Arautegia
Inprimatu143/2016 DEKRETUA, urriaren 11koa, zeinarekin honako prozesu hau arautzen baita: Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan, Arte Plastikoetako eta Diseinuko arte-irakaskuntza profesionalak egiten dituzten ikasleen ebaluazioa, akreditazio akademikoa eta mugikortasuna gauzatzeko prozesua.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 217
- Hurrenkera-zk.: 4842
- Xedapen-zk.: 143
- Xedapen-data: 2016/10/11
- Argitaratze-data: 2016/11/16
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan, VI. kapituluan, arte plastikoetako eta diseinuko irakaskuntza profesionalen antolamendua zehazten da; zehazki, berariazko heziketako eta erdi- eta goi-mailako zikloetakoetan, zeintzuen helburu baita, batetik, ikasleei kalitateko arte-prestakuntza ematea, eta, bestetik, kualifikazio egokia bermatzea arte plastikoetako eta diseinuko etorkizuneko profesionalei.
Maiatzaren 4ko 596/2007 Errege Dekretuaren bitartez, arte plastikoetako eta diseinuko irakaskuntza profesionalen antolamendu orokorra ezartzen da. Eta bere V. eta VI. kapituluetan zehazten dira halako irakaskuntzetan onartua izateko eta sarbide izateko betekizun oinarrizkoak, eta, orobat, ikasleen ebaluazio, promozio eta mugikortasunerako zenbat jarraibide, hezkuntza-administrazioen esku uzten delarik euren eskumenen barruko alderdiak garatzea.
Honako arau hauekin bat etorriz: Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoarekin bat etorriz EHAAn argitara eman zen apirilaren 29ko 69/2014 Dekretua, zeinarekin ezartzen baita Argazkigintzako Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi-mailako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma, Komunikazio Grafikoaren eta Ikus-entzunezkoaren arlo artistiko profesionalaren barruan (2014-10-13ko EHAA); 70/2014 Dekretua, apirilaren 29koa, Komunikazio Grafikoaren eta Ikus-entzunezkoaren arlo artistiko profesionalaren barruan, Komunikazio Grafiko Publizitarioko Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi-mailako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena (2014-10-09ko EHAA); 71/2014 Dekretua, apirilaren 29koa, Komunikazio Grafikoaren eta Ikus-entzunezkoaren arlo artistiko profesionalaren barruan, Ilustrazioko Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi-mailako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena (2014-07-30eko EHAA); eta 72/2014 Dekretua, apirilaren 29koa, Komunikazio Grafikoaren eta Ikus-entzunezkoaren arlo artistiko profesionalaren barruan, Animazioko Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi-mailako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena (2014-10-13ko EHAA).
EHAAn dekretu horiek argitara eman ostean, beharrezkoa da ezartzea irakaskuntza horien ebaluazio, promozio eta titulaziorako baldintzak; hain zuzen ere Arte Plastikoetako eta Diseinuko arte-irakaskuntza profesionalak emateko baimena duten ikastetxeek eta arte-eskolek eskura eduki dezaten tresna egoki bat, ikasleak ebaluatzea arautu eta erraztuko duena, betiere bat etorriz bai irakaskuntza horietako helburuekin, bai irakasleen irakaste-lanarekin eta bai programazio didaktikoekin ere. Ikastetxearen jardueran eta irakatsi eta ikasteko prozesuan, ebaluazio integratua planteatzen du dekretu honek. Halako ebaluazioa egin behar da etengabe eta era pertsonalizatuan, eta erreferentzia funtsezkoa da irakatsi eta ikasteko prozesua hobetzekotan. Halaber, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaskuntza profesionalei dagokienez, dekretu honek zehaztu egiten ditu promozio, jarraipen, egiaztapen eta titulazioari lotutako zenbait alderdi, eta, bestalde, eranskin gisa, jaso egiten ditu ebaluazio-agiriak, hartutako erabakien balioa bermatzearren, ikasleen ebaluazioari zein mugikortasunari dagokienez.
Ondorioz, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren proposamenez, Euskadiko Eskola Kontseiluaren txostena eta gainerako aginduzko txostenak aztertuta, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren oniritziarekin, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2016ko urriaren 11n egindako bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau
Dekretu honen xedea da honako prozesu hau arautzea: arte plastikoetako eta diseinuko irakaskuntza profesionalak egiten dituzten ikasleen ebaluazioa, akreditazio akademikoa eta mugikortasuna gauzatzeko prozesua.
Euskal Autonomia Erkidegoan, arte plastikoetako eta diseinuko heziketa-zikloak ematen dituzten ikastetxe publikoei eta pribatuei baimenduei aplikatuko zaie dekretu hau, baldin eta Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege organikoak araututakoak badira ziklook.
Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaskuntza profesionalak ebaluatzearen helburua da ikasleen ikaskuntza baloratzea; betiere, kasuan kasuko espezialitate artistikoko prestakuntza-mailari, kualifikaziori eta gaitasunari dagokienez.
Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaskuntza profesionalen ebaluazioa jarraitua izango eta kontuan izango ditu ikasleen heldutasun akademikoa eta aurrerabidea, zikloari doazkion helburu orokorrei eta konpetentzia profesionalei dagokienez.
Hezkuntza-prozesuaren prestakuntza- eta orientazio-eitea izango ditu kontuan ebaluazioak eta informazio-iturri jarraitua izango da; hala, hobetu ahal izateko, hezkuntzako esku-hartzeen prozesuak zein emaitzak.
Moduluka, era bereizian egin beharko da ebaluazioa, betiere modulu bakoitzeko helburuak eta ebaluazio-irizpideak direlarik erreferentzia; gaitasunak, trebetasunak eta konpetentziak jasotzen dituzten terminoetan zehaztu behako dira helburuok.
Ikasleen ebaluazio jarraiturako prozesua gauzatzeko, beharrezkoa da ikasleen asistentzia erregularra bai klaseetara eta bai programatutako jardueretara ere, zikloko moduluei dagokienez.
Ikastetxeek euren curriculum proiektuan zehaztu egin beharko dituzte: tituluari doakion lanbide-profileko konpetentziak eskuratzea errazten duten hezkuntza-jarduerak zein ebaluaziorako prozedurak eta tresnak, betiere arte plastikoetako eta diseinuko irakaskuntza profesionaletarako helburuen arabera, eta, bestalde, irakasleentzako lagungarri izango beharko dute, bai irakaskuntza horietarako helburu orokorren eskurapen-maila baloratzerakoan, eta bai ebaluazio-prozesuan zehar erabaki egokiak hartzerakoan ere.
Ebaluaziorako prozeduratzat eta tresnatzat joko dira honako hauek: ikastetxeko curriculum proiektuan jasotako erabakiak, hain justu ere ikastetxe bakoitzaren testuingurura egokitzen dituztenak bai arau honetan jasotako ebaluazio-alderdiak eta bai aplikatu behar diren gainontzeko arauak ere.
Prestakuntza-moduluka, era bereizian egin beharko da ebaluazioa, eta dagokien irakasleek burutuko dute; betiere, erreferentziatzar hartuz bai modulu bakoitzeko helburuak konpetentzia, trebetasun eta gaitasunen arabera zehaztuak, bai haietariko bakoitzarentzat xedatutako ebaluazio-irizpideak, zehazki, curriculuma erregulatzeko eta titulua bakoitza ezartzeko arautegian jasotakoak.
Enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikorako fasearen ebaluazioa eta segimendua egitea dagokio praktiketako tutoreari, ikastetxeak izendatutakoari, zeinak kontuan hartu beharko baititu helburuen betetze-maila eta enpresak egindako balorazioa. Hartarako, lantokikoak izendatutako pertsonaren laguntasuna izango du, zeina ikaslea lantokian dagoelarik haren prestakuntzaren arduraduna izango baita, eta txosten bat egin beharko du, jasotzen dituena ikasleak egindako jardueren gaineko balorazioak, hain justu ere aipatu faseari doazkion gaitasunak noraino lortu diren zehazteari dagokionez.
Proiektu Integratuko moduluaren kalifikazioa egitea dagokio modulu horretako tutoreari, nahiz eta eskura izango duen aholkularitza, hartarako eratzen den proiektuetarako batzordeak emana.
Tutore denak koordinaturik, ebaluazio-saioa izango da irakasle-taldeak egindako bilera, zehazki, honako helburuekin egiten dena: ikasleen aurrerabideak neurtzea, prestakuntza-zikloko helburu orokorrei, modulu bakoitzeko helburuei eta eta konpetentzia profesionalak eskuratzeari dagokienez, eta helburu haietako da baita ere: ikasleen ikaskuntza-prozesuari buruzko erabakiak hartzea, zehazki, prozesua hori hobetzearren.
Talde bakoitzeko tutoreak bilerei buruzko akta jaso beharko du, zeinetan adierazi beharko baititu hartutako erabakiak eta akordioak.
Ebaluazio-saioetan, erabakiko da zer informazio helaraziko zaien ikasleei ikaskuntza-prozesu pertsonalari dagokionez, eta ikaslea adin txikikoa bada, legezko ordezkariei, betiere bat etorriz ikastetxearen heziketa-proiektuan eta aplikagarri den arautegian jasotakoarekin.
Ikastetxearen hezkuntza-proiektuan ezarriko da halako saioen aldizkotasuna; edozelan ere, ikasturte bakoitzeko bi ebaluazio-saio egin beharko dira, eta euretako bat azken buruko ohikoa izango da. Era berean, kurtsoko azken ebaluaziorako ohiko deialdian modulu guztiak gainditu ez dituzten ikasleentzako azken buruko ezohiko ebaluazio bat egin beharko da.
Azken ebaluaziorako saioetan, irakasle-taldeak hauetako erabakiren bat hartu beharko du, egoki dena:
Ikasleak hurrengo mailara promozionatzea.
Kurtsoa errepikatzea.
Enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoaren fasera sartzea.
Titulurako proposamena, baldin eta azken ebaluazioak heziketa-zikloko azken ebaluazioaren izaera badu.
Heziketa-zikloan sartzen diren moduluetarako eskola-aldia amaituta gero gauzatu beharko da azken ebaluaziorako saioa, eta bertan baloratu eta kalifikatuko dira ikasleen lorpenak, modulu bakoitzerako ezarritako irizpideei eta helburuei dagokienez.
Bigarren kurtsoko moduluetarako ohiko deialdiari doakion azken ebaluaziorako saioa zati bitan egin beharko da, honako honekin bat etorriz:
Ikastetxean, prestakuntza-moduluak ebaluatuko dira lehen zatian, salbu eta proiektu integratuko modulua, eta prestakuntza-modulu horiei dagokien eskola-aldia amaitu ostean burutuko da. Hortik ondorioztatzen diren kalifikazioak akta baten jaso beharko dira, eta haien berri eman beharko zaie ikasleei.
Bigarren zatian, enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikorako fasea ebaluatuko da, eta bai proiektu integratuko modulua ere. Azken ebaluaziorako saioaren bigarren zatitik ondorioztatzen diren kalifikazioekin batera, a) idatzi-zatian aipatu aktan zehaztutako kalifikazioak jaso beharko dira azken ebaluazioaren aktan.
Azken ebaluazio ohikoari dagozkion kalifikazioak agertuko dira ikasleen espediente akademikoan eta ebaluazio-akta egokian.
Lehenengo kurtsoan gainditu ez diren moduluen ebaluazioa eta kalifikazioa egin beharko dira bigarren kurtsoko azken ebaluazioa burutu baino lehen. Modulu horien kalifikazioak jaso behako dira ebaluazio-akta egokian eta ikaslearen espediente akademiko pertsonalean.
Azken ebaluazio ohikoan moduluren bat gainditu ez duten ikasleek aukera izango dute gainditu ez diren moduluetarako ezohiko deialdira aurkezteko. Ezohiko ebaluaziorako data ikastetxeak ezarriko du, hezkuntza-administrazioak hartarako zehaztuko dituen jarraibideekin bat etorriz.
Ezohiko probari dagozkion kalifikazioak jaso beharko dira ikaslearen espediente akademiko pertsonalean eta ebaluazio-akta egokian.
Ikaslea ez bada aurkezten moduluren bateko ezohiko probara, «Ez aurkeztua» adierazi behako da espediente akademiko pertsonalean eta «EA» laburdura ebaluazio-akta egokian, eta, ondorio guztietarako, kalifikazio negatibotzat joko da.
Enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoaren fasera heldu ahal izateko, heziketa-zikloa osatzen duten prestakuntza-modulu guzti-guztiak gaindituta eduki beharko dira, proiektu Integratuko modulua izan ezik.
Enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoaren fasea, heziketa-zikloko bigarren kurtsoko azken 8 asteetan burutuko da.
Salbuespen gisa eta Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzaren aldez aurretiko baimena delarik, enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoaren fasea beste data batzuetan gauzatu ahal izango da, baldin eta irakaskuntzen euren ondoriozko zirkunstantzia partikularrik badago. Edozelan ere, heziketa-zikloaren azken ebaluazioa egingo da, behin enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoaren fasea amaitu ostean.
Salbuespen gisa, Euskal Autonomia Erkidegorik kanpo egin ahal izango da enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoaren fasea. Halako kasuan, beharko da baimena, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak aldez aurretik eta berariaz emandakoa. Eskabidea zuzendaritza horri zuzendu behako zaio, I. eranskinean jasotako modeloa erabiliz.
9. artikuluan zehaztu ezohiko ebaluaziorako saioan heziketa-modulu guztiak gainditu dituen ikasleak prestakuntza praktikoaren fasea gauza dezan eta, beharrezkoa bada, proiektu integratuko modulua, ikastetxeko zuzendaritzak neurri egokiak hartuko ditu eta datak egokiak ezarriko.
Enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoaren fasea burutzeko ezarritako aldi bakoitza bukatu ostean, ikastetxeek ebaluazio-saioak burutuko dituzte; lehenik eta behin prestakuntza praktikoaren fasea ebaluatuko dute, eta gero, egoki bada, proiektu integratuko modulua; betiere kontuan izanik ezen, inplikatutako ikasleei dagokienez, zikloko azken ebaluazioaren izaera duela.
Goi-mailako heziketa-zikloetan, proiektu integratuko moduluak ditu xedetzat honako ikasle hauek: espezialitateko lanbidearen arloko ezagutzak, trebetasunak eta gaitasunak integratu, aplikatu eta baloratzeko gai direnak, egin duten kurtso akademikoari doakion proiektu bat formulatu eta eginez, betiere proiektu horretan ageri badira zehaztasun teknikoa, kultura plastikoa, espresio artistikoa eta sentsibilitate estetikoa eta proiektua bera egiteko aukera zein bideragarritasuna.
Arte plastikoetako eta diseinuko irakaskuntza profesionalen antolamendu orokorra ezartzen duen 596/2007 Dekretuak, maiatzaren 4koak, 8.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, proiektu integratuko modulua ebaluatu egin beharko da, behin ikastetxean irakatsitako gainontzeko moduluak gainditu ostean; beraz, ebaluazio hori egingo da azken ebaluazio ohikoaren bigarren partean edo azken ebaluazio ezohikoaren barruan.
Zikloko modulu guztiak gainditu ez dituelako, proiektu integratuari dagokionez ikaslea ezin bada ebaluatu, aipatu moduluan deialdiari ofizioz uko-egitea jasoko du.
Proiektu integratuko moduluak tutoretza indibidualizatua izango du, zeina gauzatu baitu dagokion heziketa-zikloan irakaste-lana burutzen duen irakasle batek, eta ikastetxeko zuzendariari dagokio tutore hori izendatzea, betiere heziketa-zikloari doakion ezagutza-arlorako departamentua kontsultatu ostean. Era berean, taldeko gainontzeko irakasleen aholkularitza eskura izango dute ikasleek.
Proiektuko tutorearen proposamenetik abiaturik garatuko da proiektu integratua. Ikasleek eurek ere iradoki ditzakete proiektuak, eta kasu horretan beharrezkoa izango da inplikatutako departamentuaren onarpena; betiere, behar besteko aurrerapenaz ikasleak aurreproiektu bat aurkeztu ostean, zeinetan deskribatu egin beharko baita burutu nahi den proiektua.
Hezkuntza-ziklo bakoitzerako, proiektuetarako batzorde espezifiko bat sortu behako dute ikastetxeek. Ikastetxeko zuzendariak izendatuko ditu batzorde horretako kideak, heziketa-zikloko irakasleen artetik. Batzordeko presidente izango da departamentuko burua, edo horrek eskuordetutako pertsona, heziketa-zikloarekin bat datorrena. Batzordean, ahal dela, emakumeen eta gizonen ordezkaritza orekatua izango da, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 23. artikuluan xedatutakoaren arabera.
Proiektuetarako batzordea aholku-emailea izango da, eta honako funtzio hauek izango ditu:
Hala eskatzen bazaio, proiektuen edukia iradokitzea eta, beharrezkoa bada, aurkeztutako proposamenen bideragarritasuna baloratzea.
Proiektu integratuko kuestio espezifikoez aholkatzea tutoretza indibidualaren ardura duten irakasleak, proiektua garatzen ari dela, hura sortzen denetik azken buruko aurkezpenera arte.
Ikasleen aldetik proiektuak aurkeztu eta defendatzeari buruzko txosten bat prestatu eta baloratzea.
Ikastetxe bakoitzaren curriculum proiektuan jaso egin beharko dira proiektu integratuko moduluan aplikatutako ebaluazio- eta kalifikazio-prozedurak.
Ikastetxeek, ondokoak aldi berean bateragarri egiteko, prozedurak ezarri ahal izango dituzte: proiektu integratuko modulua eta prestakuntza praktikoaren fasea, baldin eta zirkunstantzien arabera beharrezko bada. Hartarako, proiektu integratuko moduluaren garapenaz segimendua egiteko eta hura zuzen ebaluatzeko, mekanismoa egokiak ezarriko dira, hala nola tutoreen eta ikasleen artean komunikazio erregularra ezartzeko bitarteko telematikoak erabiltzea.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak eta ikastetxeek sustatu eta erraztu egin beharko dute ikasleek parte hartzea nazioarte mailako mugikortasunerako programetan.
Erasmus programako «Ikasleen mugikortasuna praktiketarakoa» modalitatean parte hartzen badute ikasleek, ikaslea matrikulaturik dagoeneko ikastetxeko zuzendaritzak errekonozitu egingo du prestakuntza praktikoaren fasea egin izana.
Ikastetxean prestakuntza-moduluak salbu proiektu integratua ebaluatu eta gainditu ebaluatu ostean, parte hartu ahal izango da Erasmus programan.
Modulu bakoitzeko ebaluazioaren emaitzak espresatuko dira kalifikazio numerikoen bitartez, zerorik hamarretako eskalan, dezimalik gabe, bostekoak edo hortik gorakoak positibotzat joko dira, eta gainontzekoak negatibotzat.
Enpresa, estudio edo tailerretako praktikaren fasearen azken kalifikazioa honela adieraziko da: (Gai/Ez gai).
Kurtso ezberdinei dagozkien izen bereko ikasketa-planeko moduluak: izaera progresibokotzat jotzen dira.
Ikasle bat bigarren kurtso modulu baten ebaluatu ahal izateko, gainditurik izan beharko du lehen kurtsoko izen bereko modulua. Aurreko modulua gainditu ezean, bigarren kurtso modulurako deialdiari ofizioz uko-egitea jasoko du.
Hezkuntza-sistemaren antolamendu orokorraren urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak araututako heziketa-ziklo egokian moduluak gainditu direla-eta, Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa-ziklo baten, zehazki, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak araututakoan sartzearen ondorioetarako errekonozitutako moduluek agertu beharko dute «Sartua (SA)» espresioarekin eta iraungitzen den heziketa-zikloan lortutako kualifikazioarekin; betiere LOEko hezkuntza-zikloko titulu bakoitzaren curriculuma ezartzen duten dekretuetan xedatutakoarekin bat etorriz.
Titulua arautzen duen arautegiak edo beste xedapen arautzaile batek, arauzko izatekotan, ezarritako moduluen baliozkotzeak ikastetxeko zuzendariak errekonozituko ditu; hain zuzen ere espediente akademikoa bete eta zaintzea dagokionak, II. eranskinean ezarritako modeloarekin bat etorriz pertsona interesdunak aldez aurretik eskabidea eginda.
Arauz ezarrita ez dauden baliozkotzeak baliozkotzeak ondoko hezkuntza-administrazioak eskatu beharko ditu: modulu baterako eskatzen bada baliozkotzea; bada, hari dagokion gutxieneko irakaskuntzaren edo izaera propioaren arabera eskuduna den administrazioak.
Hezkuntza-administrazio horri dagokion modulu bat baliozkotzeko, eskabidea Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari zuzendu beharko zaio, II. eranskineko modeloaren arabera egin beharko da, eta honako agiri hauekin batera aurkeztu beharko da: baliozkotzea egiteko beharrezko egiaztagiriak, originalak edo konpultsatuak; zehazki, modulu hura zein ikastetxetan egiten den, baliozkotzea hantxe egiteko beharrezko direnak. Ikastetxeak aztertu egingo du eskabidea eta hark egindako ebazpen-proposamenarekin batera helaraziko zaio Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari. Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak eman edo ukatu egingo du baliozkotzea, edukien atzekotasunaren, helburuen, ebaluazio-irizpideen eta irakastordu-kopuruaren arabera.
Tituluko gutxieneko irakaskuntza osatzen duen modulu bati dagokionez, arauz ezarrita ez dagoen baliozkotzea egiteko, Estatuko Administrazioak ezarritakoaren arabera egin, izapidetu eta ebatziko da eskabidea.
Baliozkotutako moduluak ikaslearen espedientean agertu beharko du, «Baliozkotua (BA)» espresioarekin, baina ohar numerikorik gabe.
Proiektu Integratuko modulua ez da sekula izango baliozkotzearen gai; izan ere, espezialitateko lanbide-eremuko berariazko ezagutzak, trebetasunak eta gaitasunak integratzea baita haren helburua, betiere egindako kurtsoaren mailarentzako egoki den proiektu bat gauzatuz.
Heziketa-ziklo bakoitzean, enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoaren fasea eta prestakuntza-modulu jakin batzuk salbuetsi ahalko dira, berorien ordez laneko praktika egiaztatzen bada. Laneko praktika egiaztatu dela-eta salbuetsi daitezkeen moduluen zerrenda, jasota dago titulu bakoitzaren arautegian.
Enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoaren fasetik eta prestakuntza-moduluetatik salbuesteko, egiaztatu egin beharko da gutxienez urteko bateko lan-esperientzia izatea honako hauei dagokienez: moduluei doazkien ezagutzak, gaitasunak eta trebetasunak, eta beharrezko bada, konpetentzia-atalak, moduluei dagozkienak; eta/edo dagokion hezkuntza-zikloko lanbidean jardun izana.
Lan-esperientzia egiaztatzeko aurkeztu beharko da, gutxienez, maiatzaren 4ko 596/2007 Errege Dekretuko 15.4 artikuluan zehazten den dokumentazioa.
Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak ebatziko ditu salbuesteak, III. eranskinean jasotako modeloarekin bat etorriz aldez aurretik egindako eskabidea delarik.
Ikasketak zein ikastetxetan egiten ari diren, hantxe aurkeztu beharko dituzte eskabide horiek ikasleek. Delako ikastetxea baimendutako pribatua bada, ikastetxe pribatuko zuzendariak ikastetxe publiko baten izapidetiko ditu albait arinen, zehazki, zeini atxikita dagoen, hangoxekoan. Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari zuzendu beharko zaizkio eskabideak, eta salbuestea egiteko beharrezko diren egiaztagiri original edo konpultsatuekin batera aurkeztu beharko dira.
Dagokion ikastetxeko zuzendaritzak aztertuko du eskabidea eta ebazpen-proposamen bat jasotzen duen txosten bat igorriko dio Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari, zeinetan zehaztuko baita ia egokitzen zaizkion garatutako jarduerari salbuetsiko den moduluaren edukiak eta konpetentziak.
Laneko praktika egiaztatu dela-eta, salbuetsiko diren prestakuntza praktikoaren faseak eta prestakuntza-moduluek agertu beharko dute ikaslearen espediente akademikoan «Salbuetsia (SAL)» espresioarekin, baina ohar numerikorik gabe.
Ezingo da ezein kasutan salbuetsi proiektu integratuko modulua; izan ere, helburutzat baitu integratzea lanbide-eremuko ezagutza, trebetasun eta gaitasun espezifikoak, hain zuzen ere egindako maila akademikorako egokia den proiektu bat gauzatuz.
Objektibotasun osoko irizpideekin bat etorriz euren eskola-errendimendua ebaluatzeko eskubidea, ikasleena, bermatzekotan, irakasle-taldeak aditzera emango ditu leku egokia, ikasturtea noiz hasiko den, eta, egoki deritzonean, honako hauek:
Egingo diren ebaluazio-saioen egunak, kopurua eta erak.
Prestakuntza praktikoaren fasearen eta prestakuntza-moduluen programazio laburtuak, zeintzuetan, gutxienez, honako hauek jaso beharko baitira: helburuak, ebaluazio-irizpideak, kualifikazio-irizpideak eta edukien garapena, eta, halaber, haietako bakoitzean kalifikazio positiboa lortzeko eskatzen diren gutxieneko betekizunak.
Ebaluazioko jarduerak, tresnak eta uneak, oinarrizkoak; prestakuntza-modulu bakoitzean ezartzen direnak.
Heziketa-zikloko bigarren kurtsora, enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoaren fasera eta proiektu integratura promozionatzeko baldintzak.
Ebaluazio-saio bakoitza amaitu ostean, haren emaitzez informatuko dira ikasleak. Era berean, tutoreak, moduluetako irakaslek eta ikastetxeetako koordinazio didaktikorako organoek komunikazio etengabea izango dute ikasleekin, ikaskuntza baloratzeari dagokionez.
Datu orokorrak.
Ikasleek eta, adingabeko ikasleei dagokienez, gurasoek edo legezko ordezkariek honako hauek ikusteko aukera izanen dute: errendimenduaren ebaluazioari eragingo dioten probak eta ariketak, betiere zuzendutakoan; eta alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte, eta ariketa zein proba haiek berratertzea eskatu ahal izango dute. Zuzenketa ez da mugatuko kalifikazio kopuruzko edo kualitatiboak adieraztera, ezpada egindako falta zein hutsak edo kalifikazioaren arrazoizko esplikazioa jaso beharko ditu.
Ikastetxearen antolamendu eta funtzionamenduari buruzko Araudian, ezarri egin beharko da erreklamazio-prozedura, eta, hartarako, berratertzea egiteko epeak eta baldintzak irakasleentzat lotesle direnak seinalatuko dira; eta, halaber, curriculum ofiziala, ikastetxearen curriculum proiektua, programazioak eta argitara emandako kalifikazio-irizpideak. Abenduaren 2ko 201/2008 Dekretuan xedatutakoa betiere errespetatuaz, ikastetxeek egokitu egingo dituzte euren erreklamazio-prozedurak (201/2008 Dekretua: Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako ikasleen betekizun eta eskubideei buruzkoa).
Ikasleek probak kurtsoko edozein unetan ikusi ahal izan ditzaten, irakasleek zentroan gorde beharko dituzte, kurtso amaiera arte. Azken buruzko probak ikastetxean gorde beharko dira, non urte batez egon beharko duten.
Erreklamazioak ikastetxeko instantzien aurrean.
Ikastetxeko instantzien aurrean erreklamazioak egiteko prozedura, Antolakuntza eta Funtzionamenduari buruzko Araudian xedatutakoari egokituko zaio.
Izaera subsidiarioarekin honako arau hauek aplikatuko dira:
Edozein kalifikazio (partziala zein amaierakoa) publiko egin eta jakitera eman ostean, ikasleek 2 eguneko epea izango dute dena delako kalifikazioaren gaineko erreklamazioak aurkezteko.
Kalifikazio partzial baten aurkako edozein erreklamazio aurkeztu beharko zaio inplikatutako irakasleari, eta irakasle horrek 2 eguneko epea izango du erantzuteko.
Amaierako kalifikazioen gaineko erreklamazioak ikastetxeko zuzendariari aurkeztu beharko zaizkio, idatziz.
Inplikatutako prestakuntza-modulua zein saili esleituta dagoen, horrexeri aurkeztuko dio erreklamazioa zuzendariak; eta sail horrek hura aztertu eta arrazoitutako txostena eman beharko du. Txosten horrek honako hauei buruzkoak jaso beharko ditu: probak ea programatutako edukiei erantzuten dien, ea prestakuntza-moduluko helbururi erantzuten dien, eta ea ezarritako ebaluazio-irizpideei (sailak ezarri eta argitara emandakoei) erantzuten dien.
Aipatu erreklamazioa baiesten bada, saileko nagusiak ikastetxeko zuzendariari bidezko ebazpena proposatuko dio; eta kalifikazio berria aktetan eta gainerako dokumentuetan jaso beharko da, arauzko prozeduraren bidez.
Ikastetxetik kanpoko instantzien aurreko erreklamazioak.
Kurtsoetako azken buruzko kalifikazioei eta maila egiaztatzeko probei dagokienez, erreklamazioa aurkeztu ahal izango da, ikaslea matrikulatuta dagoen ikastetxean barruko erreklamazio-prozesua bukatu ostean. Honelaxe jokatu beharko da:
Emandako ebazpenarekin ikaslea ez badago ados, Ikuskaritzako Lurralde Burutzan idatziz aurkez dezake alegazioa, 2 egun balioduneko epean. Zirkunstantzia hori ikastetxeko zuzendariari jakinarazi beharko zaio, eta honek ondokoak igorriko dizkio Ikuskaritzari: erreklamazioaren gai diren ariketa originalak, programazioa jasotzen duen dokumentazioa (sailarena), eskatutako maila eta ebaluazio-irizpideak, eta ikastetxeko instantzietan erreklamazioak egin duen prozesuari doakion dokumentazioa.
Hezkuntzako Ikuskaritzak, aurkeztutako dokumentazioa aztertuko du, eta hartarako, ikusi egingo du ea egokitzen zaien dagokion sailak aldez aurretik finkatu ebaluazio-irizpideei eta programazioko edukiei; eta ondorioz:
Seinalatutako baldintzak betetzen badira, Ikuskaritzak erreklamazioa ezestea proposatuko du.
Erreklamazioaren gai den ariketa ez bazaie egokitzen aldez aurretik finkatutako programazioko edukiei, dagokion sailari edo batzorde ebaluatzaileari zera proposatuko die Ikuskaritzak: beste proba bat prestatu, gauzatu eta ebaluatu dezala, eta prozesua gainbegira dezala.
Erreklamazioaren gai den ariketak programazioko edukiei erantzuten badie, baina esleitutako kalifikazioa ez bazaie egokitzen Sailak aldez aurretik finkatutako ebaluazio-irizpideei, Ikuskaritzak aipatu kalifikazioa aldatzea proposatuko du, berak egoki uste duen eran.
Kasu guztietan ere, erreklamazioa ebazteko proposamena egiteko ardura duen ikuskariak proposamen horrekin batera txosten arrazoitua ere emango du; eta aholkularitza jaso ahal izango du, hain justu ere erreklamatutako gaiko irakaskuntzan aritzen diren irakaskuntza-espezialitateko irakasle baten edo gehiagorena. Arrazoitutako txostena eta proposamena Hezkuntzako lurralde-ordezkariari igorriko zaizkio, ebazpena eman dezan, Hezkuntzako Ikuskaritzaren aurrean erreklamazioa aurkeztu zenetik harako 7 eguneko epearen barruan. Hezkuntzako lurralde-ordezkariak emandako ebazpenak amaitu egingo du administrazio-bidea.
Hezkuntza-zikloetan, lehen kurtsotik bigarrenera igotzeko, beharrezko izango da: kreditutan, lehen kurtsoko ikarastorduetan, gutxienez, % 75 karga duten moduluetan ebaluazio positiboa lortzea.
Ikaslea ez bada igotzen lehen kurtsotik bigarrenera, edo bigarren kurtsoan ez baditu gainditzen modulu guztiak; bada, gainditu gabeko moduluak bakarrik egin beharko ditu berriro, hargatik eragotzi gabe haietako bakoitzarentzat daukan deialdi-kopuru maximoa.
Orokorrean, matrikulazioak dakar ikasturte bakoitzean moduluko bi deialdi izateko eskubidea.
Maiatzaren 4ko 596/2007 Errege Dekretuko 19.5 artikuluarekin bat etorriz, moduluetarik bakoitza gainditzeko, ikasleak gehienez ere lau deialdi izango ditu, eta enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoaren fasea gainditzeko bi.
Salbuespen gisa, IV. eranskinean jasotako modeloaren araberako eskabide indibiduala egin delarik, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak baimendu egin dezake prestakuntza-moduluetako bakoitzarentzat ezohiko deialdi bat, baldin eta ikasketen ohiko garapena eragotzi edo baldintzatu duen zirkunstantziaren jazo bada. Eskaera abalatzen duen dokumentaziorekin batera aurkeztu beharko da eskabidea, eta, orobat, eskabidea babesten duen ikastetxeko zuzendaritzak egindako txostena.
Goragoko paragrafoan aipatu ezohiko deialdia egiteko baimena, eginbide egokiaren bitartez, erantsi egin behako zaie arte plastikoetako eta diseinuko hezkuntza-zikloak ebaluatzeko prozesuko dokumentuei.
Enpresetan emandako prestakuntza praktikoaren fasea eta ikastetxean emandako diren prestakuntza-moduluak egiteko eta gainditzeko, gehienez ere, lau kurtso akademikoa izango ditu ikasleak. Gainditu beharreko horiek osatzen dute titulu bakoitzaren curriculuma. Hala ere, horrek ez du eragotziko modulu bakoitza gainditzeko oinarrizko arautegian ezarritako deialdi-kopuru maximoa.
Dekretu honetan aurreikusi egonaldiko urteak eta, orobat, deialdiak ez agortzeko, ikasleak kurtsoko matrikula baliogabetzea eska dezake.
Dekretu honetako V. eranskinaren arabera egin beharko da matrikula baliogabetzeko eskabidea, kurtso akademikoko abendua amaitu baino lehen, eta eskatzailea ikastetxe publiko baten matrikulaturik badago ikastetxeko zuzendariari zuzenduko zaio. Eskatzailea ikastetxe pribatu batean matrikulatuta badago, ikastetxe pribatua zein ikastetxe publikori atxikita dagoen, horkoxeko zuzendariari zuzenduko zaio eskabidea. Ikastetxe publikoko zuzendariak emango du eskabidearen gaineko ebazpena, gehienez ere hamar eguneko epean. Puntu honetan zehaztutako epetik kanpoko eskabideak, salbuespen gisa, kontsideratu litezke, baldin eta gerora sortutako kausak haiek justifikatzen dituztenak badaude.
Matrikula baliogabetzea onartzen zaien ikaslek ez dute izango plaza erreserbatzeko eskubiderik. Lehen kurtsoan baliogabetu bada matrikula, itzultzea eskatu ahal izango dute, baina oro har ezarritako onarpen-prozesuari lotua da itzultze hori. Bigarren kurtsoan baliogabetu bada matrikula, hurrengo urteetan ikasketa berdinetan matrikulatu ahal izango da, betiere plaza hutsak badaude.
Ziklo bati dagokionez, behin bakarrik emango da matrikula baliogabetzea, eta matrikula hori ez da zenbatuko ez geroko matrikuletarako ikasleen egonaldiaren ondorioetarako, ezta deialdien ondorioetarako ere.
Matrikula baliogabetzeko baimena kontsignatu egin beharko da, ebaluaketa-prozesuko dokumentuetan, betiere eginbide egokiaren bitartez.
Ikasleek uko egitea eskatu ahal izango dute enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoaren fasearen deialdiari dagokiona edo/eta curriculuma osatzen duten moduluetako bati edo batzuei dagokiena. Hala ere, modulu bakoitzean edo prestakuntza praktikoaren fasean behin bakarrik eska daiteke uko egitea.
Dekretu honetako VI. eranskinaren arabera egin behako da uko egiteko eskabidea, azken buruko ohiko ebaluazioaren egunarekiko gutxienez hilabeteko aurrerapenaz, eta ikaslearen espediente akademikoa jasota dagon ikastetxe publikoaren zuzendariari zuzendu beharko zaio, zeinak ebatziko baitu hamar eguneko epe maximoaren barruan.
Uko egitea zein kurtso akademikotan eman den; bada, kurtso horretako bi deialdiei eragingo die uko egiteak, eta promozioaren ondorioetarako, gainditu gabeko modulu gisa zenbatuko, baina ez da zenbatuko deialdiak gastatzearen ondorioetako.
Uko egiteko baimena, eginbide egokiaren bitartez, ebaluaketa-prozesuko dokumentuei erantsiko zaie.
Deialdiari uko egitea ofizioz emango du ikastetxeko zuzendariak, baldin eta 11.3 eta 14.2 artikuluetan jasotako zirkunstantziak agertzen badira.
Maiatzaren 4ko 596/2007 Errege Dekretuko 19.8 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, hezkuntza-zikloa gainditzeko beharrezko izango da ebaluazio positiboa izatea ikastetxean irakatsitako modulu guztietan, eta bai enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoaren fasean "Gai" kalifikazioa izatea ere.
Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi-mailako heziketa-ziklo bat gainditzeak ekarriko du Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi-teknikariaren titulu egokia lortzeko eskubidea.
Heziketa-zikloko azken buruko bataz besteko nota tituluan sartu behar da, eta bi dezimalekin espresaturik bataz besteko aritmetikoa bat da; zehazki, hura osotzen duten moduluen bataz besteko nota haztatuena. Baztaz besteko nota haztatuta honelaxe lortuko da: modulu bakoitzari dagokion kreditu-kopurua biderkatuz moduluan lortutako azken buruko kalifikazioarekin, eta lortutako emaitza zatiturik egindako kreditu guztien artean.
Azken buruko bataz besteko nota kalkulatzeko, laneko praktika egiaztatu dela-eta salbuetsi edo/eta baliozkotu diren moduluak ez dira zenbatuko, ezta enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoaren fasea ere.
Iraungiko den planeko moduluak egiaztatu direla-eta errekonozituko diren moduluak, ostera, zenbatu egingo dira hezkuntza-zikloko azken buruko bataz besteko nota kalkulatzeko, haztapenerako kontuan hartuz egindako kurtsoetan lortutako kalifikazioak eta ikasketa-plan berriko moduluei dagozkien kredituak.
Halaber, beste autonomia erkidego baten garatutako curriculum baten arabera egindakoak direla-eta egokitu gisa agertzen diren moduluak zenbatu egingo dira azken buruko bataz besteko nota kalkulatzeko, jatorriko ikastetxean lortutako kalifikazioarekin eta hezkuntza-zikloa bukatzen deneko ikasketa-planari dagozkion kredituekin.
Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaskuntza profesionalak ebaluatzeko agiriak honako hauek dira: espediente akademiko pertsonala, zeina ziurtapen akademiko pertsonalaren bitartez akreditatzen baita, ebaluazio-aktak eta ebaluazio-txosten indibidualizatuak.
Ebaluazio-agiriak jagotea honako honi dagokio: ikaslea zein ikastetxetan dagoen matrikulaturik, harexeri. Hala ere, jagon ditzan, ikastetxe pribatuak ebaluazio-agirien kopia konpultsatu bat entregatu beharko diote honako ikastetxe publikoari: zein ikastetxeari atxikirik dauden, harexeri. Eskatzen diren ziurtagiri akademikoak emateko ardura ikastetxe publikoko idazkariak izango du. Ematen dituzten ziurtagiri akademikoen kopia bat gorde beharko dute ikastetxe publikoek.
Ikasleen espediente akademikoa profesionalak jaso egin beharko du, sintetikoki, ebaluazio-prozesuari buruzko informazio guztia, eta dekretu honetako VII. eranskinean jasotzen den modeloari egokituko zaio. Eta honako datu hauek izan beharko ditu: ikastetxearen identifikazioa, ikaslearen datu pertsonalak, ziklora sartzeko modalitatea, matrikularen zenbakia eta data, ebaluazioko emaitza eta, beharrezkoa bada, curriculuma egokitzeko neurriak eta azken buruko bataz besteko nota.
Ikasleak egindako ikasketak akreditatzeko balio du ziurtagiri akademiko profesionalak, eta oinarrizko agiri ofizial bat da, zeinetan jasotzen baitira: ikasketa-planeko araudi-erreferentzia; kurtso akademikoa; lortutako kalifikazioak, ikasturtea eta deialdiaren zenbakia ere jasoaz; laneko praktika egiaztatu dela-eta salbuetsi eta baliozkotu diren moduluak, eta, beharrezkoa bada, matrikula-baliogabetzeak eta deialdiei egindako ukoak.
Ziurtagiri akademikoaren bi modelo daude. Lehena, honako baldintzak betetzen dituzten ikasleentzakoa: titulua osatzen duten prestakuntza-nodulua guztiak gainditzea eta titulua lortzeko betekizun guztiak konplitzea; VIII. eranskinean jasotzen da. Eta bigarrena, titulua osatzen duten prestakuntza-nodulu guztiak gainditu ez dituzten ikasleentzakoa, IX. eranskinean jasotzen da. Bigarren ziurtagiri-modelo hori baliagarria izango da ikaslea ikastetxe batetik beste batera trasladatzeko.
Enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoaren fasea eta moduluak ebaluatzearen ondoriozko emaitzak, dekretu honetako 13. artikuluan ezarritako zehaztapenekin bat etorriz kontsignatu beharko dira. Ebaluaziorako ez bada behar kalifikaziorik, zehaztapen hauek erabiliko dira:
Baliozkotu diren moduluak espresio honekin kontsignatuko dira: «Baliozkotua» (BA).
Laneko praktika egiaztatu dela-eta salbuetsiak izan diren prestakuntza praktikoaren fase eta prestakuntza-moduluak kontsignatuko dira «Salbuetsia» (SAL) espresioarekin.
Lehenagoko bat ordezten duen ikasketa-plan batera ikasleak sartzearen ondorioetarako errekonozituak izan diren moduluak «Sartua» (SA) espresioarekin kontsignatuko dira, jatorrizko kalifikazioarekin batera.
Ikasleen mugikortasuna dela-eta curriculum-egokitzapena osotasunean izan duten moduluak «Egokitua» (EG) espresioarekin kontsignatuko dira, jatorrizko kalifikazioarekin batera.
Deialdi ezberdinetan, ebaluazio-akta X. eranskinean jasotako modeloari egokituko zaio, eta honako hauek bildu beharko ditu: taldea osotzen duten ikasleen izenen zerrenda alfabetikoki ordenaturik; moduluak ebaluatzearen emaitzak, dekretu honetako 28. artikuluan zehaztutakoarekin bat etorriz betiere, eta, beharrezkoa bada, enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoaren fasearenak.
Tutoreak eta irakasle-taldeko kide guztiek sinatu beharko dituzte amaierako ebaluazioen aktak, sinatzaileen izen-abizenak zehaztuz eta ikastetxeko zuzendariaren oniritziarekin. Ikastetxe pribatuetan, amaierako akta bakoitzaren hiru ale bete beharko dira; bat ikastetxearentzat; zein ikastetxe publikori atxikita dagoen, herexentzat beste bat, eta beste bat Hezkuntza Ikuskaritzara bidaliko da.
Arte plastikoetako eta diseinuko heziketa-zikloko ikasketekin jarraitzeko beste ikastetxe batera badoaz ikasleak; bada, orduan, ebaluazio-txosten indibidualizatu bat prestatu eta sinatuko du tutoreak, eta honako hauek kontsignatu beharko dira bertan:
Moduluen ebaluazioko emaitza partzialak, aldi horretan eman izan badira.
Ikasleen ikaskuntza-prozesuak jarraipena izan dezan, behar den informazio oro, moduluetako irakasleek emandako datuetatik ateratakoa.
Edukiari dagokionez, ebaluazio-txosten indibidualizatua egokituko zaio XI. eranskinean jasotako modeloari.
Ikasleen mugikortasun akademikoa eta territoriala bermatzearren, mugikortasunerako agiri oinarrizko kontsideratuko dira: ziurtapen akademiko pertsonala, espediente akademikotik lortua, eta ebaluazio-txosten indibidualizatua.
Ikasketekin jarraitu ahal izateko, beste autonomia erkidego batetik datorren ikasleak eskatzen badu EAEko ikastetxe publiko edo pribatu batera sartzea, behar diren egokitzapenak egingo dira, ikaslea sar dadin dagokion kurtsoan. Hartarako, aldez aurretik, destinoko ikastetxeak onartu beharko du.
Aldez aurretik egindako gutxieneko irakaskuntzei doazkien moduluak egokiturikotzat joko dituzte ikastetxeetako zuzendaritzek, baldin eta osotasunean egin eta gainditu badira eta, Euskal Autonomia Erkidegoko ikasketa-planean ezarritako irakastordu eta edukiei dagokienez ehuneko 75eko kointzidentzia badute; beste kasu batzuetarako, egoki irizten zaien prestakuntza-osagarriak gainditu beharra ezarri ahal izango da.
Espediente akademiko pertsonalean agertu beharko dute modulu egokituek, «Egokitua, EG» izenarekin, betiere bat etorriz maiatzaren 4ko 596/2007 Dekretuko 21.1 artikuluan ezarritakoarekin. Kalifikazioen haztapen bat egin behar bada, dekretu honetako 24.3 artikuluan zehazten denez, egokiturikotzat agertzen diren moduluak zenbatu egingo dira jatorrizko ikastetxean jasotako kalifikazioarekin eta ikasketa-planari dagozkion kredituekin (ikasketa-plan horretan amaitzen da heziketa-zikloa).
Heziketa-zikloa amaitu barik, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe bateko ikaslea bat erkidego horretako beste ikastetxe batera lekualdatzen bada, destino ikastetxeak hala eskaturik, jatorriko ikastetxeak ziurtapen akademiko pertsonala igorriko du, eta hartarako, diligentzia egokian jasoko du ezen kalifikazioak bat datozela ikastetxean diren aktekin. Halaber, ebaluazio-txosten indibidualizatua erantsi beharko da, ikaskuntza-prozesuak jarrai dezan behar den informazio ororekin. Ikasle zein kurtsotan dagoen; bada, hangoxeko tutoreak prestatu beharko du txosten hori, irakasleek emandako datuetan oinarriturik.
Lekuz aldatzen den ikaslearen jatorriko ikastetxea pribatua bada, goragoko paragrafoan zehatu dokumentazio bidali beharko da atxikitako ikastetxera, eta horrek ikaslearen destino ikastetxera bidaliko du, eginbide egokiaren bidez.
LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA. Ikasleen datu pertsonalak.
Ikasleen datu pertsonalak lortzeari, datu horiek ikastetxe batek beste bati lagatzeari eta datu horien segurtasunari eta konfidentzialtasunari dagokienez, izaera pertsonaleko datuak babesteko indarrean dagoen legedia beteko da, eta, kasu guztietan, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren hogeita hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoa bete beharko da.
BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaskuntza profesionaletan irisgarritasun unibertsala.
Ikastetxeek, euren ustez, behar diren neurriak hartu dituzte desgaitasunen bat duten ikasleak aipatutako arte-irakaskuntza profesionaletara hel daitezen eta berorietan ikas dezaten, Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruz Lege Orokorraren Testu Bategineko xedapen gehigarrietatik hirugarrenean ezarritako baldintzetan azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako zuen testu bategin hori.
HIRUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. Agiri akademikoen informatizazioa.
Ebaluazio-prozesuko agiria ofizialak betetzeari dagokionez, hezkuntza arloak eskumenak dituen sailak hartarako ezarrita dituen prozedura informatikoak erabili beharko dituzte ikastetxeek.
LEHENENGO XEDAPEN IRAGANKORRA. Hasitako ebaluazio-prozesuak.
Dekretu honek indarra hartu aurretik hasitako ebaluazio-prozesuak honako arautegi honen bitartez erarenduko dira: ikasle zein ikasturtetan dagoen matrikulatutik, orduantxe indarrean dagoen arautegia.
BIGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA. Hezkuntza Sistemaren Antolaketa Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak (LOGSE) araututako irakaskuntzei aplikagarri izatea.
Urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak araututako Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa-zikloak egiten dituzten ikasleei dagokienez, ebaluazioa, promozioa eta akreditazioa gauzatzeko prozesuari aplikatuko zaio dekretu hau, salbu eta amaierako proiektuaren ebaluazioari doakionez, zeren indarrean dagoen arautegia aplikatu beharko da-eta horretarako, harik eta dekretu hau argitaratu arte.
Hezkuntza-zikloko kalifikazioa hauxe izango da: egindako moduluetan lortutako bataz besteko nota haztatuen bataz besteko aritmetikoa, bi dezimalekin. Bataz besteko nota haztatua honelaxe lortuko da: modulu bakoitzari dagozkin ordu kopurua hartan lortutako amaierako kalifikazioaz biderkatuz, eta emaitza ikastetxean emandako ordu-kopuruen artean zatituaz. Hartarako, haztatutako bataz besteko nota kalkulatzeari dagokionez, kontsiderazio berbera izango dute amaierako proiektuak eta heziketa-zikloko gainontzeko moduluek.
HIRUGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA. LOGSEren arabera hasitako ikasketak titulua iraungitzeak eragiten dienak amaitzea.
Urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren zeina azkendu egiten baita araberako arte plastikoetako eta diseinuko heziketa-ziklo bateko ikasleak honako kurtso hauetara sartzea: maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren ondoriozko arte plastikoetako eta diseinuko heziketa-zikloko kurtsoetara, egin beharko da ekainaren 30eko 806/2006 Errege Dekretuko 21.4 artikuluan ezarritakoaren arabera. Dekretu horren bitartez ezartzen da hezkuntza-sistemako antolamendu berrian aplikatu beharreko egutegia.
LOGSEren arabera, Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa-ziklo bateko ikasketak hasi dituztenei eragiten badie ezarpen-egutegiak, zehazki, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren ondoriozko tituluetan finkatutakoak; bada, orduan, curriculuma garatzeko arautegian ezarritakoaren arabera bukatu ahal izango dituzte ikasketak.
Arautegi hori argitara eman gabe badago, goragoko paragrafoan aipatu pertsonek amaitu ahal izango dituzte ikasketak, beherago zehaztutakoarekin bat etorriz betiere:
LOGSEko ikasketetako bigarren kurtsoa azkenekoz ematen den ikasturtean zehar, kurtso hori egiten duten ikasleek hurrengo hiru urte akademikoak izango dituzte, LOGSE sisteman ikasketak amaitu ahal izateko, hau da, amaierako proiektua, egiteko dauden moduluak eta prestakuntza praktikoaren egiteko denaren fasea gainditzeko. Hala ere, betiere, modulu bakoitza gainditzeari dagokionez, aplikatu beharreko arautegian ezarritako deialdi-kopuruaren kontra egin gabe.
Ezarritako epeak bukatu, deialdiak agortu eta eta titulua lortzeko baldintzak ez badituzte betetzen, a) idatzi-zatian aipatutako ikasleek beste espezialitate baten jarraitu ahal izango dituzte arte plastikoetako eta diseinuko ikasketak, eta hartarako, beste onarpen-prozesu batetik pasa beharko dute; hala ere, baliozkotze egokiak errekonozitzeko eskubide edukiko dute.
LOGSEko irakaskuntzetako lehenengoa eginda, hura ematen den azken urtean promozionatzen ez duten ikasleak irakaskuntza berrietako lehen kurtsora sartuko dira. Hartarako, lehen kurtso osorako matrikulatuko dira, eta behin hori eginda, aplikatuko zaizkie lehen kurtsoko moduluen arteko baliozkotzeak, tituluaren Errege Dekretuan ezarritakoak.
LOGSEren arabera, arte plastikoetako eta diseinuko heziketa-ziklo bateko ikasketak hasi dituzten ikasleak, baldin eta 2/2006 Lege Organikotik datorren heziketa-ziklora, zehazki, arte plastiko eta diseinukora sartzen badira, ondoko deialdi-kopurua izango dute moduluko:
Baliozkotu daitezkeenak izanik gainditu ez diren moduluak badira, LOGSEn xedatutakoaren araberako heziketa-zikloa eman den kurtso edo kurtsoetan erabilitako deialdiak gastatutzat joko, ondorio guztietarako. Hortaz, kasu bakoitzerako egoki den deialdi-kopurua izango dute ikasleek, betiere maximoa lau direlarik.
Baliozkotu ezin daitezkeen moduluak badira, modulu bakoitzerako lau deialdi izango dituzte ikasleek, bat etorriz arau honetan ezarritako zehaztapenekin.
LEHENENGO XEDAPEN INDARGABETZAILEA. Arauak indargabetzea.
Indargabetu egiten da agindu hau: 2005eko uztailaren 19koa, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa-zikloak egiten dituzten ikasleen ebaluazioa, akreditazio akademikoa eta mugikortasuna gauzatzeko prozesua arautzen duena; baina, horrek ez du eragotziko dekretu honetako xedapen iragankorretatik bigarrenean xedatutakoa.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean dekretu hau.
Vitoria-Gasteizen, 2016ko urriaren 11n.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.
(Ikus .PDF)
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (5)
- Ikus: 72/2014 DEKRETUA, apirilaren 29koa, Komunikazio Grafikoaren eta Ikus-entzunezkoaren arlo artistiko profesionalaren barruan, Animazioko Arte Plastiko eta Diseinuko goi-mailako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena.
- Ikus: 69/2014 DEKRETUA, apirilaren 29koa, Komunikazio Grafikoaren eta Ikus-entzunezkoaren arlo artistiko profesionalaren barruan, Argazkigintzako Arte Plastiko eta Diseinuko goi-mailako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena.
- Ikus: 70/2014 DEKRETUA, apirilaren 29koa, Komunikazio Grafikoaren eta Ikus-entzunezkoaren arlo artistiko profesionalaren barruan, Komunikazio Grafiko Publizitarioko Arte Plastiko eta Diseinuko goi-mailako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen du
- Ikus: 71/2014 DEKRETUA, apirilaren 29koa, Komunikazio Grafikoaren eta Ikus-entzunezkoaren arlo artistiko profesionalaren barruan, Ilustrazioko Arte Plastiko eta Diseinuko goi-mailako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena.
- Indargabetzen du: AGINDUA, 2005eko uztailaren 19koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa-zikloak egiten dituzten ikasleen ebaluazioa, akreditazio akademikoa eta mugikortasu