Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

4/2013 LEGEA, abenduaren 20koa, Euskal Autonomia Erkidegoko 2014. urteko aurrekontu orokorrak onartzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Legea
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 247
  • Hurrenkera-zk.: 5595
  • Xedapen-zk.: 4
  • Xedapen-data: 2013/12/20
  • Argitaratze-data: 2013/12/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ogasun

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Eusko Legebiltzarrak abenduaren 20ko 4/2103 Legea, Euskal Autonomia Erkidegoko 2014. urteko aurrekontu orokorrak onartzen dituena onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei.

  1. Onartu egiten dira Euskal Autonomia Erkidegoko 2014. urteko Aurrekontu Orokorrak, betiere lege honek ezartzen duen eran eta moduan.

  2. Eusko Legebiltzarraren aurrekontua ere lege honen barruan sartzen da, hala ezartzen baita Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginean (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zen), 25.2.a artikuluan.

  3. Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren aurrekontua ere lege honen barruan sartzen da, hala ezartzen baita otsailaren 5eko 1/1988 Legearen 24. artikuluan.

  4. Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren aurrekontua ere onartzen da eta lege honen barruan sartzen da, hala ezartzen baita Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearen 13. artikuluan.

  5. Lege hau ezarriko zaie lege honen beronen onarpenaz geroztik sortzen diren erakundeei eta dagozkien aurrekontuei.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren aurrekontuan jasotako gastuen kopurua 10.215.506.000 eurokoa da ordainketa-kredituetarako. Konpromiso-kredituei dagokienez, berriz, 1.352.991.528 eurokoa; azken kreditu horiek 2014az geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa I. eranskinean zehazten da.

  2. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren aurrekontuan jasotako diru-sarreren kopurua 10.215.506.000 eurokoa da.

  3. Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 90.etik 93.era bitarteko artikuluek xedatutakoari jarraituz, Euskal Autonomia Erkidegoak Euskal Herriko Unibertsitaterako bereizten duen aurrekontu-zuzkidura 297.295.259 eurokoa da, honela banatuta:

    Ekarpen arrunta: 250.411.354 euro gastu arruntetarako eta 3.000.000 euro kapital-eragiketetarako.

    Programa-kontratuak finantzatzeko ekarpen gehigarria: 21.995.516 euro.

    Inbertsio eta azpiegituretako urte anitzeko programa hornitzeko kredituak: 6.000.000 euro.

    Banakako ordainsari-osagarriak finantzatzeko kredituak: 15.888.389 euro.

  1. Erakunde autonomoen aurrekontuetako gastuen egoera-orrietan ordainketa-kredituak eta konpromisokoak onartzen dira; azken kreditu horiek 2014az geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa lege honen I. eranskinean zehazten da:

    (Ikus .PDF)

  2. Aipatutako erakunde autonomoen diru-sarrerei dagokienez, berriz, erakunde horietako bakoitzerako izendatutako ordainketa-kredituen guztizko zenbateko bera jasotzen da diru-sarreren egoera-orrietan ere. Bereziki, ondoren zehazten diren kopuruak sartu dira erakunde horietako bakoitzaren diru-sarreren egoera-orrian, eta kopuru horiek, hain zuzen ere, diruzaintzako gerakin berekiei dagozkie:

    (Ikus .PDF)

Zuzenbide pribatuko erakunde publikoen ustiapen-aurrekonturako eta kapital-aurrekonturako, ondorengo taulan zehazten diren zenbatekoak dituzten zuzkidurak onartzen dira, eta diru-baliabideak zenbateko berekoak izango dira. Gerorako konpromisoen egoera, berriz, ondoren zehazten diren zenbatekoetara iristen da; azken kreditu horiek 2014az geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa lege honen I. eranskinean zehazten da.

(Ikus .PDF)

  1. Sozietate publikoen ustiapen-aurrekontuan eta kapital-aurrekontuan, hurrenez hurren, 561.875.601 euroko eta 169.808.680 euroko zuzkidurak onartzen dira, guztira, eta gerorako konpromisoen egoerari dagokionez, berriz, 257.828.914 euro; azken kreditu horiek 2014az geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa lege honen l. eranskinean zehazten da.

  2. Sozietate publiko horientzat aurreikusitako diru-baliabideek sozietate bakoitzerako onartutako zuzkiduren guztizko zenbateko bera izango dute.

  3. Sozietate bakoitzaren ustiapen-aurrekontuan eta kapital-aurrekontuan aurreikusitako zuzkiduren eta diru-baliabideen zenbatekoak II. eranskinean zehazten dira.

Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazioen ustiapen-aurrekonturako eta kapital-aurrekonturako, ondorengo taulan zehazten diren zenbatekoko zuzkidurak onartzen dira, eta diru-baliabideak zenbateko berekoak izango dira.

(Ikus .PDF)

  1. Haurreskolak partzuergoaren aurrekontuaren gastuen egoera-orrian honako ordainketa-kreditu hauek ematen dira: 53.846.000 euro.

  2. Aipatutako partzuergoaren aurrekontuaren diru-sarreren egoera-orria partzuergo horretarako izendatutako ordainketa-kredituen guztizko zenbateko bera da.

Euskal Irrati-Telebista Erakunde Publikoa sortzeko maiatzaren 20ko 5/1982 Legearen 44. artikuluaren arabera, onartu egiten da Euskal Irrati-Telebista erakunde publikoaren eta irrati eta telebistako zerbitzu publikoak kudeatzeko sozietate publikoen aurrekontu bateratua. Zuzkiduretan, 121.837.451 euro dagozkio ustiapen-aurrekontuari eta 4.500.000 euro, berriz, kapital-aurrekontuari, eta, aurreikusitakoaren arabera, diru-baliabideak zenbateko berekoak izango dira.

  1. 2014ko ekonomia-ekitaldian zehar, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak edo, hala dagokionean, Finantzen Euskal Institutuak, gehienez, 400.000.000 euro erabili ahal izango dituzte, edozein motatako eragiketetarako bermeak emateko.

  2. 2014ko ekonomia-ekitaldian zehar, halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak edo, hala dagokionean, Finantzen Euskal Institutuak birfinkatu ahal izango dituzte elkarren bermerako sozietateek euskal enpresei emandako abalak, eta bermatu Luzaro KFE sozietateak euskal enpresei emandako maileguak, abal eta maileguok laguntza-tresna baitira enpresek berezko funtsak edo finantzaketa lortzeko, betiere erakunde horiekin izenpetutako hitzarmenen esparruan.

    Birfinkatze-eragiketa horiek, era berean, estaldura eman ahal izango diete banako enpresariei, profesional autonomoei eta enpresa txiki eta ertainei finantzaketa emateko urte anitzeko zernahi lerrori, zirkulatzaile gisa dituzten beharrizanei erantzuteko, zorra epe laburrera berritzeko, epe laburreko zorra epe ertain eta luzerako zor gisa egokitzeko eta, hala dagokionean, inbertsio-planak azeleratzea dakarten finantza arloko jarduketak gauzatzeko, baldin eta plan horiek 2014. urtean zehar gertatzen badira euskal enpresei finantzaketa eskuratzen laguntza emateko programen bidez.

    Zenbaki honetan aipatzen den birfinkatzearen gehienezko zuzkidura 600.000.000 eurokoa da.

  3. Orobat, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak edo, hala dagokionean, Finantzen Euskal Institutuak bermatu ahal izango dute Europako Inbertsio Bankuak edo Europako Inbertsio Funtsak edo beste finantza-erakunde batzuek Luzaro KFEri edo erakunde laguntzaileei emandako finantzaketa, baldin eta azken hartzaileak euskal enpresak badira, betiere erakunde horiekin izenpetutako hitzarmenen esparruan.

  1. Autonomia Erkidegoko Administrazioak formalizatutako zorpetzea, edozein agiri motatan gauzatzen dela ere, gehitu ahal izango da, muga honekin: ekitaldiaren amaierako saldoak ezingo du gainditu ekitaldiaren hasieran dagokion saldoa, ez behintzat 777.885.666 eurotik gora.

  2. Zuzenbide pribatuko erakundeek formalizatutako kanpo-zorpetzea ere, edozein agiri motatan gauzatzen dela ere, gehitu ahal izango da, muga honekin: ekitaldiaren amaierako saldoak ezingo du gainditu ekitaldiaren hasieran dagokion saldoa, ez behintzat 225.000.000 eurotik gora.

  3. Zenbateko horiei ez zaizkie egotziko diru-zaintzako aldi baterako premiei aurre egiteko kreditu-eragiketak, urtebeterako edo gutxiagorako badira.

  1. Euskadiko aurrekontu-erregimenari buruzko indarreko lege-xedapenen testu bateginean (maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zen) 24, 25 eta 26. artikuluetan ezarritakoaren aurka jo gabe, lege honen III. eranskinean azaltzen diren kredituak handitu ahal izango dira 2014. urtean, eta handitze-muga bat izango dute, hain zuzen ere nahitaez onartu behar diren obligazioen zenbatekorainokoa. Kreditu horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren, haren erakunde autonomoen eta Euskal Autonomia Erkidegoaren sektore publikoko partzuergoen aurrekontuetan sarturik egon beharko dute.

  2. Handigarritzat jotzen diren kredituen eta aipatzen diren gainerako kredituen gehikuntzek honako finantzabideak izango dituzte:

    1. Xede batera atxikitako eskubideen benetako bilketaren araberako gehikuntzak finantzatzeko, hasieran aurreikusitako diru-sarrerez gain jasotako diru-sarreren soberakinak izango dira oinarri.

    2. Lurralde historikoek Estatuari ordaindu behar dioten kupoa neurri berean gutxiagotzea ekartzen duten gehikuntzak finantzatzeko, lurralde historikoek berek finantzatuko dute gutxitu den kopuru bera, betiere 2014rako ezarritako ekarpen-koefizienteen arabera.

    3. Finantzaketa modu zehatzik ez duten gehikuntzak finantzatzeko, Gobernu Kontseiluak erabakiko du nola egin, betiere Ogasun eta Finantza Sailak proposatu ondoren.

  3. Horrez gain, Gobernu Kontseiluak diruzaintzako gerakinen kontura handitu ahal izango ditu «Zenbait sailen gastuak» sekzioko gastuen egoera-orrian azaltzen diren kreditu handigarriak, baita, hala badagokio, Herri Dirubideen Euskal Kontseiluak onartutako finantza-laguntza emateko plan eta programetatik sortutako finantza-premiak ere.

2014ko ekitaldian, Ogasun eta Finantza Sailak, beharrezko diren aldaketak eginez, aurreko urteetan sortutako konpromiso-kredituen zenbatekoa egokitu ahal izango du, baldin eta kredituok finantza-eragiketak edo arriskuen estaldura-eragiketak gauzatzearekin zerikusia duten lankidetza-hitzarmen eta kontratuei badagozkie eta eragiketon urteko zenbatekoa interes-tasaren edo antzeko beste adierazleen bilakaeraren araberakoa bada.

  1. Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 20 eta 21. artikuluetan xedatutakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko eta administrazio-erakunde autonomoetako behin-behineko langile, funtzionario eta lan-kontratuko langileen plantillak onartzen dira, taldeka, kidegoka, eskalaka eta kategoriaka sailkatuta, eta hasiera batean aurrekontu hauen «Langileriari buruzko eranskinean» xedatutakoaren araberako aurrekontu-programa eta -sekzioei atxikita.

  2. Euskadiko aurrekontu-erregimenari buruzko indarreko lege-xedapenen testu bateginean (maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zen) 22. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko eta administrazio-erakunde autonomoetako aurrekontu-plantillak izaera mugatzailea izango du, eta gehieneko muga erakunde horietako guztietako funtzionarioen, lan-kontratuko langile finkoen eta behin-behineko langileen kopuru osoa izango da.

  3. Orokorrean, aurrekontu-plantillak langile-zuzkidura berriak sortuz aldatzen badira, behar beste zuzkidura amortizatu egin beharko dira horren ondorioz, urteko kostu gordina handiagoa izan ez dadin.

  4. Aurreko paragrafoan ezarritakoa gorabehera, Gobernu Kontseiluak, Ogasun eta Finantza Sailaren proposamenez, langile-zuzkidura berriak sortzeko baimena eman ahal izango du lanpostuen zerrendak honako arrazoi hauengatik aldatzen badira: eskumenen transferentziak benetan gauzatzen direlako, organo eta zerbitzu berriak sortzen direlako, kanporatutako eta azpikontratatutako zerbitzuen kudeaketa zuzena egiten delako, lege-mailako arauak aldarrikatzen direlako, edo Gobernuak koiunturakoak ez diren planak, programak eta jarduera garrantzitsuak onartzen dituelako. Horretarako, finantzazio egokia eta funtzio publikoaren arloan eskumena duen organoaren aldez aurreko aldeko txostena beharko da beti. Txostenean adierazi beharko da ezinezkoa dela premia berriei aurre egitea lanpostuak berratxikita, langileak berrizendatuta edo giza baliabideak arrazionalizatzeko eta antolatzeko bestelako baliabideak erabilita.

  5. Ogasun eta Finantza Sailari baimena ematen zaio langileen gastuen kredituetan beharrezkoak diren aurrekontu-aldaketak egiteko, artikulu honetan xedatutakoaren arabera onartzen diren plantilla-aldaketetara egokitze aldera.

  6. Zuzenbide pribatuko erakunde publiko, sozietate publiko, eta Autonomia Erkidegoaren sektore publikoko partzuergo eta fundazioen langile-zuzkiduretan 2013ko abenduaren 31n indarrean dauden zuzkiduren gainetik egiten den edozein aldaketa, baldin eta erakunde horien aurrekontua lege honen aplikazio-eremuan sartuta badago, artikulu honek aipatzen dituen arauekin bat etorriz baimendu beharko da.

Hurrengo artikuluetan azaltzen diren berezitasunen aurka jo gabe, 2014 ekitaldian, Euskadiko aurrekontu-erregimenari buruzko indarreko lege-xedapenen testu bateginak (maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintza Dekretuaren bidez onartu zen) arautuko du Autonomia Erkidegoko, haren erakunde autonomoetako eta Euskal Autonomia Erkidegoaren sektore publikoko partzuergoetako Aurrekontu Orokorretako kreditu-transferentzien erregimena.

Euskadiko aurrekontu-erregimenari buruzko indarreko lege-xedapenen testu bateginean (maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zen) 66.3 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, eta 2014. urterako bakarrik, sekzio bakoitzerako, izaera loteslea izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorraren, haren administrazio-erakunde autonomoen eta Euskal Autonomia Erkidegoaren sektore publikoko partzuergoen aurrekontuen I. kapituluko 122, 123, 131, 132, 161 eta 162. kontzeptuen barruan dauden gastuek, kontzeptuaren mailan, eta 16111 azpikontzeptuaren barruan dauden gastuek, azpikontzeptuaren mailan.

  1. Euskadiko aurrekontu-erregimenari buruzko indarreko lege-xedapenen testu bateginean (maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zen) 66.3 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, eta 2014. urterako bakarrik, Autonomia Erkidegoko Administrazioaren, haren erakunde autonomoen eta Euskal Autonomia Erkidegoaren sektore publikoko partzuergoen aurrekontuetako gastuen egoera-orrietan sartutako ordainketa-kredituek izaera mugatzailea eta loteslea edukiko dute kapituluaren mailan, sekzio eta programa bakoitzerako, ekonomiako sailkapenari dagokionez; ordainketa-kreditu horiek funtzionamendu-gastuak jasotzen dituen II. kapituluari dagozkio, aurrekontuaren gastu-xehetasunean ezkutuko gastu gisa sailkatutakoak izan ezik. Ez dira beharrezko izango, beraz, kapituluaren mailaren azpitik dauden kreditu-transferentziak.

  2. Aurreko paragrafoan ezarritakoa hori izanik ere, «osasun-finantzaketa eta -kontratazioa» 4112 programako 241 kontzeptuan bildutako gastuek izaera loteslea izango dute kontzeptuaren mailan.

  1. Euskadiko aurrekontu-erregimenari buruzko indarreko lege-xedapenen testu bategineko (maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zen) 66.3 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, eta 2014. urterako bakarrik, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren, haren administrazio-erakunde autonomoen eta Euskal Autonomia Erkidegoaren sektore publikoko partzuergoen aurrekontuetako gastuen egoera-orrietan sartutako ordainketa-kredituek izaera mugatzaile eta loteslea edukiko dute artikuluaren mailan, sekzio eta programa bakoitzerako, ekonomiako sailkapenari dagokionez; aurrekontu horiek IV. eta VII. kapituluei dagozkie, hain zuzen ere gastu arruntetarako transferentziak eta diru-laguntzak, eta kapital-eragiketetarako transferentziak eta diru-laguntzak biltzen dituzten kapituluei.

  2. Aurreko paragrafoan ezarritakoa hori izanik ere, «Nekazaritza eta Landaren eta Itsasertzaren Garapena» 7111 programako ordainketa-kredituek izaera loteslea izango dute kapitulu, sekzio, zerbitzu eta programa mailan.

  3. Era berean, «Enplegua» 3211, «Prestakuntza» 3231 eta «Gizarteratzea» 3121 programetako ordainketa-kredituek izaera loteslea izango dute kapitulu, sekzio, zerbitzu eta programa mailan.

Zuzenbide pribatuko erakunde publikoen, sozietate publikoen eta Autonomia Erkidegoaren sektore publikoko fundazioen aurrekontuetan aldaketak sortzen badira eta Jaurlaritzak onartutako garrantzizko edozein plan, programa eta jarduerak sortutakoak badira, Ogasun eta Finantza Sailak emango du aldaketa horiek egiteko baimena.

  1. 2014. urtean, lan-erregimenera atxikita ez dauden Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio orokorreko, erakunde autonomoetako, zuzenbide pribatuko erakunde publikoetako eta Autonomia Erkidegoaren sektore publikoko partzuergoetako langileen urteko guztizko lansariek ezin izango dute ezein gehikuntzarik izan, 2013ko ekitaldian ezarritakoen aldean. Lansari horiek, betiere, homogeneotasunaren arabera kalkulatuko dira, erkaketaren bi aldietarako, bai langileen kopuruari bai antzinatasunari eta lanaldimotari dagokienez.

  2. Lan-kontratukoak ez diren langileak honako hauek dira: Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio orokorreko, erakunde autonomoetako, zuzenbide pribatuko erakunde publikoetako eta Autonomia Erkidegoaren sektore publikoko partzuergoetako karrerako eta bitarteko funtzionarioak, bai eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko estatutupeko langileak ere.

  3. 2014ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, aurreko ataletan aipatzen diren langileen lansarietako osagarrien zenbatekoek ere ez dute inolako gehikuntzarik izango, 2013ko abenduaren 31n indarrean dauden zenbatekoen aldean.

  4. Langile horien oinarrizko ordainsariek eta haien lanpostuei esleituriko osagarri finko eta aldizkakoek ez dute inolako gehikuntzarik izango; dena dela, lanpostuaren edukian izandako eraldaketengatik, programa bakoitzari atxikitako langile-kopuruan izandako aldaketengatik edo programa horiei ezarritako helburuen betetze-mailarengatik, lansari osagarrietan berariaz eta salbuespenez ezinbestean egin beharreko egokitzapenak gauzatu ahal izango dira. Era berean, zehaztutakoa gorabehera, lanpostuak antolatzeko eta sailkatzeko sistemak aplikatu ahal izango dira, eta sistema horiek aplikatzekoak izango zaizkie transferentzien bitartez euskal administrazio publikoetan sartzen diren edo sartuak diren langileei ere; orobat, sektoreetako berezitasun batzuk egokitu ahal izango dira, ordainsari-kontzeptuak ordainsarien egitura berriaren arabera periodifikatzeagatik, berregituratzeagatik edo egokitzeagatik.

  5. Aparteko ordainsariak (urtean bi izango dira, bata ekainean eta bestea abenduan) jasoko dira artikulu honen 7. paragrafoko b) idatz-zatian zehazten diren soldataren eta hirurtekoaren kopuruen arabera, eta hileko bati dagokion destino-osagarriaren eta berariazko osagarriaren edo baliokidea den kontzeptuaren arabera, betiere paragrafo hau aplikatu ahal zaien kolektiboen ordainsari-araubideak dioena kontuan hartuta.

  6. Gainerako lansari osagarriek, halaber, ez dute inolako hazkunderik izango; hala ere, aldaketa batzuk egin ahal izango dira programa bakoitzari atxikitako langile-kopuruaren aldaketaren ondorioz, programari ezarritako helburuen betetze-mailaren ondorioz eta programa aplikatzearen banakako emaitzen ondorioz.

  7. Aurreko paragrafoetan ezarritakoarekin bat etorriz, lan-kontratukoak ez diren langileek jaso beharreko oinarrizko lansariak ondoren adierazten direnak izango dira, ordainsari-kontzeptu bakoitzaren arabera:

    1. Langile bakoitzaren kidegoa edo eskala sailkatuta dagoen taldearentzako soldata eta hirurtekoak, hamabi hilekori dagozkien ondorengo zenbatekoen arabera:

      (Ikus .PDF)

    2. 2014. urtean, soldatari eta hirurtekoei dagokien hileko bat jasoko dute ekaineko eta abenduko aparteko ordainsarietako bakoitzean, honako idatz-zati honetan zehazten diren kopuruetan.

      (Ikus .PDF)

  8. Aurreko paragrafoan xedatutakoaren ondorioetarako, Euskal Autonomia Erkidegoko 2007. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 28ko 9/2006 Legea arte Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 43. artikuluan aurreikusitako titulazioko taldeei eta azpitaldeei erreferentzia egiten zieten funtzionario publikoek jaso beharreko ordainsariek, aurrerantzean, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren apirilaren 12ko 7/2007 Legearen 76. artikuluan eta hirugarren xedapen iragankorrean ezarritako lanbide-sailkapeneko taldeei egingo diete erreferentzia, eta lege honetan aurreikusten diren gehikuntzez beste ez dute inolako aldakuntzarik izango. Hona hemen sailkapeneko bi sistema horien artean dauden baliokidetzak:

    (Ikus .PDF)

  9. Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 79.1.a artikuluarekin bat etorriz, hamabi hilekoei buruzko destino-osagarriaren urteko zenbatekoa, lanpostu bakoitzaren mailari dagokiona, honako hau izango da:

    (Ikus .PDF)

  10. 2014ko urtarrilaren 1ean lan-erregimenaren pean dauden Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko, erakunde autonomoetako, zuzenbide pribatuko erakunde publikoetako, sozietate publikoetako, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren sektore publikoko fundazio eta partzuergoetako langileen urteko guztizko lansariek ezin izango dute gehikuntza orokorrik izan, 2013ko abenduaren 31n indarrean daudenen aldean; hala ere, bestelako gehikuntza bat erator liteke lanpostuko edukiaren aldaketaren ondorioz, programa bakoitzari atxikitako langile kopuruaren aldaketaren ondorioz, programari ezarritako helburuen betetze-mailaren ondorioz, edo lana antolatzeko edo lanbide-sailkapena egiteko sistemen aldaketen ondorioz.

    Horregatik guztiagatik, aurreko lerrokadan aipatzen diren lan-kontratuko langileen soldata-masak ez du gehikuntzarik eduki ahal izango, aurreko urtekoaren aldean. Lan-kontratuko langileen soldata-masa esaten denean, hau adierazi nahi da, alegia, kasuan kasuko langileek 2013an zehar sortutako lansari guztiak (soldatazkoak nahiz soldataz bestekoak) eta gizarte-ekintzako gastu guztiak. Hala ere, badira zenbait salbuespen:

    1. Gizarte Segurantzako prestazioak eta kalte-ordainak.

    2. Enplegu-emaileak Gizarte Segurantzako sistemari ordaindu beharreko kotizazioak.

    3. Leku-aldatzeei edo kaleratzeei dagozkien kalte-ordainak.

    4. Langileak egindako gastuengatiko kalte-ordainak.

  11. Autonomia Erkidegoko Administrazioko, erakunde autonomoetako, sektore publikoko partzuergoetako eta zuzenbide pribatuko erakunde publikoetako enplegatu publikoei eta orobat haren mendeko sozietate publiko eta fundazio publikoetakoei dagozkien akordio, hitzarmen edo itunak etenda geratuko dira beren aplikazioan artikulu honetako aurreikuspenak betetze aldera, baldin eta haien aplikaziotik lansari-gehikuntzak eratortzen badira 2014ko ekitaldirako, eta, hortaz, artikulu honen aurka doazen klausulak aplikaezin bihurtuko dira.

    Etenda geratuko dira beren aplikazioan, orobat, borondatezko erretiroagatiko sariak arautzen dituzten artikuluak eta klausulak.

    Etete horrek eragina izango du ondorio-data 2014ko urtarrilaren 1aren eta 2014ko abenduaren 31ren artean daukaten enplegatu publikoen borondatezko erretiroetan.

    Etenda geratuko dira, berebat, ordainsari-gutxitzerik gabe lanaldia aldatzeko eskubidea ematen duten adinagatiko ordutegi-baimenak, betiere ez baldin badagozkie Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuari buruzko apirilaren 12ko 7/2007 Legearen 48 eta 49. artikuluetan jasotako kasuei.

  12. Lehendakariaren, sailburuen, goi-kargudunen eta berdinetsitakoen 2014ko ekitaldirako lansariek ez dute inolako gehikuntzarik izango, 2013ko abenduaren 31n indarrean dauden lansarien aldean.

    Goi Kargudunen Lansariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legearen 2. artikuluan ezarritakoaren arabera, lansari horien urteko zenbateko gordinak honako hauek izango dira, 2014ko ekitaldirako:

    (Ikus .PDF)

  13. Behin-behineko langileen lansariek ez dute inolako gehikuntzarik izango, 2013ko abenduaren 31n indarrean dauden lansarien aldean, antzinatasuna dela-eta egokitu dakiekeenari kalterik egin gabe, eta, betiere, beren lansariak erreferentziatuta dauden kategoriari dagokion diru kopuru osoa errespetatuta.

  14. Osagarri pertsonalek, aldi baterako osagarriek eta zerbitzuagatiko kalte-ordainek arau berariazkoak izango dituzte. Kalte-ordain horiek ez dute inolako gehikuntzarik eduki ahal izango beren banakako zenbatekoetan, 2013ko abenduaren 31n indarrean daudenen aldean.

Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoa osatzen duten erakundeek 2014ko urtarrileko eta uztaileko lehen egunetan ordainduko dizkiete ekitaldi horretako aparteko ordainsariak beren langileei, izendapen politikoko langileak barne. Aparteko ordainsari horiek ez dute gehikuntzarik eragingo ekitaldi horretarako ezarritako lansarietan.

  1. Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legeko 74.1.a artikuluarekin bat etorriz, kategoria-maila bakoitzari dagokion destino-osagarria honako hau izango da:

    (Ikus .PDF)

  2. Gobernu Kontseiluak erabakiko du zein den Ertzaintzako langileek guztira jasoko duten lansari osoa. Nolanahi ere, 19 eta 20. artikuluetan ezarritako edukia eta irizpideak aplikatuko zaizkie.

  1. Gobernu Kontseiluak onartuko ditu, Ogasun eta Finantza, eta Herri Administrazio eta Justizia sailek txostena egin ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio orokorreko, erakunde autonomoetako eta Euskal Autonomia Erkidegoaren sektore publikoko partzuergoetako funtzionarioei eta estatutupekoei, bai eta lan-kontratuko langileei ere, erasaten dieten lan-baldintzei buruzko akordioak, hitzarmen kolektiboak, soldaten berrikuspenak edo lehendik izenpetuta zeuden hitzarmenei oso-osoan edo zati batean atxikitzeko akordioak edo horietara zabaltzeko akordioak. Zuzenbide pribatuko erakunde publikoen, sozietate publikoen edo Autonomia Erkidegoaren sektore publikoko fundazioen mende dauden lan-kontratuko langileei eragiten dietenean, berriz, erakunde bakoitzaren gobernu- eta administrazio-organo eskudunak izenpetu aurretik, aipatutako sailen aldeko txostena beharko dute.

  2. Aurreko paragrafoan zehaztutako ondorioetarako, dagokion akordio-proiektua bidaliko zaie Ogasun eta Finantza Sailari, eta Herri Administrazio eta Justizia Sailari, eta proiektuarekin batera, 2013. urteko guztizko soldata-masaren eta ordainsarien kuantifikazioa, eta 2014. urterako aurreikusitako guztizko soldata-masarena eta lansariena, bai eta proiektu horretan jasotako alderdi ekonomiko guztien balorazioa ere, hori guztia 2014ko ekitaldirako lansariak ez gehitzeko baldintza betetzen dela egiaztatze aldera. Aipatutako sail horiek, aipatutako dokumentazioa jaso eta gehienez 15 eguneko epearen barruan, dagokien txostena egingo dute. Txosten horretan, alderdi ekonomikoei dagokienez, gastu publikoaren arloan ondorioak dakartzaten gaiak jasoko dira; hori guztia, hala ere, ez da eragozpen izango Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Kontrolari eta Kontabilitateari buruzko ekainaren 30eko 14/1994 Legean ezarritako kontrol ekonomikoa gauzatzeko.

  3. Erabat deusezak izango dira txostenaren izapidea egin gabe edo aurkako txosten baten kontra hartzen diren akordioak, bai eta hurrengo ekitaldietarako soldata-gehikuntzak dakartzaten akordio, hitzarmen edo itunak ere, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren etorkizuneko legeek finkatzen dutenaren kontrakoak badira.

  1. Zuzenbide pribatuko erakunde publikoetako, sozietate publikoetako, eta Autonomia Erkidegoaren sektore publikoko fundazio eta partzuergoetako zuzendaritzako langileen 2014ko ekitaldirako lansariek ere ez dute inolako gehikuntzarik izango, 2013ko abenduaren 31n indarrean dauden lansarien aldean, antzinatasuna dela-eta egokitu dakiekeenari kalterik egin gabe, bai eta beren lansariak erreferentziatuta dauden kategoriaren gehikuntzari kalterik egin gabe ere.

  2. Artikulu honetan aipatzen diren langileek edozer dela-eta urtean jasoko dituzten gehieneko soldataren zenbatekoak, bermatu gabeko kopuruko pizgarriak barne direla, ezin izango dira Eusko Jaurlaritzako sailburu batek urtean jasotzen dituen lansari osoak baino handiagoak izan.

  3. Goi Kargudunen Lansariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legearen 4. artikuluko 2. paragrafoan agintzen dena betetzeko, pizgarriak ebaluatzeko eta emateko irizpideak zehazterakoan honako hauek hartuko dira kontuan: sozietate edo erakunde publiko bakoitzaren urteko aurrekontuen eta ekonomia-urte bakoitzean aurrekontuekin batera doan urteko txostenean jasotako helburu kualitatiboen betetze-maila, bai eta erakundearen urteko kudeaketa-planaren eraginkortasuna ere, betiere zuzenbide pribatuko erakunde publikoetako eta sozietate publikoetako zuzendaritza-taldekideen estatutu pertsonala arautzeko den otsailaren 23ko 130/1999 Dekretuak zehaztutakoaren arabera. Irizpide horiek Euskal Autonomia Erkidegoaren sektore publikoko fundazio eta partzuergoetara ere zabalduko dira.

  4. Zuzenbide pribatuko erakunde publiko, sozietate publiko, eta Autonomia Erkidegoaren sektore publikoko fundazio edo partzuergo bakoitzeko gobernu- eta administrazio-organo eskudunek erabakiko dute zein modu eta alditan ordainduko diren pizgarri horiek.

  1. Indarrean dauden arau berezietan xedatutakoarekin bat etorriz bidezkoak diren kasuetan eta kopuruen arabera ordainduko dira pentsioak eta bestelako eskubide pasiboak.

  2. Maiatzaren 13ko 1/1986 Legegintzako Dekretuaren aplikazioz hartzeko pasiboengatik sortutako pentsioei dagokienez, eskatutako gabealdiak bete dituzten langileen pentsioek ez dute inolako gehikuntzarik izango, 2013ko abenduaren 31n indarrean daudenen aldean.

  1. 2014ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, aldi batez etengo dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrak, haren erakunde autonomoek, zuzenbide pribatuko erakunde publikoek, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren sektore publikoko fundazio eta partzuergoek sindikatuekin sinatutako akordio, hitzarmen eta/edo itun guztiak, lege honetan lansariei buruz ezarritako neurriak behar bezala aplikatzeko behar den eran.

  2. Era berean, 2014ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, aldi batez etengo da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrak, haren erakunde autonomoek, zuzenbide pribatuko erakunde publikoek, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren sektore publikoko fundazio eta partzuergoek sindikatuekin sinatutako akordio, hitzarmen eta/edo itunetan jasotzen diren lanaldi eta ordutegi arloko aurreikuspenen eraginkortasuna behar den eran, hau da, haien enplegatu publikoen urteko lanaldia ez dadin izan ezein kasutan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko funtzionarioentzat 2013ko aurrekontu-ekitaldian indarrean dagoena baino txikiagoa.

  1. Lege honen IV. eranskinean finkatzen dira hezkuntza-maila bakoitzaren moduluko osagaiak eta dagozkien zenbatekoak.

    IV. eranskinean zehaztutako modulu ekonomikoak gehieneko mugak dira modulua osatzen duten kontzeptu guztietarako.

  1. Hala ere, ordainketa eskuordetua daukaten mailetan, irakasle bakoitzaren benetako antzinatasuna kontuan hartuta ordainduko da inoren kontura diharduten langileen eta kooperatibisten antzinatasuna.

    Ordainketa eskuordetuaren sisteman sartutako talde osoarentzako Gizarte Segurantzarako kotizazioa, era berean, Estatuko Aurrekontu Orokorren Legean urtero zehazten diren kotizazio-tasen arabera egingo da.

  2. Baldin eta, 2014. urteko ekitaldi ekonomikorako, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren mendeko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetako langileen ordainsariak murrizten badira, IV. eranskinean finkatzen diren modulu ekonomikoen zenbatekoak ere automatikoki murriztutzat hartuko dira, honako zenbateko honetan: hezkuntza-itunen langileria-gastuen osagaiei, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren mendeko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetako langileentzat ezartzen den ordainsari-murrizketaren portzentajea aplikatzearen sortzen den zenbatekoan.

    Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren agindu baten bidez finkatuko dira IV. eranskinean jasotzen diren modulu ekonomikoen zenbatekoak, ikastetxeen eta eragindako langileen ordezkari diren antolakundeak entzun ondoren. Agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

  3. Ezein kasutan ez da onartuko itunpeko ikastetxeetako langileen ordainsarietan aldaketarik egitea baldin eta ordainsari-aldaketa horien ondorioz gainditzen badira artikulu honetan aipatzen diren modulu ekonomikoetako langileria-gastuen osagaietarako finkatzen diren zenbatekoak.

2014ko ekitaldian zehar, foru-aldundiek Autonomia Erkidegoko Administrazioaren aurrekontuan izendatutako kredituei eusteko egin beharreko ekarpenak 8.279.986.672 eurokoak izango dira, martxoaren 23ko 2/2007 Legearen bidez onartutako metodologiarekin bat etorriz.

Aurreko artikuluan zehaztatutako zenbatekoari ondoko ehunekoak ezarriz ateratzen da lurralde historiko bakoitzak egin beharreko ekarpena. Hona ehunekook:

Araba: % 16,00

Bizkaia: % 50,94

Gipuzkoa: % 33,06

Oinarriaren ehuneko jakin bat finkatuta ez izateagatik edo oinarria moneta-unitateetan emana ez egoteagatik finkoak diren Euskadiko Ogasun Nagusiaren tasak igo egingo dira: 2013. urtean eskatzen ziren zenbatekoei, hain zuzen ere, bat koma zero bi (1,02) koefizientea aplikatzetik ondorioztatzen den kopururaino.

Aurreko paragrafoan aurreikusitakotik salbuesten dira lege honetan berariaz eguneratzen diren tasak, bai eta 2013an onetsitako arauen bidez sortu diren tasak edo berariaz eguneratu direnak ere.

Lehen aipatutako koefizientea aplikatu ondoren, bi hamartarreko tasak txikiagora biribilduko dira hirugarren hamartarra bostetik beherakoa bada, eta handiagora osterantzean.

Lau edo sei hamartarreko tasen kasuan, txikiagora biribilduko dira bosgarren edo zazpigarren hamartarra, hurrenez hurren, bost baino txikiagoa bada; bestela, handiagora biribilduko dira.

  1. Egitekoa den gastuari dagokion kredituaren izaera edozein izanik ere, 5.000.000 eurotik gorako gastuek Gobernu Kontseiluaren baimena beharko dute. Bada salbuespen bat, alegia, Euskal Autonomia Erkidegoaren sektore publikoan sartutako erakundeetarako transferentziak egiten direnean, Euskal Autonomia Erkidegoaren baliabide propiotzat eta zerbitzu teknikotzat hartzen diren erakundeekiko kudeaketa-gomendioak direnean edo Aurrekontuetan jasotako diru-laguntza izendunak direnean; hiru kasu horietan ez da baimenik behar izango.

  2. Erakunde autonomoek eta Euskal Autonomia Erkidegoaren sektore publikoko partzuergoek 1.000.000 eurotik gorako hasierako aurrekontua duten gastuak egiteko, dagokien sailburuaren aldez aurreko baimena beharko dute, edo, aurreko paragrafoaren kasuan, Gobernu Kontseiluarena.

Kontratazioaren arloan, Gobernu Kontseiluari egokituko zaio aurreko artikuluko 1. paragrafoan aurreikusitako zenbatekoaren gainetik dagoen aurrekontua duten Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren, erakunde autonomoen eta Euskal Autonomia Erkidegoaren sektore publikoko partzuergoen kontratuak baimentzea. Kasu horretan, kontratua baimentzearekin batera, gastua ere baimenduko da.

  1. Jaurlaritzak, Euskadiko aurrekontu-erregimenari buruzko indarreko lege-xedapenen testu bateginak (maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zen) eskatutako informazioaz gainera, ondoko eragiketen berri emango dio Eusko Legebiltzarreko Ogasun eta Aurrekontu Batzordeari, hiru hilean behin:

    1. Zuzenbide pribatuko erakunde publikoen, sozietate publikoen eta Euskal Autonomia Erkidegoaren sektore publikoko fundazioen ustiapen-aurrekontuak eta kapital-aurrekontuak zenbateraino betearazi diren, bai eta erakunde harien egoera-balantzea, galeren eta irabazien kontua, eta esku-diru fluxuen egoera ere.

    2. Aldi horretan emandako bermeen zerrenda, eta bermeen onuradunek bete beharrekoa bete izan ez dutelako aurre egin behar izan dien bermeei buruzko informazioa.

  2. Aurreko zenbakian aipatzen den informazioa hiruhileko bakoitzaren muga-egunean itxiko da eta aipatutako muga-egunaren hurrengo bigarren hileko 15a baino lehen igorriko da Legebiltzarrera.

Jaurlaritzak Eusko Legebiltzarreko Ogasun eta Aurrekontu Batzordeari hainbat eragiketaren berri emango dio, eragiketa horiek gertatzen diren hilaren hurrengoan. Hona hemen eragiketok:

  1. Egindako zorpetze-eragiketak.

  2. Gobernu Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoaren sektore publikoa osatzen duten erakundeei emandako urtebeterako edo gutxiagorako kreditu eta aurrerakinak.

  3. Itundutako zergetan foru-aldundi bakoitzak izandako diru-sarrerak, zergaka sailkatuak eta zehaztuak.

Lehenengoa. Etxebizitza eta lurzoru arloko finantza-neurriak.

  1. Babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko araudian agindutakoa betetze aldera, deskontuen bidez 2014. urtean zehar egingo dituen finantza-eragiketen zenbatekoak ezin izango du 57.200.000 eurotik gora egin.

  2. Ogasun eta Finantza Sailari baimena ematen zaio etxebizitza eta lurzoru arloko finantza-itunetatik eratorritako ordainketa-obligazioak segurtatzera edo birmoldatzera zuzendutako finantza-eragiketak ituntzeko eta kitatzeko, betiere Gobernu Kontseiluak erabakitzen duen eran eta moduan.

    Bigarrena. Sustapenerako neurriak.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioaren sailek hainbat egitasmo finantzatzeko laguntzak eman ahal izango dituzte, mailegu eta aurrerakin itzulgarri modura, ekonomia bultzatzeko eta ikus-entzunezko produkzio-sektoreak sustatzeko, bai eta ikerketa, garapen eta berrikuntza sustatzeko ere.

    Kontuan hartu beharreko arauetan jartzen duen moduan eman beharko dira laguntza horiek. Eta Euskadiko aurrekontu-erregimenari buruzko indarreko lege-xedapenen testu bateginean (maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zen) ezarritakoa gorabehera, hartarako eskumena duen erakundeak gastu-konpromisoak hartu ahal izango ditu halako laguntzak eman ahal izateko, baldin eta konpromiso horiek berekin dakarten finantzaketa-kostua eta aurreikusitakoaren arabera Administrazioak aurre egin beharreko arriskua dagozkien aurrekontu-kredituek babestuta badaude.

  2. Laguntzen finantzaketa-kudeaketa Finantzen Euskal Institutuaren bidez egingo da edo, dagokionean, aplikatu beharreko arauetan zehaztutako kaudimen- eta eraginkortasun-baldintzak betetzen dituzten pertsona juridikoen bidez, eta arau horietan eta erakunde horiekiko lankidetza-akordioetan xedatzen den moduan. Erakunde horiek, halaber, erakunde laguntzaile gisa jardungo dute Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginean (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren bidez onartu zen) 52. artikuluan eta hura garatzen duten arauetan ezarritakoaren ondorioetarako.

  3. Xedapen gehigarri honen eraginez aurrekontuetako gastuen eta sarreren egoera-orrietan egin beharreko egokitzapen teknikoak egiteko baimena ematen zaio Ogasun eta Finantza Sailari.

    Hirugarrena. Zenbait ondare-sarreraren erregimena.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio publikoak eta haren sozietate publikoek merkataritza-sozietate batzuetako partaidetzak besterendu ondoren horiek eskuratzea eragin zuen xede estrategikoa jada betea dutela irizten delako lortzen dituzten aurreikusi gabeko diru-sarrera eta finantza-baliabideak beste finantza-eragiketa batzuk egiteko aplikatu ahal izango dira, eta eragiketok Finantzen Euskal Institutuaren bidez egin ahal izango dira.

    Ondorio horietarako, baimena ematen zaio Jaurlaritzari, 2014ko ekitaldian eta aurrekontu- eta ondare-erregimenari buruzko indarreko lege-xedapenetako baldintzetan, bidezko ondare-eragiketak egin ditzan eta eragiketa horietatik lortutako funtsak aurreko lerrokadan azaldutako jarduketetara aplikatu ditzan.

  2. Xedapen honetan aurreikusitakoa betetzeko garatzen diren jarduketak, dena dela, Euskal Autonomia Erkidegoaren sektore publikoaren finantza-politikaren zerbitzuan ezar daitezkeen gastu arloko baliabide, tresna eta beste tresna batzuk arrazionalizatzeko eta optimizatzeko Ogasun eta Finantza Sailak ezartzen dituen jarraibideei atxiki beharko zaizkie.

    Laugarrena. Azpiegituretako proiektuen onura publikoko deklarazioa.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoak irratiaren, telebistaren eta, oro har, gizarte-komunikabideen arloan dituen eskumenez baliatzeko beharrezko diren azpiegitura-proiektuak onartzeak, bai eta babes zibileko eta segurtasun publikoko zerbitzuen arloan dituenez baliatzeko beharrezko direnak onartzeak ere, inbertsioetarako kredituen kontura finantzatutako proiektuak baldin badira, berekin ekarriko du kasuan kasuko ondasunen onura publikoko deklarazioa eta urgentziazko okupazioaren beharra nahiz ondasun horiei dagozkien eskubideak eskuratu beharra, nahitaezko desjabetzeari, aldi baterako okupazioari edo zortasunak ezarri edo aldatzeari ekin ahal izateko.

  2. Onura publikoko deklarazioak, era berean, erreferentzia egingo die proiektuaren zuinketan eta ondoren onartu daitezkeen aldaketetan bilduta dauden ondasun eta eskubideei.

  3. Ondorio horietarako, azpiegituretako proiektuek eta proiektu horien aldaketek azpiegituren definizioa eta azpiegiturak gauzatzeko okupatzea eta eskuratzea beharrezko irizten diren lur-sailak, eraikuntzak edo beste ondasun edo eskubide batzuk bildu beharko dituzte.

    Bosgarrena. Sektore publikoko kontratu publikoak aldatzea.

  1. Sektore publikoko kontratuen legeriak xedatutakoaren ondorioetarako, 2014ko aurrekontu-ekitaldi honetan zehar kontratu administratiboetan egindako edozein aldaketa interes publikoko arrazoiengatik egiten dela ulertuko da, baldin eta haren xedea bada aurrekontu-egonkortasunaren helburua lortzea.

  2. Egokitzen diren aurrekontu-egonkortasuneko neurriak aplikatzea dela-eta kontratu-aldaketarik egin beharra badago, administrazio-klausula orokorren agirietan edo kontratazio berrien iragarpenean jaso beharko dira sektore publikoko kontratuen legerian era horretako aldaketei buruz aurreikusitakoak.

    Seigarrena. Laguntza, diru-laguntza eta prestazio ekonomikoen zenbatekoa murriztea.

  1. Sektore publikoko erakundeek, izaera orokorreko xedapenetan jasotako erregulazioaren babesean, 2014ko ekitaldian ematen, errekonozitzen edo ordaintzen dituzten laguntza, diru-laguntza eta prestazio ekonomikoen zenbatekoa % 7 murriztuko da lege honetan ezarritako laguntzak, diru-laguntzak eta prestazio ekonomikoak salbu baldin eta horien aldez aurreko deialdi publikoaren beharrik ez badago eta, gastu-muga ezartze aldera, gastuaren finantzaketari lotutako aurrekontu-baliabideen aurretiazko publizitatea ez bada beharrezkoa.

  2. Nolanahi ere, aurreko paragrafoan sartutakotzat hartuko dira Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legean eta familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuan eta hori garatzeko araudian ezarritako prestazioak.

    Zazpigarrena. Etxebizitzako prestazio osagarria.

    2014ko ekitaldian zehar, etxebizitza-alokairurako edo ohiko bizitokirako gastuak estaltzea xede duen etxebizitzako prestazio osagarriaren gehieneko zenbatekoa, hilean, 250 euro izango da, errentamendua, azpierrentamendua, baterako errentamendua, ostatu-ematea edo logela-alokairuaren modalitateetan, eta ez da gehikuntzarako aukerarik izango, inolako gorabehera dela eta.

    Zortzigarrena. Funtzionarioen nahitaezko erretiroa.

  1. Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 38. artikuluko 1. paragrafoaren lehenengo lerrokadan ezartzen den nahitaezko erretirorako lege-adina edozein dela ere, Gizarte Segurantzaren erregimen orokorrean sartutako funtzionarioen nahitaezko erretirorako adina, betiere, erregimen hori arautzen duten arauek erretiro-pentsioa eskuratzeko aurreikusten dutena izango da adinagatiko koefiziente murriztailerik ez duen kotizaziopeko modalitatean.

  2. Etena mantendu egiten da, 2014ko ekitaldian zehar, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 38. artikuluko 1. paragrafoko bigarren lerrokadan jasotzen den aurreikuspenaren arabera, zerbitzu aktiboan luzapena eskatzeari buruzko aplikazioarena.

    Hala ere, eragindako langileak, 65 urte betetzen dituenean, gizarte-aurreikuspeneko erregimen bakoitza arautzen duten arauekin bat etorrita, ez baditu egiaztatzen egoera bakoitzari dagokion erretiro-pentsioa osoa sortzeko beharrezko diren zerbitzu- edo kotizazio-urteak, zerbitzu aktiboan irautea eskatu ahal izango dio haren erretiroa erabakitzeko eskumena duen organoari. Dena den, ezingo da inolaz ere zerbitzu aktiboa luzatu 70 urteetatik gora, baldin eta interesduna zerbitzurako gai dela onartua izan bada.

    Nolanahi ere, zerbitzu aktiboan egoteko luzapenak Funtzio Publikoko Zuzendaritzaren nahitaezko txostena beharko du, baimen berezia eman baino lehen.

    Bederatzigarrena. Euskal administrazio publikoetako enplegatuen prestakuntzarako kredituen kudeaketa.

    Euskal administrazio publikoetako enplegatuen enplegu-prestakuntzarako kredituak, IVAP erakunde autonomoaren aurrekontuetan agertzen direnak, erakunde horrek kudeatuko ditu, kasuan kasuko deialdien bidez.

    Hamargarrena. Aldi baterako ezintasunari buruzko ordainsari-osagarriak arautzea.

    Aurreikusitako etena mantendu egiten da, Euskal Autonomia Erkidegoko 2012. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 6/2011 Legearen 19.11 artikuluko azken lerrokadan jasotzen den moduan. Era beran, aldi baterako ezintasunari buruzko ordainsari-osagarrien erregulazioa mantentzen da, gastu publikoa murrizteko neurriak aplikatzeari buruzko urtarrilaren 31ko 9/2012 Dekretuan aurreikusitakoaren arabera. Erregulazio horrek Euskal Autonomia Erkidegoko 2012. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 6/2011 Legea garatzen du. Nolanahi ere, Gobernuak gaiaren gaineko arautze berria egin ahal izango du, Ogasun eta Finantza, eta Herri Administrazioa eta Justizia sailek proposatuta.

Lehenengoa. Indargabeturik geratzen da Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Kontrolari eta Kontabilitateari buruzko ekainaren 30eko 14/1994 Legearen lehenengo xedapen gehigarria.

Bigarrena. Indargabeturik geratzen da martxoaren 1eko 6/2012 Legearen azken xedapenetako lehenengoa; lege horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko arlo publikoaren gehiengoko partaidetza edo finantziazioa daukaten erakundeak arautze aldera, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina, Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Kontrolari eta Kontabilitateari buruzko Legea eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren Legea aldatzen dira.

Lehenengoa. Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Kontrolari eta Kontabilitateari buruzko ekainaren 30eko 14/1994 Legearen aldaketa.

  1. Idazketa berria ematen zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Kontrolari eta Kontabilitateari buruzko ekainaren 30eko 14/1994 Legearen 6. artikuluari, eta honela idatzita geratuko da:

    1. Titulu honen ondorioetarako, hauek dira Euskal Autonomia Erkidegoaren sektore publikoa osatzen dutenak: Eusko Legebiltzarra, Administrazio orokorra, Administrazio instituzionala, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako testu bateginaren araberako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen 7. artikuluko 4. paragrafoko a), b) eta c) idatz-zatietan adierazitako erakundeak, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren mendeko aurrekontuak dituzten gainerako erakunde guztiak.

    2. Kontabilitate publikoaren erregimenari atxikirik egongo dira Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorra, erakunde autonomoak eta sektore publikoko partzuergoak. Erakunde horiek Euskal Autonomia Erkidegoaren Kontabilitate Publikoko Planean, plan horren garapeneko arauetan eta aplikaziokoak diren gainerako arauetan jasotako kontabilitate-printzipio eta -arauak aplikatuko dituzte.

    3. Enpresa-kontabilitatearen erregimenari atxikirik egongo dira zuzenbide pribatuko erakunde publikoak, sozietate publikoak eta sektore publikoko fundazioak. Erakunde horiek kontabilitatearen inguruko merkataritza-arauetan eta, bereziki, Kontabilitate Plan Orokorrean eta plan horren garapenerako arauetan jasotako kontabilitate-printzipio eta -arauak aplikatuko dituzte.

    4. Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren barruan dauden sektore publikoko gainerako erakundeak, artikulu honetako 1. paragrafoan ezartzen den erara, kontabilitate publikoaren erregimenaren menpe edo enpresa-kontabilitatearen erregimenaren menpe egongo dira, zein den ere haien lehentasunezko araubidea, hurrenez hurren, zuzenbide publikoa edo zuzenbide pribatua, salbu eta erakunde horien sorrerako arauetan sistema bereziren bat ezartzen bada.

  2. Idazketa berria ematen zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Kontrolari eta Kontabilitateari buruzko ekainaren 30eko 14/1994 Legearen 17. artikuluaren 1. paragrafoari, eta honela idatzita geratuko da:

    1. Kontrol ekonomiko-finantzarioak eta kudeaketakoak xedetzat izango du:

      1. Egiaztatzea Euskal Autonomia Erkidegoaren sektore publikoaren kudeaketa ekonomiko-finantzarioa bat datorrela hura osatzen duten erakunde, organo, zerbitzu eta unitateen jokabide ekonomiko-finantzarioa arautzen duten xedapen eta jarraibideekin eta hura zuzentzen duten erregulartasun-, legezkotasun-, eraginkortasun- efizientzia- eta ekonomia-printzipioekin.

      2. Begiztatzea kontrolatutako organo eta erakundeen kontabilitateak eta informazio ekonomiko-finantzarioak egiazki islatzen dutela haien finantza-, ondare- eta aurrekontu-egoera, eta bat datozela aplikagarriak diren xedapen eta printzipioekin.

        Kontrol ekonomiko-finantzarioko eta kudeaketako kontroleko txostenek kontrolatzen diren erakundeen kudeaketa hobetzeko beharrezko diren gomendioak erantsiko dituzte.

    Bigarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasei eta Prezio Publikoei buruzko Legearen testu bategina aldatzea; testu hori irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zen.

    95. nonies bis artikulu berri bat gehitzen zaio testu bategin berari, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak ikasketa egiaztagiriak eta baliozkotzeak egiteagatik ordaindu beharreko tasaren salbuespenei buruzkoa, eta honela geldituko da idatzita:

    1. nonies bis artikulua. Salbuespenak.

      Salbuetsita egongo da Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak ikasketa-egiaztagiriak eta haien kopiak, homologazioak, baliozkotzeak eta aitorpenak eta orobat kopia kautoak edo kautotuak eta aipatutako dokumentuen konpultsa egiteko beharrezkoak diren zerbitzuak ematea, betiere honako jarduera hauek eragindakoa bada: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren Zuzendaritza Kontseiluak onartutako jardueren urteko planaren barruan egotea, eta Ertzaintzako langileei, Udaltzaingoetako kideei, Euskal Foru eta Toki Administrazioko larrialdietako zerbitzuetako langileei eta larrialdiei aurre egiteko euskal sisteman dauden Euskadiko boluntarioen erakundeetako langileei emandako jarduerak izatea.

  1. Aldatu egiten da testu bategin beraren 111. sexies artikulua, bilaketa-, erreskate- edo salbamendu-zerbitzuengatiko tasaren salbuespenei dagokiena, eta honela idatzita geldituko da:

    111. sexies artikulua. Salbuespenak eta hobariak.

    1. Subjektu pasiboek kuotaren % 80ko hobaria izango dute.

    2. Tasa hau ordaintzetik salbuetsita egongo dira subjektu pasibo hauek:

      1. Edozein eratako anomalia, urritasun edo asaldura psikikoa dutenak.

      2. 16 urtez azpikoak.

      3. Erreskatean edo aurreko fasean hildakoak, edo ondorengo fase batean hildakoak baldin eta bilaketa, erreskatea edo salbamendua eragin zuten arrazoiengatik hil badira.

    3. 111. ter artikuluaren 2. eta 3. paragrafoetan aipatzen diren zergapekoei ez zaie inolako salbuespenik ezta hobaririk ere aplikatuko.

  2. Aldatu egiten da, testu bategin berean, EBren etiketa ekologikoa emateagatiko tasa arautzen duen IX. tituluko I. kapituluaren edukia, eta honela idatzita geldituko da:

    188. artikulua. Zergapeko egitatea.

    Tasa honen zergapeko egitatea da EBren etiketa ekologikoa eman, aldatu, luzatu eta berritzeko eskabidea izapidetzeko behar diren zerbitzuak ematea.

    189. artikulua. Subjektu pasiboa.

    EBren etiketa ekologikoa eskatzen duten pertsona fisikoak edo juridikoak dira tasa honen subjektu pasiboak.

    190. artikulua. Noiz sortzen den tasa ordaintzeko betebeharra.

    EBren etiketa ekologikoa eman, aldatu, luzatu eta berritzeko zerbitzuak ematen diren unean sortuko da tasa ordaintzeko betebeharra. Halere, eskabidea egiten den unean eskatuko da tasaren ordainketa.

    191. artikulua. Kuota.

    EBren etiketa ekologikoa eman, aldatu, luzatu eta berritzeko eskabide bakoitzeko, 315,18 euroko kuota ordaintzeko eskatuko da.

    Enpresa txiki eta ertainen eta mikroenpresen kasuan (Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioaren arabera definituta) eta garapen-bidean dauden herrialdeetako operadoreen kasuan, 206,00 eurokoa izango da kuota.

    191. bis artikulua. Hobariak.

    Kuotaren % 30eko hobaria aplikatuko zaie eskatzaileei baldin eta egiaztatzen badute izena emanda daudela EMAS Europar Batasuneko ingurumen-kudeaketa eta -ikuskaritza sisteman edo % 15ekoa badutela ISO 14001 arauarekin bat datorren ziurtagiria. Hobariak ez dira metatzen. Bi sistemak betetzen direnean ezarriko da soilik hobaririk altuena.

    Beherapen hori lortzeko, eskatzaileak berariaz hitzeman behar du bermatuko duela etiketa ekologikoa duten beraren produktuek erabat betetzen dituztela EBren etiketa ekologikoaren irizpideak kontratua baliozkoa den aldian, eta konpromiso hori modu egokian sartzen dela zehaztutako ingurumen-helburuetan.

    191. ter artikulua. Autolikidazioa.

    EBren etiketa ekologikoa eman, aldatu, luzatu eta berritzeko eskabideagatiko kuota eskabide hori entregatzeko unean autolikidatuko dute subjektu pasiboek.

  3. Aldatu egiten da, testu bategin berean, Euskal Autonomia Erkidegoaren titulartasuneko portuetako zerbitzu orokor eta bereziengatiko tasen kuota arautzen duen 196. artikuluko 5.2 paragrafoaren edukia, eta honela idatzita geldituko da:

    1. Zerbitzuek urteko 365 egunetako 24 orduetan administrazio-, marineltza- eta/edo zaintza-prestazioak hartzen dituztenean, tasaren kuotak honako hauek izango dira:

      (Ikus .PDF)

      Zerbitzuek 24 ordu baino gutxiagoko txandetako administrazio-, marineltza- eta/edo zaintza-prestazioak hartzen dituztenean, egunero jaiegunetan izan ezik, tasaren kuotak honako hauek izango dira:

      (Ikus .PDF)

      Zerbitzuek 24 ordu baino gutxiagoko txandetako administrazio-, marineltza- eta/edo zaintza-prestazioak hartzen dituztenean, astean bitan, uztailean eta abuztuan izan ezik (hilabete hauetan asteko egun guztietan emango dituzte zerbitzu hauek), tasaren kuotak honako hauek izango dira:

      (Ikus .PDF)

      Nolanahi ere, iragaitzaz dauden itsasontzietarako atrakalekuetako gutxieneko kuota eguneko 10,00 eurokoa izango da.

  4. Aldatu egiten da, testu bategin berean, Euskal Autonomia Erkidegoaren titulartasuneko portuetako zerbitzu orokor eta bereziengatiko tasen kuota arautzen duen 196. artikuluko 8. paragrafoaren edukia, eta honela idatzita geldituko da:

    8. T-8 tarifaren zenbatekoa kalkulatzeko, hornitutako unitateak biderkatu egin behar dira unitatearen kostuaren prezioarekin, eta emaitzari % 50 gehitu behar zaio.

    Baldin eta uretik eta energia elektrikotik hornitutako unitate-kopurua zehazteko kontagailurik ez badago, kasu horretan honela zehaztuko da kuota: metro koadroko egunean 0,01 euroren zenbatekoa itsasontziaren gehieneko luzera gehieneko zabaleragatik zatitzearen ondoriozko gainazalari aplikatuz.

  5. Aldatu egiten da, testu bategin berean, Euskal Autonomia Erkidegoaren titulartasuneko portuetako zerbitzu orokor eta bereziengatiko tasen kuota arautzen duen 196. artikuluko 9.2 paragrafoaren edukia, eta honela idatzita geldituko da:

    1. Aparkamendua.

      Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenekoak diren portuetan, ibilgailuen aparkamendua antolatuta eta araututa badago, zenbateko hauek ordainduko dira:

      Portuaren eragin-esparruan bizi direnek (portu arloan eskumena duen zuzendaritzak ezarritako eragin-esparruan, alegia): 20,60 euro urtean.

      Donostiako portuan tasa hau 60,61 euro urteko izango da.

      Mugatutako eremuak dituzten portuetan:

      Automobilek: 0,87 euro orduko.

      Kamioiek: 1,13 euro orduko.

      Gainerako kasuetan: 3,41 euro eguneko edo zatikiko.

      Kirol-kaietako aparkatzeko eremuetan, baldin eta amarratze-lekua dutenek aparkatzeko lehentasuna badute, aparkatzeagatik kobratu beharreko tasak honako hauek izango dira:

      Donostiako, Getariako, Bermeoko eta Mutrikuko portuetan: 60,20 euro urtean.

      Hondarribiko eta Orioko portuetan: 85,00 euro urtean.

      Portura sartzeko txartela egiteagatik edo, galdu edo hondatuz gero, berria egiteagatik:

      36,79 euro txartela magnetikoa bada.

      6,68 euro txartela magnetikoa ez bada.

      Portuko eremuan gaizki aparkatuta dauden automobilak kentzeagatik: 51,18 euro.

    Hirugarrena. Garapena eta gauzatzea.

  1. Jaurlaritzari baimena ematen zaio lege honen garapenerako beharrezkoak diren xedapenak emateko. Ogasun eta Finantza sailburuari dagokio xedapenok proposatzea.

  2. Erakunde autonomoen, zuzenbide pribatuko erakunde publikoen eta sozietate publikoen eremuan, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoaren sektore publikoko fundazio eta partzuergoen eremuan ere, bakoitzaren gobernu-organoari egokituko zaio honako lege honen 19. artikuluan eta ondorengoetan eta orobat lege honen garapenerako arauetan jasotzen diren neurriak aplikatzea.

  3. Jaurlaritzari baimena ematen zaio, lau hilabete baino gutxiagoko epean lege hau indarrean sartzen denetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Kontrolari eta Kontabilitateari buruzko ekainaren 30eko 14/1994 Legea testu bakar batean batzeko, bai eta ondorengo beste lege batzuek eragin dizkioten aldaketak batzeko ere. Testu bategina honetara mugatuko da: legeak testu bakar batean biltzera, eta artikuluak, kapituluak eta xedapenak behar den neurrian berriro zenbakitzera, bai eta testu bakarrean bildu beharreko legeen barne-bidalketak zenbakera berrira egokitzera ere.

    Laugarrena. Indarrean sartzea

    Lege hau 2014ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta erakunde autonomoen aurrekontuko gastuen egoera-orriaren konpromiso-kredituak, eta zuzenbide pribatuko erakunde publikoen, sozietate publikoen eta Autonomia Erkidegoaren sektore publikoko fundazioen gerorako konpromisoak, 2014. urteari dagozkionak.

(Ikus .PDF)

1. I. kapituluko kredituetatik, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioan, bere erakunde autonomoetan eta Euskal Autonomia Erkidegoaren sektore publikoko partzuergoetan diharduten langileei ordaintzeko direnak, horrela bete egingo baitira Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legean ezarritako lansarien arauak.

  1. Benetan egindako zerbitzalditik eta Herri Administrazioan Egindako Zerbitzuak Aitortzeari buruzko abenduaren 26ko 70/1978 Legean xedatutakotik eratorritako hirurtekoak ordaintzeko kredituak.

  2. Dauden lanpostu hutsak direla-eta urritu diren langile-zuzkiduren kredituak, baldin eta ezargarria den legediaren arabera betetzen badira lanpostu huts horiek.

  3. Klase pasiboetako kredituak, betiere kredituok sortu ziren urtean zeuden betebehar espezifikoen aitortze-mailaren arabera eta indarrean dagoen araubideak ezarritakoari jarraiki.

  4. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak jaulkitako mota guztietako zor publikoaren beharkizunak betetzeko kredituak. Hona hemen beharkizunen jatorria: batetik, kapitalaren korrituak eta amortizazioa, eta, bestetik, zor publikoa jaulki, bihurtu, trukatu edo amortizatzeko eragiketek dakartzaten gastuak, langileria-gastuak izan ezik.

  5. Hezkuntza arloan itundutako konpromisoak bermatzeko kredituak, bai eta konpromisoak finantzatzeko kredituak ere.

  6. Lanbide Heziketako Euskal Plana garatzeko kredituak.

  7. Indarrean dagoen legediaren arabera, beste toki batean bizitzeagatik langileari dagozkion kalte-ordainak ordaintzeko kredituak, baldin eta kalte-ordain horiek jasotzeko eskubidea aitortu bada lanpostu horretarako.

  8. Osasun Saileko aurrekontuan ospitalez kanpoko farmazia-laguntza, protesiak eta elbarrientzako ibilgailuak ordaintzeko izendatuta dauden kredituak.

  9. Indarrean dagoen legediaren arabera terrorismoaren biktimei diru-laguntzak eta laguntzak ordaintzeko kredituak.

  10. Mehatxatutako pertsonak eta ondasunak zaintzeko eta horien segurtasuna bermatzeko zerbitzu osagarriak garatzeko kredituak.

  11. Indarrean dagoen legediaren arabera genero-indarkeriaren biktimentzako diru-laguntzak eta laguntzak ordaintzeko kredituak.

  12. Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legeak ezarritako diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzako gastuetarako prestazio osagarria ordaintzeko kredituak.

  13. Ardurapean seme-alabak dituzten familiei laguntzeko diru-laguntzak eta familia eta lana bateratzen laguntzeko diru-laguntzak ordaintzeko bideratzen diren kredituak. Familiei Laguntzeko abenduaren 12ko 13/2008 Legean ezarrita daude diru-laguntza horiek.

  14. Enpresek enplegua sustatzeko eta sortzeko neurriengatik Gizarte Segurantzaren kuotetan aplikatzen dituzten hobarietarako kredituak.

  15. Haur Hezkuntzako lehenengo zikloa ezartzeko kredituak.

  16. Abokatu eta prokuradoreek atxilotuari legelari-laguntza emateko ofiziozko txandari dagozkion kredituak, eta etxeko indarkeriako txandari dagozkionak.

  17. Zenbait biztanle-talde agindutako mediku-tratamenduetara atxikitzeko bideratutako laguntzak ordaintzeko kredituak.

  18. Gastuen egoera-orriaren azalpen xehekatuan handigarri-izaerarekin zehazten diren kredituak eta jarraian zehazten direnak.

    (Ikus .PDF)

  1. Lege honen 26. artikuluak aurreikusten duenaren arabera, itunpeko ikastetxeen ikasgela bakoitzeko ekonomia-moduluen osagaien urteko zenbatekoak honela geratuko dira hezkuntza-maila guztietarako, modulu betea daukaten gela itunduei dagokienez:

    (Ikus .PDF)

  2. Zati-moduluak honako irizpide honen arabera eguneratuko dira: erreferentziako modulu betearen gainean ikasgela bakoitzarengatik, eta moduluari jarraiki, aplikatu beharreko finantzaketa-ehunekoari eutsi egingo zaio lege honen bidez onartzen diren modulu beteak ezarri ondoren.

  3. LHko zikloetan HLO moduluengatik finantzatu beharreko zenbatekoa eranskin honetan tarte bakoitzerako azaldutakoa izango da.

  4. HLO heziketa zikloren bat ezartzen baldin bada eta ziklo horren modulua Lege honetan onartuta ez balego, Hezkuntza Administrazioak Lege honen IV. eranskinean agertzen den pareko ziklo baten modulua aplikatuko dio, betiere honekin lotuta eta Administrazioaren ustez bidezkoa dena.

    Beraz, Lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet, norbanako zein agintari direla, Euskadiko herritar guztiei.

    Vitoria-Gasteiz, 2013ko abenduaren 20a.

    Lehendakaria,

    IÑIGO URKULLU RENTERIA.

    (Ikus .PDF)