Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

6/1996 LEGEA, urriaren 31koa, 1997, 1998, 1999, 2000 eta 2001 urteetako ekitaldiei aplika dakiekeen eta Euskal Autonomi Elkartearen Aurrekontuak finantzatzeko Foru Aldundiek egin behar dituzten ekarpenak zehazteko metodologia finkatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Legea
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 213
  • Hurrenkera-zk.: 5213
  • Xedapen-zk.: 6
  • Xedapen-data: 1996/10/31
  • Argitaratze-data: 1996/11/05

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Eusko Legebiltzarrak ondoko legea onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei:

6/1996 LEGEA, 1997, 1998, 1999, 2000 eta 2001

urteetako ekitaldiei aplika dakiekeen eta euskal autonomi elkartearen

aurrekontuak finantzatzeko foru

aldundiek egin behar dituzten ekarpenak zehazteko metodologia finkatzen duena.

Azaroaren 25eko 27/1983 Legeko 22. ataleko zortzigarren idazatian jasotako aginduaren arabera, Finantza Publikoetarako Euskal Kontseiluak, dirubaliabideak banatzeko metodologia eta lurralde historiko bakoitzak Euskal Auitonomi Elkartearen aurrekontu gastuetarako egin beharreko ekarpenak finkatzeko modua onartuko ditu, hiru aurrekontu ekitaldietarako indarraldia izango dutela gutxienez. Eta hori horrela izango da, egoera bereziek, horien indarraldia, Kontseiluaren iritziz, ekitaldi baterako eta bitarako izan dadila eskatu dezatenean izan ezik. Halaber, Jaurlaritzak, Finantza Publikoetarako Euskal Kontseiluak onartu eta lehen aipatu den motodologia jasoko duen lege-proiektua bidaliko du Legebiltzarrera, honek onarpena eman diezaion.

Finantza Publikoetarako Euskal Kontseiluak, 1985eko uztailaren 24an egindako bilkuran, 1986, 1987 eta 1988 ekonomi ekitaldiei aplika dakiekeen metodologia onartu zuen eta, Legebiltzarrak, horren ondoren, metodologia hori bereganatzen duen iarilaren 26ko 7/1985 Legea onartu zuen.

Era berean, Finantza Publikoetarako Euskal Kontseiluak, 1988ko maiatzaren 9an egindako bilkuran, 1989, 1990 eta 1991 ekonomi ekitaldiei aplika dakiekeen metodologia onartu zuen eta, Legebiltzarrak, horren ondoren metodologia hori bereganatzen duen uztailaren 29ko 9/1988 Legea onartu zuen.

1992tik aurrera hartu zuen indarra hurrengo bost aurrekontu ekitaldietarako kupoari buruzko lege berriak. Finantza Publikoetarako Euskal Kontseiluak 1992, 1993, 1994, 1995 eta 1996ko ekonomi ekitaldietarako aplikagarria den metodologia onartu zuen 1991ko urriaren 14an egindako bilkuran. Legebiltzarrak, ondoren, metodologia hori bereganatzen zuen 5/1991 Legea onartu zuen azaroaren 15ean. Beraz, Euskal Autonomi Elkartearen finantzaketari buruzko arauak gertatzeko prozesuak batera ematen dira.

Gauzak horrela, bost aurrekontu ekitaldietarako indarra eukiko duen kupoari buruzko lege berri bat sartu denez indarrean 1997tik aurrera, Finantza Publikoetarako Euskal Kontseiluak, dirubaliabideak banatzeko metodologia eta lurralde historiko bakoitzak 1997, 1998, 1999, 2000 eta 2001 ekonomi ekitaldietan Euskal Autonomi Elkartearen gastuetarako egin behar dituen ekarpenak finkatu ditu, egitura eta garapena errespetatuz, baina esperientziak eta denborak aurrera egiteak erakutsitako aldeak errespetatuz. Horiek horrela eta beste gai batzuekin batera, indikatzaile ekonomikoak egokitzen dira, itunepekoak eta ezargarritasuna duten beste egintza berri batzuk diru-bilketarako duten gaitasuna (Elkartearen barruan egindako erosketen BEZa eta garraio-baliabide jakin batzuen gaineko zerga berezia) isladatu ahal izateko. Estatistika publikoak bakar-bakarrik erabil daitezela agintzen da. Banaterako proiektuen ereduaren bidezko finantzaketarako muga bat ezartzen da eta, horiek onartu ahal izateko, beharrezkoa izango da, hiru maila instituzionalen (erakunde erkideak, foru aldundiak eta toki entitateak) adostasuna lortzea. Itunepeko tributuak bildu izanaren ondoriz lortutako ondasun eta eskubideei buruzko erregistroa sortzen da eta horiek saltzeak edo autoesleitzeak emandako irabaziak banaketaren pean dauden diru-sarrerei atxikitzea arautzen da. Foru instituzioetan agian eman daitezkeen eta erakunde horiek eragin espezifiko ezberdina izatearen ondorioz sor daitezkeen desoreka ekonomiko-finantzarioak alboratzeko bide bat sartzen da. Solidaritate Fondoa sortzen da, erakunde erkideek eta hiru foru aldundiek jarriko dute dirua berorretan, lurralde historikoen partaidetza erlatiboak, Euskal Autonomi Elkartearen guztirako diru-bilketan, honen koefiziente horizontalaren %99a gutxienez lor dezan bermatu ahal izateko. Finantza Publikoetarako Euskal Kontseiluaren iritzitan, fondo horretaz baliatuz ordaindu beharreko beste gorabehera batzuk bermatzeko ere bai.

Metodologia hori, lege honetako eraskin gisa jasotzen da, azaroaren 25eko 27/1983 Legean agintzen dena betez.

Atal bakarra.–

Finantza Publikoetarako Euskal Kontseiluaren Akordioa onartzen da, lege honen eraskin gisa eskaintzen da eta 1997, 1998, 1999, 2000 eta 2001 ekitaldiei aplikagarri zaien eta foru aldundiek Euskal Autonomi Elkarteko aurrekontuen finantzaketarako egin beharreko ekarpenak finkatzen dituen metodologia ezartzen da. Euskal Autonomi Elkartearen aurrekontuetako gastuetarako foru aldundiek egin beharreko ekarpenen koefizienteak finkatzen dira aldi berdinerako.

Finantza Publikoetarako Euskal Kontseiluak, 1996ko urriaren 7an eta 14an egindako bilkuran, berorretako kide guztien adostasunez, honako hau

  1. atala– Banaketa bertikalaren ereduaren finkapena

    1997, 1998, 1999, 2000 eta 2001 urteetako aurrekontu ekitaldietan zehar, foru aldundiek, Euskal Autonomi Elkartearen Aurrekontuen finantzaketa orokorrerako egin behar duten ekarpena, honako eredu honen arabera kalkulatuko da ekitaldi bakoitzean:

    • Ekonomia Itunearen kudeaketak sor ditzan eta banaketarakoak diren diru sarrerak (R)

    • Kupoaren metodologiak ekar ditzan kenketak (D)

    • Kenketa berezia (P)

    • Banatu beharreko diru baliabideak: R - (D+P)

      Euskal Autonomi Elkarteko Erakunde Erkideen karga orokorrei eusteko, Foru aldundiek egin beharreko ekarpenak. (Ekarpen Orokorra):

      [R- (+P)]ren %67,00

  2. atala.– Banaketaren gai izan behar duten diru sarrerak

  1. – Ekonomia-Itunearen kudeaketak ekarri ditzan, azaroaren 25eko 27/1983 Legeko 20. atalean ezartzen den banaketaren pekoak diren diru sarrerak, honako hauek dira:

    1. Hitzarmenpeko tributuak direla-eta, jardunean dagoen ekonomi ekitaldian bildu daitezen diruak, horiek sortu direneko urtea ez dela kontutan hartuko BEZak ordezkatu dituen diru sarrera probintzialak direla-eta, Foru Aldundiek eskuratu dezaten eta horien guztirako %6,3koa izango den konpentsazio garbiari dagokion zenbatekoa kendu egingo zaie diru horiei.

    2. Hitzarmenpeko eta fiskal mailako diru sarrerak direla medio, ekonomi ekitaldi bakoitzean zehar foru aldundiek eskuratu ditzaten korritu likidoak.

  2. – Honako hauek osatuko dituzte aurreko apartaduko a) puntuan aipatzen diren diru sarrerak:

    1. Hitzarmenpeko zuzeneko zergek.

    2. Hitzarmenpeko zeharkako zergek.

    3. Ustekabeko konbinaketen eta jokuaren gaineko tasa fiskalak.

    4. Premiamendu eta epez kanpo aurkeztu izanagatiko errekarguek, atzerapenegatiko interesek eta itunepeko tributuei buruzkoak izan eta ekintza zergagarriak eman direlako eskuratutako diru-zigorrek.

  3. – Atal honetako 1. idazatiko b) puntuan aipatzen den behin-behingo interesen diru-kopurua, honako era honetan kalkulatuko da: aurreko ekitaldirako aurrikusita zegoenari, hurrengo 8. atalean aipatzen den gaurkotze-indizea aplikatuz hain zuzen. Horretarako, Euskal Autonomi Elkarteak, Elkarteko gainontzeko beste instituzioekin dagokion ekitaldirako izenpetu behar duen interes gordina eta gertu-gertuko ekitaldirako aurrikusitakoa zatitzeak eman dezan kozientearen indizearen bidez ponderatuko da gaurkotze-indize hori.

  1. atala.– Kupoaren metodologiak ekar ditzan kenketak

  1. – Honako kenketa hauek egingo zaizkie Ekonomia Itunearen kudeaketak sor ditzan eta banaketarakoak diren diru sarrerei:

    1. Kupo likido gisa Estatuari ordaindu beharreko zenbatekoei dagozkienak.

    2. Estatuari ordaindu beharreko kupo likidoaren kalkuluan konputatuta dagoen eta Euskal Autonomi Elkarteko Ertzaintzaren finantzaketarako diren zenbatekoei dagozkienak.

    3. Estatuari ordaindu beharreko kupo likidoaren kalkuluan konputatuta dagoen eta Gizarte Segurantzako izaiki kudeatzaileei atxikita dauden intsuldaketak finantzatzeko diren zenbatekoei dagozkienak.

  2. – Kuporako Batzorde Mistoak 1997/2001 bosturterako Euskal Autonomi Elkartearen Kupoa seinalatzeko metodologian erabakitakoa, ekonomi ekitaldi bakoitzari probisionalki aplikatuko zaizkion emaitzek osatuko dituzte zenbateko hauek.

    Kuporako Batzorde Mistoak bidezkoa den erabakia hartu ondoren Kupoari buruzko bosturterako Legea, 1997/2001 epealdirakoa alegia, onartu dadin arte, Finantza Publikoetarako Euskal Kontseiluak finkatuko ditu aurreko apartaduan jaso diren kenketei dagozkien zenbatekoak, ekitaldi bakoitzerako.

    Kupoari buruzko bosturterako Legeak, 1997/2001 epealdirakoak hain zuzen, atal honetan jasotzen diren kenketetan eragina duten funtsezko aldaketak ekartzea gertatuz gero, bidezkoak diren egokitzapenak egingo lituzke Finantza Publikoetarako Euskal Kontseiluak.

  3. – Era berean, Estatuari ordaindu beharreko behin-betiko likidazioak ekar ditzan eta atal honetan definitzen diren kenketei dagozkien zenbatekoak, indarrean dagoen ekitaldian egin behar diren kenketen kalkuluan sartuko dira.

  4. atala.– Kenketa berezia

  1. – Ekonomia-Itunearen kudeaketak sor ditzan eta banaketarakoak diren diru sarrerei kenketa bereziak egingo zaizkie, 27/1983 Legeko 22. ataleko hirugarrenean, ekonomi plangintzari, hori sustatze eta garatzeari buruz jasotzen diren politikei eta politika eta ekonomi mailako egonkortasuna bermatzeko neurriak hartzeari buruz ezartzen direnak betetzeko Eusko Jaurlaritzak behar dituen zenbatekoz.

  2. – Aurreko ekitaldiari dagokion prebisioari, 8. atalean aipatzen den gaurkotze indizea aplikatuz lortuko da zenbateko hau.

  1. atala.– Banaketa bertikalerako koefizientea

    1997-2001 bosturtekoan indarra izango duen banaketa bertikalerako koefizientea, %67,00an finkatzen da. Hori finkatzeko erabili den metodologia, I. Eraskinean jasotzen da.

    Erabaki honek indarrean iraun dezan bitartean, Estatuaren Administrazio Zentralaren eta Euskal Autonomi Elkartearen artean edo Euskal Autonomi Elkarte osorako instituzioen eta Foru Aldundien artean zerbitzu intsuldaketak emango balira, 10. atalean ezartzen denaren arabera jokatuko da.

  2. atala.– Ekarpen Orokorra

    Banaketa bertikalaren koefizientea, 5. atalean definitzen dena, banandu beharreko diru baliabideei aplikatuz kalkulatuko da Euskal Autonomi Elkarteko erakunde erkideen karga orokorrei eusteko Foru aldundiek egin behar duten ekarpena. Honako era honetan lortuko dira diru baliabide horiek: Ekonomia-Itunearen kudeaketak sor ditzan eta 2. atalean finkatzen diren diru sarreren eta 3. eta 4. ataletan aipatzen diren kenketen artean ematen den diferentzia bidez alegia.

  3. atala.– Ekarpen bereziak

    Aurreko atalean aipatzen den ekarpen orokorraz gain, ekarpen bereziak egin beharko dituzte Foru aldundiek Euskal Autonomi Elkarteko Erakunde Erkideen alde, honako kontzeptu hauei dagozkienak hain zuzen:

    1. Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren aurrekontuetan Ertzainentzako sartzen diren gastuen finantzaketarakoa, 3.1.b) atalean definitzen den kenketaren zenbatekoz.

    2. Gizarte Segurantzako entitate kudeatzaileei atxikitako intsuldaketen finantzaketarakoa, eskuduntza horiek burutzea Euskal Autonomi Elkarteko Erakunde erkideei dagokienean, Estatuari ordaindu beharreko kupoko zenbatekoan kenketa egin ondoren.

    3. 27/1983 Legeko 22. ataleko hirugarrenean jasotzen diren politika eta egitekoak Jaurlaritzak burutu ditzan laguntzekoa. 4. atalean definitzen den kenketaren zenbateko berdinez.

  4. atala.– Gaurkotze indizea.

  1. eta 4. ataletan aipatzen den gaurkotze indizea, honako hauek eman dezaten kozienteari dagokiona izango da: itunpeko tributuen bidez bildutako diren, zehazkiago esateko, indarrean dagoen ekitaldirako Euskal Autonomi Elkarterako 2.1.a) atalean aipatzen diren tributuen prebisioa eta aurreko ekitaldirako egin den bilketa prebisioa zatitzeak eman dezana hain zuzen.

  1. atala.– Europako Elkarteetako Egitura Fondoak.

    Europako Elkarteetako Egitura Fondoetatiko transferentziak, Euskal Autonomi Elkarteko Erakunde Erkideek eta Lurralde Historikoetako foru organuek horien titularitatea izango duteneko diru sarrerak izango dira.

  2. atala.– Zerbitzuen intsuldaketa herriak.

  1. – Lege honek indarra dezan bitartean Estatuko Administrazio zentralak zerbitzu berriak intsuldatzen badizkio Euskal Autonomi Elkarteari, 3. atalean zehaztutako zenbatekoei kenketa gehigarri bat egingo zaie eta Estatuari ordaindu beharreko kupoan egin beharko litzatekeen hainbateko kenketa egingo da dagokion aurrekontu ekitaldian.

  2. – Intsuldaketa berrien finantzaketa burutu ahal izateko, foru aldudiek, kenketaren gai izan den eta zenbatateko berdineko ekarpen berezia egin beharko dute Euskal Autonomi Elkarteko Ogasun Nagusiaren alde, honako kasu honetan izan ezik: 27/1983 Legeko aldibaterako xedapenetatik lehenengoko 2. idazatian aipatzen diren Batzorde Mistoen erabakiz, zerbitzu horiek foru aldundiei intsuldatzea gerta dadinean hain zuzen, kasu honetan ez da egin beharko lehen aipatu den ekarpen berezi hori.

  3. – Bosturtekoaren hurrengo aurrekontu ekitaldietan zehar intsuldaketak egitea gertatuz gero, kenketaren urteko zenbatekoa eta bidezko izan dadin osagarrizko ekarpen berezia, honako era honetan gaurkotuko da, hau da, Estatuari ordaindu beharreko kupo likidoa gaurkotzeko erabil dadin gaurkotze indizea aplikatuz hain zuzen, dagokion bosturterako legean kupoa seinalatzeko ezarritako metodologian jaso dadinaren arabera.

    Dagokion ekitaldiko urtarrilaren batetik aurrera intsuldaketak indarrik ez izatea gertatuz gero, kenketaren zenbatekoak gaurkotu egingo dira hurrengo aurrekontu ekitaldietarako eta, gaurkoketa hori, urteko ekonomi ekitaldirako beharrezkoak izan daitezen egokiketak burutu ondoren gauzatuko da.

  1. atala.– Aldaketak, Ertzaintzaren finantzatzeari dagozkionetan.

    Urte bakoitzeko kupoaren kalkuluan, Ertzaintzaren finantzaketaren kosteei buruzko akordioa Estatuko Administrazioarekin egin ondoren, Ertzaintzaren plantilan, nahiz langile mailan, nahiz destino mailan, nahiz indarrean dagoen prozeduraren arabera baimenaren gai izan diren moduluen aldibaterako gehiketan, eman daitezkeen aldaketek, 3.1.b) atalean jasotzen den kenketa eta 7.a) atalean aipatzen den ekarpen berezia goratzea ekarriko dute eta, gorakada hori, Estatuari ordaindu beharreko kupoan onar dadina hainbatekoa izango da.

  2. atala.– Aldaketak, Gizarte Segurantzako entitate kudeatzaileen finantzaketari dagozkionetan.

    Estatuari ordaindu beharreko kupoaren kalkuluan sartu eta Gizarte Segurantzako entitate kudeatzaileei atxikitako intsuldaketen finantzaketari dagokion zenbatekoa, intsuldaketei buruzko dekretuetan ezarri dadinaren arabera aldatzea gertatuz gero, 3.1.c) atalean jasotzen den kenketa eta 7.b) atalean aipatzen den ekarpen berezia aldatu egingo dira bidezko izan dadin moduan eta Estatuari ordaindu beharreko kupoan onar dadin zenbateko berdinez.

  3. atala.– Kupoaren behin-betiko likidazioak sortutako aldaketak.

    Estatuari ordaindu beharreko kupoaren behin-betiko likidazioa egin ondoren, 3.1. atalean definitzen diren kenketen barruan sartuko dira likidazio horren emaitzak eta 7. atalean aipatzen diren ekarpen bereziak aldatu egingo dira bidezko izan dadin moduan.

  1. atala.– Koefiziente horizontalak.

  1. – Lurralde Historiko bakoitzak Euskal Autonomi Elkarteko Erakunde Erkideen alde egin behar dituen eta 1997, 1998, 1999, 2000 eta 2001 ekitaldietan indarra izango duten ekarpenen koefizienteak, honako irizpide hauen arabera lortuko dira:

    1. Ekarpenaren koefizientearen ehuneko 70a, Lurralde Historiko bakoitzaren errenta erlatiboaren artezko heinaren arabera kalkulatuko da.

    2. Ekarpenaren koefizientearen ehuneko 30a, Lurralde Historiko bakoitzaren ahalegin fiskal erlatiboaren inbertsaren artezko heinean kalkulatuko da eta, ahalegin hori, zerga bilketarako gaitasunaren arabera neurtuko dela.

  2. – Irizpide hauen azalpen matematikoa, honako ekuazio honen bidez formulatuko da:

    T/

    Y

    CRi –––––––

    Ti /

    Yi Yi

    Ai = 70 ––– + 30 –––––––––––––––––––

    Y T/

    3 Y

    S CRi –––––––

    i=1 Ti /

    Yi

    Hona hemen letra multzo horien esanahiaren azalpena:

    Ai = Lurralde Historiko bakoitzak eman behar duenaren koefizientea, guztirako ekarpenaren portzentaietan.

    Yi = i Lurraldearen errenta.

    Y = Euskal Autonomi Elkartearen errenta.

    Ti = i Lurraldearen zerga bilketa.

    T = Hiru Lurraldeen guztirako zerga bilketa.

    CRi = i Lurraldearen zerga bilketarako gaitasun erlatiboa.

  3. – Lurralde Historiko bakoitzak eman behar duena eta ekitaldi bakoitzerako prebisionalki kalkulutako koefizienteak, ez dira aldatu behar ekitaldiaren barruan, aipatu den ekitaldian egin beharreko ekarpenak likidatu arte aplikatuko direla.

  1. atala.– Koefiziente horizontalak kalkulatzeko erabiliko diren bariableak.

  1. – Aurreko atalean zehaztu diren ekarpen irizpideak aplikatu ahal izateko, honako definizio hauei egokituko zaizkie erabiliko diren bariableak:

    1. Barne Ekoizpen Gordina erabiliko da errentarako, Lurralde Historiko bakoitzean Euskal Autonomi Elkarteko guztirakoarekiko eman daitezen merkatu prezioen arabera eta Euskal Estatistika-Erakundeak azken lau urteetan zehar argitaratutako datuei buruzko pisuen batazbesteko aritmetikoa basetzat hartuz.

    2. 27/1983 Legeak dionaren arabera, zerga-kontzeptu guztiak kontutan hartuz, artezko udal-zergak barne, urtean biltzen den zenbatekoaren eta errentaren artean ematen den lotura hartzen da ahalegin fiskaltzat. Foru aldundietako eta udaletako aurrekontuetako I. eta II. atalburuetan jasotzen diren kontzeptuak dira aipatu diren zerga-kontzeptuak.

      Erabil daitezen zergabilketa-datuek eta amaitutako azken ekitaldiari dagozkienek bat etorri behar dute.

      Ahalegin fiskalari aplikatuko zaizkion errenta-datuek eta zergabilketari buruzkoek, urte berekoak izan behar dute. Horretarako, Euskal Estatistika Erakundeak argitaratutako eta lurralde bakoitzeko merkatu prezioarekiko barne produktu gordinaren azken datua proiektatuko da, legozkiokeen ekitaldietan Euskal Autonomi Elkartean maila horretan eman den moneta-hazkundearen tasak aplikatuko zaizkiola.

      Ahalmen fiskalaren inbertsioak, lurralde bakoitzaren zergabilketa gaitasunarekin lotuta egon beharko du multiplikatiboki.

      1. Eraskinean jasotzen diren zerga-kontzeptuei dagokien eta Euskal Autonomi Elkarteak oro har duen zergabilketa-egitura oinarritzat hartuz egingo da zergabilketa gaitasunaren kalkulua, guztirako zergabilketan duen portzentaia-zatia emango zaiola zerga-kontzeptu bakoitzari. Zergabilketaren zio den adierazle ekonomiko egokia gehituko zaio zerga-bilketa kontzeptu bakoitzari, Lurralde Historiko batekiko eta, portzentualki, Euskal Autonomi Elkarte guztiarekiko. Bi elementu hauek oinarritzat hartuz eta bigarrena lehenengoaz ponderatuz, Lurralde Historiko bakoitzaren zergabilketa teorikoa edo adierazle bakoitzaren batazbesteko zergabilketarako gaitasuna kalkulatuko da portzentualki, guztiarekiko beti ere.

        Adierazle bakoitzerako lortutako emaitzen bateraketa izango da Lurralde Historiko bakoitzaren zergabilketa gaitasuna.

        Zergabilketarako kontzeptu bakoitzean erabiliko diren adierazle ekonomikoak II. eraskinean zehazten dira. Finantza Publikoetarako Euskal Kontseiluak eman beharko du onarpena, adierazle horietan edozein aldaketa egin ahal izateko.

  2. – Euskal Estatistika-Erakundeak argitaratutako datuetatik azkenengoak izango dira adierazle eta kalkulu ezberdinetan erabiliko diren datuak. Argitalpenaren gai izan den daturik ez egotea gertatzen bada, Euskal Estatistika-Erakundeak horiei buruz egindako zenbatespenak edo Finantza Publikoetarako Euskal Kontseiluak egokientzat jo ditzan estatistika-iturrietatik jasotako azken datuak erabiliko dira.

  1. atala.– Lurralde historiko bakoitzaren ekarpena kalkulazea.

    Lurralde Historiko bakoitzari dagokion eta aurreko 14. eta 15. ataletan agintzen denaren arabera kalkulatuko den koefiziente horizontala aurreko I. atalburuan definitutako ekarpen orokor eta bereziei aplikatuz lortuko da, Euskal Autonomi Elkarteko Erakunde Erkideei lurralde historiko bakoitzak egin bearreko ekarpena.

  2. atala.– Instituzioen arteko beste finantza fluxu batzuk.

    Estatuari ordaindu behar zaion kupo lidikoan lurralde historiko bakoitzari dagokion zatia, dagokion koefiziente horizontala kupo horri aplikatuz finkatuko da.

    Balio erantsiaren gaineko zergak jasango duen egokitzapena, Ekonomia-Ituneko 51. atalean ohartematen dena hain zuzen ere, lurralde historikoka banatzea, lurralde historiko bakoitzaren koefiziente horizontalen heinean egingo da.

    Kasu horietan erabili behar diren koefiziente horizontalak, finantza-fluxuak burutzen direneko ekitaldiari dagozkionak izango dira.

  1. atala.– Kalkulu prebisionala eta ekarpenak ordaintzeko epeak.

  1. – Foru aldundiek, aurrekontu-ekitaldi baten barruan, Euskal Autonomi Elkarteko Erakunde Erkideei egin beharreko ekarpen orokor eta bereziei egin beharreko ekarpen orokor eta berezien kalkulua egiteko, 2. atalean aipatzen den dirusarrera-prebisioa, Finantza Publikoetarako Euskal Kontseiluak gauzatutakoa eta I. atalburuan zehaztutako gainerako mekanismoak aplikatuko dira, Eusko Jaurlaritzak eta foru aldundiek ekitaldi bakoitzarekiko aurrekontuak egin ditzaten.

  2. – Aurreko idazatia aplikatzeak ekar dezakeen guztirako zenbatekoa jasoko duten eta diru kopuru berdinekoak diren sei emanketa egingo dituzte foru aldundiek, 27/1983 Legeko 25. atalean aipatzen diren epeen barruan.

  1. atala.– Ekarpen bereziak aldatzea.

    10, 11, 12 eta 13 ataletan xedatutakoaren eraginez izandako ekarpen bereziek izan ditzaten aldaketak, oraindik amaitu gabe dauden eta 27/1983 Legeko 25. atalean adierazten diren epeen artean banatuko dira, bakoitzari dagozkion zatiak berdinak izango direlarik.

  2. atala.– Ekarpenen aurrelikidazioa.

    Ekonomia-Itunea kudeatzearen ondoriozko diru sarreren (2. atalean zehaztutakoak) likidazio-prebisioetan oinarrituz, azken emanketarekin batera aurrelikidazio egokitzapena egingo da; prebisiook, ekitaldi bakoitzeko urriaren 15a baino lehen onartu beharko ditu Finantza Publikoetarako Euskal Kontseiluak.

    .– Ekarpenen likidazioa.

  1. – Finantza Publikoetarako Euskal Kontseiluak, hurrengo ekitaldiko otsailaren lehenengo hamabostaldian burutu beharko du ekarpenen likidazioa.

  2. – Likidazio horren ondorioetarako, 2.1.a) atalean aipatzen diren hitzarmenpeko tributuak biltzetik lortutako diru sarrerei buruzko benetako datuak erabiliko dira, helburu horretarako foru aldundiek igorritako egiaztagirietan azaltzen diren datuen arabera.

  3. – 2.1.b) eta 4. atalean aipatzen diren interesetatik eta 4. atalean aipatzen diren gutxipen berezitik likidatu beharreko zenbatekoa zehazteko honako hau egingo da: prebisionalki jarritako zenbatekoak berraztertu egingo dira, Euskal Autonomi Elkartean hitzarmenpeko tributuak benetan biltzeak ematen duen berraztertze indizearen arabera, eta bereziki, hasiera batetan aurrikusitakoei dagokienez, lege honetako 2.1.a) atalean adierazten direnak. Gainera, horrituen kasuan, era honetan lortutako emaitza, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak Elkarteko finantza-erakundeekin hitzarmendutako korritu moeta gordinaren eta hasiera batetan aurrikusitakoaren arteko kozienteak ponderatuko du.

  4. – 3.1. atalak aipatzen dituen kenketak, likidazioan kontatu behar direnak hain zuzen, ekitaldian benetan ordaindutako behin-behingo kupotik ateratzen direnak dira.

Lehenengo xedapen gehigarria

Ekonomia-Itunean sartutako edo ekonomiak edo salbuespenezko beste zirkunstantziaren batek ekar ditzakeen aldaketak direla-eta, banaketa bertikalaren ereduan eta/edo banaketa horizontalaren koefizienteetan eta/edo Bermeen Egokitzapenerako Fondoan funtsezko aldaketak sartu beharra gerta dadinean, Finantza Publikoetarako Euskal Kontseiluak, metodologia eta kalkulu mailako aldaketei buruzko proposamenak egin ahal izango ditu. Proposamenaren gai izan daitezen aldaketak jasoko dituen lege proiektua bidaliko du Jaurlaritzak Legebiltzarrera, honen onarpena eman diezaion.

Bigarren xedapen gehigarria

1997 urteko ekitaldian, 1.000 miloi pezetatan gehituko da 6. atalean araututako ekarpen orokorra, horren kontzeptua, Euskal Autonomi Elkarteko Erakunde Erkideek, Herri Zor Berezia jaulki eta kokatzearen ondorioz foru aldundiek eskura ditzaten etekin garbietan partehartzea delarik, izan ere, Ekonomia-Itunea kudeatzetik ateratako diru-sarrerak dira, banatu beharrekoak eta 2.1.a) atalean jasotakoekin asimilagarriak.

Zenbateko hori aurrekontu ekitaldi bakoitzean aplikatuko da eta ez da likidatu beharko.

Hirugarren xedapen gehigarria

  1. – Proiektu jakin batzuk burutzeko diru zenbatekoak finantzatzeko era ahobatez finkatuko du Finantza Publikoetarako Euskal Kontseiluak; proiektuok, bai Estatuko Administrazioarenak diren eskuduntzei daragielako zein Euskal Autonomi Elkartearen sustapenerako eta garapen ekonomikorako puntako garrantzia dutelako, baliabide-izendapen handiaren beharra izan dezakete eta erakunde guztiengan izan dezakete eragina.

  2. – Xadapen gehigarri honen babespean onartutako proiektuen finantzaketa Banaketa Bertikalaren Ereduari egindako kenketa berezitzat hartuz egin dadinean, lege honetako 4. eta 7. ataletan finkatutakoaren arabera jokatuko da, hasierako eta azken zenbatekoa Finantza Publikoetarako Euskal Kontseiluak finkatu dezana izango dela.

    Lege honetako 4. atalean aipatzen diren diru-zenbatekoak, proiektu horiek finantzatzeko diren zenbatekoetan sartutakotzat joko dira.

    Xedapen gehigarri honen eta lege honetako 4. atalean aipatzenden kenketa bereziaren babespean onartutako proiektuen baterako zenbatekoak, kupoaren metodologiari buruzko Legeko 2. atalean definitu eta banaketari atxikita dauden diru-sarrerak, lege bereko 3. atalean aipatzen diren kenketei dagokien zenbatekoan murrizteak eman dezan zenbatekoaren %3a izango du mugatzat.

    Ondorio hauetarako eta geroagoko kooperazio-proiektuak onartu ahal izateko, beharrezkoa izango da, instituzio arloko hiru mailen borondatezko atxekimendua lortzea. Dena dela, Finantza Publikoetarako Euskal Kontseiluak lege hau indarrean jartzean onartutako zenbatekoak errespetatu egin beharko dira.

    Laugarren xedapen gehigarria

  1. – Lurralde Historikoetako foru organuek, Ekonomia-Ituneko 46. atalak eta 27/1983 Legeko bigarren erabaki gehigarriko 1.ak eta 2.ak ematen dizkieten ahalmenen kaltetan gabe, askoren arteko arrisku-irizpidea erabiliko dute lurralde historikoei dagozkien hitzarmenpeko diru sarreretan toki erakundeen partaidetza urtero ezartzean.

    Halaber, Finantza Publikoetarako Euskal Kontseiluak, zera eskatzen die lurralde historikoetako foru organuei besteak beste, hau da, toki erakunde bakoitzak bera kokatuta dagoeneko Lurralde Historikoari dagozkion hitzarmenpeko diru sarreretan izan beharko duen partaidetza ezartzerakoan, biztanle-kopuruaren eta ahalmen fiskalaren araberako irizpideak erabiltzeko hain zuzen.

  2. – Hurrengo idazatian zehazten diren diru sarreren arabera lor dezatenetik gutxienez %53a euren menpe dituzten toki erakundeentzat jarri dezatela eskatzen die Finantza Publikoetarako Euskal Kontseiluak Lurralde Historikoetako foru organuei, eskabidearen zioa, hitzarmenpeko tributuak biltzen parte hartu izana dela. Diruen destino hori, nahiz finantzaketa orokorraren bidez, nahiz inbertsioetarako berariazko planen bidez bete ahal izango da. Hona hemen zehaztasunak:

    Ekonomia-Itunearen kudeaketak dakartzan eta banatzekoak diren diru sarrerak: Ri.

    Hitzarmenpeko tributuetatik bildutakoa, BEZak ordezkatutako diru sarrera probintzialengatik izandako konpentsazioa kenduz.

    Hitzarmenpeko tributuen ondoriozko korritu likidoak.

    Kupoaren metodologiak sortzen dituen kenketak: Di

    Estatuarentzako kupo likidoa.

    Ertzaintzaren finantzaketa.

    Kupo bidezko finantzaketa, Gizarte Segurantzako entitate kudeatzaileei atxikitako intsuldaketen trukez.

    Bosturtekoan zehar Eusko Jaurlaritzari edo lurralde historikoetako foru organuei egindako intsuldaketa berrien finantzaketa.

    Kenketa berezia: Pi

    Euskal Autonomi Elkarteko Erakunde Erkideentzako ekarpen orokorra: Agi

    Solidaritate fondoa: (Fi)

    Diru baliabide erabilgarriak: Ri - (Di + Pi) - Agi .

    Kontzeptu bakoitzaren zenbatekoa lurralde historiko bakoitzari egiatan dagokiona izango dela adierazten du i subindizeak.

  3. – Aurreko metodologiaren arabera ekitaldi bakoitzerako izan eta lurralde historiko bakoitzeko toki erakundeen esku jarri diren zenbatekoak, ekitaldia amaitu ondoren eta lege honetako 21. atalean ohartemandako likidazioa egin ondoren, likidatu egingo dira.

    Bosgarren xedapen gehigarria

    LHLek bere 14.2 eta 27.4 ataletan ohartemandakoa betetzeko, zorpetze-politikaren eta, oro har, Euskal Autonomi Elkarteko Ogasun Nagusiaren eta lurralde historikoen finantza-jarduketaren koordinaketa eta armonizaketa, sektore publikoa ahalik egokien finantzatzeko sortuko den finantzaketarako instituzio publikoari dagokio; eta instituzio hori sortzen ez den bitartean, Finantza Publikoetarako Euskal Kontseiluari.

    Jarraipen eta kontrolerako behar diren mekanismoak ere sortuko dira, finantza politikari buruz jarritako ohartarauak zenbatean betetzen diren edo ez baloratzeko.

    Seigarren xedapen gehigarria

    Itunepeko tributuak bildu izanaren ondorioz lortutako ondasun eta eskubide guztien baterako erregistroa egingo da.

    Erregistroan jasota dagoen aktibo bat saldu edo iraunkortasunez esleitzen bada ekitaldi batean zehar, Finantza Publikoetarako Euskal Kontseiluak onarpena eman beharko dion aktibo horren balorazioa, ekitaldiari dagozkion ekarpenen likidazioan banaketaren gai izan behar duen tributu-sarreratzat joko da.

    Zazpigarren xedapen gehigarria

  1. – Honako informazio hau igorriko diote foru aldundiek Eusko Jaurlaritzari:

    Banatu beharreko diru sarreratzat jotako kontzeptuetatik eskuratutako diru sarreren egiaztagiria, tokatzen deneko hilaren hurrengo hileko lehenengo hamabost egunen barruan, eta Finantza Publikoetarako Euskal Kontseiluak onartutako ereduen arabera.

    Banaketaren gai diren diru sarreren (R barruan daudenak) bilakaerari daragiekeen zirkunstantzien analisi konparatiboei eta deskriptiboei buruzko informazioa, eta hau ere, tokatzen deneko hilaren hurrengo hileko lehenengo hamabost egunen barruan, eta Finantza Publikoetarako Euskal Kontseiluak onartutako ereduen arabera.

    Horien edukia eta aldikotasuna Finantza Publikoetarako Euskal Kontseiluak finkatuko dueneko estatistika tributarioak.

    Itunepeko tributuak direla-eta, egin den bilketa, horietan gauzatu deneko ondasun eta eskubideei buruzko informazioa, Finantza Publikoetarako Euskal Kontseiluak onartutako eredu eta epeen arabera beteta.

  2. – Halaber, lege honetako III. atalburuan aipatzen diren ekarpenen likidazioa egiteko beharrezkoak diren datuei dagokien ziurtagiria jarriko dute foru aldundiek Eusko Jaurlaritzaren esku.

  3. – Lege honek eta beronek ekarri ditzan finantza-fluxuak behar bezala aplikatzeko behar den informazioa jarriko du Eusko Jaurlaritzak foru aldundien eskuragarri.

    Zortzigarren xedapen gehigarria

  1. – Estatuaren Administrazioarenak diren zerbitzuak Euskal Autonomi Elkarteari eskualdatu izanaren ondorioz, erakunde erkideek, lege hau onartu baino lehen zerbitzu horiek foru organuei eskualdatzea gertatuko balitz aurrekontu-ekitaldi betean zehar, murriztu egingo da 6. atalean aipatzen den ekarpen orokorra, honako zenbateko honetan: 5. atalean definitzen den koefiziente bertikalaren kalkuluan sartuta dagoen eta zerbitzu horiei buruzko balorazioari hurrengo 2. idazatian definitzen den gaurkotze-indizea aplikatzeak eman dezan zenbatekoan alegia.

    Eskualdaketa berri horiek indarrean jartze eguna eta ekitaldiko urtarrilaren bata, bat ez etortzea gertatuz gero, hainbanatu egingo da zerbitzu horien balorazioa, foru organuek eskumen horiek berenganatu ditzateneko urte zatiari dagokion heinean eta eskualdaketa egin dadin ekitaldian bakarrik izango dituzte ondorioak.

    Murrizketa proportzional horrek gastu korronteen benetako aldizkotasuna hartuko du kontuan eta bai inbertsioen gauzaketaren egiazko gradua ere.

  2. – Eskualdaketen balorazioaren gaurkotze-indizea, dagokion urterako ekarpen orokorraren arteko eta bosgarren atalean definitzen den koefiziente bertikalaren kalkulua egiteko erabilitako urteko ekarpen orokorraren arteko koefizientea izango da. Ondorio hauetarako, lege honetan jasotzen diren irizpideen arabera kalkulatu beharko dira bi ekarpenak.

  3. – Bosturtekoaren hurrengo ekitaldietan (egon baldin badaude), xedapen gehigarri honetako 2. idazatian definitzen den gaurkotze-indizea aplikatuz gaurkotuko da bidezkoa izan dadin beherapenaren urteko zenbatekoa.

    Bederatzigarren xedapen gehigarria

    Lege honek indarra izan dezan bitartean eta ekitaldi bakoitza amaitzerakoan, foru instituzioek errekurtsoen banaketa-ereduan duten pisu berezi ezberdinak direla-eta, foru-instituzioren batean edo batzuetan desoreka ekonomiko-finantzarioak sortzea gertatuko balitz, Finantza Publikoetarako Euskal Kontseiluak, desoreka horiek zuzentzeko beharrezkoak izan daitezen neurriak hartu beharko ditu bidezkoak diren txostenak burutu ondoren.

    Hamargarren xedapen gehigarria

  1. – Finantza Publikoetarako Euskal Kontseiluak Solidaritate-Fondo bat jarriko du urtero-urtero. Erakunde erkideek eta hiru foru aldundiek jarriko dute dirua. Lurralde historiko bakoitzak, bere fondorako eman behar duena kendu ondoren, Euskal Autonomi Elkarteko guztirako diru-bilketan izan behar duen partaidetza erlatiboa segurtatzeko eta partaidetza horrek koefiziente horizontalaren %99a harrapatu dezala lortu ahal izateko egingo da hori. Baita ere, Finantza Publikoetarako Euskal Kontseiluaren iritzitan, ezohiko gorabeherak fondo horretaz baliatuz atenditu ahal izateko ere.

    Dena dela, solidaritate fondo honek, xedapen gehigarri honetan finkatu den muga kontutan hartuta, lehen aipatu den %99 hori bermatu beharko du lurralde historiko bakoitzarentzako.

  2. – Fondo horren zenbatekoa eta banaketa instituzionala, bai behin-behineko kalkulua egiterakoan eta bai behin-betikoa ere, ondoren ematen diren arauei jarraituz egingo da:

  1. Solidaritate Fondoaren zenbatekoa.

    Ondoren aipatzen direnen kozientea kontutan hartuta finkatuko da Solidaritate Fondoaren zenbatekoa:

    • Koefiziente horizontalaren %99aren arteko eta lurralde historiko bakoitzak Euskal Autonomi Elkartearen guztirako bilketan izan behar duen partaidetza erlatiboaren arteko aldea honako honi aplikatzea: 2.1.a) atalean definitzen den eta banaketari atxikita dagoen diru-bilketari aplikatzeak eman dezan signo positibodun zenbatekoen emaitzaren kozientea. Eta

    • erakunde erkideen eta foru instituzioen koefiziente bertikalen emaitza, beroien bilketa erlatiboa ekarpenen koefizientearen %99tik gora jartzea gertatu baldin bada.

      Ondorio hauetarako, honako era honetan definitzen da lurralde historiko bakoitzari dagokion koefiziente bertikala: dagokion koefiziente horizontala, erakunde erkideen koefiziente bertikalaren osagarriari aplikatzeak eman dezan koefizientea hain zuzen.

      Solidaritate Fondoaren goreneko zenbatekoak ez du gaindituko lege honetako 6. atalean definitu eta banandu beharreko baliabideen %1a.

  2. Solidaritate Fondorako jarri beharrekoa.

    1. Erakunde erkideek Solidaritate Fondorako jarri beharrekoak, lege honetako 5. atalean aipatzen den banaketa bertikalaren koefizientea fondoaren guztirako zenbatekoari aplikatzeak eman dezan zenbatekoa harrapatu beharko du, baina honako baldintza honen pean, hau da, zenbateko horren koefiziente bertikalaren %99aren arteko eta banandu behar diren errekurtso horietan izan beharreko benetako partaidetzaren arteko aldea banandu beharreko errekurtsoei aplikatzeak balio absolutuetan eman dezan zenbatekoa, ez dezala gainditu zenbateko horrek. Gainditzea ematen bada, benetako partaidetza harrapatuko luke.

    2. Gainontzekoa foru aldundiei dagokie, bakoitzaren koefiziente bertikalen arabera. Koefiziente horizontalari dagokion %99aren gainetik diru-bilketa erlatiboa jarri deneko foru aldundiek jarri beharrekoak ez du gaindituko honako diru-zenbateko hau: koefiziente bertikalaren %99aren arteko eta lege honetan jasotzen den eredua aplikatzeak sortu eta banandu behar diren errekurtso horietako benetako partaidetzaren arteko aldea banandu beharreko errekurtsoei aplikatzeak balio absolutuetan eman dezan zenbatekoa, ez dezala gainditu zenbatekoak alegia.

  3. Solidaritate Fondoaren likidazioa.

    Solidaritate Fondoko behin-behineko zenbatekoa Finantza Publikoetarako Euskal Kontseiluak finkatuko du, aurrekontuetako prebisioen arabera. Instituzio bakoitzak behin-behingoz jarri beharrekoa zehaztuko da bertan. Behin-behingo fondoko hirutik bi ekainean aplikatuko dira, ekarpena egiteko epearekin batera.

    Ekarpenen likidazioarekin batera, Finantza Publikoetarako Euskal Kontseiluak Solidaritate Fondoa likidatuko du behin-betiko eta, hori, dagokion koefiziente horizontalaren %99aren azpitik kokatu eta lurralde batek edo lurralde historikoek Euskal Autonomi Elkartearen guztirako diru-bilketan izan behar duten partaidetza erlatiboa ez dela izan arauetan edo kudeaketan beste lurralde historiko batzuekiko eman diren ezberdintasunen emaitza ebatzi ondoren, bidezkoa den txostena aurrez aztertu beharko dela.

  1. – Aipatu den 2.1. idazatian finkatzen den muga aplikatu ondoren, koefiziente horizontalaren %99ko edo goragoko diru-bilketa erlatiboa lurralde historiko guztientzako bermatzea ezinezkoa dela gertatuz gero, Finantza Publikoetarako Euskal Kontseiluak, azken emaitzak ikusi ondoren eta aurreko puntuan aipatu diren txostenak burutu ondoren, egokitu egingo du Solidaritate Fondoaren zenbatekoa. Aurreko idazatietan aipatu diren gainontzeko arauak errespetatu egin beharko ditu beti.

  2. – Xedapen honetan agintzen denaren arabera %99a bermatu beharra bete ondoren, Finantza Publikoetarako Euskal Kontseiluak 1. puntuan aipatu eta ezohikoak diren beste alde batzuk atenditzea erabakiko balu, hori betetzeko beharrezkoak diren mekanismoak finkatu beharko ditu, aurreko idazatian jarri diren arauak errespetatu beharko direla beti.

    ALDIBATERAKO XEDAPENAK

    Aldibaterako xedapen bakarra

    Akordio hau onartu dadinetik hasi eta 1996ko abenduaren 31ra arteko epealdiaren barruan, Estatuko eta Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren eta, behar bada, Euskal Autonomi Elkartearen eta lurralde historikoen arteko eskuduntza berriak egitea gertatuko balitz, 10. atalean deskribatu denaren arabera jokatuko litzateke eskuduntza horiei dagozkienetan.

    Kasu honetan, 10. atalean xedatzen direnen ondorioetarako, Finantza Publikoetarako Euskal Kontseiluak, kupoari buruzko bost urtetik bost urterako legeak kontutan hartuta, lege honek indarrean iraun dezaneko lehenengo ekitaldian egindako eskualdaketen balorazioari aplikatu beharreko gaurkotze-indizea finkatu beharko du.

    I. ERASKINA

ARABA BIZKAIA GIPUZKOA GUZTIRA EUS. JAURL. TOTAL

1.– GASTUEN A U RREKONTUA 135.669,90 456.992,60 279.976,40 872.638,90 704.516,56

2.– AURREKONTUAREN EGOKITZAPENAK – –

3.– FINANTZATUTAKO GASTUAK –60.879,60 -129.683,76

BANAK. ATXIKI GAB. SARRERAK

.Zor Publikoa 3.816,30 9.420,00 4.500,00 -17.736,30 -66.135,00

.Ondarezko sarrerak 2.240,00 1.231,00 2.010,60 -5.321,60 -2.510,40

.Udal finantzazioa 726,80 –726,80 -

.EEEtiko egitura-fondoak 1.601,30 1.541,00 1.991,10 -5.133,40 -10.925,40

.Beste batzuk 3.780,90 19.355,80 10.174,80 -31.961,50 -50.112,96

4.– FINANTZATU BEHARREKO GASTUAK 811.759,30 574.832,80

5.– EGOKITZAPENAK –1.350,00

.Partaidetza zor publiko berezian –1.350,00

6.– KENKETAK –643.838,90 -232.552,80

.Kupo Likidoa Estatuari, 1996 –5.010,40

.Kupoaren likidazioa, 1995 2.734,50

.EAEaren aldeko ekarpenak –574.832,80

(3. X.G.ko proiektuak izan ezik)

.BEZak ordezkatutako zor publikoak –51.045,70

.Polizia Autonomoaren finantzaketa –56.796,00

.INSALUD eta INSERSOren finant. –15.684,50 -174.104,40

.KLLko 22.3 at. politikak –1.652,40

7.–FINANTZATU BEHARREKO GASTUAK 167.920,40 340.930,00 508.850,40

GELDITZEN DEN KOEFIZIENTEA 33,00% 67,00%

OHARRA: 1996. urteko ekitaldian zehar egin diren eskualdaketa berriei atxikitako urteko balorazio ekonomikoa hartu da kontuan kalkulua egiterakoan.

Diru kopuru hori 1996. urteko aurrekontuetan ez dagoenez jasota, aldatu egin dira bai Eusko Jaurlaritzaren aurrekontua, bai Estatuari ordaindu beharreko kupoa eta bai erakunde erkideei egin beharreko ekarpenak ere, bidezkoak diren zenbatekoetan.

II. ERASKINA

KONTZEPTUA INDIKATZAILEA

Lan pertsonalagatiko atxekipen. Lansariak eta soldatak

Kuota diferentziala PFIZ (1)

Kapital atxekipenak, zatikako Ustiaketaren soberakin garbia

ordainketak eta Sozietateak

BEZ Kudeaketa propioa VAB pm - enpresa FBC-

Ez-energiazko esportazioak + Erosketak

Elkarte barnekoak eta

ez-energikoak

BEZ, egokitzapena Ekarpen indizea

  1. Berezia, garraio Matrikulatutako turismo kop.

    baliabideen gainekoa

    (1) PFIZ-ren kuota diferentzialari dagokion zenbatekoa, zerga horren bilketa osatzen duen elementu bakoitzari ezarriko zaio heinen arabera.

    Beraz, Lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet, norbanako zein agintari direla, Euskadiko herritar guztiei.

    Vitoria-Gasteiz, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko azaroak lau.

    Lehendakaria,

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (7)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak (0)

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa (0)

Ez dago lotutako edukirik.