Arautegia
Inprimatu60/2019 DEKRETUA, apirilaren 2koa, Segurtasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen Dekretua aldatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 68
- Hurrenkera-zk.: 1753
- Xedapen-zk.: 60
- Xedapen-data: 2019/04/02
- Argitaratze-data: 2019/04/08
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak
Testu legala
Segurtasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 83/2017 Dekretuaren arabera, saileko zuzendaritza-organo desberdinei dagozkie biblioteka eta dokumentazio bibliografikoa katalogatzeko zerbitzuen eta artxibo-zerbitzuen antolaketarekin lotutako eginkizunak.
Bikoiztasun horiek antolaketan distortsiorik eragin ez dezaten, eta jarduera horien prestazioa arrazoizko eran dimentsionatzeko, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren dokumentazioaren Baloraziorako, Aukeraketarako eta Dokumentaziora Jotzeko Batzordearen presentzia ere, aldaketa zehatzak egingo dira aipatutako egitura-dekretuan.
Horrela, sail guztietako zerbitzu-zuzendaritza guztiei dagozkien egitekoak kudeatzen dituen zuzendaritzan kontzentratuko dira, hau da, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritzan, bibliografia erregistratu, artxibatu eta antolatzeko sistemekin lotutako eginkizunak, katalogazioa barnean dela. Orain arte, aipatu zuzendaritzak eta Komunikazio Zuzendaritzak zituzten banatuta zeregin horiek. Hala ere, artxibo polizialek eta gisa horretako katalogazio bibliografiko teknikoak, daukaten berezitasuna kontuan hartuta, Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzaren eginkizuna izaten jarraituko dute.
Bestalde, argiago zehazten da Komunikazio Zuzendaritzaren jardun-eremua, eta, horrela, informazio-harremanak bideratzeaz, informazioa eta publizitate instituzionala zabaltzeaz eta herritarrei informazioa emateaz gain, beste egiteko bat nabarmendu nahi da: ikuspuntu informatiboa erabiliz, politikaren, ekonomiaren eta gizartearen egoera aztertzea sail honi dagokionez, baita sailaren kudeaketa-arloetan aktualitateak komunikabideetan duen isla aztertzea ere.
Aipatutako aldaketa horiez gain, argitu egiten da Ertzaintzako lanpostuak betetzeari dagokionez Segurtasun Sailburuordetzaren eta Giza Baliabideetako Zuzendaritzaren arteko eskumenen banaketa, eginkizunak aldi baterako esleitzeagatiko zerbitzu-eginkizunei dagokienez, hain zuzen ere.
Azkenik, aurreikusi egiten da datuak babesteko ordezkariaren nahitaezko figura Euskadiko Poliziaren Datuak Prestatzeko Zentroan, hain zuzen ere Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/680 (EB) Zuzentarauak eta haren transposizioa egingo duen legediak ezarritakoaren arabera. Aipatutako zuzentaraua 2016ko apirilaren 27koa da, pertsona fisikoak babestearen gainekoa, agintari eskudunek arau-hausteak edo zigor penalak prebenitu, ikertu, antzeman edo auzitaratzeko asmoz datu pertsonalak tratatzeari buruz eta datu horiek aske zirkulatzeari dagokionez.
Azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren azken xedapenetako lehenengoan ezarritakoaren arabera, sailen erregelamendu organikoen egitasmoak egokituko zaizkie jardun-arlo bakoitzarentzat Jaurlaritzaren programan jasotako helburuei eta programa hori argitu duten irizpideei, baita antolaketa-irizpide hauei ere: austeritatea, egiturak soiltzea, eduki zabaleko egiteko-arloak bateratzea, egiturazkoak ez diren staff egiteko-arloak identifikatzea eta informazioaren teknologiez ahalik eta gehien baliatzea.
Horregatik, Segurtasuneko sailburuaren proposamenez, Lehendakariak onartu ondoren, eta Gobernu Kontseiluak 2019ko apirilaren 2an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
Politikaren, ekonomiaren eta gizartearen egoera aztertzea, ikuspuntu informatibotik, sailaren jardun-arloei dagozkien alderdietan.
Aktualitateak komunikabideetan duen islari buruzko azterlanak eta txostenak egitea, baldin eta Segurtasun Sailean eragina badute, eta hedabideek sortutako informazioa ematea sailaren jardun-arlo desberdinei.
Artxibo eta antolaketa bibliografikoaren arloan dituen eskumenei dagokionez, behar diren dokumentazio bibliografiko eta tekniko guztiak katalogatzeko organo gisa arituko da, sailaren politika behar bezala gauzatzeko eta administrazio-zerbitzuak optimizatzeko.
Ertzaintzako langileen izendapen askeko lanpostuak betetzeko deialdiak egitea, ebaztea eta errebokatzea, sistema horren bitartez egiten denean edo zerbitzu-eginkizunen deialdien kasuan. Horrez gain, Ertzaintzako langileei eginkizunak aldi baterako esleitzeagatiko zerbitzu-eginkizunak izendatzea eta errebokatzea.
Euskadiko Poliziaren Datuak Prestatzeko Zentroaren kudeaketaren titulartasuna. Zentro horretan, datuak babesteko ordezkari bat egongo da, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/680 (EB) Zuzentarauak eta haren transposizioa egingo duen legediak ezarritakoaren arabera. Aipatutako zuzentaraua 2016ko apirilaren 27koa da, pertsona fisikoak babestearen gainekoa, agintari eskudunek arau-hausteak edo zigor penalak prebenitu, ikertu, antzeman edo auzitaratzeko asmoz datu pertsonalak tratatzeari buruz eta datu horiek aske zirkulatzeari dagokionez.
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2019ko apirilaren 2an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Segurtasuneko sailburua,
ESTEFANÍA BELTRÁN DE HEREDIA ARRONIZ.