Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

9/1997 LEGEA, ekainaren 27koa, Consejo Económico y Social Vasco / Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Legea
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 141
  • Hurrenkera-zk.: 3938
  • Xedapen-zk.: 9
  • Xedapen-data: 1997/06/27
  • Argitaratze-data: 1997/07/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

  1. ¿ Gai espezifikoka antolatze hori ziklo horretako ikasturte batean edo bietan egin ahal izango da. Ikastetxeak ikasturte bakarrerako proposatzeko erabakia hartzen badu, ikasturte hori nahitaez bigarren zikloko bigarrena izango da.

  2. ¿ Bigarren zikloko lehenengo ikasturtea gai espezifikoka antolatzeak Natur Zientzietako arlorako erabilgarri den aldian oso¿osoan edo zati batean izan dezake eragina. Beti ere, ikasturte hori amaitzean, D.B.H.ko Garapen Curricularrari buruzko ekainaren 21eko 213/1994 Dekretuan adierazitakotik abiatuta, ikastetxearen proiektu curricularrean zehaztutako helburuak ikasleek lortu dituztela bermatzea beharrezkoa da.

  3. ¿ Arloko irakaskuntzak berariazko bi gaitan antolatzen badira, ebaluazioa, agindu horren 2.2. eta 2.3. ataletan zehazten den bezala, batera egingo da bigarren zikloko lehenengo ikasturtean eta zikloko bigarren ikasturtean banatuta.

  4. ¿ Natur Zientzien arloa berariazko bi gaitan antolatzea erabakitzen badu ikastetxeak, I. eranskinean adierazitako irizpide curricularrak kontuan hartu beharko ditu.

  1. ¿ Ikasle guztiek ikasi beharko dute Matematika arloa; hala ere, agindu horren 3. atalak adierazten duen bezala,bigarren zikloko bigarren ikasturtean, alor horretako irakaskuntzak eduki desberdineko bi modutan antolatu ahal izango dituzte Bigarren Hezkuntzako ikastetxeek.

  2. ¿ Antolakuntza curricularra bi modutan egin ahal izate horrek bere funtsezko helburu bezala interesen desberdintasunari babesa eta laguntza eman nahi die eta gerorako bere interes eta nahientzako orientaziorako tresna izatea. Inola ere ez dute izan behar atzeraezinezko aukera bat edo geroko ikasketetara sartzeko baldintzak jartzen dituen zerbait.

  3. ¿ Bi modu horiek eskaintzea erabakitzen badu talde erakusleak, «Matematika A» eta «Matematika B» izena hartuko dute.

  4. ¿ Arloa bi modu horietan antolatzeak arlo horretarako dagoen aldian erabateko edo zati bateko eragina izan dezake. Nolanahi ere, ikasturtea bukatzean eta aukeratu duten modua dena dela ere, aurrean aipatutako 213/1994 Dekretuen adierazitakotik aurrera, Ikastetxearen Proiektu Curricularrean definitutako helburuak ikasle guztiek lortzea bermatu egin beharko da beti.

  5. ¿ Matematikako arloa bi moduetan antolatzea erabakitzen badu ikastetxeak, II. eranskinean adierazitako irizpide eta espezifikazio curricularrak kontuan eduki beharko ditu.

  1. ¿ 1996ko uztailaren 16ko Aginduaren 5.1. atalaren arabera, erlijioko irakaskuntzak aukeratzen ez dituzten ikasleentzat, irakaskuntza horietarako programatutako ordutegi berean, behar bezala antolatutako hezkuntza¿arreta eskainiko dute ikastetxeek.

    Aipatutako hezkuntza¿arreta hori Antolatutako Hezkuntza¿Jarduneko (A.H.J.) irakaskuntzetan gauzatuko da. .¿ri dagozkion irakaskuntzak gauzatuko dituzte ikastetxeek eta Etapako Proiektu Curricularrean behar bezala planifikatuak egon beharko dute.

  2. ¿ Ikasleen umotze pertsonal, sozial eta morala sendotzen lagundu behar du Antolatutako Hezkuntza¿Jardun horrek, horrela, erantzukizunez eta autonomoki jardun ahal izatea izan dezaten.

  3. ¿ Antolatutako Hezkuntza¿Jardun horien edukiak alor hauei buruzkoak izango dira: «Ikasleen garapen pertsonala eta soziala» eta «Erlijioekin lotutako kultura¿alderdiak».

    Irakaskuntza horien antolakuntza errazteko asmoz, III. eranskinean sartutako edukiak ziklotan sekuentziatuak ageri dira. Ikastetxeek erabakiko dute zikloko ikasturte bakoitzerako edukiak nola banatu; hala ere, ziklo bakoitzeko ikasturte bakoitzean «Erlijioekin loturiko alde kulturalak»¿i buruz jardungo du.

  4. ¿ Irakaskuntza horiek ez dira ebaluaziorako gaia izango eta ikasleen espediente akademikoan ez dira konstaraziko, baina familiei bidaltzen zaien informazioan ager daitezke ikastetxean gauzatutako beste edozein jardun bezala.

  5. ¿ Antolatutako Hezkuntza¿Jarduneko edukiak gauzatzea Filosofiako Didaktika¿Departamentuaren zeregina izango da eta departamentu horretako irakasleek emango dute batez ere.

    Hala ere, Antolatutako Hezkuntza¿Jarduna emango duten irakasleak irakasleen ekipoko kide izango dira eta ebaluazio¿bileretan parte hartuko dute, eta ikasleen jardunak ebaluatzeko orduan, beren balorapenak kontuan hartuko dira.

  6. ¿ Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo zikloa emango den ikastetxeetan Gizarte Zientzietako, Geografiako eta Historiako alorretakoak diren eta hori emateko ordutegia baduten Maisuek emango dute lehentasunez Antolatutako Hezkuntza¿Jarduna. Hala ere, jardun horietarako programazio didaktikoa, adskribatua dagoeneko Bigarren Hezkuntzako Institutuko Filosofiako Departamentu didaktikoaren zeregina izango da.

  7. ¿ Antolatutako Hezkuntza¿Jarduna erakusteko ardura izango duten irakasleen prestakuntzari lagundu egingo dio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak; halaber jardun hori gauzatzeko beharrezko diren material curricular eta didaktikoak prestatzen ere lagundu egingo du.

EHAA n argitara dadineko egunaren biharamunetik aurrera emango ditu ondorioak erabaki honek.

Vitoria-Gasteiz, 1997ko ekainaren 24a.

Pedagogi Berrikuntzarako zuzendaria,

EDURNE GUMUZIO AÑÍBARRO.

  1. ¿ Etapako lehenengo hiru ikasturteetan zehar Natur zientzien arloa derrigorrez estudiatu behar dutenez ikasle guztiek, ikastetxeko proiektu curricularrean helburuak, oinarrizko edukiak eta aldi horretarako ebaluazio¿irizpideak argi espezifikatu beharko dira eta kontuan edukiko da sistema materialen aniztasuna eta unitatea tratatzen dutenak direla eduki oinarrizkoenak eta horietan gertatzen diren aldakuntzak ikuspegi esperientzial eta deskribatzaile batetik begiratuta. Zientziaren prozedurei dagokienez, oinarrizkoago jotzen dira ikertu nahi den problema identifikatzea eta azterketa eta manipulazioak egitea, gertatzen denaren hipotesiak eta azalpenak ematea baino. Era berean, jarrerei dagokienez, jarrera pertsonalei buruzko lana funtsezkoagoa da gizarte¿jarrerekiko edo unibertsalekiko kritika baino.

  2. ¿ Hirugarren ikasturtean jakintzagaien arteko loturak nabarmendu beharko dira eta horiek gutxienez edukien sekuentziazio batean konkretatuko dira eta ikasketa¿jardunen diseinu batean eta bateratutako ebaluazio batean, halaber, horiek erakusten dituzten irakasleek erabilitako antzeko metodologia batean.

  3. ¿ Laugarren ikasturtean, aurreko ikasturteetan landutako edukietan sendotu eta sakondu egin beharko da eta oinarri bezala hartuko dira sistema materialei eta horien aldaketei buruz ikasleek dituzten informazioak eta ikasketak eta hartutako prozedurak eta garatutako jarrerak.

    Berariaz, azken ikasturte horretan, ondorengo hauekin loturiko alderdi guztiak sendotu beharko dira:

    *Aldaketak (elkarreraginak) sortzen dituzten arrazoiak bilatzea, horiek azaltzen dituzten teoriak eta zein orekatara eramaten duten elkarreragite horiek.

    • Egiturak, ezaugarriak, gertakizunak eta fenomeno naturalak esplikatzeko teoria zientifikoak erabiltzea eta prozesuak interpretatzea.

    • Eguneroko gertakizunak interpretatzekoan lege eta printzipio zientifikoei buruz lortutako ezagutzak erabiltzea eta naturaren probetxamendu hobea ekarriko duten aplikazio praktiko eta tekniko errazak.

    • Zientzi mailako ezagutza eraikuntza kolektiboaren prozesu bat bezala baloratzea, etengabeko berrikusketan eta eboluzioan dagoena, zientzi esplikazio berriekiko jarrera irekiak hartuaz eta gaurko ezagutza zientifikoak lehenagoko aurkikuntza eta teorien emaitzak direla onartuz.

    • Egoera arazotsuak tratatzeko eta ebazteko, hizkuntza zientifikoaren eta zientziaren prozeduren erabilera egitea, zehaztasun eta prezisio maila gero eta hobe batez, horrela, ez bakarrik gai izateko informazioa identifikatzeko eta aukeratzeko baizik eta, estrategia desberdinen bidez, norberaren hipotesiak egiteko, autonomia batekin emaitzak kontrastatzeko, esperimentatzeko eta interpretatzeko jardunak diseinatzeko ere.

      Aurreko irizpide orokor horietatik aparte, gai bakoitza osatzen duten irakasgai bakoitzean berariazko eran tratatu beharko dira ondorengo eduki hauek:

      1. Geologian:

        • Lurraren barne¿egitura landuko da eta lurrazalari bereziki begiratuko zaio.

        • Litologi zikloa ikasiko da.

        • Sarrera bat emango zaio plaken tektonikari.

        • Harrien jatorrizko antolakuntzan gertatu diren aldaketei azalpen bat emango zaie (tolesturak eta failak) eta mendiak formatzeari, sumendi eta lurrikaren aktibitateari; halaber, hori ikasteari garrantzia emango zaio giza eta naturaren hondamendiei aurrea hartzeko.

      2. Biologian:

        • Elikapen, harreman eta ugalketa funtzioak teoria zelularrak ematen duen ikuspegi bateratzailea kontuan hartuz azalduko dira.

        • Denboran zehar espezieak izan duten eboluzioa esplikatzen duten teoriek erabiliz, izaki bizien aldaketak ezagutzean sakondu egin beharko da.

        • Elikapenen erlazioak estudiatuko dira: elika¿kate eta sareak.

        • Elkarreraginei dagokienez, ekosistemetan gertatzen diren materiaren zikloak eta energi fluxuak kontuan hartu beharko dira.

        • Komunitateen aldaketa historikoak, hau da suzesioak, estudiatu egingo dira.

      3. Fisika:

        • Mugimenduari buruzko ezagutza kualifikatuetatik abiatuta, higidura zuzen uniformean, higidura zirkular uniformean eta higidura zuzen uniformeki azeleratuan sakondu beharko da, halaber Newton¿en eta Grabitazio Unibertsalaren legeetan.

        • Oreka mekanikoa sortzen duten kausak analizatu beharko dituzte eta makina sinpleak interpretatu; fluidoen estatika estudiatuko dute, horren oinarriak zerikusi handia baitu nabigazioarekin eta makina hidraulikoekin.

        • Aldaketetan agertzen den energia tratatuko da, horren transferentzia, kontserbazioa eta desegitea.

      4. Kimika:

        • Berariazko lana, kasu honetan, erreakzio kimikoekin erlazionatu beharko da, loturen hausturaren eta formazioaren terminoetan; erreakzioaren abiadan eragiten duten faktoreak aztertuko dira; interes¿erreakzioak (azido¿basea, errekuntzak,...); eta kalkulu kuantitatiboetan hasiko dira erreakzio oso sinpleekin.

        • Kimika Organikora hurbilketa bat egin beharko da, estudioa karbonotik abiatuta, konposatuak eratzeko bere erreaktibitate handia eta konposatu horietako batzuen formulazio eta nomenklaturaren ikasketa hasi.

Matematikako arloa bi modutan antolatzeak itzulezinezko aukerarik ez dakarrela eta ondorengo ikastaroetara joateko baldintzarik ere ez duela jartzen bermatzeko, ondorengo oinarrizko irizpide hauek kontuan hartzea beharrezko izango da:

Etaparen eta alorraren helburu orokorrak gauzatzen lagundu beharko dute bi modu horiek, ikasleek beren matematika¿ahalmena eta matematika erako beren harremanak gara ditzaten ahaleginduz eta arrazoitzen, egoerak aztertzen, hipotesiak egiten... ikas dezaten.

Ikasle guztiek, aukeratzen duten modalitatea dena dela ere, etaparen curriculumean aurretik ikusi ziren helburu guztiak hartu beharko dituzte, eskaintzak sortzen dituen interesen eta espektatiben anitztasunari erantzuteko beharrezkotzat jotzen diren egokitzapenak eginez.

Bi barietateen arteko konexio eta nexoak jartzea beharrezkoa izango da eta horiekin loturik dauden matematika¿jardunaren era desberdinen artean ere.

A eta B matematiken arteko desberdintasun funtsezkoak ondorengo alderdi hauetan zehaztuko dira:

  1. ¿ Kontzeptu eta prozedurazko eduki batzuk hartzen duten pisu eta enfoke desberdina, beren balio propedeutiko eta orientatzailearen arabera:

    Ondorengo hauekin loturik dagoen ahalmena garatzea lagundu beharko da A barietatearen bidez:

    • matematika¿objektuen erabilera, objektu horiek erraztasunez erabiltzeko oinarrizko trebetasun batzuk garatzera heldu arte;

    • eraikitze izaerako alderdi batzuetan interpretaritzakoetan baino gehiago insistitzea;

    • kontzeptu, hitz eta zenbatekoak erabiltzekoan zehaztasun handiagoa;

    • eduki jakin batzuk (adierazpen sinbolikoak erabiltzea, erlazio trigonometrikoak...) tratatzean sakontasun handiagoa

      Ondorengo hauek erabiltzeko tresna bezala matematika erabiltzea lagunduko da B barietatearen bidez:

    • ohiko komunikazioaren hobekuntza eta matematika¿hizkuntza erabiltzen duten mezuen ulerkera;

    • informazio matematikoa lortzea eta transmititzea;

    • tresna eta adierazpen matematikoak erabiltzen diren ingurumariarekin loturik dauden arazoen ebazpena;

    • erreferente eta tresna matematikoak erabiltzen dituzteneko erabakiak hartzea;

    • lehenagoko unetan landutako ikasketa esanguratsuak sendotzea.

  2. ¿ Formalizazio matematikoaren gradua

    Errepresentazio matematikoaren aspektu formalei pisu handiagoa emango zaie A barietatean eta, B barietatean aldiz, irakasleei proposatuko zaizkien problemen ulerkera eta konprentsiorako behar¿beharrezko diren errepresentazio sinboliko eta formalismoak erabiltzera muga daiteke.

  3. ¿ Aktibitate matematikoaren erak

    A barietatean hizkuntza sinbolikoak eta errepresentazio formalak erabiltzearekin loturik dauden ahalmenak lortzeari garrantzia handiagoa eman beharko zaio; B barietatean, matematika¿aktibitatearen era algebra¿hizkuntzaren zama txikiagoa eskatzen duten estrategia eta trebetasunak lortzera zuzendu behar da, lantzen ari den esanguraren hurbilago den tresna bezala, aritmetikoan gehiago apoiatuz.

Antolatutako Hezkuntza¿Jarduerak

Lehenengo zikloa

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako perfilak, beren nortasun propioaren aurkikuntzaz eta sendotzeaz nabarmentzen ari diren ikasleak pasatzen ari diren eboluzio¿uneari, era bateratuan erantzuten dio. Horrengatik lehenengo zikloan garapen pertsonaleko eta sozialeko alderdiei ekitea oso egokia gerta daiteke.

Garapen¿aldi horretan zehar nork bere burua ezagutu eta onartzeak eta inguruko pertsonekin eta munduarekin pixkana¿pixkana helduagoa eta kritikoagoa izango den harremana irekitzeak hezkuntza¿koordenadak nabarmendu egiten dituzte eta norberaren irudi positiboan, autoestiman, autoefikazian eta autokonfiantzan eta norbere esperientziaz elikatzen den ikaskuntzan eragina dute.

Antolatutako hezkuntza¿jarduerak, ahalegin pertsonalaren bidez, ahalmenak garatzen lagundu beharko du ikasleengan. Ahalmen horien artean seinalatu beharra dago pertsona bezala garapen integrala erraztuko duten jokabide zibilizatuak, balio, ohitura eta bizitze¿erak aukeratzea; hau da: besteak beste, kooperazioa, ekitatea, erantzukizuna, morala, solidaritatea, bereizkeriarik eza eta eramankortasuna.

Horretarako, gaitasun horiek garatuko dituzten eduki jakin batzuk ezagutzera hurbildu beharko dute ikasleek (kontzeptuak, prozedurak eta jarrerak). Eduki horiek ondorengo alderdi hauei buruzkoak izango dira ziklo honetan:

  • Ikasleak daudeneko eboluzio¿aldia: pubertatea, nerabetasuna, aldiak eta ezaugarriak.

  • Pertsonen eboluzio¿garapenarekiko ikuspegi orokorra. Eboluzio¿une bakoitzeko ezaugarri bereziak ulertzea (haurtzaroa, nerabezaroa, heldutasuna, zahartzaroa...).

  • Bizitzeko ohiturak eta erak: erabakiak hartzea eta bizitzako proiektu pertsonala eraikitzea.

  • Eraginkortasuna eta atsegina garapen pertsonalean: motibazioa, ahaleginerako gaitasuna eta borondate¿indarra. Erantzukizun pertsonala. Elkarlana eta taldeko lana. Taldeen arauak eta jarduera.

  • Elkarbizitza eta giza¿harremanak: familia, kideak eta lagunak, elkartegintza, etab.

Kulturak, taxutze objektiboa den aldetik eta gizakiaren sorkuntzaren ekarmena den aldetik, gizonaren edo andrearen errealitatearekiko topaketaren markoa edo bidea eskaintzen du. Gizadiak denboran zehar izaten dituen galdera handiak eta dituen tradizio desberdinak ezagutzeko eta baloratzeko aukerak eskaini ditzake topaketa horretara hurbiltzeak.

Giza izpiritua kultura¿adierazpenen esparruan irudikatzea gizakia bera ezagutzera hurbiltzeko era zorrotza da. Egintza erlijiosoa, kulturaren adierazpena bezala eta nolabait horren sustraietako bat bezala, historian zehar tradizio desberdinen eta herri desberdinen bidez agertzen zaigu eta ezaugarri bereziak eta aldi berean ezaugarri berdinak nabaritzen dira. Bizitza bera eta errealitatea ulertzeko era desberdinak sortu dituzte tradizio erlijioso horiek eta egun oraindik indarrean diraute gaurko zibilizazioen ondare historikoan.

Antolatutako Hezkuntza¿Jardueraren (A.H.J.) helburuetako bat, etapako lehenengo zikloan, ikasleak fenomeno erlijiosoarekin loturik dauden alderdi kultural batzuk ezagutzera hurbiltzea da eta bere konkrezioa erlijio eta herri desberdinetan.

Ekintza horiek, ikasleen edadeari, beren motibazio eta interesei egokituko zaizkiela, ikasle horiek gure inguruko erlijiotasunaren adierazpenekin loturik dauden gure kulturako gertakizun, pertsonaia eta sinboloetara hurbiltzen ahaleginduko dira. Hortik abiatuta, historian eragina izan duten eta pentsatze¿modu bat adierazten duten eta esperientziari sentidua ematen dioten beste kultura eta erlijioetara hurbilduko dituzte ikasle horiek.

Solidaritaterako, kooperaziorako, erantzukizunerako, bereizkeriarik gabeko jarrerarako, eta norberaren eta besteen ondasunak estimatzeko ahalmenak garatzeko, Antolatutako Hezkuntza¿Jarduera ondorengo alderdi hauekin loturik dauden kontzeptu, prozedura eta jarrerei buruz izango da:

  • Erlijioen adierazpen kulturalak ingurumari hurbilean: ohiturak, folklorea, pintura, musika, eskultura, arkitektura, etab. Ondasun kulturalak eta pertsonen sinesmen eta aukerekiko errespetua.

  • Erlijioak eta mundu mitikoa kultura grekoerromatarretan.

  • Erlijio orientalak: hinduismoa, budismoa, sintoismoa. Kultura¿ekarpenak.

  • Monoteismoa: judaismoa, islamismoa eta kristautasuna. Kultura¿ekarpenak.

    Bigarren zikloa

Aurreko zikloan ere landu ziren ikasleen garapen pertsonal eta sozialean eragina duten ahalmenak garatzen jarraituko da bigarren ziklo honetan eta arrazonamendu abstrakturako ohitura eta formak sortzearekin eta lortzearekin lotuagoak diren alderdietan areagotuko da.

Arrazoitze¿ahalmen horien agertze eta sendotze progresiboak errealitatearen kontsiderazio kritiko eta sakonagoa ahalbidetzen du, informazio iturrien eta bideen aurrean norberaren jarreren ausnartze eta berrikuskatzeko posibilitatea irekitzen du eta argumentazioen zorroztasun logikoa eginkor bihurtzen du eta masen komunikabideen mundu konplexuan mezuen sinesgarritasun ere.

Horretarako, pentsamendu logikoa, arrazionala, kritikoa eta sortzailea garatzen duten eduki batzuk ezagutzera hurbildu behar dute ikasleek (kontzeptuak, prozedurak eta jarrerak). Eduki horiek, ziklo honetan, ondorengo alderdi hauei buruz izango dira:

  • Jakintza, ezagutza eta informazioa: informazioaren iturriak eta tratamendua, informazio hori prestatzea eta hartzea eta ezagutzak asimilatzea. Aberaste pertsonala eta jakitea.

  • Esperientzia, arrazoia eta sinesmena giza¿ezagutzaren erak bezala. Norberaren pentsamendua adieraztean zintzotasuna.

  • Ezagutza zientifikoa eta bere metodoak.

  • Azalpen logikoa eta arrazonamendu deduktiboa; argumentazioa. Egia, egiantza, ziurtasuna eta ebidentzia.

  • Komunikabide prozesuak eta masa¿komunikazioak. Informazioa eta manipulazioa: mezuak eta publizitatearen baliabideak.

  • Informazio eta publizitate manipulazioaren presioari aurka egiteko estrategiak.

Etapako bigarren zikloan fenomeno erlijiosoarekin erlazionatutako alderdi kulturalak ezagutzearekin jarraituko da eta sakonduko.

Alderdi horiek kontuan hartuz, analisi eta erreflexioa lagundu nahi dira eta ikasleengan ahalmenen hedapen heldurako jarreren eta giza¿balioen garapena. Beste pertsonekin harremanak izatea, taldeko ekintzetan jarrera solidario, argi eta toleranteekin parte hartzea, mota guztietako bazterkeria¿jarrerak arbuiatuz; hori utziezinezko hezkuntza¿helburua da.

Horri nabarmenki lagun dakioke norberaren eta besteen ondasun artistiko eta kulturalak ezagutuz, baloratuz eta errespetatuz eta gure tradizioko eta ondare kulturaleko sinesmenetaz, jarreretaz eta oinarrizko baloretaz jabetuz gero eta beste herrietako eta aldietakoaz; horrek esan nahi du horiei buruzko balorazio kritikoa eta pertsonen duintasuna aitortzeko ekarpenak apreziatzea.

Esaterako, ikuspegi erlijiosoak eta zientziaren ikuspegiak, gizakiaren errealitateari buruz elkarrizketara konbidatzen dute eta beren ikuspuntu bereziak kontuan hartzera. Arte desberdinak, beren aldetik, gizadiaren ispilua dira, bere jarrerena eta berak munduan duen lekuarena, bai ikusten dena eta ikusten ez dena ere bai, eta ikerketarako eremu emankor bat dira. Horietan giza izaerari buruzko balore, mezuak eta hausnarketak adierazten dira.

Ikasleek pentsamendu logiko eta arrazoizko bat garatu dute ziklo honetan, gertakizun erlijiosoaren analisi bat egitera erraz heldu ahal izatea ematen diena eta sinesmenen eta horien kultura¿adierazpenen arteko harremanei buruz ikuspegi orokor bat edukitzea eta horiek herrien bizitzako eremu batzuetan duten eragina.

Ezagutza horiek beste kulturak apreziatzeko eta aintzat hartzeko ahalmenak emango dizkiete eta modu desberdinean pentsatu eta sinesten duten pertsonak errespetatzea eta ulertzea; halaber, beste balioak ezagutzea balio pertsonalei buruz duten eskalari forma bat emanez.

Horretarako, kontzeptu, prozedura eta jarrera sail bat proposatzen da, ondorengo kultura¿alor hauen inguruan ibiliko dena:

  • Gertakizun erlijiosoa eta esperientzia erlijiosoa. Giza¿erlijiositatea, gizakiaren galderentzako erantzun bezala. Sakratua eta profanoa.

  • Esperientzia erlijiosoaren adierazpen kulturala.

  • Errealitatearen ikuspegi zientifikoa eta ikuspegi erlijiosoa. Bereiztasunak eta elkarrizketarako alorrak.

  • Erlijio handiak. Ezaugarri historiko, geografiko eta kulturalak. Beraiek beren baitan ikusten dituzten elementu bateragarri eta bereizgarriak.

  • Erlijio handien ekarpenak gizakia ezagutzeko eta baloratzeko.

    Eusko Legebiltzarrak ondoko legea onartu duela jakinaraztzen zaie Euskadiko herritar guztiei:

Gizarte eta lan-arloko erakundeek sare zabala dute Autonomia Erkidegoko lurraldean.

Sare horretan hiru erakunde aholku-emaile nabarmentzen dira:

  • Consejo de Relaciones Laborales / Lan Harremanen Kontseilua, irailaren 30eko 9/1981 Legeaz sortua.

  • Consejo Económico y Social Vasco / Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordea, azaroaren 15eko 4/1984 Legeaz sortua eta ekainaren 30eko 15/1994 Legeaz aldatua.

  • Osalan, Instituto Vasco de Seguridad y Salud Laborales-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko Kontseilu Nagusia, autonomiadun erakunde hori sortzeko abenduaren 21eko 7/1993 Legean arautua.

    Gure ingurunean jendeak herri-eginkizunetan partehartzea zerbait on, bateratzaile eta aberasgarritzat jotzen denez, zerrendatu diren erakundeak ez dira, noski, Autonomia Erkidegoko administrazio-lanetan aritzen diren bakarrak, ezta lan-arloan ere. Baina hiru erakunde horiek dira hurrengo hiru ezaugarriak biltzen dituztenak:

  • Benetako lege batez sortu izan dira. Beste batzuk ez bezala, esaterako Lanbide Heziketako Euskal Kontseilua.

  • Irauteko izaera eta borondatea dute. Eta Aurrekontu Legean agertzen den enplegu eta prestakuntza-planei jarraitzeko batzordeak, adibidez, ez du ezaugarri hori betetzen, hau da, batzorde horrek legeak duen indarraldi bera izango du.

  • Gaiak lan-arlokoak dira (ez guztiz Consejo Económico y Social Vasco / Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen kasuan). Horixe da, bada, alderik handiena Euskal Autonomia Erkidegoko gainerako topagune-erakundeekiko. Badaude erakunde asko lan-arlokoak ez direnak eta, hala ere, badute eragile ekonomiko-sozialen partaidetza (Gizarte Ongizaterako Euskal Kontseilua, Drogamenpekotasunen Aholku Batzordea...); badaude, haatik, beste batzuk garrantzizko eragin ekonomiko-soziala dutenak, baina lan-arlokoak «stricto sensu» ez direnak (Funtzio Publikoaren Euskal Kontseilua); beste batzuetan, azkenik, lan-arloa eztabaidatzeko moduko gaia da, beste hainbat bezalakoa (Euskadiko Eskola Kontseilua, besteak beste).

    Hasieran aipaturiko hiru erakundeak gogoan edukiz, haietako bakoitzaren araudia aztertu eta gero ikusten da zenbait gai modu desberdinean tratatu izan dela. Hori dela-eta, beharrezkotzat jotzen da kontraesan hori gainditzea eta oinarrizko hatsapenen araberako araubide bakarra ezartzea erakunde guztiei. Era berean, ordezkari sindikalak izendatzeko aldaketa teknikoren bat egin beharra dago, maiatzaren 19ko 11/1994 Legeak hauteskunde sindikalen sistema aldatzearen ondorioz.

    Aurreko pasartean aipaturiko oinarrizko hatsapenak erreformaren muina dira. Hauexek dira:

    1. ¿ Erkidegoan ordezkaritzarik handiena eta gutxieneko ordezkaritza bat duten sindikatu guztiek egon beharko dute lan eta gizarte-arloko partehartze-erakunde guztietan.

      Osterantzean, erakundeak berak daukan izaeraren kaltetan izango litzateke.

    2. ¿ Lehen aipaturiko erakundeen baitan, araudi bidez edo barne-araudi bidez, sortzen diren organo guztietan (batzorde, kontseilu, organo betearazleetan...) lekua izango dute, era berean, Autonomia Erkidegoan ordezkaritzarik handiena eta gutxieneko ordezkaritza duten sindikatuek.

      Hatsapen hori aurrekoaren osagarri izango da, eta horren ondorioz ordezkaritza maila guztietara iritsiko da. Hori horrela, ahalmenak maila beheragoko organoei eskuordetzen zaizkienean, sindikatuen ordezkaritza ez da ahulduko erabakiak hartzerakoan.

    3. ¿ Lortutako akordiarekin bat ez datozen antolakundeek, oro har, boto partikularra adierazteko aukera izan behar dute, eta adierazpen hori akordioan bertan jasoko da.

    4. ¿ Lehen aipatzen genuen hauteskunde sindikalen sistema aldatzearen ondorioz, hautaketa jarraiko prozedura ezarri da, baina, horrekin batera, beste behar bat ere ikusten da, hots, organoak sortu edo berritzen diren garaiko ordezkaritza islatu beharra organo horien osaeran eta ordezkaritza-maila hori osaeraren edo berrikuntzaren iraunaldi osoan mantendu beharra.

    5. ¿ Azkenik, badago erreformaren alderdi bat nabarmendu behar dena, hatsapen orokor edo erabatekoa ez bada ere. Organo sozio-laboraletako gizarte-alderdiko boto ponderatuaren arazoa da; gai hori eta taldekako botoarena elkar loturik doaz.

      Sindikatuen botoa ezartzea, haietako bakoitzak dituen ordezkarien arabera, zenbait partehartze-erakunde eta organotan, Euskadiko egoera sozio-laboralaren ezaugarria dela esan daiteke. Sindikatuen boto ponderatua oso onuragarria da; izan ere, sindikatu bakoitzaren ordezkaritza askoz zehatzago hartuko da kontuan akordioetara heltzeko orduan.

      Gainera, ezaugarri horri eutsi diote bai Eusko Legebiltzarrak (Consejo Económico y Social Vasco / Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordea Aldatzeko ekainaren 30eko 15/1994 Legea, lege horretan lehenengo aldiz ezarri baitzen) bai sindikatuek, horrela erabaki baitzuten etengabeko prestakuntzaren kudeaketa-erakunderako.

      Ez da egia gutxiagokoa, hala ere, sindikatuen ordezkaritza duten erakunde eta organo guztietara hatsapen hori hedatuko balitz, alde batetik zentzugabeko egoeretara eramango lukeela (adibidez Euskadiko Eskola Kontseiluaren kasua; hor sindikatuen ordezkaritza beste hainbat bezalakoxea da, izan ere, hor daude gurasoak, ikasleak, irakasleak, administrazioa, arlo horretako enpresarioak...) eta, bestetik, sindikatuen mugikortasun-eza edo zurruntasuna ekarriko lukeela, eta azken hau ez da oso zentzuzkoa sindikatuek parte hartzen duten organo guztien kasurako.

      Orain arte adierazitakoa laburbilduz, hauxe esan genezake: organoaren izaera eta funtzio bereziak direla-eta sindikatu-taldearen jarrera talde gisa adierazi behar den organoetan eta atera den sindikatu-ordezkaritza islatzen ez den organoetan ezar daiteke boto ponderatua.

      Hatsapen horien arabera aldatu behar dira aipaturiko hiru arauak; dena dela, legegintzako tekniken arrazoiengatik, erreformak dakartzan egoerei bidea emateko, hiru lege-egitasmo egin behar dira.

      Lege honen ondorioz Consejo Económico y Social Vasco / Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordea aldatu behar da ezinbestez. Testu osoa erabat berria egitea erabaki da, zeren 1994. urtean egindako erreformaren gainean beste bat egiteak testua ulergaitz utziko zukeen eta legearen inguruan lan egiten dutenek arazoak izango zituzketen araua ulertzeko ere.

      Ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko politika sozio-ekonomikoan Batzordeak eragile ekonomiko eta sozialen topagune gisa eta parte hartzeko bide gisa daukan garrantziaz jabeturik, eta bere eraginkortasuna hobetu nahian, zenbait aldaketa sartu da lege honen bidez, lehen aipaturiko 2 eta 4. puntuetan jasotako hatsapenak, hain zuzen ere, gainerakoak ordurako jasota baitzeuden.

      Batzordearen osaeran ere aldaketa xume bat egin da, arrantzale-kofradien ordezkariaren ordez arrantza-elkarteen ordezkaria jarri baita; hori horrela, sektorearen ordezkaritza handiagoa izango da. Halaber, beste aldaketa tekniko batzuk ere egin dira, baina ekainaren 30eko 15/1994 Legeaz aldatu zen azaroaren 15eko 4/1984 Legearen izpiritua ez da horiengatik aldatu.

  1. atala.¿ Sortzea, izena eta egoitza.

  1. ¿ Consejo Económico y Social Vasco / Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak (aurrerantzean Batzordea) lege honetan ezartzen diren eginkizunak, osaera eta egitura ditu.

  2. ¿ Batzordeak Bilbon izango du bere egoitza. Bere organoen bilerak egoitza horretan egingo dira, osoko bilkurak Autonomia Erkidegoko beste nonbait egitea deliberatzen ez badu.

  1. atala.¿ Izaera.

  1. ¿ Batzordea Jaurlaritzaren eta Legebiltzarraren erakunde aholku-emailea da, eta bere helburua Euskadiko politika ekonomikoan interes ekonomiko zein sozialen benetako partehartzea lortzea da.

  2. ¿ Batzordeak bere nortasun juridiko publikoa izango du, Autonomia Erkidegoaren Administrazioarena ez bezalakoa, eta gaitasun osoa izango du bere eginkizunak betetzeko lege honetan ezarritako moduan.

  3. ¿ Batzordea ez dago Jaurlaritzaren menpe, ezta Legebiltzarraren menpe ere, bere eginkizunak betetzeko.

  1. atala.¿ Eginkizunak.

  1. ¿ Batzordearen izaera kontuan izanik, honako eginkizunak betetzea dagokio:

    1. Politika ekonomiko-sozialarekin zerikusia duten lege-egitasmoei buruzko txostena derrigorrez ematea. Ez dute aurretiazko irizpenik izango Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren lege-egitasmoek, ezta lege hori aldatzeko edo osatzeko arauek ere, Jaurlaritzak eman dezakeen txostenaren kaltetan joan gabe.

    2. Politika ekonomiko-sozialarekin zerikusia duten eta, Jaurlaritzaren ustez, garrantzi handikoak diren dekretu-egitasmoei buruzko irizpena derrigorrez ematea. Ez dute irizpen horren beharrik izango aurreko ekitaldietan onarturikoen jarraipena direnek, ezta funtsezko berrikuntzarik edo aldaketarik ez dakartenek. Hala eta guztiz ere, Jaurlaritzak bere esku izango du azken horiei buruzko irizpenak ere eskatzea.

    3. Aurreko puntuetan aipaturiko gaiei buruzko proposamenak egitea Jaurlaritzari.

    4. Aurreko a) eta b) letretan aipaturiko gaiei buruzko irizpenak, erabakiak edo txostenak egitea, bere kabuz edo Jaurlaritzaren eskariz. Legebiltzarrak ere galderak egin ahal izango ditu.

    5. Jaurlaritzak prestatzen duen Autonomia Erkidegoko arlo publikoko iharduera ekonomikoari buruzko plangintzan parte hartzea.

    6. Urtero txosten bat prestatu eta Eusko Jaurlaritzari eta Legebiltzarrari bidaltzea. Memoria horretan Euskal Autonomia Erkidegoaren egoera sozial eta ekonomikoari buruzko gogoetak azalduko ditu Batzordeak.

  2. ¿ Aurreko pasartearen a) eta b) letretan aipatzen den derrigorrezko txostena Jaurlaritzak eskatu duenetik hogeita hamar egun, lehenengo kasuan, edo hamabost egun, bigarrenean, igaro badira, eta txostena eman ez bada, ekintzekin aurrera jarraitu ahal izango da, uko egin gabe Batzordeak geroago txostena Jaurlaritzari bidaltzeko izan dezakeen aukerari, hala nahi baldin badu.

  3. ¿ Jaurlaritzak seihilabetero bidaliko dio txosten bat Batzordeari, Autonomia Erkidegoko egoera ekonomikoaz eta Jaurlaritzaren politika ekonomikoaz.

  4. ¿ 1. pasartearen a) letran aipaturiko lege-egitasmoak Jaurlaritzak Legebiltzarrari bidaltzen dizkionean, Batzordearen txostena ere gehituko du, hala balegokio.

  1. atala.¿ Osaera.

  1. ¿ Batzordea hogeita hamabi kidez osatuko da, honela:

    1. Ordezkari gehien dituzten sindikatu eta sindikatu-konfederazioen izenean eta ordezkaridun sindikatu eta sindikatu-konfederazioen izenean zortzi kide.

    2. Enpresa-konfederazioen ordezkaritzan zortzi kide.

    3. Autonomia Erkidegoko sektore, erakunde, entitate edo elkarte hauetako bakoitzaren ordezkaritzan zortzi kide: merkataritza, industria eta nabigazioko ganbarak, aurrezki-kutxak eta finantza-erakundeak, kooperatibak, akziokako lan-baltzuak, arrantzako elkargoak, nekazaritzako elkargoak, kontsumitzaileen elkargoak eta Euskal Herriko Unibertsitatea.

    4. Zortzi aditu.

  2. ¿ Batzordeak buru bat izango du. Aurreko pasartean aipatutako kideren bat izango ez balitz, Batzordearen kide-kopurua 33ra gehituko da.

  1. atala.¿ Kideen proposamena eta izendapena.

  1. ¿ Batzordearen kideak honela hautatuko dira:

    4.1 a) atalean aipatzen diren kideak honako sindikatu eta sindikatu-konfederazio hauek proposatuko dituzte bakoitzaren ordezkaritza-mailaren arabera: Batzordea eratu edo berritzerakoan ordezkaritzarik handiena duten sindikatu eta konfederazioek eta gutxieneko ordezkaritza dutenek. Gutxieneko ordezkaritza hori langile-ordezkarien, enpresa-batzordeetako kideen eta herri-administrazioetako dagozkion organoetako kideen %10 edo gehiagokoa izango da. Neurketa eta homologazioa Eusko Jaurlaritzak egin beharko ditu. Edonola ere, sindikatu eta sindikatu-konfederazio horiek lekua izango dute Batzordean.

    1. Erabili beharreko arau orokorren arabera enpresarioen erakunde-ordezkaritza duten Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa-elkarteek proposatuko dituzte 4.1 b) atalean aipatzen diren kideak.

    2. Honako hauek proposatuko dituzte 4.1 c) atalean aipatzen diren kideak: merkataritza, industria eta nabigazioko ganbaren ordezkaria, Autonomia Erkidegoan egoitza duten aurrezki-kutxa eta finantza-erakundeena, arrantzako elkargoena eta nekazaritzako elkargoena, talde bakoitzak bere barruko erabaki bidez; kooperatiben ordezkaria, Euskadiko Kooperatiben Konfederazioak; akziokako lan-baltzuen ordezkaria, Euskadiko Lan-Baltzuen Elkargoak; kontsumitzaileen elkarteen ordezkaria, Euskadiko Kontsumitzaileen Elkarteen Federazioak, eta Euskal Herriko Unibertsitatearen ordezkaria, unibertsitate horren gobernu-batzordeak.

      4.1 d) atalean aipatzen diren adituak kualifikazio eta esperientzia nahiz independentzia aitortua duten pertsonen artetik proposatuko dira, lege honen 10.1 atalean ezarritako gehiengoaren adostasunez.

  2. ¿ 4.1 atalaren a), b) eta c) kasuetan benetako kide bezainbeste ordezko proposatuko dira. Ordezkoak kideen ordez joan ahal izango dira bileretara.

  3. ¿ Horrela proposatutako batzordekideak lehendakariak izendatuko ditu. Dagozkien eginkizunak betetzeko erabateko autonomia eta independentzia izango dute.

  1. atala.¿ Buruaren proposamena, izendapena eta kargutik kentzea.

  1. ¿ Batzordeburua lege honen 4.1 atalaren taldeetako pertsonen artetik edo taldeetakoak ez direnen artetik proposatuko da.

  2. ¿ Lehendakariak izendatuko du batzordeburua, Batzordeko kideen proposamenez eta lege honen 10.1 atalean ezarritako gehiengoaren adostasunez.

  3. ¿ Batzordeburua proposatzeko behar den gehiengoa lortu ezean, hari dagozkion eginkizunak txandaka hartuko ditu 4.1 atalaren a), b) eta c) taldeetako kide batek. Gehienez agintealdiaren herenean ihardungo du karguan, eta talde bakoitzak hautaturikoen arteko zaharrenetik hasi eta adinaren hurrenkeraren arabera arituko dira hurrengoak.

  4. ¿ Burua, Batzordeak proposatuta, bere kargutik kendu ahal izango da lege honetako 10.1 atalean aurreikusitako gehiengoari jarraiki.

  1. atala.¿ Iraupena.

  1. ¿ Batzordeko kideak lau urtetarako izendatuko dira, baina gero ere izenda daitezke berriro.

  2. ¿ Batzordean ordezkaritza duten elkargo, korporazio edo erakundeek benetako kide edo ordezko izateko izendatu dituzten pertsonak alda ditzakete. Ordeztera datorrenak karguan jarraituko du aurrekoaren lau urteko epea amaitu arte.

  3. ¿ Batzordeburuak bere karguan iraungo du, atal honen 1. pasartean ezarritako epea amaitu eta Batzordeko gainerako kideak aldatu arte, bi agintealditan gehienez.

  1. atala.¿ Bateraezintasunak eta eginbeharrak.

  1. ¿ Kide, buru eta idazkari nagusi izatea bateraezina da beraiei jarritako eginkizunak betetzen uzten ez duen edo eragozten duen beste edozein kargu edo iharduerarekin.

  2. ¿ Bereziki, bateraezina izango da:

    1. Lehendakari, lehendakariorde, sailburu eta Jaurlaritzako goi-karguekin.

    2. Gorte Nagusietako, Eusko Legebiltzarreko eta Europako Parlamentuko parlamentarioekin.

    3. Ahaldun nagusi, foru-ahaldun eta foru-aldundietako goi-karguekin.

    4. Lurralde historikoetako batzar nagusietako kideekin.

    5. Herri Dirubideen Euskal Kontseiluko kideekin.

  3. ¿ Batzordearen osoko bilkurak aztertuko du bateraezintasunik dagoen ala ez.

  4. ¿ Batzordeko organoek isilpekotzat jotzen dituzten gaiak batzordekideek ezin izango dituzte zabaldu.

  1. atala.¿ Batzordeko organoak.

    Honako hauek dira Batzordeko organoak:

    1. Organo kolejiatuak: osoko bilkura eta lantaldeak.

    2. Pertsona bakarreko organoak: batzordeburua, buruordeak eta idazkari nagusia, betiere lege honen arabera sortuko balituzte.

  2. atala.¿ Akordioen errejimena.

  1. ¿ Batzordeko organo kolejiatuen akordioak hartuko dira lege honen 4.1 atalaren a), b) eta c) taldeetako bakoitzaren gehiengo soilez, hau da, bertan dauden kide gehienen aldeko botoaz, betiere organoa behar bezala eraturik badago. Bat ez datozenek boto erreserbatuak edo kontrako iritziak adierazteko eskubidea izango dute, eta horiek guztiak jaso egingo dira akordioan.

  2. ¿ Osoko bilkuran eta lantaldeetan Batzordeko kideek boto bana izango dute, lege honen 4.1 atalaren a) eta d) taldeetakoek izan ezik.

  3. ¿ 4.1. atalaren a) taldekoek boto ponderatua izango dute, 5.1 a) atalean adierazitako ordezkaritzaren arabera. Talde horretako pertsona bakoitzak bere sindikatuari dagokion ordezkaritzaren zati alikuota erabiliko du.

  4. ¿ 4.1 atalaren d) taldeko adituek hitza izango dute, baina botorik ez.

  5. ¿ Burua lege honen 4.1 atalean aipaturiko taldeetakoa izango ez balitz, hitza bai, baina botorik ez luke izango.

  6. ¿ Idazkari nagusia lege honen 4.1 atalean aipaturiko taldeetakoa izango ez balitz, hitza bai, baina botorik ez luke izango.

  1. atala.¿ Osoko bilkuraren osaera.

  1. ¿ Batzordeko osoko bilkura buruaz, idazkari nagusiaz, hala balegokio, eta lege honen 4.1 atalean aipaturiko gainerako kideez osatuko da.

  2. ¿ Osoko bilkurak idazkaria hautatuko du bere kideen artetik.

  1. atala.¿ Osoko bilkuraren eskumenak.

  1. ¿ Osoko bilkura, buruaren zuzendaritzapean, organo gorena da Batzordearen iritzia eta borondatea osatzeko, eta hurrengo eskumenak izango ditu:

    1. Lehendakariari proposatzea nor izendatu behar duen buru.

    2. Behar izanez gero, Batzordean dagoen talde bakoitzaren ordezkaritzan buruordeak izendatzea.

    3. Idazkari nagusia izendatzea, hala balegokio.

      3. atalean Batzordeari jartzen zaizkion eginkizunei buruzko akordioak hartzea.

    1. Ihardunerako barne-araudia prestatu eta onartzea, 16. atalean ezarritako baldintzetan, eta Batzordearen ihardunerako behar diren gidabideak eta jarraibideak, araudiaren garatzekoak, onartzea.

    2. Lantaldeak sortu eta deuseztea, lantaldeen eskumenak eta ihardun-errejimena zehaztea.

    3. Batzordearen aurrekontua onartzea.

    4. Batzordearen langile-zerrenda onartzea, aurrekontuan sartzeko.

    5. Bateraezintasuneko kasuak aztertzea eta, bakoitzaren eginbeharrei dagokienez, Batzordeko edozein kideren ez-betetzea deklaratzea.

    6. Lege honetan ezarritakotik eta Batzordearen arauditik eratorritako gainerakoak.

  2. ¿ Osoko bilkurak, buruaren bitartez, argibide osagarriak eska diezazkioke Jaurlaritzari edo Legebiltzarrari, derrigorrez edo hautazko eran kontsultatzen dizkioten gaiei buruz, baldin eta argibideak txostena emateko beharrezkoak badira.

  1. atala.¿ Lantaldeak.

  1. ¿ Batzordeko osoko bilkurak behar duen bezainbat lantalde sor dezake, behin betiko edo behin-behingoz. Lantaldeak sortzerakoan, erabaki beharko du zenbat sortzen dituen, zein osaera izango duten eta beren iharduteko modua zein izango den.

  2. ¿ Lantalde guztietan lege honen 4.1 atalean aipaturiko lau taldeen ordezkaritza egongo da. Nolanahi ere, a) taldeko ordezkaritzan sindikatu eta sindikatu-konfederazio guztiek hautaturiko pertsonak egongo dira, eta beren botoa lege honen 10.3 atalean ezarritakoari lotuko zaio.

  1. atala.¿ Buruaren eginkizunak.

    Hurrengo hauek dira buruaren eginkizunak:

    1. Batzordearen izenean aritzea.

    2. Bilera-deialdiak egin, haietan buru aritu eta eztabaidak moderatzea.

    3. Bileren aztergaiak ezartzea, araudian esaten den moduan.

    4. Batzordearen akordioak argitaratzea, hala balegokie, akordioak betearaztea eta aktak ikus-onestea.

    5. Araudian jartzen zaizkion gainerako eginkizunak.

  2. atala.¿ Idazkari nagusia.

  1. ¿ Batzordearen araudian idazkari nagusiaren kargua sor daiteke. Araudian bertan ezarriko lirateke izendatzeko eta, hala behar izanez gero, kargutik kentzeko modua eta legozkiokeen eginkizunak.

  2. ¿ Idazkari nagusiak burutuko ditu lege honen 11.2 atalean aipatzen diren osoko bilkuraren idazkariaren eginkizunak.

  1. atala.¿ Iharduteko araudia.

  1. ¿ Batzordeak iharduteko araudia prestatuko du, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

  2. ¿ Araudian botoa beste batzordekide baten esku uzteko debekua ezarriko da, baita ere akordioak, erabakiak eta irizpenak egiteko prozedurak eta, Jaurlaritzak eskatzen duenerako, hamabost egun baino luzeagoa izango ez den presako prozedura.

  3. ¿ Araudian urtean gutxienez sei ohiko osoko bilkura egin beharra ezarriko da.

  1. atala.¿ Batzordearen saioen eta lanen publizitatea.

  1. ¿ Batzordearen saioak ez dira irekiak izango. Hala ere, araudian salbuespenak jaso ahal izango dira, kide guztien adostasunez.

  2. ¿ Batzordeak erabakiko du nolako publizitatea emango zaien erabaki, txosten eta irizpenei.

  1. atala.¿ Finantzaketa eta ekonomi errejimena.

  1. ¿ Ekonomi eta finantza-autonomiaren barruan, Batzordeak bere aurrekontua onartu eta egikarituko du. Aurrekontua finantzatuko da Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako bereizten diren diru-kopuruez.

  2. ¿ Urteko lehenengo seihilabetean Batzordeak aurreko ekitaldiko amaierako data duen aurrekontu eta finantza-egoerari buruzko informazio ikuskatua bidaliko dio dagokion sailari, hots, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen jarraipen eta kontrolaz arduratzen den sailari. Sail horretan beharrezkotzat jotzen dituzten egiaztapenak, ekonomia-finantzakoak, egin ahal izango dira.

  3. ¿ Batzordea herri-kontularitzaren errejimenari lotuko zaio, Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta bere autonomiadun erakundeak 14/1994 Legeari lotzen zaizkion baldintza beretan. Baldintza horiek esandako legean zehazten dira, hots, Euskal Autonomi Elkarteko Ekonomia Kontrolari eta Kontabilitateari buruzko ekainaren 30eko 14/1994 Legearen 6.2 atalean.

    .¿ Lansariak eta kalteordainak.

  1. ¿ Buruaren lansaria osoko bilkurak ezarriko du, eta, atal guztiak barne, ezin izango da Eusko Jaurlaritzako sailburuorde baten maila gainditu.

  2. ¿ Idazkari nagusiaren lansaria osoko bilkurak ezarriko du, eta, atal guztiak barne, ezin izango da Eusko Jaurlaritzako zuzendari baten maila gainditu.

  3. ¿ Buruari eta idazkari nagusiari berdindu egingo zaizkie lana dela-eta egin behar dituzten gastuak, Batzordearen barne-araudian ezartzen den moduan.

  4. ¿ Lege honen 4.1 atalean aipatzen diren taldeetako pertsonek jaso behar dituzten lansariak osoko bilkurak onartuko ditu.

  1. atala.¿ Batzordeko langileen errejimena.

    Bertako langileek lan-legepeko lotura izango dute Batzordearekin. Langileen hautaketa deialdi ireki bidez egingo da, merezimendu eta gaitasun-hatsapenak kontuan hartzen dituzten sistemak erabiliz.

  2. atala.¿ Ondare eta kontratazio-errejimena.

  1. ¿ Batzordeak eskuratzen dituen ondasun eta eskubideak Euskal Autonomia Erkidegoaren ondarean sartuko dira.

  2. ¿ Batzordeak zuzenean eskatu ahal izango dio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren ondareaz arduratzen den sailari Euskadiren ondarearen ondasun eta eskubideak atxikitzeko, Batzordearen eginkizunak hobeki betetzeko. Horrelakoetan, Batzordeak Euskadiren Ondareari buruzko uztailaren 27ko 14/1983 Legean zuzenbide pribatuko herri-erakundeentzat aurreikusten diren ahalmen eta eginbehar berberak izango ditu.

  3. ¿ Batzordearen kontratazioa publizitatearen, lehiaren eta herri-onuraren zaintzaren hatsapenei lotuko zaie, eta zuzenbide pribatuaren arabera burutuko da.

Batzordea berritzerakoan ezadostasunen bat gertatzen bada, 4.1 c) atalean aipatzen diren kideei dagokienez, eta berritzea egin beharzenetik hogeita hamar egun igaro badira, lehendakariak, eraginpeko erakundeei entzun ondoren, izendapena egingo du, erabaki arrazoitu bidez.

ALDIBATERAKO XEDAPEN BAKARRA

Lege honek indarra hartzen duen garaian legez izendaturik dauden kideek epea amaitu arte iraungo dute.

INDARGABETZEKO XEDAPEN BAKARRA

Indargabe geratuko dira maila bereko edo beheragoko arauak lege honekin bat ez datozen heinean, eta berariaz hurrengo hauek:

  1. Azaroaren 15eko 4/1984 Legea, Consejo Económico y Social Vasco / Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeari buruzkoa.

  2. Ekainaren 30eko 15/1994 Legea, Consejo Económico y Social Vasco / Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeari buruzko Legea Aldatzekoa.

Lehendabizikoa.¿ Araudi bidezko garapena.

Baimena ematen zaio Eusko Jaurlaritzari lege hau garatu eta erabiltzeko behar diren xedapenak emateko.

Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean sartuko da indarrean.

Beraz, lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet, norbanako zein agintari direla, Euskadiko herritar guztiei.

Vitoria-Gasteizen, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko uztailaren hamalauan.

Lehendakaria,

OSASUN SAILA

(Osakidetza)