Arautegia
InprimatuIrailaren 12ko 3/1983 DEKRETO-LEGEA, 1983.eko Abuztuaren izandako hondamendiaren ondoriozko ohi ez bezelako gastuei aurre egiteko dirubideak ezarriz.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Lege Dekretua
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 141
- Hurrenkera-zk.: 1820
- Xedapen-zk.: 3
- Xedapen-data: 1983/09/12
- Argitaratze-data: 1983/09/24
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Ogasun; Ingurumena
Deskribapenak
Testu legala
Autonomia-Elkartearen mugartean oraintsu egon diren uholdeak, beste alor batzuen ártean arduralaritza-akurapenerakoan, Irailaren 12ko 188/1983 Dekretoan gauzatu diren berarizko arauak eman beharra ekarri du. Kalte izandako ogasunek behar dituzten konponketa eta birrezarketei aurre egiteko dagoen presatasunak, Apirilaren 8ko 923/1965 Dekretoz onarturiko Erresumako Hitzarmen-Legearen Atalkako Idazkerako 98. Atalak Ekonomia eta Herriogasun-Sailari eskuratzen dion aginteaz baliabetzea ahoikatzen du, lan-akurapenerako sailkapena nahitaezko duen zenbatekoa berrogeita hamar miloe pesetarainojasoz, horrela konponketa-lanak arinagotzea eta legezko sailkapenik izan ez eta halainan esaten diren lanak egiteratzeko behar hainbat eskuarte dituzten enpresen partaidetza erraztea lortzen delarik. Horren ondorioz, honako hau ERABAKITZEN DUT: Lehenengo Atala.- Euskadiko Autonomia-Elkartearen Guztizko edo Erakunde-Arduralaritzako Akurapen-Erakunde guztiei, Irailaren 12ko 188/1982 Dekretoan ohartemandakoaren babespean egin eta bere diruegitamua berrogeita hamar miloe peseta baino gehiago izan ez eta bere helburua Euskadiko Autonomia-Elkartearen geografia-eremuan 1983.eko Abuztuaren hogeita bost eta hogeita seiko ohi ez bezalako euriek eta uholdeek erasandako ogasunen konponkcta eta birrezarketarako diren lan-emateetan akuratzaileen sailkapen-eskakizuna alde btera uzteko baimena ematen zaie. Bigarren Atala.- Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadineko egunean bertan jarriko da indarrean. Gasteiz, 1983.eko Irailak 19. Ekonomia eta Herriogasun-Sailburua, PEDRO LUIS URIARTE SANTAMARINA.Euskal Herrian, Herri-jabetzapeko ogasun-alor guztietan nahiz norbanako-jabetzapekoetan, oraintsuko euri-erauntsiek erasandako egundoko kalteak ikusita, eta Herria lehenbaitlehen onbideratzeko funtsezko xedez, Eusko Jaurlaritzak Laguntzabide-Egitamu zabal eta egoki bat gertatu du. Egitamu horrek, bertan emandako laguntza-neurriak egiteratu ahal izateko ezein moetako erabakiak izango ditu lege-oinarri. Autonomia-Elkarteko Herri-Arduralaritza, neurri horiek duten presatasunari aurre egiteko beharrezko den arau-hestugabetasunaz baliatu dadin, eta neurri horiei darien gos tea Guztizko Diruegitamuetan behar bezala zehaztuta egon dadin, beharrezko gertatzen da diruegitamugintza-araupide baouk ematea lehen esandako ohi ez bezelako egoerak eskamen dituen betebeharrei erantzuteko bide. Honen ondorioz, Eusko Legebiltzarraren 8ko 1983/17 Legean emandako baimenaz baliatuz eta Jaurlaritzak 1983. eko Irailaren 12ko Osoko bilkuran aztertu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT: Lehenengo Atala 1. Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen 1983.eko Diruegitamuetango gastuen-zehaztapen-zerrendaren barruan, 50 zenbakiz eta "1983.eko Abuztuko Hondamendiaren ondoriozko Ohi ez bezelako Gastuak" izenpuru duela, beste Diruegitamu-Sail bat sortzen da. 2. Aurreko zatiak dioen Sailean sartuta, hasiera batean 20.000 miloe pesetajotzen duen diruizendapen bat sortien da, honako hauek dituela ezagukari: - 01 Zerbitzua: "Orotarikoa". - 4 Atalburua: "Agizko diru-eskuraketak". - 401 Zernolakoa: "Zehaztu gabeko diru-eskuraketak", eta honako azalpen hau jarriz: "1983.eko Abuztuko Hondamendiaren ondoriazko ezein moetako erantzun beharretarako". Esandako diru-izendapena gehikizunetakoa izango da eta eskuratu eta Diruegitamuetan sartu ahal izango da, ondoko bigarren atalean esaten den moduan. Bigarren Atala 1. Baimena ematen zaio Ekonomia eta Herriogasun-Sailari, diru-izendapenak aurre egin behar dioten gastua behar bezala azalduta geldi dadin eta horren arta egiteko beharrezko eritzi diezaien Zerbitzu, Atalburu, Atal, Zernolako eta diru-kontu guztiak, 50.Diruegitamu-Sailean, sortu ditzan. 2. Aurreko zatian emandako baimenaren indarrez sor daitezen diru-izendapenak, Dekreto-Lege honen lehenengo Ataleko 2.zatiak dioen 50.01.401 Diruegitamu-Zernolakotik eskuratuko dira, diru-izendapen horiek guzti horiek gehikizun direla. 3. 50.01.401 zernolakoak hasiera batetan duen diru-zenbatekoa gehitzeko egin daitezen diruizendapen-eskuraketek eta bai berritan sor daitezen diruegitamu-zernolakoetarakoek ere beharrezko izango dute Jaurlaritzaren baimena, Ekonomia-Batzordearen saloz eta Abuztuaren 29ko 179/1983 Dekretoz eratutako Antolakidetze-Batzorde Nagusiak erizpena eman ondoren; esandako eskuraketak, Apirilaren 18ko 1/1983 Lege-Dekretoz onartutako 1983.erako Guztizko Diruegitamuen Bateratutako Idazkeraren Lehenengo Erabaki Gehigarrian, A) zatiaren 7.puntuan jarritakoetako ezein mugapeni lotu beharrekotik iare egongo dira. 4. 1983garren ekonomia-urtea bukatuta, 50.Sailean sartutako diru-izendapen gaindikinak Autonomia-Etkartearen 1984.erako Diruegitamuetan sartu ahal izango dira, gehikizun izateari eutsiz. Hirugarren Atala 1. 50.Diruegitamu-Sailean sar daitezen diru-izendapen guztiak, gehikizun izateaz gainera, aldakorrak izango dira eta ondorioz baliogabetu edo gutxiagotu ere egin ahal izango dira, helburu zeuzkaten benetako betebeharren eretzean. 2. Diru-izendapen horiek baliogabetzea edo gutxiagotzea 50 Saileko besteak gehitzeko ez baldin bada, bertatik kendu zireneko Diruegitamu-Sailetakoetara itzultzeko baino ezingo dira erabili. 3. Diru-izendapenak aldatzeko, diruizendapen-eskuraketerarako Dekreto-Lege honetan jarritako baimen-jaurpidea bera izango da erabilgarri. Laugarren Atala 1. Lehenengo Ataleko 2.zatian esandako 20.000 miloe pesetako berarizko diru izendapenari bere dirubideak honela egingo zaizkio: a) Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen 1983.erako Guztizko Diruegitamuetan sartutako diru-izendapenetatik, bere zenbateko osoz edo zati batean, kenduz, Jaurlaritzak, Ekonomia-Batzordearen saloz eta lehen esandako Antolakidetze-Batzorde Nagusiak erizpena eman ondoren, erabaki dezan moduan. b) Aurreko zatian esaten diren kentze eta sartzeak egin ondoren, bete gabe geldi daitezen diruizendapenak honako bide hauctatik beteko dira. - Dekreto-Lege honek aipatzen dituen gastuetan laguntza emateko, Foru-Diputazioek berariz egingo dituzten ekarketak. - Helburu horretarakoxe, eta Erresumako Guztizko Diruegitamuen pentzutan, jaso daitezen diru-eskuraketak. - 98 Sailaren "Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltza" dirubide gisa Dekreto-Lege hau erabiliz beharrezko izan dadin hainbatekoz Erresumagandik jaso daitezen diru-eskuraketak. - 1983.erako Guztizko Diruegitamuen Bateratutako Idazkeraren 2.Ataleko 2) f) zatian onartutakoaren zenbateko gehigarriz, urte batetik gorako aldirako zorpetzearen bidez. - Euskal Herriko Ogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Ekainaren 22ko 12/1983 Legeanjarritakoaren arauera. Ekonomia-Itunean ohartemandako zergapideekiko jarri daitezen gehigarrietatikako irabaziak. 2. Esku ernaten zaio Jaurlaritzari, aurreko 1 zatian esandako dirubideak hainbatzeko eta, hala badagokio, itunebidez egiteko, eta bai, bidezko eritzi diezaion beste edozein bidetaz baliatzeko ere. Bostgarren Atala 1. Baimena ematen zaio Jaurlaritzari 1983.erako Guztizko Diruegitamuen Bateratutako idazkeraren 19.Atalean ohartematen den banakuntza aldatzeko, eta hori Dekreto-Lege honen gai diren helburuei erantzuteko behar hainbateko neurrian. 2. Autonomia-Elkarteak, aurreko zatian esandako kasuetan, bermeak uzteko beharrezko izango da Jaurlaritzaren baimena Ekonomia-Batzordearen saloz eta Antolakidetza-Batzorde Nagusia erizpena eman ondoren; horiek sendestea Ekonomia eta Herriogasun-Sailari dagokiola. Seigaren Atala 1983.erako Guztizko diruegitamuen Bateratutako Idazkeraren 20garren Atalean jarritako mugapena baliogabetuta gelditzen da. Beraz, Jaurlaritzak, beharrezko izanez gero, muga horretaz gaineko dirubide-egiketak hitzartu ahal izango ditu. Dekreto-Lege honen 4.Ataleko 2.zatian jarritakoaz baliatuz beharrezko izan dadin hainbatetan. Zazpigarren Atala 1 . Esku ematen zaio Eusko Jaurlaritzari, Martxoaren 23ko 5, 6 eta 7/1983 Legeen bidez onartutako Erakunde Burugabeen eta Herri-Izaikien diruegitamuak eta, eta hala gertatuz gero, geroago onartutakoak ere aldatzeko; hori, hurrengo 3.zatian ohartemandako modu eta neurritan. 2. Mugapen beroiekin, Jaurlaritzak, Dekreto-Lege honen egunerarte eratutako Herri-Baltzuen Ekintzapide, Diruezarketa eta dirubideketa-Egitarauak eta Diruegitamuak aldatu ahal izango ditu. 3. Aurreko idaz-zatietan ohartematen diren aldakuntzek Dekreto-Lege honen 1.Ataleko 2.zatian jasotako berarizko diru-izendapenari bere dirubideak egitea izango dute helburu, eta, hala behar izanez gero, dagokion Erakundearen Diruegitamuaren barruan, eta bere agintepideen eremuan, xede bereko ekintzapideak aurrera eramateko diruegitamu-zernolako bereziak sortaraztea. Zortzigarren Atala 1983.erako Guztizko Diruegitamuen Bateratutako Idazkeraren Bosgatren Erabaki Gehigarrian jarritako mugapena, 2.500 miloe pesetaraino jasotzen da. Bederatzigarren Atala Jaurlaritzak, bidezko izanez gero, sor dadin Zaingo-Batzordearen bitartez eta Batzorde honek esan dezan moduan, Dekreto-Lege honetan ohartematen diren baimenen erabilkeraren berri emango dio Legebiltzarrari. Bestetan, manu hau argitara dadinetik eta hiruhilabetekal, Jaurlaritzak, erabilkera horren berri emango dio Ekonomia, Ogasuntza eta Diruegitamu-Batzordeari. AZKEN ERABAKIAK Lehenengoa.- Esku ematen zaio Jaurlaritzari, Dekreto-Lege honetan ohartematen den guztia osabideratzeko eta egiteratzeko beharrezko izan daitezen erabaki guztiak, Ekonomia-Batzordearen saloz eta Antolakidetze-Batzorde Nagusiak erizpena eman ondoren, har ditzan. Bigarrena.- Dekreto-Lege hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunean bertan jarriko da indarrean. Gasteizen, mila bederatzirehun eta larogeita hirugarreneko Irailak hamabi. Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA.