Arautegia
InprimatuUrriaren 28ko 14/1988 LEGEA, Goren-Kargudunen Lansariei buruzkoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Legea
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 220
- Hurrenkera-zk.: 2793
- Xedapen-zk.: 14
- Xedapen-data: 1988/10/28
- Argitaratze-data: 1988/11/23
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa; Gobernua eta herri administrazioa
Deskribapenak
Testu legala
Eusko Legebiltzarrak Goren-Kargudunen Lansariei buruzko Urriaren 28ko 13/1988 Legea onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei. Beraz, Lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet Euskadiko herritar guztiei, norbanako edo agintariak izan.
Gasteiz, 1988.eko Azaroak 16.
Lehendakariordea,
RAMON JAUREGUI ATONDO.
Zioen Adierazpena
Ekainaren 30eko 7/1981 Legean, Jaurlaritzakide eta Arduralaritzako Goren-Kargudunekiko Legebideei eta Konfiantzazko Kargudunei buruz jarritako manuetan egiten dira haien lansari-jaurpideari buruzko aipamen bakarrak. Zenbait alderdiren araupetze urriak, Norbanako-Legepeko Herri-Baltzu eta Izaikietako artezkaritza-kargudunen lansariei buruzko araurik ezak eta esandako lege-araua indarrean jarri zenetik izandako azturak beharrezko egiten zuten orain arteko arau-hutsuneak betetzera nahiz hazi-orrazietan komenigarri ikusi diren alderdiak sartzera jo dezaten neurriak hartzea.
Iritzi horretatik abiatuta, Legeak Jaurlaritzakide, Arduralaritzako Goren-Kargudun eta Konfiantzazko Kargudunen lansari-jaurpidea araupetzen du eta lansari bakar bat finkatzen; Legebiltzarrak finkatuko du lansari honen zenbatekoa, Diruegitamu-Legeen bitartez, eta karguari edo lantokiari datxezkion zernolako guztiak sartuko dira bertan. Halaber, kargu-uzteagatikako ekonomia-eskubideekiko jaurpideari buruz ari da. Zehazki esanda, diruordain bakar bat eta, langabezian geratuz gero baino ez eta, bere xedeari darionez, elkartuezin-jaurpide zorrotzaren menpe, aldi baterako ordainsari bat.
Azkenik, Herri-Baltzu eta Izaikietako artezkaritza-kargudunen lansarietako erizpideak zehazten dira, eta bai legebiltzar-artabide egokiak ere.
Lehenengo atala.- 1.- Lege honek, Euskadiko Autonomi Elkarteko Jaurlaritzakide, Arduralaritzako Goren-Kargudunen, konfiantzazko kargudunen eta Iraskundegoren-mailako Arduralaritzako eta Arduralaritza Nagusiko gainontzeko artezkaritza-kargudunen, hauek karguan dirauten bitarteko, lansariak eta kargu-uzteagatikako diruordain eta aldi baterako ordainsariak araupetzea du xede.
Aurreko idazatian sartzen direnek kargua utzi edo horiek kargutik kendu izanagatik, ez da Lege honetan esaten direnez besteko inolako ordainik ematerik izango.
atala.- 1.- Jaurlaritzakide eta Arduralaritzako Goren-Kargudunek lansari bakar bat jasoko dute beren ihardunetan. Lansari honen urte bakoitzeko zenbatekoa, zernolako baten eretzean, dagokion Diruegitamu-Legean zehaztuko da.
Konfiantzazko edo behin-behingo kargudunek ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28. atalak dioena eta gainintzeko manu erabilgarriak izango dituzte jaurpide, eta aurrekoek bezala, lansari bakar bat jasoko.
Jaurlaritzak erabakiko ditu kargudun horietako lantokiak eta urte bakoitzeko Diruegitamu-Legean adieraziko dira, lansarien zenbatekoak, beti ere Sailburuorde-karguari dagokionetik gora gabe, zehaztuz.
Atal honetan aipatzen den lansarian karguari edo lantokiari datxezkion zernolako guztiak sartuko dira, Lege honetan berariz adierazten direnak salbu. Lansariak hilero eta hila bukatuta izango dira eskuragarri eta horien ordainketa egingo, izandako zerbitzu-aldiaren heinean eta indarreango zergapide eta gizarte-legeen arauz dagozkien hainbestekoak kendu ondoren.
atala.- 1.- Jaurlaritzakide, Arduralaritzako Goren-Kargudun eta, hala badagokio, konfiantzazko edon behin-behingo kargudunek zerbitzu-beharragatik egin behar ditzaten gastu guztien ordaina jasotzeko eskubidea izango dute, gastu horiek egiaztatu ondoren.
Bizitokia bere egitekoak bete behar dituzteneko ohizko egoitzara aldatu behar dezatenean, nahitaezko bizitoki-aldaketagatikako diruordaina jasoko dute herrilanari eta herri-zerbitzupekoentzat jarritako eskakizun eta baldintzekin eurekin. Eskubide hori bera aitortzen zaie bere lanaldia bukatu eta bizitokia aldatu behar dezatenerako.
atala.- 1.- Autonomi Elkarteko norbanako-legepeko Herri-Baltzu eta Izaikietako artezkaritza-kargudunen lansari finkoak eta aldizkakoak dagozkien Arduralaritza-Batzordeek finkatuko dituzte eta dagokion diru-kontuan sailkatuta adieraziko dira urte bakoitzeko Diruegitamu-Legearen barruan, inolaz ere Sailburuorde-karguari dagozkionetatik gorakoak izaterik izango ez dutela.
Halaber, zenbateko bermaturik gabeko suspergarriak jarri daitezke, eraentza-helburuak edo etekinak lortu-ala eskuragarri. Suspergarri horiek emateko erizpideak zehaztu egin beharko dira urte bakoitzeko Diruegitamu-Legean, eta Jaurlaritzak haien eretzean eskiratu daitezen diru-zenbatekoen berri emango dio Legebiltzarrari.
atala.- 1.- Jaurlaritzakide, Arduralaritzako Goren-Kargudun eta, hala badagokio, konfiantzazko edo behin-behingo kargudunek beren karguak uztean hileko lansariaren hainbateko diruordain bakar bat jasoko dute, horretako zioa eta izandako zerbitzu-aldia direnak direla.
Aurreko lerroaldian ohartemandako ordain-saria ez da erabiliko, toki-uztea edo kargutik kentzea bere baitan eskubide hori duen ezein Herri-Arduralaritzatako beste kargu batez jabetzeko izaten bada, kargua utzi eta izendapena egin bitartean hilabete baino gutxiagoko tartea gertatzen denean.
Aurreko idazatian aipatzen den diru-ordainaz gainera, langabezian aurkitu daitezenek hileko lansariaren %40-ko aldi baterako ordainsari bat ere jasoko dute.
Ordainsari hori hilero eta hila bukatuta ordainduko da eta 3 hilabeteko iraunaldia izango zerbitzu-urte edo 6 hilabetetik gorako urte-zati bakoitzeko, iraunaldi hori gutxienez 3 eta gehienez 12 hilabetekoa dela.
Kasu honetan, Jaurlaritzak, berez edo herri zein norbanako-alorreko laguntza-erakundeekiko hitzarmen-bidez, sendagai-medikutzazko laguntza eskaini beharko dio ordainsariaren hartzekodunari, ordainsari honek diraueno eta Gizarte-Segurantzako Agizko Jaurpidean dagoen zertako eta norainokoarekin eurekin, beti ere hartzekodunak laguntza horretako eskubiderik ez badu.
Aurreko lerroaldietan ohartemandako laguntzen zergapide-aldetikako ondorioei buruzkorako, garai bakoitzean indarrean dauden zergapide eta gizarte-legeetan agintzen dena egingo da.
atala.- Norbanako-legepeko Herri-Baltzu eta Izaikietako artezkaritza-kargudunentzako diruordainak Lege honetan ohartematen den jaurpideari atxikiko zaizkio edo, onuragarriagoak izatekotan, erabilgarri izan lekizkien Gizarte-Legeetan ohartematen diren gutxienezko eskubideei.
atala.- 1.- Boskarren atalean adierazten diren diruordain eta ordainsarien zenbatekoa ateratzeko, eskubide hori gautzatzean izandako karguari dagokion urte-lansari osoaren hamabirena hartuko da hilekotzat, Lege honen 4.2 atalean araupetutako suspergarriak kontutan izan gabe. Lansari ezberdinez kargu edo lantoki bat baino gehiagotan ihardun izatekotan, lansari haundienekoa hartuko da oinarri.
Aldi baterako ordainsariaren iraunaldiaren oinarri den zerbitzu-aldiariantz emateko, eskubide horren sorburu diren kargu edo lantokietarako izendapen eta kargu-uztea indarrean jarri zireneko egunak hartuko dira, hurrenez-hurren, hasiera eta amaiera-eguntzat.
Eskubidedunak, hala eska dakion bakoitzean eskubide horren hartzekodun izateko eskakizun eta baldintzak egiaztatu beharko ditu sinistarazte-indarrez. Besterik ezinekoetan salbu, eginbehar hori ez betetzeak eskubidea galtzea ekarriko du, hala badagokio, behar ez denez jasotako diruak atzera itzultzearen kaltetan gabe.
Diruordainak eta aldi baterako ordainsariak, horretarako eskabiderik egin behar izateke ordainduko dira, bigarren kasuan doakionaren egoera aurretik egiaztatu behar izatearen kaltetan gabe.
Berezko eskubidedunaren heriotza gertatuz gero, ondore-legezko arauei atxikiz oinordeko gerta daitezenei egingo zaie ordaina, horren zenbatekoa zehazteko dagokion arduralaritza-bidea egin ondoren.
atala.- 1.- 5. ataleko 2 idazatian aipatzen den aldi baterako ordainsaria elkartuezina izango da honako hauekin:
Langabezia-ordainsari edo herri-diruen pentzutango bizisariekin.
Beste herri-karguren bat uzteagatikako ezein diruordain edo antzeko ordainsari jaso izanarekin, baldin eta, hautapen zein izendapen-bidez, saripeko herri-kargu edo lantoki batetik bestera iristea etenik egon gabe gertatzen bada. Kargu bat uztearen eta hurrengo baterako izendapenaren artean 6 hilabete gutxienez igarotzen ez badira, esandako iristea etenik egon gabekotzat ulertuko da.
Hautapen zein izendapen-bidez, ezein saripeko herri-kargutan ihardutzearekin.
Esandako zioetatik edozein gertatzen bada, beretzakotutako edo beretzakotu litekeen eskubidea galduko da.
Konfinantzazko edo behin-behingo kargudunen mailen artean, Jaurlaritzak berariz zehaztuko ditu Lege honen 3.1 eta 5 ataletan agindutakoetan sartu ahal izango diren karguak.
ALDI BATERAKO ERABAKIA
Lege hau indarrean jartzean ihardunean dirauten Jaurlaritzakide, Arduralaritzako Goren-Kargudun eta konfiantzazko kargudunek, edo heriotza gertatu izanez gero beren oinordekoek, kargu-uztea indarrean jartzean, Lege honetan bertan ohartematen den jaurpidearen eta Ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 37. atalak ohartematen duenaren artean, bietako baten aukera egin ahal izango dute.
Azkeneko honetan, ordainsariaren iraun-aldiari antz emateko, Lege hau indarrean jarri aurretik egindako zerbitzu-aldia baino ez da kontagarri izango. Horrela atera dadin iraun-alditik kendu egingo dira, hala behar izzanez gero, beste ezein herri-kargu uzteagatikako diruordain edo antzeko ordainsari gisa jasotako hileko sariak.
Ordainsari hori, hautapen zein izendapen-bidez ezein saripeko herri-kargutan ihardutzearekin elkartu ezinezkoa izango da, eta bai langabezia-ordainsari edo herri-diruen pentzutango bizisariekin ere. Esandako elkartu-ezintasuneko zioek eskubidea beste gabe ezabatzeko bide emango dute, eta doakionak, hala egokituz gero, haietako edozein gartatu zenetik aurrerako aldiagatik ordaindu zaizkion diruak atzera itzuli beharko ditu.
INDARGABETZEZKO ERABAKIA
Indargabetu egiten dira Jaurlaritzari buruzko Ekainaren 30eko 7/1981 Legeko 33, 35 eta 37. atalak.
AZKEN ERABAKIETAKO LEHENENGOA
Lege hau osabideratzeko beharrezko izan daitezen manu guztiak emateko esku ematen zaio Jaurlaritzari.
AZKEN ERABAKIETAKO BIGARRENA
Lege hau Euskal Herriko Agintaritza-Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamonean jarriko da indarrean.
Bilguneetako eskola-kontseiluei nahi eta nahi ez galdetu beharko zaie Lege honetako 4. atalean jasotzen diren gaiei buruzko eritzia, Bilgunean bertan gai horiei buruzko erabakiak hartzeko orduan.
atala.- Lurraldeetako Eskola-Kontseiluak Kondaira-Lurralde bakoitzean eratuko dira eta Lehendakariak, Lehendakariordeak, Kontseilukideek eta Idazkariak osatuko dituzte.
atala.- Lehendakariak eta Lehendakariordeak, dagokion Lurraldeko Hezkuntzako Lurralde-Ordezkariaren saloz, Kontseilu bakoitzeko kideen artetik, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntza-Sailburuak aukeratuko ditu.
atala.- Lurraldeetako Eskola-Kontseiluetako Idazkariak, Hezkuntzako Lurralde-Ordezkari bakoitzaren saloz, Sailari atxikitako lanarigoaren artetik, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntza-Sailburuak aukeratuko ditu.
atala.- Honako hauek izango dira Kondaira-Lurralde bakoitzeko Eskola-Kontseiluko kide:
Lurraldeko unibertsitatekoaz besteko irakaskuntzako hiru irakasle.
Lurraldeko unibertsitatekoaz besteko irakaskuntzako ikasleen bi guraso.
Lurraldeko unibertsitatekoaz besteko irakaskuntzako hiru ikasle.
Arduralaritza eta Zerbitzuetako lanarigoaren izeneko bat.
Norbanako-alorreko ikastetxeen izeneko bat.
Ikastolen Lurralde-mailako Baterakundearen izeneko bat.
Langilkeen sindikatuen izeneko bat eta ugazaba-erakundeen izeneko beste bat.
Udalen izeneko bi.
Foru-Diputazioaren izeneko bat.
Hezkuntza-Arduralaritzaren izeneko bi.
atala.- Aurreko atalean ohartemandako ordezkarien saloak Lege honetan Euskadiko Eskola-Kontseiluko kideak aukeratzeko jarritako irizpideak Kondaira-Lurraldeen eremura mugatuz egingo dira.
atala.- Ondoren ematen direnetarako arauzkoa izango da Lurraldeetako Eskola-Kontseiluei iritzia eskatzea:
Osagarritarako ekintzetarako helburuak, lehentasunak eta baliapideak zehazteko.
Lanbide-gaikuntzan hasteko egitamuen helburuak, lehentasunak eta eskuarteak zehazteko.
Horiek eskolaratzeko garraio-sareak, eskolako jangu-zerbitzuak eta laguntzen banakuntza zehazteko saloekiko.
Kondaira-Lurraldeko eremuan osagarritarako ekintzapideen egitaraugintzarako.
Ihardutze-eremuz Kondaira-Lurralderako izan edo Foru-Diputazioa partaide izango deneko hezkuntzako zaingo-batzorde, bazkun eta erakundeak eratzeko.
atala.- Lurraldeetako Eskola-Kontseiluak arauzko Osoko bilkura, euskal hezkuntza-moduaren egoerari buruzko urtean-urteko txostena onartzeko, urtean behin egingo dute, baita Lege honekin bat etorriz arauzko argipideak eman behar ditzan edo bere agintepeko gaiei buruzkoan Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntza-Sailak iritzirik eska deiezaien guztietan ere. Bertako kideen herenak eska dezan guztietan ere bilduko dira.
atala.- 1.- Lurraldeetako Eskola-kontseiluek hezkuntza-arduralaritzako lurralde-mailako ihardutze-sailei, hauei buruz ebazpena emateko gai direneko ezein gairi buruzko saloak egin ahal izango dizkiete.
Halaber, Kondaira-Lurraldeen eremuari doakion, eta Lege honetan agintzen denez, argipideak emateko edo saloak egiteko Euskadiko Eskola-Kontseiluak ahalmena izan dezaneko ezein gairi buruzko saloak horri egin ahal izango zaizkio.
Lurraldeetako Eskola-Kontseiluek hezkuntza bere lurralde-eremuan aurkitzen deneko egoerari buruz urteoro argipide-txostena egin, eta hezkuntza-arduralaritzako lurralde-mailako ihardutze-sailei eta Euskadiko Eskola-Kontseiluari bidaliko diote.
III IZENBURUA
Udaletako Eskola-Kontseiluez
atala.- 1.- Unibertsitatekoaz besteko irakaskuntzaren udal mailako egitaraugintza doakien alorren partaidetzarako eta aholku emateko ihardutze-erakunde dira Udaletako Eskola-Kontseiluak.
Bere dirubideak herri-dirutatikakoak izanezko OHO-ko bi ikastetxe gutxienez dauden Udaletan, Udal-mailako Eskola-Kontseilua eratuko da. Gainontzekoetan nahi bada eratuko da.
atala.- Alkatea edo honek esku eman diezaion Zinegotzia izango dira Udaletako Eskola-Kontseiluburu.
Udalek eurek finkatuko dute bakoitzaren udalerriko Eskola-Kontseiluko kide izango direnen kopurua; horrek bederatzitik behera eta berrogeitik gora gabekoa izan beharko du; Kontseilu horretan gizarte-sail ezberdinek izango duten partaidetza ere finkatuko dute, irakasle, ikasle, ikasleen guraso eta arduralaritzako eta zerbitzuetako lanariek, denen artean, kontseilukideen ehuneko hirurogeita hamabosteko ordezkotza gutxienez izan beharko dutela.
Geratzen den ehuneko hogeita hamabostekorako herri-ikastetxeetako eta dirubideak herri-dirutatikakoak dituzten norbanako-jabetzapeko ikastetxeetako arduradunen ordezkotzaren partaidetza bermatuko da.
Hezkuntza-arduralaritzak noiznahi hautatu ahal izango du, Udaletako Eskola-Kontseiluetarako, hizpidea, bai, baina boto-eskubiderik gabeko ordezkari bat.
atala.- Ondoren ematen direnetarako arauzkoa izango da Udaleko Eskola-Kontseiluari iritzia eskatzea:
Udal mailan eskola-tokiak sortzeko, kentzeko eta aldatzeko, eta bai ikastegiak eraberritzeko ere.
Garbikuntza, bere onean eusteko, zaintze, antolapideak eraberritze-alorrean, etabarrekikoan, ikastetxeen ihardunari doazkien udal ekintzei buruzkorako.
Zenbait gaitan, hona nola, hezkuntza bereziari, haurrak eskolaratzeari helduen etengabeko gaikuntzari, osagarrizko eta eskola-orduetatik kanpoko ekintzapideei, araupean gabeko irakaskuntzari buruzkoetan eragina duen irakaskuntzari buruzko udal-mailako ihardupide de erabakiei buruzkoan.
Gizarteak hezkuntza-elkarteari egin diezazkion gaikuntzarako eskaintzak elkarri egokitu eta sartzeari buruzkoan.
Hezkuntza-beharren nongoari, eskaintzaren lurralde-mailako banakuntzari eta ikasleak eskolaratu ahal izateko banakuntzarako irizpideak zehazteari buruzkorako.
Osagarrizko hezkuntzaren alorreko ekintza-egitamuari buruzkorako.
Ihardutze-eremuz udalerako izan edo Udala partaide izango deneko hezkuntzako zaingo-batzorde, bazkun eta erakundeak eratzeko.
Hezkuntza-agintariek eta/edo udal agintariek aurkeztu diezazkieten beste ezeinetarako.
atala.- 1.- Udaletako Eskola-Kontseilu bakoitzak bere Udalari, hauek haiei buruz erabakirik hartzeko ahalmena duteneko hezkuntza-alorreko ezein gairi buruzko saloak egingo dizkio.
Halaber, egoki izan dadin Lurraldeko Eskola-Kontseiluari, bakoitaren udal-eremuari doazkionak izan eta, Lege honetan agintzen denez, argipideak emateko edo saloak egiteko hark gaitasuna izan dezaneko ezein gairi buruzko saloak egin ahal izango dizkio.
Udaletako Eskola-Kontseiluek euren lurralde-eremuan hezkuntza aurkitzen deneko egoerari eta Udalaren jabetzapeko ikastetxeak zuzkiketa eta zaingo-aldetik aurkitzen direneko egoerari buruzko txostena urteoro egin eta bakoitzari dagokion Udalari eta Kondaira-Lurraldeko Eskola-Kontseiluari bidaliko diote.
Eskola-Kontseiluen aginte-aldia lau urtekoa izango da.
Duten ordezkaritzaren ondorioz Eskola-Kontseiluetako kide direnek, euren taldeen ordezkari izateari uzten dioten une berean utziko diote kontseilukide izateari.
Eskola-Kontseiluek beren ihardunerako araudiak Lege honetan ezarritako arauei jarraiki egingo dituzte.
Eskola-Kontseiluek beren ihardunean aritzeko, hezkuntza-Arduralaritzari eta Udalekoari argipideak eskatu ahal izango dizkiete.
Herri-Arduralaritzek Eskola-Kontseiluei gauzazko eta dirubidezko eskuarteak eskuratuko dizdiete, baita Lege honetan finkatutako egitekoak aurrera eraman ahal izateko behar hainbateko gizakizko eskuarteak ere.
ALDI BATERAKO ERABAKIA
Ikastolak herri-ikastetxe bilakatzeko Eusko Legebiltzarrak legez jarri dezan aldia amaitzean, horietako arduradunentzat Lege honetan ohartematen den berarizko ordezkotza ondorio guztietarako ezabatuta geldituko da.
AZKEN ERABAKIA
Jaurlaritzari, Lege hau egiteratu eta osabideratzeko beharrezko izan daitezen manuak emateko baimena ematen zaio.
Zioen Adierazpena
Ekainaren 30eko 7/1981 Legean, Jaurlaritzakide eta Arduralaritzako Goren-Kargudunekiko Legebideei eta Konfiantzazko Kargudunei buruz jarritako manuetan egiten dira haien lansari-jaurpideari buruzko aipamen bakarrak. Zenbait alderdiren araupetze urriak, Norbanako-Legepeko Herri-Baltzu eta Izaikietako artezkaritza-kargudunen lansariei buruzko araurik ezak eta esandako lege-araua indarrean jarri zenetik izandako azturak beharrezko egiten zuten orain arteko arau-hutsuneak betetzera nahiz hazi-orrazietan komenigarri ikusi diren alderdiak sartzera jo dezaten neurriak hartzea.
Iritzi horretatik abiatuta, Legeak Jaurlaritzakide, Arduralaritzako Goren-Kargudun eta Konfiantzazko Kargudunen lansari-jaurpidea araupetzen du eta lansari bakar bat finkatzen; Legebiltzarrak finkatuko du lansari honen zenbatekoa, Diruegitamu-Legeen bitartez, eta karguari edo lantokiari datxezkion zernolako guztiak sartuko dira bertan. Halaber, kargu-uzteagatikako ekonomia-eskubideekiko jaurpideari buruz ari da. Zehazki esanda, diruordain bakar bat eta, langabezian geratuz gero baino ez eta, bere xedeari darionez, elkartuezin-jaurpide zorrotzaren menpe, aldi baterako ordainsari bat.
Azkenik, Herri-Baltzu eta Izaikietako artezkaritza-kargudunen lansarietako erizpideak zehazten dira, eta bai legebiltzar-artabide egokiak ere.
Lehenengo atala.- 1.- Lege honek, Euskadiko Autonomi Elkarteko Jaurlaritzakide, Arduralaritzako Goren-Kargudunen, konfiantzazko kargudunen eta Iraskundegoren-mailako Arduralaritzako eta Arduralaritza Nagusiko gainontzeko artezkaritza-kargudunen, hauek karguan dirauten bitarteko, lansariak eta kargu-uzteagatikako diruordain eta aldi baterako ordainsariak araupetzea du xede.
Aurreko idazatian sartzen direnek kargua utzi edo horiek kargutik kendu izanagatik, ez da Lege honetan esaten direnez besteko inolako ordainik ematerik izango.
atala.- 1.- Jaurlaritzakide eta Arduralaritzako Goren-Kargudunek lansari bakar bat jasoko dute beren ihardunetan. Lansari honen urte bakoitzeko zenbatekoa, zernolako baten eretzean, dagokion Diruegitamu-Legean zehaztuko da.
Aurreko azpiatalaren ondorioetarako, egoitza atzerrian duten organoetako goi-kargudun titularrek atzerrian bizi diren herrialdean hemen beste erosteko ahalmena izan dezaten eta bizi-baldintzak hemengoaren parekotzat jotzeko, modulu berezi bat ezarriko zaio Aurrekontuen Legearen arabera jasotzen duten urteko zenbatekoari. Jaurlaritzaren Kontseiluak urtero zehaztuko duen modulu hori erantsiko bazaie ere, jasoko duten lansaria bakartzat joko da, alegia, kontzeptu bakar baten ordaina dela ulertuko da.
Konfiantzazko edo behin-behingo kargudunek ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28. atalak dioena eta gainintzeko manu erabilgarriak izango dituzte jaurpide, eta aurrekoek bezala, lansari bakar bat jasoko.
Jaurlaritzak erabakiko ditu kargudun horietako lantokiak eta urte bakoitzeko Diruegitamu-Legean adieraziko dira, lansarien zenbatekoak, beti ere Sailburuorde-karguari dagokionetik gora gabe, zehaztuz.
Atal honetan aipatzen den lansarian karguari edo lantokiari datxezkion zernolako guztiak sartuko dira, Lege honetan berariz adierazten direnak salbu. Lansariak hilero eta hila bukatuta izango dira eskuragarri eta horien ordainketa egingo, izandako zerbitzu-aldiaren heinean eta indarreango zergapide eta gizarte-legeen arauz dagozkien hainbestekoak kendu ondoren.
atala.- 1.- Jaurlaritzakide, Arduralaritzako Goren-Kargudun eta, hala badagokio, konfiantzazko edon behin-behingo kargudunek zerbitzu-beharragatik egin behar ditzaten gastu guztien ordaina jasotzeko eskubidea izango dute, gastu horiek egiaztatu ondoren.
Bizitokia bere egitekoak bete behar dituzteneko ohizko egoitzara aldatu behar dezatenean, nahitaezko bizitoki-aldaketagatikako diruordaina jasoko dute herrilanari eta herri-zerbitzupekoentzat jarritako eskakizun eta baldintzekin eurekin. Eskubide hori bera aitortzen zaie bere lanaldia bukatu eta bizitokia aldatu behar dezatenerako.
atala.- 1.- Autonomi Elkarteko norbanako-legepeko Herri-Baltzu eta Izaikietako artezkaritza-kargudunen lansari finkoak eta aldizkakoak dagozkien Arduralaritza-Batzordeek finkatuko dituzte eta dagokion diru-kontuan sailkatuta adieraziko dira urte bakoitzeko Diruegitamu-Legearen barruan, inolaz ere Sailburuorde-karguari dagozkionetatik gorakoak izaterik izango ez dutela.
Halaber, zenbateko bermaturik gabeko suspergarriak jarri daitezke, eraentza-helburuak edo etekinak lortu-ala eskuragarri. Suspergarri horiek emateko erizpideak zehaztu egin beharko dira urte bakoitzeko Diruegitamu-Legean, eta Jaurlaritzak haien eretzean eskiratu daitezen diru-zenbatekoen berri emango dio Legebiltzarrari.
atala.- 1.- Jaurlaritzakide, Arduralaritzako Goren-Kargudun eta, hala badagokio, konfiantzazko edo behin-behingo kargudunek beren karguak uztean hileko lansariaren hainbateko diruordain bakar bat jasoko dute, horretako zioa eta izandako zerbitzu-aldia direnak direla.
Aurreko lerroaldian ohartemandako ordain-saria ez da erabiliko, toki-uztea edo kargutik kentzea bere baitan eskubide hori duen ezein Herri-Arduralaritzatako beste kargu batez jabetzeko izaten bada, kargua utzi eta izendapena egin bitartean hilabete baino gutxiagoko tartea gertatzen denean.
Aurreko idazatian aipatzen den diru-ordainaz gainera, langabezian aurkitu daitezenek hileko lansariaren %40-ko aldi baterako ordainsari bat ere jasoko dute.
Ordainsari hori hilero eta hila bukatuta ordainduko da eta 3 hilabeteko iraunaldia izango zerbitzu-urte edo 6 hilabetetik gorako urte-zati bakoitzeko, iraunaldi hori gutxienez 3 eta gehienez 12 hilabetekoa dela.
Kasu honetan, Jaurlaritzak, berez edo herri zein norbanako-alorreko laguntza-erakundeekiko hitzarmen-bidez, sendagai-medikutzazko laguntza eskaini beharko dio ordainsariaren hartzekodunari, ordainsari honek diraueno eta Gizarte-Segurantzako Agizko Jaurpidean dagoen zertako eta norainokoarekin eurekin, beti ere hartzekodunak laguntza horretako eskubiderik ez badu.
Aurreko lerroaldietan ohartemandako laguntzen zergapide-aldetikako ondorioei buruzkorako, garai bakoitzean indarrean dauden zergapide eta gizarte-legeetan agintzen dena egingo da.
atala.- Norbanako-legepeko Herri-Baltzu eta Izaikietako artezkaritza-kargudunentzako diruordainak Lege honetan ohartematen den jaurpideari atxikiko zaizkio edo, onuragarriagoak izatekotan, erabilgarri izan lekizkien Gizarte-Legeetan ohartematen diren gutxienezko eskubideei.
atala.- 1.- Boskarren atalean adierazten diren diruordain eta ordainsarien zenbatekoa ateratzeko, eskubide hori gautzatzean izandako karguari dagokion urte-lansari osoaren hamabirena hartuko da hilekotzat, Lege honen 4.2 atalean araupetutako suspergarriak kontutan izan gabe. Lansari ezberdinez kargu edo lantoki bat baino gehiagotan ihardun izatekotan, lansari haundienekoa hartuko da oinarri.
Aldi baterako ordainsariaren iraunaldiaren oinarri den zerbitzu-aldiariantz emateko, eskubide horren sorburu diren kargu edo lantokietarako izendapen eta kargu-uztea indarrean jarri zireneko egunak hartuko dira, hurrenez-hurren, hasiera eta amaiera-eguntzat.
Eskubidedunak, hala eska dakion bakoitzean eskubide horren hartzekodun izateko eskakizun eta baldintzak egiaztatu beharko ditu sinistarazte-indarrez. Besterik ezinekoetan salbu, eginbehar hori ez betetzeak eskubidea galtzea ekarriko du, hala badagokio, behar ez denez jasotako diruak atzera itzultzearen kaltetan gabe.
Diruordainak eta aldi baterako ordainsariak, horretarako eskabiderik egin behar izateke ordainduko dira, bigarren kasuan doakionaren egoera aurretik egiaztatu behar izatearen kaltetan gabe.
Berezko eskubidedunaren heriotza gertatuz gero, ondore-legezko arauei atxikiz oinordeko gerta daitezenei egingo zaie ordaina, horren zenbatekoa zehazteko dagokion arduralaritza-bidea egin ondoren.
atala.- 1.- 5. ataleko 2 idazatian aipatzen den aldi baterako ordainsaria elkartuezina izango da honako hauekin:
Langabezia-ordainsari edo herri-diruen pentzutango bizisariekin.
Beste herri-karguren bat uzteagatikako ezein diruordain edo antzeko ordainsari jaso izanarekin, baldin eta, hautapen zein izendapen-bidez, saripeko herri-kargu edo lantoki batetik bestera iristea etenik egon gabe gertatzen bada. Kargu bat uztearen eta hurrengo baterako izendapenaren artean 6 hilabete gutxienez igarotzen ez badira, esandako iristea etenik egon gabekotzat ulertuko da.
Hautapen zein izendapen-bidez, ezein saripeko herri-kargutan ihardutzearekin.
Esandako zioetatik edozein gertatzen bada, beretzakotutako edo beretzakotu litekeen eskubidea galduko da.
Konfinantzazko edo behin-behingo kargudunen mailen artean, Jaurlaritzak berariz zehaztuko ditu Lege honen 3.1 eta 5 ataletan agindutakoetan sartu ahal izango diren karguak.
ALDI BATERAKO ERABAKIA
Lege hau indarrean jartzean ihardunean dirauten Jaurlaritzakide, Arduralaritzako Goren-Kargudun eta konfiantzazko kargudunek, edo heriotza gertatu izanez gero beren oinordekoek, kargu-uztea indarrean jartzean, Lege honetan bertan ohartematen den jaurpidearen eta Ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 37. atalak ohartematen duenaren artean, bietako baten aukera egin ahal izango dute.
Azkeneko honetan, ordainsariaren iraun-aldiari antz emateko, Lege hau indarrean jarri aurretik egindako zerbitzu-aldia baino ez da kontagarri izango. Horrela atera dadin iraun-alditik kendu egingo dira, hala behar izzanez gero, beste ezein herri-kargu uzteagatikako diruordain edo antzeko ordainsari gisa jasotako hileko sariak.
Ordainsari hori, hautapen zein izendapen-bidez ezein saripeko herri-kargutan ihardutzearekin elkartu ezinezkoa izango da, eta bai langabezia-ordainsari edo herri-diruen pentzutango bizisariekin ere. Esandako elkartu-ezintasuneko zioek eskubidea beste gabe ezabatzeko bide emango dute, eta doakionak, hala egokituz gero, haietako edozein gartatu zenetik aurrerako aldiagatik ordaindu zaizkion diruak atzera itzuli beharko ditu.
INDARGABETZEZKO ERABAKIA
Indargabetu egiten dira Jaurlaritzari buruzko Ekainaren 30eko 7/1981 Legeko 33, 35 eta 37. atalak.
AZKEN ERABAKIETAKO LEHENENGOA
Lege hau osabideratzeko beharrezko izan daitezen manu guztiak emateko esku ematen zaio Jaurlaritzari.
AZKEN ERABAKIETAKO BIGARRENA
Lege hau Euskal Herriko Agintaritza-Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamonean jarriko da indarrean.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (7)
- Ikus: 131/1989 DEKRETUA, maiatzaren 23koa, Lehendakari eta Sailburuei, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren goi-karguei eta horrentzat lan egiten duen konfidantzazko edo behin-behingo langilegoari, euren karguak edo lanpostuak uzteagatik, dagozkien kalte
- Aldatutakoa: 1/1995 LEGEA, apirilaren 12koa, Euskal Autonomi Elkarteko 1995 urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituena.
- Ikus: 5/2005 LEGEA, abenduaren 29koa, Euskal Autonomia Erkidegoko 2006. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituena.
- Partzialki indargabetzen du: Ekainaren 30eko 7/1981 LEGEA, "JAURLARITZAREN LEGEA"-ri buruz.
- Ikus: 8/2002 Legea, abenduaren 27koa, euskal autonomia Erkidegoko 2003. urteko aurrekontu orokorrak onartzen dituena.
- Ikus: 21/1997 LEGEA, abenduaren 23koa, Euskal Autonomi Erkidegoko 1998. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituena.
- Ikus: 9/2006 LEGEA, abenduaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko 2007. urteko Aurrekontu Orokorrak Onartzen dituena.