzea errazteko. Era berean, kontuan hartuko ditu bide laburreko itsas garraioko aukerak eta Europar Batasunean definitutako itsasoko autobideetako aukerak.

  6. Bermatu egiten da itsas-garraioaren zerbitzuak aske ematea bidaiariena, salgaiena, edo garraio mistoena, portuko azpiegituren erabilera, kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubideen errespetua, itsas-segurtasunaren alorrean indarrean dagoen araudia betetzea, baita natur ingurunearen babesa ere.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko portuetako jabari publikoan sartzen diren eskubide eta ondasunak, titulartasun publikokoak izan arren, erabilera orokorrari edo autonomia-erkidegoan eskumena duen portuko zerbitzu publikoari atxikita daude.

  2. Dena dela, Euskal Autonomia Erkidegoko portuetako jabari publikoari dagozkio itsas urak, lehorreko azalerak, portuko erabilerei edo zerbitzuei eragiten dieten obrak eta instalazioak, baita portuko helburuetarako atxikitako itsaso eta lehorraren arteko jabari publikoan egindako obrak eta instalazioak ere.

  1. Portuko espazio eta erabileren mugaketari dagokionez, Portuko Administrazioak jabari publikoko zerbitzugune bana mugatuko du portu bakoitzean; hor sartuko dira bertako jarduerak eta portu-erabilerak gauzatu ahal izateko beharrezko lur- eta ur-espazioak, jarduera osagarrietarako beharrezkoak direnak, eta portuko jarduerak eta bestelako jarduera osagarriak garatzeko aukera ziurtatzen duten erreserbako espazioak.

  2. Era berean, zerbitzugunearen mugetan ezarriko dira zerbitzuguneetan onartzen diren erabilerak, baita erabilera horiek portu bakoitzean non kokatzen diren ere.

1. ATALA

PORTUKO HIRIGINTZA-PLANGINTZA ETA -ANTOLAMENDUA

Portu eta portuko instalazio berriak eraikiko dira eta daudenak handituko dira, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio orokorrak portu-politikaren arloan onartutako goragoko mailako planifikazio-tresnek ezarritakoaren arabera, eta, betiere, Estatuko portuei buruzko legerian ezarritako beste administrazioen aldeko txostenak izan beharko dituzte.

  1. Portuetako espazioari buruzko eskumena duten administrazioen artean beharrezkoa den koordinazioa egituratzeko, hirigintzako plangintza orokorrak Portuko Sistema Orokor gisa kalifikatuko du portuetako jabari publikoaren eremu osoa.

  2. Euskal Autonomia Erkidegoko portu eremuei eragiten dieten hirigintza antolamenduko tresnei buruz idaztean, hirigintzako eskumenak dituzten udalek eta beste administrazio batzuek Portuko Administrazioari eskatuko diote iritzia emateko eskumeneko gaiei buruz, eta 5.2.i) artikuluan aurreikusitako termino eta epeetan eman beharreko txosten baten bidez eman ere.

  1. Portuetako guneen hirigintza-antolamendua gauzatuko da portu-antolamenduaren plan berezien bidez, hirigintza-legedian ezarritako baldintzetan.

  2. Udal-plangintza orokorreko egitura-zehaztapenak garatzeko, portu-antolamenduaren plan bereziak zehaztapenen artean izango ditu hirigintza-antolamenduko parametroak, eta portu-barrutiaren hirigintzako erabilera arautuko du.

  3. Portu Antolamenduaren Plan Bereziak portugunearen ustiapen efizientea eta garapena bermatzeko beharrezko neurri eta aurreikuspenak jaso beharko ditu.

    2. ATALA

    PORTUKO ESPAZIO ETA ERABILEREN MUGAKETA

  1. Portuetako zerbitzuguneen erabilerak eta instalazioak antolatuko dira portuko espazio eta erabileren Mugaketa onartzearen bidez.

  2. Portuko espazio eta erabileren mugaketak portuko guneetarako aurreikusita dauden erabilerak hartuko ditu barne, zerbitzugunean aurreikusitako jardueren arabera, eta portuko erabilera hauetarako:

    1. Merkataritzako erabilerak: soil-soilik edo nagusiki, salgaiak garraiatzeko erabilitako ontzietatik edo itsasontzietatik kargatzeko, deskargatzeko, manipulatzeko eta eraldatzeko lanbide-jarduera; ontzi eta itsasontzi horien oinarri izatea, horretarako eskainiz atrakatze, ainguratze, hornitze eta mantentze lanak osorik edo zati batean.

    2. Arrantzako erabilerak: arrantzako erabilerak dira, hala itsasontzietatik eta ontzietatik egiten den arrantza profesionalari soil-soilik edo nagusiki lotutako jarduerak itsasontzi eta ontzi horiei hainbat zerbitzu ematen dizkiete, osorik edo partzialki, hain zuzen ere atrakatze-, ainguratze-, hornitze- eta mantentze-lanetarako behar direnak, nola manipulatzeko edo saltzeko diren arrainak jasotzeari soil-soilik edo nagusiki lotutako jarduerak.

    3. Aisialdi nautikoko erabilerak: soilik edo nagusiki kirol- edo aisialdi-ontziek edo horiekin zerikusia duten edo beroriei laguntzeko jarduera edo ontziek erabiltzeko direnak.

    4. Erkidegoko erabilera publikoak: Euskal Autonomia Erkidegoaren titulartasunekoak diren zerbitzuak ematen dituzten jarduerak dira.

    5. Industria- eta merkataritza-erabilerak: merkataritzako, industriako edo merkataritza industrialeko izaera duten jarduera guztiak dira, portuko zerbitzuak izan gabe; zerbitzugunean ere egin daitezke, lege honetako aurreko paragrafoetan aipatzen diren jarduerak izan gabe.

    6. Erabilera mistoak dira aurreko paragrafoetan aipatzen diren portu-guneetako berezko erabileretan aniztasuna dutenak, erabilera horietako batek ere ez badu lehentasunik.

  1. Portuko espazio eta erabileren mugaketa izapidetuko da arauz ezarriko den prozeduraren arabera; horretan, tokiko administrazioen parte hartzea bermatuko da, baita eragindako beste administrazio sektorial batzuena ere. Era berean, jendaurrera zabaltzea bermatuko da, baita onartutako behin-betiko testua EHAAn argitaratzea ere.

  2. Portuko espazio eta erabileren mugaketa onesteak ekarriko du onura publikoaren adierazpena, mugaketa eremu horretan portu-jarduerak behar dituen emakida-erreskateei dagokienez, bai eta portu-erabilerari lotzea zerbitzu-guneko jabari publikoko ondasunak eta ondare-ondasunak ere, betiere, halakoak interesgarriak badira portuarentzako.

    3. ATALA

    PORTUAK ERAIKITZEA ETA BERRITZEA

  1. Portuak eraiki, zabaldu, eraberritu eta mantenduko ditu Portuko Administrazioak, lege honen arabera eta kontratazio publikoari buruzko legeriako xedapenei eta Estatuko portuei buruzko legerian aurreikusitako txosten derrigorrezkoei atxikiz.

  2. Portuak eraikitzea edo portuko jabari publikoaren egungo egikera zabaltzea edo berritzea xede duten obrak egiteko, lehorrekoak nahiz itsasokoak izan, baita portuak mantentzea xede dutenak egiteko ere, beharrezkoa izango da portu-antolamenduaren plan bereziari egokitzea eta Portuko Administrazioak onartutako proiektua.

  3. Hala ere, egiaztatutako larrialdietan edo salbuespenezko interes publikoko kasuetan, portu-antolamenduaren plan bereziak aurreikusten ez dituen obrak baimen daitezke. Dagokion udalari entzunaldia eman ondoren, Jaurlaritzaren Kontseiluak baloratu behar du baldintza horiek betetzen diren edo ez, obrekin hasi aurretik.

    Obrak gauzatzea onartu eta gero, indarrean dagoen plana berrikusteko edo aldatzeko prozedura hasi beharko da.

  1. Atal honetan adierazitako proiektuak onartzeko prozeduretan, arlo horretan eskuduntza konkurrenteak dituzten administrazio publikoen parte hartzea bermatuko da.

  2. Portuko Administrazioak, bere eskumenak balia-tuta, portuen zerbitzuguneetan burutzen dituen portuko obra eta jarduerek ez dute hirigintzako lizentziarik jasoko interes orokorrekoak izateagatik; betiere, erabilera hauetarako badira obra eta jarduerok: merkataritza, arrantza eta aisialdi nautikorako edo erkidegoko erabilera publikorako. Hala ere, obra horiek udal-administrazioari jakinaraziko zaizkio, jakinaren gainean egoteko.

  1. Atal honetan adierazitako proiektua onartzeak berarekin dakar aitortzea onura publikokoa dela eta eskubideak eskuratu eta ondasunak okupatu egin behar direla, nahitaezko desjabetzeari ekin ahal izateko, bai eta emakidak berreskuratzea ere, beharrezkoa balitz.

    Proiektu bakoitzean, eragindako ondasunen eta eskubideen zerrenda zehatza eta banakakoa azaldu beharko du, portuko jabari publikoan sartu ez badira, eta deskribapen materiala emango da.

  2. Herri onurako aitorpena eta okupazio-premia ere proiektuaren ikuskapenean sartzen diren ondasunei eta eskubideei dagokie, eta Portuko Administrazioak gerora onar ditzakeen obra-aldaketei ere bai, aurreko paragrafoan azaldutako baldintza berberetan.

Atal honetan aipatzen diren proiektuek ingurumen-inpaktuaren prozedura jarraitu beharko dute legeriak aurreikusitako kasuetan.

4. ATALA

PORTUKO JABARI PUBLIKOA ZAINTZEKO ARAUBIDEA

  1. Portuko Administrazioak portuko jabari publikoan ingurumena zaintzeko eta babesteko neurri egokiak hartuko ditu.

  2. Helburu horrekin, Portuko Administrazioak onartzen dituen hondakinak jasotzeko planek ontziek eratutako hondakinak eta zama-hondakinak biltzeko portuetako instalazioak barne hartzeaz gainera, abenduaren 20ko 1381/2002 Errege Dekretua betez, hondakinak murrizteko sistemak ezartzeko eta hondakinak biltzeko beharrezkoak diren neurriak ezarriko dituzte, betiere, horiek ezabatzea saihestuz, eta horien konpostajea, birziklapena eta berrerabilpena sustatuz.

  1. Debekatzen dira isurketa edo igorpen kutsagarriak, solidoak, likidoak edo gaseosoak izan, portuko jabari publikoan, ontzietan, itsasontzietatik edo edonolako baliabide flotatzaileetatik baldin badatoz.

  2. Ontzien edo itsasontzien zabor eta hondakinak hustu beharko dira Portuko Administrazioak onartutako hondakinak jasotzeko planak ezartzen duenaren arabera.

  3. Lurretik itsasora egiten diren isurketa guztiek administrazio eskudunaren baimena beharko dute; baina, Portuko Administrazioak emango duen jabari publikoaren okupazio-baimena edo emakida beharko dute, hala dagokionean. Dena den, ez dira isurketatzat joko lur- edo itsas-jatorria duten materialekin egiten diren betetze-obrak portuak aldatzeko edo hedatzeko.

  4. Baimenduta ez dauden materialen isurketarik egiten bada, Portuko Administrazioak berehala bil eta garbi ditzaten aginduko die arduradunei. Betetzen ez bada, Administrazioak subsidiarioki egikarituko du, arduradunen kontura, eta horiei legokiekeen zehapena ere jarriko du, hala behar duenean.

  1. Portuko Administrazioak indarrean dagoen legerian ezarritako autobabes-betebeharrak betetzeko beharrezkoak diren baliabideak izango ditu.

  2. Portuko Administrazioak portuko jabari publikoan garatzen diren jarduerei eska dakizkiekeen autobabes-betebeharrak betetzen direla kontrolatuko du portuaren eremuan eta, eremu horretan, salgai arriskutsuak onartzeari, manipulatzeari eta biltegiratzeari dagokion araudia betetzen dela kontrolatuko du.

Portuko jabari publikoan dragatze-lanak egiteko, Portuko Administrazioaren baimena beharko da, alde batera utzi gabe beste administrazio publiko batzuek, beste eskumen-titulu batzuetan oinarrituta, aldi berean izan dezaketen parte hartzea.

Kapitulu honetan aipatzen diren jarduera guztietan, Portuko Administrazioak, gai honetan eskumena duten erakunde publiko guztiekin lankidetzan, kontuan izango ditu klima-aldaketak portuko jabari publikoan izan ditzakeen efektuak, eta ondareari eta ingurumenari kalterik ez egiteko hartu beharreko egokitzapen-neurriak hartuko ditu.

  1. Euskadiko Kirol Portuak sortu da nortasun juridiko propioa duen zuzenbide pribatuko erakunde publiko gisa, bere helburuak betetzeko jarduteko gaitasun osoa du eta portuen arloan eskuduna den Jaurlaritzako sailari atxikita dago.

  2. Lege honetan eta erakundearen beraren estatutuetan ezarritakoaren mende egongo da Euskadiko Kirol Portuak; estatutuak, berriz, Eusko Jaurlaritzaren dekretu bidez onartuko dira, portuen arloan eskumena duen sailak proposatuta.

Hauxe da Euskadiko Kirol Portuak erakundearen xedea:

  1. Itsas-aisialdiko portuen eta hari lotutako guneen kudeaketa osoa, Jaurlaritzak esleituta edo kudeaketa hori kontzesionario gisa hartuta.

  2. Erkidego Autonomoko Administrazio orokorrean portu-alorreko eskumena duen sailarekin egin beharreko lankidetza teknikoa itsas-aisialdiko erabilerako portuetako eta hari lotutako erabilera-guneetako planifikazioan, sustapenean, garapenean eta programazioan.

  3. Jaurlaritzak eskatutako portu-azpiegiturak eta -instalazioak eraikitzea, baita azpiegitura berri horiek kontserbatzea, kudeatzea eta administratzea ere, zuzenean edo zuzenbide publikoko edo pribatuko beste erakunde baten bidez eta edozein negozio juridikoren bitartez.

  4. Portuko zerbitzuak ematea Jaurlaritzak esleitutako portuetan, objektibotasun, gardentasun eta bereizkeriarik ezaren printzipioak errespetatuz.

  5. Europar Batasuneko eremuan helburu berak dituzten erakundeekin elkarlana.

Hauek dira Euskadiko Kirol Portuak erakundearen eginkizunak, Jaurlaritzak esleitzen dizkion portu-instalazioetan:

  1. Lankidetza teknikoa Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrean portu alorreko eskumena duen sailarekin, lege honen 5. artikuluko 1. paragrafoko d) atalean eta 2. paragrafoko a), f), i) eta j) ataletan aurreikusitako funtzioetan.

  2. Portuak eta portuko instalazioak eraikitzea, handitzea edo eraberritzea, baita mantentzea ere; proiektu teknikoak materialki gauzatzea barne, kendu gabe horiek onartzeko ahalmena portu-alorrean eskumena duen sailari dagokiola.

  3. Portuko jabari publikoaren babesa bermatzeko zereginak burutzea, bereziki klima-aldaketara egokitzeko neurriak; administrazioen emakida eta baimenak ematea, aldatzea eta iraungitzea, baita zaintza eta ikuskaritza ere, hala ere errebisatzeko eta zehatzeko ahalmena portuen alorrean eskumena duen sailaren esku uzten direlarik.

  4. Portuetako esleitutako azpiegiturak administratzea eta portuko zerbitzuak ematea.

  5. Indarrean dauden portuen arloko legeetan ezarritako zergak eta izaera publikoko ondare prestazioak kudeatzea, kitatzea, biltzea eta ikuskatzea.

  6. Oinarri arautzaileak onartzea eta bere eskumeneko arloekin zerikusia duten diru-laguntzak ematea.

  7. Jaurlaritzak ematen dion beste edozein funtzio, zuzenean edo zeharka lotuta dagoena portu-azpiegituretako eraikuntza, kontserbazio eta administrazioarekin edo portuko zerbitzuak ematearekin.

  8. Klima-aldaketak portuko jabari publikoan izan ditzakeen efektuak prebenitzeko hartu beharreko neurriak onartzea.

  1. Zuzenbide publikoaren mende egongo dira Euskadiko Kirol Portuak erakundearen harreman juridikoak, mugatze, kontrolatze, esku hartze edo zergapetze egintzen ondorioz sortutakoak eta, oro har, administrazioaren ahalmenak erabiltzea dakartenak, baita administrazioaren isiltasunaren araubideari eta administrazioaren egintzen aurka egiteari dagokienez ere.

    Bereziki, hauek dira administrazio izaerako egintzak:

    1. Portuko jabari publikoaren antolamendu- eta kudeatze-egintzak, emakida eta baimen administratiboak ematea barne.

    2. Portuen arloan indarrean dagoen legediak ezarritako zergak kudeatu, kitatu, ikuskatu eta biltzea.

    3. Kontratazioaren arloan Euskadiko Kirol Portuakeko organo eskudunek ematen dituzten egintzak.

  2. Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiarenak berarenak diren gaiei dagokien guztian, zuzenbide pribatuko erakunde publikoei lotuta eta gai horiei buruz Euskal Autonomia Erkidegoko legerian ezarritakoa hartu behar da oinarritzat.

  3. Kontratazio-espedienteak izapidetzen dituenean, Euskadiko Kirol Portuakek botere esleitzaileentzat ezarritako arauetara doituko du bere jarduera botere esleitzaileak administrazio publikotzat jotzen dira Sektore Publikoko Kontratuen Lege Bateginaren xedapenen ondorioetarako, baita Euskal Autonomia Erkidegoko legerian eta haren garapen-araudian kontratazioari buruz jasotako arauetara ere.

  4. Euskadiko Kirol Portuak erakundearen egintzen ondare-erantzukizuneko erregimenak jardungo du 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenean eta 40/2015 Legeko, urriaren 1ekoa, Sektore publikoaren araubide juridikoareneko IV. kapituluan xedatutakoaren arabera.

  5. Euskadiko Kirol Portuak erakundearen ebazpenen kontra, gorako errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrean portuen arloko eskumena duen sailari.

  6. Euskadiko Kirol Portuak erakundeak kontratuen arloan ematen dituen ebazpenen aurka, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legearen Testu Bateginean erregulatutako errekurtso berezia jarri ahal izango da arau-testu horren 40.1 artikuluan aipatzen diren kontratuei dagokienez.

  7. Zergen arloko egintzen kontra, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio errekurtsoa jarritako egintza eman duen organoari. Berraztertzeko errekurtsoari buruzko ebazpenaren aurka edota egintza beraren aurka, baldin eta errekurtsorik aurkeztu ez bada, erreklamazioa aurkeztu ahal izango zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Ekonomiko Administratiboari, auzitegi hori arautzen duten xedapenen arabera.

  8. Euskadiko Kirol Portuak erakundea auzibidean ordezkatu eta defendatu beharra badago, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren zerbitzu juridikoen ardura izango du, arauetan xedaturik daukatenaren arabera.

  1. Euskadiko Kirol Portuak erakundearen gobernu- eta kudeaketa-organoak dira, hurrenez hurren, administrazio-kontseilua eta zuzendaritza.

  2. Administrazio-kontseilua gobernu-organoa da eta portuen arloko eskumena duen sailaren edo sailburuak izendatutako burutzaren mendean jarduten du, kalitate-botoa izanik. Erregelamendu bidez eratuko da eta ogasunaren, ingurumenaren, lurralde-antolamenduaren eta hirigintzaren arloan eskumena duten sailak ordezkatuta daudela bermatu beharko du.

  3. Zuzendaritza da erakundea kudeatzeko eta ordezkatzeko organo betearazlea. Eusko Jaurlaritzak izendatuko du haren titularra, portuen arloan eskumena duen sailburuak proposatuta. Zuzendaria goi-kargua izango da; zerbitzu berezien egoeran geratuko da, aldez aurretik funtzio publikoan ari bazen, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko goi-karguen bateraezintasun araubidepean egongo da.

  4. Eusko Jaurlaritzak dekretu bidez onetsiko ditu erakundearen estatutuak, bere antolaketa-egitura eta funtzionamendu-araubidea arauen bidez garatzeko.

  1. Beren-beregi kontratatutako langileek beteko dituzte Euskadiko Kirol Portuak erakundearen lanpostuak. Lan-baldintzak aplikagarria zaion hitzarmen kolektibotik eratorritakoak izango dira.

  2. Ahal publikoak baliatzea eta Administrazio publikoen interes orokorrak zaintzea dakarten lanpostuak funtzionarioek bete beharko dituzte, eta langile horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko funtzio publikoa arautzen duten arauak bete beharko dituzte.

  3. Euskadiko Kirol Portuak erakundeari dagokio, bere langileei dagokienez, hautaketa-proben betebeharrak eta ezaugarriak zehaztea, eta baita sarbide-prozesuen deialdia, kudeaketa eta ebazpena egitea ere, publizitate-, berdintasun-, merezimendu- eta gaitasun-printzipioen arabera.

Euskadiko Kirol Portuak erakundeak, bere xedeak bete ahal izateko, ondasun eta baliabide ekonomiko hauek izango ditu:

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan urtero esleituko zaion diru-kopurua.

  2. Estatuaren, edo foru- edo toki-administrazioen diru-laguntzak eta ekarpenak, eta haren alde emandako dohaitzak.

  3. Bere jardueraren ondoriozko ohiko eta ezohiko diru-sarrerak.

  4. Euskadiko ondareari buruzko araudiari jarraituz, haren ondarea osatzen duten ondasun eta balioak, eta horietatik jasotzen dituzten produktuak eta errentak.

  5. Portuen arloko tasak biltzearen eta prezio publikoak kobratzearen ondoriozko diru-sarrerak.

  6. Legez dagozkion gainerako beste edozein baliabide.

Euskadiko Kirol Portuak erakundeak aurrekontuaren aurre-proiektua egin eta onartu beharko du urtero. Horren ondoren, Eusko Jaurlaritzara bidali beharko du, han Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan sar dezaten, behar bezain ondo bereizita, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu-araubidea arautzen duten legeen arabera.

1. ATALA

PORTU-ZERBITZUAK

  1. Portu-zerbitzuak dira portuko eta itsasoko operazio eta premiak eta portuen funtzionamendu egokia bermatzera zuzendutako prestazioak, lege honetan eta legea garatzeko arauetan ezarritakoaren arabera.

  2. Portuko Administrazioak portu bakoitzean ezarri beharreko portu-zerbitzuak zehaztuko ditu, eta, horretarako, portuetako zerbitzuen erregelamenduak onartuko ditu.

  1. Hauek dira portu-zerbitzuak:

    1. Portuko trafikoa itsasokoa nahiz lurrekoa antolatzea, koordinatzea eta kontrolatzea.

    2. Amarratzeak kudeatzea.

    3. Marineltza eta, administrazio edo harrera zerbitzuak.

    4. Zerbitzugunearen zaintza, segurtasuna eta polizia, alde batera utzi gabe Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko beste sail batzuei edo, hala egokituz gero, beste herri-administrazio batzuei arlo horietan dagozkien eskumenak.

    5. Balizamendua eta nabigaziorako beste laguntza batzuk, alde batera utzi gabe beste administrazio batzuei dagozkien eskumenak.

    6. Ontziak edo itsasontziak lehorreratzea, jasotzea, erriatzea eta lehorrean edukitzea.

    7. Praktikajea.

    8. Portuko atoia.

    9. Arraina jasotzea, sailkatzeko, lehenengoz saltzeko eta merkaturatzeko lanak egiteko.

    10. Baskulan pisatzeko zerbitzua.

    11. Zerbitzuguneko argiteria eta garbiketa.

    12. Zerbitzugunean ibilgailuak aparkatzea.

    1. Zerbitzuguneko ur-hornikuntza eta saneamendua, eta hondakinak hartzeko zerbitzuak.

    2. Energia elektrikoaren hornikuntza eta telekomunikazio-zerbitzuak.

    3. Erregaiaren hornikuntza eta beste hornikuntza batzuk.

    4. Larrialdiak prebenitzeko eta kontrolatzeko zerbitzuak, babes zibileko araudian ezarritako baldintzatan, administrazio eskudunekin elkarlanean.

    5. Itsasontziek sortutako hondakinak jasotzeko zerbitzua, ontziek eratutako kutsadura prebenitzeko Nazioarteko Hitzarmena betez (MARPOL 73/78).

    6. Ekipajeen eta ibilgailuen zamalanak.

    7. Bidaiariak ontziratzea eta lehorreratzea.

    8. Salgaien zamaketa, estibatzea eta desestibatzea, bai eta ontzitik ontzira aldatzea ere.

    9. Lurreko garraioa.

  2. Araudiaren arabera, aurreko paragrafoan ezarritako zerrenda alda daiteke.

  1. Portuko zerbitzuak Portuko Administrazioak bai zuzenean, bai legez aurreikusitako zeharkako kudeaketarako edozein mekanismo baliatuta edo, lehia-erregimenean, horretarako baimena duten partikularrek eskainiko dituzte. Ez da zeharkako kudeaketa bidezko zerbitzurik eskainiko, horrek aginpideaz jardutea baldin badakar edo segurtasuna arriskuan jar badaiteke.

  2. Portu-zerbitzuak eskaintzeko beharrezkoa bada portuko jabari publikoa okupatzeko emakida edo baimena ematea, horiek espediente bakarrean bideratuko dira eta haien eraginkortasuna elkarrekikotasunez lotuta geratuko da.

  3. Zerbitzu-prestazioaren erregimenean espresuki arautu beharko da prestatzaileak langileenganako duen erantzukizuna, bereziki lan-harremanei, soldatari, arriskuen prebentzioari edo gizarte-segurantzari dagokienez.

  1. Portu-zerbitzuak emateko beharrezkoak diren jarduera guztiak egiteko adina espazio izan behar dituzte portuetako zerbitzuguneek.

  2. Portuetan jarduera bat baino gehiago egin ahal izango da bereziki, merkataritza-trafikokoak, industriakoak, arrantzakoak, aisialdi nautikokoak, erkidegoko publikoak edo mistoak, kontuan hartuta proiektuak jasotako edo garatutako erabilera espazio horietarako.

  3. Nolanahi ere, zerbitzuguneetan portuko erabilerekin bateragarriak diren jarduerak eta eraikuntzak besterik ez dira baimenduko, lege honetan eta dagokion portuko espazio eta erabileren mugaketan xedatutakoaren arabera. Aurrekoan oinarriturik, jarduera jakin bat debekatzeko edo baimentzeko unean, Portuko Administrazioak portuko erabilerekin bateragarria den justifikatu beharko du.

  4. Debekatuta gelditzen dira, zuzenean nahiz zeharka, portuko erabilera edo jarduerei kalte egin diezaieketen edo haien aurkakoak izan daitezkeen jarduerak. Hala ere, portuko espazio eta erabileren mugaketan portu-jarduera hutsak ez diren beste jarduera batzuk baimentzeko espazioak zedarritu daitezke, baldin eta jarduera horiekin bateragarriak badira.

  5. Portuko Administrazioak portuko jabari publikoa erabiltzeko aukera baimendu diezaieke Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko beste organo batzuei, eta bai beste administrazio publiko batzuei ere, erabilera hori portuaren ustiaketa arruntarekin bateragarria denean eta interes orokorreko xedeetarako eskatzen denean, betiere.

    2. ATALA

    PORTUKO JABARI PUBLIKOAREN KUDEAKETA

  1. Portuko jabari publikoaren erabilera lege honetan eta legea bera garatzen duten erregelamenduzko arauetan arautuko da, bai eta portu-antolamenduaren plan berezietan eta, hala badagokio, portuko espazio eta erabileren mugaketetan ere.

  2. Euskal Autonomia Erkidegoko portuko jabari publikoa esklusibitate-, intentsitate-, arrisku- edo errentagarritasun-ezaugarriak dituzten gorabehera berezietako erabileretarako edo obrak eta instalazioak gauzatu beharra eskatzen duten erabileretarako baliatzeko, nolanahi ere, dagokion baimena edo emakida eman beharko da, lege honen arabera. Lege honetan aurreikusten ez denerako, Euskal Autonomia Erkidegoko ondareari buruzko legerian ezarritako xedapenak nahiz sektore publikoko kontratuei buruzko legerian zalantzak eta hutsuneak osatzeko ezarritako printzipioak aplikatuko dira.

  3. Portuko jabari publikoa erabiltzeko baimenen edo emakiden titularrek nahitaez eman behar diote Portuko Administrazioari erabilera horrek sor ditzakeen gorabeheren berri eta nahitaez bete behar dituzte administrazio horrek ezartzen dizkien jarraibideak.

  1. Baimena eskuratzea beharrezkoa izango da portuko jabari publikoa gehienez ere hiru urtera arte erabili edo okupatu behar denean, luzapenak barne, ondasun higigarriak edo instalazio desmuntagarriak izan ala ez.

  2. Obra edo instalazio ez desmuntagarriak badituzte, edo hiru urterako edo gehiagorako erabilerak badira, portuetako jabari publikoko ondasunen okupazioa egiteko ere beharrezkoa izango da aurretik Portuko Administrazioak baimentzea. Emakiden epea dagokion tituluak ezartzen duena izango da eta ezin izango da berrogeita hamar urtetik gorakoa izan, kontuan hartuta hasieran emandako epea eta luzapenak.

  3. Jabari publikoaren okupazioa amarralekuak erabiltzeko baldin bada, ematerako eta erabilera-erregimenerako prozedura arautzen duten arauetan jasotakoaren araberakoa izango da. Nolanahi ere, okupazioak ezingo du hamabost urte baino gehiago iraun.

Portuko Administrazioari dagokio portuko jabari publikoa erabiltzeko gaitzen duten tituluak ematea, aldatzea, berrikustea eta amaitzea; baita, erabilera horri dagokionez, zaintza-, ikuskapen- eta kontrol-zereginak burutzea ere.

  1. Portuko jabari publikoa okupatzeko emakida bat emateko prozedura ofizioz edo interesatuak eskatuta hasiko da.

  2. Espedientea ebazteko gehienezko epea zortzi hilekoa izango da. Epe hori amaiturik ebazpen espresurik eman edo jakinarazten ez bada, ukatutzat joko da eskabidea.

Baimenak emateko prozedura interesatuak eskatuta hasten bada, eskabidearekin batera dokumentuok aurkeztu beharko dira:

  1. Eskatzailearen nortasunaren eta jarduteko ahalmenaren egiaztapena.

  2. Emakidatik eratorritako obligazioei aurre egiteko kaudimen ekonomiko, tekniko eta profesionaleko baldintzak betetzen direla egiaztatzea.

  3. Indarrean dagoen legeriak ezartzen dituen obligazioak, zerga-mailakoak, lanekoak zein Gizarte Segurantzari dagozkionak, egunean izatea egiaztatzea.

  4. Oinarrizko proiektua eta ustiapenekoa, fakultatibo eskudunak sinatua eta portuko plangintzatik eratorritako exijentziei egokitua.

  5. Garatuko den jardueraren azterketa ekonomiko finantzarioa.

  6. Emakidaren xede den jarduera burutzeko baldintza berariazkoak betetzen direla egiaztatzea.

  7. Behin-behineko bermea eratu dela egiaztatzea.

  1. Behin eskabidea izapidetzeko onarturik, ukatu egin ahal izango da jendaurreko informaziorako izapidea egin baino lehen ebazpen arrazoitu bidez, aldez aurreko azterketan, Portuko Administrazioaren ustez, ematea bidezko ez dela ikusten denean.

  2. Ez dira izapidetzeko onartuko portuko plangintzan edo indarrean dagoen legerian xedatutakoaren aurka doazen eskabideak eta artxibatu egingo dira interesatuari jakinarazi beharko zaion ebazpen bidez.

  3. Eskabideek ez badituzte eskatutako baldintzak betetzen eta horiek betetzeko modurik balego, administrazio-prozedura erkideari buruzko legerian aurreikusitakoaren arabera jokatuko da.

  1. Aurkeztutako eskabidea aurkezturik, Portuko Administrazioak proiektua eta dagokion lurzorua eta ur-eremuak alderatuko ditu haren bideragarritasuna eta egokitzapen teknikoa ikusteko.

  2. Era berean, jendaurreko informaziorako aldi bat zabalduko da, gutxienez hilabetekoa, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari Ofizialean dagokion iragarkia argitaratuko delarik, eta, aldi berean, txostena eskatuko zaie legez eta erregelamenduz erabakitzen den administrazio eta organismoei, hilabeteko epean egin beharko dena, eta epe hori pasata txostenik ez badago aldekotzat joko da.

  3. Jendaurreko informaziorako izapidea ez da nahitaezkoa izango emakida dauden eraikinak osorik edo zati baten erabilerarako, kanpoko arkitektura aldatu gabe, eta portuko plangintzan baimendutako erabileretarako.

  4. Jendaurreko informazioaren ondorioz lehiarik ez dagoela ikusten bada, aurrera egingo da eskabidearen izapidearekin.

  5. Eskatzaile bat baino gehiago badago, esleipena lehia publikoaren prozeduraren bitartez egingo da hurrengo artikuluan zehaztutako izapideei jarraituz, eta Portuko Administrazioak dagokion baldintzen agiria onartu beharko du aldez aurretik, eta bertan azaldu beharko dira esleipena gidatuko duten irizpideak.

  6. Behin aurreko izapideak eginik, emakida eman ahal izateko baldintzak finkatuko dira eta eskatzaileari jakinaraziko zaizkio, zeinak espresuki onartu beharko dituen.

    Honek ez balu ezer adieraziko emandako epearen barruan, artxibatu egingo dira jarduketak, eratutako behin-behineko bermea galduz. Eskatzaileari jakinarazi egin beharko zaio dagokion ebazpena.

  7. Baldintzak ezarritako epean onartuz gero, eskatu ahala ebatziko da baimena emateaz, eskabidearen egokitasunaren arabera.

  8. Aurreko puntuan aurreikusitako baldintzen onarpenaren ondoren Administrazioak erabakiko balu eskainitako baldintzaren bat aldatzea, berriro onartu beharko dira baldintzak aurreko puntuan aurrikusitako moduan.

  9. Baimen-ebazpena interesatuari jakinarazi beharko zaio, eta gehienez ere hogeita hamar eguneko epean, emakida emateko ebazpena jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari Ofizialera iragarki bat bidali beharko da argitaratzeko, non emakida hori ematearen berri emango den eta, gutxienez, emakidaren xedeari, epeari, egin beharreko inbertsioari, tasei, emandako azalerari buruzko informazioa jasoko den.

  10. Emakidadunak onartutako klausulak inpugnatuz gero, Administrazioak iraungitzat jo ahal izango du titulua, klausulak legez kanpoko deklaratzen direnean izan ezik.

  1. Aurreko artikuluan aurreikusitakoaren aurka egin gabe, Portuko Administrazioak lehia publikoko prozedurak deitu ahal izango ditu portuko jabari publikoan emakidak emateko.

  2. Lehia publikoko prozedura deitzeak izapidean diren eragindako emakidak emateko espedienteak bertan behera uztea ekarriko du.

  3. Prozedura gidatzeko baldintzen agiriak ezarriko ditu xedea eta bertan parte hartzeko baldintzak, hura esleitzeko irizpideak eta horien ponderazioa eta behin-behineko bermea, bai eta emakida emateko baldintzen agiria ere.

  4. Lehia publikoko prozeduraren deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da eta eskaintzak ezarritako epean aurkeztu ahal izango dira, zeina ezin izango den hilabetetik beherakoa izan. Eskaintza horiek jendaurreko ekitaldian zabalduko dira.

  5. Eskaintza onartu zaion lehiatzaileak uko eginez gero emandako emakidari, galdu egingo ditu emandako bermeak eta Portuko Administrazioak bere kabuz aukeratu ahal izango du lehi publikoko prozedura hutsik utzi ala emakida balorazioko hurrengo lehiatzaileari eman.

  6. Lehia publikoko prozedura hutsik utzi ahal izango da aurkeztutako eskaintza batek ere ez baditu betetzen bete beharreko baldintzak, eta hala bada, amaiera eman ahal izango zaio 2 zenbakian aurreikusitako etenari.

  7. Baimen edo emakida bat esleitzeko lehiaketa deitzen denean, agirietan ezarriko den hasierako tasa baten gaineko goranzko lizitaziotik ateratzen dena izango da tasa, eta hori kalkulatzeko kontuan hartuko dira kapitulu honetan ezarritako irizpideak eta emakidaren aktiboen balioaren estimazioa.

  8. Lehiaketa hutsik geldituko balitz, beste lizitazio bat deitu ahal izango da, aurrekoaren % 50eraino murriztutako tasa batekin, eta baldintza horietan ere esleituko ez balitz, tasa librea izango da eta lizitatzaileen eskaintzen arabera zehaztuko da.

  9. Oinarrien agiriek esleipen-irizpideen barruan izan dezakete aukera lizitatzaileek lege honetan aurreikusitako tasak baino goragoko zenbatekoak eskaintzeko.

  10. Aukeratutako eskabideak aurreko puntuan aurreikusitako izapidetzea jarraitu beharko du.

  1. Emakida emateko baldintzen artean, gutxienez, honako hauek jarri beharko dira:

    1. Emakidaren xedea.

    2. Indarraldia.

    3. Okupatzeko ematen den jabari publikoko eremua, bai eta ur-eremuen okupazioaren kasuan jarri beharreko balizajea ere.

    4. Beharrezkoak diren ingurumen-babeserako baldintzak, baita beharrezko neurri zuzentzaileak ere.

    5. Nabigaziorako laguntzek eragindako espazioetan emandako baimenetan ezarri beharreko baldintza bereziak, horien artean egon beharko dutelarik, gutxienez, zerbitzuaren eraginkortasuna, sarbideak eta segurtasun-neurriak bermatuko dituztenak.

    6. Legezko tasa.

    7. Behin betiko edo eraikitzeko bermea eta ustiatzeko bermea.

    8. Iraungitze-kausak.

    9. Gutxieneko jarduera edo trafikoa.

    10. Administrazioak beharrezko iritzitako beste baldintza batzuk.

  2. Obrak kasuan kasuan Portuko Administrazioak onartzen duen eraikuntza-proiektuaren arabera egikarituko dira, eta proiektu hori oinarrizko proiektuaren osagarri izango da.

  3. Era berean, emakidaren indarraldian, titularrak Portuko Administrazioak bere eskumenak betez eskatzen dion informazio tekniko edo ekonomiko guztia eman beharko du eta erabilerari, garbitasunari, higieneari eta apaintasunari dagokienez egoera onean mantendu beharko du emakidan emandako azalera, bere kontura egin beharko dituelarik egin beharreko ohiko eta ez ohiko konponketak.

  4. Portuko Administrazioak une oro ikuskatu ahal izango ditu emandako azaleraren kontserbazio-egoera eta emakidako ondasunen egoera eta egin beharreko konponketak adierazi, baldin eta horiek emakida-tituluaren berezko ondasunen kontserbazioari eragiten badiote, eta emakidadunak konponketa horiek egin beharko ditu bere kontura adierazten den epean.

  1. Emakidaren epea ezartzeko honako irizpide hauek izango dira kontuan:

    1. Emakidaren xedeak portuko jarduerarekin duen lotura.

    2. Portuko jabari publikoko espaziorik izatea.

    3. Inbertsioaren bolumena, eta azterketa ekonomiko finantzarioa.

    4. Proiektuan jasotako obrak egikaritzeko epea.

    5. Portuko plangintzari eta kudeaketari egokitzea.

    6. Portuan sortzen duen jarduera-hazkuntza.

    7. Emakidadunak egingo duen inbertsioaren bizitza baliagarria.

  2. Irizpide horiek, erabilera-mota jakin batzuen kasuan, erregelamendu-arau bidez garatu eta zehaztu ahal izango dira.

  1. Emakidak inter vivos egintzen bitartez eskualdatu ahal izango dira, Portuko Administrazioak baimena eman ondoren. Eskualdatzeak ez ditu emakidaren baldintzak aldaraziko, nahiz eta titular berria emakidaren ondoriozko eskubide eta betebeharretan subrogatuko den. Portuko Administrazioak lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko eskubideak gauzatu ahal izango ditu, araudi bidez ezartzen den moduan.

  2. Emakiden titularrak diren sozietateetako kapitala eskualdatzeko ere baimena beharko da, eskuratzaileak, lagapen horren edo beste edozein tituluren ondorioz, zuzenean edo zeharka, kapital horren % 50 baino gehiago baldin badauka.

    Portuko Administrazioak emakida baten eskualdaketa baimentzeko, gutxienez, honako baldintza hauek bete beharko dira:

    1. Emakidadunak beteak izatea emakidatik eratorritako obligazio guztiak.

    2. Titular berriak emakidaren xede den jarduera egikaritzeko edo zerbitzua eskaintzeko exijitutako baldintzak betetzea.

    3. Gutxienez bi urteko epea iragatea, emakida ematen den egunetik kontatzen hasita, baldin eta onartutako obren % 50 egikaritu badira, non eta agiriak baldintza exijenteagoak ezartzen ez dituen.

  3. Mortis causa eskualdatu ahal izateko, aldez aurretik titularraren heriotzaren berri eman beharko da, bai eta kausadunek jaraunspen edo legatu gisa haren eskubideetan eta betebeharretan subrogatzeko duten interesaren berri ere, heriotza gertatu eta urtebeteko epean. Mortis causa eskualdatu ahal izateko, berariazko ebazpena beharko da, titular berriak izango diren pertsonek legez eska daitezkeen baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren.

  4. Emakiden gaineko hipotekak eta beste berme-eskubide batzuk eratzeko, aurrez Portuko Administrazioaren baimena behar da.

  5. Emakida erremate judizialagatik, judizioz kanpoko erremateagatik, administrazio-erremateagatik edo hipoteka-kredituak ez ordaintzeagatik esleitzen den kasuetan, Portuko Administrazioak atzera eskuratzeko eskubidea gauzatu ahal izango du, hiru hilabeteko epean, esleipenaren berri duen unetik hasita.

  6. Emakida erremate judizialagatik, judizioz kanpoko erremateagatik edo administrazio-erremateagatik edo hipoteka-kredituak ez ordaintzeagatik jaso duen esleipenduna lehengo titularraren emakidaren ondoriozko betebeharretan subrogatu beharko da, eta emakidaren xede den jarduera edo erabilera burutzeko baldintzak betetzen ez baditu, horretarako inolako mugaketarik ez duenen bati eskualdatu egin beharko dio hamabi hilabeteko epean.

  7. Emakiden erabileraren lagapena, osokoa edo partziala, zilegi izango da, baldin eta Portuko Administrazioak horretarako baimena ematen badu, emakida-tituluan ezarritako baldintzetan.

  1. Portuko Administrazioak emakida baten baldintzak berrikusiko ditu, eta ofizioz nahiz alde batek hala eskatuta aldatuko ditu, honako inguruabarrak gertatzen direnean:

    1. Emakida emateko erabakigarriak izan ziren baldintzak aldatzen badira.

    2. Ezinbesteko kasuetan.

    3. Portuen eremuari aplika dakiokeen planetara edo edozein arauditara egokitzeko beharrezkoa bada, bai eta portuaren interes orokorreko arrazoiengatik ere. Kasu horietan bakarrik emango zaio kalte-ordaina emakidadunari.

  2. Emakida berrikusteak emandako azalera murriztea baldin badakar, emakidaren zatikako erreskate gisa izapidetuko da. Halaber, emakida berrikustearen ondorioz ikusten bada emakida horren ustiaketa antiekonomikoa dela, titularrak emakida osoaren erreskatea eskatu ahal izango du.

  1. Portuko Administrazioak, interesatuak eskatuta, emakida baten baldintzetan aldaketak egitea baimendu ahal izango du. Aldaketa funtsezkoa denean, eskabidea emakidak emateko prozeduraren arabera izapidetu beharko da. Aldaketa ez bada funtsezkoa, portuen gaietan eskumena duen sailaren zuzendaritzaren aldez aurreko txostena beharko da soilik.

  2. Honako hauek izango dira funtsezko aldaketak:

    1. Emakidaren xedea aldatzea.

    2. Emakidaren azalera hasierako errekonozimendu-aktan ezarritakoa baino % 10 gehiagoz handitzea. Horretarako, soilik onartuko da azalera handitzea emandakoen alboko diren jabari publikoko ondasunekin.

    3. Eraikitako eta hasieran baimendutako azalera eta bolumena % 10 baino gehiagoz handitzea.

    4. Emakidaren kokalekua aldatzea.

  3. Ezarritako mugak kalkulatzeko kontuan izango dira aurreko aldaketetan pilatutako balioak.

  1. Eskumenak gauzatzeko, Portuko Administrazioak beharrezkoa badu emakidan emandako jabari publikoa, emakida erreskatatu ahal izango du, emakidadunari kalte-ordaina eman ondoren.

  2. Erreskatea egingo da, zehazki, emakida bateraezina baldin bada portua zabaltzeko obrekin edo behar bezala onartutako portuko espazio eta erabileren mugaketan egindako aldaketekin. Halaber, emakida bat erreskatatu ahal izango da emakida berrikusteko prozeduran emakidadunarekin ezin bada lortu akordio bat.

  3. Erreskatea egin aurretik obren edo jardueren portu-interesa deklaratu beharko da, eta obrek edo jarduerek ukitutako ondasunak eta eskubideak okupatu beharra dagoela dioen erabakia hartu beharko da. Erreskatearen ondorioz emakidaren zati bat bakarrik okupatzeko beharra dagoenean, eta, horrenbestez, erreskatatu gabeko zatiaren ustiaketa emakidadunarentzat antiekonomikoa baldin bada, titularrak emakida osoaren erreskatea eskatu ahal izango dio Portuko Administrazioari.

  4. Erreskatea arau bidez ezartzen den prozeduraren bitartez izapidetuko da eta, bertan, emakidadunek jaso beharreko kalte-ordainak balioesteko irizpideak arautuko dira. Irizpideotan kontuan hartuko dira erreskatatutako obren kostuak eta erreskateari egozteko moduko onuren galera.

  5. Erreskatearen balioaren ordainketa dirutan egin ahal izango da, beste emakida bat emanez edo, erreskate partzialaren kasuan, emakidaren baldintzak aldatuz. Azken bi kasu horietarako beharrezkoa izango da emakidadunaren adostasuna.

  1. Baimenak emateko prozedura interesdunaren eskariz nahiz Portuko Administrazioaren ekimenez hasi ahal izango da.

  2. Prozedura hasteko modua edozein izanda ere, portu batean eman beharreko baimenen kopurua edozein gorabeherak mugatuta baldin badago, baimena lehiaketa bidez eman beharko da. Eskatzaileen artean baldintza berezirik baloratu behar ez bada, zozketa ere egin daiteke.

  3. Prozedura honetan berariazko ebazpena emateko eta jakinarazteko epea sei hilabetekoa izango da gehienez. Gehienezko epean, ez bada berariazko ebazpenik eman ezta jakinarazi ere, interesdunek aurkeztutako eskabideak ezetsitzat joko dira administrazioaren isiltasunagatik.

  4. Nolanahi ere, portuko espazio eta erabileren mugaketan eta portuko erabilerak erregulatzeko gainerako arauetan ezarritakoa bete beharko du titular berria suertatzen den pertsonak, baimena emateko ezarri diren zehaztapen eta baldintzekin.

  5. Baimenak ez dira inter vivos eskualdagarriak eta haien erabilera ezin izango zaie hirugarrenei lagatu, artikulu honetan xedatutakotik kanpo. Hala, inter vivos eskualdatu ahal izango da soilik banaketa edo dibortzioko epai judizial baten arabera, edo jabekidetza deusezten denean, eskritura publiko bitartez baimena eman aurretik jabekidetza egiaztatu daitekeenean. Halaber, mortis causa eskualda daitezke, eta, horretarako, kausatzailearen heriotza gertatu eta ondorengo sei hilabeteetan eskatuko da heriotzaren eta burututako eskualdatzearen berri ematea. Adierazita bezala berri ematen ez bada, baimena iraungi egingo da.

    Amarratze-lekuak erabiltzeko titulu habilitatzailearen titularitatea aldatzeko aukera izango da, baldin eta ontzia mortis causa eman edo transmititzen bazaie bigarren odolkidetasun-graduko senideei.

  6. Portuko jabari publikoa okupatzeko baimenak kasu hauetan aldatu ahal izango dira:

    1. Emateko baldintza erabakigarriak aldatzen direnean.

    2. Ezinbestekoa denean, titularrak eskatuta.

    3. Dagozkien plan edo arauetara egokitzeak hala exijitzen duenean.

      Aldaketek ez dute kalte-ordainerako eskubiderik ematen.

  7. Baimenak kalte-ordainetarako eskubiderik gabe errebokatu ahal izango dira, 52. artikuluan xedatutako eran.

Baimenak, gutxienez, honako hauek jaso beharko ditu:

  1. Baimenaren xedea.

  2. Baimendutako obra eta instalazioak.

  3. Baimenaren epea.

  4. Baimentzen den jabari publikoko azalera.

  5. Beharrezkoak diren ingurumen-babeserako baldintzak.

  6. Nabigaziorako laguntzek eragindako espazioetan emandako baimenetan ezarri beharreko baldintza bereziak, horien artean egon beharko dutelarik, gutxienez, zerbitzuaren eraginkortasuna, sarbideak eta segurtasun-neurriak bermatuko dituztenak.

  7. Ur-eremurik okupatuz gero, ezarri beharreko balizajea.

  8. Dagokion tasa.

  9. Eratu beharreko bermeak.

  10. Iraungitze-kausak, lege honetan aurreikusitakoaren arabera.

  11. Egokiak diren beste baldintza batzuk.

  1. Portuko jabari publikoa okupatzeko eskubidea honako kasu hauetan amaituko da:

    1. Emakidaren epea igarotzea.

    2. Titularrak uko egitea, Portuko Administrazioak onartuta.

    3. Emakidaren edo baimenaren titularraren nortasun juridikoa amaitzea.

    4. Kausadunek jarraitzea erabakitzen ez den kasuetan, emakidaren edo baimenaren titularraren heriotza edo ezintasuna, Portuko Administrazioari inguruabar horren berri eman ondoren betiere.

    5. Titularraren eta Portuko Administrazioaren adostasuna.

    6. Iraungitzea.

    7. Errebokatzea.

    8. Erreskateagatik, kalte-ordaina eman ondoren, emakiden kasuan.

    9. Portu-zerbitzuak eman ahal izateko gaitzen duen titulua amaitzea, baldin eta emakida edo baimena gaikuntzarako bitartekoa edo betekizuna baldin bada.

  2. Baimena edo emakida amaitzen denean, dauden eraikinak edo instalazioak Portuko Administraziora itzuliko dira, inolako kargarik gabe, eta Portuko Administrazioak erabaki ahal izango du eraikinak edo instalazioak eraistea edo kentzea, amaitutako baimenaren edo emakidaren titularraren kontura, amaiera gertatu eta hiru hilabeteko epean; epe horretan titularrak burutu ez dituen lanak Administrazioak subsidiarioki burutu ahal izango ditu.

  3. Edonola ere, Portuko Administrazioak ez du hartuko bere gain baimenaren edo emakidaren titularraren lan edo ekonomia arloko inolako betebeharrik.

  1. Portuko Administrazioak edozein unetan errebokatu ahal izango ditu baimenak, titularrari entzun ondoren eta kalte-ordainik jasotzeko eskubiderik gabe, honako kasu hauetan:

    1. Haiek mantentzea baterazina denean interes handiagokotzat jotako beste portu-erabilera edo jarduera batzuekin.

    2. Eman ondoren onartutako obra edo planekin bateraezinak direnean.

    3. Portuko ustiapena trabatzen dutenean edo horretarako oztopo direnean.

  2. Portuko Administrazioak edozein unetan errebokatu ahal izango ditu baimenak, halaber, kalte-ordainik jasotzeko eskubiderik gabe, baldin eta baimena emateko erabakigarriak izan ziren baldintza fisikoak edo juridikoak aldatzen badira eta aldaketa horien ondorioz ezinezkoa bada emakidaren xede izan zen jarduerarekin jarraitzea eta ezinbesteko kasuetan; betiere, kasu bietan, emakidaren titulua berrikustea ezinezkoa bada.

  1. Portuko Administrazioak emakidaren edo baimenaren iraungipena deklaratu dezake, arauz ezarritako prozeduraren bitartez, titularrari entzun ondoren eta Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoak irizpena eman ondoren araudi erregulatzailearen arabera nahitaezkoa bada, honako kasu hauetan:

    1. Tituluaren baldintzetan ezarritako epean obrak hasi ez badira, gelditu badira edo amaitu ez badira, eta horretarako justifikaziorik ez badago.

    2. Jarduera sei hilabetez baimenen kasuan edo hamabi hilabetez emakiden kasuan utzita egon bada, eta horretarako justifikaziorik ez badago.

    3. Tasak ez badira ordaintzen borondatezko epean, honako arau hauen arabera:

      Baimenen kasuan, sei hilabeteko okupazio edo erabilerari dagokion tasaren likidazioa ez ordaintzea.

      Emakiden kasuan, hamabi hilabeteko okupazio edo erabilerari dagokion tasaren likidazioa ez ordaintzea.

      Kasu bietan, epe horiek kontatzeko, kontuan izango dira igorri diren baina ordaindu ez diren likidazioei dagozkien epeak.

    4. Tituluaren xedean azaltzen ez diren jarduerak garatzen badira.

    5. Jabari publikoan izan dezakeen eraginaren gaineko aurre-ebaluazioaren ondorioz ezarritako baldintzak bete ez badira.

    6. Zerbitzugunea emakidaren edo baimenaren xede den azaleraren mugetatik kanpo okupatu bada.

    7. Eraikitakoaren azalera, bolumena edo gehieneko altuera baimendutako proiektuarena baino % 10etik gorakoa bada.

    8. Emakidaren erabilera osoa edo partziala hirugarren bati lagatzen bazaio, Portuko Administrazioaren baimenik gabe.

    9. Baimena edo emakida ematen duen titulua eskualdatzen bada: Portuko Administrazioari jakinarazi gabe, baimenen kasuan, edo haren baimenik gabe, emakiden kasuan.

    10. Hipotekak eta bestelako berme-eskubideak eratzen badira Portuko Administrazioaren baimenik gabe.

    11. Eska daitezkeen bermeak berrezartzen edo osatzen ez badira, Portuko Administrazioak aldez aurretik horretarako eskaera egin duenean.

    12. Emakidaren titularraren nortasun juridikoa bat-egitea, xurgatzea edo zatitzea gertatuz gero, aldez aurreko baimenik gabe egiten bada.

    1. Emakidaren titularraren heriotza edo haren kausadunek jarraitzeko duten interesa jakinarazten ez bada.

    2. Oro har, beste baldintza batzuk ez betetzeagatik emakidaren tituluan emakida amaitu egingo dela berariaz aurreikusita baldin badago.

  2. Iraungipen-deklarazioak berekin dakar emakidaren edo baimenaren titularrak eratutako bermeak galtzea eta, emakiden kasuan, emakidadunak eraikitako instalazioak Portuko Administrazioari garaia baino lehenago itzultzea.

Iraungitzea deklaratzen duen ebazpena emateko eta jakinarazteko gehienezko epea hamabi hilabetekoa da, espedientea zabaltzeko erabakia hartzen denetik kontatzen hasita.

3. ATALA

BERMEEN ERREGIMENA

Lege honetan aurreikusitako baimen eta emakiden eskatzaile eta esleipendunek bermea eratu beharra dute, emakida emateko ebazpenean berean erabakitako zenbatekoz.

  1. Emakida baten eskatzaileek, eskabidea aurkezteko unean, behin-behineko berme bat eratzen dutela egiaztatu beharko dute, gutxienez haren balorazioaren % 2koa.

  2. Behin-behineko bermea Euskal Autonomia Erkidegoko diruzaintza alorreko legerian aurreikusitako edozein eratan eratu ahal izango da.

  3. Behin-behineko bermea egikaritu ahal izango da kasuan kasuan legez dagokion organo eskudunaren erabakiz.

  1. Portuko Administrazioak ezartzen duen epean, emakidadunak behin betiko bermea eratu beharko du baimentzen diren obren balioaren % 4ko zenbatekoz gutxienez. Berme hori Euskal Autonomia Erkidegoko diruzaintza alorreko legerian aurreikusitako edozein eratan eratu ahal izango da.

  2. Emakidadunak ez badu bermea eratzen emakida emateko tituluan aurreikusitako epean, emakidari uko egiten diola ulertuko da. Kasu horretan, emakidadunak galdu egingo du eratutako behin-behineko bermea, zeina Portuko Administrazioak konfiskatuko duen.

  3. Emakida iraungitzeak eratutako bermea galtzea ekarriko du.

  4. Bermea egin beharreko obrei erantzuteko da eta kalte-ordainketetatik eta zigorretatik eratorritako erantzukizunei atxikita gelditzen da.

  5. Eratutako bermea osorik edo zati baten egikaritzen bada, emakidadunak osatu edo itzuli egin beharko du hilabeteko epean.

  6. Obren edo instalazioen errekonozimendu-akta onartzen denetik urtebeteko epean itzuliko zaio bermea emakidadunari, hala badagokio, zigor eta erantzukizunetarako ordaindu beharreko zenbatekoak kenduta.

  7. Bermea itzuli baino lehen ustiapen-bermea eratu beharko da, zeina hurrengo artikuluan dagoen jasota.

  1. Ustiapen-bermea baimenetik edo emakidatik eratorritako obligazioei, titularrari emakida emateko baldintzak ez betetzeagatik ezarritako zehapen eta zigorrei eta ez betetze horrek Portuko Administrazioari eragindako kalteei erantzuteko da.

  2. Berme hori emakidadunak ordaindu beharreko tasaren urteko zenbatekoaren eta emakidaren gainerako inguruabarren arabera erabakiko da, gauzak desmuntatu eta lehengoratzea barne, eta bost urtero berraztertuko da.

  3. Emakida iraungitzeak ustiapen-bermea galtzea ekarriko du.

  4. Eratutako bermea osorik edo zati baten egikaritzen bada, emakidadunak osatu edo itzuli egin beharko du hilabeteko epean.

  5. Ustiapen-bermea atzera itzuliko zaio emakidadunari emakida iraungitzen denean, zigorra edo erantzukizuna dela-eta ordaindu beharreko zenbatekoak kendu ondoren.

  6. Berme hau ez eratzea emakida-obligazioak ez betetzea eta gaitasuna ematen dio Portuko Administrazioari emakidaren iraungipen aurreratua erabakitzeko.

  1. Itsas Garraioko Enpresa Operadoreen Erregistroa sortzen da Euskal Autonomia Erkidegoan. Haren xedea da informazioa ematea eta bateratzea, alde batetik, bidaiarien itsas-garraioaren zerbitzua, salgaiena eta garraio mistoena aske emateko modua, eta bestetik, portuko azpiegituren erabilera, kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubideen errespetua, itsas-segurtasunaren alorrean indarrean dauden legeak betetzea, eta natur ingurunearen babesa. Garraioaren arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailak kudeatuko du erregistro hori.

  2. Aipatutako Erregistroan inskribatzeko, garraio-zerbitzuetan diharduten enpresek (bidaiarienek, merkantzietakoek eta mistoek) aurrez komunikazioa igorriko diote garraio alorrean eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailari, zerbitzua emateko baldintzak zehaztuz. Komunikazio horren arabera, ofizioz inskribatuko da enpresei dagokien informazioa. Nolanahi ere, zerbitzuaren ibilbidea, ordutegiak eta prestazio-aldia jasoko dira, ontziak eta haien ezaugarriak, baita tarifak eta arauz ezartzen diren gainerako baldintza ekonomikoak eta teknikoak ere.

  3. Helburu turistiko edo aisialdikoa duten bidaiarien itsas-garraioko enpresa operadoreek ere inskripzioa egin beharko dute aipatu erregistroan, eta, halaber, garraiatze hutsaz gainera, turismo, ostalaritza, aisialdia, heziketa edo antzeko alorrekin loturiko helburuak dituztenak, kontraprestazio ekonomiko baten truke, alde batera utzita ibilbidea errepikatzen den ala ez, zer egutegi eta ordutegi duten eta zein den kontratazio-modalitatea.

  4. Arau bidez ezarriko dira Erregistroaren antolaera, edukia eta funtzionamendu-araubidea, bai eta inskripzioa egiteko betebeharrak eta ondorioak ere.

1. ATALA

POLIZIA-ARAUBIDEA

  1. Portuko Administrazioari atxikita dauden eta behar bezalako gaitasuna duten langileen bitartez eta polizia-erregelamenduak agintzen duen moduan gauzatuko dira portu eta itsas gaietako ikuskapen- eta kontrol-ahalak, portuetan ematen diren zerbitzu eta operazioei dagokienez, edozein dela ere portuko jabari publikoaren erabilera-araubidea edo zerbitzuak emateko era.

  2. Ikuskatze- eta kontrolatze-ahalak Portuko Administrazioari atxikita dauden eta behar bezalako gaitasuna duten langileen bitartez gauzatuko dira. Ondorio horietarako, agintaritzaren agentetzat joko dira langile horiek.

  1. Baldin eta, edozein bitartekoren bidez, portuetako jarduera eragozten edo zailtzen bada edo arrisku nabarmen eta larria sortzen bazaie pertsonei, ondasunei edo ingurumenari, Portuko Administrazioak, presazko eta salbuespenezko arrazoiak direla eta, beharrezkoak diren neurri guztiak har daitezen exijitu ahal izango du ahal bada, interesdunei entzun ondoren, ordenamendu juridikoarekin bat eginez eta egokitzat jotzen duen denboraz, urratutako legaltasuna eta portuko jarduera normala lehengoratzeko. Neurri horiek hartzeko exijentziak ez du baztertuko zehatzeko araubidean ezarritakoa. Eskatutakoa betetzen ez bada, Portuko Administrazioak betearazte subsidiarioa aplikatuko du erantzuleen kontura.

  2. Aurreko puntuan xedatutakoa aplikatuko da, besteak beste, hondoratzeko arriskuan dauden ontzi edo itsasontzien kasuan, portuan hondoratu direnen kasuan, edota abandonatuta utzi diren edo arrisku larria dakarten ontzien kasuetan, dela ontziagatik beragatik dela garraiatutako zamagatik. Ontziaren egoerak, itsas-segurtasun arrazoiak medio hala gomendatzen duenean, Portuko Administrazioak ontzia desegiteko baimena emateko gaitasuna izango du, edo besterentzekoa, ontzia urperatuta edo abandonatuta dagoenean. Betiere, arauz ezartzen diren prozeduren bitartez.

  3. Gisa berean jokatuko da modu batera edo bestera portuetarako sarbidea edo portuen barruko lurreko joan-etorri librea eragozten denean.

  4. Autonomia Erkidegoari dagokio bere titulartasuneko portuen zerbitzu-guneetan abandonatutako ontzien jabegoa.

  5. Abandonatutzat joko dira portu barruko leku berean hiru hilabetez atrakatutako, amarratutako edo ainguratutako ontziak, kanpoaldetik inolako jarduerarik antzematen ez zaizkienak eta dagozkien tasak ordaindu gabe dituztenak, eta portu alorreko zuzendaritza eskudunak hala ebatzitakoak.

  6. Abandonu-adierazpenak derrigorrez eskatuko du dagokion prozedura administratiboari ekitea, non egiaztatu egingo diren azaldutako baldintzak, eta zeinak audientzia emango dion ugazabari, ontzi-jabeari, patroiari edo kapitainari edo, hala badagokio, ontziaren kontsignatarioari.

  1. Portuko Administrazioak bere kabuz eta edozein unetan berreskuratu ahal izango du bidegabeki galdutako portu-jabari publikoko ondasunen jabetza, baldin eta hirugarren bat jabetu bada ondasun horietaz hura ahalbidetzen duen titulurik izan gabe.

  2. Portuko Administrazioak utzarazpen-ahala gauzatu, eta portuko jabari publikoko ondasunen jabetza berreskuratu ahal izango du administrazio-bidean, hirugarrenek okupatzea legeztatzen duen titulua, baldintzak edo inguruabarrak indargabetzen edo desagertzen direnean.

  3. Aurreko paragrafoetan aurreikusitako ahalak gauzatzeko prozedurari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko ondareari buruzko legedian aurreikusitakoari jarraituko zaio.

    2. ATALA

    ZEHAPEN ARAUBIDEA

Arau-haustetzat jotzen dira, lege honen ondorioetarako, artikulu hauetan tipifikatzen diren egiteak edo ez-egiteak. Arau-hausteak arinak, larriak eta oso larriak izan daitezke.

Hauek dira arau-hauste arinak, larritzat edo oso larritzat jotzen ez badira:

  1. Indarrean dauden portu-arauak ez-betetzea, arau-hauste larritzat edo oso larritzat tipifikatuta ez badaude, betiere.

  2. Portuen zerbitzu- eta polizia-erregelamenduak ez betetzea, baita Portuko Administrazioak erregelamendu horiek gauzatzean eta bere eskumenak gauzatzean emandako jarraibideak eta aginduak ez betetzea ere.

  3. Obrak, instalazioak, portu-tresnak, ontziak, itsasontziak edo pertsonak arriskuan jartzen dituzten itsas operazioak egitea, edota ez badira hartzen behar diren segurtasun-neurriak.

  4. Portuko jabari publikoko ondasunetan edo haien erabileran edo ustiaketan kalteak sortzen dituen edozer egite edo ez-egite, betiere normaltasunez funtzionatzea eragozten ez badu.

  5. Edozein egite edo ez-egite, baldin eta obretan, instalazioetan, tresnetan, itsas edo lur-garraiobideetan, salgaietan, edukiontzietan edo portu-gunean kokatutako beste edozein elementutan, erru edo zabarkeriaren ondorioz, kalteak sortzen badituzte, bai eta horiek behar bezala ez erabiltzea edo baimenik gabe erabiltzea, baimena beharrezkoa denean.

  6. Portuko jabari publikoa obrek edo instalazioek hartzea, dagokien titulua izan gabe, betiere portuaren jarduera normala eragotzi gabe eta jokabide hori gelditzeko Portuko Administrazioaren organoek egindako berariazko errekerimenduari muzin egin gabe.

  7. Portuko jabari publikoan jarduerak egitea behar den baimenik gabe, betiere hala eskatzea badagokio.

  8. Portuko jabari publikoan obrak, instalazioak edo jarduerak egitea, emandako tituluaren baldintzak bete gabe; nolanahi ere, egokia izanez gero, egongo da horiek baliogabetzea.

  9. Portuko jabari-publikoan, baimenik gabe botatzea substantzia, gai eta hondakin ez kutsakorrak.

  10. Portu-gunean sartzea, horretarako ezarritako arauak apurtuz edo portuko langileek, beren kargua betez, emandako aginduei kontra eginez.

  11. Arrainak manipulatzea eta, salgaiak edo beste objektu batzuk uztea aurretiko baimena izan gabe, edo berariaz debekatuta dauden edo adierazi ez diren lekuetan.

  12. Konponketak, karenatzeak eta bilketak egitea, aplikatzekoa den araudiari kontra eginez kutsadura eragiteko modukoak direnean, baita ontziek eragindako hondakin ez arriskutsuak eta zama-hondakinak entregatzeko kudeaketa-obligazioen inguruko araudia ez betetzea ere.

  1. Portu-terminalak erabiltzeko ordutegiak aldatzea eta ez betetzea Itsas Garraioko Enpresa Operadoreen Erregistroan jasotako araudia.

  2. Administrazioari jakinarazi beharreko datuak berandu aurkeztea.

Hauek dira arau-hauste larriak:

  1. Arintzat jotzen diren arau-hausteak, ondareen edo instalazioen funtzionamendua edo erabilera partzialki eragozten duten kalte-galerak sortzen badituzte.

  2. Portuko jabari publikoa obrek edo instalazioek hartzea, dagokien titulua izan gabe, betiere portuaren jarduera normala eragotzi gabe eta jokabide hori gelditzeko Portuko Administrazioaren organoek egindako berariazko errekerimenduari muzin egin gabe.

  3. Portuko Administrazioari emandako edozein informazio faltsutzea legezko obligazioren bat betez.

  4. Zaintza-, ikuskatze- eta kontrolatze-funtzioak eragoztea.

  5. Portuko jabari-publikoan, baimenik gabe botatzea substantzia, gai eta hondakin ez kutsakorrak, baldin eta kalte eragiten badute aipatu jabarian, haien munta, ezaugarri, bolumen eta ondorioei erreparatuta.

  6. Lege honetan araututako itsas-garraioko zerbitzuak ematea Itsas Garraioko Enpresa Operadoreen Erregistroan jasotako baldintzak ez diren beste baldintza batzuetan.

  7. Enpresa Operadoreen Erregistroan jasotako prezio edo garraio-zerbitzuko baldintzak ez diren beste batzuk jendaurrean zabaltzea.

  8. Arau-hauste arin gisa sailkatutakoak, behin baino gehiagotan egiten badira. Alegia, urte batean bi arau-hauste arin edo gehiago egitea, administrazio-bideko ebazpen irmo batez hala deklaratu bada. Bigarren eta hurrengo arau-hausteak, hasiera batean arin gisa sailkatuko baitira, larritzat joko dira behin baino gehiagotan egiten badira.

Hauek dira arau-hauste oso larriak:

  1. Arintzat eta larritzat jotzen diren arau-hausteak, ondareen edo instalazioen funtzionamendua edo erabilera osoki eragozten duten kalte-galerak sortzen badituzte.

  2. Portuko jabari-publikoan, baimenik gabe botatzea substantzia, gai eta hondakin ez kutsakorrak.

  3. Lege honetan araututako itsas-garraioko zerbitzuak ematea, Itsas Garraioko Enpresa Operadoreen Erregistroan inskribatuta egon gabe.

  4. Lege honetan aipatutako zerbitzuak ematea, naturgune babestuetara egiten den garraioaren alorrean arauz ezartzen diren mugak edo baldintzak bete gabe.

  1. Arau-hauste arinak preskribatzeko epea urtebetekoa izango da, larriak preskribatzekoa bi urtekoa eta oso larriak lau urtekoa.

  2. Arau-hausteen gertakari, ekintza edo omisioak ezezagunak balira kanpoko zantzurik ez izateagatik, horiek azaleratzen diren egunetik edo Portuko Administrazioak haien berri duen egunetik hasiko da kontatzen preskripzio-epea.

  3. Hala ere, arau-haustea egin denetik iragandako denbora dena dela ere, inoiz ez da iraungiko gauzak itzuli eta lehengoratzeko obligazioa, kalte konponezinak eta eragindako kalteak ordaindu behar izanik.

  1. Lege honetan ezarritako arau-hausteak zehatzen dira ondoren azaltzen diren isunen bidez:

    1. Arau-hauste arinak: gehienez 12.000 euro.

    2. Arau-hauste larriak: 12.001 eurotik 500.000 euroraino.

    3. Arau-hauste oso larriak: 500.001 eurotik 1.000.000 euroraino.

  2. Behin arau-hausteak kalifikatu ondoren, zehapen ekonomikoak graduatu egingo dira kasuan kasu egindako arau-hausteak leundu edo larriagotu ditzaketen inguruabarrei erreparatuta. Ildo horretan, honako hauek kontuan hartuta graduatuko dira zehapenak:

    1. Gertakariaren larritasuna, sortutako kalte-galerak eta ondareei eta pertsonei eragindako arrisku objektiboa.

    2. Nahita edo behin eta berriro egin izana.

    3. Berriro egin izana urtebetean izaera bereko beste arau-hauste bat, kalifikatutako arau-haustea egin zenetik kontatzen hasita, horrela jotzen bada ebazpen irmo baten bidez. Egoera hori ez da aplikatuko arau-haustearen mailaketan, kontuan izan bada arau-haustearen mota larriagotzeko.

    4. Arau-hausleak arau-haustearen ondorioz ateratako etekina.

    5. Jokabide arau-hauslearen kanpora begirako garrantzia.

    6. Prozeduraren izapidetzean, zehapena eragin duten irregulartasunak nork bere borondatez konpondu edo zuzentzea.

  3. Zehapenak ezartzea bateragarria izango da araua hautsi duenari ondasunak bueltatzeko eta portuko jabetza publikoan aldatutako egoera araua hautsi baino lehenagoko egoerara lehengoratzeko exijitzearekin, baita eragindako kalte-galerak ordaintzeko obligazioarekin ere.

  1. Arau-hauste larri edo oso larrietan, isunarekin batera honako zehapen hauetakoren bat joan daiteke:

    1. Euskal portu-sisteman enpresa-jarduerarik edo jarduera profesionalik ez egin ahal izatea bi urtez gehienez ere.

    2. Portuko jabari publikoa okupatzeko, erabiltzeko eta baliatzeko gaitzen duten tituluak errebokatzea.

    3. Arau-hauslea desgaitzea baimen eta emakida administratiboen, edo obrak egikaritzeko kontratuen edo zerbitzuen kudeaketaren edo amarratzearen titular izateko, hiru urtez gehienez ere arau-hauste larrietarako, edo bost urtez gehienez arau-hauste oso larrietarako.

    4. Lege honen xedearekin lotutako gaietan Euskal Administrazioaren diru-laguntzak edo laguntza publikoak eskuratzeko eskubidea etetea, bi urtez gehienez arau-hauste larrietarako, edo hiru urtez gehienez arau-hauste oso larrietarako.

  2. Aurreko artikuluen arabera jartzekoak diren zehapenekin batera, arau-haustearekin lortutako irabazia konfiskatzea ere ezarri ahal izango da. Irabazi hori, doi-doi kalkulatzerik ez dagoenean, haztapen-irizpidez kalkulatuko da, eta arau-hausteak zuzenean edo zeharka sorrarazitako diru-sarreren handitzea eta gastu-aurrezkia ere sartuko dira, beraren isunak eta gastu edo kalteak deskontatu gabe.

Ezarritako zehapenak preskribatzeko epea urtebetekoa izango da arinen kasuan, bi urtekoa larrienean eta lau urtekoa oso larrienean.

Portu alorreko zuzendaritza eskudunari dagokio arau-hauste arin eta larrien gaineko zehapenak jartzea, eta oso larrien kasuan, zuzendaritza horren gainetik dagoen sailaren titularrari dagokio.

  1. Lege honetan aurreikusitako administrazioko arau-hausteen erantzuleak euren egileak dira.

  2. Arau-hausteen egileak dira legean tipifikatutako gertakaria beren kasa, beste norbaitekin batera edo beste norbaitez baliatuz burutzen duten pertsona fisikoak edo juridikoak.

  3. Aurreikusitako ondorioetarako, honako hauek hartuko dira egiletzat:

    1. Tipifikatutako gertakaria egin duena, baita harekin mendekotasun-harremana duen enpresa ere, baldin eta harreman horren ondorioz egin bada arau-haustea.

    2. Ontzi edo itsasontziekin erlazionatutako arau-hausteen kasuan, enpresa ustiatzailea edo kontsignatarioa, edo, haiek egon ezean, ontziko edo itsasontziko kapitaina; nolanahi ere, egon daiteke erantzukizunak eskatzea pilotaje-zerbitzua emateko kontratuaren titularrari eta portu-pilotuari bere funtzioa gauzatzerakoan, kasuan kasuko arautze espezifikoaren arabera.

    3. Salgaiak manipulatzeari egotz dakizkiokeen arau-hausteak egonez gero, salgaiak manipulatzen dituzten langileak eta lan horiek egiteaz arduratzen den enpresa zamaketaria, baita merkantzien kontsignatarioa ere.

    4. Portuko Administrazioa jakinaren gainean jartzeko obligazioa egonez gero, informazio hori eman behar duten entitateak.

    5. Behar besteko administrazio-titulurik ez duten lanetan, jardueraren sustatzailea, jarduera gauzatzen duen enpresa edo enpresa horretako zuzendari teknikoak.

  4. Arau-hauste baten erantzulea pertsona juridiko bat denean, erruduntasun-judizioa izango da haren borondatea osatu duen pertsona edo duten pertsona fisikoei buruzkoa, non ez duten espresuki adierazi hartutako erabakiekiko desadostasuna. Horrelakoetan, ezingo dira zehatu pertsona fisiko horiek arau-hauste beragatik.

  5. Arau-hauste beraren ondorioz pertsona desberdinei ezarritako zehapenak independenteak izango dira elkarren artean.

  6. Nortasun juridikorik izan gabe, unitate ekonomiko edo ondare bereizi bat osatzen duten herentzia jasogabeen, ondasun-komunitateen eta gainerako entitateen kasuan, erantzule solidario izango dira partaideak edo titularkideak, nor bere partaidetzaren neurrian.

Zehatzeko ahalmena gauzatzeko eskumena duen organoak, otsailaren 20ko Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen zigortzeko ahalmenari buruzko 2/1998 Legearen 31. artikuluan xedatutakoari jarraituz, akordio arrazoitu bidez, interes orokorrak zaintzeko edo ara-haustearen ondorioak mantentzea saihesteko, besteak beste, honako kautelazko neurriak hartu ahal izango ditu:

  1. Gauzatzen ari diren legez kanpoko obrak edo instalazioak berehala gelditzeko agintzea, eta dagokion administrazio-titulurik ez duten edo emandako tituluan ezarritako baldintzetara egokitzen ez diren erabilerak eta jarduerak eteteko agintzea.

  2. Obrak edo instalazioak zigilatzea, eta obran edo jardueretan erabiltzen diren materialak, makinak edo tresnak kentzea interesdunaren kontura, zehapen-ebazpenaren eraginkortasuna ziurtatze aldera. Ondorio horietarako, komenigarria joz gero, indar publikoaren laguntza eskatzea izango du.

  3. Behar diren neurriak berehala hartzeko agintzea hondoratzeko, edo portuko ondasunei edo elementuei edo beste ontzi edo itsasontzi batzuei kalteak eragiteko arriskuan dagoen ontzi edo itsasontzi batek sor ditzakeen kalteak saihesteko.

  4. Ontziak eta itsasontziak berehala atxikitzeko agintzea, justifikatutako arrazoiagatik, euren jabeek, baimena duten ordezkariek, kapitainek edo patroiek izan ditzaketen erantzukizun administratiboak edo ekonomikoak bermatzeko; nolanahi ere, kautelazko neurri hori abal nahikoa eratuz ordezkatzea egongo da.

  1. Ezartzen diren zehapenen kalterik gabe, araua hausten dutenak behartuta daude eragindako kalteak ordaintzera, aldatutako ondasunak konpondu eta lehengo egoerara ekartzearren.

  2. Araua hausten duenak aurreko paragrafoan ezarritako eginbeharra betetzen ez badu edo erabat betetzen ez badu, gehienez bost hertsapen-isun ipini ahal izango zaizkio elkarren segidan. Hartu beharreko neurri guztiei dagokien kostuaren % 20ko zenbatekoa izango da gehienez horietako bakoitza, sorrarazitako kalteak konpontzeko, eta betebeharra duen pertsonaren kontura eta kostura egingo da gauzatze subsidiarioa.

  3. Aurreko paragrafoan aipatutako isunak ezarri baino lehen, araua hausten duenari eskatuko zaio agindutakoa borondatez betetzeko; horretarako, epe bat finkatuko da eta, egoera aztertu eta gero, erabakiko da zenbat iraungo duen. Orobat, behar adinakoa izango da borondatez betetzeko.

  4. Hertsapen-isunak independenteak izango dira, eta bateragarriak egin den arau-hausteagatik zehapen gisa ipini diren edo ipin daitezkeen isunekin.

LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA. Euskadiko Kirol Portuak erakundearen jardueren hasiera.

  1. Eusko Jaurlaritzaren dekretu bidez zehaztuko da Euskadiko Kirol Portuak erakunde publikoaren jardueren hasiera.

  2. Behin dekretua onartuta, Eusko Jaurlaritzak, enpresako bazkide bakar gisa, Euskadiko Kirol Portua SA sozietate publikoa iraungitzeari eta likidatzeari ekingo dio, eta sozio nagusi gisa Zumaiko Kirol Portua SA sozietate publikoa iraungitzea eta likidatzea bultzatuko du.

  3. Iraungitako sozietate publikoen ondasunak Euskadiko Kirol Portuak erakundeari adskribatuko zaizkio.

  4. Erakundearen jardunaren hasiera eta dagokion Aurrekontuen Legearen indarraldia bat ez badatoz, Gobernu Kontseiluak onartuko ditu Euskadiko Kirol Portuak erakunde publikoaren ustiapeneko eta kapitaleko aurrekontuak, bai eta haren jardunak hasten diren ekonomia-ekitaldiari dagozkion finantza-arloko behin-behineko egoera-orriak ere, eta horren berri emango dio Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Ogasun eta Aurrekontu Batzordeari, hamabost eguneko epean. Horretarako, aurrekontuen arloan eskuduna den Eusko Jaurlaritzako sailak egingo ditu aurrekontu horiek osatzeko beharrezkoak diren aurrekontu aldaketa guztiak, baina aldaketa horiek ezin dute handitu erakunde publikoaren jardueren hasieran indarrean zeuden Aurrekontu Orokorretako zuzkiduretan izendaturiko zenbateko globala.

    BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. Autonomia Erkidegoaren Administrazio orokorrari eta Euskadiko Kirol Portua SAri atxikitako langile lan-kontratudunen integrazioa.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio orokorrean edo Euskadiko Kirol Portua SA entitatean lanean diharduten lan-kontratuko langileak, lege honen arabera Euskadiko Kirol Portuak erakundeak bere gain hartzen dituen zereginetan ari badira, Euskadiko Kirol Portuak erakundean integratuko dira, lan arloko araudian aurreikusiriko enpresaren ondorengotza-mekanismoa aplikatuz.

  2. Gobernu Kontseiluak, dekretu bidez, komenigarriak diren aldaketak onartuko ditu Administrazio orokorreko sailen egitura organikoetan, lege honek eta legea garatzen duten arauek Euskadiko Kirol Portuak erakunde publikoari esleitzen dizkioten helburuak betetzeko beharrezkoak diren giza baliabideak eskuratzeko bidean.

    HIRUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. Zehapenen zenbatekoa.

    Jaurlaritzari dagokio diru-zehapenen zenbatekoa eguneratzea, urteko kontsumo-prezioen indizearen arabera.

LEHENENGO XEDAPEN IRAGANKORRA. Portuko jabari publikoa erabiltzeko eta okupatzeko gaitzen duten tituluei buruzko espedienteen araubide iragankorra.

Lege hau indarrean sartzean portuko jabari publikoa erabiltzeko eta okupatzeko gaitzen duten tituluei buruz baimenak eta emakidak izapidetzen ari diren espedienteetan ere bete beharko da lege honetan esaten dena.

BIGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA. Baimenen eta emakiden araubide iragankorra.

Lege hau indarrean sartzen denean indarrean dauden baimenek eta emakidek eutsi egingo diete dagokion emate-tituluan ezarritako epeari eta baldintzei; salbuespen bakarra horiei ezarri beharreko zerga-araubidea izango da, araubide hori lege honetan jasotakoetara egokitu beharko baita.

HIRUGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA.. Bizitegi-erabilera portuetako zerbitzugunean.

Lege hau indarrean jartzen denean, finkatutzat joko dira portuetako zerbitzugunean dauden bizitegi-erabilerak

LAUGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA. Tasa ordaintzetik salbuestea, eraikuntza-lanetarako eta ustiapenetarako emakidetan.

Arrantzale-kofradiek eta enpresa ekoizleen organizazioek, portu-jabari publikoko lursailak okupatzeagatik salbuespena aitortuta baldin badute lursail horietan izotz-fabrikak eraikitzeko eta ustiatzeko, edota arrainak jaso, erakutsi, maneiatu edo saltzeko lonjak, bai eta arraina izozteko edo biltegiratzeko plantak, edo lanabesak gorde eta konpontzeko sotoak eraikitzeko eta ustiatzeko, salbuespen horri eutsiko diote emakida-titulua amaitu arte.

BOSGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA. Parte-hartze instituzionala eta soziala artikulatzeko araubide iragankorra

  1. artikuluan zehaztutako araudia garatu arte, ekainaren 4ko 359/1991 Dekretu bidez sortutako portuen aholku-kontseiluen esku egongo da portuen arloko parte-hartze instituzionala eta soziala.

  1. Indarrik gabe geratuko dira honako xedapen hauek:

    1. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta honen erakunde autonomoen tasa eta prezio publikoen kudeaketaren zenbait alderdi arautzen dituen irailaren 29ko 248/1998 Dekretuaren bigarren tituluaren II. kapitulua (19-29 artikuluak): Euskal Autonomia Erkidegoko titulartasuneko portuetako zerbitzu orokor eta bereziengatik ordaindu beharreko tasak.

    2. 359/1991 Dekretua, ekainaren 4koa, Portuetako Aholku Batzordeak sortzen dituena.

    3. Garraio eta Herri Lanetako sailburuaren 1992ko urtarrilaren 13ko Agindua, Bizkaiko Bermeo eta Ondarroako eta Gipuzkoako Getaria eta Hondarribiko Portu Batzarren osaketa aldatzekoa.

    4. 90/2000 Dekretua, maiatzaren 23koa, Euskadiko Portu eta Itsas Gaietako Kontsulta Organoa sortzeko dena.

    5. Garraio eta Herri Lanetako sailburuaren 2001eko martxoaren 27ko Agindua, Euskadiko Portu eta Itsas Gaietako Kontsulta Organoaren konposizioa aldatzen duena.

    6. Garraio eta Herri Lanetako sailburuaren 2006ko irailaren 6ko Agindua, Euskal Autonomia Erkidegoaren portuetako zerbitzu-guneetan ibilgailuak aparkatzeko portu-zerbitzua arautzeko dena.

  2. Era berean, indarrik gabe geratzen da lege honetan ezarritakoaren aurka doan maila bereko edo beheragoko xedapen oro.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasei eta Prezio Publikoei buruzko Legearen Testu Bateratua aldatzea; hain zuzen, irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuaren bidez onartuta.

Aldatzen da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen Testu Bateratuaren I. kapituluko X. titulua, 192. artikulutik 197.era (zehazki, irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zen eta Euskal Autonomia Erkidegoaren titulartasuneko portuetako zerbitzu orokor eta bereziengatiko tasak ezartzen ditu), eta honela geratzen da idatzirik:

PORTUKO TASAK

192. artikulua. T-1 tasa. Ontziak.

  1. Tasa honen zergapeko egitatea ontziak portuko zerbitzuguneko urez eta itsas seinalez eta balizez baliatzea da, baita itsasotik portura iristea eta adierazi zaien atrakaleku, amarraleku edo ainguratze-postuan egotea ahalbidetzen duten obrez eta portu-instalazio finkoez baliatzea ere.

  2. Tasaren subjektu zergadun pasiboak honako hauek dira, modu solidarioan: ontziaren armadorea den enpresa eta ontzi-konpainia.

    Ontzia kontsignatuta badago, zergaduna ordeztuko duen subjektu pasiboa izango da ontziaren kontsignatarioa den enpresa.

    Emakida edo baimen bidez utzitako kaietan, pantalanetan eta atrakatzeko portu-instalazioetan, emakidaduna edo baimenduna izango da zergadunaren ordezko subjektu pasiboa.

    Agindu honetan izendatutako ordezko subjektu pasibo guztiak solidarioki behartuta geratuko dira zerga-obligaziotik ondorioztatzen diren prestazio materialak eta formalak betetzera; nolanahi ere, Portuko Administrazioak, lehenengo, emakidaren edo baimenaren titularrarengana jotzea izango du. Ordezko subjektu pasiboek obligazioak bete ezean bereziki tasa ez ordaintzea, Portuko Administrazioak zergapeko diren subjektu pasiboei exijitzea izango du horiek betetzeko.

  3. Tasa sortuko da ontzia portuko zerbitzuguneko uretan sartzen denean, atrakatu duen edo ainguratze-postu bat esleitu zaion kontuan hartu gabe. Tasaren likidazioa hilabeteak amaitu ondoren egingo da.

  4. Hona tasa honen zerga-oinarriaren parteak: erregistroko tonaje gordineko (ETG) unitatea edo frakzioa, eta hiru orduko aldiak edo frakzioak; gehienez ere lau aldi egin ahal izango dira hogeita lau orduko epe bakoitzeko.

  5. Hauek dira tasaren kuotak:

  1. Orokorrean:

    Ontziak 0,051766 euro ordaindu behar du erregistroko tonaje gordineko (ETG) unitateko edo horren frakzioko, 3 orduko aldi edo frakzio bakoitzeko; gehienez ere 4 aldi egon daitezke hogeita lau orduko epe bakoitzeko.

    Portura derrigorrezko porturatzean sartzen diren ontziei oro har aurreikusitako kuotaren % 50eko murrizketa aplikatuko zaie.

  2. Urtebetean 12 bider baino gehiagotan porturatzen diren ontziei honako murrizketa hauek aplikatuko zaizkie:

  1. porturatzetik 24.era arte: oro har aurreikusitako kuotaren % 15.

  1. porturatzetik 40.era arte: oro har aurreikusitako kuotaren % 30.

  1. porturatzean eta hurrengoetan: oro har aurreikusitako kuotaren % 50.

  1. Nabigazio-linea erregularretan, eta erregular izatearen kalifikazio hori urte bakoitzaren urtarrilaren 1a baino lehen frogatzen eta baimentzen bada Portuko Administrazioan, honako hauek izango dira ontziei aplikatu beharreko murrizketak:

  1. porturatzetik 24.era arte: oro har aurreikusitako kuotaren % 10.

  1. porturatzetik 50.era arte: oro har aurreikusitako kuotaren % 20.

  1. porturatzetik aurrera: oro har aurreikusitako kuotaren % 30.

  1. Turismo-bidaiak egiten dituzten ontziei kuota orokorra aplikatuko zaie, % 30 murriztuta.

  2. Geldirik dauden ontziei oro har aurreikusitako kuotaren % 50eko murrizketa egingo zaie. Ondorio horietarako, geldirik dagoen ontzitzat joko dira zaintza-langileak baino ez direnean dotazioa, eta egiten, konpontzen, desegiten edo desegitearen zain daudenak, egoera hori egiaztatuta badago.

    Geldirik dagoen ontzitzat jotakoaren egonaldia bi hilabetekoa baino luzeagoa bada, ez du murrizketarik izateko eskubiderik izango.

    Lau hilabetez geldirik egon ostean, kuotek hileko % 5eko gehikuntza metagarria izango dute.

  3. Barneko, badiako edo tokiko trafikorako erabiltzen diren ontziei, portuetan basea duten atoiontziei, dragei, ur-tangei, gangileei, gabarrei, pontoiei eta antzeko makinei oro har aurreikusitako kuotaren % 75eko murrizketa aplikatuko zaie.

  4. Kaian zeharka atrakatutako beste ontzi batera atrakatutako ontziei edo atrakatutako beste itsasontzi batzuei oro har aurreikusitako kuotaren % 50eko murrizketa aplikatuko zaie.

    Kaian puntatik atrakatutako ontziei eta zerbitzuko buiei amarratutakoei oro har aurreikusitako kuotaren % 50eko murrizketa aplikatuko zaie.

  5. Amarrak askatzeko edo lotunez aldatzeko agindua jaso duen ontziak maniobra horiek atzeratzen baditu, agintaritza eskudunak ezar diezazkiokeen zehapenez gain, beste zenbateko hauek ere ordaindu beharko ditu:

    Lehenengo bi orduko aldi edo zatiki bakoitzagatik: hogeita lau orduko kuotari dagokion zenbatekoa.

    Gainerako ordu bakoitzagatik: hogeita lau orduko kuotari dagokion zenbatekoa halako bost.

  6. Edozein arrazoi dela-eta ontzi batek baimenik gabe amarratzen badu, aurreko puntuan adierazitako kuota berbera ordaindu beharko du; horrek, hala ere, ez dio eskubiderik emango han irauteko, eta amarrak askatu behar ditu hala agintzen diotenean, baita zehapenak ordaindu ere jokabide horri hala badagokio.

  7. Ostiraleko 20:00etatik asteleheneko 8:00ak arte amarratzen duten ontziei (biak barne), eta jai bezperako 20:00etatik jai ondoko hurrengo egun balioduneko 8:00ak arte amarratzen dutenei (ordu horiek biak barne) aurreikusitako kuota orokorrari hiru ordugatik dagokion zenbatekoaren % 35eko murrizketa ezarriko zaio, lanaldia jai osteko egunean hastea aurreikusita badute, betiere.

    Murrizketa horri heltzeko nahia Portuko Administrazioari jakinarazi behar zaio idatziz, ontzia sartu baino lehenago.

    193. artikulua. T-2 tasa. Bidaiariak.

  1. Tasa honen zergapeko egitatea bidaiariek instalazio hauek erabili ahal izatea da: atrakalekua, lurreko sarbideak, zirkulazio-bideak eta portuko beste instalazio finko batzuk.

  2. Tasaren subjektu zergadun pasiboak honako hauek dira, modu solidarioan: ontziaren armadorea den enpresa eta ontzi-konpainia.

    Ontzia kontsignatuta badago, zergaduna ordeztuko duen subjektu pasiboa izango da ontziaren kontsignatarioa den enpresa.

    Agindu honetan izendatutako ordezko subjektu pasiboak solidarioki behartuta geratuko dira zerga-obligaziotik ondorioztatzen diren prestazio materialak eta formalak betetzera; nolanahi ere, Portuko Administrazioak, lehenengo, emakidaren edo baimenaren titularrarengana jotzea izango du. Ordezko subjektu pasiboak bere obligazioak bete ezean bereziki tasa ez ordaintzea, Portuko Administrazioak zergapeko diren subjektu pasiboei exijitu ahal izango die horiek betetzeko.

  3. Bidaiariak ontziratzen, lehorreratzen edo portuan joan-etorrian ibiltzen direnean sorraraziko da tasa. Likidazioa hilabeteak amaitu ondoren egingo da.

  4. Tasa honen zerga-oinarria ondorengoak dira: bidaiari-kopurua, bidai-txartelaren mota, eta trafiko eta operazio motak.

  5. Hauek dira tasaren kuotak:

  1. Bidaiari bakoitzeko (eurotan):

    Pasajearen kategoria

    (Ikus .PDF)

    Badiako edo tokiko joan-etorrietan, ontziratzean bakarrik ordainduko da kuota.

    Lagun bakarrarentzako edo birentzako geletako bidaiariei I. multzoko kuota ezarriko zaie; II. multzokoa hiru edo gehiagorentzako geletan edo aretoko besaulkietan doazenei, eta III. multzokoa ontzi-gaineko bidaiariei.

  2. Turismoko bidaiari gisa doazenei aurreko taularen kuota ezarriko zaie, baina % 30 murriztuta.

  3. Bidaiari-kopurua, pasaje-mota edo trafiko-mota modu zehaztugabean emanez gero, edo ezkutatuz gero, aurreko taulako kuotaren bikoitza ezarriko zaio gaizki aitorturiko edo aitortu gabe utzitako partidari.

    194. artikulua. T-3 tasa. Salgaiak.

  1. Tasa honen zergapeko egitatea da itsasoratzen, lehorreratzen, ontzi batetik bestera aldatzen edo itsasoko edo lehorreko joan-etorrian dabiltzan salgaiek instalazio hauek erabili ahal izatea: atrakalekua, ontziaren zamalanekin zerikusia duten salgai-erabilerako guneak, lurreko sarbideak, zirkulazio-bideak, manipulazio-guneak (biltegiratzeko edo gordetzeko espazioak kanpo) eta portuko beste instalazio finko batzuk.

    Zergapeko egitatean sartzen dira, halaber, portuko zerbitzugunera sartu edo zerbitzugunetik irten lehorretik, itsasoa batere erabili gabe, egiten duten salgaiek instalazio horiek erabiltzea, kasu hauetan izan ezik: helmuga edo jatorria portuko zerbitzugunean kokatutako fabrika-instalazioak, eraldaketa-instalazioak, instalazio logistikoak edo biltegiratzekoak direnean.

  2. Tasaren subjektu pasiboak:

    1. Ontziratzen diren, lehorreratzen diren, ontzi batetik bestera aldatzen diren edo itsasoko joan-etorriko araudipean dauden salgaiak izanez gero, enpresa armadorea eta salgaien jabea izango dira izaera solidarioa duten subjektu pasibo zergadunak.

      Ontzia eta salgaiak kontsignatuta baldin badaude, hauek izango dira ordezko subjektu pasiboak: ontziaren enpresa kontsignatarioa eta salgaien ordezkari lanetan dabilen enpresa kontsignatarioa, bitartekaria edo logistikako operadorea.

    2. Lurrean joan-etorrian dabiltzan salgaiak edo portuko zerbitzugunera sartu edo zerbitzugunetik irten itsasoa erabili gabe egiten duten salgaiak izanez gero, subjektu pasibo zergadunak, izaera solidarioz, salgaien jabeak izango dira edo, egonez gero, salgaien ordezkari lanak egiten dituen enpresa bitartekaria edo logistikako operadorea.

      Salgaien helmuga emakida edo baimen bidez emandako instalazio bat baldin bada, ordezko subjektu pasiboa izango da salgaiak eman edo jasotzen dituen emakidaren edo baimenaren titularra.

      Agindu honetan izendatutako ordezko subjektu pasibo guztiak solidarioki behartuta geratuko dira zerga-obligaziotik ondorioztatzen diren prestazio materialak eta formalak betetzera; nolanahi ere, Portuko Administrazioak, lehenengo, emakidaren edo baimenaren titularrarengana jotzea izango du. Ordezko subjektu pasiboek obligazioak bete ezean bereziki tasa ez ordaintzea, Portuko Administrazioak zergapeko diren subjektu pasiboei exijitzea izango du horiek betetzeko.

  3. Salgaiak portuko zerbitzugunetik igarotzen hasten direnean sorrarazten da tasa. Likidazioa hilabeteak amaitu ondoren egingo da.

  4. Tasa honen zerga-oinarria ondorengoak dira: salgai mota eta salgaien pisua, trafiko mota eta operazio mota.

  5. Hauek dira tasaren kuotak:

  1. Salgaien partida bakoitzari ezarri beharreko kuotak ondoko taulan ematen dira (eurotan), pisu gordinaren tona edo horren frakzio bakoitzeko, eta indarrean dagoen salgaien sailkapenari jarraikiz dagokien multzoaren arabera:

    (Ikus .PDF)

    Salgaien artean, petrolio-gaiak eta horien eratorriak, T-3 tasa likidatze aldera, honela sailkatuko dira:

    (Ikus .PDF)

    Salbuespenez, itsasertzeko nabigaziorako gasolioari eta fuel-olioari 0,34 euroko kuota aplikatuko zaie.

    Ontzi eta itsasontziak hornitzearren portura lehorretik sartzen diren petrolio-gaiei ezarriko zaien kuotak % 50eko murrizketa izango du ontziratze-operazioan gai berberei aplikatzen zaien kuotaren gain.

    Ez dute ordaindu beharko T-3 tasa arrantza-kaietan edo berariaz egokitutako beste kai batzuetan haien kontsumorako ontziratzen duten erregaiarengatik, hornidurarengatik, ontzi- eta arrantza-tresnengatik eta izotzarengatik eta gatzarengatik.

    Guztira tona bateko pisua izatera iristen ez diren partidei ezarriko zaien zenbatekoa (200 kg-ko edo hortik gorako frakzio bakoitzeko) tona bakoitzeko ordaindu beharko litzatekeenaren bostena izango da.

  2. Lurreko igaroaldiko lanetako salgaien partida bakoitzari ezarri beharreko kuotak ondoko taulan ematen dira (eurotan), pisu gordinaren tona edo horren frakzio bakoitzeko, eta indarrean dagoen salgaien sailkapenari jarraikiz dagokien multzoaren arabera:

    Lehenengoa: 0,177485

    Bigarrena: 0,25

    Hirugarrena: 0,37

    Laugarrena: 0,55

    Bosgarrena: 0,74

  3. Itsasbazterretik ibiltzen diren ontziak urez hornitzeko aplikatu beharrezko kuotak % 80ko murrizketa izango du, 5.1 paragrafoan lehenengo multzorako aurreikusitakoaren gain.

  4. Nazioarteko zirkulazio-erregimeneko trafikoan, hots, salgaiak atzerriko portu batetik etorri eta, berriz ere, atzerriko beste portu baterantz ateratzen direnean, Portuko Administrazioak 5.1 puntuko taulako zenbatekoei zuzenketa-koefizienteak ezarri ahal izango dizkie urtero, erabiltzaile bakoitzak daukan trafiko-bolumenaren arabera.

    Edukiontzien eraman-ekarrietan, gainera, edukiontzian garraiatzen diren salgai guztiak batez beste dagokien multzokoak bailiran hartu ahal izango dira kalkuluak errazteko, salgaien sailkapena kontuan harturik eta batez besteko pisua izango balute bezala, zama-unitate bakoitzeko. Portuko Administrazioan, bereziki egiaztatu eta frogatu beharko da bosgarrena ez den beste multzorik sortzen den, non edukiontzi hutsak sartzen baitira, edo zama garbiaren batez besteko pisua 10 tona baino gutxiagokoa den TEU bakoitzeko. Edonola ere, administrazio horrek onartu beharko ditu erregimen berezi horiek, aintzat hartuz T-3 tasaren zenbatekoak zehaztearren araudi bidez ezartzen diren irizpideak, eta murrizketa ezingo da izan 5.1 puntuko taula aplikatuz gero legokiokeen kuota baino % 50 handiagoa.

  5. Bide laburreko itsas garraio bidez garraiatzen diren siderometalurgiako produktuei % 35eko murrizketarekin aplikatuko zaie tasa honen kuota.

    Murrizketa hori aplikatzeari dagokionez, bide laburreko itsas garraiotzat (TMCD) hartuko da salgaiak eta/edo bidaiariak batetik bestera eramateko itsasontzi bidezko itsas zerbitzua, Europako uretan soilik egiten dena, geografikoki Europan dauden portu batzuetatik besteetara edo portu horietatik Europakoak izan ez baina Europa inguratzen duten itsaso itxietan itsasertza duten herrialdeetako portuetara, tartean direla leku horietako guztietako irlak edo soberaniapeko lur ez-kontinentalak. Kontzeptu horren barruan sartuko da, era berean, Europar Batasuneko estatu kideen eta Norvegia eta Islandia arteko itsas garraioa, baita Europar Batasuneko estatu kideen eta Baltiko itsasoko, Itsaso Beltzeko eta Mediterraneo Itsasoko beste herrialde batzuen arteko itsas garraioa.

  6. Portuko zerbitzugunetik trenbidez ontziratzen edo lehorreratzen diren salgaiei eta haiek garraiatzeko zerbitzuei % 25eko kuota-murrizketa aplikatuko zaie.

  7. Dena den, aurreko bi paragrafoetan aipatzen diren egoerak biak batera gertatzen direnean, kuotan guztira egingo den murrizketa ezingo da % 40tik gorakoa izan.

    195. artikulua. T-4 tasa. Arrantza freskoa.

  1. Tasaren zergapeko egitatea da arrantza-ontziek edo arrantza-itsasontziek haien jardunean portuko zerbitzuguneko urak, eta portuko obrak eta instalazioak erabili ahal izatea; instalazio horiek, hain zuzen ere, porturatzeko modua eta bertan egotekoa ematen dute, moilaren kontra edo lotune batean amarratuz.

    Zergapeko egitatea da, era berean, portu-gunera itsasoz, arrantza-ontzian nahiz merkataritza-ontzian edo lehorretik ere heltzen den arrantza freskoak eta beraren produktuak instalazio hauek erabili ahal izatea: atrakalekua, manipulazio-guneak eta salmenta-guneak, sarbideak, zirkulazio-bideak, aparkalekuak eta portuko beste instalazio finko batzuk.

  2. Honako hauek dira tasaren subjektu pasiboak:

    1. Arrain freskoa portura itsasotik heltzen bada, tasa honen subjektu pasibo zergaduna arrantza-ontziaren enpresa armadorea izango da.

      Arraina portuan saltzen denean, ordezko subjektu pasiboa izango da, halaber, arrantzaren jabea ordezkatuz lehenengo salmenta egiten duena.

      Arraina jendeari saltzeko aretoan saltzen denean, salmentaren emakidaduna izango da zergadunaren ordezko subjektu pasiboa, edo bestela, titularra, Portuko Administrazioa ez denean.

    2. Arrain freskoa portura lehorretik heltzen bada, arrainaren jabea izango da subjektu pasibo zergaduna.

      Ordezko subjektu pasiboa arrainaren jabea ordezkatuz salmenta egiten duena izango da.

      Arraina jendeari saltzeko aretoan saltzen denean, horren emakidaduna izango da zergadunaren ordezko subjektu pasiboa, edo bestela, titularra, Portuko Administrazioa ez denean.

    3. Agindu honetan izendatutako subjektu pasiboak solidarioki behartuta geratuko dira zerga-obligaziotik ondorioztatzen diren prestazio materialak eta formalak betetzera; nolanahi ere, Portuko Administrazioak lehenengo, 2.a) idatzi-zatiko hirugarren tartekian eta 2.b) idatzi-zatiko hirugarren tartekian adierazten diren eta zergaduna ordeztuko duten subjektu pasiboengana jotzea izango du. Ordezko subjektu pasiboek obligazioak bete ezean bereziki tasa ez ordaintzea, Portuko Administrazioak zergapeko diren subjektu pasiboei exijitu ahal izango die horiek betetzeko.

      Tasa honen subjektu pasiboak arraina erosten duenari ordainaraziko dio tasaren zenbatekoa. Ordainarazpena faktura edo antzeko agiri bidez egin beharko da, eta bertan subjektu pasiboek adierazpen hau izango dute: Arrain freskoaren tasaren zenbatekoa:....

  1. Arrantza-ontzia edo arrantza-itsasontzia, arrain freskoa edo beraren produktuak portuko zerbitzugunetik igarotzen hasten direnean sorrarazten da tasa. Likidazioa hilabeteak amaitu ondoren egingo da.

  2. Tasa honen zerga-oinarria da arrantzaren edo haren produktuen merkatu-balorea, portuko lonjan enkantean salduta lortutakoa, eta enkantean edo bestela saldu ez bada, Portuko Administrazioak zehaztuko du merkatu-balorea, kontuan izanik espezie berberek duten batez besteko balioa, tasa kitatzen den egunean bertan edo aurre-aurreko egunetan.

  3. Hauek dira tasaren kuotak:

  1. Oro har, zerga-oinarriaren % 2.

  2. Portuko Administrazioak baimena ematen badu lehorretik portura arrain freskoa sartzeko, portuko instalazioak erabiltzearren edo arraina enkantean saltzearren oro har ezarritako kuotaren % 50eko murrizketa izango da produktu horiengatik, betiere T-4 tasa edo baliokidea beste portu batean ordaindu dutela frogatzen badute. Osterantzean, kuota osoa ordaindu beharko dute.

  3. Arrainak sailkatzeko, lehenengoz saltzeko eta merkaturatzeko gune publikorik ez duten portuetan, eta lan horietarako instalazio pribatuak erabili beharra dutenetan, T-4 tasarengatik ordaindu beharreko zenbatekoak artikulu honetan ezarrita dauden arauak aplikatuz ateratzen den kuotaren % 60ko murrizketa izango du.

  4. Tasa hori ordaintzen duten arrantza-ontziek ez dute I. kapitulu honetan ezarritako gainerako tasak ordaindu beharrik, hilabeteko epean, zama lehorreratzen edo ontzitik ontzira aldatzen hasi denetik. Epe hori luzatu egin daiteke ezinbesteak eragindako geldialdiengatik (aldi bateko konponketak, kostaldeko debekualdiak edo ohiko jarduerei buruzko lizentziak), baina eskudun agintaritzak emandako ziurtagirien bidez frogatu behar da.

    Ezinbesteak eragindako geldialdia luzea baldin bada, agintaritza eskudunak zehaztuko ditu lekuak aingura botata geratzeko edo moilaren kontra loturik geratzeko, portuko ustiatzeko beharrizanak eta atrakatzeko aukerak kontuan izanda.

    Edonola ere, geldialdia sei hilabete baino luzeagoa denean, epe hori igarotzen denetik aurrera T-1 tasaren % 100 ordainduko dute. Geldialdia hamabi hilabete baino luzeagoa bada, hamahirugarren hilabetetik aurrera tarifa % 2 gehituko da hileko, eta gehikuntza metatuko da gainera.

  5. Halaber, arrantza-ontziak aurreko paragrafoan zehazturiko kasuetan dauden artean, ez dute ordaindu beharko T-3 tasa arrantza-kaietan edo berariaz egokitutako beste kai batzuetan kontsumorako ontziratzen duten hornidurarengatik, ontzi- eta arrantza-tresnengatik eta izotzarengatik eta gatzarengatik. Era berean, ontzi eta itsasontziak hornitzearren portura lehorretik sartzen diren petrolio-gaiei ezarriko zaien kuotak % 50eko murrizketa izango du ontziratze-operazioan gai berberei aplikatzen zaien tasan.

  6. Portuko Administrazioak arrainen pisua, kalitatea eta espezieak egiaztatu ahal izango ditu, eta egiaztatze horren gastuak tasa ordaindu behar duen subjektu pasiboaren kontura izango dira.

  1. Autolikidazioa aurkeztuko dute 2.a) idatzi-zatiko hirugarren tartekian eta 2.b) idatzi-zatiko hirugarren tartekian adierazten diren ordezko subjektu pasiboek, eta bertan Portuko Administrazioari jakinaraziko dizkiote tasa likidatzeko beharrezkoak diren eta informazio gisa balio duten bestelako datuak; beren kabuz egingo dituzte kalifikatzeko eta kuantifikatzeko beharrezko eragiketak, tributu-zorra zehazteko eta zorraren zenbatekoa ordaintzeko.

    Informazioa emateko datuen artean sartuko dira, nolanahi ere, honako hauek:

    1. Enpresa armadorearen izena.

    2. Arrantza-ontzi edo arrantza-itsasontziaren izena eta matrikula.

    3. Saldutako edo erretiratutako kopurua, espezieka.

    4. Salmentan iritsitako prezioa, espezieka.

    5. Eroslearen izena.

      Ordezko subjektu pasibo horiek eskubidea izango dute informazioa emateari buruzko jarduerak egiteagatik zenbateko bat jasotzeko; zenbateko hori zerga-oinarriaren % 0,5 izango da, eta tasa honetan aurreikusitako deskontu berberak aplikatuko zaizkio.

      196. artikulua. T-5 tasa. Seigarren eta zazpigarren zerrendetako ontziak.

      1. Aisialdiko azpiegitura nautiko hauek katalogatzen dira kontuan hartuz nola egiten den kirol-amarratzeen kudeaketa, T-5 amarratze tasa likidatzeko:

        1 taldea: Marineltza, zaintza eta administrazio/harrera zerbitzu esklusiborik ez duten aisialdiko azpiegitura nautikoak.

        2 taldea: Marineltza, zaintza edo administrazio/harrera zerbitzu esklusiboa duten aisialdiko azpiegitura nautikoak, asteko zenbait egunetan, hogeita lau ordutik beherako txandetan, salbu goi-denboraldian, egunero emango baitira.

        3 taldea: Marineltza, zaintza edo administrazio/harrera zerbitzu esklusiboa duten aisialdiko azpiegitura nautikoak, egunero, hogeita lau ordutik beherako txandetan, igande eta jaiegunetan salbu, eta goi-denboraldian salbu egunero emango baitira.

        4 taldea: Urtean 365 egunetan eta hogeita lau ordutan marineltza, zaintza edo administrazio/harrera zerbitzu esklusiboa duten aisialdiko azpiegitura nautikoak.

      2. Tasa honen zerga-oinarria da seigarren eta zazpigarren zerrendako ontziek portuko zerbitzuguneko urak eta itsasotik portura iristea ahalbidetzen duten obrez eta antolabideez baliatzea, baimenduta nahiz baimenik gabe, esleitu dieten atrakalekura edo moilara sartu ahal izateko eta bertan egon ahal izateko. Halaber, eskifaiako kideek eta bidaiariek portuko kaiak, pantalanak, lehorreko sarbideak, igarobideak eta portuko bestelako instalazio finkoak erabili ahal izango dituzte.

        Nolanahi ere, ez da tasa honen zerga-oinarria uraren eta energia elektrikoaren hornidurarako portu-instalazioen erabilera.

        Bertako baldintzek hala eskatzen duten kaietan, tasa honen zerga-oinarrien barruan sartzen dira marineltza-, zaintza- edo administrazio- eta -harrera zerbitzuak.

      3. Tasaren subjektu pasibo zergadun solidarioak honako hauek izango dira:

        1. Baimena izanez gero, baimenaren titularra.

        2. Titulurik gabeko okupazioetan, ontzi okupatzailearen jabea, enpresa kontsignatarioa eta ontziko kapitaina edo patroia.

      4. Ontzia portuko zerbitzuguneko uretan sartzen denean sorrarazten da tasa. Baimena duten ontzien kasuan, gaikuntza ematen duen titulua lortzean hasiko da sortzen tasa.

        Pasoko itsasontziek portura iritsitakoan egin beharko dute tasaren likidazioa, zeina deklaratzen duten egonaldiaren iraupenaren araberakoa izango baita.

        Portuan basea duten ontziek aurretik eta Portuko Administrazioak ezarritako aldien arabera egingo dute tasaren likidazioa, eta, Portuko Administrazioak hala eskatuz gero, banku-erakunde batean helbideratu beharko dute ordainketa.

      5. Tasa honen zerga-oinarria da ontziaren guztizko luzera eta guztizko zabalera biderkatuta ateratzen den azalera, metro karratutan, eta emaitza hori kaian lotuta edo aingura botata emandako aldiarekin biderkatuta.

      6. Hauek dira tasaren kuotak:

      1. Ontziek portuko zerbitzuguneko urak erabiltzeagatik eta itsasotik portura iristea eta atrakalekura edo ainguralekura iristea ahalbidetzen duten obrez eta antolabideez baliatzeagatik, eta horietan egoteagatik:

        1. Aisialdiko azpiegitura nautikoetan amarratzeagatik ordaindu beharreko T-5 tasaren zenbatekoa honako hau izango da:

        1. 1 taldeko aisialdiko azpiegitura nautikoak.

          (Ikus .PDF)

        2. 2 taldeko aisialdiko azpiegitura nautikoak.

          (Ikus .PDF)

        3. 3 taldeko aisialdiko azpiegitura nautikoak.

          (Ikus .PDF)

        4. 4 taldeko aisialdiko azpiegitura nautikoak

          (Ikus .PDF)

          2. Ontzia instalazio finko batean (lurrari atxikitako obra zibila) edo instalazio flotatzaile batean lotzea moilaren kontra lotzearen pareko izango da, baldin eta instalazioak ontziak bereizteko fingerrik ez badu, eta ez badago ez ur- ez argindar-zerbitzurik.

          3. Moilaren edo pantalan flotatzaileen kontra luzeran loturiko ontziei albotik lotzen zaizkienek 6.1.1 paragrafoan oro har ezartzen den kuotaren % 50eko murrizketa izango dute.

          4. Gehienezko itsasbehera bizi ekinokzialetik (BMVE) neurtuta metro bat baino gutxiagoko sakonera duten guneetan ainguratuta edo moilaren kontra loturik dauden ontziei, oro har ezarritako kuotaren % 25eko murrizketa aplikatuko zaie.

          Gehienezko itsasbehera bizi ekinokzialetik (BMVE) neurtuta zero kotaren gaineko guneetan ainguratuta edo moilaren kontra loturik dauden ontziei, oro har ezarritako kuotaren % 75eko murrizketa aplikatuko zaie.

          Kasu bietan, gainera, baldintza hauek bete behar dira:

          Ontziaren luzera 6 m baino laburragoa izatea.

          Motorraren indarra 25 HPkoa baino txikiagoa izatea.

          Murrizketa horiek ez zaizkie aplikatuko pantanaletan lotuta dauden ontziei, ez seigarren edo zazpigarren zerrendako ontzi bat baino gehiagoren jabe direnei ere.

          5. Portuaren kanpoaldean edo portuaren ondoko aldean geratzen diren ontziek 6.1.1 paragrafoan ezarritako kuotaren % 60ko murrizketa izango dute, portuko zerbitzuen hurbiltasunetik edo erabileratik ateratzen duten onuragatik; baina, murrizketa hori bateraezina izango da artikulu honetan jasotzen den beste edozeinekin.

          6. Erretiroa duten ontzien jabeek ez dute tasa hau ordaindu beharrik izango ontziengatik. Salbuespen hori aplikatzeari begira, erretirodunak direla egiaztatzeko, kasuan kasuko erakunde ofizialaren egiaztapena aurkeztu beharko dute, eta urtero dituzten diru-sarrerak lanbide arteko gutxieneko soldataren bikoitza baino txikiagoak direla erakutsi; horretarako, PFEZaren azken agiriaren kopia erakutsi beharko dute. Era berean, legez eskatzen den titulua aurkeztu beharko dute amarratzeko baimena eman zaion ontzian nabigatzeko.

          Salbuespen hori ez da aplikatuko seigarren edo zazpigarren zerrendetan erregistraturiko ontzi bat baino gehiagoren jabe direnekin, ez sei metrotik gorako luzerako ontziekin edo motorraren indarra 50 HPkoa baino handiagoa duten ontziekin.

          7. Bai ainguratzea bai amarratzea ere Portuko Administrazioari eskatu behar zaio. Hori egin ezean, pantalanean amarratzeko dagoen kuotaren % 100 gehiago ordaindu beharko da, eta, horrez gain, zehapena jartzea ere egongo da, indarrean dauden xedapenak hausteagatik.

          Kuota hori ordaintzeak ez du kentzen ontzia askatzeko betebeharra, amarralekuz edo ainguralekuz aldatzekoa edo, areago, portutik ateratzekoa, agintaritza eskudunak beharrezkotzat jo eta hala agintzen badu.

          8. Amarrak askatzeko edo lotunez aldatzeko agindua jaso duen ontziak maniobra horiek atzeratzen baditu, agintaritza eskudunak ezar diezazkiokeen zehapenez gain, beste zenbateko hauek ere ordaindu beharko ditu:

          Lehenengo hiru egunetako bakoitzagatik edo zatikiagatik: berez dagokion kuota, % 50ean gehituta.

          Gainerako egun bakoitzagatik: berez dagokion kuota, % 100ean gehituta.

          9. Tasa hau ordaindu behar duten ontziek ez dute ordaindu beharko T-1 tasa.

      2. Uraren eta argindarraren zerbitzua eskura izateagatik:

        1. Artikulu honen 6.1 paragrafoan ezarritako tasa bider koefiziente hau egitearen ondoriozko emaitza izango da kuota:

        Uraren eta energia elektrikoaren hargunea: 0,10.

        2. Uraren eta energia elektrikoaren hornidurarako kirol-instalazioen erabilpena tasa honen likidazioa kontuan hartu gabe likidatuko da, eta 197 ter artikuluan jasotakoaren arabera.

      3. Baimenaren titularrak jakinarazten badu aldi baterako ez duela okupatuko bere amarratze-lekua, administrazioak baimena eman ahal izango du beste ontzi batek hura okupatzeko.

        Kasu horretan, amarratze-lekuaren titularraren hurrengo tasaren likidazioan hobari bat egingo da, bigarrenez okupatutako denboraldian ordaindu duen zenbatekoaren % 60koa.

        197. artikulua. T-6 tasa. Altxatze zerbitzuak.

      1. Tasa honen zerga-oinarria da ontziek altxatze zerbitzuez baliatzea.

      2. Tasaren subjektu pasiboak izango dira, zergadun gisa eta solidarioki, zerbitzuaren eskatzailea edo onuraduna eta ontziaren jabea.

      3. Tasa sorrarazten da zerbitzua eskuragarri jartzen den unetik, eta tasa ordaindu izanaren justifikazioa ezinbestekoa izango da zerbitzua jaso ahal izateko.

      4. Tasa honen zerga-oinarria tresneria erabilgarri dagoen denbora eta haren altxatzeko gaitasuna edo potentzia da, edo ontziaren neurria.

      5. Hau da T-6 tasaren kuota:

        (Ikus .PDF)

        1. Maniobra azkarrak, bermatu gabe eta 30 minutu baino gutxiago erabilita, % 50eko murrizketa izango du.

        2. Altxatzea edo uretaratzea, bietako bat bakarrik egiten bada, % 50eko murrizketa izango da.

        3. Travel lift maniobra bi hilabetetik laura bitarteko negualdirako egiten bada, % 20ko murrizketa izango da.

        4. Travel lift maniobra lau hilabetetik zortzira bitarteko negualdirako egiten bada, % 40ko murrizketa izango da.

          197 bis artikulua. T-7 tasa. Aparkatzea.

          1. Tasa honen zergapeko egitatea ibilgailuak aparkatzeko portuko zerbitzua eskaintzea da, EAEko portuen zerbitzuguneetan.

          2. Tasaren subjektu pasiboak, zergadun gisa eta solidarioki, aparkaleku-zerbitzuaren erabiltzailea edo onuraduna eta ibilgailuaren jabea izango dira.

          3. Ibilgailua portuko aparkaleku-gunean sartzen denean sorrarazten da tasa. Baimena duten pertsonen kasuan, habilitazioa ematen duen titulua lortzean hasiko da sortzen tasa.

          4. Tasa honen zerga-oinarria portuko aparkaleku-gunean emandako denbora da.

          5. Ibilgailuak aparkatzeko zerbitzua arautzen den portuetan, honako kuota hauek ordainduko dira:

          1. Oro har:

            1. Portuko jarduerekin zerikusia duten egoiliarren eta erabiltzaileen ibilgailuak: Donostia: 63,03 euro/urtean; beste portu batzuk: 21,42 euro/urtean.

            2. Portuko jarduerekin zerikusirik ez duten gainerako erabiltzaileen ibilgailuak:

            Ibilgailu arinak: 1,00 euro/orduko edo zatikiko, eta gehienez 10 euro/eguneko.

            Ibilgailu astunak: 3,00 euro/orduko edo zatikiko, eta gehienez 30 euro/eguneko.

            3. Portuko amarratzaileek lehentasunez erabiltzeko aparkalekuak dituzten kirol-portuetan, honako diru-kopuru hauek ordainduko dira aparkatzeagatik:

            1. Donostia, Getaria, Bermeo eta Mutrikuko portuetan: 62,61 euro/urtean.

            2. Hondarribiko eta Orioko portuetan: 88,40 euro/urtean.

            3. Igaroaldian edo joan-etorrian dauden amarratzaileen ibilgailuetarako: 5 euro/eguneko.

          2. Portura sartzeko txartela egiteagatik edo, galdu edo hondatuz gero, berria egiteagatik: 38,26 euro/txartela.

          3. Gaizki aparkatuta dagoen ibilgailua kentzeagatik: 53,23 euro.

            197 ter artikulua. T-8 tasa. Ura eta argindarra kontsumitzea.

          1. Tasa honen zerga-oinarria portu-instalazioen erabilera da uraren eta energia elektrikoaren hornidurarako, nahitaez hartu beharrekoak baitira atrakatze- eta amarratze-zerbitzuekin batera.

          2. Subjektu pasiboak, zergadun gisa eta solidarioki, ontziaren jabea, baimenaren jabe titularra, ontziaren armadorea den enpresa, ontzi-konpainia, eta ontziko kapitain edo patroia izango dira.

            Ontzia kontsignatuta badago, zergaduna ordeztuko duen subjektu pasiboa izango da ontziaren kontsignatarioa den enpresa.

          3. Tasaren sortzapena bat etorriko da ontziek edo itsasontziek portuko zerbitzuguneko urak erabiltzeagatik eta atrakatzeko nahiz ainguratzeko lekura itsasotik sartzeko aukera ematen duten portuko obrak eta instalazioak erabiltzeagatik, eta haietan egoteagatik sortzen den tasarekin. Batera ordainduko dira bi tasa horiek.

          4. Tasa honen zerga-oinarria eskuratutako unitate kopurua izango da, kontagailua dagoen kasuetan. Bestela, ontziaren guztizko luzera bider guztizko zabalera, eta hortik ateratzen den azalera, metro karratutan, kaian lotuta edo aingura botata emandako aldiarekin biderkatuta.

          5. Hauek dira tasaren kuotak:

          1. Ura: 1,70 euro metro kubiko bakoitza (m3).

            Energia elektrikoa: 0,20 euro kilowatt/orduko (kWh).

          2. Kontagailurik ez badago, ura eta energia elektrikoa kontsumitzeagatik ordaindu behar den kuota 0,01 euro/m2/eguneko da. Kontsumoa karenatze eremuan egiten bada, 10 euro/eguneko izango da kuota.

            197 quater artikulua. T-9. Askotariko zerbitzuak.

          1. Baskulak, arrapala-karroak, garbiketa-makinak edo portuko beste edozein zerbitzu erabiltzea izango da tasa honen zerga-oinarria.

          2. Tasaren subjektu pasiboak izango dira, zergadun gisa eta solidarioki, zerbitzuaren eskatzailea edo onuraduna eta ontziaren jabea.

          3. Tasa sorrarazten da zerbitzua eskuragarri jartzen den unetik, eta tasa ordaindu izanaren justifikazioa ezinbestekoa izango da zerbitzua jaso ahal izateko.

          4. Honako hau da tasa honen zerga-oinarria:

          1. Baskulak: Zenbat aldiz erabili den baskula.

          2. Arranpa-karroa: zenbat aldiz jaso eta jaitsi den, ontzia zenbat egunetan egon den lehorrean, eta ontziaren erregistro gordineko tonak eta luzera.

          3. Garbiketa-makinak: zenbat denbora erabili diren.

          1. Tasaren kuotak hauexek dira:

          1. Baskulak:

            Pisaldi bakoitzeko: 1,60 euro.

          2. Arranpa-karroak:

            1. Igotzeagatik edo jaisteagatik.

            50 EGTraino. Luzera-metro bakoitzeko: 18,20 euro.

            51 eta 150 EGT bitartekoa. Tona bakoitzeko: 2,10 euro.

            150 EGTtik gora. Tona bakoitzeko: 1,60 euro.

            2. Egonaldia, eguneko.

            50 EGTraino. Luzera-metro bakoitzeko: 0,53 euro.

            51 eta 150 EGT bitartekoa. Tona bakoitzeko: 0,30 euro.

            150 EGTtik gora. Tona bakoitzeko: 0,48 euro.

            Seigarren eta zazpigarren zerrendako ontziek zenbateko hauek ordaindu behar dituzte egunean, luzerako metro bakoitzeko, egonaldi-egunen arabera:

            0 egunetik 7 egunera arte: 0,45 euro.

            8 egunetik 10 egunera arte: 0,69 euro.

            11 egunetik 20 egunera arte: 1,06 euro.

            21 egunetik 60 egunera arte: 2,39 euro.

            Irailaren 1etik apirilaren 30era egiten diren egonaldietan, bi egun horiek barne, murrizketa hauek egingo dira:

            60 egunetik 120 egunera arteko egonaldia: % 20.

            60 egunetik 240 egunera arteko egonaldia: % 40.

            3. Lehorreratze-arrapalak; erabiltzen diren bakoitzean: 12 euro.

            4. Sehaska-jokoa:

            Txikiak 1,33 euro/eguneko

            Ertainak 2,45 euro/eguneko

            Handiak 3,56 euro/eguneko

          3. Garbiketa-makinak:

            1. Ontzia harea-zorrotadarekin garbitzea.

            Eguneko edo zatikiko tasa: 73,95 euro.

            2. Presioz garbitzeko makina.

            Ordu-erdiko edo frakzioko tasa: 7 euro.

            3. Makina hidrogarbitzailea: 3 euro/12 minutu.

            197 quinquies artikulua. Okupazio pribatiboaren eta portuko jabari publikoa erabiltzearen tasa.

          1. Tasa honen zergapeko egitatea dira portuko jabari publikoaren okupazioa eta erabilera, tartean dela zorutik gorako espazioa eta azpiko aldea ere.

          2. Tasaren subjektu pasibo zergadunak honako hauek dira:

            1. Emakida edo baimena izanez gero: baimenaren emakidaduna edo titularra, hurrenez hurren.

            2. Titulurik gabeko okupazioa izanez gero: okupatzailea.

          3. Tasa honela sorraraziko da:

            1. Artikulu honen 2.a) idatzi-zatian aipatzen den kasuan, emakidaren edo baimenaren tituluak ematen direnetik, eta urte bakoitzeko urtarrilaren 1etik aurrera, emakidak edo baimenak urtez urte izango dituen indarraldietan.

            2. Artikulu honen 2.b) idatzi-zatian aipatzen den kasuan, okupazioa gertatzen den unean.

              Ordaindu beharra sortzen den unean egingo da likidazioa. Emakidak eta baimenak urteroko edo hortik goragoko aldietarako ematen direnean, aurretik egingo da tasaren likidazioa, urte bakoitzeko urtarrilean.

          4. Tasa honen zerga-oinarria portuko jabari publikoan okupatu den azalera da, metro karratuetan neurtuta.

          5. Hauek dira tasaren kuotak:

          1. Emakidak.

            1. Oro har, hauek dira tasaren kuotak:

            1. Eraiki gabeko eremua 12,25 euro/m2/urtea.

            2. Eraikitako eremua 24,47 euro/m2/urtea.

            3. Aisia-nabigazioko erabilera duten portu-eremuetan eraikitako azalera 6,75 euro/m2/hilabetea.

            1. eta b) kasuetan % 25eko murrizketa-koefizientea ezartzen da honako portuetan:

              Armintza

              Deba

              Ea

              Elantxobe

              Lekeitio

              Mundaka

              Mutriku

              Orio

              Plentzia

              Zumaia

            1. kasuan % 50eko murrizketa-koefizientea ezartzen da honako portuetan:

              Armintza

              Deba

              Ea

              Elantxobe

              Mundaka

              Mutriku

              Ondarroa

              Orio

              Plentzia

              2. Emakida bidez esleitzen diren instalazioak lurpean daudenean, eta, horri esker, lurrazalean ibiltzeko eragozpenik ez badago, aplikatu beharreko kuota eraiki gabeko azalerak okupatzekoa izango da, % 50eko murrizketarekin. Lurpeko kanalizazioetan metro lineal bakoitzeko gutxienez 1 m2 zenbatuko da.

              3. Okupazioaren xedea merkataritza edo industriako jarduerak garatzea denean, eta ez badute zuzeneko loturarik portuko eginkizunekin, 5.1.1 paragrafoan ezarritako kuotak aplikatuko dira % 50eko gehikuntzarekin.

              4. Emakidaren helburu den lokala ekipatuta dagoenean eta bertan gauzatuko den merkataritza- edo industria-jarduera gauzatzeko beharrezko tresnak eta makinak barne hartzen dituenean, 5.1.1 atalean ezarritako kuota aplikatuko da, % 125 areagotuta

              5. Okupazio horretan bertan 5.1.2 eta 5.1.3 paragrafoetan aipatzen diren egoerak gertatzen badira, paragrafo bakoitzari dagokion kuotaren batez besteko aritmetikoa aterako da.

              6. Emakidaren xedea ur-eremu jakin bat okupatzea denean, kuota eraiki gabeko azalerari dagokiona izango da.

              7. Emakidaren xedea sareak maneiatzeko erakinak eta tinak edo kutxak garbitzeko instalazioak, izotz-fabrikak; arrainak jaso, erakutsi, maneiatu edo saltzeko lonjak, edota izozteko plantak badira, eraikitako azaleraren okupazioari dagozkion kuotak % 50eko murrizketarekin aplikatuko dira.

              8. Emakidaren lehenbiziko urtean, honako hau izango da eska daitekeen tasaren zenbatekoa: tasak urte horretan indarrean egin duen aldiari eta aurreko paragrafoen arabera ateratako emaitzari heinean dagokiena. Era berean, emakidak indarrean irauten duen azken urtean ere aplikatuko da heinean banatzeko irizpide hori.

          2. Baimenak:

            Baimena denean, kopuru hauek aplikatuko dira:

            1. Merkataritza- edo industria-jarduera baterako denean:

            1. Portuko jarduerekin zerikusia badu: 0,229252 euro m2-ko eta eguneko.

            2. Portuko jarduerekin zerikusirik ez badu: 0,45 euro m2-ko eta eguneko.

              2. Merkataritza- edo industria-jarduera baterako ez denean: 0,229252 euro m2-ko eta eguneko.

              3. Zehaztuko diren biltegiratze-guneetan dauden espazioak okupatu edo erabiltzeko baimena denean, tasaren zenbatekoak % 50eko murrizketa izango du kuota orokorrean.

          3. Emakida edo baimenei dagozkien tasen zenbatekoak urtero berrikusiko dira, dagokion legeak onartutako portuko tasak eguneratzen diren heinean.

            Lehenago esleitutako emakidak eta baimenak, tituluan prezioak berrikusteko klausula daukatenak, aurreko paragrafoan ezarritakoaren arabera berrikusiko dira, baldin eta klausula horrek lege hau aipatzen badu edo kontsumo-prezioaren indizea ez beste adierazle bat aipatzen badu. Kontsumo-prezioen indizea aipatzen badu, indize horrek izandako gorabeheren arabera berrikusiko dira.

          4. Portuko Administrazioak emakidak edo baimenak esleitzeko lehiaketetara deitzen badu, oinarri-agiriek jaso ahal izango dituzte, ebazpenerako irizpideen artean, lizitatzaileek zenbateko gehigarriak eskaintzea, tasa horri begira ezarritako zenbatekoari dagokionez. Eskainitako zenbateko gehigarriak, tributu izaerarik ez dutenez, ez daude aurreko 5.3 paragrafoan aurreikusitako eguneratze-erregimenaren menpe.

      6. Toki-korporazioek ez dituzte ordaindu beharko emakiden eta baimenen tasak, baldin eta baimen eta emakida horiek zuzenean edo hirugarrenen aldetik irabazteko asmoz ustiatzen ez badira.

      7. Onura publikokotzat deklaratutako irabazi-asmorik gabeko erakundeek ez dituzte tasak ordaindu beharko, baldin eta ematen zaizkien baimenetan portuko jabari publikoaren okupazioak erabilera ekonomikorik ez badakar.

      8. Portuko jabari publikoa titulurik gabe erabiliz gero, aplikatu beharreko kuota baimenei dagokiena % 100ean gehituta izango da».

        AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA. Ekainaren 30eko lurzoruari eta hirigintzari buruzko 2/2006 Legearen aldaketa.

        Aldatu egiten da ekainaren 30eko lurzoruari eta hirigintzari buruzko 2/2006 Legearen 210. artikulua, zeinari 8. zenbakia gehitzen baitzaio, honela dioena:

        1. Hirigintza-lizentzia bidez baimendutako egintzaren ondorioz portuko jabari publikoa okupatzen edo erabiltzen denean, emakidaren iraungitzeak jabari publikoko tituluak eusten dion hirigintza-lizentzia iraungitzea ekarriko du.

        AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA. Legearen garapena eta aplikazioa.

        Ahalmena ematen zaio Eusko Jaurlaritzari, bere eskumenen esparruan, lege honetan ezarritakoa garatu eta aplikatzeko beharrezko xedapenak emateko.

        AZKEN XEDAPENETAKO LAUGARRENA. Indarrean jartzea.

        Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hiru hilabetera jarriko da indarrean lege hau.

        Beraz, Lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet, norbanako zein agintari direla, Euskadiko herritar guztiei.

        Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 29a.

        Lehendakaria,

        IÑIGO URKULLU RENTERIA.