Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

229/2021 DEKRETUA, azaroaren 2koa, Uraren Kanonari buruzko Erregelamendua onartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila; Ekonomia eta Ogasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 221
  • Hurrenkera-zk.: 5646
  • Xedapen-zk.: 229
  • Xedapen-data: 2021/11/02
  • Argitaratze-data: 2021/11/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Ogasun; Ingurumena; Gobernua eta Administrazio Publikoa

Testu legala

Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legeak, VIII. kapituluan, Euskal Autonomia Erkidegoaren berezko zerga gisa sortu eta arautzen du uraren kanona. Era berean, Eusko Jaurlaritzari ahalmena eman dio araudi hori garatzeko beharrezkoak diren xedapenak eman ditzan, eta gaikuntza orokor horren osagarriak dira legearen zenbait manutan ezartzen diren gaikuntza bereziak ere.

Erregelamendu honek 8 kapitulu eta 21 artikulu ditu, eta uraren kanona aplikatzeko araudia garatzea du helburu. Uraren kanona Euskal Autonomia Erkidegoko zerga bat da, eta Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legean sortu eta arautu zen.

Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legean egindako aldaketek uraren kanona arautzeari dagokionez (Euskal Autonomia Erkidegoko 2020ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 27ko 13/2019 Legearen Bigarren eta Seigarren Azken Xedapenen bitartez, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko 2020ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen otsailaren 11ko 1/2021 Legearen Azken Xedapenetako Bigarrenaren bitartez ere) Uraren Kanonari buruzko Erregelamendu berri bat behar dute, aldaketa horiek egokitu eta garatu ahal izateko; modu horretan, ordeztu egingo da Uraren Kanonaren Araubide Ekonomiko eta Finantzarioari buruzko azaroaren 4ko 181/2008 Dekretua.

Aldaketa horien helburua da diru-bilketaren kudeaketa sinplifikatzea eta erraztea, bai eta uraren kanonari buruzko zerga-betebeharrak betetzea ere, ingurumenaren nortasun-ezaugarriak indartuz, zerga-oinarria uraren beste kontsumo-erabilera batzuetara zabalduz, eta ekitatearen eta kudeaketa eraginkorraren printzipioak errespetatuz.

Zergaren helburuak lehengo bera izaten jarraitzen du: ura nondik hartzen den kontuan izan gabe, ura edukitzea, Euskal Autonomia Erkidegoan kontsumitu ahal izateko. Ez da jabari publikoaren erabilerarako kanona.

Horrela, dekretu honi erantsitako erregelamenduan, I. kapituluan erregelamenduaren xedeari, Uraren Euskal Agentziaren eginkizunei eta uraren kanonari aplikatu beharreko araudiari buruzko aipamen orokorrak egin ondoren, II. kapituluan zerga-egitateari, zergapeko ez diren kasuei, salbuespenei eta hobariei buruzko alderdiak garatzen dira. Aurrerago, tributuaren subjektuei eta sortzapenari buruzko artikuluak daude, III. eta IV. kapituluetan, hurrenez hurren.

Halaber, V. kapitulua zerga-oinarriari eta hura zehazteko metodoei buruzkoa da (zenbatespen zuzena, objektiboa eta zeharkakoa), eta VI. kapitulua, berriz, karga-tasari eta kuotari buruzkoa. VII. kapituluan uraren kanonaren kudeaketari buruzko artikuluak daude, eta, azkenik, VIII. kapituluan arau-hausteengatiko eta zehapenengatiko prozedurak aipatzen dira, bai eta egiaztapen- eta ikerketa-prozedurak ere.

Dekretuak bi xedapen gehigarri, xedapen indargabetzaile bat eta bi azken xedapen ditu.

Azaroaren 4ko 181/2008 Dekretuari dagokionez, honako alderdi hauei buruzko artikuluetan egindako aldaketak azpimarratu behar dira: zerga-egitatea, zergapetu gabeko kasuak, salbuespenak eta hobariak, subjektu pasiboa, eta kudeaketaren eremua.

Hori dela eta, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren eta Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren proposamenez, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorrita, eta Gobernu Kontseiluak 2021eko azaroaren 2an egindako bilkuran proposamena eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

Erregelamendu honen 17. artikuluan aurreikusitako hasierako adierazpena aurkeztu behar duten pertsona eta erakunde zergadunek sei hilabeteko epea izango dute horretarako, dekretu hau indarrean jartzen den egunetik hasita.

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Dekretu hau indarrean jarri aurretik emandako salbuespenek eta hobariek, erregelamendu honen 6. artikuluan jasota ez dauden erabilerei dagozkienek, 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera galduko dute indarra.

Indargabeturik geratzen dira azaroaren 4ko 181/2008 Dekretua (Uraren Kanonaren Araubide Ekonomiko eta Finantzarioaren Erregelamendua onartzen duena) eta erregelamendu honetan xedatutakoaren aurkakoak diren maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiari ahalmena ematen zaio dekretu honetan aipatzen diren ereduak onartzeko. Eredu horiek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko dira.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Dekretu hau 2022ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko azaroaren 2an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.

Erregelamendu honen xedea da uraren kanonaren araudia garatzea. Kanon hori Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legean sortu eta arautu zen.

  1. Uraren Euskal Agentziari dagokio uraren kanona kudeatzea, likidatzea, biltzea eta ikuskatzea.

  2. Hala ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioan diruzaintza-arloan eskumena duen sailak, horretarako sinatutako hitzarmenaren arabera, betearazpen-bideko diru-bilketa egin ahal izango du, eta lortzen diren diru-sarrerak Uraren Euskal Agentziak jasoko ditu.

Uraren kanona lege-xedapen hauetan aurreikusitakoaren arabera dago araututa: Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legean, erregelamendu honetan, erregelamendu hau garatzeko araudian eta tributuen araudi orokorrean.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldean ur kontinentalak hartzea da zergapeko egitatea, Euskal Autonomia Erkidegoan erabiltzeko edo kontsumitzeko, ura erabiltzeak ingurunean sor dezakeen eraginari erreparatuta.

  2. Zerga-egitatearen barruan egongo da Euskal Autonomia Erkidegoan bere lurraldetik kanpokoak diren ur kontinentalak sartzea, Euskal Autonomia Erkidegoan erabiltzeko edo kontsumitzeko badira.

  3. Ingurumen arloko xedea duten ur kontinentalak hartzeari edo sartzeari dagokionez, ulertuko da horrek ez dakarrela uraren erabilerarik edo kontsumorik.

Uraren kanonetik kanpora egongo dira uraren hartze edo sarrera hauek:

  1. Itsasoko urak.

  2. Euri-urak edo ur-isurketak.

  3. Ura berriro erabiltzea industriarako edo beste erabilera batzuetarako. Halakoetarako, ura berriro erabiltzearen kontzeptua azaltzeko, Ur araztuak berrerabiltzeko araubide juridikoa ezartzen duen abenduaren 7ko 1620/2007 Errege Dekretuak jasotakoa hartuko da kontuan.

  1. Kanona ordaindu beharretik salbuetsita daude ur kontinentalen hartze edo sarrerak, erabilera edo kontsumo hauetarako:

    1. Kontsumitu gabe, energia edo indar eragilea lortzeko baliatzea.

      Salbuespen hori aplikatzeko, pertsona edo erakunde zergadunek eskabidea aurkeztu beharko diote Uraren Euskal Agentziari, ezartzen den ereduaren arabera. Eskabidearekin batera, kontsumorako ez den erabilera hori gertatzen den lekuaren kokapen-planoa aurkeztu beharko dute, non jaso beharko baitira ura hartzeko eta itzultzeko puntuak eta hartutako ura zuzenean neurtzeko mekanismo homologatuak.

    2. Ingurunera itzultzen den hartutako ur-kopurua, ur-hartze gunetik gertu, errespetatu beharreko emari ekologikoaren zati legez.

      Salbuespen hori aplikatzeko, pertsona edo erakunde zergadunek eskabidea aurkeztu beharko dute Uraren Euskal Agentzian, ezartzen den ereduaren arabera, eta, horrekin batera, memoria tekniko bat aurkeztu beharko dute. Memoria horretan, egiaztatu beharko da ur-bolumen horiek ur-hartze gunetik hurbil dagoen itzulera-puntu bat dutela eta errespetatu beharreko emari ekologikoaren parte direla, eta, bertan, bolumen horietako ura zuzenean neurtzeko mekanismo homologatua zehaztu beharko da.

    3. Urtean 200 metro kubiko baino txikiagoko uraren hartze edo sarrerak.

      Salbuespen hau aplikatzeko, pertsona edo erakunde zergadunek ez dute eskabiderik aurkeztu beharko Uraren Euskal Agentzian, baina dagokion baimen edo kontzesio administratiboa izan beharko dute.

  2. Zerga-oinarrian % 90eko hobaria izango du nekazaritzan eta abeltzaintzan erabiliko den ura hartzeak edo sartzeak, betiere Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-sektoreko organo eskudunak Euskadiko Nekazaritzako Ohitura Onen Kodea betetzen dela egiaztatzen badu edota ustiapen-koadernoa, ingurumen arloko kontratua edo antzeko egiaztagiriak baditu.

    Hobari hori aplikatzeko, pertsona edo erakunde zergadunek Uraren Euskal Agentzian aurkeztu beharko dute eskabidea, ezartzen den ereduaren arabera. Horrekin batera, Euskadiko Nekazaritzako Ohitura Onen Kodea betetzen dela egiaztatzen duten agiriak, ustiapen-koadernoa, ingurumen arloko kontratua edo antzeko beste egiaztagiri batzuk ere aurkeztu beharko dituzte.

  3. Artikulu honetako 1. apartatuko a) eta b) letretan eta 2. apartatuan araututako salbuespenak eta hobariak aplikatzeko, egiaztatu beharko da sorrera edo aprobetxamendua ustiatzeko baimen edo kontzesio administratiboa jaso dela, eta, 2. apartatuan aurreikusitako kasuan, beharrezkoa izango da, gainera, adieraztea ura abeltzaintzarako edo ureztaketarako erabiliko dela.

    Gainera, beharrezkoa izango da salbuespen edo hobari horri dagokion ur-bolumena bereizita kuantifikatzea, ura zuzenean neurtzeko mekanismo homologatu indibidualizatuen bidez. Sistema honen bidez salbuetsita dagoen edo hobaria duen ur-bolumena ezin bada zehaztu, baimen edo kontzesio administratiboan ur-erabilera bakoitzerako adierazten diren ehunekoetatik abiatuta zehaztuko da, edo, hori ezinezkoa bada, baimen edo kontzesio administratiboan adierazitako ur-erabileretatik abiatuta zehaztuko da, horietako bakoitzerako ehuneko bera hartuta.

  1. Salbuespenak eta hobariak aplikatzeko, Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiaren berariazko aldeko ebazpena beharko da, eta ebazpen hori gehienez ere sei hilabeteko epean jakinarazi beharko zaie pertsona eta erakunde eskatzaileei. Ondorio horietarako, salbuespenaren edo hobariaren eskaera Uraren Euskal Agentziaren erregistroan sartzen den egunetik aurrera zenbatuko da epea.

    Ezezko ebazpena ematen bada, horren berri eman baino lehen, ebazpen-proposamena jakinarazi beharko zaio zergadunari; hartara, hamabost eguneko epean, proposamena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, alegazioak aurkeztu ahal izango ditu.

  2. Pertsona edo erakunde zergadunari ebazpena jakinarazten zaion urteari dagokion autolikidazioan eta ondorengo bi urteetan gauzatuko dira salbuespenak eta hobariak.

  3. Ebazpenik ez badago, salbuespenak eta hobariak eskatu zituztenek baietsitzat jo ahal izango dituzte eskaerak, administrazio-isiltasunez.

  4. Uraren hartze eta sarrerek, salbuetsiek edo hobaridunek, inola ere ez dute gaindituko kontzesioetan edo baimenetan ezarritako bolumena.

  5. Kontzesioaren edo baimenaren baldintzak betetzen ez badira, Uraren Euskal Agentziak salbuespenak edo hobariak kendu ahal izango ditu, Uraren Euskal Agentziaren zuzendariaren berariazko ebazpen bidez.

    Aipatutako ebazpena jakinarazi baino lehen, ebazpen-proposamena jakinarazi beharko zaie zergadunei; hartara, hamabost eguneko epean, proposamena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte.

  6. Kontzesioaren edo baimenaren baldintzetan aldaketak gertatzen direnean, edo artikulu honen 2. apartatuan aipatutako hiru urteak igaro direnean, salbuespenak edo hobariak aplikatzeko, beste eskabide bat aurkeztu beharko da, edo, hala badagokio, erantzukizunpeko adierazpen bat.

    Beste eskabide bat edo, hala badagokio, erantzukizunpeko adierazpen bat aurkezten ez bada salbuespenaren edo hobariaren eraginkortasuna amaitu baino 3 hilabete lehenago gutxienez, emandako salbuespena edo hobaria ez da beste hiru urtez berrituko.

Uraren Euskal Agentzia da uraren kanonaren subjektu aktiboa.

  1. Subjektu pasiboak dira, zergadun gisa, Euskal Autonomia Erkidegoan erabiltzeko edo kontsumitzeko asmoz, Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldean ur kontinentalak hartzen edo sartzen dituzten pertsona fisikoak edo juridikoak eta Zerga Lege Orokorraren 35.4 artikuluak aipatzen dituen erakundeak.

  2. Ondorio horietarako, subjektu pasibo zergaduntzat hartuko dira, kontrako frogarik ezean, honako hauek:

    1. Aprobetxamendua ustiatzeko gaitasuna ematen duen kontzesio edo baimen administratiboaren pertsona edo erakunde titularra.

    2. Ura hartzeko instalazioen pertsona edo erakunde titularra, ura kontzesio edo baimen administratiborik ez duen aprobetxamendu batetik datorrenean.

    3. Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako banaketa-instalazioen erakunde titularrak, baldin eta instalazio horietan sartzen bada Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo hartutako ura, bertan erabiltzeko edo kontsumitzeko.

Ura hartzen den unean edo sarrera-unean sortzen da kanona ordaindu beharra, kontuan hartu gabe ea aldi berean eskatzen diren ordaindu beharreko zenbatekoa eta erregelamendu honen 16. artikuluan aurreikusitako aldizkako autolikidazioak.

  1. Ur kontinentalen hartze edo sarreren ur-kopurua da zerga-oinarria. Metro kubikotan adierazi beharko da.

  2. Zerga-oinarria zehazteko, honako modalitate hauetako bakoitzerako ezarritako arauak aplikatu ahal izango dira:

    1. Zuzeneko zenbatespeneko sistema.

    2. Zenbatespen objektiboko sistema.

    3. Zeharkako zenbatespeneko sistema.

  1. Orokorrean, zerga-oinarria zuzeneko zenbatespeneko sistemaren bidez zehaztuko da, hau da, hartutako edo sartutako ur kontinentalaren kopurua neurtuz; horretarako, ura zuzenean neurtzeko mekanismo homologatuak erabiliko dira. Hori dela-eta, zergadun gisa subjektu pasiboak direnak, behartuta daude, beren kontura, hartutako edo sartutako ura zuzenean neurtzeko mekanismo homologatu bat instalatu eta mantentzera, ur-bolumenak kontrolatzeko sistemak arautzen dituen indarreko araudiaren arabera.

  2. Euskal Autonomia Erkidegoan bere lurraldetik kanpokoak diren ur kontinentalak sartzen badira Euskal Autonomia Erkidegoan erabiltzeko edo kontsumitzeko, zergadunek, beren kontura, aipatutako jatorria duen ura zuzenean neurtzeko mekanismo homologatu bat instalatu eta mantendu behar dute, hain zuzen, Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldean sartzen den tokian edo gune horretatik ahalik eta gertuen, hura instalatzea teknikoki posible den tokian.

    Ura zuzenean neurtzeko mekanismo homologatu hori Euskal Autonomia Erkidegoan instalatu ez bada, bilketa-puntuetan kokatutako zuzeneko neurketarako mekanismo homologatuen bidez zehaztuko da zerga-oinarria.

  1. Ura zuzenean neurtzeko mekanismo homologaturik instalatuta ez daukaten ur-hartzeetan eta -sarreretan, edo, instalatuta edukita ere, funtzionamenduan ez daudenean, zenbatespen objektiboko sistemaren bidez zehaztuko da zerga-oinarria, kasuan kasuko aprobetxamendua ustiatzeko baimen edo kontzesio administratiboan emandako urteko ur-bolumen osoaren arabera.

    Zerga-oinarriaren zehaztapen hori behin-behinekoa izango da, hartutako edo sartutako ura zuzenean neurtzeko nahitaezko mekanismo homologatua ezarri arte, eta bateragarria izango da, hala badagokio, uraren kanonaren zerga-oinarria zuzenean zenbatesteko aukera emango duen zuzeneko ur-neurketarako mekanismo homologatu bat izateko betebeharra ez betetzeagatik aurreikusitako zehapen-araubideak aplikatzearekin, bai eta dagokion baimen edo kontzesio administratiboarekin ere.

  2. Behar bezala justifikatuta eta Uraren Euskal Agentziak baimena eman ondoren eskaria egiten duten subjektu pasibo zergadunek zerga-oinarria zehaztu ahal izango dute zenbatespen objektiboko sistemaren bidez, baimendutako trantsizio-aldian bakarrik. Horretarako, ur-bolumenak kontrolatzeko sistemak arautzen dituen indarreko araudia bete beharko dute, eta, kasu horretan, beren konturakoak izango dira oinarria kalkulatzeko sistema hori aplikatzeak sor ditzakeen gastuak.

  3. Baimen edo kontzesio administratiborik ez badago, edo egon arren, baimendutako edo emandako ur-bolumen osoa adierazten ez bada, hileko zerga-oinarria honako formula hauen arabera zehaztuko da:

    1. Lurpeko uren bilketen kasuan,

      (Ikus .PDF)

      Non:

      Q hileko zerga-oinarria baita, metro kubikotan zenbatetsia.

      P talde jasotzailearen edo jasotzaileen potentzia nominala baita, kilowattetan.

      h zona horretako akuiferoaren batez besteko sakonera dinamikoa baita, metrotan.

      1. Ur-bilketa ponpaketa bidez egiten den lurrazaleko uren aprobetxamenduen kasuan.

        (Ikus .PDF)

        Non:

        P talde jasotzailearen edo jasotzaileen potentzia nominala baita, kilowattetan.

        Q hileko zerga-oinarria baita, metro kubikotan zenbatetsia.

      2. Aurreko apartatuetan aurreikusi ez diren aprobetxamenduetan, ur-bilketa grabitate bidez egiten denean, hodi baten edo batzuen bitartez:

        Q = 480 x Qm

        Non:

        Q hileko zerga-oinarria baita, metro kubikotan zenbatetsia.

        Qm eroanbideak onartzen duen gehienezko emaria baita, orduko metro kubikotan adierazita.

      1. Uraren Euskal Agentziak zeharkako zenbatespen-sistema erabili ahal izango du, baldin eta zerga-oinarria zehaztu ezin badu zuzeneko zenbatespen-sistemaren bidez edo zenbatespen objektiboko sistemaren bidez, honako gertakari hauetako batengatik:

        1. Neurgailuak instalatzeko betebeharra bete ez delako, betiere zenbatespen objektiboaren sistemaren bidez kalkulatu ezin izan bada.

        2. Derrigorrezko adierazpenak aurkeztu ez direlako, edo aurkeztutakoak behar bezain zehatzak edo osoak ez direlako edo gezurra diotelako.

        3. Ikuskatze-lanari aurka egin zaiolako, aitzakiak jarri direlako edo uko egin zaiolako.

        4. Kontularitzako edo erregistroko betebeharretan funtsezko ez-betetzeren bat izan delako.

        5. Kontularitzako liburuak eta erregistroak edota horietan idatzitako eragiketen ziurtagiriak desagertu edo suntsitu direlako, ezinbestean gertatu bada ere.

      2. Uraren Euskal Agentziak arrazoitu egin beharko du zenbatespen-modalitate hori hartu izana, hura aplikatzeko arrazoi erabakigarriei buruzko txosten arrazoitu baten bidez, zerga-oinarria zehazteko hautatutako bitartekoen justifikazioaren bidez eta hautatutako baliabideen arabera egindako kalkulu eta estimazioen bidez.

      3. Zerga-oinarria zeharka kalkulatzeko, eskura dauden datu eta aurrekari esanguratsuak erabili ahal izango dira, bai eta dagokion ekonomia-sektorean normalak diren parametroen arabera zergapeko egitatea zeharka egiaztatuko duten elementuak ere, eta, era berean, subjektu pasiboek dituzten magnitude, indize, modulu edo datuak, antzeko kasuen edo kasu baliokideen datu edo aurrekarien arabera.

      4. Uraren Euskal Agentziak zerga-oinarriaren zeharkako zenbatespena erabiltzea bateragarria izango da, hala badagokio, uraren kanonaren zerga-oinarriaren zuzeneko zenbatespena ahalbidetuko duen zuzeneko ur-neurketarako mekanismo homologatu bat izateko betebeharra ez betetzeagatik aurreikusitako zehapen-araubideak aplikatzearekin, bai eta dagokion baimen edo kontzesio administratiboa izatearen betebeharrarekin ere.

      1. Karga-tasa hau aplikatuko da: hiru euro-zentimo, ur metro kubikoko.

      2. Tributu-kuota kalkulatzeko, zerga-oinarriari karga-tasa aplikatuko zaio.

      1. Subjektu pasibo zergadunek uraren kanona autolikidatu beharko dute, bai eta dagozkion informazio-ereduak aurkeztu ere Uraren Euskal Agentziari, epe hauetan:

        1. Subjektu pasibo zergadunek aurreko urtean bildu edo sartu den ur-bolumenari dagokion autolikidazioa aurkeztu beharko diote urte bakoitzeko urtarrilean Uraren Euskal Agentziari, ezartzen den ereduaren arabera.

        2. Erabiltzaileei ur-hornidurak egiten dizkieten subjektu pasibo zergadunek, urte bakoitzeko lehenengo bi hilabeteetan, aurreko urtean bildutako edo sartutako ur-bolumen osoa identifikatuko dute, bai eta erabilera mota bakoitzean erabilitako edo kontsumitutako ur-bolumena (ihesak, galerak eta kontrolik gabekoak, etxeko eta egoitzako erabilerak, nekazaritza eta abeltzaintzako erabilerak, industria- eta merkataritza-erabilerak, udal-erabilerak) eta kanonaren bidez salbuetsitako, hobaritutako eta kargatutako ur-bolumena ere, ezartzen den informazio-ereduaren arabera.

      2. Erabiltzaileei ur-hornidurak egiten dizkieten baina uraren kanona ordaindu behar duten subjektu pasiboak ez diren erakundeek, epe berean, artikulu honen 1. apartatuaren b) letran aurreikusitako informazio-eredua aurkeztu beharko dute Uraren Euskal Agentzian, altan emandako ur-bolumenei eta aurreko urtean erabilera-mota bakoitzean emandako bolumenei dagokienez.

      3. Uraren Euskal Agentziak ofizioz hasi ahal izango du uraren kanona likidatzeko prozedura, eta aitorpenak, autolikidazioak eta jakinarazpenak aurkezteko betebeharra betetzen dela kontrolatu ahal izango du, aplikatzekoa den zerga-araudian aurreikusitako kasuen arabera.

      1. Subjektu pasibo zergadunek hasierako adierazpen bat aurkeztu beharko diote Uraren Euskal Agentziari. Adierazpen horretan, informazio zehatza jaso beharko da hartutako edo sartutako ura zuzenean neurtzeko mekanismo homologatuen eta harguneen egoerari buruz, bai eta uraren kanona aplikatzeko behar diren datuei eta elementuei buruz ere, ezartzen den ereduaren arabera.

      2. Hasierako adierazpena Uraren Euskal Agentzian aurkeztu beharko da, aprobetxamendua hasi eta hilabeteko epean.

      3. Aprobetxamenduaren inguruan adierazitako ezaugarrien edozein aldaketa Uraren Euskal Agentziari jakinarazi beharko zaio, aldaketa gertatu eta hilabeteko epean.

      Subjektu pasibo zergadunek autolikidazioak aurkezteko unean sartu beharko dituzte uraren kanonaren zenbatekoak.

      Erabiltzaileei ur-hornidurak egiten dizkieten subjektu pasibo zergadunek, erabiltzaileei bidaliko dizkieten fakturetan, uraren kanonak duen inpaktuari buruzko informazioa eman beharko dute. Horretarako, fakturaren toki nabarmen batean eta ondo irakurtzeko moduan, esaldi hau jarriko dute gaztelaniaz eta euskaraz:

      Esta factura incluye el coste asumido por la entidad suministradora por el canon del agua de la Agencia Vasca del Agua-URA, por la afección al medio que su utilización pudiera producir

      Faktura honetan sartuta dago Uraren Euskal Agentziaren uraren kanona dela-eta erakunde hornitzaileak bere gain hartutako kostua, uraren erabilerak ingurunean izan dezakeen eraginagatik.

  1. Zerga-arloko arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legean xedatutakoa aplikatuko da, eta, bestela, zerga-arloko arau-hauste eta zehapenen araubide orokorra erregulatzen duen araudia.

  2. Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legearen arabera, organo hauei dagokie uraren kanonari buruzko arau-hausteen zehapen-espedienteak abiaraztea eta ebaztea:

    1. Uraren Euskal Agentziaren zuzendariari, arau-hauste arinak eta larriak direnean.

    2. Erabiltzaileen Batzarrari, oso arau-hauste larriak direnean.

  3. Uraren kanonaren zerga-oinarria zuzenean zenbatesteko aukera emango duen zuzeneko ur-neurketarako mekanismo homologatu bat edukitzeko betebeharra ez betetzea arau-haustetzat hartuko da, eta Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legean aurreikusitakoaren arabera zigortuko da.

  1. Uraren Euskal Agentziak horretarako izendatutako langileak arduratuko dira uraren kanonaren errendimendua sorrarazten duten eragiketak egiaztatzeaz eta ikertzeaz.

  2. Uraren Euskal Agentziak emango ditu egiaztapen eta ikerketa horietatik eratorritako likidazioak, eta agentzia berak ebatziko ditu jarduera horien aurka jartzen diren berraztertze-errekurtsoak.