Arautegia
Inprimatu6/2007 LEGEA, ekainaren 22koa, Euskadiko Ondareari buruzko azaroaren 17ko 5/2006 Legea aldatzekoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Legea
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 134
- Hurrenkera-zk.: 3901
- Xedapen-zk.: 6
- Xedapen-data: 2007/06/22
- Argitaratze-data: 2007/07/12
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak; Ogasun
Testu legala
Eusko Legebiltzarrak ondoko Lege hau onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei:
6/2007 Legea, ekainaren 22koa, Euskadiko Ondareari buruzko azaroaren 17ko 5/2006 Legea aldatzekoa.
Berriki onartu da Euskadiko ondareari buruzko azaroaren 17ko 5/2006 Legea, eta lege horren bidez araubide juridiko berri bat eman zaio gure Administrazioari, orain arte izan duena baino osoagoa eta modernoagoa. Era berean, lege horrekin araubide juridikoa egokitu egin zaio 2003an emandako oinarrizko legeari eta ondarearen arauketan modu kolateralean ukitzen diren eremu batzuetan izandako bilakaera normatiboari.
Azaroaren 17ko 5/2006 Lege berria indarrean jarritakoan, aurreikusi gabeko eta nahi gabeko inkoherentzia eta ondorio batzuk ikusi dira aurreikusi dira, eta beharrezkoa da horiek guztiak konpontzea.
"6. artikulua.¿ Titulartasuna.
¿ Euskadiko ondare barruan baldin badaude, ondasun higiezinen jabetza, higiezinen eskubide errealen eta errentamendu-eskubideen titulartasuna eta gorputzik gabeko jabetza-eskubideen titulartasuna Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrari dagokio, horien erabiltzaile, sortzaile edo eskuratzaile edozein erakunde dela ere. Bi salbuespen salbu: Euskal Irrati-Telebista erakunde publikoa dela-eta laugarren xedapen gehigarriak dakarrena eta Euskal Herriko Unibertsitatea dela-eta bosgarren xedapen gehigarriak dakarrena.
¿ Gainerako ondasun eta eskubideen jabetza eta titulartasuna, berriz, eskuratu dituen pertsona juridikoarena izango da".
"71. artikulua.¿ Baimenetan eta emakidetan, baldintza orokorrak eta baldintza zehatzen agiria.
¿ Gobernu Kontseiluak bere esku du emakida- eta baimen-kategoria berezi batzuk emateko baldintza orokorrak onartzea -Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko dira-, baita orokorrean aplikatzeko baldintza zehatzen ereduak ere.
Ondasunaren edo eskubidearen titulartasuna Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrarena baldin bada, ondareari buruzko eskumenak dituen sailak egin beharko du proposamena, non eta ez duen bereziki sail, organismo edo erakunde jakin bat ukitzen, bereziki ukitutako sail horrekin batera egingo baita halakoetan.
¿ Organo eskudunak emakida edo baimena emateko onartzen duen baldintza zehatzen agiria bete beharko dute emakidek eta baimenek, betiere, halakorik baldin badago, baldintza orokorrei eta baldintza zehatzen ereduei lotuta.
Emakidak edo baimenak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorraren titulartasunpeko ondasunak biltzen baldin baditu, baldintza zehatzen agiria onartu baino lehenago, ondareari buruzko eskumenak dituen sailaren aldeko txostena beharko da, non eta agiri horretan ez den, soil-soilik, Gobernu Kontseiluak onarturiko eredua aplikatu besterik egiten. Orokorrean onarturiko baldintzetarako edo Gobernu Kontseiluak onarturiko baldintza berezien orrien ereduetarako salbuespenak zehaztea baldin bada kontua, orduan ere beharko da, nahitaez, sail horren txostena, eta loteslea izango da gainera.
Hogeita hamar egun baino gehiagorako ez badira, erabilera-baimenetarako ez da aurretiaz baldintza berezien agiria onartu beharrik izango, ezta oso noizean behin egitekoak diren hitzaldi, mintegi, zerbitzu edo halako beste ekintza batzuk antolatzeko ere.
¿ Aurkako xedapenik ez badago, Administrazioaren esku dago herri-jabariaren gaineko baimenak eta emakidak nori eman erabakitzea, baina, betiere, titulu honetan jasotako prozeduren eta edukien arabera hartu beharko du erabaki hori. Helburu jakin baterako eman beharko ditu, xedea, iraupena eta mugak zehaztuz, inoiz ez muga-eperik gabe, eta administrazioak ondasunak ikuskatzeko eta zaintzeko ahalmena izango du, eta, halakorik baldin badago, baita instalazioak eta eraikinak ere.
¿ Interes orokorrak hala eskatzen duela uste bada, betebehar erantsi batzuk ezarri ahal izango zaizkio titularrari, hala nola, baloreak eskuratu beharra, sozietate-eskakizun jakin batzuk onartu eta mantendu beharra, edo antzeko beste batzuk.
¿ Baldintza orokorretan edo zehatzetan ezar daitezkeen bestelako zehastapenez gainera, baimenerako edo emakidarako erabakian, gutxienez, hauek guztiak adierazi beharko dira, esanbidez nahiz baldintza-agirira igorriz:
Ondasuna edo eskubidea erabiltzeko araubidea.
Baimena edo emakida zein ekonomia-araubidetara loturik dagoen.
Jarri beharreko bermea, hala badagokio.
Ondasuna edo eskubidea zaintzeko eta mantentzeko gastuak, zergak, tasak eta gainerako tributuak onartu beharra, eta ondasuna den horretarako erabiltzeko eta jasotako moduan entregatzeko konpromisoa.
Dena delako ondasuna erabiltzeko edo ondasun horren gainean egin beharreko jarduera egiteko beharrezkoak diren lizentzia eta baimen guztiak bere kontura lortzeko konpromisoa.
Okupazioak dakarren erantzukizuna onartzea, eta, beharrezkoa bada, horretarako asegurua hitzartu beharra ere aipatzea.
Lagatzaileak beretzat gordetzea baimenduriko ondasuna ikuskatzeko ahalmena, baimendutako moduan erabiltzen dutela bermatzearren.
Luzapenerako eta subrogaziorako epea, halakorik egotekotan. Edonola ere, aurretiaz baimena beharko da.
Azkentzeko arrazoiak.
artikuluko 5. paragrafoan zehazturiko erabilera-baimen berezietan eta 71. artikuluko 2. paragrafoko azkeneko lerroaldean zehazturikoetan ere bete beharko da agindu honetan xedaturikoa, baimenon ezaugarrien, xedearen eta helburuaren arabera hala egitea egokia den neurrian.
¿ Emakidak doakoak izan daitezke, kontraprestazio truke edo baldintzapean eman daitezke, edo herri-jabariko ondasunak erabiltzeko tasapean egon daitezke.
Erabilerak emakidadunari ez badakarkio onura ekonomikorik, edo, halako onura egonda ere, erabilerak onuradunari beste baldintza edo kontraprestazio batzuk eskatzen badizkio eta haien bidez onura hori ezereztu egiten bada, ez da tasarik ordaindu beharko. Hala baldin bada, emakidako baldintza-agirian edo klausula-agirian hala dela zehaztu beharko da.
Baimenetarako ere, ekonomia-araubide berbera aplikatuko da.
¿ Ekonomia-araubide aplikagarria edozein dutelarik ere, baimen eta emakiden titularrei bermeak eska dakizkieke, iriztea zaion modurik egokienean, bai ondasunaren erabilerarako bai atzera bere horretan uzteko edo konpontzeko, edo, aldaturik uzten badu, kalteen ordaina eska dakieke. Jarritako bermea baino gastu handiagoak sortzen baditu, premiamendu-bidea erabiliz kobra daitezke.
¿ Baimenak eta emakidak lehia-araubidea erabiliz emateko prozedura ofizioz hasiko da, norberaren ekimenez edo interesdunaren ekimenez.
¿ Administrazio emailearen beraren ekimenez bada, lehia-araubidepeko prozedurari hasiera emateko, deialdia egin beharko da, eta deialdi hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da. Interesa dutenek hogeita hamar eguneko epea izango dute eskaria aurkezteko.
¿ Interesdunak eskatu ondoren ofizioz hastekoa bada, eskari-egileak txosten bat aurkeztu beharko du, eta, han, proposaturiko okupazioa zein komenigarria den, zein egokia den eta horrelako gainerako gorabeherak azaldu beharko ditu. Dena delako organo eskumendunak eskari hori aztertu, eta izapidetzeko onarpena eman edo baztertu egin beharko du. Tartean diren ondasunen titulartasuna Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrarena baldin bada, aurretiaz, ondareari buruzko eskumenak dituen sailaren aldeko txostena beharko da. Organo horrek berak erabakiko du, diskrezionaltasunez, eskaera izapidetzeko onarpena eman edo bazterrean utzi.
Izapidetzeko onarpena emanez gero, prozedurari hasiera ematea erabaki beharko da, eta, jendaurreko iragarki bidez, beste interesdun batzuei prozedurara biltzeko gonbita egiteko aukera ere egongo da. Gonbita egiten ez bada, aurkezturiko eskariei publizitatea emango zaie, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz. Kasu batean zein bestean, hogeita hamar eguneko epea zabalduko da, eta, epe horretan, ondasun berbera okupatzeko beste eskari batzuk aurkez ditzakete, dela helburu berbererako dela beste zerbaitetarako, baldintza-agirian jartzen duenaren arabera.
¿ Emakida edo baimena eman edo ez erabakitzeko, eskatutako erabilera edo aprobetxamenduen artean interesgarriena eta interes publiko handienekoena zein den begiratu behar da. Balorazio hori egiteko orduan, baldintza-agirian zehazturiko irizpideak izango dira kontuan.
Baimenak eta emakidak emateko prozedura ebazteko, gehienez ere sei hilabeteko epea egongo da, eta epe horretan ez baldin bada ebazpena jakinarazten, eskariari ezezkoa erantzun zaiola ulertu beharko da.
¿ Hona hemen herri-jabariaren gaineko emakidak eta baimenak azkentzeko arrazoiak:
Banakako erabiltzailearen edo emakidadunaren heriotza edo ezgaitasuna gertatu delako, edo nortasun juridikoa azkendu delako. Organo emaileak jaraunsleei edo oinordekoei, hauek eskatuta, baimenaren edo emakidaren jarraipena ematea erabakitzen badu, gero heriotza edo ezgaitasuna gertatzeak ez du ezeren azkentzea ekarriko. Ez jarraitzeko erabakia hartzen badu, ordea, ez da falta den denboragatik kalte-ordainik izango.
Erabiltzailearen edo emakidadunaren nortasun juridikoa aurretiazko baimenik gabe eskualdatu izateagatik edo aldatu izateagatik, dela bat-egite bidez, dela xurgapen bidez edo dela zatiketa bidez.
Epea amaiturik, iraungi delako.
Kalte-ordaina ordaindu eta emakida berreskuratzea gertatu delako, edo aldeetako batek bere kasa baimena ezeztatu duelako.
Ados jarri, eta suntsiarazpena erabaki dutelako.
Suntsitu egin delako, kanona ez ordaintzeagatik, edo emakida edo baimenaren titularrak ezarritako betebeharretako beste edozeinetan ez betetze larria egiteagatik. Ez betetze horiek emakida edo baimena eman zuen organoak deklaratuko ditu.
Ondasuna desagertu edo aprobetxamendua agortu delako.
Ondasuna jaregin delako. Halakoetan, ondasunaren kitapena egin beharko da, 78. artikuluan zehazturik dagoen moduan.
Bete beharreko baldintza orokorretan edo zehatzetan aurreikusitako beste edozein arrazoi.
¿ Artikulu honetako 1. paragrafoko f) letran zehazturik dauden klausula-urraketa edo baldintza-urraketa horietakoren bat gertatzen bada eta emakida azkentzeko espedientea zabaltzea erabakitzen bada, hartzekodun hipotekarioei ere jakinarazi beharko zaie, beren eskubideak defenditzera agertzeko modua izan dezaten, eta, hala nahi badute, emakidako klausulak urratu dituen emakidadunaren ordez beste hirugarren bat proposa dezaten.
¿ Baimena edo emakida azkentzen denean, herri-jabariko ondasun okupatuan obrarik, eraikinik edo instalaziorik baldin badago, baimenaren edo emakidaren titularrak kendu edo bota egin beharko ditu, edo, betearazte subsidiarioa erabilita, Administrazioak hartuko du ardura hori, titularrak ordaindurik, non eta tituluan ez dagoen berariaz jasota beren horretan utzi behar direla edo titulu hori emateko eskumena duen organoak ez duen hala erabakitzen.
¿ Titulua azkendu ondoren beren horretan uzten diren obrak, eraikinak eta instalazioak ondasunaren titulartasuna duen administrazioak eskuratuko ditu, dohainik eta zama eta kargarik gabe.
¿ Emakida, aurreko artikuluko 1. paragrafoko d) letran zehazturik dagoen moduan, garaiz aurretik erreskatatzen bada, azkentze aurreratu horiek sorturiko zuzeneko kalte materialaren kalte-ordaina eman behar zaio titularrari; eta erreskate hori gertatzen den egunean bermea jabetza-erregistroan inskribaturik daukaten hartzekodun hipotekarioen eskubideak ere kontuan izan beharko dira, kalte-ordainaren zenbatekoa eta hartzailea zehazteko.
¿ Baimenak eta emakidak azkentzen diren guztietan, organo emaileak espediente bat osatuko du, eta bertan onuradunak betebeharrak zenbateraino bete dituen, zehaztuko du loturik zeuden herri-jabariko ondasunen egoera eta erabilera-balioa, eta ea bidezkoa den espedientea irekitzea lege honetako II. tituluko V. kapituluko 6. atalean xedaturik dagoen moduan eska daitezkeen erantzukizunak eskatzeko. Baimen eta emakiden azkentzea eta paragrafo honetan aipaturik dagoen espediente horren emaitza Euskadiko Ondareko Ondasunen eta Eskubideen Inbentario Orokorrean jakinarazi beharko da.
¿ Emakidaren edo baimenaren xede den herri-jabariko ondasuna jareginda geratzen bada, emakidak eta baimenak azkendu egingo dira, arau hauei jarraituz:
Erabiltzeko epea beteta baldin badaukate, edo administrazioak, eperik gabe, dena delako baimena edo emakida bere kasa erreskatatzeko ahalmena beretzat hartua baldin bazuen, iraungita daudela deklaratuko da.
Gainerakoetan, kontratuetan zehazturiko epeak bete ahala ebatziko da iraungita daudela.
¿ Azkentzen ez diren bitartean, baimen eta emakida horietatik datozen erlazio juridikoei, edukiz, berdin-berdin eutsiko zaie. Alabaina, aurrerantzean, erlazio juridiko horietan zuzenbide pribatuak aginduko du, eta erlazio horiek direla-eta inolako auzirik sortzen bada, jurisdikzio zibilean aztertu beharko da.
Edonola ere, indarrean dirauten eskubideen desjabetzea erabakitzeko aukera ere badu administrazioak, baldin eta uste badu haiei indarraldiak dirauen bitartean beren horretan eustea kaltegarria dela ondasunek gerora duten jomugarako, edo balioa nabarmen galaraztea dakarrela, besterendu behar badira ere.
Baimenak, zuzenean, eskaturiko baldintzak betetzen dituzten eskatzaileei emango zaizkie, non eta, arrazoia edozein delarik ere, eskatzaileen kopurua ez dagoen mugaturik. Halakoetan, lehia-sistema erabiliz banatuko dira baimen horiek, eta, eskatzaileen ezaugarri berezirik baloratu ezin dela-eta, ez bada egokia halakorik egitea, zozketa erabiliko da, non eta baldinza arautzaileetan ez den beste zerbait zehazten.
¿ Baimena emateko orduan baimendunaren ezaugarri berezirik ere izan behar baldin bada kontuan, edo baimen-kopurua mugatuta baldin badago, halako baimenak ezin dira eskualdatu, non eta baldintza arautzaileetan ez dagoen zehazturik bai egin daitekeela.
¿ Baimenak ezin dira bost urte baino gehiagoan indarrean izan, baina bai luza daitezke. Luzapenak ezin dira hasierako baimena baino luzeagoak izan, eta, guztira, luzapenak barne, baimenak ezin du zortzi urte baino gehiago iraun.
¿ Interes publikoko arrazoiak direla medio, Administrazioak, bere kasa, edozein momentutan ezeztatu ditzake baimenak, kalte-ordainetarako eskubiderik sortu gabe, dela gerora onartu diren baldintza orokorrekin bateraezinak direlako, dela herri-jabarian kalteak sortzen dituztelako, dela herri-jabari hori interes publiko handiagoko beste jarduera batzuetan erabiltzeko oztopo direlako, edo dela ondasunaren erabilera orokorra edo loturik duen xedea kaltetzen dutelako.
Baimena emateko erabakian, alde bakarreko ezeztatzearen onarpena ere jasoko da. Ez da kalte-ordainik jasotzeko eskubiderik izango, arrazoiak interes publikoak izango dira, eta kasuak aurreko paragrafoan daude zehazturik.
Lehia-sistema erabili beharko da herri-jabariko ondasunen gaineko emakidak emateko. Alabaina, Herri Administrazioen Ondareari buruzko azaroaren 3ko 33/2003 Legeko 93. artikuluko 1. paragrafoan zehazturik dauden kasuetan, zuzenean emateko erabakia ere hartu daiteke.
¿ Emakidak epe jakin baterako egin beharko dira. Luzapenak barne, emakidak ezin dira hirurogeita hamabost urte baino gehiagorako izan, non eta aplikatu beharreko arau berezietan ez den beste epe laburrago bat zehazten.
¿ Emakidetan, jabetza-eskubidea ezin da inoiz urratu eta hirugarrenei ezin zaie kalte egin.
¿ Emakidak berarekin darama epea amaitu baino lehen erreskatatzeko ahalmena. Interes publikoko arrazoirik bat-batean agertzen baldin bada egin daiteke, eta kalte-ordaina eman beharko da.
¿ Emakidadunak ondasunak edo instalazioak behar bezala erabiliko dituela bermatzeko, nahikoa berme zehaztu behar da.
¿ Herri-administrazioen kontratuei buruzko arauetan jasota dauden kontratatze-debekuetakoren baten pean diren pertsonek, inoiz ere ezingo dute herri-jabariko ondasun eta eskubideen gaineko emakidarik titulartasunpean hartu. Emakida esleituta dagoela, titularrak debeku horietakoren bat hausten badu, emakida azkendu egingo da.
Emakidadunak emakidaren tituluan baimendurik dagoen jarduera gauzatze aldera egin dituen obra, eraikin edo instalazio finkoekiko dituen eskubide errealak direla-eta, Herri Administrazioen Ondareari buruzko azaroaren 3ko 33/2003 Legeko 97.etik 99.1era bitarteko artikuluetan xedaturikoa bete beharko da".
"83 bis artikulua.¿ Formalizazioa.
¿ Esleipen-bidea edozein izan delarik ere, emakida eman eta gero, emakida hori administrazio-agiri batean formalizatu beharko da. Agiri hori emakida Jabetza Erregistroan inskribatzeko behar besteko titulu izango da.
¿ Ondasun edo eskubidearen titulartasuna Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrarena baldin bada, ondareari buruzko eskumenak dituen sailaren ardura izango da administrazio-agiria formalizatzea.
¿ Emakidak Euskadiko Ondareko Ondasunen eta Eskubideen Inbentario Orokorrean jakinarazi beharko dira. Hala ere, arlokako arauetan beste jakinarazpenik agintzen bada, hori ere egin beharko da.
83 ter artikulua.¿ Emakidadunaren eskubideak eta betebeharrak.
¿ Emakida hartzen duenak emakida hori bertako klausulen arabera eta titulu honetan xedaturikoaren arabera erabiltzeko eta harekin hala gozatzeko eskubidea du.
¿ Emakidaren behin betiko esleipena emakidadunari jakinarazi behar zaio, eta, hark, jakinarazpen horren hurrengo hamabost egunetan, behin betiko bermea jarri beharko du. Emakidako jabari-ondasunaren balioaren eta, halakorik baldin badago, egin beharreko obren aurrekontuaren ehuneko hirukoa izango da berme hori.
Obrei dagokien fidantza, obra horiek itzulgarriak baldin badira, atzera emakidadunari itzuli behar zaio, amaiturik dituela egiaztatzen duenean.
¿ Emakida esleitu ondoren, emakidadunak nahitaezkoa du hura gauzatzea. Norberaren ezaugarriei begira eman denetan izan ezik eta berariazko arauetan ezinezkoa dela jartzen duen kasuetan izan ezik, emakida eskualdatu egin daiteke, baina, horretarako, aurretiaz erakunde emailearen baimena beharko da.
¿ Jaregin edo kostu bidez besterendu beharreko ondasunen gainean, emakidadunak, ondasunak herri-jabarikoak zirenean egindako emakidetatik etorrita, eskubiderik baldin badu indarrean, eskubide horien titularrak ondasunok lehentasunez eskuratzeko eskubidea izango du. Eskubide hori Herri Administrazioen Ondareari buruzko azaroaren 3ko 33/2003 Legeko 103. artikuluan dago jasota eta hor zehazturik dagoen moduan erabili beharko da.
83 quater artikulua.¿ Administrazio emailearen betebeharrak.
Administrazio emaileak betebehar hauek ditu:
Emakidako klausulak errespetatzea.
Emaniko ondasunak emakidadunaren esku uztea, dituen pribilegioak horretarako erabiliz, eta haien gozamena bermatzea.
Erreskatatu egiten baditu, emakidadunari kalte-ordaina ematea, hala badagokio.
Arauetan eta baldintza-agirian zehazturiko beste edozein".
"1.¿ Kostu bidezko xedapen-egintzetarako behar diren kasu berberetan behar dira Gobernu Kontseiluaren eta Legebiltzarraren aurretiazko baimenak. Xedapen-egintzak Gobernu Kontseiluarenak baldin badira, egintza horiek ez dute haren baimen beharrik".
"102 bis artikulua.¿ Legebiltzarrari doako xedapen-egintzen berri ematea.
Lege honen 99. artikuluko f), g), h) eta i) idatz-zatietan jasotako kasuetan izan ezik, doako xedapen-egintzak eta egintza horien luzapenak Eusko Legebiltzarrari jakinaraziko zaizkio".
"Laugarrena.¿ Euskal Irrati-Telebista erakunde publikoa eta bere sozietateak.
¿ Euskal Irrati-Telebista erakunde publikoaren ondareak berariaz dagokion legeak izango ditu jarraibide, eta, osagarri modura, lege honetan eta lege hau garatzeko arauetan ezarritakoa.
¿ Euskal Irrati-Telebista erakunde publikoaren kudeaketa-sozietateen ondareak berariaz dagozkion legeak izango ditu jarraibide, eta, osagarri modura, merkataritza-zuzenbidea eta zuzenbide zibila".
"Seigarrena bis.¿ Euskal Trenbide Sarea.
Lege hau Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoan aplikatu behar denean, Euskal Trenbide Sareari buruzko maiatzaren 21eko 6/2004 Legean ezarritakoari kalterik egin gabe aplikatuko da.
Ondasun edo eskubideak direla-eta erakunde horren organoek burututako jardunetatik sortzen diren negozio juridikoak, baldin eta, lege honen 6. artikuluan ezarritakoaren arabera, titulartasuna Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio orokorrarena bada edo berea izan behar badu, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio orokorraren izenean formalizatuko dira notario aurrean eta inskribatuko dira erregistroan".
"Seigarrena ter.¿ Merkataritza-sozietateei, fundazioei eta zuzenbide publiko eta pribatuko erakundeei dagokienez Legebiltzarrari jakinarazpena egitea.
Eusko Jaurlaritzak jakinarazpena igorriko dio Eusko Legebiltzarrari merkataritza-sozietateak, fundazioak, elkarteak eta zuzenbide publiko eta pribatuko bestelako erakundeak sortzeari buruz, bai eta haietako partaidetzak eskuratu, galdu edo aldatzeari buruz ere, orobat aldaketa horiek sozietate publikoen bitartez edo Autonomia Erkidegoko sektore publikoan txertatutako bestelako erakundeen bitartez egiten direnean ere.
Jakinarazpen hori erakundea sortzen edo partaidetza aldatzen denetik hiru hilabeteko epean bidaliko da".
"Lehenengoa.¿ Euskal Irrati-Telebista Herri Erakundea Sortzen duen ekainaren 2ko 5/1982 Legearen aldaketa.
Paragrafo berria erantsiko zaio Euskal Irrati-Telebista Herri Erakundea Sortzen duen ekainaren 2ko 5/1982 Legearen 46. artikuluari, 2.a. Aurrerantzean, beraz, artikulu horretako oraingo paragrafoa lehena izango da, eta bigarrena, berriz, honela geratuko da idatzita:
¿ Euskal Irrati-Telebista erakunde publikoaren ondareak, Euskadiko ondarean txertatuta egonik, lege ohonetan ezarritakoak eta Euskadiko ondarea arautzeko legeetan xedatutakoak izango ditu jarraibide, honako zehaztasun hauek ere aintzakotzat hartuta:
Nolanahi den ere, Euskal Irrati-Telebista erakunde publikoari dagozkio erakundeak berak sortutako edo erositako ondasun higigarriak, jabetza gorpuzgabeak eta enpresa-ondarea erosteko, kudeatzeko, administratzeko, ustiatzeko eta besterentzeko titulartasuna eta eskumenak.
Erakundeak zuzenbide pribatuaren arabera ustiatu, laga edo errentan jarri ahal izango ditu programak ekoizteko instalazioak, haiei lotutako ondasun higigarriak eta haietatik sortutako programak eta bestelako ekoizpenak.
Gobernu Kontseiluak dekretu bidez ezarri ahal izango ditu prozedurak zehazteko eta eskumenak erakundeko organoei esleitzeko arauak, zuzenbide pribatuari lotutako prozedura-jardunak gauzatzeko, era horretara publizitatea, gardentasuna, lehia, objektibotasuna eta kudeaketaren errentagarritasuna bermatuta gera daitezen¿".
"3.¿ Aldatu egiten da 19. artikulua, eta honela idatzita geratuko da:
Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoa osatzen duten erakundeek, zuzenbide publikoaren nahiz pribatuaren arabera dihardutela, merkataritza-sozietate baten kapitalean gehiengoz parte hartzen badute, orduan, sozietate publikoak izango dira. Partaidetza hori gehiengoa den ala ez erabakitzerakoan, aipatutako erakunde guztien partaidetzak hartuko dira".
¿ 86. artikuluko 3. paragrafoko b) idatz-zatian egindako bidalketaren ordez, 92. artikulua jarriko da.
¿ 95. artikuluaren 2. paragrafoan egindako bidalketaren ordez, bidalitako artikulu eta paragrafo bereko d), e), f), j), ñ) eta o) idatz-zatiak jarriko dira.
¿ 96. artikuluko 4. paragrafoko ñ) idatz-zatian egindako bidalketaren ordez, 89. artitukuko 4. paragrafoa jarriko da.
¿ 96. artikuluko 4. paragrafoko o) idatz-zatian egindako bidalketaren ordez, 90. artikuluko 2. paragrafoa jarriko da.
¿ 97. artikuluko 2. paragrafoan egindako bidalketaren ordez, 90. artitukuko 2. paragrafoa jarriko da.
¿ 98. artikuluko 2. paragrafoan egindako bidalketaren ordez, 99. artikulua jarriko da.
¿ 99. artikuluko c) idatz-zatian egindako bidalketaren ordez, 89. artikuluko 2. eta 4. paragrafoak jarriko dira.
101. artikuluko 1. paragrafoko a) idatz-zatian egindako bidalketaren ordez, 98. artikuluko 2. paragrafoa jarriko da.
101. artikuluko 1. paragrafoko b), c) eta d) idatz-zatietan egindako bidalketen ordez, 99. artikulua jarriko da, testuan aipatutako paragrafo eta idatz-zati berei dagokielarik.
102. artikuluko 2. paragrafoan egindako bidalketaren ordez, 98. artitukuko 2. paragrafoa jarriko da.
102. artikuluko 3. eta 4. paragrafoetako bidalketen ordez, 99. artikulua jarriko da, testuan aipatutako idatz-zati berei dagokielarik.
103. artikuluko 1. paragrafoan egindako bidalketaren ordez, 100. artikulua jarriko da.
105. artikuluko 2. paragrafoan egindako bidalketaren ordez, 110. artikulua jarriko da.
107. artikuluko 3. paragrafoan egindako bidalketaren ordez, 112. artikuluko 1. eta 2. paragrafoak jarriko dira.
Hirugarren xedapen iragankorrean egindako bidalketaren ordez, 107. artikulua jarriko da.
Azken xedapenetako laugarrenaren 2. paragrafoan egindako bidalketen ordez, honako hau jarriko da: "... lege horren 93. artikuluko 2. paragrafoko a) eta b) idatz-zatietan eta 3. paragrafoan ezarritakoa eta 101. artikuluko 1. paragrafoko c) idatz-zatian ezarritakoa aplikatuta".
Beraz, Lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet, norbanako zein agintari direla, Euskadiko herritar guztiei.
Vitoria-Gasteiz, 2007ko ekainaren 27a.
Lehendakaria,