Arautegia
Inprimatu39/2023 DEKRETUA, martxoaren 28koa, Lehendakaritzaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen Dekretua aldatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 71
- Hurrenkera-zk.: 1746
- Xedapen-zk.: 39
- Xedapen-data: 2023/03/28
- Argitaratze-data: 2023/04/14
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak
Testu legala
Urtarrilaren 19ko 5/2021 Dekretuaren bidez, Lehendakaritzaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen da, eta Lehendakariaren irailaren 23ko 18/2022 Dekretuaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretua aldatu da.
Aldaketa horrek hasiera batean Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailari esleitutako gazteria-arloa esleitzen dio Lehendakaritzari. Ondorioz, urtarrilaren 19ko 5/2021 Dekretua aldatu behar da, haren egitura eta edukia egokitzeko Gazteriaren jarduera-arloa Lehendakaritzan sartuko den une berrira eta Gazteria Zuzendaritza Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Idazkaritza Nagusiari atxikitzeko.
Gainera, egitura onartu zenetik 2 urte igaro ondoren, eta egungo zeregin eta inguruabarretara egokitze aldera, honako organo hauen izena aldatzea erabaki da:
Idazkaritzako eta Erakundeekiko Harremanetarako Zuzendaritzak Kabinete Zuzendaritza izena hartuko du aurrerantzean.
Lehendakaritzaren Idazkaritza Nagusia zena Koordinazio eta Gizarte-Komunikazioko Idazkaritza Nagusia izango da.
Komunikazio Zuzendaritzak Gizarte Komunikazioko Zuzendaritza izena hartu du.
Kanpo Harremanen Idazkaritza Nagusiaren izena Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetako Idazkaritza Nagusia izango da.
Kanpo Harremanen Zuzendaritzak Kanpo Harremanen Zuzendaritza izaten jarraituko du.
Europako Gaien Zuzendaritzak Europar Batasunerako Zuzendaritza izena hartu du.
Eta, azkenik, Azterlan Kabinetearen Zuzendaritza kendu egiten da eta haren eginkizunak Koordinazio eta Gizarte Komunikazioko Idazkaritza Nagusiari esleitzen zaizkio.
Bestalde, urtarrilaren 19ko 5/2021 Dekretua onartu ondoren, abenduaren 28ko 258/2021 Dekretuaren bidez, Euskadiren Frantziako Ordezkaritza sortu eta arautu zen, eta, aldaketa honen bidez, Lehendakaritzaren egitura organiko eta funtzionalean txertatuko da. Era berean, Lehendakaritzaren egitura organikoan sartuko da Gazteen Informazio eta Dokumentaziorako Euskadiko Zentro Koordinatzailea, otsailaren 2ko 14/1988 Dekretuak arautua.
Azkenik, Koordinazio eta Gizarte Komunikazioko Idazkaritza Nagusiari eginkizun berriak esleitzen zaizkio, prospekzio soziologikoaren eremuan, eta beste funtzio bat zuzendaritzei: 15.000 euroko edo hortik beherako gastu-baimenak ematea, zergak kanpo.
Ondorioz, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 8 c) artikuluak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz, honako hau
Lehendakaritzaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko den urtarrilaren 19ko 5/2021 Dekretua honela aldatzen da:
Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Idazkaritza Nagusiari dagokio gizarte-agertoki berrien azterketa sustatzea, sailen eta erakundeen arteko jarduera-proposamen berriak identifikatu eta koordinatzea, esperientzia pilotuak bultzatzea, erakundeen, gizartearen eta nazioarteko aliantzak dinamizatzea, eta politika publikoen eta gazteriaren esparru horren zabalkundea eta gizarte-sustapena egitea.
bis) Gazteria.
Aurreko artikuluan adierazitako arloen inguruko egitekoak betetzeko, organo hauek daude Lehendakaritzan:
Lehendakaria:
Kabinete Zuzendaritza.
Koordinazio eta Gizarte Komunikazioko Idazkaritza Nagusia:
Araubide Juridikoaren Zuzendaritza.
Koordinazio Zuzendaritza
Zerbitzu Zuzendaritza.
Gizarte Komunikazioko Zuzendaritza.
Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetako Idazkaritza Nagusia:
Kanpo Harremanen Zuzendaritza.
Europar Batasunerako Zuzendaritza.
Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritza.
Ordezkaritzak: Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritza, Euskadiren Argentinako Ordezkaritza (Mercosur), Euskadiren Txile, Peru eta Kolonbiako Ordezkaritza, Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritza, Euskadiren Mexikoko Ordezkaritza eta Euskadiren Frantziako Ordezkaritza.
Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Idazkaritza Nagusia:
Berrikuntza Sozialaren Zuzendaritza.
Gazteria Zuzendaritza.
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako komisionatua.
Idazkaritzaren eta Erakundeekiko Harremanen Zuzendaritzari egiten zaizkion aipamen guztiak Kabinete Zuzendaritzari egiten zaizkiola ulertu behar da.
Lehendakaritzaren Idazkaritza Nagusiari egiten zaizkion erreferentzia guztiak Koordinazio eta Gizarte Komunikazioaren Idazkaritza Nagusiari egiten zaizkiola ulertu behar da.
Komunikazio Zuzendaritzari egiten zaizkion erreferentzia guztiak Gizarte Komunikazioaren Zuzendaritzari egiten zaizkiola ulertuko da.
Kanpo Harremanen Idazkaritza Nagusiari egiten zaizkion erreferentzia guztiak Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetako Idazkaritza Nagusiari egiten zaizkiola ulertuko da.
Kanpo Harremanen Zuzendaritzak Kanpo Harremanen Zuzendaritza izaten jarraituko du.
Europako Gaien Zuzendaritzari egiten zaizkion erreferentzia guztiak Europar Batasunerako Zuzendaritzari egiten zaizkiola ulertuko da.
Gazteen Informazio eta Dokumentaziorako Euskadiko Zentro Koordinatzailea, otsailaren 2ko 14/1988 Dekretuak arautua.
bis) 15.000 euroko edo hortik beherako gastu-baimenak ematea, zergak kanpo utzita.
1 j) Prospekzio Soziologikoen Kabinetearen bidez, behar diren azterlanak, txostenak eta jarduerak egitea, Jaurlaritzaren Lehendakaritzak gizarte-errealitatearen egoeraren eta bilakaeraren berri izan dezan.
k) 8.1 j) artikuluan esleitutako eginkizunen eremuan, Koordinazio eta Gizarte-Komunikazioko idazkari nagusiari dagokio 6. artikuluan zuzendaritzei esleitutako egiteko orokorrak betetzea.
Euskadik Argentina-Mercosur-en, Txilen, Perun eta Kolonbian, Estatu Batuetan, Mexikon eta Frantzian dituen ordezkaritzak dira Euskal Autonomia Erkidegoaren ordezkaritza-organoak, euskal gizataldeekiko harremanen arloan eta sektore anitzeko interesen defentsaren eta sustapenaren arloan, Euskal Autonomia Erkidegoari dagozkion eskumenen esparruan, bakoitzaren jardun-arlo geografikoan.
Euskadiren kanpoko ordezkaritza horiek Kanpo Harremanen Idazkaritza Nagusiaren mende daude zuzenean eta hierarkikoki, eta Kanpo Harremanen Zuzendaritzarekin eta, Euskadik Frantzian duen ordezkaritzaren kasuan, Europar Batasunerako Zuzendaritzarekin koordinatuta jardungo dute; hauek dira egitekoak:.
Emantzipazioa erraztuko duten politika publikoak sustatzea, Gazteria Sisteman sartutako jarduerak, zerbitzuak eta ekipamenduak indartzea eta gazteen zuzeneko parte-hartzea bultzatzea.
Dekretu honek, oro har, zuzendaritzei esleitzen dizkien egitekoez gain, honako hauek dagozkio Gazteria Zuzendaritzari:
Gazteriaren arloko politika integralak, zeharkakoak eta sektorialak modu koordinatuan garatzea, Gazteriaren arloko Euskadiko Erakundearteko Koordinazio Organoaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Gazteriaren Sail arteko Batzordearen bidez. Eta, bereziki, gazte-estrategiak eta gazte-planak diseinatzea, hedatzea eta ebaluatzea.
Banakako ibilbideen bidez gazteen emantzipazioa eta autonomia pertsonala erraztuko duten politika espezifikoak bultzatzea, sailen arteko ekintzatik eta beste erakunde publiko eta gizarte-eragile batzuekin lankidetzan. Eta, bereziki, Gazte Emantzipaziorako Euskal Sarea diseinatu, hedatu eta ebaluatzea, Gazteriaren martxoaren 10eko 2/2022 Legearen 23. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.
Gazteria-sistema edo -sarea indartzea, haren prestazio, zerbitzu eta programak bultzatuz eta lotuz, horiek arretaren continuum gisa ulertuta.
Gazteen parte-hartzea bultzatzea Euskadiko Gazteriaren Kontseiluarekin batera, zuzenean parte hartzeko modu eta bide berriak bultzatuz; eta gazteen elkartegintza, gizarte-ekimena, boluntariotza eta nazioarteko lankidetza sustatzea.
Gazteriaren arloko beharrak aztertzea eta arauzko neurriak proposatu eta sustatzea, baita haurren aisialdiari, eta denbora librearen erabilerari buruzkoak ere, denbora librean heztea sustatuz.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari dagozkion zuzeneko ekintzako eginkizunak betetzea, Gazteriaren martxoaren 10eko 2/2022 Legearen 8. eta 9. artikuluetan aurreikusitakoaren arabera, eta, bereziki, 9. artikuluaren i) letran aipatutako zuzeneko ekintzako jarduerak, zerbitzuak eta ekipamenduak hornitzea, 8. artikuluaren 4. paragrafoan aurreikusitakoaren arabera.
Gazteen Informazio eta Dokumentaziorako Euskadiko Zentro Koordinatzaileari eta Euskal Behatokiari esleitutako egitekoak garatzea, gazte-politika integralak hedatzeko, haien jarraipena egiteko eta ebaluatzeko.
Lankidetzan aritzea Estatuko, Europako eta Europaz gaindiko erakunde eta organismoekin, gazteriaren arloan interes komunekoak diren jardueretan.
Gazteriaren martxoaren 10eko 2/2022 Legeak Eusko Jaurlaritzari eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari esleitzen dizkion eskumenen artean esleitzen zaion beste edozein, eta, bereziki, zuzeneko ekintzari lotutakoak eta Legea garatzeko beharrezkoak diren gainerakoak.
Gazteria Zuzendaritza da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren arteko harremanak bideratuko dituen organoa. Ildo horretan, Gazteriako zuzendariak Eusko Jaurlaritza ordezkatuko du, maiatzaren 27ko 6/1986 Legearen 14. artikuluan ezarritako ondorioetarako.
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2023ko martxoaren 28an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.