Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

84/2015 DEKRETUA, ekainaren 9koa, Interneteko goi-mailako «euskadi.eus» domeinu berria ezartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Herri Administrazio eta Justizia Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 112
  • Hurrenkera-zk.: 2673
  • Xedapen-zk.: 84
  • Xedapen-data: 2015/06/09
  • Argitaratze-data: 2015/06/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak; Sailak

Testu legala

Informazioaren eta teknologiaren bilakaerak berekin ekarri du Administrazio Publikoa eta herritarrak elkarrekin harremanetan jartzeko modu berri bat, batez ere Internet bidez. Gure ondoreetarako, EAEko Administrazio Publikoaren erakunde-ataria identifikatzen duen domeinuak erabakigarria izan behar du, Euskadiren irudia bere esparru geografikoaren barruan eta esparru geografikotik kanpo eratzeko.

Ikuspuntu hori aintzat hartuta, Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluaren 2014ko uztailaren 29ko Erabakiaren bidez, azalpen-zatiaren lehen eduki gisa, onartu zen «euskadi.net» atari komunetik «euskadi.eus» atari berrira pixkanaka lekualdatzea, Administrazio Publikoek eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoa osatzen duten sozietate publikoek Interneten duten presentzia-eredua den aldetik, 108/2004 Dekretuak, ekainaren 8koak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak Interneten duen presentzia-eredua arautzeari buruzkoak, xedatzen duenari jarraikiz.

Aldaketa garrantzitsu hori egin ahal izateko, Interneteko goi-mailako «euskadi.eus» domeinu berria onartu eta martxan jartzeaz gain, kontuan izan behar da indarreko erregelamenduzko araudian Interneteko goi-mailako «euskadi.net» domeinu zaharraren izena aipatzen dela hainbat xedapenetan eta zenbait edukitarako, kasu bakoitzean araututako xedeen arabera. Horrela gertatzen da, funtsean, gure Administrazio Publikoaren jarduketan Interneten hedatzetik eratorritako informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak erabiltzen hasteko azken urteetan onartu diren hiru dekretuekin.

Lehenik eta behin, 108/2004 Dekretua, ekainaren 8koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak Interneten duen presentzia-eredua arautzeari buruzkoa, aipatu behar da. Izan ere, dekretu horrek eredu hori eta eredu horren kudeaketaz arduratzen den antolaketa-egitura ezartzeko, hamazazpi aldiz ere aipatzen du «euskadi.net» domeinuaren izena. Garai hartan, une hartan erregistratutako webgunea identifikatzen zuen izendapena modu horretan zehaztea erabaki zen, erreferentzia generikoago eta dinamikoago bat erabili ordez, Eusko Jaurlaritzak etorkizunean domeinuaren izena aldatuko bazuen ere.

Bigarrenik, zehaztapen horren ondorioz, 217/2008 Dekretuak, abenduaren 23koak, Euskal Herriko Aldizkari Ofizialarenak, 3. artikuluaren 1. paragrafoan ezartzen du edukiaren publizitatea edizio elektronikoaren bidez argitaratuko duela, eta hemen kokatzen du: «www.lehendakariordetza.ejgv.euskadi.net».

Eta hirugarrenik, 21/2012 Dekretuak, otsailaren 21ekoak, Administrazio Elektrikoarenak, zehazpen berari jarraikiz, 7. artikuluaren 5. paragrafoan ezarri zuen Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren egoitza elektrikoaren helbidea hau zela: «https://euskadi.net/».

Halaber, azken dekretu horretan, 21. artikuluan, erregistro elektronikoa ere arautzen da, eta arlo horretan, aldiz, «euskadi.net» izena aipatzea saihesten da. Horren ondorioz, aurreko 72/2008 Dekretuan, apirilaren 29koan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzkoan, horri buruz egiten den araudia indargabetu zuen, 19. artikuluaren 2. paragrafoak erreferentzia hori jasotzen baitzuen. Hala, izendapenaren zehaztapenaren aurreikuspena indargabetuta egonik, ez da beharrezkoa erregistro elektronikoari buruz ezer aurreikustea, domeinu-aldaketaren ondoreetarako.

Horrez gainera, gutxienez, beste berrogeita hamahiru dekretu daude, non «euskadi.net» domeinuaren eta haren azpidomeinuaren izena nahiz EAEko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren helbidea «https://euskadi.net/» dela aipatzen duten. Izan ere, garai hartan, araudi bakoitzean izendapena zehaztea erabaki zen, eta orain Dekretu honen bidez domeinuaren izena aldatu beharko zaio.

Egoera honetan, aipatu Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluaren erabakian agindutako migrazioaren esparru juridikoan ongi egiteko, Dekretu honetan Interneteko goi-mailako «euskadi.eus» domeinu berria onartu behar da eta martxan jarri. Domeinu horren EAEko Administrazio Publikoaren atarien sarea eta bertan sartutako gainerako atarien sarea identifikatuko ditu, eta indarrean jartzen denetik, lehen «euskadi.net» domeinuari zegozkion atari horien bidez Interneten emandako edukien eta zerbitzuen kudeaketa osoa hartuko du bere gain.

Eta horren ondorioz, aurreko erreferentzietako bat aipatzen duen erregelamenduzko araudia aldi berean aldatu behar da. Proposamenaren eduki ia bakarra hauxe izango da: Interneteko goi-mailako domeinuaren aurreko izena, «euskadi.net», idatzita ageri den lekuan Interneteko goi-mailako domeinuaren izen berria, «euskadi.eus», jarriko dute.

Hori dela eta, domeinu berria martxan jartzeko, aldatzen den domeinuaren berezko edukiak eta zerbitzuak Interneten migratzeari ekin behar zaio, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak Interneten duen presentzia-eredua arautzeari buruzko ekainaren 8ko 108/2004 Dekretuaren 3. artikuluan zehaztutakoari jarraikiz. Edukien izaera dela-eta, dekretua indarrean jarriko den data berean migratuko dira. Aitzitik, zerbitzuak migratzeko gehienez urte bateko epea beharko da.

Horri jarraikiz, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak 2015eko ekainaren 9an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

Dekretu honen helburua da Interneteko goi-mailako domeinu berria «euskadi.eus» izenez onartzea, EAEko Administrazio Publikoko atarien sarearen eta bertan sartuta dauden gainerako ente, enpresa, erakunde edo organizazio publikoen edo pribatuen atarien sarearen identifikatzaile gisa. Domeinu berri honek «euskadi.net» izeneko domeinu zaharra ordezkatuko du.

Dekretu hau honi aplikatuko zaio:

  1. EAEko Administrazio Publikoari, Administrazio Orokorrak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoko organismo autonomoek, zuzenbide pribatuko erakunde publikoek, sozietate publikoek, fundazioek eta partzuergoek osatutakoari.

  2. Zuzenean edo zeharka, partaide modura Euskal Autonomia Erkidegoko EAEko Administrazio Publikoak eta sektore publikoko gainerako erakundeak dauzkaten erakunde eta enpresei.

  3. Euskal Autonomia Erkidegoan lan egiten duten beste erakunde edo organizazio publiko edo pribatu batzuk, gaur egun Interneteko ataria «euskadi.net» domeinuaren atari-sarean kokatuta dutenak.

  1. Interneteko goi-mailako «euskadi.eus» domeinu berriak bere gain hartuko ditu «euskadi.net» aurreko domeinuaren edukien eta zerbitzuen kudeaketa.

  2. Goi-mailako «euskadi.eus» domeinu berrian sartuta geratuko dira: EAEko Administrazio Publikoa edo Dekretu honen 2. artikuluan adierazten diren eta hierarkikoki «euskadi.net» domeinuaren mendean dauden enteak, enpresak eta erakundeak edo organizazioak titular dituzten domeinu eta azpidomeinu guztiak, identifikatzen dituzten beren atariekin eta helbide elektronikoekin.

  3. EAEko Administrazio Publikoak Interneten duen presentziaren ereduan eskumena duen sailak egingo ditu beharrezko aldaketa teknikoak, aurreko paragrafoan azaldutako agindua betetzeko.

  1. EAEko Administrazio Publikoko administrazio-organo eskudunak eta Dekretu honen aplikazio-eremuan sartutako ente, enpresa eta erakunde edo organizazio publikotako edo pribatutako beste edozein organo eskudunak izango dira Internet bidez ematen dituzten edukien eta zerbitzuen migrazioa egiteko arduradunak, «euskadi.net» domeinu zaharretik goi-mailako «euskadi.eus» domeinu berrira.

  2. Dekretu hau indarrean jartzen den egunean migratuko dira edukiak, eta zerbitzuen migrazioa data horretatik aurrera egiten hasiko da, urte bateko gehieneko epean.

Dekretu honen 4. artikuluan aurreikusi bezala, zerbitzuak goi-mailako «euskadi.eus» domeinu berrira migratu bitartean, zerbitzu horiek goi-mailako «euskadi.net» domeinu zaharrean kokatuta eta identifikatuta egongo dira.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

108/2004 Dekretua, ekainaren 8koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Internet erabilera arautzeari buruzkoa, aldatzea.

  1. Hala, 3. artikuluko a) idatz-zatian honela idatzita geratuko da:

    1. «Web gunea edo ataria»: Elkarrekin lotutako web-orriak. Orri bat oinarrizkoa da, eta hortik abiatzen da. Orri horretan sartzeko helbide elektroniko bakarra izango da, aukera emango duena eduki eta zerbitzuetarako sarrera erraza eta integratua izan dadin.

      Edukiak eta zerbitzuak, «euskadi.eus»en integratutako Web gunean edo atarian, erabiltzailearen, organo hornitzailearen eta aukeratutako azter-alorraren arabera biltzen dira.

  2. Honela idatzita geratuko da 7. artikulua:

  1. «euskadi.eus» izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak Interneten eskaintzen dituen zerbitzu publikoen irudia eta ikurra.

  2. Ahaleginak egingo dira herritarrek, enpresek eta honen erabiltzaileak izan daitezkeen gainerako taldeek «euskadi.net» ezagut dezaten. Identifikazio egokia lortu behar da eduki eta zerbitzuen, «euskadi.net»eko atarien eta horri lotutako domeinu izenen artean.

  3. Honela idatzita geratuko da 8. artikuluaren 2. paragrafoa:

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Atari Sarea atari komunaren euskadi.eus inguruan egituratzen da. Bere printzipioak: integrazioa, pertsonalizatzea, hierarkizazioa eta segmentazioa hartzaileen, sailen, entitate publikoen eta alorren arabera.

  1. Honela idatzita geratuko da 11. artikulua:

    Atarien Sarea hierarkizatzeak aukera ematen du atariak atari komun batetik euskadi.eus abiatuz egituratzeko. Horren helburua, erabiltzailearen lehentasuna edo profila aintzat hartuz, nabigazioa eratu eta bideratzea da.

  2. Honela idatzita geratuko da 16. artikuluaren 3. paragrafoa:

  1. Goiko 2. paragrafoan adierazitakoa aintzat hartuta ere, erabilera komuneko euskadi.eus atariaren eta helburu jakineko atarien kudeaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak Interneten duen presentzia-ereduaren zuzendaritza izendatuta duen organoari dagokio.

  1. Honela geratuko da idatzita 21. artikuluaren 2. paragrafoaren a) idatz-zatia:

    1. euskadi.eus logotipoa erabili beharko dute web orri guztiek, dagokion atariaren beste logotipo identifikagarri batzuk ere erabil daitezkeela. Atari komunarekiko lotura ere jasoko du logotipo horrek.

  2. Honela idatzita geratuko da 26. artikuluaren 2. paragrafoa:

  1. euskadi.eus izango da goi-mailako domeinua; eta horretan oinarrituta eta horrekiko lotura dutela, unean-uneko azpi-domeinuak eratuko dira.

  1. aldatu egiten dira 27. artikuluko 3. eta 4. paragrafoak, eta honela idatzita geratuko dira:

  1. Kontratatutako domeinuek euskadi.eus domeinuaren izenarekin betetako web zerbitzuetako helbideen bidez birbideratuko dituzte eskabideak. Aurreko 1. paragrafoko d) letran xedatutakoaren arabera kontratatutako domeinuak euskadi.net domeinura birbideratzea ziurtatuko dute bai, baina edukiak edo zerbitzuak eurei atxikita badituzte bakarrik.

  2. Goragoko domeinuko azpi-domeinuak dagozkien atarien eraketa arauz ezarriko da, arauz zehaztuko diren moduan azpi-domeinuen izenak finkatzeko irizpideak; eta finkatuko dira, halaber, euskadi.eus domeinura birbideratzeak bete behar dituen baldintzak. Eta arauz jarriko dira egon dauden kategorietan erregistratzeko irizpideak, hots, lurraldekako domeinuetan eta bigarren edo hirugarren mailetan erabiliko direnak.

  1. Honela idatzita geratuko da 28. artikulua:

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren atarien publizitateak, domeinua kontratua izan edo ez, euskadi.eus-en menpeko azpi-domeinuari esleituta dutenari egin beharko dio erreferentzia. 2. Aurreko paragrafoan xedatutakoa kontuan hartuta, beren-beregiko azpi-domeinurik ez dagokien atarien publizitateak euskadi.eus-i lotutako helbide elektronikoa hor kokatuko baita dagokion ataria aipatu beharko du beti.

  1. Honela idatzita geratuko da 30. artikulua:

    Jaurlaritzaren Lehendakaritzako Komunikaziorako Idazkaritza Nagusiaren eginkizunak:

  1. EAEk Interneten izan behar duen irudi instituzionalaren estrategia zehaztea.

  2. Jaurlaritzaren informazio- eta komunikazio-politika ezarri, diseinatu eta zuzendu Interneten bidez. Beharrezkotzat jotzen diren irizpideak eta mekanismoak ezarriko dira, Eusko Jaurlaritzaren atarietako politikaren koordinazioa bermatuko dutenak.

  3. Euskadiren historia, kultura, hizkuntza, erakundeak, gizartea, politika, ekonomia eta bestelakoak aurkezteko irizpideak ezarri eta edukiak diseinatu eta, hala behar bada, gertatu.

  4. «Euskadi.net» indartzea helburu duten publizitate kanpainak eta gizartea sentsibilizatzeko neurriak diseinatu, zuzendu eta, behar izanez gero, koordinatu, Administrazioa Eraberritzeko Bulegoaren Zuzendaritzarekin batera, ahaleginak eginaz horren berri herritarrek, enpresek eta gainerako taldeek izan dezaten.

  1. Honela idatzita geratuko da 32. artikulua:

    Honako eginkizun hauek dagozkio Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritzari:

  1. Internet sarerako sarrera eta lotura administratu, kudeatu eta mantentzea.

  2. Interneten sartzeko zerbitzuak kontratatzea; eta, halaber, erabilera komuneko orriak eta aplikazioak, eta kudeaketa zentralizatuko atariak albergatzeko zerbitzuak kontratatzea.

  3. Esparru teknologiko normalizatua, homogeneoa, ziurra eta uneoro eguneratuta dagoena bermatuko duten irizpide teknikoak eta gomendioak ezartzea. Eta, batik bat, dekretu honen aplikazio eremua osatzen duten orri, web gune edo atariek euskadi.net-ekin lotura izateko aukera emango duten baldintza teknikoak eta teknologikoak finkatzea.

  4. Erabilera komuneko tresna eta aplikazioek bete behar dituzten arauak eta estandar informatikoak definitzea eta, hala behar badu, horien garapen informatikoa.

  5. Segurtasun politikak definitu eta artatzea.

  6. Web guneak birbideratzen eta azpi-domeinuak goi-mailako domeinuari atxikitzen erabili behar diren irizpide teknikoak ea teknologikoak definitzea.

  7. Erabilera komuneko aplikazio eta tresnen jarduera zuzena egiaztatzea.

  1. Xedapen iragankorretako lehenengoa honela idatzita geratuko da:

    Zuzenbide pribatuko ente publikoetako web guneak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren partaidetza gehiengoa deneko sozietateetako web guneak, dekretu honetako 2. artikuluan aurreikusitakoa arauz garatzen ez den bitartean, aplikagarriak diren arauei jarraikiz eraenduko dira. Beharrezkoa izango da euskadi.net logotipoa erabiltzea eta antolaketa komuneko atariarekiko lotura eranstea.

    AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

    21/2012 Dekretua, otsailaren 21ekoa, Administrazio Elektronikoari buruzkoa, aldatzea:

    Honela idatzita geratuko da 7. artikuluko 5. paragrafoa:

  1. Egoitza Elektronikoaren helbide elektronikoa https://euskadi.eus/ da.

    AZKEN XEDAPENETATIK HIRUGARRENA

    Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretua aldatzea:

  1. Honela idatzita geratuko da 3. artikuluaren 1. paragrafoa:

  1. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria edizio elektronikoan argitaratuko da, eta egoitza elektronikoaren bitartez zabalduko dahttps://euskadi.eus.

    Edonola ere, EAEko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren helbidea, non Euskal Herriko Aldizkari Ofiziala uneoro argitaratzen den, Administrazio Elektronikoari buruzko Dekretuan zehaztutakoa izango da.

    AZKEN XEDAPENETATIK LAUGARRENA. Beste araudi-xedapen batzuen aldaketa:

    Dekretu honen maila bereko edo maila baxuagoko xedapenak non «euskadi.net» domeinuari edo haren azpidomeinuetako bati edo egoitza elektronikoaren «https://euskadi.net/» helbideari buruzko erreferentziak dauden, kasu bakoitzean erreferentzia hauengatik ordezkatuko dira:

    Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak Interneten duen presentzia-ereduari buruzko Dekretuan uneoro zehazten den EAEko Administrazio Publikoaren domeinu nagusia. Dekretu hau indarrean dagoen bitartean, domeinu hau izango da: www.euskadi.eus.

    Administrazio Elektronikoari buruzko Dekretuan uneoro zehazten den EAEko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren helbidea. Dekretu hau indarrean dagoen bitartean, helbide hau izango da: https://euskadi.eus.

    Aurreikuspen horiek, zehazki, dekretu hauei eragingo diete:

    126/2012 Dekretua, uztailaren 3koa, Euskadiko elikagaien artisau-ekoizpenari buruzkoa; martxoaren 28ko 43/2014 Dekretuak aldatua.

    179/2014 Dekretua, irailaren 23koa, nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-produktuak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko merkatuetan sustatzeko laguntzei buruzkoa, «Lehiatu Sustapena Programa.

    422/2013 Dekretua, urriaren 7koa, nekazaritzako eta elikagaigintzako industrien erantzukizuneko adierazpenen erregimena arautzekoa eta Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza eta Elikagaigintzako Industrien Erregistroaren antolamenduari eta funtzionamenduari buruzkoa.

    22/2012 Dekretua, otsailaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko eremuak garatzeko eta bultzatzeko laguntzei buruzkoa (Itsaspen Programa).

    177/2010 Dekretua, ekainaren 29koa, familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzkoa.

    248/2012 Dekretua, azaroaren 27koa, bizitza osoan zehar egiten den ikaskuntzari lotutako jarduerak egiteko laguntzak arautzen dituena.

    355/2013 Dekretua, ekainaren 4koa, Aiako Harria Kontserbazio Bereziko Eremu izendatzen duena (ES2120016), eta eremu horren kontserbazio-neurriak onartzen dituena.

    43/2012 Dekretua, martxoaren 27koa, merkatu libreko etxebizitzen alokairurako bitartekaritzako ASAP programa sortzeko dena (Alokairu Segurua, Arrazoizko Prezioa).

    290/2010 Dekretua, azaroaren 9koa, Terrorismoaren biktimei laguntza integrala emateko sistema garatzen duena.

    423/2013 Dekretua, urriaren 7koa, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, elikagaien eta arrantzaren sektoreetan ikertzeko, garatzeko eta berritzeko laguntzei buruzkoa (Berriker programa).

    396/2013 Dekretua, uztailaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoan kanpinak eta beste kan- paketa-turismoko modalitate batzuk arautzeari buruzkoa.

    100/2012 Dekretua, maiatzaren 29koa, Euskal Autonomia Erkidegoko esnetarako behien abeltzaintza-ustiategietan abereen ongizatea hobetzeko laguntzei buruzkoa.

    356/2013 Dekretua, ekainaren 4koa, «Txingudi-Bidasoa» (ES2120018) Kontserbazio Bereziko Eremu izendatzen duena, eta eremu horren eta «Txingudi» Hegaztientzako Babes Bereziko Eremuaren (ES0000243) kontserbazio-neurriak onartzen dituena

    357/2013 Dekretua, ekainaren 4koa, Ulia (ES2120014) eta Jaizkibel (ES2120017) Kontserbazio Bereziko Eremu izendatzen dituena, eta eremu horien kontserbazio-neurriak onartzen dituena.

    215/2012 Dekretua, urriaren 16koa, eskualde biogeografiko atlantikoko hamalau ibai eta estuarioren Kontserbazio Bereziko Eremuak izendatzeko eta kontserbazio-neurriak onartzeko dena.

    358/2013 Dekretua, ekainaren 4koa. Honen bidez, Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) izendatzen dira Urdaibai eta Gaztelugatxeko Donieneko eremuan dauden Batasunaren Garrantzizko 4 Leku, eta onartu egiten dira KBE horien eta Urdaibaiko itsasadarreko HBBEaren kontserbazio-neurriak.

    219/2012 Dekretua, urriaren 16koa, Hernio-Gazume (ES2120008) Kontserbazio Bereziko Eremu izendatu, eta hura kontserbatzeko neurriak ezartzekoa.

    220/2012 Dekretua, urriaren 16koa, Arno (ES2120001) Kontserbazio Bereziko Eremua izendatu eta hura babesteko neurriak ezartzeko dena.

    217/2012 Dekretua, urriaren 16koa, Izarraitz (ES2120003) Kontserbazio Bereziko Eremu izendatu, eta hura kontserbatzeko neurriak ezartzekoa.

    221/2012 Dekretua, urriaren 16koa, Garate-Santa Barbara (ES2120007) Kontserbazio Bereziko Eremu izendatu, eta hura kontserbatzeko neurriak ezartzekoa.

    185/2008 Dekretua, azaroaren 11koa, Leader ikuspegiaren aplikazioa arautzeko, 2007-2013 aldiko Euskadiko Landa Garapen Iraunkorreko Programaren arabera.

    260/2010 Dekretua, urriaren 19koa, ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei diru-laguntzak emateko baldintzak arautzeko dena.

    184/2008 Dekretua, azaroaren 11koa, Euskal Autonomia Erkidegoko landa turismoko establezimenduetan inbertitzeko diru-laguntzak emateko erregimena arautu duena.

    172/2008 Dekretua, urriaren 7koa, nekazaritzako produktuak eta elikagaiak eraldatu, merkaturatu eta sustatzeko laguntzak ematekoa (Lehiatu programa).

    203/2008 Dekretua, abenduaren 2koa, elikagaien kalitate programak sustatzeko eta parte hartzeko ekintzetarako diru-laguntzei buruzkoa (Bikain programa); urriaren 20ko 572/2009 Dekretuak aldatua.

    323/2010 Dekretua, azaroaren 30ekoa, Ikerkuntzarako Euskadi Saria arautzen duena, jarduera zientifikoa sustatzeko asmoz.

    302/2010 Dekretua, azaroaren 16koa, nekazaritza eta basogintza arloetan energia berriztagarrien azpiegituretan inbertsioak egiteko diru-laguntzei buruzkoa.

    630/2009 Dekretua, abenduaren 22koa, Euskal Autonomia Erkidegoan mahastizaintza eta ardogintzaren sektorea laguntzeko Europako Erkidegoak emandako neurriak garatzeko eta aplikatzekoa eta azaroaren 15eko 234/2011 Dekretuak aldatua.

    142/2008 Dekretua, uztailaren 22koa, Registro de Empresas Acreditadas en el Sector de la Construcción / Eraikuntzako Enpresa Bermatuen Erregistroa (REASC/EEBE) Euskadin sortzen duena eta haien funtzionamendua arautzen duena.

    196/2013 Dekretua, apirilaren 9koa,Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko dena.

    3/2012 Dekretua, urtarrilaren 31koa, Nekazaritza-Ekoizpen Ekologikoan parte hartzeko laguntzei buruzkoa.

    93/2011 Dekretua, maiatzaren 10ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza eta Elikagaigintza Produktuen Kontrol eta Egiaztapenerako Erakundeen Erregistroa sortzen eta arautzen duena.

    278/2011 Dekretua, abenduaren 27koa, atmosfera kutsa dezaketen jardueretarako instalazioak arautzen dituena.

    187/2013 Dekretua, apirilaren 9koa, Lehendakaritzako egitura organikoa eta funtzionala ezartzekoa.

    9/2014 Dekretua, otsailaren 4koa, enpresa txiki eta ertainentzako, banako enpresaburuentzako eta profesional autonomoentzako finantza-laguntzaren 2014ko programa garatzen duena.

    183/2013 Dekretua, martxoaren 19koa, zeinarekin honako programa garatzen baita: enpresa txiki eta ertainak, banako enpresarioak eta profesional autonomoak finantzarioki laguntzeko programa.

    158/2014 Dekretua, uztailaren 29koa, krisialdiak jotako enpresak berregituratu eta bultzatzeko laguntzak ezartzen dituena.

    463/2013 Dekretua, abenduaren 17koa, Profesionaltasun-ziurtagirien eta Egiaztapen Partzial Metagarrien Euskal Erregistroa sortu eta ziurtagiri eta egiaztapen horiek erregistratzeko eta emateko prozedura ezartzen duena.

    200/2013 Dekretua, uztailaren 9koa, turismo-aterpetxeak antolatzen dituena.

    9/2011 Dekretua, urtarrilaren 25ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroari eta Gordailuari buruzkoa.

    198/2013 Dekretua, apirilaren 16koa, apartamentu turistikoak arautzen dituena.

    199/2013 Dekretua, apirilaren 16koa, landa-inguruneko turismo-ostatuko establezimenduak arautzen dituena.

    81/2012 Dekretua, maiatzaren 22koa, bidaia-agentziei buruzkoa; apirilaren 6ko 202/2013 Dekretuak aldatua.

    226/2010 Dekretua, abuztuaren 31koa, arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko laguntzei buruzkoa (Lehiatu-Arrantza programa).

    277/2010 Dekretua, azaroaren 2koa, larrialdi-egoerei aurre egiteko jarduera, zentro edo establezimendu zehatz batzuei ezartzen zaizkien autobabeserako betebeharrak arautzen dituena.

    41/2010 Dekretua, otsailaren 9koa, enpresa txiki eta ertainentzako, banako enpresaburuentzako eta profesional autonomoentzako finantza-laguntzaren programa garatzen duena.

    229/2008 Dekretua, abenduaren 30ekoa; horren bidez, banako enpresarien eta profesional autonomoen finantza egitura egokitzeko finantza-laguntza emateko programa garatu da.

    230/2008 Dekretua, abenduaren 30ekoa; horren bidez, enpresa txiki eta ertainen finantza egitura egokitzeko finantza laguntza emateko programa garatu da.

    235/2006 Dekretua, azaroaren 21ekoa, esne-tasari buruzkoa.

    255/2006 Dekretua, abenduaren 19koa, seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzak arautzen dituena.

    102/2000 Dekretua, maiatzaren 29koa, hotel-establezimenduen antolaketa ezartzen duena; apirilaren 16ko 201/2013 Dekretuak aldatua.

    238/2006 Dekretua, azaroaren 28koa, kanpoko euskal etxeek parte hartzen duten prozeduren izapidetze telematikoa arautzeko dena.

    248/2006 Dekretua, azaroaren 28koa, sasoiko langileentzako ostatuetan bete beharreko gutxieneko baldintza materialak eta funtzionalak eta haien baimentzea, erregistroa eta egiaztapena arautzen dituena ; maiatzaren 29ko 101/2012 Dekretuak aldatua.

    AZKEN XEDAPENETATIK BOSGARRENA. Gaikuntza.

    Herri Administrazio eta Justiziako sailburua gaituko da, Dekretu honen erregelamenduzko garapenean beharrezkoak diren aginduak emateko.

    AZKEN XEDAPENETATIK SEIGARRENA. Indarrean jartzea.

    Dekretu hau indarrean jarriko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean.

    Vitoria-Gasteizen, 2015eko ekainaren 9an.

    Lehendakaria,

    IÑIGO URKULLU RENTERIA.

    Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

    JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (57)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.