Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

30/2019 DEKRETUA, otsailaren 26koa, zeinaren bidez aldatzen baitira herritarrek larrialdiei aurre egiteko euskal sisteman duten borondatezko parte-hartzeari buruzko Dekretua eta Eusko Jaurlaritzaren larrialdien eta babes zibilaren arloko sariei buruzko Dekretua.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 43
  • Hurrenkera-zk.: 1121
  • Xedapen-zk.: 30
  • Xedapen-data: 2019/02/26
  • Argitaratze-data: 2019/03/01

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Gizarte gaiak eta emplegua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Instituzional; Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa; Herrizaingoa

Testu legala

Urtarrilaren 19ko 24/2010 Dekretua, herritarrek larrialdiei aurre egiteko euskal sisteman duten borondatezko parte-hartzeari buruzkoa, Larrialdien Kudeaketari buruzko apirilaren 3ko 1/1996 Legearen V. kapitulua garatuz eman zen.

Lege hori apirilaren 21eko 5/2016 Legeak aldatu zuen, eta, ondoren, apirilaren 27ko 1/2017 Legegintzako Dekretua onetsi zen, Larrialdiak Kudeatzeko Legearen testu bategina onartzen duena. Lege-aldaketa horiek eragina izan zuten babes zibileko boluntarioen araubideko zenbait alderditan. Halaber, babes zibilari buruzko Estatuko legedia aldatu da, eta uztailaren 9ko 17/2015 estatuko Legeak, Babes Zibileko Sistema Nazionalari buruzkoak, xedapen berriak ditu babes zibileko boluntarioen arloan.

Horren guztiaren ondorioz, 24/2010 Dekretua lege-erregulazio berrira egokitu behar da.

Horretarako, herritarrek lagundu eta parte hartzeko sareen kontzeptua txertatu behar da larrialdiei aurre egiteko eta babes zibilerako euskal sisteman. Sare horiek erregistroan inskribatuta dauden boluntarioen erakundeek eta erakunde laguntzaile itunduek osatzen dituzte.

Boluntarioen erakunde multzoa laguntza-sarea da larrialdiei aurre egiteko eta babes zibilerako euskal sistemarentzat. Sare hori, alde batetik, boluntarioen tokiko erakundeek osatzen dute, eta, bestetik, euren helburuen artean babes zibilari laguntzea duten erakundeek; horregatik, kontuan hartuta osagarri onak izan daitezkeela larrialdiei aurre egiteko eta babes zibilerako euskal sistema indartzeko herritarren ahalegina behar duten arlo eta espezialitateetan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak hitzarmenak egiten ditu erakunde horiekin, laguntza hori modu desinteresatu eta altruistan eskain dezaten.

Suhiltzaile boluntarioei buruzko kapitulua kentzen da, eta, horren ordez, xedapen gehigarri bat sartzen, haien araubidea zerbitzu bakoitzaren erregelamenduaren bidez erregulatzeko. Lehendik ere erregelamenduzko erregulazioak legeak zioena errepikatzen zuen, eta zerbitzu bakoitzaren erregelamendura bidaltzen, dekretuaren gainerako erregulaziotik aparte utzita. Horregatik, erabaki da figura hori artikulatutik kentzea, eta xedapen gehigarri batean jasotzea, bat etorriz apirilaren 27ko 1/2017 Legegintzako Dekretuaren 49. artikuluarekin, zeinak blokean bidaltzen baitu suteak prebenitu eta itzaltzeko eta salbamenduko zerbitzuen araudira apirilaren 27ko 1/2017 Legegintzako Dekretua, Larrialdiak Kudeatzeko Legearen testu bategina onartzen duena.

Beste alde batetik, erregelamendua legeak dioenari egokitzen zaio boluntarioaren betebeharrak bere laneko bizitza eta lanbide-garapenarekin bateratzeko neurrien alorrean; zuzendu egiten dira dekretuak dagoeneko indargabetuta dauden edo aldatu diren arauen gainean egindako aipamenak, eta administrazio-prozedura erkidearen erregulazio berrira ere egokitzen da, orobat administrazio elektronikoen eskakizunetara, babes zibileko boluntarioen erakunde laguntzaileen erregistroa dela eta.

Agiri pertsonalei edo Eusko Jaurlaritzak toki-erakundeetako boluntarioentzat ematen dituen ziurtagiriei dagokienez, kendu egin da agiria hiru urtean behin berritu beharra, ez baita beharrezkotzat jotzen.

Ildo beretik dakar hauek arautzea: babes zibileko boluntario-ziurtagiria lortzeko curriculumeko prestakuntza edo gaitasunak, curriculumeko konpetentzia horiek egiaztatzeko modua, eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren prestakuntza-planak.

Prebentzioko eta larrialdietan esku-hartzeko jardueretan boluntario bezala parte hartzeko behar diren curriculumeko konpetentziak erregulatzeko, oinarrizko gaitasunak hartzen dira kontuan, babes zibileko zerbitzu profesionalei laguntzeko sarean parte hartzeko beharrezkoak direnak.

Babes zibileko entitate laguntzaileen kasuan, konpetentzia edo gaitasun horiek zehaztu daitezke, kasu hauetan: gaitasun horiek beharrezkoak ez direnean lankidetza oso espezifikoa edo espezializatua delako, edo, alderantziz, konpetentzia orokorrekin loturarik ez duten beste batzuk behar direnean. Halakoetan, entitate laguntzaileak Larrialdiei Aurre Egiteko Sisteman integratzeko egiten diren hitzarmenetan ezar daiteke zer curriculum-konpetentzia behar diren eta nola egiaztatu behar diren.

Curriculumeko konpetentziak honela egiazta daitezke: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak antolatutako eta homologatutako prestakuntza-ikastaroak gaindituz; konpetentzia horiek egiaztatzen dituzten titulu akademiko edo ziurtagiri profesionalen bidez; edo egiaztatuz profesional gisa parte hartu izana Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibileko funtsezko zerbitzuetan. Arau hau indarrean sartu aurretik erakunde horietan eskubide osoko boluntario bezala ari zirenek ez dute konpetentzia hori egiaztatu beharrik izango.

Azkenik, babes zibileko boluntarioen erakunde laguntzaileen erregistroan bitarte elektronikoen bidez inskribatzea exijitzen da.

Azkenik, aldatu egiten da Eusko Jaurlaritzaren larrialdien eta babes zibilaren arloko sariei buruzko azaroaren 21eko 253/2017 Dekretuaren 8. artikulua, Euskadiko babes zibileko boluntarioen lana aintzatesteko diplomari buruzkoa.

Hori horrela izanik, Segurtasuneko sailburuaren proposamenez, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren irizpenarekin bat eta Gobernu Kontseiluak 2019ko otsailaren 26an eginiko bilkuran eztabaidatu eta onetsi ostean, honako hau

  1. kapitulua. Dekretu hau aldatzea: 24/2010 Dekretua, urtarrilaren 19koa, herritarrek larrialdiei aurre egiteko euskal sisteman duten borondatezko parte-hartzeari buruzkoa.

  1. Dekretu honen helburua da Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibilerako Euskal Sistemarekin lankidetzan aritzen diren erakundeetan herritarren borondatezko parte-hartzea arautu, sustatu eta bultzatzea, Larrialdiak Kudeatzeko Legearen testu bategina onartzen duen apirilaren 27ko 1/2017 Legegintzako Dekretuan xedatutakoa garatuz.

  1. Babes zibilaren intereseko boluntario-erakunde hauek osatzen dute Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibilerako Euskal Sistemako herritarrek laguntzeko eta parte hartzeko sarea:

    1. Babes zibileko udal-egiturari lotutako Euskadiko babes zibileko boluntarioen toki-erakundeak.

      IV. kapituluak aipatzen dituen Euskadiko babes zibileko erakunde laguntzaileak, Eusko Jaurlaritzarekin hitzarmena badute.

  2. Babes zibilaren eta larrialdien arloko eskumena duen Eusko Jaurlaritzako zuzendaritzan propio sortutako erregistroan inskribatuko dira aurreko paragrafoetan aipatutako erakunde eta entitateak, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibilerako Euskal Sistema osatzen duen sarearen barruan jarduteko beharrezko baldintza gisa, eta kasuan kasu dagokion bulegoaren mende egongo dira.

  1. Istripu, hondamendi edo lazeria publikoetan, boluntarioek dagokion agintaritzaren mendekotasun funtzionalarekin jardungo dute. Arau orokor gisa, errefortzua edo laguntza ematera mugatuko dira, eta, hala badagokio, profesionalez eta funtzionarioez osatutako zerbitzu publikoen ordezkotza subsidiarioa egingo dute, bat etorriz Larrialdiak Kudeatzeko Legearen testu bategina onartzen duen apirilaren 27ko 1/2017 Legegintzako Dekretuaren 64. Artikuluarekin.

  1. Boluntarioek ondoko xedapenetan ezarritako eskubideak eta betebeharrak izango dituzte: Larrialdiak Kudeatzeko Legearen testu bategina onartzen duen apirilaren 27ko 1/2017 Legegintzako Dekretuaren II kapitulua; boluntariotzari buruzko erregulazio orokorra, boluntarioak integratzen diren erakundeei aplika dakiekeena; dekretu hau eta aplika daitekeen gainerako ordenamendu juridikoa, eta erakunde bakoitzaren barne-arau eta estatutuek agindutakoak.

  1. bis artikulua. Boluntario-betebeharrak laneko bizitzarekin bateratzea.

  1. Administrazio publikoek sustatuko dute haien barruan eta enpresa pribatuen eremuan ahalbidetuko dela neurriak hartzea, negoziazio kolektiboan adostutakoa erabat errespetatuz, besteren konturako langileek edo enplegatu publikoek babes zibileko boluntariotza-zereginak gauzatzeko aukera izan dezaten.

  2. Agintaritza eskudunak babes zibileko larrialdiei eta hondamendiei aurre egiteko dagokion plana aktibatzen duenean, babes zibileko boluntarioen nahitaezko eginbehar publiko pertsonala da, lan-araudian edo enplegu publikoari buruzkoan xedatutakoaren ondorioetarako, agintaritza eskudunak emandako mobilizazio-aginduei jarraitzea, bat etorriz Larrialdiak Kudeatzeko Legearen testu bategina onartzen apirilaren 27ko 1/2017 Legegintzako Dekretuaren 65.4 artikuluarekin.

  3. Boluntarioen erakundeetan lankidetza aktiboan emandako denbora, arau-hauste astun edo oso astunagatik boluntarioa erakunde horietatik baztertua izan ez bada, merezimendutzat jo ahal izango da euskal administrazio publikoetan sartzeko edo horietan lan-kontratua izateko, baldin eta lanpostu horien eginkizunak boluntario moduan egindako zerbitzuei edo lortutako gaitasun edo prestakuntzari lotuta badaude, kasuan kasuko enplegatu publikoei aplikagarri zaien araudian ezartzen denaren arabera.

  1. Orobat bultzatuko dute babes zibilaren intereseko boluntarioen erakundeen hornikuntza, prestakuntza eta gaikuntza, baldin eta erakunde horiek lankidetzan jarduten badute babes zibileko agintaritzek diseinatutako plan eta programekin, edo haietan parte hartzen badute; eta bermatuko dute, egokien iritzitako formula erabiliz, erakunde horiek beren kideen arrisku pertsonalak aseguratzea, Larrialdiak Kudeatzeko Legearen testu bategina onartzen duen apirilaren 27ko 1/2017 Legegintzako Dekretuaren 66. artikuluan aurreikusten den eran.

Euskal administrazio publikoek babes zibileko toki-erakundeetako boluntarioen hasierako eta etengabeko prestakuntza bultzatuko dute.

  1. Eusko Jaurlaritzan Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibileko eskumena duen Zuzendaritzak Euskadiko Babes Zibileko Boluntarioen toki-erakundeei emango dizkie erakunde horietako kideen identifikazio-agiri pertsonalak.

  2. Agiria doan emango da, dagokion toki-erakundeak aurretik eskatu eta gero. Erakunde horrek kide boluntarioa dela ziurtatu beharko du, eta dekretu honetan aipatzen diren curriculumeko konpetentziak dituela egiaztatu. Eskaerarekin batera, nortasun-agiriko argazkien tamainako bi argazki erantsiko dira.

  3. Agiria pertsonala eta besterenezina da, eta, galdu edo hondatuz gero, edo datuak aldatuz gero, berritu egin behar da.

  4. Boluntario batek bere erakundean baja ematen badu, hari itzuliko dio akreditazioa, eta erakundeak Eusko Jaurlaritzan larrialdiei aurre egiteko eta babes zibileko eskumena duen zuzendaritzara bidaliko du.

  1. Erregistroan inskribatzeko eskatuko dute toki-erakundean eskuduna den arduradunak edo elkarte edo erakunde laguntzaileko lehendakaritzako titularrak, agiri hauek erantsita:

    1. Eraketa egiaztatzen duten agiriak, estatutuak, araudiak edo barne-arauak.

    2. Euskal Autonomia Erkidegoko eremura eta larrialdietara atxikitako antolakunde edo erakundean jardunean dauden kideen eta arduradunaren izenen zerrenda.

    3. Egiaztagiria, organo eskudunak egindakoa, dagokion erregistro publikoan inskripzioa egina duela egiaztatzen duena. Espainiako Gurutze Gorriaren kasuan eta babes zibileko boluntarioen toki-elkarteen kasuan ez da beharrezkoa izango horrelako egiaztapenik.

    4. Elkarte modura eratutako toki-erakundeen kasuan, hitzarmen bidez tokiko babes zibilarekiko lotura eta hari atxikia izana egiaztatzen duen egiaztagiria.

  2. Eskabidea bide telematikoz aurkeztuko da Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibileko Zuzendaritzan.

  3. Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibileko Zuzendaritzak aztertuko ditu aurkeztutako agiriak, eta, aurreko artikuluan aipatutako datuetan akatsik edo hutsunerik baldin badago, eskatzaileari jakinaraziko dio, dagokion zuzenketa egin dezan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera. Gehienez ere 3 hilabeteko epean ebatziko da prozedura.

  1. kapitulua. Curriculumeko konpetentziak eta prestakuntza.

  1. Behean aipatzen diren curriculumeko konpetentziak egiaztatu beharko dira baldin eta babes zibileko boluntarioen toki-erakunde bateko eskubide osoko kide boluntario bezala parte hartu nahi bada babes zibileko eta larrialdiei aurre egiteko lan prebentibo eta operatiboetan:

    1. Identifikatzea Euskal Autonomia Erkidegoan larrialdi-egoera bakoitzean aplikatu beharreko oinarrizko araudia eta antolaketa, baita babes zibileko planak, taktika operatiboak eta autobabeserako neurriak ere.

    2. Ezagutzea zein diren oinarrizko arrisku natural eta teknologikoen motak eta horien jatorria, faktore eragileak eta sailkapena, baita prebentziorako, autobabeserako eta esku-hartzerako oinarrizko neurriak ere.

    3. Mantentzea eta egiaztatzea erakundeak dituen bitarteko materialen funtzionamendua, larrialdiak prebenitzeko eta haietan esku hartzeko erabilitakoena.

    4. Larrialdietan komunikazioetarako oinarrizko elementuak erabiltzea.

    5. Biktimak bilatzeko, salbatzeko eta erreskatatzeko jarduerak egitea bitarteko eta teknika egokiekin eta segurtasun-baldintzetan.

    6. Larrialdi egoeretan lehen sorospenak eta bihotz-biriketako oinarrizko bizkortzea egitea, baita desfibriladorea erabiltzea eta zaurituak maneiatzea eta garraiatzea ere, betiere ezarritako protokoloen arabera.

    7. Suteak itzaltzeko oinarrizko elementuak erabiltzea (su-itzalgailuak eta suteetako ur-hargune hornituak erabiltzea).

    8. Larrialdi-egoeretan herritarrak ebakuatzeko eta aterpetzeko operazioak egitea.

    9. Larrialdi-egoeretan laguntza psikiko eta soziala ematea, ezarritako protokoloen arabera.

  2. Babes zibileko entitate laguntzaileen kasuan, izenpeturiko hitzarmenaren lankidetza-eremua jarduera espezializatuei buruzkoa bada, eta jarduera horietarako ez bada beharrezkoa dekretu honetan aipaturiko curriculumeko konpetentziak izatea, halakoetan dagokion lankidetza-hitzarmenean zehaztuko dira curriculum-konpetentzia espezializatuak.

  1. Babes zibileko boluntarioen toki-erakundeetako boluntarioen curriculumeko konpetentzia horiek honela egiaztatu ahal izango dira:

    1. Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak horretarako ematen duen prestakuntza-ikastaroa gaindituz.

    2. Larrialdietan jarduteko funtzioak gauzatzeko curriculumeko oinarrizko konpetentziak ematen dituen titulu akademiko baten edo profesionaltasun-ziurtagiri baten bidez. Nolanahi ere, egiaztatutzat joko dira Larrialdietako eta Babes Zibileko teknikariaren titulua eta Larrialdien Koordinazioko eta Babes Zibileko Goi Mailako teknikariaren titulua dutenak, kontuan hartuta zer kualifikazio profesional eta konpetentzia sartzen diren titulazioa horietan.

    3. Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibilerako Euskal Sistemarako funtsezkotzat edo oinarrizkotzat jotako zerbitzuetako zerbitzu profesionalak eman izana egiaztatuz.

  2. Aurreko artikuluan aipatutako babes zibileko entitate laguntzaileen kasuan, curriculumeko konpetentziak egiaztatu ahal izango dira lankidetza-hitzarmenak edo hitzarmen horren jarraipen-batzordeak ezarritako ordezko mekanismoen bidez, betiere espezializazioaren berezkotasunak kontuan hartuta.

  1. Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak babes zibileko boluntarioen erakundeentzako prestakuntza-plan bat onartu eta argitaratuko du urtero, dauden babes zibileko boluntarioen erakundeei kontsulta egin ostean. Dokumentu horrek honako hauek jasoko ditu: prestakuntza-jarduerak, antzemandako premien eta errealitateen arabera planifikatuak; sartzeko arauak; egon daitezkeen ebaluazio-probak, eta dagokion ziurtagiria ematea.

  2. Prestakuntza-plan horretako prestakuntza-jardueretan parte hartu ahal izango dute babes zibileko boluntariotzako erakunde laguntzaileen erregistroan inskribatuta dauden erakundeetako kide direnek.

  3. Hauek sartuko dira prestakuntza-ikastaroetan:

    1. Nahitaezko oinarrizko prestakuntza, boluntario-izaeraren akreditazioa eskuratzeko beharrezkoak diren curriculumeko konpetentziak lortzera eta ziurtatzera bideratua.

    2. Eguneratzeko prestakuntza. Helburu hau izango du: erakundeak osatzen dituzten pertsonek euren mailari eustea bilakaera izan duten edo aldatu egin diren gaietan.

    3. Hauei prestakuntza espezifikoa ematea: erakundeetako burutzan edo agintean dauden pertsonei, edo babes zibileko boluntarioen instrukzio-lanetan laguntzen duten monitoreei.

    4. Espezializazioko prestakuntza ematea, helburu honekin: erakundeetako kideek jakin behar dituzten arlo edo egiteko espezifikoetan sakontzea.

  4. Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren programazioan, boluntarioen parte-hartzea sustatuko da, ahal den neurrian urrutiko prestakuntza ahalbidetzen duten teknologiak erabiliz.

  5. Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak homologatu ahal izango ditu, egin baino lehen, dekretu honetan aurreikusi ez diren beste ikastaro batzuk, betiere organismo autonomo horrek ezarritako betekizunak betetzen badituzte honako alderdi hauei dagokienez: helburuak, programak, edukiak, iraupena, egutegia, irakasleak, ebaluazio-sistemak, eskainitako plazak eta non eta zer baliabide materialekin egingo diren.

Lehenengoa. Udalaz gaindiko babes zibileko boluntarioen toki-erakundeak.

Salbuespen gisa, udalaz gaindiko jarduera-eremuko babes zibileko boluntarioen toki-erakundeak erregistratzeko baimena eman ahal izango da, baldintza hauek betetzen badira: barnean diren udalen onarpena izatea, horrelako beste erakunderik ez egotea eremu horretan, eta babes zibileko planek eta udal-erakundeen arteko akordioek erabili behar diren baliabideen mugiarazte eraginkorra eta gainezarpenik gabekoa ahalbidetzea.

Bigarrena. Suhiltzaile boluntarioak.

Suhiltzaile boluntarioak arautuko dira suteak prebenitu eta itzaltzeko eta salbamenduko zerbitzuen berezko araudietan xedatutakoaren arabera, berezko araudi horietan suhiltzaile boluntarioak agertzen badira, Larrialdiak Kudeatzeko Legearen testu bategina onartzen duen apirilaren 27ko 1/2017 Legegintzako Dekretuaren 49. artikuluan xedatutakoaren arabera."

  1. kapitulua. Eusko Jaurlaritzaren larrialdien eta babes zibilaren arloko sariei buruzko azaroaren 21eko 253/2017 Dekretuaren aldaketa.

  1. Egindako zerbitzua aintzatesteko diploma Euskadiko babes zibileko boluntarioen toki-erakundeetako boluntarioei emango zaie:

    1. Bereizgarri zurikoa, baldin eta zerbitzuan 10 urtetik gorako ibilbidea egiaztatuta badaukate.

    2. Bereizgarri gorrikoa, baldin eta zerbitzuan 25 urtetik gorako ibilbidea egiaztatuta badaukate.

  2. Diploma horiek eman dakizkieke orobat Eusko Jaurlaritzarekin hitzarmena duten Euskadiko babes zibileko erakunde laguntzaileetako boluntarioei, baldin eta erakunde laguntzaile horiek, hitzarmen bidez eta beren borondatez, konpromisoa hartu badute boluntarioen datuak jakinarazteko, babes zibileko boluntarioen erakunde laguntzaileen erregistroan inskribatzeko, betiere boluntarioen aldez aurretiko esanbidezko adostasuna dutela eta aintzatespen-diplomak emateko xedez.

  3. Egindako zerbitzua aintzatesteko bereizgarri gorriko diploma eman dakieke Euskadiko babes zibileko boluntarioen toki-erakundeei eta Eusko Jaurlaritzarekin hitzarmena duten Euskadiko babes zibileko erakunde laguntzaileei, baldin eta zerbitzuan 25 urtetik gorako ibilbidea egiaztatuta badaukate.

  4. Babes zibileko boluntarioen erakunde laguntzaileen erregistroko inskripzio-datatik aurrera zenbatuko dira zerbitzu-urteak.

LEHENENGO XEDAPEN IRAGANKORRA

Dekretu hau indarrean sartu aurretik babes zibileko boluntarioen erakundeetan eskubide osoko boluntario bezala dihardutenek ez dituzte egiaztatu beharko dekretu honetan aipatutako curriculumeko konpetentziak, hargatik eragotzi gabe ezartzen diren birziklatze-jardueretan parte hartzeko betebeharra.

BIGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA

Dekretu hau indarrean sartzen denetik (edo Eusko Jaurlaritzarekin hitzarmena sinatzen denetik, geroagokoa balitz), 3 hilabeteko epea ezartzen da boluntarioen lana aintzatesteko diploma-emateari heldu nahi dioten Euskadiko babes zibileko erakunde laguntzaileek euren langile boluntarioen antzinatasuna inskribatu eta egiaztatu dezaten babes zibileko boluntariotzako erakunde laguntzaileen erregistroan. Bestela, antzinatasuna erregistroan inskribatu zirenetik aurrera zenbatuko da.

Euskadiko babes zibileko boluntarioen toki-erakundeetako kideak egiaztatzeari buruzko Aginduko (2013ko ekainaren 14ko Agindua, Segurtasuneko sailburuarena) boluntarioen identifikazio-txartelen balio-dataren inguruko erreferentziak indargabetzen dira.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2019ko otsailaren 26an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Segurtasuneko sailburua,

ESTEFANÍA BELTRÁN DE HEREDIA ARRONIZ.