Arautegia
Inprimatu9/1994 LEGEA, ekainaren 17koa, Euskadiko Diruegitamuen Jaurpideari buruzko Legea aldatzekoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Legea
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 135
- Hurrenkera-zk.: 2547
- Xedapen-zk.: 9
- Xedapen-data: 1994/06/17
- Argitaratze-data: 1994/07/15
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Ogasun
Deskribapenak
Testu legala
Eusko Legebiltzarrak honako Legea onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei: EKAINAREN 17KO 9/1994 LEGEA, EUSKADIKO DIRUEGITAMUEN JAURPIDEARI BURUZKO LEGE ALDATZEKOA. Zioen adierazpena Euskadiko Herri Ogasuna hezurmamitu beharra zela, sortzen ari zen Euskadiko Autonomi Elkartera zerbitzuak eskualdatzea zela, eta Autonomi Elkarteko administrazioari diruegitamuetarako langai bateratzaile eta orobiltzaileak eman nahi zitzaizkiola eta, Euskadiko Diruegitamuen Jaurpideari buruzko Legea sortu eta ezarri zenean, lege horren atalek garai hartako erronkei egoki baina oso modu teorikoan egin zieten aurre. Aipatutako abenduaren 20ko 31/1983 Legea hamar urtez indarrean egon ondoren lortutako esperientziak berrikuntza batzuk egin behar direla erakutsi du, eta lege hau onartuta amaituko da bide hori. Lege berriarekin, lehenengoan finkatutako diruegitamuen oinarriak gaur egungo diruegitamuen beharretara egokitu eta diruegitamua ekonomiapolitikako langai eraginkor, malgu eta zorrotza izan dadin ahalbidetzea nahi da; langai horren bidez kudeaketa garbiagoa eginez, egiterapena ardura handiagoarekin burutzearen alde jo nahi da. Dena dela, oraingo hau ez da 31/1983 Legea ordezkatuko duen erabateko aldaketa osoa, diruegitamuen jaurpidearen esparru osora iristeko kontuan hartu beharreko idazpuru guztiak eraldatzen dituena. Horretara iritsi gabe, egokitzeko aukera gutxi eta finkoegiak izateagatik indarrean jartzeko arazo gehien sortu duten zatiak berriz zehaztu nahi dira, kudeaketa eraginkorra diruegitamuen zorroztasun eta ikuskapen orekatuarekin bateragarria izan dadin. Gauzak horrela, legearen lehen helburua erakundeetako administrazioaren diruegitamuen jaurpidea guztiz berritzea da; maiatzaren 17 ko 1/1988 Legegintza Dekretuan, Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruz Indarrean dauden Legezko Manuen Bateratutako Idazkia Onartzekoan, zehaztutako moduan ulertu behar da erakundeetako administrazioa, administrazioko erakunde autonomiadunak alde batera utzita. Hau da, merkataritzako autonomiadun erakundeen, ñnorbanakoalorreko legepeko harriizaikien eta Herri-Baltzuen diruegitamuen jaurpidea arautzen duten 31/1983 Legearen edukiak aldatzea ahalbidetzenh da, batez ere sistematizazioa lortu nahian eta ez oinarrizko edukia guztiz aldatzeko asmoz. Izan ere, 31/1983 Legeak, aipatutako erakundeen diruegitamuen berezitasunak, diruegitamuak nola egiteratu eta diruegitamuak nola egiteratu eta diruegitamuak aldatu eta ikuskatzeari buruzko zehaztasunak, gehiegizko lotura gabe aipatzen ditu hogei ataletan zehar, eta defimizioak ere neurri batean atzeratuta geratu dira. Horri gehitzen bazaio Autonomi Elkarteko administrazioan Herri-Baltzuen arloak aparteko garrantzia hartu duela, dirubideen zehaztapenzerrenden tratamendu bateratu eta jarraitzeko errazagoa eskatzen duena, arlo pribatutako Kontularitzako Egitamu Orokorrean berrikuntzak izan direla eta berriki meerkataritzako funtsezko araubidea aldatu egin dela, aldez aurretik esan dezakegu lege honen bidez egin nahi den egokitzapena beharrezkoa dela. Baina legearen helburu garrantzitsuena hori izanik ere, ez da bakarra. Segurtasun juridikoan eta arabidearen argitasunean oinarrituta, etengabeko arreta eskatzen duen beste kontu bat ere bada, Euskadiko guztizko diruegitamuak onartzeko urtero erabilitako legegintzazko teknika nolakoa den ikusi ondoren. Izan ere, guztizko diruegitamuen urteroko legeek 31/1983 Legearen funtsezko zatiak aldatu izan dituzte urtez urte, eta gaur egun dozena bat baino gehiago ere badira legea onartu zenetik egindako aldaketak; zenbait atal guztiz berriak dira eta, bukatzeko, diruegitamuan eragina duten hainbat egoera ere badira. Horiek guztiak Autonomi elkarteko diruegitamuen jarpidea arautuko duen lege orokorrean kontuan hartu beharrekoak dira egiturari dagokionez. Ez da zaila, beraz, hainbeste aldiz aipatutako arau bat oso-osorik berrantolatzea zuritzea, gai horren inguruko testu eguneratu eta bakar bat finka dadin. Gorago zehaztutako gaien artean, 31/1983 Legearen V. idazpuruko bigarren atalburuari buruzkoak aipa ditzakegu, diruizendapenen bestetarakotzeen jaurpideari buruzkoak hain zuzen ere. Azken hamar urteetan zehar, etengabe saiatu izan da diruizendapenen bestetarakotzeen bidez diruegitamuen eraldatze orekatuak egiteko sistema aurkitzen. Dena den, gaur egun indarrean dagoen sistemarekin, herrigastua ikuskatzeko Legebiltzarrak duen oinarrizko autonomia, batetik, eta Jaurlaritzak duen oinarrizko autonomia, batetik, eta Jaurlaritzak diruegitamuek ekonomikoki eta modu malguan erabiltzeko aukera emango duen mugikortasuna, bestetik, ezin dira oraindik bete-be-tean uztartu. Hori dela eta, lege honen bidez, zalantzan ibili gabe, iharduteko modu argi batzuk proposatu dira, bi agintaritzen nahiak bete eta baliabideak zentzuz kudeatu daitezen, diruizendapenekiko zorroztasuna galdu gabe. Teknikari dagokionez, legeak ez dauka ez idazpuru ez atalbururik eta berritutako atalen zenbakien hurrenkera karraitu du. Baina irakurri besterik ez dago goian aipatutako arloak direla ikusteko, eta gainera, gerra testu bateratu batean diruegitamuen jaurpideko arlo guztietako araubide osoa bilduko duen erabakiaren arteko zubi izango dira. Hor, diruegitamuetan urteroko legeen bidez egindako aldaketak ere sartuko dira. Bosgarren ataletik hamargarrenera eta hogeita zortzigarrenetik hogeita hamalaugarrera odazen atal guztiek, denak barne direla, merkataritzako erakunde autonomiadunen, norbanakoalorreko legepeko herriizikien eta Herri-Baltzuen diruegitamuen jaurpideari eragiten diote orokorrean eta erakundeen administrazioko zati horren egitezko iharduerarentzako araubide berri oso bat jaso dute. Horrela, 31/1983 Legean erakunde horien dirubideen zehaztapen -zerrenda nahiz egin daitezkeen aldaketen sistema bezala zehazten zen aladatu egin da. Hala ere, erakunde horien diruegitamuak egiteko ihardunbidea ez da aldatu, zuzena dela uste delako, ez eta Autonomi Elkarteko administrazioaren diruegitamu orokorrekin zuten aldian aldiko loturamodua ere. Bestalde, hemeretzigarren ataletik hogeita zazpigarrenera doazen atalek, denak barne direla, diruizendapenen bestetarakotzeen jaurpideari eragiten diote orokorrean, eta Euskadiko Diruegitamuen Jaurpideari buruzko gau egungo legearen V. idazpuruko bigarren atalburua ordezkatuko dute. Atal horiek osotasuna dute, nahiz eta urtetik urtera osatzeko aukera egongo den unean uneko jaurpide bereziekin, baina, salbuespenezko egoeretan izan ezik, urteroko lege horietan ezin izango da egiturazko araubiderik sartu. Horregatik, oraingo araubide hau etorkizunean irauteko asmo garbikoa da. Azken atalei, hau da, hogeita hamabosgarrenetik azkenera arte doazenei dagokienez, amaiera emateei buruzko arau batzuetan oinarritu dira diruegitamuak hobeto kudeatzeko aldaketa batzuk izan zitzaketen oso arlo berezietan. Hasierako legeko ataletan jasotako diruegitamuei buruzko betidaniko oinarrriak ez dira aldatu, ez eta administrazioaren nahiz bertako autonomiadun erakundeen diruegitamuen egitura ere. Zehazki esanda, aldaketa nabarmenenak diruegitamuak luzatzeari buruzko arloetan egin dira, osagabeak ziren eta. Azpimarratu beharrekoa da legearen izenburuan bertan ageri den helburua aurrera eraman ahal izateko teknika 31/1983 Legearen zenbait atal aldatu, beste batzuk indarrik gabe utzi eta araubide berriaren arabera neurri batean baliorik gabe geratutakoak zirenak berriz egoki idaztea izan dela. Beraz, ez du harritzekoa izan behar legearen azken erabaketako lehenengoan Jaurlaritzari legegintzaekretu bata argitaratzeko baimena emateak, Euskadiko diruegitamuen jaurpideari buruz indarrean dauden erabaki eta lege guztiak batera biltzeko, zehaztuta dauden mugen barruan. Horretarako, ekainaren 30eko Jaurlaritzaren 7/1981 Legearen 52. Ataleko eskakizunak jarraituz eta gehienezko epe baten barruan ihardun beharko du. Lehenengo atala Euskadiko Diruegitamuen Jaurpideari buruzko abenduaren 20ko 31/1983 Legearen 8. Atala jarraian datorren moduan geratu da: "8. Atala,. - Zehaztapena 1.- AutonomiaElkarteko arduralaritzaren eta arduralaritzako autonomiadun erakundeen diruegitamuetan honakook jaso beharko dira, bakoitzarentzat jarritako zehaztasunmaila eta egiturarekin: a) ekonomia-urtean kitatu beharreko ekonomiazko eskubide bereziekiko dirueskuraketen zehaztapenzerrenda bat. b) Bai ordaintzeko bai gerorako lotzezko eginbeharrei erantzuteko beharrezko izango diren diruizendapenen zehaztapen- zerrenda bat. 2.- Merkataritzako autonomiadun erakundeen, norbanakoalorreko legepeko herriizaikien eta Herri-Baltzuen diruegitamuek ekitaldiko gastu eta dirusarreren hornidurazerrendak, diruezarketenak eta dirubideenak ere jasoko dituzte, eta baita gerorako konpromezuak zeintzuk diren ere". Bigarren atala Euskadiko Diruegitamuen Jaurpideari buruzko abenduaren 20ko 31/1983 Legearen 21. Atala jarraian datorren moduan geratu da: "21. Atala.- Orohartzezko diruizendapena 1.- AutonomiaElkarteko arduralaritzaren eta arduralaritzako autonomiadun erakundeen diruegitamuetako dirueskuraketen zehaztapenzerrendan, ordainketarako dirurik izendatu gabeko behar berriei aurre egiteko edo gehikizunetan zermugatutako diruizendapenen dirubidetarako orohartzezko ordainketadiruizendapen bat sartu ahal izango da. 2.- Hasierako zenbatekoak nahiz gerora izan daitezkeen gehiketek, bai diruegitamuzko edozein milegutatik datozen gaindikinen kontura edo diruzaintzako hondarren kontura edo diruzaintzako hondarren kontura izanik ere, ezin izango dute Autonomi Elkarteko arduralaritzaren edo arduralaritzako autonomiadun erakundeen diruegitamuetako ordainketadiruizendapenen guztizkoaren ehuneko 5etik gora jo, ekkitaldiaren une bakoitzean. 3.- Ekonomi eta ogasun sailburua orohartzezko diruizendapen horretaz baliatu ahal izango da, eragiten dion sail edo autonomiadun erakundeak hala proposatzen badu, baldin eta erabilera diruegitamuetarako edozein diruizendapenetako gaindikinak berkokatzeari adagokio. Beste kasuetan, baliatzea Jaurlaritzaren aginpidea izango da, ekonomi eta Ogasun Sailak proposatuta. 4.- Orohartzezko diruizendapenera zuzenean joko duen gasturik ezin izango da baimendu". Hirugarren atala Euskadiko Diruegitamuen Jaurpideari buruzko abenduaren 30ko 31/19873 Legearen 32.3 atala jarraian datorren moduan geratu da: "3.- Gerorako lotzezko diruizendapenen zehaztapen-.zerrenda onartzeak horiek jarritako modutan sendesteko baimena ematen du. Baimendutako lotzezko diruizendapenak aldatu eta urteka banatu ahal izango ditu Jaurlaritzak, gastuaren geharrizanek hal eskatzen badute eta baldin eta ordainketadiruizendapenak ez badu eraginik izaten eta lotzezko diruizendapena bere osoan bartuta ez bada gainditzen". Laugarren atala Euskadiko Diruegitamuen Jaurpideari buruzko abenduaren 20ko 31/1983 Legearen 33. Atala jarraian datorren moduan geratu da: "1.- Autonokmia Elkarteko arduralaritzaren eta arduralaritzako autonomiadun erakundeen diruegitamuetan sartutako gerorako lotzezko diruizendapenak gauzetango diruezarketei, zuzkiketazko, teknika- eta zientziaaholkularitzako eta antolapidealogerako eragiketei buruzkoak badira, Jaurlaritzak, Ekonomi eta Ogasun Sailak eta eragindako sailak edo erakundeak proposatuta, horiekiko ituneak lehenengoan ontzat emendako zenbatekoari ehuneko 20koa gehituz eta/edo lehen ohartemandako aldia baino urtebete gehiagorako sendetsi daitezeneko baimena eman ahal izango du. 2.- Aurreko atalean jasotako ihardunbideari jarraituz, egiteratzeko hasiera eman dien diruegitamuaren ekitaldia baino luzeagorako konpromezuak hartu ahal izango dira, lotzezko diruizendapenik ez duten kasuetan, baldin eta egiterapenean atzerapenak izateagatik aurrikusitako helburua ezin bada diruegitamuaren ekitaldian lortu. Sobera geratutako diruizendapenak berriz erabili ahal izango dira Ekonomi eta Ogasun Sailak erabakitako moduan". Bosgarren atala Euskadiko Diruegitamuen Jaurpideari buruzko abenduaren 20ko 31/1983 Legearen III. Idazpuruko bigarren atalburuko lehenengo sailaren izena aldatu eta jarraian datorren moduan geratu da: "Lehenengo saila AutonomiaElkarteko arduralaritza eta arduralaritzako autonomiadun erakundeak". Seigarren atala Euskadiko Diruegitakuen Jaurpideari buruzko benduaren 20ko 31/1983 Legearen III. Idazpuruko bigarren atlburuko bigarren sailarren izen aldatu eta jarraian datorren moduan geratu da: "Bigarren saila Merkataritzako autonomiadun erakundeak, norbanakoalorreko legepeko herriizaikiak eta herribaltzuak" Zazpigarren atala Euskadiko Diruegitamuen Jaurpideari buruzko abenduaren 20ko 31/1983 Legearen 42. Atala jarraian datorren moduan geratu da: "42. atala.- Zehaztapena Sail honek eragiten dien erakundeen ustiaketaeta domudiruegitamuen egitura Ekonomi eta Ogasun Sailak zehaztuko du. Aurreko idazatian erabakitakoa hala bada ere, Herri-Baltzuek beren kontularitza KontularitzaEgitamu Orokorrean erabakitakora egokituko dute, egin beharreko aldaketak eginda, beharrezkoa bada". Zortzigarren atala Euskadiko Diruegitamuen Jaurpideari buruzko abenduaren 20ko 31/1983 Legearen III. Idazpuruko bosgarren atalburaren izena aldatu eta jarraian datorren moduan geratu da: "BOSGARREN ATALBURUA Diruegitamuak eta Dirubideen Aurretiazko ZehaztapenZerrendak" Bederatzigarren atala Euskadiko diruegitamuen Jaurpideari buruzko abenduaren 20ko 31/1983 Legearen 55. Atala jarraian datorren moduan geratu da: "55. atala.- Zerrendapena 1.- Merkataritzako autonomiadun erakundeek, nobanakoalorreko legepeko herriizaikiek eta Herri-Baltzuek aurrera eramendako era guztietako iharduerak erakunde horien usitaketa- eta domu- diruegitamuetan jasota geratuko dira. Horrekin batera, lege honetako 8. Atalean ezarritakoaz bat, gerorako konpromezuen zehaztapenzerrenda ere jasoko da. 2.- Era berean, erakunde bakoitzaren iharduera orokorrak, gauzatutako egintza nagusiak eta lortu beharreko helburu orokorrak eta horien zenbatekoa jasotzen dituen txostena ere gehitu beharko da; ekitaldian zehar izango diren gastu eta diruezarketak ere, lurraldeka sailkatuta, aurkeztu beharko dira. Aipatutako txostenak, gainera, finkatutakoa izan beharko du merkataritzako legediak kontuak eta kudeaketako txostenak finkatuta aurkeztu behar direla eskatzen duen kasuetan. 3.- Informazio gehigarri moduan, jarraian aipatzen diren Dirubideen Aurretiazko ZehaztapenZerrendak gehitu beharko dira: a) Diruegitamuaren ekitaldiaren amaieran dagoen aurretiazko garbitasunkontua. b) galdu-irabazien aurretiazko kontua. c) Dirubideen aurretiazko taula. 4.-Aurreko a), b) eta c) zatietan aipatzen diren dirubideen zehaztapenzerrendak KontularitzaEgitamu Orokorreko kontularitzarako erizpideekin bat gauzatuko dira". Hamargarren atala Euskadiko Diruegitamuen Jaurpideari buruzko abenduaren 20ko 31/1983 Legearen 56. Atala baino lehen, jarraian datorren izena duen saila gehitu da: "Lehenengo Saila Ustiaketa- eta domudiruegitamuak" Hamaikagarren atala Euskadiko Diruegitamuen Jaurpideari buruzko abenduaren 20ko 31/1983 Legearen 56. Atala jarraian datorren moduan geratu da: "56. atala.- Ustiaketadiruegitamua Ustiaketadiruegitamuan, kontzeptuka zehaztuta, diruegitamuaren ekitaldian zehar erakunde bakoitzaren ihardueraren garapenari dagozkion gastu eta dirueskuraketa guztiak jasoko dira. Autonomi Elkarteko herriarduralaritzatik jasotako dirueskuraketak banatuta aurkeztuko dira. Hamabigarren atala Euskadiko Diruegitamuen Jaurpideari buruzko abenduaren 20ko 31/1983 Legeari 56. Bis) atal berri bat gehitu zaio: "56. Bis) atala.- Domudiruegitamua Domudiruegitamuan, kontzeptuka zehaztuta, diruegitamuaren ekitaldian egiteko diren diruezarketak eta horientzako dirubideak jasoko dira. Diruezarketak gutxienez gauzetango eta dirubidezkoetan banatujo dira. Dirubideak zeintzuk diren bereiztean, Euskadiko AutonomiaElkarteko Herri-Arduralaritzaren ekarketak nahiz domuan edo baltzuaren fondoan parte hartzen duen beste edozein erakunderen ekarketak eta zorpidetzea bereiztuko dira". Hamahirugarren atala Euskadiko Diruegitamuen Jaurpideari buruzko abenduaren 20ko 31/1983 Legearen 57. Atala jarraian datorren moduan geratu da: 57. atala.- Diruizendapenen izaera 1.-Ustiaketa-diruegitamuko nahiz domudiruegitamuko kiruizendapenak, hurrengo idazatian ezarritako salbuespenekin, ustezkoak izango dira, eta kasuan kasuko erakundeak diruegitamuaren ekitaldian bere iharduerak izango duen garapenari buruz egindako aurrikuspenak jasoko ditu. 2.- Jarraian aipatzen diren kontzeptuak mugatuak izango dira: higiezin material eta inmaterialetan egindako diruezarketak, dirubidezko diruezarketak, lanarigastuak, bestetarakotze eta emendako dirulaguntza arrunt edo domudirulaguntzak eta inoren baliabideak. Aldaketaren bat egitekotan, lege honetako V. idazpuruko zortzigarren atalburuan ezarritakoaz bat egin beharko da. Horren ondoreioetarako mugatutzat hartuko da goian aipatutako kontzeptu bakoitzarentzat diruegitamuan jarritako guztizko zenbatekoa, erakunde bakoitzean". Hamalaugarren atala Euskadiko Diruegitamuen Jaurpideari buruzko abenduaren 20ko 31/1983 Legeari 57. bis) atal berri bat gehitu zaio: "57. bis) atala.- Gerorako konpromezuak Gerorako konpromezuen zehaztapenzerrendan, egin asmo diren baina diruegitamuaren ekitaldiaren amaieran zorpidetu ez eta aldian aldikoak ez diren diruezarketa eta gastuak jasoko dira. Eragiten dieten diruizendapenen aldaketa lege honetako V. idazpuruko zortzigarren atalburuan ezarritakoaz bat egingo da". Hamabosgarren atala Euskadiko Diruegitamuen Jaurpideari buruzko abenduaren 20ko 31/1983 Legearen 58. Atala baino lehen, sail berri bat gehitu da jarraian datorren izenarekin: "Bigarren saila Dirubideen Aurretiazko Zehaztapen Zerrendak" Hamaseigarren atala Euskadiko Diruegitamuen Jaurpideari buruzko abenduaren 20ko 31/1983 Legearen 58. Atala jarraian datorren moduan geratu da: 1.- Aurretiazko garbitasunkontuan, dagokion izaikiak ekonomiaurtearen azken egunean izango duen ondare- eta diruegoeraren aintzinsoma jasoko da. 2.- Galera eta irabazien aurretiazko kontuan, kasuan kasuko erakundeak ekonomiaekitaldian zehar egin edo lortuko dituen gastu nahiz dirueskuraketa guztien ohartemateak jasoko dira. 3.- Aurretiazko dirubideen taulan, zein baliabide eskuratzeko asmoa dagoen, nondik eskuratzeko asmoa dagoen, nondik eskuratuko diren eta zertan erabiliko diren, higiezinean edo mugikorrean, zehaztuko da. Helburua ekonomiaekitaldian zehar erakunde bakoitzaren ondarearen edo dirubideen egoeran zer nolako aldaketak ezan daitezkeen ezagutzea da". Hamazazpigarren atala Euskadiko Diruegitamuen Jaurpideari buruzko abenduaren 20ko 31/1983 Legearen 59. Ataleko lehenengo lerroaldia jarraian datorren moduan geratu da: "1.- Egitarauen egiturak dirueskuraketen, ordainketadiruizendapenen eta gerorako lotzezkoen lurraldekako sailkapena izango du barne, horien egiterapenerako ohartematen diren gaien eta zertzeladen nolakoek hori eginkizun egin dezaten neurrian, arau-bidez jarri daitezen arauen ariora". Hamazortzigarren atala Euskadiko Diruegitamuen Jaurpideari buruzko abenduaren 20ko 31/1983 Legearen 68. Atala jarraian datorren moduan geratu da: "68. Atala.- Definizioak 1.- Ordainketadiruizendapenen bestetarakotzea Autonomi elkarteko arduralaritzaren eta arduralaritzako autonomiadun erakundeen diruegitamuetako gastuen zehaztapenzerrendetan egindako berrikuntza da. Berrikuntza horiek, guztizko kopurua aldatu gabe, zenbateko batzuk aldatu egiten dituzte loturamaila ezberdineko diruizendapenen artean. 2.- Aurreko lerroaldiari dagokionez, ekonomia, organo eta egitaraukako sailkapenak, gutxieneko zatitzemailetan, osotasunean erakutsiko dituen diruizendapenaren itxuraketa izango da lotura, horrela diruizendapenaren mugak ezarriko direlarik. Bestetarakotze beharrik ez izateak ez du esan nahi gstua zuzen bideratu beharko ez denik. 3.- Loturamailak, orokorrean, jarraian datozenak izango dira: - Lanarigastuei dagokienean, atala eta saila. - Ihardunbidegastu, dirubidetzegastu,gauzetango diruezarketa eta dirubidezko aktibo nahiz pasiboen aldaketei dagokienean, atala, saila eta egitaraua. - Eragiketa arrunt domueragiketarako diren bestetarakotze eta dirulaguntzei dagokienean, kontzeptua, saila eta egitaraua. Dena dela, isilpeko gastuetarako diruizendapenak, handitzeko modukoak izan daitzkeenak, autonomiaElkarteko herriarloko beste izaiki batzuei egin beharreko bestetarakotzeak ordaintzeko diruizendapenak edo urteroko diruegitamuen legeetan izaera, eragin edo norako berezikotzat hartutakoak behartzeindarrekoak izango dira, gastuen zehaztapenzerrendetan erakusten duten zatitzemailarekin". Hemeretzigarren atala Euskadiko Diruegitamuen Jaurpideari buruzko abenduaren 20ko 31/1983 Legearen 69. Atala jarraian datorren moduan geratu da: "69. Atala.- Bestetarakotzejaurpidea 1.- Hurrengo atalean baimena emateko ezartzen diren aginpideen barruan, diruizendapenen bestetarakotzeak egin ahal izango dira, ondorengo baldintzak betetzen badituzte: a) Betetarakotuko diren zenbatekoak gaindikinak dituzten diruizendapenetakoak izatea eta, datozan lekutik datozela, helburu berria domueragiketak edo handiagotu daitezkeen diruizendapenak dirubidetzea izatea. b) Aginpidea duen kontuhartzaileak txostena emenada egotea. c) Lege honetako 71. Atalean ezarritako muga orokorrez kanpo ez egotea. 2.- Beren helburua eragiketa arruntak dirubidetzea duten diruizendapenbetetarakotzeek izaera bereko eragiketetarako beste diruizendapen batzuetan izan beharko dute sorrera, diruizendapenak hasierako baimena jaso zueneko helburu berezia mantentzen ez bada behintzat. 3.- Diruegitamuen urteroko legeek diruizendapenbestetarakotzeak egitea mugatu ahal izango dute, kasuan kasuko ekitaldirako lortu nahi diren ekonomiapolitikako helburuen arabera". Hogeigarren atala Euskadiko Diruegitamuen Jaurpideari buruzko abenduaren 20ko 31/1983 Legearen 70. Atala jarraian datorren moduan geratu da: "70. Atala.- Aginpideak 1.- Sailburuen, zuzendari orokorren edo arduralaritzako autonomiadun erakundeetako buruen egitekoa izango da, aginpidea duen kontuhartzaileak aldeko iritzia eman ondorenm sail edo arduralaritzako autonomiadun erakunde bereko egitarau bereko atalburu bereko diruizendapenen bestetarakotzeak baimentzea, hori egiteak dagokion egitarau baitzaren helburuetan inolako aldaketarik ekartzen ez badu, noski. 2.- Ekonomi eta Ogasun sailburuaren aginpidea izango da, sailek edo arduralaritzako autonomidun erakundeek hal proposatuta, aurreko lerroaldian jasotzen ez diren diruizenapenen bestetarakotzeak baimentzea, eragiten dien egitarauaren edo egitarauen helburuetan aldaketak sortzen direnean izan ezik. Kasu horretan baimena emateko aginpidea Jaurlaritzarena izango da, Ekonomi eta Ogasun Sailak proposatuta. Dena dela, Ekonomi eta Ogasun sailburuaren aginpidea izango da lege honetako 71.2 atalaren aurretiazko ezarpenaren ondorioz sortutako diruizendapenen bestetarakotzeak baimentzea. 3.- Helburuetan izandako aldaketek egitarauari osotasunean edo egitarauaren hornidura guztiei eragiten badiete, egiteratu gabeko egitarauei buruz 74. Atalean ezarritakoa beteko da". Hogeita batgarren atala Euskadiko Diruegitamuen Jaurpideari buruzko abenduaren 20ko 31/1983 Legearen 71. Atala jarraian datorren moduan geratu da: "71. Atala.- Orotariko mugapenak 1.- Nolanahiko diruizendapenbestetarakotzeek honako mugapen hauek izango dituzte: a) Ezingo dute bestetarakotzejaurpideen arabera edo diruizendapen gehigarrien bidez gehitutako ordainketadiruizendapen gutxi, ez gerorako lotzezko diruizendapenak lege honen 33. Atalak dioenez gehituta dituen ordainketadiruizendapenik ere. b) Ez dute beste bestetarakotze batzuen bidez lehen gutxitutako diruizendapenik gehituko. c) Gehikizunetan zermugatutako diruizendapenak gehikizun izatetik kenduta gutxitu ahal izango dituzte, eta horiek, beraz, ezin izango dira gero gehitu. 2.- Goian aipatutako mugak ezin izango dira ezarri diruizendapenen aldaketek honako helburuok baldin badituzte: kontularitza behar bezala bideratzea eta arduralaritzako berrantolaketei aurre egitea. Orohartzezko diruizendapenean baliabideak jartzen dituzten diruizendapenekin eta hartaz baliatzean gauza bera gertatuko da, lege honetako 21. Atala ezartzearen ondorioz". Hogeita bigarren atala Euskadiko Diruegitamuen Jaurpideari buruzko Abenduaren 20ko 31/1983 Legearen 72. Atala jarraian datorren moduan geratu da: 72. atala.- Berritan sortarazitako diruizendapen eta egitarauak. 1. Lege honetako eta urteroko diruegitamuen legeetako atalek dakartzaten arauak beteaz egindako diruezendapenbestetarakotzeek aukera emango dute, berritan sortarazitako diruizendapenak hornitzeko. Diruizendapen horiek ezin izango dira gehikizunetan zermugatu, ez lege honetan jarritako bestetarakotzejaurpideen arabera gehitu edo gutxitu ere. 2. Era berean, Jaurlaritzak, bestetarakotze jaurpideez baliatuz, horretarako gastuen zehaztapenzerrendetan sartu gabeko egitarau berriak ordainbidez hornitzeko baimena eman ahal izango du. Hogeita hirugarren atala. Euskadiko Diruegitamuen Jaurpideari buruzko abenduaren 20ko 31/1983 Legearen 73. atala jarraian datorren moduan geratu da: 73.atala Egitarau batzuk baten biltzea 1.- Egitarau bateko edo batzuetako dirueskuraketa eta gastu guztiak horretako gastuei lehen izendatutako zertakoari eutsiz jadanik egon dagoen beste egitarau batera aldatzea da egitarau batzuk batean biltzea. Ordainketadiruzendapen eta gerorako lotzezko diruizendapen guztiei eragingo die. 2.- Jaurlaritzak, doakion sail edo arduralaritzako autonomiadun erakundearen arioz eta Ekonomi eta Ogasun Sailak proposatuta, egitarau batzuk batean biltzeko baimena eman ahal izango du, arduralaritzazko berrantolaketaren edo gastua egiten edo gastuei arta egiten eginkortasuna gehitzearen aldetikako zioek hori egigarri egiten badute. Hogeita laugarren atala. Euskadiko Diruegitamuen Jaurpideari buruzko abenduaren 20ko 31/1983 Legearen 74. Atala jarraian datorren moduan geratu da: 74.atala Egiteratu gabeko egitarauak 1.- Hartarako baimena eman zitzaieneko ekonomia-urtean edozergatik egiteratzen hasi gabeko ezein egitarautako ordainketadiruezendapenak ezingo dira bestetarakotu 2.- Aurreko zatian esandakoaren arabera erabilkizun gelditutako diruez egiteratu gabeko egitarauaz, bestelakotarako baliatu ahal izateko, hori lege ontzat eman beharko da. 3.- Ekonomiaurtea bukatu eta aurreko zatian esandako diruak erabili gabe gelditzea gertatuz gero, horiekikoan Lege honetako 135. Atalaean jasotzen diren baliagabetzeak izango dira jaurpide. Hogeita bosgarren atala Euskadiko Diruegitamuen Jaurpideari buruzko abenduaren 20ko 31/1983 Legearen 75. Atala jarraina datorren moduan geratu da. 75. atala Gerorako lotzezko diruizendapenak 1.- Diruizendapenak bestetarakotzeak gerorako lotzezko diruizendapenei dagozkien ordainketadiruizendapenak gutxitzea edo handitzea balekar, izandako gutxitze edo handitze hori lege honetako 33.atalean aipatzen diren baimentzearen mugakneurtzeko hartuko da kontuan. 2.- Aurreko zatian esandako gutxitxebestetarakotzeak ordainketadiruizendapenen baten diruzko horniketa osoari buruzkoak badira, ordainketa- diruizendapen hori haren zati zeneko gerorako lotzezko diruizendapena berez eta besterik gabe ezabatuta geldituko da. 3.- Aurreko zatian erabakitakoa hala bada ere, gerora lotzezko diruizendapenei dagozkien ordainketadiruizendapenak bestetarakotzeak, indarrean dagoen auraubidearekin bat etorrita egin badira, kasuan kasuko gerora lotzezko diruizendapena gutxitzea edo handitzea ekarri ahal izango du, bai sorburuan bai bukaeran , hurrenez hurren, Hogeita seigarren atala Euskakiko Diruegitamuen Jaurpideari buruzko abenduaren 20ko 31/1983 Legearen 76. Atala jarraian datorren moduan geratu da: "76. Atala.- Legebiltzarrari jakinaraztea 1.- Ekonomi ea Ogasun Sailak hiru hilabetez behin Legebiltzarreko Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamuen Batzordeari atalburu honetan araututako bestetarakotzejaurpidean oinarrituta egindako aldaketen zehaztapenzerrenda bidali beharko dio. Denbora tarte horrea nizandako egitaraubiltzeen berri ere eman beharko du. Era berean, ihardunbide hori erabili beharko da 21. Atalaren arabera izandako baliatzeen eta egindako berrizendapenen berri emateko; beste horrenbeste lege honetako 32.3 eta 33. Etaletako baimenekin ere. 2.- Egitarau arteko diruizendapenbesterakotzeak, egitarau berriak egin izana, eta bai egitarau batzuk batean biltzea ere, ekonomi eta Ogasun Sailak Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamuen Batzordeari behar bazain zehazki jakinarazi beharko dio. 3.- Ekonomia eta Ogasun Sailak hilero jakinaraziko dio Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamuen batzordeari Autonomi Elkarteko arduralaritzaren eta horren autonomiadun erakundeen diruegitamuek zenbateraino egiteratu diren " Hogeita zazpigarren atala Euskadiko Diruegitamuen Jaurpideari buruzko abenduaren 20ko 31/1983 Legearen 93. Ataleko I. Lerroaldia eta 2. Zenbakiko a) eta g) zatiak jarraina datozen moduan gertatu dira: "1.- ekonomia-urtean egin eta AutonomiaElkarteko arduralaritzaren edo arduralaritzako autonomiadun erakundeen arduralaritzaren diruegitamuetako dirueskuraketen zehaztapenzerrendetan oharteman gabeko dirueskuraketek, edo zenbatekoz ohartemandakoaz gora jo dezatenek, dagokien gastuen zehaztapenzerrendan oridainketadiruizendapenak sortarazi ahal izango dituzte. a) Norbanako edo legenortasundunek Autonomiaelkartearekin edo horren autonomiadun erakunderen batekin batean nolakoz horien xede eta helburuen barruan egon daitezen gastuen dirubidetarako egindako ekartketak edo ekarketakonpormezu finkoak. b) AutonomiaElkarteko arduralaritzaren edo arduralaritzako autonomiadun erakundeen diruegitamuetako dirueskuraketen zehaztapenzerrendetan izendatutako kopuruez gaindikakoak izan daitezen beste dirueskuraketa, baita norbere zergenak ere izan daitzekeela." Hogeita zortzigarren atala Euskakiko Diruegitamuen Jaurpideari buruzko abenduaren 20ko 31/1983 Legearen 106. Ataleko 2. Lerroaldia jarraian datorren moduan geratu da: "2.- aurreko zatia esandako horixe egingo da gastua AutonomiaElkarteko arduralaritzako autonomiadun erakunde baten diruegitamuen pentzutan egin beharrekoa izan eta hurrengo 107. Atalaren 1. Idazatian jartzen diren ehunekoak gianditzea gartatuz gero" Hogeita bederatzigarren atala Euskadiko Diruegitamuen Jaurpideari buruzko abenduaren 20ko 31/1983 Legearen 107.atala datorren muduan geratu da: "1.- Diruizendapen gehigarriaren beharra arduralaritzako autonomiadun erakunderen batean gertatu eta horren zenbatekoak AutonomiaElkarteko arduralaritzaren diruegitamuetango diruizendapenak gehitzerik ez badakar, bimena ematea honakooi dagokie: horren zenbatekoak dagokion izaikiaren gastuen zehaztapenzerrendan sartutako ordainketadiruizendapenen guztizkoaren ehuneko 3kotik gora jotzen ez badu,ekonomi eta Ogasun Sailari, eta ehuneko 3tik gora jo eta ehuneko 5a gainditzen ez badu, Jaurlaritzari Ekonomia Batzordeak bere baiezkoa eman ondoren eta Ekonomi eta Ogasun Sailaren saloz. 2.- Diruegitamualdi bakoitzean, aurreko zatian esandako ehuneko horiek elkarpilatuz erabiliko dira. 3.- Diruegitamuak aldatzeko biderapena, aldakuntza hori haren diruegitamuari dagokioneko sailaren edo erankundea hari datxekonaren erizpena barne izan dezan zehaztapidetza baten bidez egingo da honako bauek bere baita daramatzala: - Gastua beharrezkoa eta presakoa delako egiaztapena - Saloaren gai den gehikuntzarako dirubideak emango dituen baliabidearen zehaztapena. - Gehitu beharreko diruegitamuetako diruatala, behar bezala zehaztuta. 4.- Jaurlaritzak, hiru hilabetez, behin atal honetaz baliatuz baimendutako diruezendapenen kontuak emango dizkio Legebiltzarrari" Hogeita hamargarren atala Euskadiko Diruegitamuen Jaurpideari buruzko abenduaren 20ko 31/1983 Legearen V, idazpuruaren zortzigarren atalburuaren izena aldatu eta jarraian datorrena jarri da. "ZORTZIGARREN ATALBURUA" Merkataritzako autonomiadun erakundeen, norbanakoalorreko legepeko herriizaikien eta Herri-Baltzuen diruegitamuetango berrikuntzak" Hogeita hamaikagarren atala Euskakiko Diruegitamuen Jaurpideari buruzko abenduaren 20ko 31/1983 Legearen 110. Atala jarraian datorren moduan geratu da: "110.atala.- Orotarikoa 1.- Atalburu honek eragiten dien erakundeen ustiaketaedo domudiruegitamuetan egindako diruegitamuetako berrikuntzatzat, mugatu bezala hartutako kontzeptuen zenbatekoetan egindako aldaketa oro hartuko da, lege honetako 57.ataleko zerrendaketan aipatutako moduan. 2.- Atalburu honetan aipatzen diren erakundeen diruegitamuen berrikuntzak Ekonomi eta Ogasun Sailak onartu beharko ditu, eragiten dion sailak proposatuta, egin beharreko berrikuntzak eragiten dion erakundearen helburuetan ere berrikuntzak ekarriko dituenenan ezan ezik; kasu horretan Jaurlaritzak onartu beharko ditu, Ekonomi eta Ogasun Sailak proposatu ondoren. 3.- Atalburu honetan aipatzen diren erakundeetako aginpidedun ihardute-sailek, aldez aurretik Ekonomi eta Ogasun Sailaren bimena jasota, lege honetako 57 bis) atalean aipatzen diren gerorako konpromezuen zehaztapenzerrenda handiagotu egin ahal izango dute, erakunde bakoitzarentzat basieran baimendutako guztizko zenbatekoaren %10eraino. Igoera hori %30era ere iritsi ahal izango da Jaurlaritzaren baimena baldin badauka, aldez aurretik Ekonomia Batzordeak onartu ondoren. Baimen horien berri Legebiltzarreko Ekonomia Herriogasun eta Diruegitamuen Batzordeari eman beharko zaio hiru hilabetean behin" Hogeita hamabigarren atala Euskadiko Diruegitamuen Jaurpideari buruzko abenduaren 20ko 31/1983 Legearen 111.atala jarraian datorren moduan geratu da: "111.atala.- Egoera bereziak 1.- Atalburu honetan aipatzen diren erakundeek izandako dirueskuraketak eta dirubideak, bere ihardueren garapenaren ondorioz lortutakoak izan ez eta ustiaketaea domudiruegitamuetako aurrikuspenetakoak baino handiagoak badira, edozein eragiketa egiteko erabili ahal izango dira kopuru horiek, erakundearen urteko helburuen barruan ageri ez arren, Ekonomi eta Ogasun Sailaren baimenaz, igoerak hasieran ohartemandakoaz, alderatuta gehienez ere % 10erainoko hazkundea izan beharko duelarik Igoera hasieran ohartamandakoa baino % 30 handiagoa izatera iritsi ez bada, Jaurlaritzaren ardura izango da baimena ematea. Gainontzeko kasuetan Legebiltzarrak izango du hitza eta Ekonomi ea Ogasun Sailak proposatuta Jaurlaritzak horretarako aurkeztutako legeegitasmoaz erabakiko du. 2.- Atalburu honetan aipatzen diren erakundeen diruegitamuetan dirukopururik izendatu ez zaion gastu edo diruezarketaren bat egin behar bada, eta erakundearen urteko helburuen barruan ageri ez bada dena delako iharduera, Ekonomi eta Ogasun Sailak diruegitamuak igotzea erabaki ahal izango du, igoera horrek kasuan kasuko erakundearen diruegitamu osoaran %10 gainditzen ez badu, Ekonomi Sailak egindako zenbaketan oinarrituta. Beti ere, sail horrek ezarritako ihardunbidea bete beharko da. Diruegitamuetan egin nahi den igoera jarritako muga baino handiagoa eta gehienez ere %30erainokoa baldin bada, Jaurlaritzak eman beharko du baimena, eta azken ehuneko hori baino gehiagokoa bada, berriz Legebiltzarrak izango du hitza. Legebiltzarrak Ekonomi eta Ogasun Sailak proposatuta Jaurlaritzak horretarako aurkeztutako legeegitasmoaz erabakiko du." Hogeita hamahirugarren atala. Euskadiko Diruegitamuen Jaurpideari buruzko abenduaren 20ko 31/1983 Legearen 112. Atala jarraian datorren moduan geratu da: "112. Atala.- Dirugaindikinak 1.- Jaurlaritzak ekonomiaurterako jarritako helburuak zenbateraino egiteratu diren ikusita, merkataritzako autonomiadun erakundeei, norbanakoalorreko legepeko herriizaikiei eta herribaltzuei emateko lehen zeuden diruen komenigarri eritzitako zatia gaindikintzat jo ahal izango du. Ekonomi eta Ogasun Sailak proposatuta. Gaindikin horiek nolakoaren arabera, agizko nahiz domueragiketetarako erabili ahal izango dira, diruizendapenak bestetarakotzeko lege honetan jartzen diren jaurpideentzako araupideak beteaz. 2.- Merkataritzako autonomiadun erakundeek, norbanako, alorreko legepeko herriizaikiek eta Herri-Baltzuek dirubaltzak horien dirubidetarako zireneko belburuak bete ezaren edo atzeratu izanaren ondorioz izan ditzaten dirugaindikinak hurrengo ekonomiaurterako horretarako diruegitamuetako dirubideak zehazteko kontutan izango dira." Hogeita hamalaugarren atala Euskadiko Diruegitamuen Jaurpideari buruzko abenduaren 20ko 31/1983 legearen 126.ataleko 1.Zenbakiari lerroaldi berri bat gehitu zaio eta jarraian datorren moduan geratu da. "Dena dela, jaurlaritzak sailen egitura organikoa garatuko duten dedretuen bidez, Kasuan kasuko saileko beste ihardute-sail batzuen esku utzi ahal izango ditu, aurreko lerroaldiarekin bat, sailburuarenak diren aginpideak." Hogeita hamabosgarren atala Euskadiko Diruegitamuen jaurpideari buruzko abenduaren 20ko 31/1983 Legearen 137.ataleko E)zataia jarraian datorren moduan geratu da: "E) Merkataritzako autonomiadun erakundeen, norbanakoalorreko legepeko herriizaikien eta Herri-Baltzuen ustiaketa eta domudiruegitamuen garbitasunkontua, honela banatuta. a) Ustiaketa eta domudiruegitamuen garbitasuna ondorengo zehaztasunekin: - Kasuan kasuko dirueskuraketen zehaztapenzerrenda eta bere egiterapena. - Kasuan kasuko gastuen zehaztapenzerrenda eta bere egiterapena - Kasuan kasuko gerorako konmpromezuen zehaztapenzerrenda eta bere egiterapena. b) Merkataritzako autonomiadun erakundeen eta norbanakoalorreko legepeko herriizaikien dirubidetzen zehaztapenzerrendak eta Herri-Baltzuen urteroko kontuak. Baita herribaltuzene multzoen finkatutako eta ikuskatutako urteroko kontuak ere, dogozkien kontu-ikuskaritzako txostenekin." Hogeita hamseigarren atala Euskadiko Diruegitamuen Jaurpideari buruzko abenduaren 20ko 31/1983 Legearen 141. Ataleko a), c), E) eta h) zatiak jarraian datozen moduan geratu dira: a) Lanarierroldearentzako mugak: lanariaerroldea luzapena izan duten diruegitamuetan ontzat emandako goren mugaraino bete ahal izango da. c) Bestetarakotzeak: luzatutako guztizko diruegitamuentan zeukaten zenbateko berokoak egin ahal izango dira. e) Iharduenerako eta guazetango diruezarketetarako gastuak: aurreko ekitaldian zuten zenbateko berarekin luzatuko dira, beren ezaugarriengatik, luzatu den ekitaldian amaitu beharrekoak ez ziren egitarau edo iharduerak dirubidetzen dituzten diruizendapenei badagozkie. h) Zorpetzea eta maileguak: luzapenaldiak diraueno luzatzen diren guztizko diruegitamuetan jarritako mugapenek indarrean iraungo dute" Hogeita hamazazpigarren atala Euskadiko diruegitamuen Jarpideari buruzko abenduaren 20ko 31/1983 Legearen 144.atala jarraian datorren moduan geratu da: "144. Atala.- Diruizendapenak bestetarakotzeko, hornitzeko, gehitzeko eta berriz indarrean jartzeko jaurpideak Luzapenaldiak diraueno, diruezendapenak bestetarakotzeko, hornitzeko eta berriz indarrean jartzeko jaurpideak lege honek eta luzatu diren diruegitamuak onartu zituen legeak dakartzaten arauei atxikiko zaizkie. Era berean, luzatutako kasuan kasuko diruegitamuan lege honetako 98. Eta 99. Atalean aipatzen diren diruizendapenak gehitu ahal izango dira" Hogeita hamazortzigarren atala Euskadiko Diruegitamuen Jaurpideari buruzko abenduaren 20ko 31/1983 Legearen 146. Atalaren 1. Eta 2. Lerroaldiak jarraian datozen moduan geratu dira: "1.- Guztizko diruegitamuen luzapenaldian. ForuAldudiek Euskal Herriko Ogasun Nagusira egin beharreko ekarketen jaurpidea 27/1983 Legean, autonomia-elkarte Osorako Erakundeen eta bertako Kondaira-Lurraldeetako Foruzko ihardutze Erakundeen arteko Harremanei buruzkoan, 29.5 atalean jasotakoa izango da. Dena den, lege horren 22. Atalean aipatzen den legea onartuta balego, HerriDirubideen Euskal Kontseiluak urte horretarako erabakitako ikarketa egin behardo da. 2.- Esandako ekarketa horiek kasuan kasuko urterako HerriDirubideen Euskal Kontseiluak erabakitako ehunekoen heinean banatuko dira kondai-ra-lurraldeen artean" Indargabetxeko erabakia 1.- Indarrik gabe gertatu dira Euskadiko Diruegitamuen Jaurpideari buruzko abenduaren 20ko 31/1983 Legearen 22,31.2,34,77,78,79,80,81,82,83,84,85,95,97.1,108 eta 147.atalak seigarren eta zazpigarren erabaki gehigarriak eta aldi baterako erabaki bakarra, eta baita diruegitamuen jaurpideari buruz lege honen aurka doan beste edozein erabaki ere. 2.- Era berean, Euskadiko Diruegitamuen Jaurpideari buruzko abenduaren 20ko 31/1983 Legearen V, idazpuruko bigarren atalburuan sailka egindako banaketa bertan behera geratzen da. Azken erabakietako lehenengoa. Lege hau indarrean jartzen denetik, Jaurlaritzak sei hilabeteko epea izango du Euskadiko Diruegitamuen Jaurpideari buruzko 31/1983 Legea eta guztizko diruegitamuen urteroko legeetako nahiz Euskakiko Diruegitamuen Jaurpideari buruzko Legea indarrean jarri ondorengo beste lege batzuetako legezko erabakiak testu bakar batean bateratuko dituen Legegintza-Dekretua emateko. Jaurlaritzaren 7/1981 Legearen 52.4 atalarekin bat, aurreko lerroaldiko baimenaren barruan sartzen da bateratu beharreko testuak arauzkotu, argitu eta elkarri egokitzea, Bereziki Lurralde arteko Berdindetarako Fondoari buruzko aipamenak kendu eta horren diruegitamuen jaurpidea estatuaren edozein ekarketari dagokionean gehitzeko baimena ematen zaio Jaurlaritzari eta baita terminologian beharrezko sistematizazioa eta egokitzapenak egiteko ere. Azken erabakietako bigarrena Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean. Beraz, lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet, norbanako zein agintari direla, Euskadiko herritar guztiei. Ajuria-Eneako Jauregia, 1994ko uztailak 4. Lehendakaria. JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Indargabetutakoa: 1/1994 LEGEGINTZA DEKRETUA, irailaren 27koa, Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz indarrean dauden lege xedapenen Baterarutako Testua onartzen duena.
- Zuzendutakoa: 9/1994 LEGEA, ekainaren 17koa, Euskadiko Diruegitamuen Jaurpideari buruzko Legea aldatzekoa. (Hutsen zuzenketa).
- Aldatzen du: Abenduaren 20ko, 31/1983 LEGEA, Euskadiko Diruegitamuen Jaurpideez.