Arautegia
InprimatuUrriaren 27ko 25/1985 LEGEA, "Gizarte-Emendiotarako Borondatezko Erakunde"-ei buruzkoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Legea
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 163
- Hurrenkera-zk.: 2069
- Xedapen-zk.: 25
- Xedapen-data: 1983/10/27
- Argitaratze-data: 1983/11/07
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua
- Azpigaia: Gizarte Gaiak
Deskribapenak
Testu legala
Legebiltzarrak, "Gizarteemendiotarako Borondatezko Erakunde"-ei buruzko Urriaren 27ko 25/1983 Legea onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei. Beraz, lege honi men egin eta eginarazteko agintzen diet Euskadiko herritar, norbanako eta agintari guztiei. Gasteizen, mila bederatzirehun eta larogeita hirugarreneko Urriak hogeita zazpi. Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA.ZIOEN ADIERAZPENA Euskal Herriko Autonomia-Estatutoak, 10.23 Atalean, bakarreango agintza ematen dio Autonomia-Elkarteari Gizartesegurantzan sartu gabeko Taramen alorrean. Aginte horren egiterapenak ez du Konstituzioaz beraz eta horri darizkion eskubide eta eginbeharrekiko begiruneaz besteko mugarik. Horren ondorioz, Eusko Legebiltzarrak, Lege honen bidez, Konstituzioak eta Estatutoak alor honetan ematen dioten agintearen arauera, eta bere eskubideez baliatuz, oraingo lege-hesparruaren ordez beste berri bat jarri nahi du, gure Herriaren berezitasunei egokituz, Arduralaritzaren iharduna oraingotuz, eta Arduralaritzaren eta Taramen arteko harremanetan eginkortasuna, garatasuna eta aurrerakoitasuna nagusi izan daitezenaren gogoz. Horren zabala izan eta hainbestetan noiz-nolakotasuna eta bereizkeria arau dituen antolatu nahi horren ondorioz, Legearen izenpuruan eta zertarakoa ematerakoan, iadanik, Taratnen Legeaz ihardun beharrean Gizarte-Emendiotarako borondatezko Erakundeenaz ari da, bazkideei bere bizia, ogasunak edo lanbidea agian arriskuan jarri ditzaketen gertakarietarako babesa ematea azken helburua duten irabaztexederik gabeko eta moeta askotako saio eta erakunde guztiak berdindu nahiz ez guztiak hartzeko gogoz baizik. Ba dira zehazki, Lege honek dituen leheti-mailako helburuak, helburu hoiek bidebatez oinarri irizpide dituela: - Erakunde hoien ihardutze-askatasuna eta garakuntza suztatzea. - Bazkideen eskubideak etengabe aldeztea. Ihardutze-moduz Gizarte-Emendiotarako borondatezko Erakundeek eraentza-gardentasunaren eta bazkideek jaurtzelanean demokraziaz eskuhartu dezatenaren arauerako irizpideei atxikiz ari daitezen ere nahi da, irizpide hoiek lehen esandako helburuak indarneko lagungarri gertatzen bait-dira. Erakunde hoien ihardutze-askatasuna eta garakuritza suztatzeko, Lege honek Eratzebideak, Araudiaren gutxienezko edukia,.bazkideen eskubide eta eginbeharrak eta erari buruzko horrelako alderdiak araupetzen ditu. Bestalde, eginkortasun-zurrean eta ezinbestean gutxi-gutxienez beharrezko direnak baino eskatu gabe, bat egiteko eta baterakundeak egiteko bideak jatzen ditu, eta bai Arduralaritzarekingo harremanentzakoak ere, hoiek guzti hoiek garakuntzapolitika egoki bati dagozkiola. Bainan Erakunde hoien ihardutze askatasuna eta garakuntza indartu beharra badago, ere, bazkideen eskubideak eta batipat hoien gozamendun-eskubideak bermatzea eta babestea funtsezkoa gertatzen da; horregatik, ezein Arduralaritza ihardunetan beharrezko diren artekaritza eta zaingoa egiteko behar den arduralaritza-egitura antolatzen da. 1941garreneko Abenduaren 6ko Legeak eta horren 1943garreneko Maiatzaren 26ko Araudiak osatzen dute ErresumaLegetan indarrean egon eta gaurko egoerari begira zaharkituta dagoen araupidetza Agirian dagoenez, araupeketa hori gaudeneko garai honetarako atzeratuta gelditu da eta horregatik Eusko Legebiltzarrak, bere erantzunbeharraz jabetuta, esandako zehaztapen hoiek kontutan izan eta Erakunde hoien gardentasuna eta demokraziazkotasuna areagotuz gai horri buruzko autonomiaren eremuango antolaketa baterako abiagune izango den legezko hesparru bat jarri du. Eta bukatzeko, Eusko Jaurlaritzak bere legegintzaahalmenaz baliatuz lege honetako manuak osatu ez ditzano, honek aurkako izan ez daitezenetan 1943garreneko Maiatzaren 26ko Araudia eta hori osabideratzeko arauak indarrean iraungo dute eta erabilgatri izango dira. Halabet, eta araupidetza hori aldatu ez dedin artean, orain indarrean dagoen araupidetzan ohartematen diren zergagabetza-jaurpideak ,ere erabilgarri izaten jarraituko dute: Hori guzti hori, Konstituzioaren 149.3 Atalari eta Estatutoko behin-behingo Erabakietako zazpigarrenari darienez. GIZARTE-EMENDIOTARAKO BORONDATEZKO ERAKUNDEEI BURUZKO LEGE-EGITASMOA AURKIBIDEA: Idazpurua ATALBURU BAKARRA Orotariko erabakiak Lehenengo Atala.-Ihardutze-alorreango Erabiltzeeremua. 2garren Atala: Gizarte-Emendiotarako borondatezko Erakundeen zerdena. 3garren Atala.-Tokizko ihardutze-eremua. 4garren Atala.-Izena.II Idazpurua I ATALBURUA Gizarte-Emendiotarako borondatezko erakundeen erakuntza: 5garren Atala.- Eratzeko askatasuna. 6garren Atala.- Lege-nortasuna. 7garren Atala.- Eratze-bideak. 8garren Atala.- Araudiaren gutxienezko edukia. 9garren Atala.- Errolderatze-eskea. 10garren Atala.- Erroldea.II ATALBURUA Bazkideez 11garren Atala.- Bazkide-moetak. 12garren Atala.- Bazkideen eginbeharrak. 13garren Atala.- Bazkideen eskubideak.III ATALBURUA Erakundeko jaurtze-sailak 14garren Atala.- Erakundeko Jaurtze-Sailak. 15garren Atala.- Biltzar Nagusiaz. 16garren Atala.- Jaurtze-Batzordeaz. 17garren Atala.- Artekaritraz.IV ATALBURUA Arduralaritza-artaz 18garren Atala.- Zertarakoa. 19garren Atala.- Dagokion Ihardutze-Saila. 20garren Atala.- Eremua.V ATALBURUA Erakundeen bateratze eta baterakundetzeaz 21garren Atala.- Bateratzeaz. 22garren Atala.- Baterakunde edo Elkarteez.VI ATALBURUA Zigorpideak 23garren Atala.- Zigorpideak.VII ATALBURUA Ondarearen ezarpena 24garren Atala.- Ondarearen ezarpena.ALDI BATERAKO ERABAKIAK AZKEN ERABAKIA BALIO GABETZE-ERABAKIAI IDAZPURUA Atalburu bakarra ORATARIKO ERABAKIAKLehenengo Atala.- Ihardutze-alorrearego Erabiltze-eremua 1. Lege hau, Tarama gisa hurrengo Atalean zehazten den zermugapena egin dezaten Gizarte-Emendiotarako borondatezko Erakunde guztiekin izango da erabilgarri, hoien izena eta gizarkiekiko ihardutze-eremua direnak direla. 2. Gizarte-segurantzaren eraentza-lankide diren Erakundeak, eta Eraentza-Erakundeen ordez ari direnak, ihardun horri dagozkionetarako, erabiltze-eremu horretatik kanpo gelditzen dira.2garren Atala.- Gizarte-Emendiotarako borondatezko Erakundeen zerdena Lege honen gai diren Erakundeak gizarteemendiotarakotzat jo ahal izateko, bere ihardunean honako baldintza hauek bete beharko dituzte: a) Bazkideei edo bere ogasunei gerta dakizkiekeen goraberetan ustekabeko eta/edo oharteman daitezkeen arriskutarako gizarte-xede hutsez babes emateko helburu zehatza izatea. b) Bazkide izatera iristeko Araudi honetan esan eta Erakundearen helburuei latutako mugapenez besterik ez izatea. c) Bazkideak, babespean jartzen diren agiango gertakizunen arauera aldatu daitezkeen eskainitako laguntzapideei eta egindako diru-ekarketei buruz eskubide eta eginbehar berdinak izatea. d) Irabazte xederik gabe ihardutzea eta, beraz, itxurak aldatutako merkataritza-garazpide baten izkutagarri izan daitezen irabazi-banaketa edo eskuraketen debekua. e) Bere dirubaltzak bazkideen bazkide-sariz eta norbanako nahiz legezko nortasundunezko babes-emeileen edo erakunde batzuen ekarketez; baita, hala egokituz gero, heuren diruezarketekiko kontu emateen bidez ere. f) Eraentza-Sailen demokraziazko egitura eta osatze-modua. g) Eraentzaren ordezkariek bere lana dohan egitea.3garren Atala.- Tokizko Ihardutze-eremua Lege honetan agintzen direnak, bere baltzu-egoitza Autonomia-Elkartean izan dezaten Gizarte-Emendiotarako Erakunde guztiekin eta hoien arteko Elkargo guztiekin erabiliko dira. Horretarako, bakoitzaren Araudian jarritakoa joko, da baltzu-egoitzatzat.4garren Atala.- Izena 1. Lege honetan araupetzen diren Erakundeek bere buruari izena jartzeko askatasun osoa izango dute. Beti ere, izen horrek "Gizarte-Emendiotarako borondatezko Erakundea" hitzak nahitaez barne izan beharko ditu. 2. Lehen iadanik egon dagoen izenik ezingo da hartu ez nolanahiko beste izaikiren batekin nahazpide gerta daitekeenik ere.II IDAZPURUA I Atalburua GIZARTE-EMENDIOTARAKO BORONDATEZKO ERAKUNDEEN ERAKUNTZAZ5garren Atala.- Eratzeko askatasuna Ezein norbanako, hauen elkarte, norbanako enpresari, merkatarirza-baltzu eta herri nahiz norbanako-jabetzapeko Iraskundek eratu ditzakete Gizarte-Emendiotarako Borondatezko Erakundeak, ondorengo Ataletan jartzen diren eginbeharrak bete ditzatenaren baldintzapean.6garren Atala.- Arduralaritza-baimena eta lege-nortasuna Lege hau dagokienetarako, Gizarte-Emendiotarako Borondatezko Erakundea horretarako sortarazi dadin berarizko Erroldean sartu dadin unetik bertatik eratuta. Gizarte-Emendiotarako Borondatezko Erakundeek, bere suztatzaile edo babes-emaile izan daitezen Merkataritza-baltzu eta Herri nahiz norbanako-jabetzapeko Iraskundeenetik berezi eta iare izango den lege-nortasuna izango dute.7garren Atala.- Eratze-bideak 1. Norbanako edo Herri nahiz norbanako-jabetzapeko Enpresa nahiz Erakundeek, Lege honek eskatzen dituenei egokituz Errolderatzeko aurkeztuko den Araudia Eratze-Biltzarroan ontzat eman beharko dute. 2. Biltzar-agirian, erakuntza egiteko ahobatezko erabakia, ontzat emandako Araudia eta gehiengoz onartutako gainontzeko erabakia eraso beharko dira. Halaber, suztatzailearen edo suztatzaileen izenak eta izenpeak ere erasota utziko dira. 3. Orobat, Eratze-Biltzarrak, suztatzaileen artetik, Erakundea errolderatzeko beharrezko izan daitezen bideak egin ditzan arartekotza batzorde bateko kideak izendatuko ditu.8garren Atala.-Araudiaren gutxienezko edukia Araudiak demokrazia-sortarauei egokitu beharko zaie eta honako xehapen hauek izan beharko ditu barne, gutxienez: 1. Erakundearen izena. 2. Ihardunari ekiten zaioneko eguna, eta iraupena. 3. Baltzu-Egoitza. 4. Eman nahi ditzan nahitaezko laguntzak eta horietako diru-bideak egiteko modua, edo ekarri-asmo dituen nahitaezko bazkide-sariak eta horien ordainerako laguntzabideak. 5. Erakundeko kide izateko baldintzak. 6. Bazkideak sartzeko, ateratzeko eta egozteko moduak. 7. Bere ihardunari ekitean dituen diru-eskuarteen zenbatekoa. 8. Jaurtze-Sailak eta horietako kideak. 9. Biltzar Nagusi eta Jaurtze-Sailen aginte-eremua, horien bilkuretarako deiak eta erabakiak hartzeko era. 10. Jaurtze-Sailen erantzukizuna. 11. Erakundearen zentzapide-arauak, arau-hauspenen eta horiegatikako zigorren zermugapena, zigortze-bideak eta bidezko goradeiak. 12. Araudia aldatzeko eta eraberitzeko era. 13. Arduralaritza-gastutarako gehienera ohartemandakoen zenbatekoa. 14. Ezabatze-zioak, eta ogasunen hori gertatuz gerorako zertarakoa.9garren Atala.- Errolderatzt-eskea Erakunde bat erroldetatzeko eskeak honako agiripaper hauek eraman beharko ditu aldean: 1. Eratze-biltzarreko bilkura-agiria, sustatatzailea edo suztatzaileak eta 7.1 Atalean aipatzen diren norbanako edo erakunde eskuhartzaileak zehazten direla. 2. Araudiz zehaztu dadin aldi baterako teknika-dirubidetzaren aldetikako iraunkortasuna eta eman daitezen laguntzapideena bermatu dezan ekonomia-azteipena, eta hala egokituz gero ikuslaritza-azttrpená Azterpen horretan honako hauek zehaztuko dira: a) Bazkide-sariak eta ekarketak. b) Emendio-Baltzak, egon badaude. c) Bizialdiarekiko aintzin-neurketak. d) Laguntzapideen gostea. e) Gastuak. Araudi-bidez beste xehapen batzuk ere eskatu ahal izango dira. Araudiaren aldakuntza indarrean jartzeko, aldakuntza hori onartu zeneko bilkurako batzar-agiriaren aldakia herri-errolderatzea beharrezkoa izango da. Aldakuntza 8garren Ataleko 4, 5, 7, 13 eta 14 zatiei buruzkoa bada, aurreko zatian aipatzen den ekonomia edo ikuslaritza-azterpena ere erantsi beharko da. Geroko ekonomia edo eguneratzeko azterketak egin beharko direneko aldiak arauz ezarri ahal izango dira, eta hori esandako elkarteen aurrerabideari buruz, horien eginkortasuna eta gaitasuna bermatu dezaten zaingorako bideak Arduralaritzak finkatu ditzanerako xedez.10garren Atala.- Erroldea 1. Araupide hauetan ohartematen diren ondoriotarako, Lege hau dagokien Erakunde eta Baterakunde guztiek bertan sartu beharko duteneko Gizarte-Emendiotarako borondatezko Erakundeen Errolde bat eratzen da Osasunketa eta Gizartesegurantsa-Sailean. 2. Errolde horretan sartuta ez egoteak Lege honetan ohartemandako ekintrapidetan ihardun ahal izatearen debekua dakar, ekarri ditzakeen arduralaritza-zigorren eta eskatu daitezkeen gainontzeko erantzunbeharren kaltetan gabe. 3. Erroldea erabat agirikoa izango da.II Atalburua BAZKIDEEZ11garren Atala.- Bazkide moetak 1. Norbanakoak edo lege-nortasundunak izan daitezke bazkide. 2. Bi bazkide-moeta hauek egon daitezke: a) Babes-emaileak, Iraskundeagandikako artezko gozamenik izan ez, eta Araudian ohartemandako eran Erakundeko Jaurtze-Sailetan eskuhartuz, bere euspen eta egiterapenerako laguntzen dutenak. b) Agizkoak, bere buruarentzat edo heurengatik eskubidea dutenentzat gozamenen bat atera dezaten norbanakoak. 3. Erakunde horiek, bere Araudietan, agizko bazkideak izendatzeko era bereziak onartu ahal izango dituzte.12garren Atala.- Bazkideen eginbeharrak Bazkideek honako eginbehar hauek izango dituzte: a) Jaurtze-Sailek balio osoz hartutako erabakiak betetzea. b) Jarri daitezen diru-ekarketak egitea. Horretarako, Erakundearen Araudian, suztatzaileek egindako lehenengo ekarketako itzultzeko moduak jarri ahal izango dira, beti ere araudi-bidez jarri daitezen arauak betez. c) Legezko eta Araudiko arauei darizkien gainontzeko eginbeharrak betetzea.13garren Atala.- Bazkideert eskubideak Bazkideek honako eskubide hauek izango dituzte: a) Bakoitzaren araudian ohartematen denez, berenez nahiz ordezkoaren bidez, Biltzar Nagusietan eskuhartzea. b) Erakundeko Ihardutze-Sailetako kargutarako hautatzaile eta hautagai izatea. c) Biltzar Nagusiko erabaki guztiak hartzen hitz egiteko eta botoa emateko eskubidez eskuhartzea. d) Araudian jarritako laguntzak hartzea. e) Gizarte-Emendiotarako Erakundearen egoerari buruzko argipideak eman dakizkienekoa. f) Legez eta Araudi-bidezko arauetan aitortu dakizkien beste guztiak. Bazkidea horretarako pilatutako emendio-baltzuen osoko edo zatikako pentzutango diruzko laguntzen zio izandako gertakaria baino lehen borondatez ateratzea gertatu dadinerako lege-jaurpideak, Araudi-bidez zehaztuko dira.III Atalburua ERAKUNDEKO JAURTZE-SAILAK14garren Atala.- Erakundeko Jaurtze-Sailak Gizarte-Emendiotarako Borondatezko Erakunde guztietan honako Jaurtze-Sail hauek egongo dira. - Biltzar Nagusia. - Jaurtze-Batzordea.15karren Atala.- Biltxar Nagusiaz 1. Biltzar Nagusia da, Araudiak izendatu diezazkion gaietan eta zehaztu ditzan modutan, bazkidegoaren nahiaren goreneko Adierazpen-Saila. Nolanahi ere, Biltzar Nagusiari dagokio honako erabaki hauek hartzea: a) Araudia aldatzea. b) Jaurtze-Batzordekideak hautatzea, izendatzea eta kentzea. c) Urteko kontuak ontzat ematea. d) Erakundea beste batekin bateratzea, baterakundetzea eta ezabatzea. 2. Biltzar Nagusiak agizkoa edo berarizkoa izan ahal izango du, eta lehenengo deialdian bazkideen gehiengoa bertan izan dadinean balio osoz eratuta geldituko da, eta bigarren deialdian berriz bertango bazkideen zenbatekoa dena dela. Lehenengo eta Bigarren deialdikotan, hurrenez-hurren, bi herenen gehiengoa eta erdiak eta batena beharko dira aurreko lerroaldiko a. eta d. zatietan esaten diren erabakietarako. Hartutako erabakiak bazkide guztientzat behartze-indarrezkoak dira, bai bat ez datozenentzat eta bertan ez daudenentzat ere. 3. Biltzar Nagusian botoa emateko esku-ematea nola egin daitekeen Araudian zehaztuko da, hala behar izanez gero. 4. Agizko Biltzar Nagusirako deia Jaurtze-Batzordeak egin beharko du, bilkura-eguna baino hamar egun lehenago gutxienez bazkideei banaka egindako adierazpenez. Ekonomia-urtea itxi ondorengo lehenego hiru hilabetealdiaren barruan bildu beharko du nahitaez. Botoen guztizkoaren ehuneko hamarrekoa behintzat osatzen duten bazkideek gai-zerrendan gairen bat sartu dadila eskatzeko eskubidea izango dute. 5. Berarizko Biltzar Nagusierako deia Jaurtze Batzordeak egingo du, bere arioz edo bazkideen ehuneko hogeikoak eskatuta. 6. Biltzar Nagusiak Gizarte-Emendiotarako borondatezko Erakundeak bere egoitza duen herrian egingo da. 7. Atal honetan agindutakoa, Lege honi buruzko Araudian eta Erakunde bakoitzaren Araudian osabideratuko da.16garren Atala.- Jaurtze-Batzordeaz Jaurtze-Batzordeari Erakundearen artezkaritza eta ordezkotza dagozkio, Legeak edo Erakunde bakoitzaren Araudiak Biltzar Nagusiarentzat gorde gabeko eskubide guztiak egiteratuz. Jaurtze-Batzordea gutxienez iru kidek osatuko dute, eta haien arteko bat izendatuko da Lehendakari, eta Lege honetako Araudiak eta egoki izan daitezen Arau-Bildumek osabideratu dezatenaren arauera berriztagarriak izango dira.17garren Atala Araudiak, eman dakizkion eskubide eta ahalmenak Jaurtze-Batzordearen etengabeko eta artezko zaingopean egiteratzezko agintepidea izango duen Artezkaritza bat jartzea oharteman ahal izango dute. Nolanahi ere, Artezkaritzari ezingo zaio honako hauetarako eskurik aman: a) Biltzar Nagusiak bereziki Jaurtze-Batzordeari emandako eskurik eman: b) Kontuak eman eta urteko azkenkontuak aurkezteko.IV Atalburua ARDURALARITZA-ARTAZ18garren Atala.- Zertarakoa 1. Bazkideen eskubideak babesteko beharrezkoa den Erakundearen gaitasunari arreta egitea xede duten arauak betearaztea du lehen-helburu arduralaritza-artak. 2. Ihardun hori Erroldean sartzearen eta araudi-aldaketen zaingoa, ekonomia-dirubidetiaren egoerarekiko arta eta Erakunde hauekiko artekaritza izatean, zigortze-ahalmenez baliatzean, eta Lege honetan eta hori egiteratzeko eta osabiderarzeko eman daitezen manuetan zehaztu daitezen beste guztietan gauzatuko da.19garren Atala.- Dagokion Ihardutze-Saila Lege honen gai diren Gizarte-Emendiotarako borondatezko Erakundeekiko arduralaritzazko arta Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailari dagokio. Nolanahi ere, hurrengo Ataleko b) zatian dauden arazoetan, Ekonomia eta Herriogasun-Sailak bere erizpena eman beharko du.20garren Atala.- Eremua Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailak Erakunde horiekiko artarako eta jarraipenerako behar daitezenak egingo ditu, araudi-bidez agindu dadina dena dela honako hauek barne izango direla. a) Gizarte-Emendiotarako borondatezko Erakundea Erroldean erasotzearen, Araudia eta egin dakizkiokeen aldakuntzak Lege honetan eta hau osabideratzeko Araupidetan ohartemandakoei egokitu dakizkieneko arreta hartuko du. b) Erakunde horien ihardunarekiko eta ekonomia-dirubidetiazko egoerarekiko jarraipena; horiek, horretarako, urteko azken-kontuak, emaitzen kontuak eta eskatu dakizkiekeen gainontzeko agiripaperak aurkeztu beharko dituzte urteoro esandako Sail horretan. c) Araukortasun-zaingoa eta ikuskaketa, indarrean dauden arduralaritza-bideekiko legeak ohartematen dituzten berrnapide guztiekin bidezko izan dadin arduralaritia-zehazpidetzari ekinaz. Baakideek, Legearen aurkako izan edo bere eskubideen nahiz Gizarte-Emendiotarako borondatezko Erakundearen izen onaren kaltetangoak izan daitezen jokabideak Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailari ezagutarazi ahal izango dizkiote, arduralaritza-zigorpidetarako eta bidezko izan daitezen neurriak har daitezen. Nolanahi ere, zehaztapide horiei bere bideak eginarazterakoan doakienei entzun egingo zaie.V Atalburua ERAKUNDEEN BATERATZE ETA BATERAKUNDETZEAZ21garren Atala 1. Lege honek araupetzen dituen Erakundeak, batek hestea berebaitaratuz nahiz beste Erakunde berri bat sortaraziz bateratu daitezke, honako nahitaezko baldintzak betez: a) Bi Erakundeetako Biltzar Nagusiek Legeak eta bere Araudiek eskatzen dituztenak beteaz hartutako Erabakia. b) Erabaki horiek eta Araudi berria Erroldean erasota uztea; Araudi horri, 9garren Atalak dion Ikuslaritza-Erizpena erantsi beharko zaio. 2. Bat egite edo baterakundetze horrek ez dakar Erroldean sartutako eguna baino lehen hartutako inorekiko eginbeharrak aldatzerik. 3. Erroldean eraso baino lehen bat egindako edo batak bestea berebaitaratutako Erakundetatik ateratako bazkideek, bat egindako edo bestebaitaratutako Erakundean borondatez atera zitezenerako zituzten eskubideak izango dituzte.22garren Atala.- 1. Araupide hauen gai diren Erakundeak nahi bezala bat egin edo baterakundetu daitezke. Baterakundearen Araudia Lege honek araupetzen duen Erroldean sartzeko aurkeztea, nahitaezko aintzin baldintza gisa eskatuko da. 2. Baterakundeek lege-nortasuna izango dute, eta beti ere indarreango legebideei atxiki beharko zaizkien bere Araudiak izango dituzte jaurpide. 3. Baterakundeek eta hala egokituz gero Gizarte-Emendiotarako Borondatezko Erakundeek, araudi-bidez zehaztu dadin moduan, bere aholku eta argipidetarako bide izango duten Batzordea izendatutako dute. Batzorde hori, gainera, alor osoari dagozkien gaietarako Arduralaritzaren eta Erakunde horien arteko harremanbide izango da. Erakunde baten berarizko aholku-eskeak edo arazoak izan daitezenean, Erakundearen eta Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailaren artean artez garbituko dira.VI Atalburua ZIGORPIDEAK23garren Atala.- Lege honekiko eta Lege hau osabideratzeko manuekiko hauspenak eta horiek ez bete izanagatikako zigorrak Dekretoz araupetuko dira, honako irizpide hauen arauera: 1. Hauspenak, bere garrantziaren arauera, oso larritan, larritan eta arinetan sailkatuko dira. Biderapeneango atzerapen hutsak edo arau zehatzak ez bete izanagatikako garrantzi gutxikak joko dira hauspen arintzat. Hauspen larritzat, biderapenari buruzko eginbeharrak edo berarizko arauak ez bete izana joko dira, egin denak edo egin beharrekoa egiteko utzi izanak bazkideen edo Erakundeen zuduentzako atrisku larria dakartenetan. Berarizko legeak haustea, bazkideei kalte egitea edo Erakunde horietzaz bere berarizko helburuaz bestetarako balio izana izango dira oso hauspen larriak ere. Halaber, Gizarte-Emendiotarako Borondatezko Erakundeentzat gordetako izenetakoren bat erabiltzea eta Erroldean gabeko Iraskunde edo norbanakoek Erakunde horiek bere dituzten ekintzapidetan aritzea ere oso hauspen larritzatjoko da eta, hori, bietan, beste alderen batetik izan dezaketen erantzun beharraren kaltetan gabe. 2. Arduralaritza-zigorrak honako hauek izango dira: a) Hauspen arinegatik, oharra eta berrogeita hamar mila pesetarainoko isuna. b) Hauspen larriegatik, bostehun mila pesetarainoko eta errudunentzat bere karguetango geldialdia. c) Oso hauspen larriegatik bi miloe pesetarainoko isuna, eta hauspena zenbatekoz zehaztu ahal bada horren erdia, errudunak bere karguetatik kentzea, eta Erakundearen ezabapena. . 3. Honako Ihardutze-Sail hauek izango dute zigorrak jartzeko gaitasuna: a) Oharra egiteko, berrogeita hamar mila pesetarainoko isunak eta errudunei bere kargutikako utzialdia jartzeko, Gizarte, Ongunde eta Segurantza, Azterpen eta Arduralaritza-Sailburuordea. b) Bostehun mila pesetarainoko isunetarako eta errudunak bere karguetatik egozteko, Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailburua. c) Hortik gorako diruzko zigotrakjartzeko eta Erakundea ezabatzeko, Eusko Jaurlaritza. 4. Zigotrak jartzeko arduralaritzabideak, beti, Autonomia-Elkartean indarrean egon daitezen legebideen ariora egingo dira. Hala ere, hauspen arinegatikako zigorrak doakionari entzun eta besterik gabejarri ahal izango dira, inolako zehazpidetzarik egin beharrik gabe.VII Atalburua ONDAREAREN EZARPENA24garren Atala.- Gizarte-Emendiotarako Erakundeen diruak bere zernolakoaren arauerako segurantza, eskurakortasuna eta emankortasuna irizpide direla ezarriko dira. 22.3 atalak aipatutako Batzordeari aurrez iritzia eskatu ondoren, diru horien benetako balioei eutsi beharra kontutan harturik eta ekonomiaren guztizko baldintzen eretzean, Lege hau osabideratuz emango diren eta ezarketa hoien balioa neurtzeko irizpideak zehaztuko dituzten arau-mailako manuek esan dezaten ogasunetan egingo da ezarketa hori.ALDI BATERAKO ERABAKIAK Lehenengoa.- Lege hau Gizarte-Emendiotarako Borondatezko Erakunde guztiekin izango da erabilgarri, horien sortze-eguna dena dela. Horien Araudiek diotena ezingo da Lege honek agintzen duenaren alderantziz egiteratu, eta honetako nahitaez agintzezko edo debekatzezko manuen aurkakoak izan daitezen guztiak baliogabetuta geldituko dira. Bigarrena.- Mila bederatzirehun eta larogeita bigarreneko Irailaren 16an Aginte-Eskuraketetarako Batzordeak hartutako erabakiaren eraskinean agertzen diren Gizarte-Emendio- tarako Borondatezko Erakundeak guztiak, agindu hutsez sartuko dira Lege honek sortarazten duen Erroldean. Hirugarrena.- Lege hau argitaratu baino lehen sortutako Gizarte-Emendiotarako Erakundeek, lege hau argitaratu eta urtebeteko epearen barruan bere Araudiak autonomiazko araupideei egokitu beharko dizkiete.AZKEN ERABAKIA Jaurlaritzari, Osasunketa eta Gizartesegurantzako eta Ekonomia eta Laneko Sailburuen saloz eta bere agintepideen hesparruan Lege hau egiteratzeko beharrezko izan daitezen araupidetza-manuak eman ditzaneko eskua ematen zaio.BALIO GABETZE-ERABAKIA Gizarte-Emendiotarako Tarama eta Lanbidearoei uruzko 1941garreneko Abenduaren 6ko Legea, 1943garreneko Maiatzaren 26ko Araudia eta egiteratzezko Ministeritza-Aginduak ez dira, Lege honen aurka egon daitezenetan, Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen mugartea, erabilgarri izango.Gasteizen, 1983.eko Azaroak 2.