Arautegia
Inprimatu18/1997 LEGEA, azaroaren 21ekoa, tituludun lanbideei eta profesionalen elkargo eta kontseiluei buruzkoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Legea
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 237
- Hurrenkera-zk.: 6159
- Xedapen-zk.: 18
- Xedapen-data: 1997/11/21
- Argitaratze-data: 1997/12/11
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Instituzional; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Eusko Legebiltzarrak ondoko legea onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztuei:
Lege honen helburua Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomi Estatutuko 10.22 atalean xedatzen dena garatzea da. Izan ere, atal horretan jartzen duenez, autonomia-elkarte horrenak dira profesionalen elkargoei buruzko eta tituludun lanbideetako jarduerari buruzko eskumen guztiak, Konstituzioko 36. eta 139. ataletan xedatutakoa ahaztu gabe.
Orain arte, gai honi buruzko arauetan gehienbat kezka bakarra nabari zen: elkargo-motako erakundeak. Eta elkargo horien barruko lanbideen jarduerari, hau da, kolejiatu izenaz ezagutzen diren lanbideen jarduerari buruzko gairen bat aztertzen zenean ere, beti elkargo horien ikuspuntutik egiten zen. Horregatik, elkargorik ez duten lanbideak bazterrean geratu dira, funtsean besteen antzekoak izan arren.
Egoera horren aurrean legearen erantzuna etorri da, hutsune horiek gainditu eta, aldi berean, aipatzeko moduko berrikuntza garrantzitsuak egitera datorrena.
Horrenbestez, legeak, lehenengo eta behin, elkargoetatik kanpoko tituludun lanbideen gaia ere jasotzen du, elkargoen antolaketari bakarrik lotu beharrean. Azken batean, lanbideak lanbide dira elkargoetan antolatuta egon edo ez. Erakunde horien helburuetako bat, gainera, jarduera profesional egokia bermatzea bada, ez du zentzu handiegirik lanbide horiek ahaztuta uzteak, horrelako antolaketarik izan ere izan gabe gainera. Lanbide-mota biek behar dute, era batera edo bestera, araututa egon, elkargoa eduki nahiz eduki ez. Baina, beharbada, bigarren horiek izango dute arau-premia handiagoa, elkargoen antolaketa ere ez dutenez.
Lege-balioa dela eta, lege honek berrikuntza bat dakar, lanbideak arautzeari lege-balio egokia ematen baitio. Izan ere, ezin dugu ahaztu Konstituzioko 36. atalean lege-erreserba agintzen dela, hain zuzen ere legeak arautu behar omen baititu elkargo profesionaletako araubide juridikoaren berezko berezitasunak eta tituludun lanbideen jarduna.
Lege honek Konstituzioaren agindu hori betetzeko asmoa duenez, arautzeko modu horiek eramandako bidetik urruntzeko erabaki argia hartu du, elkargoen antolaketaz gain, jarduera profesionalaren araudi-esparrua ere jasotzen du eta.
Arrazoi horiengatik, legea bitan banatuta dago: alde batetik, jarduera profesionala arautzen du, eta, bestetik, elkargoen jarduera, elkargoetan bilduta dauden lanbideei dagokiena.
Lehenengo zatiari dagokionean, jarduera profesional guztietarako araudi-esparru bakarra ezartzen du, dena izanagatik ere, berezitasun horiekin zerikusirik ez duten beste arau batzuekin erabat bateragarria dena. Horrela, jarduera profesional guztietarako esparru hori gutxieneko esparrua dela esan daiteke, beste arlo batzuetako arau-multzoak baztertzen ez dituena. Honenbestez, beste osagai bat lotzea lortu da: egiturarena. Horrela, jarduera profesionala aztertzeari benetan eman behar zaion dimentsioa osatuko dugu, lanbiderako askatasun-eskubidearen oinarrizko edukia zehazten duten Konstituzioko postulatuak ere kontuan hartzen direnez.
Bigarrenik, hau da, lanbide kolejiatuak direla eta, legea idazterakoan oso kontuan hartu da arrakasta zerbaiten mende baldin badago, interes orokorren eta arlokakoen arteko oreka preziatua lortzearen mende dagoela hain zuzen ere. Publikoaren eta pribatuaren arteko sinbiosi hori lortzeko ahaleginetan, kontuan hartu beharko da erakundeek elkargoen antolaketari ikuspuntu jakin batetik heldu behar diotela, hau da, lanbide batzuen jardunaren barruan kolektibitatea edo interes publikoa defendatzeko ikuspuntuari heldu behar diotela, profesionalak defendatzera lerratu beharrean. Elkargoen antolaketak zein toki bete behar duen zehazteko erabili behar den formulak, alde batetik, funtsezko garrantzia eman behar dio elkargoek beren burua administratzeari, eta, beste alde batetik, gatazkarik baldin bada, interes orokorra gailentzeko bidea eman behar du. Eta oreka-formula hori da, hain zuzen ere, lege honetan jaso nahi izan dena.
Nahitaez elkargo profesionalen bateko kide izan beharrak pizten duen auzia arautzeko, Konstituzioaren aginduekin bat, elkargoaren sorrera-legean eta elkargo bakoitzaren estatutuetan zer jartzen duen begiratzea erabaki da irizpide orokor modura, betiere, kasu bakoitzean tartean dagoen interes publikoaren arabera. Honenbestez, ez da lanbide guztietarako arau bakar bat ezarri, egoera desberdin asko dagoelako eta salbuespen garrantzitsu bat gertatuko litzatekeelako.
Salbuespen hori administrazio publikoan lan egiten duten profesional batzuk dira, hain zuzen ere, administrazio-zuzenbideari edo lan-zuzenbideari lotutako zerbitzu-harremana dutenak. Eta gai horri heltzeko orduan Konstituzio Auzitegiaren doktrinari jarraitu diogu, jakinaren gainean aginte publikoek oztopoak ezabatzeko eta gizartearen eskari zabalari erantzuteko legezko neurri egokiak hartzeko erantzukizuna dutela -azkenaldi honetan handiagotu egin baita, asko izanik arlo publikoan lan egiten duten profesionalak-, eta, beste alde batetik, elkartzeko eta sindikatuetan biltzeko oinarrizko eskubideekiko errespeturik zorrotzenarekin. Konstituzio Auzitegiaren uztailaren 19ko 131/1989 Epaiak ere horixe onartu zuen, profesionalen jarduna dela-eta tarteka daitezkeen interes publikoak zaintzeko ardura administrazioak har dezakeela adierazten baitu, betiere, legegileak agindutako kasuetan eta baldintzetan. Halakoetan, gehiegizkoa izango litzateke interes publikoa zaindu beharrez profesionalari elkargoren bateko kide izatea eskatzea, profesionalak kontratatzen dituen administrazioa zaintza-lan hori egiteko gai izanik. Baina, jakina, dedikazioa erabatekoa ez bada, profesionala ez da salbuespen horretako bat, eta, beraz, elkargoren bateko kide izatea eska dakioke.
Ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoak autonomia-erkidegoko eta tokiko funtzio publikoaren errejimenean dituen ahalmenak kontuan hartuta (Estatutuko 10.4 atalean daude jasota ahalmen horiek), salbuespen hori Euskal Autonomia Erkidegoko premia zehatzetara egokitzea komeni dela pentsatu dugu, administrazio publikoak modu-moduan direlako menpeko profesionalak antolatu, kontrolatu, begiratu eta zigortzeko ahalmena beren gain hartzeko. Horrelakoetan, gainera, profesionalen jardunean tartekatzen diren interes publikoak zaintzeko ardura, elkargoen izate-arrazoia dena, administrazio publiko horiek izango dute zuzenean, elkargoak tarteko baliabide gisa erabili beharrik gabe. Aukera hori are eta ulergarriagoa izango da kontuan hartzen badugu elkargoek legearen aldetik ez dutela, profesionalek administrazio publikoan dihardutenean, goian aipatutako ahalmen horietako gehienak beren gain hartzeko aukerarik, nahiz eta bestelakoetan legegileak berak eman elkargoei beren kideekiko ahalmen horiek.
Hala eta guztiz ere, medikuen eta erizainen kasuan, salbuespen-errejimen horri bidea emateko, Gobernuaren deklarazioa beharko da aurretik. Deklarazio hori dekretu bidez egin beharko du eta, betiere, interes publikoa eta osasun-sistema nazionalaren funtzionamendu egokia zaindu beharra kontuan hartuta.
Bada beste gai bat kontuan hartu beharrekoa elkargo profesionalak arautzerakoan, hau da, bihar-etzi elkargoak antolatu ahal izango dituzten tituludun lanbideak zehaztea, aurreko errejimenetik datorkigun neurrigabeko hazkundea gerarazteko. Legeak, gaur egungo statu quo errespetatuz, elkargoak antolatzeko zein titulazio eskatu erabakitzeko ahalegin garbia egin du, eta, alde horretatik, unibertsitateko titulu akademikoa hartu dugu elkargo-antolaketako oinarrizko elementutzat. Izan ere, aurreko azken hamarkadetako gizarte eta politikaren bilakaerak anbiguotasunaren ateak zabaldu zituen, eta, orain, anbiguotasun hori zehaztea dagokigu. Azkenean, hainbat alderditatik begiratuta ere, elkargoen helburuak jatorrizkoetatik erabat aldenduta geratu ziren, eta elkargoak, azken batean, sindikatu-ordezkaritzaren azken gotorleku bilakatu ziren, orduko egiturak ez ziren-eta kolektiboen arrazoizko eskakizunei erantzun egokia emateko gai. Baina gaur egun, horrelako antolakundeak ezin dira elkargo profesionaltzat hartu, gizartean eragina duen funtzio publikorik ez dutenez.
Beste alde batetik, profesionalen kontseiluak sortzeko aukera ere jaso da. Eusko Jaurlaritzaren dekretu bidez sortu beharko da, elkargoen beren ekimenez eta osatuko duten kide guztien adostasunarekin. Kontseiluak sortzea aukerakoa izango da.
Aipamen berezia merezi du, era berean, lege honen bidez sortuko den Tituludun Lanbideen Errejistroak. Helburua herritarrei beste informazio-bide bat eskaintzea da, Euskal Autonomia Erkidegoko elkargoen errealitatearen jakitun izan daitezen eta errejistroan izena ematea erabakitzen duten profesionalen berri izan dezaten. Alde horretatik, ulertzeko moduko eskakizun teknikoak direla eta, Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Administraritzaren Ariel eta Herri-prezioei buruzko Legea aldatu egin behar da, errejistro-zerbitzuen tasa berria ere jasota gera dadin. Tasa hori zazpigarren xedapen gehigarrian jasota dago.
Beste alde batetik, argi geratu behar du lege honek Autonomi Estatutuko 10.22 atalean berariaz aipatzen diren gainerako konstituzio-aginduak ere betetzen dituela, eta Konstituzio Auzitegiak ulertzen dituen moduan bete ere. Auzitegi horren iritziz, elkargoek jarduera nagusiki pribatuaren ondoan badute halako beste dimentsio publiko bat, eta horregatik hartzen ditu legeak pertsona juridiko-publikotzat.
Dimentsio publiko hori da, hain zuzen ere, Konstituzio Auzitegiak hartu duen abiapuntua elkargoak lurraldeetako administrazio publikoekin parekatzeko, dimentsio horretarako antolaketa eta eskumenen kasuan besterik ez bada ere. Parekatze hori erabakiorra da estatuko legeriaren esku uzteko μinteres profesionalak ordezkatzen dituzten zuzenbide publikoko korporazioen antolaketa eta eskumenek jarraitu behar dituzten hatsapen eta oinarrizko arauakî zehaztea.
Horregatik, lege honetan jasotzen diren elkargo eta kontseilu profesionalen jardunari, antolaketari eta eskumenei buruzko irizpide orokorrak, legegintza-teknikei eta sistemaren koherentziari jarraiki, gai horri buruzko egungo legerian zehazten direnak izango dira, hau da, irizpide horiek zehazterakoan estatuko oinarrizko legeria hartuko da kontuan, estatuak legeria hori Konstituzioko 149. ataleko 1.1 eta 1.18 puntuen bidez ematen zaizkion eskumenetan oinarrituta sortu du eta.
Joera horren atzean, azken batean, bi arrazoi nabari dira, alde batetik, ordenamendu plurala modurik zuzenenean ardaztu behar delako, baina, beste alde batetik, autonomiaren printzipioa ere errespetatu beharra daukagulako. Eta legegintza Euskal Autonomia Erkidegoko eskumenekin zerikusirik ez duten lehenagoko beste erabaki batzuen mende jarriko bagenu, autonomia hori apurtu egingo genuke.
Azkenik, lege hau egiteko prozesuan Euskal Autonomia Erkidegoko elkargo profesionalen iritziari zer-nolako garrantzia eman zaion azpimarratu behar dugu. Aurretiazko irizpenen tramitean egin zituzten baliozko ekarpen asko testuan jasotzea erabaki dugu, lege honen eraginpean geratuko diren gizarteko ahalik eta talde gehienen borondatea erakartzeko gogoz, araugintzako edozein testutan egin behar den bezala.
atala. Xedea
Lege honen xedea da tituludun lanbideek Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean aurrera daramaten jarduna eta lurralde horretan bertan diharduten elkargo eta kontseilu profesionalak arautzea. Oinarrizko legerian eta/edo arlo horretako legerian jartzen duena ere kontuan hartu beharko da.
atala. Kontzeptua eta sailkapena
Tituludun lanbideak dira zientzia edo jakinduria-adar bateko ezaguerak eta teknikak erabiltzen dituztenak eta gaitasuna unibertsitateko edo legez ezarritako edo agintari eskudunek onartutako beste nolabaiteko titulu akademiko batez egiaztatua dutenak.
Tituludun lanbideak kolejiatuak eta kolejiatu gabeak izan daitezke.
Tituludun lanbide kolejiatuak dira legez zehaztutakoak, aldibaterako lehen xedapenean jartzen duena ere kontuan hartu behar bada ere.
Gainerako tituludun lanbideak kolejiatu gabeak dira.
atala. Araututako esparrua
Idazpuru honetan xedatutakoa alderdi profesionalari dagokio soilik, eta ez du zerikusirik lanbide batean jarduteko harreman juridikoak berez dakartzan eskubide eta betebeharrekin.
atala. Hatsapen orokorra
Lege honen ondorioetarako besterik ez, eta kasu bakoitzean bete behar diren legezko aginduak ahaztu gabe, atalburu honetan ezarritako baldintzak betetzen dituztenek dagokion lanbidean jarduteko eskubidea izango dute eta tituludun profesionalak izango dira, betiere, idazpuru honetan xedatutakoaren arabera.
atala. Zenbatzea
Tituludun lanbide batean jardun ahal izango dute honako baldintza hauek betetzen dituztenek:
Dagokion titulua edukitzea, lege honetako 2.1 atalean xedatutakoaren arabera.
Lanerako gaitasunik gabe ez izatea.
Legeetan zehaztutako bateraezintasun edo debekuen pean ez izatea.
Beharrezkoa denean, elkargo-arauak betetzea.
Bestelako baldintzarik jarri nahi bada, legez onartu beharko da derrigorrez.
atala. Bateraezintasunak
Tituludun profesionalak ezin dizkio bere zerbitzuak haren berezko interesen aurkako interesak dituen beste inori eskaini. Lege honen ondorioetarako, honako hauek dira tituludun profesionalaren berezko interesak:
Interes pertsonalak.
Ezkontidearen eta odolez edo ezkontzaz bigarren mailara arteko ahaideen interesak.
Berarekin bizi ohi direnen interesak.
Pertsona juridikoen interesak, baldin eta profesionala pertsona juridiko horien administrazio-organoetako partaide edo titularra bada edo b) eta c) azpiataletan zehaztutako pertsona fisikoak badira partaide edo titularrak, b) azpiataleko ezkontza bidezko ahaideak izan ezik.
Aldian-aldian eta etenik gabe bere zerbitzu profesionalak jasotzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoen interesak, pertsona publikoak nahiz pribatuak izan.
Aurreko d) eta e) azpiataletan aipatutako kasuetan, profesionalak ezingo die zerbitzurik eskaini, profesionalaren kontrako interesdunek bateraezintasun hori berariaz eta idatziz indarrik gabe uzten ez duten bitartean.
Kontseilu profesionalek edo, bestela, elkargoek beren kideek bete beharreko beste bateraezintasun batzuk ezar ditzakete estatutuetan, betiere, kasuan kasuko lanbidearen inguruan. Administrazioak ere hori bera egin dezake elkargorik gabeko lanbideen kasuan.
Elkargo profesionalen esku dago interes-gatazkarik ez dagoela deklaratzea. Deklarazio hori elkargoko profesionalek eskatu beharko dute nahitaez eta ondorio bakarra izango du, hau da, 15.1 d) ataleko erantzukizunetik kanpo uztea. Horretarako, betiere, profesionalaren jardunak deklarazioan jartzen duen guztia bete beharko du.
Elkargo eta kontseilu profesionalek Autonomia Erkidegoko administrazioari jakinarazi behar dizkiote ezagutzen dituzten zalantzazko jarduera guztiak, baldin eta jarduera horiek administrazio-zuzenbideak edo lan-zuzenbideak araututako zerbitzu-harremanen bidez euskal administrazio publikoei atxikita dauden profesionalen eginkizun eta ordainsari mailako bateraezintasunen arloan indarrean dauden legeen aurkakoak badira.
atala. Kontratatzeko askatasuna
Tituludun profesionalek lanbide bereko beste batek esku artean dituen gaietan aritzeko aukera ere izango dute, lanbide bakoitzeko arau eta ohitura orokor nahiz berezien arabera.
Gaia bera kontuan hartuta edo beste arrazoi batzuk direla medio, jarduketak pertsona bakar batek egin behar dituela jartzen badu elkargoko arauetan, elkargoko profesionalen artean ordezkapenak nola egin behar diren ere arau horietan jarriko du.
atala. Errejimen orokorra
Idatzizko araurik ez badago, tituludun profesionalak dagokion lanbidean indarrean diren ohitura orokorrak bete beharko ditu bere jardunean.
atala. Prestakuntza. Autonomia.
Tituludun profesionalen betebeharretako bat beren lanbidearen oinarrian dagoen zientzia edo jakituria-adarraren berezko arau teknikoetara egokitzea da, eta horretarako, arau tekniko horien inguruko kontraste enpirikoak eta esperientziak ere kontuan hartu beharko dituzte. Honenbestez, laneko prestakuntzak etengabea izan behar du.
Tituludun profesionalak erabateko askatasuna eta independentzia izan behar du bere lanean. Gizarteari zerbitzua ematea, zerbitzua ematen zaion subjektuaren interesa eta lanbideko betebehar deontologikoak zehatz-mehatz betetzea izango ditu laneko jarraibideak, eta muga bakarrak, berriz, legeak agindutakoak.
Aurreko azpiataletan zehaztutako gaiaren barruan, lanbide batean jarduteko harreman juridikoa dela-eta tituludun profesionalak, nahitaez, bere lan-irizpideez bestelakoen arabera aritu behar badu gai jakin batean, irizpideekin bat ez datorrela azaldu eta idatziz jasoaraztea eska dezake. Sekretu profesionala gordeta egongo da beti, eta profesionalaren lanak ez du horregatik eraginkortasunik galdu behar.
atala. Sekretu profesionala
Sekretu profesionala eskubidea eta betebeharra da tituludun profesionalarentzat, betiere, Konstituzioarekin bat eta dagokion legeria espezifikoak dioenaren arabera.
atala. Intrusismoa eta zalantzazko beste jarduera profesional batzuk
Tituludun profesionalak bere entzutera iristen diren intrusismo-kasu eta zalantzazko jarduera profesional guztiak Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioari edo dagokion elkargoari jakinarazi behar dizkio, bere lanbideak elkargorik badu behinik behin.
Hona hemen zalantzazko jarduera profesionalak zein diren: lanbideko arau deontologikoak betetzen ez dituztenak; behar besteko arreta profesionalik ez izateagatik, zerbitzu profesional horiek jasotzen dituztenen kaltetan direnak, edo lehia garbia hausten dutenak, Lehia Zaintzeko Legearen, Lehia Desleialaren Legearen, elkargo profesional bakoitzak lehia desleialaren gainean ematen dituen jarraibideen beren eta Publizitatearen Lege Orokorraren arabera.
atala. Asegurua
Tituludun profesionalek asegururen bat izan behar dute erantzukizun zibila dela-eta lanean dituzten arriskuei erantzuteko.
Betebehar hori ez da derrigorrezkoa izango hirugarrenen eskubideak bermatuta baldin badaude kasuan kasuko jarduerak bete behar duen beste legeria baten bidez edo orokorrean bete beharreko eta helburu horretarako egindako akordioren baten bidez.
Lanbide kolejiatuen kasuan, elkargoek hartu beharko dituzte beren kideek aseguru-baldintzak betetzeko beharrezko neurriak.
atala. Derrigorrezko lana
Arrisku handiren bat baldin badago, edo hondamendi nahiz gizarte-mailako zoritxarren bat gertatzen bada, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioak tituludun profesionalak lan egitera behartzeko aukera du.
Betebehar horrek kasuan kasuko lanbideko tituludun profesional guztiak hartzen ditu bere baitan. Esparru geografikoa, berriz, Euskal Autonomia Erkidego osoa edo, arrazoia beste esparru txikiago batera mugatzen bada, beste esparru txikiago hori izango da.
Aurreko azpiataletan erabakitakoaren ondorioetarako, elkargo profesionalek kideen lana koordinatzeko behar duen laguntza guztia eskaini behar diote dagokion aginteari.
atala. Arau-hausteen sailkapena
Tituludun lanbideen jarduna atalburu honetan jasota dauden diziplina-arauen mende egongo da.
Tituludun lanbideen jardunean egin daitezkeen arau-hausteak izango dira oso larriak, larriak edo arinak.
atala. Profesionalen arau-hausteak
Hona hemen oso arau-hauste larriak:
Lanean jardutea 5.1 a) atalean zehaztutako titulurik izan gabe.
Betebehar profesionalak ez betetzea, profesionalaren partehartzea eskatu dutenentzat oso kaltegarria denean.
Sekretu profesionala haustea.
Lanean aritzea horretarako gaitasuna galduta duela, bateraezina zaionean edo debekatuta duenean.
Laneko arrazoiengatik egindako dolozko delituak, partehartze-maila edozein izanda ere.
Kontseilu eta elkargo profesionalek onartutako estatutu-xedapenetan oso arau-hauste larritzat hartzen direnak. Arau-hauste horiek, aurreko mota berekoak izanik ere, kasuan kasuko lanbidearen berezko ezaugarriak izango dituzte eta kontseilu edo elkargoko kideei lotuta egongo dira.
Bi urtetan bi arau-hauste larri egitea gutxienez. Hurrengo azpiataleko j) letran aipatutako arau-haustea ez da horretarako kontuan hartuko.
Lanbide kolejiatu batean jardutea dagokion elkargoko kide izan gabe.
Hona hemen arau-hauste larriak:
5.1 d) atalean xedatutakoa ez betetzea.
Betebehar profesionalak ez betetzea, profesionalaren partehartzea eskatu dutenentzat kaltegarria denean.
11. atalean jasota dagoen jakinarazpen-betebeharra ez betetzea.
Aseguratzeko betebeharra ez betetzea.
13. atalean jasota dagoen derrigorrezko lana ez betetzea, zentzuzko arrazoirik gabe eta behar bezala eskatu izan arren.
Irain larriak egitea lanbide bereko beste profesional batzuen duintasunari nahiz lanbideko gobernu-organoei edo laneko arrazoiengatik berarekin harremanetan diren pertsona edo erakundeei, bai eta beroriei agresio fisikoak egitea ere.
Lehia garbia hausten duten ekintzak burutzea.
Kontseilu edo elkargo profesionalei nahiz barruko organoei behar bezala lan egitea eragozten dieten ekintzak burutzea.
Kontseilu eta elkargo profesionalek onartutako estatutu-xedapenetan arau-hauste larritzat hartzen direnak. Arau-hauste horiek, aurreko mota berekoak izanik ere, kasuan kasuko lanbidearen berezko ezaugarriak izango dituzte eta kontseilu edo elkargoko kideei lotuta egongo dira.
Bi urtetan bost arau-hauste arin egitea gutxienez.
Lana arautzen duen beste edozein agindu haustea arau-hauste arina izango da, larria edo oso larria ez denean eta bete beharreko araudian edo kontseilu nahiz elkargo profesionalek onartutako estatutu-arauetan hori jartzen badu, 1.f) eta 2.i) azpiataletan irakur daitekeen eran.
Atal honetan xedatutakoa zuzen-zuzenean bete behar bada ere, arau-hausteen mota bakoitza osatzen duten ekintza zehatz guztiak zehaztu beharko dira 1.f), 2.i) eta 3. azpiataletan aipatutako arauetan.
atala. Zigorrak
Oso arau-hauste larriengatik honako zigor hauetako bat jar daiteke:
Lanerako gaitasunik gabe uztea urtebete eta egun batetik hogei urtera bitartean, eta, betiere, 17. atalean zehaztutakoaren arabera.
500.001 eta 5.000.000 pezeta bitarteko isuna.
Arau-hauste larriengatik honako zigor hauetako bat jar daiteke:
Lanerako gaitasunik gabe uztea gehienez ere urtebeterako, eta, betiere, 17. atalean zehaztutakoaren arabera.
50.001 eta 500.000 pezeta bitarteko isuna.
Arau-hauste arinengatik honako zigor hauetakoren bat jar daiteke:
Ohartarazpena.
Gehienez ere 50.000 pezetako isuna.
Arauak hautsi dituenak etekin ekonomikoa atera badu arau-hauste horregatik, isuna handiagoa izango da. Hain zuzen ere, etekin hori zenbatekoa izan den kalkulatu ondoren, etekin horren eta gorago aipatutako kopuruetatik handienaren arteko aldea gehituko zaio, gutxienez, berez ordaindu beharreko isunari, eta gehienez, alde horren bikoitza.
Zigorrak kasuan kasuko gora-beheren arabera zehaztuko dira.
Zigor horiez gainera, beste edozein erantzukizun baldin badago, zigortuek erantzun egin beharko dute.
Elkargoek diziplina betearazteko gaitasunagatik jasotzen dituzten isun-ordainketa guztiak etenik gabeko lan-prestakuntzako jarduerak ordaintzeko erabiliko dira. Horretarako, dagokion prozedura kontuan hartuta betiere, beharrezkoak diren neurriak hartu eta beteko dira, kasu bakoitzean bete behar den araudiaren arabera.
Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioak diziplina betearazteko gaitasunagatik jasotzen dituen isun-ordainketa guztiak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusian sartuko ditu.
atala. Lanerako gaitasuna kentzea
Tituludun lanbide bateko arauak hausten dituena, zigor modura lanerako gaitasuna kentzen badiote, zigorrak irauten duen bitartean ezin izango da lan horretan aritu.
Kasuan kasuko tituludun lanbideean aritzeko titulu guztiak izanagatik ere, lanerako gaitasuna ken dakioke 30.1 atalean jartzen duena betetzen ez duenari. Pertsona hori, halakoetan, elkargoko kide izateko eskatzen duenean hasiko da zigorra betetzen. Eskaria erantzunik gabe geratuko da zigorra bete arte.
Organo erabakitzaileak, dagozkion ondorioetarako, zigorra jarri dela jakinaraziko die administrazio eskudunei, Autonomia Erkidegoko kontseilu profesionalari, horrelakorik badago, eta estatu-mailako kontseilu edo elkargoari.
Gaitasuna kentzeari dagokionez, elkargoaren erabakia edo administrazioaren akordioa irmoa denean hasiko da gaitasungabetzea. Zigortua lehenagotik ere beste kausa edo arau-hauste batzuengatik lanerako gaitasunik gabe baldin badago, aurrekoa amaitzen denean hasiko da azkeneko gaitasungabetzea, eta horrela egingo da den-denak bete arte.
atala. Preskripzioa
Oso arau-hauste larriek hiru urtera preskribituko dute, larriek bi urtera eta arinek urtebetera.
Preskripzio-epea araua hausten den egunetik aurrera hasiko da.
Zigortzeko prozedurari hasiera ematen bazaio interesatua jakinaren gainean dagoela, preskripzio-epea eten egingo da. Baina zigortzeko espedientea sei hilabete baino gehiagotan geldirik baldin badago eta errua ez baldin bada ustezko arau-hauslearena, preskripzio-epea berriz ere martxan jarriko da.
Oso arau-hauste larriengatik jarritako zigorrek hiru urtera preskribituko dute, arau-hauste larriengatik jarritakoek bi urtera, eta arinengatik jarritakoek urtebetera. Hala ere, hiru urteko edo denbora gehiagoko gaitasungabetze profesionaleko zigorretan, preskribitzeko aldia zigor-aldiaren berdina izango da.
Zigorra jartzeko erabakia erabaki irmo bilakatzen den egunaren hurrengotik aurrera hasiko da zigorra preskribitzeko epea.
Betearazteko jardunbideari hasiera ematen bazaio interesatua jakinaren gainean dagoela, preskripzio-epea eten egingo da. Baina jardunbide hori sei hilabete baino gehiagotan geldirik baldin badago eta errua ez baldin bada arau-hauslearena, preskripzio-epea berriz ere martxan jarriko da.
atala. Prozedura
Arau honetan aurreikusitako zigor-jaurbidea ondorengo printzipioen arabera egiteratuko da:
Legezkotasuna.
Atzera-indarrik ez.
Motak.
Heinberekotasuna.
Ezin da zigorrik jarri dagokion espedienteari hasiera eman gabe. Administrazio-espedientean, gutxienez, honako hatsapen edo printzipio hauek bermatu beharko dira:
Errugabetasun-presuntzioa.
Kaltetuari entzutea.
Azken erabakiaren arrazoiak.
Organo instruktorea eta erabakitzailea bereiztea.
Hona diziplina-ahalmena dutenak:
Kontseilu profesionalak, kaltetua elkargoren batean edo kontseiluan bertan gobernu-organoren bateko kide denean.
Elkargo profesionaletako gobernu-organoak, elkargoko kide diren profesionalen beste kasu guztietan eta baita a) azpiataleko gainerako kasu guztietan ere, dagokion kontseilu profesionalik ez dagoenetan.
Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Saila, profesionalak ez badira elkargo bateko kide.
Diziplina-ahalmenaz baliatuz emandako erabakien aurka honako errekurtso hauek aurkez daitezke:
49.1 eta 2 atalean araututakoak, hurrenez hurren, erabakia eman duten organoak aurreko puntuko a) eta b) azpiataletan zehaztutakoak baldin badira.
Bete beharreko administrazio-legerian araututakoak, erabakia eman duen organoa aurreko puntuko c) azpiatalean zehaztutakoa baldin bada.
Zigortzeko prozedura araututa egongo da estatutuetan -lanbidea elkargo batean antolatuta baldin badago- eta lege hau garatzeko ematen diren arauzko xedapenetan.
Zigor-espedientea tramitatzerakoan, beharrezkoak diren neurri kautelar guztiak hartu ahal izango dira kaltetutako interes publikoa eta espedientearen amaiera egokia bermatzeko.
atala. Betearaztea
Elkargo eta kontseilu profesionalen esku egongo da beren zigortze-erabakiak derrigorrez betearaztea. Beren kasa egingo dute eta, betiere, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioan aplika daitezkeen arauen arabera.
Elkargo eta kontseilu profesionalen erabakiek zigor modura lanerako gaitasuna kentzen badute, Euskal Autonomia Erkidegoari dagokio, ordezko modura, erabaki horiek betearaztea.
Zigorrak bete beharrekoak izango dira administrazio-bidea agortzen duen egintza edo erabakitik aurrera.
atala. Tituludun Lanbideen Errejistroa
Tituludun Lanbideen Errejistroa sortu da, Eusko Jaurlaritzako Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren mende egongo dena, ondorio bakar baterako, hau da, errejistroan ageri diren datuak ezagutzera emateko.
Errejistroa bi zatitan banatuta egongo da:
Lehena: «Tituludun lanbideena». Elkargorik gabeko lanbideetan aritzen diren eta 5. ataleko baldintzak -eskatzen zaizkienak behinik behin- betetzen dituztenak inskribatzeko izango da, betiere, arauz erabakitzen diren beren gora-behera guztiekin batera.
Izena ematea borondatezkoa izango da.
Bigarrena: «Elkargo eta Kontseilu profesionalena». Hona hemen zer inskribatuko den:
Euskal Autonomia Erkidegoan lan egiten duten elkargo profesionalak eta elkargoetako kontseiluak.
Elkargo eta kontseiluen estatutuak, izena, gobernu-organoak eta osatzen dituztenen identitatea, eta alde horietatik egiten diren aldaketa guztiak.
Helbidea, egoitzak eta delegazioak.
Osatzeak, aldaketak eta deuseztatzeak.
Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoa baino esparru zabalagoetan jarduten duten elkargo profesionalek ere zati honetan sartzeko aukera izango dute, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoan organo iraunkorren bat badute. Elkargo horien datu guztiak aparte inskribatuko dira, beste azpizati batean.
Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak legezkoak ez direnean bakarrik erantzun diezaieke ezetz inskribatzeko edo anotatzeko eskariei, eta, betiere, ezezkoa arrazoitu egin beharko du.
Pertsona eta entitate publiko nahiz pribatu guztiek dute errejistroa kontsultatzeko eta errejistroan jartzen duenaren egiaztagiriak eskatzeko eskubidea.
Agindu honetako erabakiak arau bidez gara daitezke.
zatia
Xedapen orokorrak
atala. Helburua
Elkargo profesionalek nortasun juridiko propioa eta jarduteko gaitasun osoa dute. Beren helburua izango da kasuan kasuko tituludun lanbidea eta kideen interes profesionalak ordezkatzea eta defendatzea, gizartearen asmo eta behar orokorrekin bat eginda.
atala. Lanbidea elkargo batean antolatzea
Lege hau indarrean jartzen denean elkargorik ez duten lanbideek honako baldintza hauek betetzen badituzte bakarrik sor ditzakete elkargoak: lanbide horretan jarduteko unibertsitate-mailako titulua behar izatea eta elkargoa antolatzeko interes publikoko behar besteko arrazoi izatea.
atala. Berezko eginkizunak
Hona hemen elkargo profesionalen berezko eginkizunak:
Etika profesionala eta herritarren eskubide eta interesekiko errespetua zaintzea.
Lanbidean nola jardun arautzea, dagokion esparruan eta indarrean dagoen legeriaren barruan.
Profesionalen jarduna legezkoa eta egokia den zaintzea eta kideek betebeharrak eta eginkizunak betetzen dituzten begiratzea.
Diziplina-ahalmena erabiltzea, 19. atalean zehaztutako moduan.
Zerbitzu-sarientzako baremo orientagarriak ezartzea.
Ordainak, soldatak eta zerbitzu-sariak kobratzea, elkargoko kideek eskatuz gero eta, betiere, elkargo bakoitzeko estatutuetan zehazten diren baldintzetan. Zerbitzu-sariak eztabaidagai dituzten prozesu judizial eta administrazio-jardunbideetan txostenak ematea.
Elkargoko kideei zerbitzu orokorrak eskaintzea eta, bereziki, etengabeko lan-prestakuntza bultzatzea eta prestakuntza horri zor zaion eraginkortasuna zaintzea.
Kideen artean, edo horien eta beste pertsona batzuen artean, sortzen diren lan-auzietan esku hartzea, bitartekaritza edo arbitraiaren bitartez, betiere eragindako aldeek eskatzen badute.
Kideen lanei oniritzia ematea, dena delako elkargoko estatutuetan aginduta badago edo dagokion legeriak agintzen badu. Oniritziak, nolanahi ere, honako hauek egiaztatuko ditu: lanaren egilea eta titulazioa, egilearen ahalmena eta gaitasuna, bai eta lanaren eduki formala ere. Oniritzian ez dira sartuko zerbitzu-sariak eta kontratuko gainerako baldintzak, aldeek askatasunez hitzartu ahalko baituzte horiek.
Administrazio publikoari denon interesak lortzen laguntzea, eta, bereziki:
Administrazio-organoetan parte hartzea, partaidetza hori organoen arauetan erabakita baldin badago, eta, betiere, arau horietan zehazten den moduan.
Dagozkion organo eta erakundeek eskatzen dizkieten txostenak eta beren ekimenez egin nahi dituztenak egitea.
Eskatzen dizkieten estatistikak egitea.
Intrusismoa eta azpilehiaren kontrako beharrezko neurriak hartzea, ordenamendu juridikoan jasota dauden ekintzen bitartez.
Aurrekontuak onartzea eta kideen ekarpenak arautzea.
Gai zehatzei buruzko ezaguerak eskatzen dituzten epaimahaietarako ordezkariak aukeratzea, eskatzen dietenean.
Lanbiderako mesedegarriak diren eta elkargoaren helburuak betetzera daramaten gainerako beste eginkizun guztiak.
Indarrean den legeriak agindutako beste edozein.
atala. Eskuordetutako administrazio-eginkizunak
Elkargo profesionalek Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoaren berezko eginkizunak ere bete ditzakete, Eusko Jaurlaritzak dekretu bidez agintzen duenean.
Era berean, Euskadiko foru-administrazio eta toki-administrazio publikoen berezko eginkizunak ere bete ditzakete, kasuan kasuko administrazioko dagokion organoak xedatzen duenean erabaki, akordio edo hitzarmen bidez. Erabaki, akordio edo hitzarmen hori dagokion lurralde historikoko aldizkari ofizialean argitaratu beharko da.
Eginkizun horiek noraino iritsiko diren eta nola bete behar diren erabakitzeko, eskuordetzeko xedapen, hitzarmen edo akordioan jartzen duena bete beharko da.
atala. Izatea
Bigarren xedapen gehigarrian jartzen duena bete egin behar bada ere, elkargo profesional batek ere ezin du lanbide bat baino gehiago bildu, non eta Eusko Legebiltzarrak ez duen, denon interesa eta jarduera profesionalen homogeneitatea gogoan, legez bestelakorik erabakitzen.
Lurralde-esparru berean ezin da lanbide bakar baterako elkargo profesional bat baino gehiago izan.
atala. Lurralde-esparrua
Elkargo profesionalaren lurralde-esparrua elkargoa sortzen denean erabakitzen dena izango da. Hala ere, Gobernuak beste lurralde-esparru bat baimentzeko aukera ere izango du, baita lurralde historikoa baino txikiagoa ere, baina, betiere, 29. ataleko 3. puntuan zehaztutako tramite berberak erabilita.
atala. Izena
Elkargo profesionalen izenak «elkargo» hitza jaso beharko du dagozkion lanbide eta lurralde-esparrua zehaztearekin batera.
Izenean edozein aldaketa egin behar bada, 29. ataleko 3. puntuan jasotako izapideak bete beharko dira.
atala. Sorrera
Atal honetako 3. puntuan jasotako kasuan izan ezik, elkargo profesional berriak sortzea Eusko Legebiltzarrak legez onartu beharko du, profesional interesdunen behar hainbateko ordezkaritzak, eta behar bezala egiaztatuak, eskatuta.
Eusko Legebiltzarraren legea beharko da, halaber, elkargo bat beste batetik edo batzuetatik bereizteko, baldin eta elkargo berri horretan sartzeko behar den titulazioa jatorrizko elkargoan sartzeko behar zena ez bada.
Elkargo baten sorrera beste bat edo batzuk deuseztatzeagatik edo esparru zabalagoko beste batetik bereizteagatik gertatzen denean, eraginpeko elkargo guztien aldeko irizpena beharko da. Gero, dagokion kontseilu profesionalak txostena egin beharko du derrigor, eta, azkenik, Jaurlaritzak dekretua emango du, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko delarik.
Sortutako elkargo profesionalak nortasun juridikoa lortuko du sorrera-legea indarrean jartzen denean, eta jarduteko gaitasuna, berriz, elkargoko gobernu-organoak eratzen direnean. Eratze horren berri Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da.
atala. Elkargoko kide izatea
Lanbide kolejiatuetan jarduteko ezinbesteko baldintza da dagokion elkargoko kide izatea, elkargoa sortzeko legeak horrela ezartzen duenean, edo legearen ondoren emandako lege-mailako arauren batek edo, hala egokituz gero, 29.3 atalean aurreikusitakoak ezartzen duenean, eta elkargoko estatutuek hala xedatzen dutenean.
Administrazio publikoarekin administrazio-zuzenbidean edo lan-zuzenbidean oinarritutako zerbitzu-harremana duten profesionalei ezin izango zaie baldintza hori eskatu. Baina, beren kontura lan egin nahi baldin badute eta aurreko azpiatalaren arabera baldintza hori eska badaiteke, elkargoko kide izan beharko dute.
Atal honetan xedatutakoaz gainera, aldibaterako lehenengo eta bigarren xedapenetan ezarritakoa ere kontuan hartu behar da.
atala. Deuseztatzea
Elkargo profesionalak deuseztatzeko beharrezkoa izango da Eusko Legebiltzarraren legea, atal honetako 3. azpiatalean aurreikusten den kasuan izan ezik.
Deuseztatze-legeak berak zehaztuko ditu halako eta halako elkargo desagertzeak sortuko dituen ondorio juridikoak, haren ondarearen kitapenerako prozedura eta eskubideak eta betebeharrak ezarriko ditu, eta soberakinik bada, haren xedea erabakiko du, dagokion elkargoaren estatutuetan xedatutakoari jarraiki.
Elkargo bat deuseztatzen baldin bada lehenagotik sortutako beste batean edo batzuetan desegin delako edo beste bat edo beste batzuk sortu direlako, 29. ataleko 2. edo 3. puntuko izapide berberak bete beharko dira.
Deuseztatzen den elkargo profesionalak izaera juridikoa eta gaitasuna ere galdu egingo ditu desegiteko araua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den unetik aurrera, non eta ez den desegin beste elkargo profesional berri bat edo batzuk sortu direlako. Halakoetan, desegiteak indarra izango du sorrerak indarra duen une berean, eta, betiere, 29. ataleko 4. puntuan erabakitakoarekin bat.
atala. Subrogazioa
Elkargo bat deuseztatzen bada lehenagotik sortutako beste batean edo batzuetan sartzen delako edo beste elkargo berri bat edo batzuk sortu direlako, deuseztatutakoaren erlazio eta egoera juridiko guztiak beste elkargo horiek subrogatuko dituzte.
Deuseztatu den elkargo profesionalaren lurralde-esparrua beste elkargo batzuen artean banatu behar bada, beste elkargo horiek desegin denaren erlazio eta egoera juridiko guztiak subrogatuko dituzte. Banaketa nola egin elkarrekin erabaki beharko dute, baina, erabaki hori hartzen ez duten bitartean, kotitularitatea izango dute: zati ezineko kuotak beren artean banatuko dituzte, elkargoa desegin denean leku bakoitzean geratu den kolejiatu-kopuruaren arabera.
zatia
Antolaketa eta funtzionamendua
atala. Estatutuak
Elkargo profesionalak autonomoak izango dira beren estatutuak egin eta onartzeko, baina, betiere, lege hau bete beharko dute. Lege hau bete behar duen notario-elkargoak (bakarra nahiz bat baino gehiago izan) Notarioen Araudia bete beharko du, araudi horrek estatutu-balioa duenetan.
Elkargoen barruko egitura eta funtzionamendua demokraziaz antolatu behar dira.
Hona hemen estatutuetan zer arautu behar den derrigorrez:
Izena, helbidea eta lurralde-esparrua.
Elkargoaren berezko helburuak eta eginkizunak.
Gobernu-organoen izenak, osaera eta aukeratzeko sistema eta organo horietako partaide izateko baldintzak.
Batzaren eta gobernu-organoen deialdia, osaera eta funtzionamendua.
Errejimen ekonomikoa.
Diziplina-arauak.
Kideen eskubide eta betebeharrak.
Elkargoko kide bilakatzeko eta kide izateari uzteko baldintzak. Lege honetako 39. atalean jartzen duena bete beharko da beti.
Elkargoak hartzen dituen erabakien aurrean kideek erabil ditzaketen errekurtsoak.
Estatutuak aldatzeko prozedura eta, bereziki, aldaketa eskatzeko gutxieneko kide-quoruma. Gutxieneko quorum hori, gehienez ere, kide guztien ehuneko hogeita bosta izango da.
Deuseztatze-prozedura eta kitatze-errejimena.
Estatutuak egitea eta aldatzeko lehenengo pausoa ematea gobernu-organoaren zeregina izango da, non eta aldaketa hori ez duen gutxieneko kide-quorumak eskatzen. Gutxieneko quorum hori estatutuetan zehaztutakoa izango da.
Estatutuak eta estatutu-erreforma guztiak Eusko Jaurlaritzako Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailari jakitera eman behar zaizkio, sail horrek behin betiko onarpena agindu bidez eman dezan. Agindu hori eman, lege honen 53. artikuluan aurreikusitakoari jarraiki, estatutuen legezkotasuna egiaztatu ondoren emango da. Horretarako, lehenago, dagokion kontseiluaren -halakorik balego behinik behin- eta kasuan kasuko lanbidearen inguruko eskumenak dituen sailaren derrigorrezko txostena behar da.
Onarpen-agindua, estatutuak eta estatutu-erreformak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta Tituludun Lanbideen Errejistroan inskribatuko dira.
atala. Gutxieneko antolaketa
Elkargoaren egiturak honako organo hauek izan behar ditu:
Batza.
Gobernu-organoa.
Lehendakaritza-organoa.
Hierarkiaz beste hiru horien azpitik, estatutuen bitartez organo gehiago sortzeko aukera ere badago.
atala. Batza
Batza elkargo profesionaleko organo gorena da, izena batzar, batzorde nagusi edo estatutuetan ageri den beste edozein izan.
Batza eskubide osoko kide guztiek osatzen dute, jardunean ari direnak izan edo ez.
Elkargo profesionaleko batzari dagokio:
Estatutuak onartu eta aldatzea. Kideek eta dagokion kontseilu profesionalak emendakinak aurkeztu ahal izango dituzte.
36. atalean aipatutako gobernu-organoa osatuko duten kideak aukeratzea.
Elkargoko aurrekontua eta kontuak onartzea.
Lege, araudi eta estatutuetan emandako beste edozein ahalmen.
Batzak urtean behin bildu beharko du gutxienez, gobernu-organoak deituta, aurreko zenbakiko c) azpiatalean aurreikusitakoa betetzeko bederen.
Aurreko azpiatalean xedatutakoaz gain, batzarako deia gobernu-organoak egin beharko du bere kabuz edo, gutxienez, kideen ehuneko hogeiak edo jardunean ari direnen ehuneko hamarrak idatziz eskatuta.
atala. Gobernu-organoa
Gobernu-organoak, izena gobernu-batzorde, zuzendaritza-batzorde edo estatutuetan ageri den beste edozein izan, elkargo profesionala zuzendu eta administratu egiten du, batzak hartutako akordioak bete, diziplina-agintea betearazi eta estatutuetan agindutako gainerako funtzioak ere betetzen ditu.
Gobernu-organoa zenbat pertsonak osatuko duten estatutuetan zehaztuko da. Pertsona horiek batzak aukeratuko ditu kide guztien artetik eta sufragio unibertsala, librea, zuzena eta ezkutukoa erabilita.
Organo honi dagokio:
Estatutuak onartzeko edo aldatzeko prozedurari bultzada ematea.
Berari dagozkion gaiak proposatzea batzari.
Elkargoko aurrekontua eta kontuak egitea.
Elkargoko kideen gaineko diziplina-agintea.
Batzari laguntzea.
Lege, araudi eta estatutuetan ematen zaion beste edozein ahalmen.
Gobernu-organoa hiru hilean behin bilduko da gutxienez. Deialdia, nolanahi ere, organoko bertako lehendakariak egin beharko du edo, bestela, gobernu-organo hori osatzen dutenen ehuneko hogeiaren eskariz egin beharko da.
atala. Lehendakaritza-organoa
Lehendakaritza-organoak, izena lehendakari, dekano, sindiko edo estatutuetan ageri den beste edozein izanda ere, elkargoaren ordezkaria izango da, gobernu-organoaren akordioak bete beharko ditu eta lege, araudi eta estatutuetan ematen zaion beste edozein ahalmen eta eginkizun bete beharko du.
Lehendakaritza-organoaren titularitatea nori dagokion, hari dagokio gobernu-organoko lehendakaritza, estatutuetan beste ezer jartzen ez badu behinik behin.
zatia
Profesional kolejiatuaren estatutua
atala. Kolejiatu-motak
Kolejiatuak eskubide osokoak izango dira sartzen diren elkargoan. Eskubide osoko kolejiatuak bi motatakoak izan daitezke: jardunean ari direnak eta ez direnak jardunean ari.
Oinarrizko arauek kolejiatu batzuk habilitatzen badituzte sartu direnaz besteko elkargo baten esparruan beren lanbidean jarduteko, kolejiatu horiek, nolanahi ere, eskubidea izango dute beren lanbidean jarduteko eta elkargoetako zerbitzuak erabiltzeko, elkargoak ezarritako arau orokorrak eta espezifikoak errespetatuz. Ezingo dute habilitazioa eman dien elkargoko organoetan eskubide osoko kide gisa parte hartu.
atala. Elkargoan sartzea
Elkargo profesionalek sarrera-eskaria egiten duten guztiak onartu behar dituzte derrigorrez, baina eskari-egileek, lehenago, kasuan kasuko lanbidean jarduteko legez eskatzen zaien titulua egiaztatu beharko dute eta bete behar dituzten estatutu eta xedapenetan oro har eskatzen zaizkien beste baldintzak ere bete beharko dituzte.
Lanbidea lurralde-elkargoka antolatzen denean, haietako batean sartzea aski izango da, hau da, lanbide-egoitza bakar edo nagusia dagoen lurraldekoan.
Elkargo profesionalean edo kolejiatu-mota batean baja ematea, honako kasu hauetakoren batean bakarrik onar daiteke:
Interesatuak bere kabuz eskatzen badu.
Kuotak ordaindu gabe utzi baditu behin eta berriz, nahiz eta, estatutuetan xedatzen denaren arabera, ordaintzeko eskatu izan lehenagotik.
Ez baditu jarduteko baldintzak betetzen. Halakoetan, gabezia hori agertzen den unean gertatuko da baja.
Elkargo profesional bateko kide izateak ez du zerikusirik sindikatuetan edo elkarteetan biltzeko eskubideekin.
atala. Lanbidean jarduteko lurralde-esparrua
Euskal Autonomia Erkidegoko elkargo profesional batean izena emateak dagokion lanbidean aritzeko aukera ematen du, baina, betiere, balio orokorra duten oinarrizko xedapenetan jartzen duenaren arabera.
Europako Elkarteko profesionalen batek, elkarte horretako edozein herrialdetan dagoenak modu iraunkorrean, lege honen lurralde-esparruan jardun nahi baldin badu, kasuan-kasuan indarrean dauden Europako Elkarteko arauak bete beharko ditu.
zatia
Xedapen orokorrak
atala. Sorrera
Lanbideren batek elkargo-antolaketa duen guztietan izango da kontseilu profesionala -bat baino ez- osatzeko aukera. Horretarako, dagozkion elkargo profesionalak batu beharko dira.
Kontseilu profesionalek nortasun juridiko propioa eta jarduteko gaitasun osoa dute eta beren helburua tituludun lanbidearen ordezkari gorenak izatea eta defentsa egitea da, betiere, gizartearen interes eta premia orokorrekin bat eta lurralde-esparrutzat Euskal Autonomia Erkidegoa hartuta.
Kontseilua sortzeko, beharrezkoa da sorrera-ekimenak lanbide bereko elkargo guztien aldeko iritzia jasotzea. Behin ekimena zehaztutako moduan plazaratu ondoren, kontseilua Eusko Jaurlaritzaren dekretu bidez sortuko da, lege honetako 56.3 atalean xedatutakoaren arabera.
Tituludun lanbide batek Euskal Autonomia Erkidegoan elkargo profesional bakarra baldin badu, jardute-esparrutzat Autonomia Erkidego osoa duena, elkargo horrek kontseilu profesionalen eginkizunak hartu ahal izango ditu.
Kontseiluak nortasun juridikoa lortuko du sorrera-dekretua indarrean jartzen denean, eta jarduteko gaitasuna, berriz, gobernu-organoak eratzen direnean. Eraketaren berri Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da.
Kontseiluen barruko egiturak eta funtzionamenduak demokratikoak izan beharko dute.
atala. Berezko eginkizunak
Hona hemen kontseilu profesionalen berezko eginkizunak:
Lanbidearen arau deontologiko komunak jaso eta sortzea.
Bere estatutuak onartu eta aldatzea eta, atal honetako bigarren zenbakian xedatutakoarekin bat, lanbidearen jarduna arautzea.
Elkargo profesionalen arteko auziak konpontzea arbitraiaren bidez.
Elkargoen ekintzen aurkako errekurtsoak erabakitzea.
Diziplina-agintea erabiltzea, 19.2 atalaren arabera.
Arau-egitasmoak direla-eta Gobernuak eskatzen dizkien irizpenak egitea, 54. atalaren arabera.
Kontseiluko bertako aurrekontuak onartzea eta elkargoek gastuetan izan behar duten partaidetza hein berekoa izan dadin, partaidetza hori zuzen zehaztea.
Jarduera profesionala legezkoa eta egokia den eta elkargo profesionalen funtzionamendua zuzena den begiratzea, helburua herritarrekiko errespetua eta herritarren eskubideak zaintzea izanik. Elkargoen funtzionamenduak eragindako kexak konpontzea.
Hutsuneak betetzeko asmoarekin betiere, kasuan kasuko lanbidearekin zerikusia duten erakundeak, zerbitzuak eta jarduerak sustatu, sortu eta antolatzea kultura sustatzeko, gizarte-laguntza emateko, osasun-laguntza emateko eta lankidetza indartzeko. Era berean, lanbiderako komenigarriak diren itun eta akordioak ere egingo dituzte administrazioarekin eta dagozkion erakunde eta entitateekin.
Beste edozein legeriak agintzen dizkienak.
Kontseilu profesionalek lanbiderako estatutu nagusi bakar bat onar dezakete, baina, horretarako, kide guztien bi hereneko gehiengoa behar da; lehenagotik elkargo eta kolejiatuen aurrean jarri beharko da informazio publikorako, hilabetez gutxienez, nahi dituzten arrazoibideak azal ditzaten epe hori bukatu aurretik. Araudien kasuan oro har egin behar den moduan, estatutu hori indarrean jarriko da Eusko Jaurlaritzak behin betiko onarpen-dekretua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen duenetik aurrera, lege honetako 56.3 atalean jartzen duenaren arabera.
atala. Eskuordetutako administrazio-eginkizunak
Kontseilu profesionalek berez Euskadiko administrazio publikoenak diren, hau da, administrazio autonomiko, foru-administrazio edo toki-administrazioarenak diren eginkizun batzuk ere izan ditzakete, hain zuzen ere, 25. atalean jasotako administrazio-eginkizunak elkargoek nola betetzen dituzten zaindu edo koordinatzeko lana, betiere, 25. atal horretan zehazten den moduan bete beharko dutena.
atala. Izena
Kontseilu profesionalen izenean μkontseiluî hitzak agertu behar du, dagokion lanbidearekin eta lurralde-esparruarekin batera.
zatia
Antolaketa eta funtzionamendua
atala. Estatutuak
Kontseilu profesionalek beren estatutu propioak izango dituzte. Estatutu horiek gutxienez 33.3. atalean aurreikusten dena jaso beharko dute, aplikazioari dagokionean.
Kontseilu profesionaleko kide guztien gehiengo osoak onartu beharko ditu estatutuak, eta, horrezaz gain, beharrezkoa izango da elkargo bakoitzeko ordezkaritzako kideren baten aldeko botoa. Estatutuak onartu aurretik jendaurrean jarriko dira, hilabeteko epez gutxienez, elkargo profesionalak eta elkargo horietako kideak jakinaren gainean egon daitezen. Elkargo profesionalek eta elkargo horietako kideek egoki irizten dieten arrazoibideak aurkeztu ahal izango dituzte.
Estatutuak onartzeko, argitaratzeko eta inskribatzeko, aplikaziokoa izango da 33. ataleko 5. eta 6. azpiataletan agindutakoa.
atala. Antolaketa
Kontseilu profesional guztiek batza, gobernu-organoa eta lehendakaritza-organoa izan beharko dute, gutxienez. Horrezaz gain, bestelako organo batzuk ere eduki ahal izango dituzte, estatutuek zehazten dituzten osaerarekin eta zereginekin.
Elkargo bakoitzeko ordezkaritzari elkargoek berek gobernu-organoen bitartez hartutako akordioen arabera erabakitzen duten boto-kopurua dagokio. Akordiorik ezean, elkargo bakoitzeko kide-kopuruan oinarritutako sistema ezarriko da. Erroldarik handiena duen elkargoari gainerakoei banan-banan hartuta baino ordezkari gehiago egokituko zaizkio, baina elkargo handienaren ordezkari-kopurua ez da izango gainerako guztien ordezkari-kopuruaren batuketa baino handiagoa.
Lehendakariak bere gain hartzen du kontseiluaren ordezkapena.
Estatutu-araurik ezean, lehendakaritza txandaka aldatuko da elkargo profesionaletako lehendakaritza-organoetako titularren artean, bi urtez behin, kiderik gehien dituenetik hasi eta gutxien dituenera heldu arte. Kasuan kasuko gobernu-organoak aukeratuko ditu kontseiluko gainerako kideak.
atala. Funtzionamendua
Kontseiluak nahitaez bildu behar du hiru hilean behin, gutxienez, eta, nolanahi ere, lehendakariak deitzen duen aldioro edo kideen ehuneko hogeiak eskatzen duen aldioro.
atala. Araubide juridikoa
Elkargo eta kontseilu profesionalak administrazio-zuzenbidearen menpe daude, zuzenbide publikoko korporazioak dira eta.
Salbuetsita daude izaera zibileko edo penaleko arazoak, horiek bakoitzari dagokion araubide juridikoaren pean daudelarik; salbuetsita daude, halaber, langileekiko harremanak, horiek lan-legeriaren arabera gidatuko dira eta.
Zuzenbide pribatuak gidatuko ditu, halaber, elkargo profesionalen ogasuneko gai propioei dagozkien ondarea, kontratazioa eta beste edozein ezaugarri.
atala. Errekurtsoak
Elkargo eta kontseilu profesionaletatik datozen administrazio-zuzenbideko egintzak amaiera ematen diote administrazioarekiko auzigaien jurisdikzioaren aurreko administrazio-bideari, indarrean dagoen legerian xedatzen denaren arabera.
Hala ere, errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio dagokion kontseiluari edo, kontseilurik izan ezean, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari, estatutuek hala xedatzen dutenean. Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak, kasuan kasuko lanbidearen arabera dagokion sailak txostena egin ondoren, erabakia hartuko du. Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioan errekurtso arruntetarako aplikagarriak diren arauek gidatuko dute errekurtsoa.
Elkargoek eta kontseiluek eskuordetzan eman zaizkien administrazio-zereginak betetzerakoan agindutako egintzen aurka aurkeztutako errekurtsoak ezagutzeko administrazioak duen eskumena ez du kaltetuko aurreko azpiataletan xedatutakoak.
atala. Baliabideak
Elkargo eta kontseilu profesional bakoitzak bere jarduera garatzeko beharrezkoak dituen baliabide materialak eta giza baliabideak izango ditu eskueran. Elkargoek eskainiko dituzte kontseiluetarako giza baliabideak, elkargoetako estatutuek besterik xedatzen ez badute behintzat.
Elkargo eta kontseilu bakoitzak bere aurrekontua izango du. Aurrekontua irizpenekoa izango da eta urte bakoitzerako aurreikusitako diru-sarrera eta gastu guztiak jasoko ditu.
Elkargo eta kontseilu profesionalei nahitaez egingo zaie kontu-ikuskaritza aurrekontu-ekitaldi bakoitzean, estatutuetan adierazten den modura. Horrek ez du kaltetuko Herri Kontuen Euskal Epaitegiari dagokion fiskalizazio-eginbeharra, berau arautzen duen legeak xedatutakoaren arabera.
atala. Prestakuntza praktikoa
Elkargo profesionalek eta, hala egokituz gero, elkargo profesionaletako kontseiluek prestakuntza praktikoko ikastaroak emango dituzte elkargoko kideentzat, beren lanbidean jarduteko baliagarriak baldin badira, estatutuetan ezartzen den moduan.
Elkargoek edo kontseiluek emandako irakaskuntza praktiko horiek kontuan hartuko dute aldian-aldian indarrean dagoen hezkuntzari buruzko legeriak xedatzen duena.
atala. Lanbide bereko gainerako erakundeekiko harremanak
Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko elkargo eta kontseilu profesionalek EAEtik kanpo dauden lanbide bereko beste erakundeekin dituzten harremanak akordio bidez ezarriko dira.
atala. Administrazio-jardueraren izaera arautua
Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioak lege honek emandako eskumenak betetzerakoan izango duen jarduerak izaera arautua izango du, nolanahi ere.
atala. Nahitaezko txostenak
Kontseilu profesionalek, edo horiek izan ezean elkargoek, nahitaez eman behar dute arauzko egitasmo guztiei buruzko txostena, lege honetan garatutako gaiari buruzkoa izanez gero.
atala. Elkarren arteko harremana
Lege honen 21. artikuluan aurreikusitakoaren arabera izena emandako elkargoek, kontseiluek eta Autonomia Erkidegoa baino esparru zabalagoko beste batzuen delegazioek, batetik, eta Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoak, bestetik, beharrezkoak diren harremanak edukiko dituzte alde bien premiak, izatearen funtsa diren interesetatik eta xedeetatik eratorritakoak, betetzeko.
atala. Administrazioko organo eskudunak
Lege honen bidez Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioko organo bati ematen ez zaizkion eskumenak Eusko Jaurlaritzako Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak gauzatuko ditu, elkargoen lanbideko ezaugarri orokorrei dagokienez eta erakunde eta korporazio-mailako ezaugarriei dagokienez.
Lanbidearen edukiei buruzko gaietan, dagokion lanbidearekin lotuta dauden eskumenak dituen sailarekin izango dituzte harremanak.
Nolanahi ere, Gobernuaren eskumeneko egintzak eta xedapenak Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak eta, aurreko azpiatalarekin bat, sail eskudunak elkarren artean proposatuko dituzte.
LEHENA. Lanbide kolejiatuak
Lege hau indarrean jartzean elkargoan antolatuta dauden lanbideak izango dira, aurrerantzean ere, tituludun lanbide kolejiatuak.
Lege honetako 26. atalaren 1. azpiatalean xedatutakoa ez zaie aplikatuko legea indarrean jartzen denean lanbide bat baino gehiago hartzen dituzten elkargo profesionalei, baina elkargo horiek ezin izango dute une horretan duten lanbide-eremua zabaldu.
Euskal Autonomia Erkidegoa baino esparru zabalagoa duten elkargoetako profesionalek EAEren eremuan edo txikiagoan elkargoa eratzeko eta estatutu arautzaileak onartzeko aukera izango dute, betiere, lege honek ezartzen duena errespetatuz eta 26.2 atalean xedatutakoa kaltetu gabe.
Nolanahi ere, lege honetako I. idazpuruko II. eta III. atalburuetan eta dagokion tituludun lanbidean eragina duten gainerako xedapenetan aurreikusitakoa aplikatu ahal izango zaie profesional horiei.
Euskal Autonomia Erkidegoa baino esparru zabalagoa duten elkargo profesionaletako organo edo delegazioek, beren lurraldearen barruan izaera iraunkorrez izendatu edo eratutakoek, administrazioarekiko harremanetan ordezkaritza izango dute Tituludun Lanbideen Errejistroan inskribatzen direnean lege honetako 21.1 atalean aurreikusitakoaren arabera.
atalean adierazten diren zigorren zenbatekoa egokitu ahal izango du Gobernuak. Hala ere, ezin izango zaie egokitzapenik egin lege honetan ezarritako zenbatekoei, indarrean jarri eta ondorengo hiru urteetan, gutxienez.
Lege honek ez du eraginik izango une honetan profesionalez osatuta dauden gizarte-aurreikuspeneko entitateengan.
Mutualitate jakin batean egotea derrigorrezkoa izan daiteke edo ez, elkargo bakoitzeko estatutuetan ezartzen denaren arabera eta indarrean dagoen legeriarekin bat.
Lege hau lurralde-esparrua Euskal Autonomia Erkidegoan soilik duen edo duten notarioen elkargoari edo elkargoei aplikatuko zaie bitarteko publikoak antolatzeari eta notarioen jarduera publikoari dagokion legeria espezifikoak ezarritako espezialitatea ez den orotan, hau da, berez notarioen funtzio publikoari datxezkion jarduera profesionalak izan gabe, beste profesional batzuk lehiakide direla funtzio horren osagarri gisa burutzen diren jarduera profesionalei buruzkoan.
Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Administraritzaren Ariel eta Herri-prezioei buruzko maiatzaren 31ko 3/1990 Legearen 47. atala aldatu egin da eta 50. atalari 3. azpiatala erantsi zaio. Hona aldaketak:
«47. atala. Zergagaia. Honako hauek izango ditu zergagai tasa honek: liburuen gaikuntza eta, indarrean dauden xedapenen arabera, Elkarte-Errejistroan, Fundazio-Errejistroan eta Tituludun Lanbideen Errejistroko bigarren sekzioan gaitu edo inskribatu behar diren egintzak, gertaerak eta agiriak inskribatzea, kontsultatzea, ziurtatzea eta konpultsatzea.
atala. Kuota. Tarifa hauen arabera eskatuko da tasa:...
Tituludun Lanbideen Errejistroa.
Eraketaren, aldaketaren edo iraungipenaren inskripzio bakoitzeko: 5.000 pta.
Bestelako inskripzio bakoitzeko: 2.500 pta.
Ziurtapen edo konpultsa bakoitzeko: 1.000 pta.».
Tituludun lanbideen jarduerari buruzko Europako Elkarteko araudia bete dadila bermatuko du Gobernuak.
Elkargo profesionalen errejimenaren oinarriak arautzen dituzten aginduak bere osoan edo zati batean jasotzen dituzten lege honetako atalak legegintza-sistematikari jarraitzeagatik sartu dira testu honetan. Horren ondorioz, atal horiek ere aldatutzat joko dira agindu haiek aipatu den oinarrizko araudian birmoldatzen diren unean.
ALDIBATERAKO XEDAPENAK
LEHENA. Elkargo eta kontseilu profesionaletako estatutuen egokitzapena
Elkargo eta kontseilu profesionalek lege honetara egokituko dituzte beren estatutuak, urtebeteko epean, legea indarrean jartzen denetik kontatzen hasita. Egokitzapena egiten ez den bitartean, lehendik dauden estatutuek jarraituko dute indarrean, lege honek xedatutakoari kontrajartzen ez zaizkionean, betiere. Lege honetan eta legea garatzeko arauzko xedapenetan aurreikusitakoek beteko dituzte sor daitezkeen hutsuneak.
Administrazio publikoaren zerbitzuko medikuntza eta erizaintzako profesionalentzat lege honetako 30.2 atalean xedatutakoa aplikatzea eraginkorra izan dadin, aurretik Gobernuak aitorpena egin beharko du dekretu bidez, sail eskudunen proposamenari jarraiki. Medikuntza eta erizaintzako profesional horien zereginetan egon beharko du herritarrak zuzeneko hartzaile dituen lanbide-egintzak burutzeak.
Gobernuak aipatutako dekretua eman aurretik azterlan bat egingo du. Azterlan horren xedea izango da 30.2 atalean aurreikusitako neurriaren eraginkortasunak interes publikoarentzat eta osasun-sistema nazionalaren funtzionamendu bateraturako izan dezakeen eragina aztertzea.
Aldibaterako lehenengo xedapenean aurreikusitako epea iraungi ondorengo sei hilabeteko epean elkargoek eta kontseiluek arau honetan ezarrita dauden errejistro-mailako aginduak beteko dituzte.
Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak aurreko aldibaterako xedapenetan aurreikusita dauden aginduak betetzeko sustapen-lana egingo du.
Lege hau indarrean jarri aurretik elkargoen eta kontseiluen egintzen aurka aurkeztutako errekurtsoak tramitazioan jarraituko dute, errekurtsoa aurkeztu zen unean indarrean zegoen araudiaren arabera tramitatuko direlarik.
Lege hau indarrean jartzean eskuordetzan emandako administrazio-zereginak dituzten elkargoek eta, hala egokituz gero, kontseiluek zeregin horiek beteko dituzte aurrerantzean ere, modu berean eta norainoko berberekin, aurkakorik xedatzen ez den bitartean behintzat.
Lege hau indarrean jartzean, aurreko arauen arabera hasitako prozedurek lege honen xedapenei jarraiki beteko dute beren tramitazioa. Aurretik egindako tramiteek beren balioa eta ondorioak izaten jarraituko dute, baldin eta lege honetan ezarritakoaren kontra ez badoaz.
BAKARRA. Garapena eta burutzea
Gobernuak ahalmena du lege hau garatzeko edota burutzeko beharrezkoak izan daitezkeen xedapen guztiak emateko.
Ahalmena du, halaber, lege honetako lehenengo eta hirugarren aldibaterako xedapenetan aurreikusitako epeak luzatzeko, beharrezkoa izanez gero.
Beraz, Lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet, norbanako zein agintari direla, Euskadiko herritar guztiei.
Vitoria-Gasteizen, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko azaroaren hogeita zazpian.
Lehendakaria,
Failure of server APACHE bridge:
Cannot open TEMP post file '/tmp/_wl_proxy/_post_7714_200_1547265662_756' for POST of 49617 bytes
Build date/time: Jun 16 2006 15:14:16
Change Number: 779586
Failure of server APACHE bridge:
Internal Server failure, APACHE plugin. Cannot continue.
Build date/time: Jun 16 2006 15:14:16
Change Number: 779586