Arautegia
Inprimatu7/2018 DEKRETUA, apirilaren 10ekoa, Lehendakariarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen dekretua aldatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 73
- Hurrenkera-zk.: 1998
- Xedapen-zk.: 7
- Xedapen-data: 2018/04/10
- Argitaratze-data: 2018/04/17
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak
Testu legala
Lehendakariaren azaroaren 26eko 20/2012 Dekretuak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailak berregituratu zituen, eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatu, XI. legegintzaldiko Gobernu Programa modu eraginkorrean burutu ahal izateko.
Datu pertsonalen tratamendua eta datu horien zirkulazio askea direla-eta pertsona fisikoak babesteari dagokionez, 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendua (Datuak babesteko Erregelamendu Orokorra) onartu zuten Europako Parlamentuak eta Kontseiluak.
Erregelamendu hori 2018ko maiatzaren 25etik aurrera izango da aplikagarria, eta datuak babesteko ordezkariaren izendapena, kokagunea eta zereginak arautzen ditu. Erregelamendu horren IV. kapituluko 4. atalean ezarritakoaren arabera, erakunde publikoentzat nahitaezko figura da ordezkariarena, kontrol-agintaritzaren eskuduntzen kalterik gabe.
Zeregin hori betetzeko, eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 8.c) artikuluak ematen dizkidan ahalmenen arabera, hau
f bis). Barne ikuskapeneko zereginak egitea Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendua betetzen dela bermatzeko. Erregelamendu horrek datu pertsonalen tratamendua eta datu horien zirkulazio askea direla-eta pertsona fisikoak babesteari buruzko arauak ezartzen ditu, eta 95/46/EE Zuzentaraua (Datuak babesteko Erregelamendu Orokorra) indargabetzen du.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
Dekretu honetan xedatutakoa betetzeko beharrezkoak diren aurrekontu-eragiketak egingo ditu Ogasun eta Ekonomia Sailak.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan sartuko indarrean dekretu hau.
Vitoria-Gasteizen, 2018ko apirilaren 10ean.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Indargabetutakoa: 18/2020 DEKRETUA, irailaren 6koa, lehendakariarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena.
- Aldatzen du: 24/2016 DEKRETUA, azaroaren 26koa, Lehendakariarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena.