Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

154/2019 DEKRETUA, urriaren 1ekoa, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan erabili beharreko hautestontzi, kabina, boto-paper, bozkatzeko gutun-azal eta hauteskundeetarako gainerako dokumentazioaren eredu ofizialak eta ezaugarriak eta material hori entregatzeko prozedura zehazten dituen Dekretuaren hirugarren aldaketari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 195
  • Hurrenkera-zk.: 4693
  • Xedapen-zk.: 154
  • Xedapen-data: 2019/10/01
  • Argitaratze-data: 2019/10/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Merkataritza eta turismoa; Herrizaingoa

Testu legala

Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legearen 88.1 artikuluak ahalmena ematen dio Eusko Jaurlaritzari Lege horretan aurreikusitako hautetsontzi, kabina, boto-paper, bozkatzeko gutun-azal eta gainerako dokumentuen eredu ofiziala eta ezaugarriak Dekretu bidez zehazteko. Dekretuan xedatuko dira aipaturiko hauteskundeetarako dokumentazioa inprimatzeko, prestatzeko eta entregatzeko baldintzak.

Aipatutako artikuluan jasotako gaikuntza erabiliz, Eusko Jaurlaritzak abenduaren 23ko 220/2008 Dekretua onartu zuen. Horren bidez, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan erabili beharreko hautetsontzi, kabina, boto-paper, bozkatzeko gutun-azal eta gainerako dokumentuen eredu ofizialak eta ezaugarriak zehazten dira, baita material hori entregatzeko prozedura ere (aurrerantzean, 220/2008 Dekretua, abenduaren 23koa). Dekretu horrek zehazten zuen arestian deskribatutako hauteskunde-material guztia, eta 2009ko hauteskunde autonomikoetan aplikatu zen.

Abenduaren 23ko 220/2008 Dekretu hori aldatu egin zuten uztailaren 17ko 136/2012 Dekretuak eta ekainaren 7ko 90/2016 Dekretuak, Eusko Legebiltzarrerako 2012ko eta 2016ko hauteskundeetan aplikatzeko.

Eginiko azken hauteskunde-prozesuetan lortutako esperientziari esker, egokitzat jotzen da aldaketa puntual edo hobekuntza tekniko batzuk egitea arau honetan; adibidez: bozkatzeko boto-paperetan letra larria erabiltzea hautagai-zerrendetako kideen izen-abizenetan, eta letra larriak erabiltzea aurkeztutako zein aldarrikatutako hautagai-zerrendak osatzen dituzten kideetan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen direnean. Hori guztia ekainaren 15eko 5/1990 Legearen 56.2 eta 62. artikuluetan aurreikusitakoaren arabera. Horren helburua da boto-paperak behar bezala egiteko segurtasuna handitzea eta argitalpen horietan gerta daitezkeen huts materialak saihestea.

Halaber, honako agindu honetan aurreikusitako aldaketetako batzuk jasotzen ditu dekretu honek: INT/318/2019 Agindua, martxoaren 19koa, zeinaren bidez aldatzen baitira hauteskunde-prozesuen arauketa osagarriari buruzko apirilaren 16ko 605/1999 Errege Dekretuaren eranskinak. Zehazki, izena aldatzen da hauteskunde-koalizioa eratzeko inprimakiaren izenburuan, eta hauteskunde-batzorde zentralari eta autonomia-erkidegoko hauteskunde-batzordeari hauteskunde-koalizioen baliozko eraketa jakinarazteko beste inprimaki bat sortzen da, honako hauei jarraikiz: hauteskunde-batzorde zentralak apirilaren 13ko 1/2016 Jarraibidean onartutakoa, eta ekainaren 15eko 5/1990 Legearen 49.2 artikuluan aurreikusitakoa.

Azkenik, arau hau egitean, egokitzat jo da interesdunarentzako entzunaldi-izapidea ez egitea, dekretu hau instrumental hutsa baino ez delako eta ez daukalako eraginik foru- edo toki-administrazioetan.

Horregatik, Segurtasuneko sailburuak proposatuta, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz eta Gobernu Kontseiluak 2019ko urriaren 1ean egindako bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, hau

  1. Boto-paperetan, lurralde historikoko hauteskunde-batzordeak aldarrikatutako hautagaien izen-abizenak letra larriz baino ez dira agertuko, ordezkorik agertu gabe.

Bigarrena. 1. Boto-paperak behar bezala egiteko asmoz eta hauteskunde-emaitzak kalitate hoberenean argitaratzeko, lurralde historiko bakoitzean aldarrikatutako hautagai-zerrendek Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailari emango diote identifikazio ofizialeko ikurra edo logotipoa, bai koloretakoa zein zuri-beltzekoa. Horrez gain, lurralde historikoko hauteskunde-batzordeek sail horri bidaliko diote aurkeztutako zein aldarrikatutako hautagai-zerrendetako kideen zerrenda.

  1. Boto-paperen zehaztasuna bermatzeko, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak letra larriz argitaratuko ditu aurkeztutako eta aldarrikatutako hautagai-zerrendak osatzen dituzten pertsonen izen-abizenak.

  1. A eranskina aldatzen da: Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako inprimakien zerrenda eta dagokien erreferentzia. Zehazki, "Hautagai-zerrendak aurkeztea eta hauteskunde-koalizioak eratzea" 3. eranskinaren aurkibidean, EHPC/3.4 ereduaren izena aldatzen da, eta EHPC/3.5 eredua gehitzen da 1. eranskinean daude jasota.

  2. "Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako inprimaki-ereduen zerrenda" B eranskinean, "Hauteskunde-koalizioa eratu izana jakinaraztea" EHPC/3.4 inprimaki-ereduaren izena aldatzen da, eta, horren ordez, 2. eranskinean jasota dagoena jartzen da.

  3. "Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako inprimaki-ereduen zerrenda" B eranskinean, beste inprimaki-eredu bat sortzen da: EHPC/3.5 "Hauteskunde-batzorde zentralari eta autonomia-erkidegoko hauteskunde-batzordeari hauteskunde-koalizioen baliozko eraketa jakinaraztea". Inprimaki-eredu hori 3. eranskinean dago jasota.

  4. "Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako inprimakiak inprimatzeko eta egiteko ezaugarriak" C eranskinean, EHPC/3.4 inprimaki-ereduaren izena aldatzen da, artikulu honen bigarren apartatuan agertzen den bezala. Halaber, inprimaki-eredu berri honen ezaugarri teknikoak zehazten dira: EHPC/3.5 "Hauteskunde-batzorde zentralari eta autonomia-erkidegoko hauteskunde-batzordeari hauteskunde-koalizioen baliozko eraketa jakinaraztea". Inprimaki-eredu hori 4. eranskinean dago jasota.

  5. Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako inprimaki elektronikoen zerrendaren D eranskinean, EHPC/3.4 eta EHPC/3.5 inprimaki-ereduak daude, 5. eranskinean.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2019ko urriaren 1ean.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Segurtasuneko sailburua,

ESTEFANÍA BELTRÁN DE HEREDIA ARRONIZ.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.