Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

7/2004 LEGEA, irailaren 30ekoa, Drogamenpekotasunen arloko Aurrezaintza, Laguntza eta Gizarteratzeari buruzko Legearen bigarren aldaketarena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Legea
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 198
  • Hurrenkera-zk.: 5331
  • Xedapen-zk.: 7
  • Xedapen-data: 2004/09/30
  • Argitaratze-data: 2004/10/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa; Gizarte gaiak eta emplegua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Gizarte Gaiak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Eusko Legebiltzarrak honako Lege hau onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei:

Drogamenpekotasunen arloko Aurrezaintza, Laguntza eta Gizarteratzeari buruzko ekainaren 25eko 18/1998 Legeko 37.1 artikuluan, Eusko Jaurlaritzak hiru urtean behin egin behar duen Drogamenpekotasunen Plana aipatzen da. Plan horretan, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioek epe jakin batean aurrezaintza, laguntza eta gizarteratze arloan burutu behar dituzten programak eta ekintzak jasoko dira modu koordinatu eta orokorrean.

Plan horiek 1990etik izan duten bilakaerak, dena dela, planen indarraldia luzatzea eskatzen du; izan ere, hiru urtean behin plan bat sortzeak esan nahi du lehenengo urtea, funtsean, abiatzeko eta egokitzeko aldia izaten dela eta hirugarren urtean, batik bat, hurrengo plana egiteari eskaintzen zaiola arreta guztia.

Planaren indarraldia luzatzeak, gainera, egokitzeko eta hobetzeko mekanismoak sartzeko aukera emango luke, bai eta Drogamenpekotasunen IV. Planaren inguruan 2000ko apirilaren 14an egindako osoko bilkuran Eusko Legebiltzarrak onartu zuen 14. ebazpena betetzea ere. Ebazpen horretan, Drogamenpekotasunen Plana Estatuko eta Europako planen egutegietara egokitzeko eskatu zitzaion Eusko Jaurlaritzari.

Kontseilu Europarra Helsinkin bildu zen 1999ko abenduan, eta drogaren aurkako borrokaren arloko europar estrategia (2000-2004) onartu zuen. Euskal Autonomia Erkidegorako bosturteko plan bat onartzeak, beraz, aldizkakotasun berera egokitzea ekarriko luke.

Drogamenpekotasunen arloko Aurrezaintza, Laguntza eta Gizarteratzeari buruzko ekainaren 25eko 18/1998 Legeko 41.4 c) artikuluan adierazten denez, Drogamenpekotasunen Aholku Batzordearen zereginen artean, Drogamenpekotasunen Hiru urteko Planaren aurretik aginduzko txostena idaztea dago. Hori dela eta, agindu hori ere aldatu egin behar da, plana hiru urterako izango dela aipatzen baitu.

  1. ¿ Drogamenpekotasunen arloko Aurrezaintza, Laguntza eta Gizarteratzeari buruzko ekainaren 25eko 18/1998 Legeko 37. artikuluaren 1. paragrafoak ondorengo idazkera izango du:

    «Eusko Jaurlaritzak Drogamenpekotasunen Plana egin eta Eusko Legebiltzarrari bidaliko dio osoko bilkuran edo batzordean eztabaidatzeko komunikazio gisa, bost urtean behin, onar dezan. Plan horretan Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioek epealdi jakin batean burutu behar dituzten programak eta ekintzak jasoko dira modu koordinatu eta orokorrean. Jarduera horiek aurrezaintza, laguntza eta gizarteratzeko arlokoak izango dira, eta arlo horietan diharduten administrazio eta elkarteei aukera emango zaie, plana prestatu bitartean, beren iritziak azaltzeko. Nolanahi ere, ahalegina egingo da plana Estatuko eta Europako planen epe bererako izan dadin.

    Eusko Jaurlaritzak urtero bidaliko dio txosten bat Legebiltzarrari planaren ebaluazioarekin».

  2. ¿ 41. artikuluaren 4. paragrafoko c) idatz-zatiak ondorengo idazkera izango du:

    «Lege honetako 37.1 artikuluan aipatzen den Drogamenpekotasunen Bosturteko Planaren aurretik derrigorrez eman behar den txostena idaztea».

    Beraz, Lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet, norbanako zein agintari direla, Euskadiko herritar guztiei.

    Vitoria-Gasteiz, 2004ko urriaren 14a.

    Lehendakaria,

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.