Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

3/1995 LEGEA, ekainaren 23koa, Euskadiko Kooperatiben ekainaren 24ko 4/1993 Legean Estatutuak Egokitzeko Ezarritako Epea Luzatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Legea
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 145
  • Hurrenkera-zk.: 3042
  • Xedapen-zk.: 3
  • Xedapen-data: 1995/06/23
  • Argitaratze-data: 1995/08/01

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ekonomia

Testu legala

Eusko Legebiltzarrak ondoko legea onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko berritaz guztiei: EKAINAREN 23KO 3/1995 LEGEA. EUSKADIKO KOOPERATIBEN EKAINAREN 24KO 4/1993 LEGEAN ESTATUTUAK EGOKlTZEKO EZARRITAKO EPEA LUZATZEN DUENA. ZIOEN ADIERAZPENA Euskádiko Kooperatiben ekainaren 24ko 4/l993 Legeko aldi baterako hirugarren erabakiaren lehenengo atalean lege hori indarrean jartzen denetik hasi era bi urteko epea ezartzen da. lege horrek arautzen dituen koopenratibek beren estatutu sozialak egoki ditzatem Kooperatiben esparru juridikoak Euskal Autonomi Elkartean izan ducn eraldaketa hainbesterainokoa da. non kooperatibek berek ahalegin handia egin beharra daukaten beren estatutuetako araubidea egokitzeko alpatutako erabakia betetzea batez ere zaltzen duten alderdiak dira, alde batetik arau berriaren beraren konplexutasuna, estatutu sozialetara joarazten baitu anitzetan, eta bestcuk kooperatiben beren egitura hala langilcena nola baliabideena. Horri guzuari garatze-araueten ezarritako betebehar formalak betetzeko sortzen diren eragozpenak gehitu behar zaizkio. Legea 1993ko uztailaren 19an argitaratu zen EHAAn, eta handik hogeita hamar egun barru jarri zen indarrean, azken erabakietatik lehenengoan ezarritakoaren arabera. Hala ere, erroldaturik egon eta beren estatutuak egokitu beharra daukaten koopeariba guztiak kontutan hartuz gero, gutxi batzuek baino ez dute eskatu, gaur arte, beren estatutuen egokitzapena errolda dadin. Horren ondorioz erpe, beteko bada, luzatu beharra dago, are gehiago aldi baterako hirugarren erabakiaren bigarren atalean ezarritakoa kontutan hartzen badugu: izan ere, atal horretan esaten denez, egokitzapena erroldatzeko eskatzen ez duten kooperatibak legez erabat desegingo dira eta beren oharpenak ezeztatuko. ATAL BAKARRA Euskadiko Kooperatiben ekainaren 24ko 4/1993 Legeko aldi baterako hirugarren erabakiaren lehenengo atalean ezarritako epea 1996ko abuztuaren 31ra arte luzatu da. AZKEN ERABAKIAK Lehenengoa Eusko Jaurlaritzak lege ha aplikatu eta garatzeko arauak eman ditzake, Justizi Ekonomi Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren proposamenez. Bigarrena.EuskalHerriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean lege hau. Beraz, lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet, norbanako zein agintari direla, Euskadiko herritar guztiei. Vitoria-Gasteizen, 1995eko ekainak 30. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.